- AGINDUA, 2009ko otsailaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikastetxe pribatuak hornitzeko diru-laguntzak 2009. urtean emateko deia egiten duena; ikastetxe pribatu horiek izan beharko dute Berariazko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak ematen dituztenak eta Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarean ez daudenak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko otsailaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikastetxe pribatuak hornitzeko diru-laguntzak 2009. urtean emateko deia egiten duena; ikastetxe pribatu horiek izan beharko dute Berariazko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak ematen dituztenak eta Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarean ez daudenak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 52
- Hurrenkera-zk.: 1475
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/24
- Argitaratze-data: 2009/03/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Lanbide Heziketako Euskal Plana Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu zuen 1997ko apirilaren 22an. Plan horretan Lanbide Heziketako ikastetxe publiko eta pribatuen sare bat ezartzea aurreikusi zen. Izan ere, sare horri esker, instituzioek prestakuntzaren alorrean egiten duten eskaintza malguagoa izango da, helburua langileen kualifikazioa ahalik eta gehien bultzatzea baita.
Kualifikazio-beharrei erantzuteko irakaskuntzak ematen dituzten institutu publiko eta pribatu guztiak, ordea, ez daude ikastetxeen sare horretan. Behar horiek, bestalde, lan-merkatuak eskatzen ditu bai eta ekoizpen-prozesuek ere, zeintzuk gero eta gehiago aldatzen ari baitira.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren V. Kapituluak Lanbide Heziketari buruz dihardu, eta bertan hezkuntza-sistemaren barruan dagoen Hasierako Lanbide Heziketa arautu eta bere printzipio nagusiak ezartzen dira. Hasierako Lanbide Heziketa Erdi Mailako eta Goi Mailako Prestakuntza Zikloen bidez dago antolatuta, eta ziklo horiek Bigarren Hezkuntzako Institutu publiko eta pribatuetan ematen dira.
Horiek horrela, lehengo Batxilergo Institutuaren eta Lanbide Heziketako Institutuaren sintesia da Bigarren Hezkuntzako Institutuaren eredu berria, eta prestakuntza-zikloen bidez bateratu egiten ditu Batxilergoko eskaintzak modalitate guztiak eta Lanbide Heziketakoak. Azken batean, LOEk ezarritako helburua betetzen du: ikasleak lanbide-arlo baterako prestatzea, eta bizitzan zehar gerta daitezkeen aldaketetara egokitzea erraztea.
Prestakuntza-zikloen eskaintza planifikatzeko lanak gidatu dituzten arauak oso lotuta daude institutuen inguruko produkzioko beharrei, giza baliabideei eta materialei, eta ikasleen eskariei.
Nolanahi ere, prestakuntza-zikloak ezartzeko, irakasleak eguneratzeko ahalegin handia egin behar da, eta, horretaz gain, baliabide material eta didaktikoak berritu behar dira eta diru asko inbertitu behar da ikastetxeetako ekipamenduak hobetzeko; prestakuntza-zikloen tipologiarekin lotuta dago hori.
Diru-laguntza horiek bideratzeko, nahikoa kreditu prestatu da Euskal Autonomia Erkidegoko 2009ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, hainbat aurrekontu-izendapenetan banatuta. Aurrekontu horiek abenduaren 29ko 19/2008 Legearen bitartez onartu ziren.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Legea ez da oraindik garatu Lanbide Heziketaren curriculumei dagokienez, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalaren arabera. Horregatik, legearen hamaikagarren xedapen iragankorrari jarraiki, LOE indarrean jartzerakoan aplikatzen ziren arauak aplikatzen jarraitu ahal da.
Kontuan hartu beharrekoak dira: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Testu Bateginaren VI. tituluko xedapenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen esparruan diru-laguntzak emateko moduari buruzkoak baitira azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen testu hori; eta bestetik, abenduaren 29ko 19/2008 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2009ko Aurrekontu orokorrak onartu baitzituen. Horretaz gain, Lanbide Heziketako zuzendariak proposamena egin du.
Horregatik, hau
Lanbide-arloei buruzko prestakuntza emateko ekipamendua erosteko 2009ko diru-laguntzak emateko deia egiten da. Hasierako Lanbide Heziketako lanbide-arloak dira, indarrean dagoen araudiaren bidez araututa daudenak, eta Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarean ez dauden ikastetxe pribatuek ematen dituztenak (2001eko urtarrilaren 29ko Agindua, otsailaren 26ko EHAA).
Aipatutako sarean ez dauden ikastetxe pribatuek jaso ditzakete diru-laguntzak. Horretarako, ekipamendua erosteko proiektu bat aurkeztu beharko dute, 2008-2009 ikasturtean itundutako Berariazko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloei buruz, eta aipatutako ikastaroan prestakuntza-ziklo horretako lehenengo maila gutxienez eman behar dute bertan.
Diru-laguntzak jasotzeko, ikastetxe eskatzaileek betekizun hauek konplitu beharko dituzte:
Agindu hau argitaratzen den urtearen aurreko lau urteetan diru-laguntzak edo laguntza publikoak jaso ahal izateko administrazio-zehapenik edo zehapen penalik jaso ez izatea, hezkuntza-itunei buruzko araudian aurreikusitako arau-hausteak egiteagatik.
Administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez izatea eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez egotea, Emakumeen et Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean bilduriko debekuak barnean hartuta.
Gizarte Segurantzako betebeharrak eta zergak ordainduta eduki beharko dituzte. Irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrean eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak horretarako bereziki ezarritako araudian ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko dute hori (293/1987 Dekretua, hezkuntza-itunen erregelamendua onartzekoa).
Diru-laguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa edo zehapen prozedura oro, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horko erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak.
2009ko ekitaldi honetan gauzatu behar da eta aurkezten diren ordainagiri konpultsatuen araberakoa izango da ekipamendua erosteko diru-laguntzaren zenbatekoa.
Agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzetarako bostehun eta berrogeita hemeretzi mila eta bostehun euro (559.500) bideratuko dira 2009ko ekitaldian, eta EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarrita dauden aurrekontu-sailetatik hartuko dira.
Diru-laguntzak esleitzeko, irizpide hauek aplikatuko dira:
Diru-laguntzarekin erosi nahi den ekipamendua zein prestakuntza-ziklotarako den.
Prestakuntza-ziklo bakoitzak gehienezko ekipamendu-modulu bat du izendatuta, agindu honen I. eranskinean agertzen dena.
Prestakuntza-ziklo bakoitzerako esleitutako diru-laguntzak inoiz ere ezingo du gainditu gehienezko ekipamendu-modulua.
Artikulu honetan ezarritako irizpideak aplikatuta, deialdirako bideratutako diru-zenbatekoa laguntza guztiei erantzuteko adinakoa ez bada, gutxitu egingo dira laguntzak, prestakuntza-ziklo bakoitzerako ezarritako gehienezko ekipamendu-moduluekin proportzioan.
Interesatuta dauden ikastetxeek behar bezala bete beharko dituzte eskabideak, II. eranskinaren arabera, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lanbide Heziketako zuzendariari aurkeztu beharko diote.
Eskabideak 2009ko maiatzaren 15a arte aurkeztu ahal izango dira, ikastetxea dagoen lurralde historikoko lurralde ordezkaritzan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatutako organoetan.
Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztu behar dira:
Eskatzailearen NANaren fotokopia.
Zuzenbidean baliozkoa den dokumentazioa (fotokopia, administrazioak konpultsatuta), eskabidea sinatzen duenak laguntza eskatzeko nahikoa ahal duela jasotzen duena.
Eskatutako ekipamenduaren ezaugarri teknikoak, zertan erabil daitekeen, eta abar azaltzen duen memoria.
Foru Ogasunaren zerga-betebeharrak konplituta dituela eta Gizarte Segurantzari kuotak ordaindu dizkiola egiaztatzen duten agiriak.
2009. urtean erositakoari dagozkion ordainagiriei buruzko fotokopiak, administrazioak konpultsatuta.
Zinpeko aitorpena: ikastetxeak egiaztatu egin beharko du zigor-eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zehatuta ez dagoela, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren eraginpean ez dagoela, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean bilduriko debekuak barnean hartuta.
Zinpeko aitorpena: ikastetxeak egiaztatu beharko du diru-laguntza eskatu diela edo ez diela helburu bera duten beste erakunde publiko eta pribatu batzuei, eta adierazi beharko du, orobat, zenbatekoak diren laguntza horiek, eta aurkeztu behar ditu kasu bakoitzean dituen ordainagiriak, agindu honen 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
eta b) idatz-zatietan eskatutako agiriei dagokienez, ondokoa adierazten da: ikastetxea aurreko urtean deialdi honetara aurkeztutakoa bada, eta bere legezko ordezkaria lehengoa bada, hau da, legezko ordezkaririk ez bada aldatu 2008ko maiatzaren 23tik deialdi honetara aurkezteko egunera arte, baliozkotzat joko da Lanbide Heziketako Zuzendaritzan dagoen dokumentazioa.
Balorazio batzorde bat eratuko da ekipamenduaren ezaugarriak baloratzeko, sailkatzeko eta aztertzeko, betiere kontuan hartuta ekipamendua sektoreari eta kasuan kasuko lanbide-arloari nola egokitzen zaizkion; horretaz gain, diru-laguntzen zenbateko zehatzak finkatuko ditu. Hauek izango dira batzordeko kide:
Lanbide Heziketako zuzendaria; lehendakari izango da.
Lanbide Heziketako arduraduna.
Lurralde Ordezkaritzetako Lanbide Heziketako arduradunak.
Lanbide Heziketako Zuzendaritzako teknikari bat; idazkari izango da; iritzia emango du, baina botorik ez.
Balorazio batzordeak ebazpen-proposamena igorriko dio Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari. Proposamen horretan esango da zeintzuk diren ikastetxe onuradunak eta bakoitzari zenbateko diru-laguntza eman zaion, 4. artikuluan ezarritako gehienezko mugen barruan.
Diru-laguntzen zenbatekoak eta deialdiaren azken emaitza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen ebazpen baten bitartez. Agindu hau argitaratu, eta gehienez ere sei hileko epean argitaratuko da.
Baldin eta epe horretan laguntzak emateko ebazpena hartzen edo argitaratzen ez bada, ikastetxeei eskabidea ezetsi egin zaiela esan nahiko du.
Diru-laguntzen zenbatekoa dena batera emango da, 6. artikuluan aipatzen diren ordainagiriak justifikatu ondoren; betiere, diru-laguntza onartu eta gero.
Laguntzak ezeztatu egingo dira baldin eta ikastetxe onuradunek bete gabe uzten badituzte agindu honetan ezarritako baldintzak eta betekizunak, eta aurkeztutako proiektuan zehaztutako helburuetarako barik, laguntzak beste zerbaiterako erabiltzen badituzte.
Hori dela eta, diru-laguntzak benetan zertara bideratu diren egiaztatzeko ahalmena izango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.
Diru-laguntza emateko baldintzaren bat ez dela bete egiaztatzen bada, jasotako diru-kopuruak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko dira, arau bi hauen arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako testu bategina eta abenduaren 17ko 698/1991 Errege Dekretua.
Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira beste instituzio publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Beste diru-laguntza edo laguntza batzuk jasoz gero, horren berri eman beharko da. Izan ere, gainfinantzaketarik gertatuz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da gehienez jarrita dagoen mugaraino.
Agindu honetan araututako diru-laguntzaren onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
Emandako dirulaguntza onartzea. Izan ere, diru-laguntza esleitzeko jakinarazpena EHAAn argitaratu eta 15 eguneko epean, entitate onuradunek, beren-beregi eta idatziz, laguntzari uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu dutela esan nahiko du.
Laguntza zertarako eman den, horretarako erabili beharko dute, ez beste ezertarako.
Lanbide Heziketako Zuzendaritzak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan dituzten egitekoak gauzatuz eskatutako informazioa eman beharko dute.
Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoaren arabera, galdetegian agertzen diren izaera pertsonaleko datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatuan txertatuko dira.
Eskabidea sinatzen duten pertsona fisikoak ez diren hirugarren pertsonen datu pertsonalak fitxategi automatizatu berean sartuko dira. Hori dela eta, eskabidea sinatzen duten pertsonek jakinarazi beharko diete hirugarren pertsonei horren berri, haien datuak eskabidean sartu aurretik.
Aurka egin, sartu, zuzendu edo ezabatzeko eskubideak eta indarreko legeek pertsona fisiko interesdunei aitortzen dizkieten gainerakoak, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren aurrean gauzatu ahal izango dira (Donostia kalea, 1, 01010, Gasteiz).
Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.
Bigarrena. Arau honetan prozedurari buruz arautu gabe geratu diren alderdiei azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko zaie (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 24a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
Familia: Zikloaren izena
Administrazioa Administrazioa eta finantzak
Administrazioa Administrazio-kudeaketa
Administrazioa Idazkaritza
Merkataritza eta Marketina Merkataritza
Merkataritza eta Marketina Nazioarteko merkataritza
Merkataritza eta Marketina Merkataritza-kudeaketa eta marketina
Merkataritza eta Marketina Garraioaren kudeaketa
Merkataritza eta Marketina Kontsumitzailearentzako zerbitzuak
Eraikuntza eta obra zibila Obrak eta planak gauzatzea
Ostalaritza eta turismoa Bidaia-agentzia
Ostalaritza eta turismoa Turismo-merkaturatzea eta -informazioa
Informatika Informatika-sistemen administrazioa
Informatika Informatika-aplikazioen garapena
Informatika Informatika-sistemen ustiapena
Osasungintza Erizaintzako zaintza osagarriak
Osasungintza Osasun-dokumentazioa
Osasungintza Farmazia
Gizarte, kultura eta komunitateko zerbitzuak Gizarte- eta kultura-animazioa
Gizarte, kultura eta komunitateko zerbitzuak Atentzio soziosanitarioa
Gizarte, kultura eta komunitateko zerbitzuak Haur Hezkuntza
Gizarte, kultura eta komunitateko zerbitzuak Gizarteratzea
Gizarte, kultura eta komunitateko zerbitzuak Zeinu-mintzairaren interpretazioa
B TALDEA
Familia: Zikloaren izena
Gorputz- eta kirol-ekintzak Gorputz- eta kirol-ekintzen animazioa
Gorputz- eta kirol-ekintzak Landa-ingurunean gorputz- eta kirol-ekintzen gidaritza
Komunikazioa, irudia eta soinua Irudi-laborategia
Komunikazioa, irudia eta soinua Ikus-entzunezkoen, irratiaren eta ikuskizunen produkzioa
Komunikazioa, irudia eta soinua Soinua
Eraikuntza eta obra zibila Hirigintza-proiektuen eta topografia-lanen garapena
Eraikuntza eta obra zibila Eraikuntza-proiektuen aplikazioak eta garapena
Eraikuntza eta obra zibila Igeltsero-lanak
Eraikuntza eta obra zibila Hormigoizko lanak
Elektrizitatea - Elektronika Produktu elektronikoen garapena
Elektrizitatea - Elektronika Ekipo eta instalazio elektroteknikoak
Elektrizitatea - Elektronika Kontsumorako ekipo elektronikoak
Elektrizitatea - Elektronika Instalazio elektroteknikoak
Fabrikazio mekanikoa: produktua garatu eta fabrikatzea Proiektu mekanikoen garapena
Ostalaritza eta turismoa Ostatu-arloa
Ostalaritza eta turismoa Pastelgintza eta okintza
Ostalaritza eta turismoa Jatetxe eta tabernako zerbitzuak
Irudi pertsonala Karakterizazioa
Irudi pertsonala Estetika
Irudi pertsonala Dekoraziozko estetika pertsonala
Irudi pertsonala Ile-apainketa
Elikagaien industriak Elikagaien industria
Elikagaien industriak Hiltegia eta harategi - urdaitegia.
Kimika Ingurumen-kimika
Osasungintza Dietetika
Osasungintza Aho- eta hortz higienea
Osasungintza Diagnosi-irudia
Osasungintza Diagnosi klinikoen laborategia
Osasungintza Ingurumen-osasuna
Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza Jantzigintza
Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza Patroigintza
Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza Jantzigintza industrialeko prozesuak
C TALDEA
Familia: Zikloaren izena
Nekazaritza-jarduerak Nekazaritza-ustiategi estentsiboak
Nekazaritza-jarduerak Nekazaritza-ustiategi intentsiboak
Nekazaritza-jarduerak Nekazaritzako eta abelazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamendua
Nekazaritza-jarduerak Natura- eta paisaia-baliabideen kudeaketa eta antolamendua
Nekazaritza-jarduerak Lorezaintza
Nekazaritza-jarduerak Baso-lanak eta natura-ingurunearen zaintza
Itsas- eta arrantza-jarduerak Itsas nabigazioa, arrantza eta garraioa
Itsas- eta arrantza-jarduerak Itsasontziko makinen eta instalazioen operazioa, kontrola eta mantentzea
Itsas- eta arrantza-jarduerak Akuikultura-lanak
Itsas- eta arrantza-jarduerak Itsas arrantza eta garraioa
Itsas- eta arrantza-jarduerak Akuikultura-produzkioa
Itsas- eta arrantza-jarduerak Itsasontziko makinen eta instalazioen ikuskapena eta kontrola
Arte grafikoak Argitalpenen diseinua eta produkzioa
Komunikazioa, irudia eta soinua Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen errealizazioa
Eraikuntza eta obra zibila Eraikuntza-akaberak
Elektrizitatea - Elektronika Erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoak
Elektrizitatea - Elektronika Telekomunikazio- eta informatika-sistemak
Ostalaritza eta turismoa Sukaldaritza
Ostalaritza eta turismoa Jatetxe-arloa
Elikagaien industriak Barazkien, haragien eta arrainen kontserbagintza
Elikagaien industriak Oliogintza eta zukugintza
Elikagaien industriak Ardogintza eta edarigintza
Zurgintza eta altzarigintza Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena
Zurgintza eta altzarigintza Arotz-lanak eta altzariak neurrira egin eta instalatzea
Ibilgailu autopropulsatuen mantentzea Karrozeria
Ibilgailu autopropulsatuen mantentzea Ibilgailuen elektromekanika
Produkzioko mantentze eta zerbitzuak Eraikin- eta prozesu-instalazioak muntatu eta mantentzea
Produkzioko mantentze eta zerbitzuak Lanbide-arriskuen prebentzioa
Kimika Analisia eta kontrola
Kimika Kimika-prozesuko industriak
Kimika Laborategia
Osasungintza Anatomia patologikoa eta zitologikoa
Osasungintza Erradioterapia
D TALDEA
Familia: Zikloaren izena
Nekazaritza-jarduerak Abeltzaintzako ustiategiak
Arte grafikoak Arte grafikoetako aurreinprimaketa
Arte grafikoak Arte grafikoen industrietako produkzioa
Komunikazioa, irudia eta soinua Irudia
Fabrikazio mekanikoa: Metalezko eraikuntzak Metalezko eraikuntzak
Fabrikazio mekanikoa: Metalezko eraikuntzak Soldadura eta galdaragintza
Fabrikazio mekanikoa: produktua garatu eta fabrikatzea Bitxigintza
Fabrikazio mekanikoa: produktua garatu eta fabrikatzea Mekanizatua
Fabrikazio mekanikoa: produktua garatu eta fabrikatzea Mekanizazio bidezko produkzioa
Zurgintza eta altzarigintza Arotzeria eta altzarigintza industriala
Zurgintza eta altzarigintza Zurgintzako eta altzarigintza
Ibilgailu autopropulsatuen mantentzea Automozioa
Produkzioko mantentze eta zerbitzuak Fluido-, bero- eta manutentzio-instalazioen proiektuen garapena
Produkzioko mantentze eta zerbitzuak Linea-eroanbideen instalazio eta mantentze elektromekanikoa
Produkzioko mantentze eta zerbitzuak Industria-tresneriaren mantentzea
Produkzioko mantentze eta zerbitzuak Hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzea
Kimika Plastikoaren eta kautxuaren transformazioa
E TALDEA
Familia: Zikloaren izena
Arte grafikoak Arte grafikoetako inprimaketa
Fabrikazio mekanikoa: produktua garatu eta fabrikatzea Galdaketa eta pulbimetalurgia bidezko produkzioa
Kimika Oregintza eta papergintzako industriak
Kimika Oregintza eta papergintzako eragiketak
Kimika Kimika-instalazioko prozesu-eragiketak
Kimika Plastikoak eta kautxua
Prestakuntza-zikloari dagokion taldea Gehienezko ekipamendu-moduluak
A 6.000 euro
B 9.000 euro
C 12.000 euro
D 20.000 euro
E 30.000 euro
Jauna / andrea:
.................................. jaunak/andreak, .........zk.ko NAN duenak, ondoko ikastetxe pribatuaren titular edo legezko ordezkari denez (ezabatu egokia ez dena).........................................................(IFZ: ...........), notarioaren aurrean ....................................... egunean jasotako ordezkaritza gaur egun indarrean izanik, eskabide hau onar diezaiotela eskatzen du, betiere agindu honekin bat etorriz: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren agindua, Lanbide Heziketako zentro integralen sarekoak ez diren ikastetxe pribatuak hornitzeko diru-laguntzak 2009. urtean emateko deia egin duena.
Ikastetxearen izena edo helbidea:
Ikastetxearen kodea (6 digitu): 0 1 Posta elektronikoa: ................................................
Aurkezten den dokumentazioa: Bai Ez
Legezko ordezkariaren NANaren fotokopia (aurreko urteko legezko ordezkaria aldatu bada bakarrik)................
Eskatzailearen alde emandako ordezkaritza-ahalaren fotokopia, Administrazioak konpultsatutakoa: (aurreko urtekoa aldatu bada)..........................................................................................................................................
Eskatutako ekipamenduaren gaineko azalpen-memoria (ezaugarri teknikoak, erabilera ...): ...............................
Zerga-obligazioak bete direla egiaztatzen duen egiaztagiria, Foru Ogasunak egina: ............................................
Gizarte Segurantzako kuotak ordaindu direla egiaztatzen duen agiria: ...............................................................
2009. urtean erositakoari dagozkion ordainagiriei buruzko fotokopiak, administrazioak konpultsatuta: ...........
Zinpeko aitorpena, honakoa egiaztatzen duena: diru-laguntzak jaso ahal izateko administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez duela jaso, edo ez dagoela Agindu honen 3.b) artikuluan ezarritako kausaren baten baitan...
Zinpeko aitorpena: ikastetxeak egiaztatu beharko du diru-laguntza eskatu diela edo ez diela helburu bera duten beste erakunde publiko eta pribatu batzuei (ezabatu egokia ez dena), eta adierazi beharko du, orobat, zenbatekoak diren laguntza horiek, eta aurkeztu behar ditu kasu bakoitzean dituen ordainagiriak, agindu honen 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz. .........................................................................................................
Aurkeztu dituzunen artean, ba al dago ordenagailuak erosteko ordainagiririk?: .................................................
Eskatutako materialen zerrenda:
Prestakuntza zikloa edo zikloak:
Ordainagiriaren data (bakarrik uneko urtea) Faktura zk. Ale kopurua Eskatutako ekipamenduaren azalpena Prezioa guztira + BEZ
Guztizko partziala
Prestakuntza zikloa edo zikloak:
Ordainagiriaren data (bakarrik uneko urtea) Faktura zk. Ale kopurua Eskatutako ekipamenduaren azalpena Prezioa guztira + BEZ
Guztizko partziala
Guztira
.(e)n, 2009ko ..............(a)ren ... a.
Izp.:
(Ikastetxearen legezko ordezkaria .....................................)
LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARIA
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA


