- AGINDUA, 2009ko otsailaren 24koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Agindu honen bidez erabaki da Pasaiako Antxo-Iparra eremura zabaltzea birgaitze integratuko areentzat oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko otsailaren 24koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Agindu honen bidez erabaki da Pasaiako Antxo-Iparra eremura zabaltzea birgaitze integratuko areentzat oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 64
- Hurrenkera-zk.: 1859
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/24
- Argitaratze-data: 2009/04/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Pasaiako Udalak idatzi bat bidali zuen Birgaitze Integratuko Areentzat jarrita dauden diru-laguntzak eskatzeko, Pasaiako udalerriko Antxo-Iparra izeneko eremurako. Idazkiarekin batera, hauek bidali zituen: Hiri Berrikuntzarako Programa Estrategikoa eremuaren mugaketa-planoa dakarrena, deskribapen eta justifikazio memoria, gizarte eta hirigintzako azterlana, ekonomia eta finantza azterlana eta jarduketa-programa.
Espedientean jasotzen diren agirietan, hau da, Pasaiako Udalak aurkeztutako mugaketa planoan, inguruaren begizko ikuskapenean eta udalerriko Arau Subsidirioetan eremu horren jardute-esparrua mugatzen da, eta hori Agindu honekin batera doan planoan zehazten da.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua da espediente hau ebazteko organo aginpideduna, azaroaren 15eko Eusko Jaurlaritzaren 373/2005 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ohartemandakoaren arabera, eskaera data kontuan izanda hori baita aplikatzeko araudia.
Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Saileko sailburuak Birgaitze Integratuko Areentzat finkatuta dauden diru-laguntzak eman ahal izango dizkie -horretarako Agindua emanda- aipatutako Dekretuaren 9.2 artikuluan definitutako eremuei, salbu area horiek kudeatu eta burutzeko Bereoneratzeko Plan Berezia idatzi behar denean.
Kasu honetan bete egiten dira 317/2002 Dekretuaren 9.2 artikuluan finkatutako baldintzak, hau da, degradazio ekonomiko-soziala eta hirigintza-arkitektonikoa. Ondorioz, Area Degradatutzat hartu da Pasaiako udalerriko Antxo-Iparra izeneko eremua, Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzak 2009ko otsailaren 23an emandako txostenaren arabera.
Baimentzea, ondare eraikiari dagokionez, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako Birgaitze Integratuko Areentzat diru-laguntzak ematea Pasaiako udalerriko Antxo-Iparra izeneko eremuetan burutuko diren babespeko bereoneratze jarduketei.
Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro sailburuari edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 24a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.


