- AGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotako laguntza batzuetarako deia egiten duena 2008r - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotako laguntza batzuetarako deia egiten duena 2008rako; hain zuzen ere, boluntariotza antolatua lagundu eta indartzeko neurriei dagozkien laguntzetarako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 43
- Hurrenkera-zk.: 1169
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/25
- Argitaratze-data: 2009/03/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legeak adierazten duenez, boluntarioek, euskal administrazio publikoei dagokienez, lagundu behar dute, berrikuntzak sartuz eta beste gizarte-eragileekin batera lan eginez, gizartea aldatzea helburu duten politika publikoak diseinatzen, garatzen eta burutzen, betiere lehentasuna emanez pobreziaren eta desberdintasunaren aurka borrokatzeari eta zuzentasun eta berdintasun handiagoko gizartea eraikitzeari.
Legeak aurreko guztia bermatzeaz gain, boluntarioen (beren eskubide eta betebeharrak dituztela) eta kide diren erakundeen artean adostutako harreman-sistema bat ezarri nahi du, harreman-sare horrek boluntarioen zein erakundeen askatasuna areagotzen eta gehiegikeriak saihesten laguntzen duelakoan.
Bestalde, gizartea eraikitzen parte hartzeko herritarren eskubideak ahalbidetzen edo areagotzen dituzten bideak ezartzen ditu Boluntarioei buruzko Euskal Legeak. Beraz, Euskal Administrazioak boluntariotza sustatzeko duen konpromisoa adierazten du Legeak.
tituluan, euskal administrazio publikoek boluntarioen lana sustatzeko eta errazteko bultzatuko dituzten ekintzak ezartzen dira, betiere euren eskumenek eta aurrekontu-ahalmenek horretarako ahalmena ematen duten neurrian.
Agindu honetan arautzen den laguntza-programak ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuaren II. kapituluaren 5. atalean xedatutakoa garatzen du (dekretu horren bitartez, Eusko Jaurlaritzako gizarte-zerbitzuen arloko jarduerak egiteko laguntzak arautzen dira). Dekretu horren laugarren artikuluan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua eskuesten da laguntza horiek garatu eta gauzatzeko aginduak emateko.
Hori dela-eta, honako hau
Agindu honen xedea da 2009rako deialdia egitea boluntariotza antolatua lagundu eta indartzeko neurriei dagozkien laguntzetarako, gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan aurrez ikusi baitira.
Boluntariotzaren arloko prestakuntzara, gizarte boluntariotza lagundu eta indartzera eta boluntariotzako erakundeak mantentzera bideratutako jarduerek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak.
Horretarako ehun eta laurogeita hiru mila zortziehun eta berrogeita hamabost euro (183.855,00) erabiliko dira gehienez.
Artikulu honetan zehaztutako guztizko zenbatekoa aldatu egin daiteke, eskatutako laguntza guztien kopurua kontuan hartuta, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren beste laguntza programa batzuen exekuziotik atera daitezkeen agortu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera. Aldarazpena, dena den, laguntzak ebatzi aurretik egin beharko da, eta Gizarte Ongizateko zuzendariak emango du horren berri, ebazpenaren bidez.
Diru-laguntza eskariaren xede diren proiektuak 2009ko ekitaldian egin beharko dira.
Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte indarrean dagoen legediaren arabera osatutako irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek, baldin eta ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan eta hura garatzeko agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta jarduerak egitean boluntarioen parte hartzea erabatekoa edo gehiengoa bada.
Horrez gain, erakundeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
Ekainaren 25eko 17/1998 Legeak araututa egon behar dute, batez ere definizioa eta esparrua.
Dagokion Erregistroan eta Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatuta egotea, irailaren 1eko 169/2000 Dekretuak, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituenak, berariaz xedatutakoaren arabera.
Dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, ezin dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortuta dauden pertsona edo erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioan erortzeagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere.
Boluntariotzaren arloko prestakuntzarako laguntzak. Diru-laguntza horiekin zera sustatu nahi da:
Gizarte boluntariotzako arduradun edo koordinatzaileak prestatzeko gastuak, erakundeen barruan boluntarioen harrera, prestakuntza eta jarraipenaren arduradunak izateko.
Gizarte-zerbitzuen zerbitzuak jasotzen dituzten sektore edo gizatalderako interes orokorrekoak diren jarduketetan boluntarioak berak prestatzeko gastuak, bai aldi zehatz baterako bai iraunkorrak.
Boluntariotzaren arloa indartu, lagundu eta koordinatzeko ekintzetarako laguntzak. Diru-laguntza horiekin zera sustatu nahi da:
Boluntariotza sustatzeko ekintzak, esaterako boluntariotzari buruzko informazio-kanpainak antolatzea eta ekintza boluntarioaren balioak zabaltzea, erakundeak egiten dituen interes orokorreko jarduketetan sentsibilizatzeko eta herritarren partaidetza erraztu eta sustatzeko.
Boluntariotza arloko erakundeen arteko koordinazio eta lankidetzarako mekanismoak garatzeko ekintzak.
Boluntarioen jarduerak mantentzeko laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen arloan jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuaren 3. Atalean erakundearen mantentze orokorrerako aurreikusitako gastuak kenduta (lurraldez gaindiko programak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko Erakunde Pribatuen funtzionamendurako laguntzak).
Laguntza horiek hauek finantzatzeko izango dira:
Prestakuntzarako bidaiak, koordinazioa, informazioa, eta boluntariotzaren beraren jarduera egitea.
Boluntarioek egiten duten jarduera espezifikoak dakartzan beste gastu batzuk, beharrezko ekipamendu espezifikoak eta baliabide materialak kasu.
Diru-laguntza eskariak aurkezteko hilabeteko epea izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Eskariak Gizarte Ongizateko Zuzendaritzara igorriko dira (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen den eran (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).
Agindu honetan jasotako laguntzen eskariek I. eranskinean adierazitako datuak jasoko dituzte.
Agindu honek ezarritako diru-laguntzak jaso nahi dituzten erakunde eskatzaileek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Eskaera-orria (I. eranskina) behar bezala betea.
Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
Hirugarren Interesdunaren Datuen Altaren inprimakia, baldin eta Hirugarrenaren Datuetan alta emanda ez badaude, edota alta emanda egonik, erakundearen kontu korrontea edo erakundeari buruzko beste edozein datu aldatzen badute (II. eranskina).
Dagozkion Foru-Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren jatorrizko ziurtagiri eguneratuak edo kopia konpultsatuak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen dutenak. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak Gizarte Segurantzaren sisteman enpresaburu gisa inskribatuta ez badaude, erakunde horien legezko ordezkariak sinatutako idazki bat aurkeztu beharko dute (III eranskina). Idazki horretan adierazi beharko dute Gizarte Segurantzari edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemei dagozkien betebeharrak eguneratuta dituztela.
Zinpeko aitorpena, egiaztatzeko helburu bererako bestelako finantzazio-iturririk dagoen ala ez eta, hala badagokio, oraindik ebazteko dagoen laguntza-eskaerarik dagoen ala ez (IV. eranskina).
Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudela ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki (V. Eranskina).
Etxebizitza eta Gizarte Ongizateko Saileko Gizarte Gaietako Sailburuordetzako Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan ezartzen diren laguntzak kudeatzea.
Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak atzematen badu aurkeztutako eskaeran akatsik dagoela edo zerbait gaizki adierazita dagoela, erakunde eskatzaileari jakinaraziko dio, hamar eguneko epea emango dio zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, erakundeak eskaerari uko egin diola ulertuko dela, Ebazpena -Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritako moduan idatzi beharrekoa- eman ondoren. Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legez aldatu zen lege hori.
Laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira, halakotzat joko baita Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 51.4 artikuluan aurreikusitako prozedura.
Prestakuntzarako laguntzak esleitu eta ponderatzeko irizpideak hauek izango dira:
Prestakuntza jasoko dutenak noiztik dauden erakundean: 30 puntura arte.
Prestakuntza jasoko duten pertsonek boluntariotza-jarduerei dieten dedikazioa (astean, hilean zenbat ordu). Era berean, kontuan hartuko da jasoko duten prestakuntzak edo jaso dutenak zerikusirik duen egiten dituzten jarduerekin: 40 puntura arte.
Prestakuntza jasoko dutenak erakundeko arduradun edo koordinatzaileak badira, kontuan hartuko da egiteko hori boluntario gisa egitea: 30 puntura arte.
Gizarte-boluntariotza lagundu, koordinatu eta indartzeko laguntzak esleitu eta ponderatzeko irizpideak hauek izango dira:
Boluntariotza gauzatzen den eremu geografikoaren zabalera. Boluntzarioek betetzen dituzten jardunak lurralde-zabaltasunaren mailaren eta artatu nahi den biztanleriarekiko proportzionaltasunaren arabera baliozkotuko dira: 20 puntura arte.
Herritarren parte-hartzearen hedadura eta garrantzia (parte-hartzaile eta konprometitutako talde kopurua), horien arteko lankidetza maila eta dedikazio maila: 30 puntura arte.
Jardueraren zailtasuna eta jarduera hori betetzeko elkarteak duen ahalmena (giza bitartekoak, baliabide materialak eta antolamenduzkoak): 30 puntura arte.
Ekintza hori gauzatzeak komunitateari ekarriko dizkion onurak: 20 puntura arte.
Erakundeak mantentzeko laguntzak esleitu eta ponderatzeko irizpideak hauek izango dira:
Erakundeak Onura Publikoko erakundetzat hartzea: 20 puntura arte.
Erakundearen antzinatasuna, eratu zen datarekin eta dagokion erregistroan inskribatu zen datarekin egiaztatua: 20 puntura arte.
Erakundearen programen antolakuntza eta garapenean boluntarioek duten parte-hartze aktiboa: partaidetza hori zenbatu behar da, kontuan hartuta erakundeko kide guztien artean zenbat boluntario dauden sartuta Zuzendaritza Batzordean eta baita, erakundearen antolakuntzaren barne egituran «boluntarioen koordinatzailearen» edo antzeko pertsona baten figura egonkorra finkatuz, ekintza boluntarioari eskaintzen zaion arreta ere: 30 puntura arte.
Beste erakunde publiko batzuen (Udalak, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako beste Sail batzuk) lankidetza edo konpromiso maila, baldin eta jardueraren bideragarritasunerako lankidetzan jardutea egokitzat jotzen bada: 30 puntura arte.
Onartutako aurrekontuaren % 75era arte finantzatu ahal izango du Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak. Proiektu bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoa balorazio-fasean lortutako puntuazioarekiko proportzioan zehaztuko da.
Ordainketa zatikatua izango da; 10 eguneko epean berariazko uko egiterik egin ezean, % 75 emakidaren unean ordainduko da. Gainerako % 25a egindako gastua egiaztatutakoan eta ondoren azalduko diren dokumentuak aurkeztutakoan ordainduko da, betiere jarduerak amaitu eta bi hilabeteko epean. Dokumentuak honako hauek dira:
Egindako jardueren memoria. Era horretan jarduera bete dela eta diru-laguntza eman ahal izateko baldintzak bete direla justifikatuko da.
Diruz lagundutako jarduerari dagozkion diru-sarreren eta gastuen memoria ekonomiko zehaztua.
Gizarte Ongizate Zuzendaritzak emandako zenbatekoa parekatzen duen gastuaren ziurtagiri orijinalak, edo kausa justifikatua baldin badago (idazki bidez justifikatuko da) ziurtagirien kopia konpultsatua.
Fakturak eta ordainagiriak behar bezala ordenatuta eta zenbakituta aurkeztuko dira, eta guztien zerrenda nominala atxikiko da.
Langileen gastuei dagokienez, honako hauek soilik hartuko dira halakotzat: profesionalen nominak, minutak eta ordainsariak eta Gizarte Segurantzaren gastuak. Horiek guztiak honela justifikatuko dira:
Lan-legepeko langile kontratatuei dagozkien egiaztagiriak eredu ofizialaren araberako nomina orijinalen edo kopia konpultsatuen bitartez egingo dira. Nominekin batera, Gizarte Segurantzako kotizazio-agiriak aurkeztu beharko dira.
Aldi baterako kontratazioetan, ordainagirietan langilearen datuak, NANa, ordaindutako jardun mota eta PFEZrekiko atxikipenak agertu beharko dira.
Programetan sariren baten truk lankide gisa diharduten pertsonak badira, gastua egiaztatzeko ordainagiriak edota fakturak aurkeztu beharko dira. Horietan programaren edo jardueraren izena jasoko da, baita lankidearen identifikazio-datuak ere.
Jarduera bererako jasotako beste diru-laguntza batzuei buruzko informazioa.
Diru-laguntzaren bigarren ordainketa egiteko, erakunde onuradunak Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu, hots, erakunde horiekin dituen betebeharrak bete dituela egiaztatzen duten agiriak, betiere 5.d artikuluan ezarritakoaren arabera.
Diru-laguntza horiek bateragarriak izango dira helburu bererako emandako beste diru-laguntza batzuekin, baldin eta jasotako diru-laguntzen zenbateko osoak proiektuaren kostuen % 100 gainditzen ez badu. Kasu horretan, diru-laguntza murriztuko da, dagokion gehienezko kopurura heldu arte.
Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak betetzeko laguntzak arautzen dituen ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuko 9. artikuluan aurreikusitako kide anitzeko organoak, aurkeztutako eskaerei buruzko ebazpen-proposamena gauzatzeko erantzukizuna izango du. Adierazitako proposamenean jarduera bakoitzari emandako puntuazioa behar bezala argudiatuko da.
Ebazpen-proposamena egiten duen kide anitzeko organoak, berriz, proiektu bakoitzari esleitu beharreko zenbatekoa zehaztuko du, 8. artikuluan adierazitako irizpideen arabera lortutako puntuazioa eta kasu bakoitzean eskatutakoaren zenbat onartu zaion kontuan izanik, horretarako, honako formula hau erabiliko da:
Ei = Si x (Pi-Pc)
D
Azalpena:
Ei = Programa edo jarduera bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa.
Si = Eskatutako eta onartutako zenbatekoa. Kontuan izanda aginduko 9.1 artikuluan xedatutakoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak onartutako aurrekontuaren % 75era arte finantzatu ahal izango du.
Pi = Batzordeak programa edo jarduera bakoitzari emandako puntuazioa.
Pc = 30 (Espedienteak eten-puntutik aurrera diruz lagunduko dira).
D = Emandako gehienezko puntuazioaren eta aurreko gutxienezko puntuazioaren aldea.
30 puntu baino gehiago lortu dituzten proiektuak besterik ez dira finantzatuko. Agindu honen 1.3 artikuluan aurreikusitako aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektu guztiak finantzatzeko, balioespenik handiena lortu duten eskaerei soilik esleituko zaie laguntza, aurrekontu-kreditua agortu arte.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ongizateko zuzendariak Ebazpen Proposamena aztertutakoan, diru-laguntza horiek emango zaizkion ala ez Ebazpen bidez ematea ebatziko du eta halaxe jakinaraziko dio erakunde eskatzaileari eskaera aurkeztu eta sei hilabeteko epean gehienez ere. Proposamen horretan Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.7 artikuluan ezarritako edukiez gain, onartu den aurrekontuaren zenbatekoa ere azalduko da.
Jendaurrean jartzeari dagokionez, erakunde onuradunen zerrenda eta erakunde bakoitzari emandako zenbatekoa EHAAn argitaratuko dira.
Epe hori igarota, adierazitako jakinarazpena egin ezean, eskaria ukatutzat jo ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako; hala ere, Administrazioak berariazko ebazpena eman beharko du.
Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu emandako diru-laguntzaren inguruan eta horren gaineko egiaztagiriak ere bere esku izango ditu.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita. Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, aldizkari berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.
Lehenengoa. Agindu honetan berariaz aurreikusita ez dagoenerako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen), Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotakoa ezarriko da.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 25a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
OHARRA: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak jakinarazten dizu eranskin hau betetzerakoan lortutako zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa kontuan izanik.
Fitxategi hori fitxategiaren datuak ezin izango zaizkie hirugarrenei laga Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak sustaturiko laguntzen erabilera esklusiboaren bidez baliatu ahal izango da.
Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahalko dituzu, fitxategi horren arduradun den Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari idazki bat igorrita (helbidea: Donostia kalea, 1. zk., 01010 Gasteiz).
BOLUNTARIOTZA ANTOLATUA LAGUNDU ETA INDARTZEKO
NEURRIETARAKO DIRU LAGUNTZA ESKATZEKO ORRIA
Izen-abizenak:
Legez ordezkatzen duen enpresa:
Erakundeak Gizarte Zerbitzuetako Foru Erregistroan duen zk.:
Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean duen zk.:
Baltzu-helbidea:
Lurralde Historikoa:
Kalea:
Posta-kodea
Telefonoa:
faxa:
Posta elektronikoa:
ADIERAZTEN DUT:
Ordezkatzen dudan erakundeak/instituzioak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduan (________zenbakiko EHAAn argitaratua) eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eta,
ESKATZEN DUT:
euroko diru-laguntza eman diezaiotela, laguntza ildo bakoitzeko ondorengo sailkapenaren arabera. (X batez adierazi dagozkion laukiak).
boluntariotza arloko prestakuntza: ______________________________________ euro.
boluntariotza arloa indartu, lagundu eta koordinatzea: ______________________ euro.
gizarte boluntariotzako euskal erakundeak mantentzea: ______________________ euro.
Horretarako, honekin batera doaz eskatzen diren agiriak eta datuak eta aitortzen dut egiazkoak direla.
______________(e)n, 2009ko ___________aren __(e)an.
Sinatzailea: ESKATZAILEA
BANKUKO DATUAK
Banku-erakundea:
Kontu-zk.:
OHARRA: Beharrezkoa da Instituzioa edo Erakundea bankuko kontuaren titularra izatea. Hirugarrenaren Alta emanda ez badaude, edo, alta emanda ere, kontu-zenbakiz aldatzen badira, beharrezkoa da Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari Hirugarrenaren Interesdunaren Datuen Altaren inprimakia eskatzea.
ERAKUNDEAREN JARDUN ARLOA ETA ERAKUNDEAREN GIZARTE EKINTZA BOLUNTARIOAREN ONURADUNAK. (X batez adierazi dagozkion laukiak).
Helduak
Ezgaituak
Gazteak
Drogaren mendean daudenak
Hiesdunak
Emakumeak
Haurrak eta familia
Etorkinak, errefuxiatuak, egokitu gabekoak
Espetxeratuak eta espetxeratu ohiak
Ijitoak
Gaixoak eta autolaguntza erakundeak
Lankidetza
Beste batzuk:
ERAKUNDEAREN JARDUKETAREN LURRALDE EREMUA
ERAKUNDEAREN AURREKONTUAREN BANAKETA
DIRU SARRERAK
Erakundearen ekarpena
Bazkideen ekarpenak
Beste diru-laguntza batzuk (zehaztu)*
Guztira
GASTUAK
Langileak
Lokalen alokairua
Bidaiak/dietak
Instalazioak mantentzea
Jarduerak
Kudeaketa eta administrazioa
Ekipamendua
Beste gastu batzuk (zehaztu)
Guztira
Diru-sarrerak ken gastuak
*Ebatzi gabe dauden diru-laguntzak, ebatzi bezain laster jakinaraziko dira.
LAGUNTZA MOTA BAKOITZEKO ESKATZEN DEN INFORMAZIOA
Boluntariotza arloko prestakuntzarako laguntzak.
Boluntariotza arloko arduradun edo koordinatzaileen prestakuntza.
a) Datu pertsonalak (Boluntariotzako ekintza koordinatzen duen pertsona bakoitzaren datu hauek adierazi beharko dira):
Izen-abizenak
NAN
Ikasketa-titulazioa
Karguaren izen zehatza
Karguan noiztik dagoen
Kargua nola betetzen duen
boluntario gisa
soldatapeko gisa
Egiten dituen jarduera nagusiak:
Ardurapean dituen boluntarioak
Erakundearentzat astean zenbat orduz lan egiten duen
Erakundean zein urtetan sartu den
a) Prestakuntza-jardueretara joatea:
Ikastaroaren edo prestakuntza-jardueraren izenburua
Ikastaroaren edo prestakuntza-jardueraren programa
Erakunde antolatzailea
Hizlariak
Ikastaroaren edo prestakuntza-jardueraren ordu kopurua
Ikastaroaren edo prestakuntza-jardueraren lekua eta data
Aurreikusitako kostua
Atzemandako prestakuntza-premiak (laburpena)
Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari eskatzen zaion diru-laguntza.
Boluntarioentzako prestakuntza.
Prestakuntza-jardueretara bertaratuko diren boluntarioen ustezko kopurua
b) Datu pertsonalak (Laguntza eskatzen duen pertsona bakoitzaren datu hauek adierazi behar dira):
Izen-abizenak
NAN
Ikasketa-titulazioa
Ekintza boluntarioan egiten dituen jarduera nagusiak (laburpena)
Erakundearen jardueretan zenbat denbora ematen duen (astean zenbat ordu)
Erakundera zein urtetan sartu zen
b) Prestakuntza-jardueretara joatea:
Ikastaroaren edo prestakuntza-jardueraren izenburua
Ikastaroaren edo prestakuntza-jardueraren programa
Erakunde antolatzailea
Hizlariak
Ikastaroaren edo prestakuntza-jardueraren ordu kopurua
Ikastaroaren edo prestakuntza-jardueraren lekua eta data
Aurreikusitako kostua
Atzemandako prestakuntza-premiak (laburpena)
Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari eskatzen zaion diru-laguntza.
Boluntariotza arloa indartu, lagundu eta koordinatzeko ekintzetarako laguntzak
Boluntariotza sustatzeko laguntzak. Sustapen-jardueraren datu hauek adierazi beharko dira:
Jardueraren izena
Jardueraren eta erabiliko diren baliabideen deskribapen laburra
Sustatu beharreko jardueraren helburu diren talde espezifikoak
Ekintza boluntarioa gauzatzeko eremu geografikoa
Programa bakoitzean parte hartzen duten boluntarioen kopurua
Boluntarioen beste talde batzuekin batera aritzea:
GKEekin
Erakunde Pribatuekin
Instituzio Publikoekin
DIRU SARRERA ETA GASTUEN AURREKONTUA:
DIRU SARRERAK
Erakundearen ekarpena
Beste erakunde batzuen ekarpenak
Beste diru-sarrera batzuk (zehaztu)
Guztira
GASTUAK (zehaztu kontzeptuen arabera)
............................................................................
............................................................................
............................................................................
............................................................................
............................................................................
Guztira
Diru-sarrerak ken gastuak
Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari eskatzen zaion diru-laguntza.
Erakundeen arteko koordinazio eta lankidetzarako laguntzak (Jarduera bakoitzeko honako datu hauek adierazi beharko dira):
Jardueraren izena
Jardueraren deskribapen laburra
Jardueraren eremu geografikoa
Koordinazio eta lankidetza jardueraren xede diren talde espezifikoak
Erakunde parte-hartzaileak
Jarduera bakoitzak eragiten duen konpromiso mota eta betebeharrak
Jarduera bakoitzean parte hartzen duten boluntarioen kopurua
DIRU SARRERA ETA GASTUEN AURREKONTUA:
DIRU SARRERAK
Erakundearen ekarpena
Beste erakunde batzuen ekarpenak
Beste diru-laguntza batzuk (zehaztu)
Guztira
GASTUAK (zehaztu kontzeptuen arabera)
............................................................................
............................................................................
............................................................................
Guztira
Diru-sarrerak ken gastuak
Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari eskatzen zaion diru-laguntza.
Gizarte boluntariotzako euskal erakundeak mantentzeko laguntzak
Gastua eragiten duten jardueren deskribapena
Bidaia-gastuak
Ekipamendu espezifikorako gastuak
Jardueran parte hartzen duen pertsona kopurua
Jarduerari astean eskaintzen zaion ordu kopurua
Erakundearen programen antolakuntza eta garapenean boluntarioek duten parte-hartze aktiboa: partaidetza hori zenbatu behar da, kontuan hartuta erakundeko kide guztien artean zenbat boluntario dauden sartuta Zuzendaritza Batzordean:
Zuzendaritza Batzordeko kide kopurua
Zuzendaritza Batzordeko boluntario kopurua
«Boluntarioen koordinatzailerik» edo antzeko zerbait egotea
Erakundearen eratze-data eta dagokion Erregistroko inskripzio-data.
Onura Publikoko Erakundearen adierazpena
«Erakundeko Boluntarioen Barne Estatuturik» egotea
DIRU SARRERA ETA GASTUEN AURREKONTUA:
DIRU SARRERAK
Erakundearen ekarpena
Beste erakunde batzuen ekarpenak
Beste diru-laguntza batzuk (zehaztu)
Guztira
GASTUAK (zehaztu kontzeptuen arabera)
............................................................................
............................................................................
............................................................................
Guztira
Diru-sarrerak ken gastuak
Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari eskatzen zaion diru-laguntza.
Izena:
NAN / AIZ / Pasaportea:
Erakundearen legezko ordezkaria den aldetik:
Dagokigun laguntza eskabidea dela eta, honako ERANTZUKIZUNEKO ADIERAZPENA egiten du Gizarte Ongizatearen Zuzendaritzaren aurrean honako programa hau garatzeko: ____________________________________________________________________________
Erakunde eskatzailea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela.
____________________, 2009ko ____________________aren ____(a)
ERAKUNDEAREN LEGEZKO ORDEZKARIA
Izena:
NAN / AIZ / Pasaportea:
Kargua:
Erakundea:
Honako hau ADIERAZTEN DU Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren aurrean eta diru-laguntza eskaera honi dagokionez:
Ordezkatzen duen erakundeak ez dio ezein erakunde publiko edo pribatuari 2009. urterako diru-laguntzarik eskatu, ezta haiengandik diru-laguntzarik lortu ere, _______________________________________________ izeneko programa finantzatzeko.
Ordezkatzen duen erakundeak honako diru-laguntza hauek eskatu dizkie, 2009. urterako, honako erakunde publiko edo pribatuei _______________________________________________________ izeneko programa finantzatzeko, eta eskaeraren egoera adierazitakoa da.
Erakundea Eskatutako kopurua Egoera (emana, ukatua, ebatzi gabea)
Ordezkatzen duen erakundeak_______________________________euroko kopuruaren ekarpena egingo du___________________________________ _________________ izeneko programa finantzatzeko.
____________________, 2009ko ____________________aren ____(a).
ERAKUNDEAREN ARDURADUNA
Izena:
NAN / AIZ / Pasaportea:
Kargua:
Erakundea:
Honako hau ADIERAZTEN DU Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren aurrean eta diru-laguntza eskaera honi dagokionez:
Diru-laguntza eskatu duen erakundea ez dagoela zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki.
____________________, 2009ko ____________________aren ____(a).
ERAKUNDEAREN ARDURADUNA


