Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotako laguntzetarako deia egiten duena 2009rako; hain zuzen ere, lurraldez gaindiko jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen funtzionamendurako laguntzetarako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotako laguntzetarako deia egiten duena 2009rako; hain zuzen ere, lurraldez gaindiko jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen funtzionamendurako laguntzetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1170
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/25
  • Argitaratze-data: 2009/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak 73. artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek irabazi-asmorik gabeko ekimenak sustatu ahal izango dituzte Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan sartuta ez dauden prestazio eta jarduerak eta gizarte-zerbitzuen arloko beste jarduera batzuk egin daitezen sustatzeko ere. Diru-laguntza edo hitzarmenen esparruan egituratu ahal izango da sustatze-lan hori. Horrez gain, elkarlaguntzako eta gizarte-boluntariotzako antolakundeak ere berdin hartuko dira kontuan.

Deialdi hau Herri Administrazioen diru-laguntzak arautzeko printzipioen arabera erabakiko da, hau da, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartutakoak, ezarritako baldintzen arabera. Horretarako dauden diru-baliabideak Agindu honetan ezarritako irizpideen arabera erabiliko dira.

Agindu honetan arautzen den laguntza-programak ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuaren II. kapituluaren 3. sekzioan xedatutakoa garatzen du (Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen arloko jarduerak egiteko laguntzak arautzen dira). Dekretu horren laugarren artikuluan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari ahalmena ematen zaio laguntza horiek garatu eta gauzatzeko aginduak emateko.

Horri jarraiki, ondokoa

  1. Agindu honen xedea da 2009rako deialdia egitea lurraldez gaindiko jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen funtzionamendurako laguntzetarako; laguntza horiek gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotzen dira.

  2. Lurraldez gaindiko gizarte zerbitzuen arloan jarduerak edota programak egiten dituzten erakundetako pertsonal-gastuek eta mantentze-gastuek jaso ahal izango dituzte laguntzak. Udalerriaren esparrutik haratago zabaltzen direnak dira lurraldez gaindiko jarduerak.

  3. Laguntza-ildo honen diru-laguntzek ondoko baldintza hau dute: programa eta jarduketei dagozkien pertsonal- eta mantentze-gastuak ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuko gainerako sekzioetan jasotzen diren laguntza-ildoetako edozeinetan diruz lagundu ahal badira, ezin dira sartu ildo honetan.

  4. Helburu horretarako, seiehun mila euro (600.000,00) erabiliko dira gehienez.

  5. Artikulu honetan zehaztutako guztizko zenbatekoa aldatu egin daiteke, eskatutako laguntza guztien kopurua kontuan hartuta, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren beste laguntza programa batzuen exekuziotik atera daitezkeen agortu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera. Aldarazpena, dena den, laguntzak ebatzi aurretik egin beharko da, eta Gizarte Ongizateko zuzendariak emango du horren berri, ebazpen bidez.

  1. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte indarrean dagoen legediaren arabera osatutako irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek, baldin eta ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan eta hura garatzeko agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen barruan, aurreko artikuluan deskribatutako jarduerak egiten badituzte, eta dagokion Erregistroan erregistratuta badaude.

  2. Era berean, agindu honen aplikaziotik kanpo geratzen dira erakundeen jarduerak eta programak, baldin eta nagusiki ondoko politika hauek gauzatzera bideratzen badira: laneratze eta enplegua, eta horien sustatzea; droga-mendekotasunaren eta inmigrazioaren arloetako prebentzio, laguntza eta gizarteratzea; osasunaren, hezkuntzaren eta kulturaren arloetako jarduketak; familia esku-hartzea, baldin eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak familiaren alorrean diruz lagundu ditzakeen programa eta jardueratako alorrekoa esku-hartzea bada, eta oro har, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren zuzeneko eskumenekoa ez den jarduera edo programa oro.

  3. Dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, ezin dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortuta dauden pertsona edo erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere.

  1. Diru-laguntza eskariak aurkezteko hilabeteko epea izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Eskariak Gizarte Ongizateko Zuzendaritzara igorriko dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen den eran (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

  2. Agindu honetan jasotako laguntzen eskariek ondoko datuok jasoko dituzte gutxienez:

    1. Erakundearen jardun-arloa eta talde hartzaile espezifikoak.

    2. Erakundearen jarduera nagusiari eta bere esparruari laguntzen dioten administrazio publikoak edo instituzio pribatuak (zehaztu).

    3. Erakundearen diru-sarrera eta gastuen aurrekontua. Beste Administrazio edo erakundeei publikoak edo pribatuak eskatutako laguntzak, zenbatekoa barne, adierazi beharko dira, baita zein fasetan dauden ere. Gastuei dagokienez, beste laguntza-bide batzuetan aurkeztutako programa edo proiektuei, ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan biltzen dira egozten zaizkienak ez dira kontuan hartuko.

    4. Erakundeak dituen giza baliabideak -gaitasun eta zereginari buruzko eta erakunde eskatzailearekin langileok duten kontratu harremanari buruzko dokumentazioa-, baliabide teknikoak eta materialak zehaztea, baita erakunde eskatzaileek egokitzat jotzen duten gainerako dokumentazioa ere. Era berean, jarduera zer ordutan eta lekutan gauzatuko den adierazi beharko da.

    5. Erakundeak egiten dituen etengabeko jarduerak. Jarduera bakoitzeko jardute-eremua eta pertsona kopurua zehaztu beharko dira.

    6. Erakundearen funtzionamendurako aurreko urtean eskatutako eta emandako diru-laguntza guztien berri eman beharko da.

Agindu honek ezarritako diru-laguntzak jaso nahi dituzten erakunde eskatzaileek hurrengo agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  1. Eskabide-orria (I. eranskina) behar bezala beteta.

  2. Erakundearen Estatutuen kopia, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzan dagoeneko ez badago, baita estatutuetan egindako aldaketena ere.

  3. Identifikazio Fiskaleko Kodearen kopia.

  4. Hirugarren Interesdunaren Datuen Altaren inprimakia, baldin eta Hirugarrenaren Datuetan alta emanda ez badaude, edota alta emanda egonik, erakundearen kontu korrontea edo erakundeari buruzko beste edozein datu aldatzen badute (II. eranskina).

  5. Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren ziurtagiri eguneratu orijinalak edo kopia konpultsatuak, zergei eta Gizarte Segurantzari dagozkien betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen dutenak. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak Gizarte Segurantzaren sisteman enpresaburu gisa inskribatuta ez badaude, erakunde horien legezko ordezkariak sinatutako idazki bat aurkeztu beharko dute. Idazki horretan adierazi beharko dute Gizarte Segurantzari edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemei dagozkien betebeharrak eguneratuta dituztela (III. eranskina).

  6. Helburu berarekin eskatutako, jasotako edo izapidetutako beste diru-laguntzei buruz Erakunde eskatzailearen arduradunak egindako zinpeko aitorpena, baita erakundearen funtzionamenduari dagokion zenbatekoa ere (IV. eranskina).

  7. Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudela ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki (V. eranskina).

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Gaietako Sailburuordetzako Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan ezartzen diren laguntzak kudeatzea.

Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak antzematen badu aurkeztutako eskaeran akatsik dagoela edo zerbait gaizki adierazita dagoela, erakunde eskatzaileari jakinaraziko dio, hamar eguneko epea emango dio zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, erakundeak eskaerari uko egin diola ulertuko dela, Ebazpena-Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritako moduan idatzi beharrekoa- eman ondoren. Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legez aldatu zen lege hori.

  1. Laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira, halakotzat joko baita Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 51.4. artikuluan aurreikusitako prozedura.

  2. Laguntzak esleitu eta ponderatzeko irizpideak hauek izango dira:

    1. Erakundeak egindako jarduketa eta programen kokapena edo lurralde-esparrua, baita bazkide eta afiliatuen kopurua ere. Programa integratuak aurkezten dituzten konfederazio, federazio eta antzeko taldeek izango dute lehentasuna: 30 puntura arte.

    2. Aurreko ekitaldietan hasi eta interes publikoko arrazoiengatik irautea komenigarria den programen edo jardueren jarraipena sustatzea: 15 puntura arte.

    3. Lurraldez gaindiko edo tokiz gaindiko eremuan gizarte-ongizatearen alorrean jarduketak koordinatzen dituzten jardun integratuak bultzatzea: 30 puntura arte.

    4. Erakundeak garatutako jarduera dagokion sektorean atzemandako eskaerara moldatzea: 15 puntura arte.

    5. Generoaren ikuspegia sartzea, gizonezkoen eta emakumezkoen egoera, baldintza eta beharrak desberdinak direla kontuan hartuta: 10 puntura arte.

  1. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak onartutako aurrekontuaren % 75era arte finantzatu ahal izango du. Proiektu bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoa balorazio-fasean lortutako puntuazioarekiko proportzioan zehaztuko da.

  2. Ordainketa zatikatua izango da; 10 eguneko epean berariazko uko egiterik egin ezean, % 75 emakidaren unean ordainduko da, eta gainerako % 25a egindako gastuak egiaztatutakoan eta ondoko dokumentuak aurkeztutakoan, betiere lurraldez gaindiko eremuko jarduera amaitu eta bi hilabeteko epean:

    1. Diru-laguntzaren bigarren ordainketa egiteko, erakunde onuradunak Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu, bigarren epea eskatzen denean erakunde horiekin dituen obligazioak beteta daudela egiaztatzeko. Ziurtagiri horiek Agindu honetako 4.e) artikuluan zehazten den bezala aurkeztuko dira.

    2. Erakundeak betetzen dituen jarduerei buruzko azalpen-memoria. Memoria horretan jarduerak egin direla egiaztatu beharko da, baita diru-laguntza hori eman ahal izateko baldintzak betetzen direla ere.

    3. Gastuak justifikatzeko, egindako gastuaren fakturak eta ordainagiri orijinalak aurkeztuko dira, salbu eta diru-laguntzaren onuradunak jatorrizko agiriak Administrazioaren esku uztea ezinezkoa duela behar bezala egiaztatzen badu idazki bidez; kasu horretan, jatorrizko dokumentuak eta kopiak aurkeztu ahal izango ditu eta kopiak konpultsatu ondoren jatorrizko dokumentuak itzuli beharko zaizkio diru-laguntzaren onuradunari.

      Fakturak eta ordain-agiriak proiektuen arabera sailkatuta aurkeztu behar dira, behar bezala ordenatu eta zenbakituak, eta guztien zerrenda nominala atxikiko da.

      Langileen gastuei dagokienez, honako hauek soilik hartuko dira halakotzat: profesionalen nominak, minutak eta ordainsariak eta Gizarte Segurantzaren gastuak. Horiek guztiak honela justifikatuko dira:

      Lan-legepeko langile kontratatuei dagozkien egiaztagiriak eredu ofizialaren araberako nomina orijinalen edo kopia konpultsatuen bitartez egingo dira. Nominekin batera, Gizarte Segurantzako kotizazio-agiriak aurkeztu beharko dira.

      Aldi baterako kontratazioetan, ordain-agirietan langilearen datuak, NANa, ordaindutako jardun-mota eta PFEZrekiko atxikipenak agertu beharko dira.

      Programetan sariren baten truk lankide diharduten pertsonak badira, gastua egiaztatzeko ordainagiriak edo fakturak aurkeztu beharko dira, hala egokitzen bada. Horietan programaren edo jardueraren izena jasoko da, eta baita lankidearen identifikazio datuak ere.

      Sari horien ondoriozko gastuetarako gehienezko mugak ezin izango du inola ere gainditu emandako zenbatekoaren % 40.

      Mantenu- eta bidaia-gastuek muga bera izango dute.

    4. Diruz lagundutako jarduerari dagozkion gastuen eta diru-sarreren balantze ekonomikoa (banakatua, helburu berarekin emandako beste diru-laguntza edo laguntzak barne).

  3. Langileei dagozkien gastuez gain, funtzionamenduaren gastuak hauek izango dira: etengabeko jarduerak egiteko beharrezkoa den materiala erostea, argia, telefonoa, lokalaren alokairua, mantenu- eta bidaia-gastuak, eta abar.

Diru-laguntza hauek bateragarriak izango dira helburu bererako emandako beste diru-laguntza batzuekin, baldin eta jasotako diru-laguntzen zenbateko osoak proiektuaren kostuen % 100 gainditzen ez badu. Kasu horretan, diru-laguntza murriztuko da, dagokion gehienezko kopurura heldu arte.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitako kide anitzeko organoak izango du aurkeztutako eskariei buruzko ebazpen-proposamena egiteko ardura. Ebazpen-proposamenean adieraziko da, behar bezala arrazoiturik, eskari bakoitzari emandako puntuazioa.

  2. Ebazpen-proposamena egiten duen kide anitzeko organoak, berriz, proiektu bakoitzari esleitu beharreko zenbatekoa zehaztuko du, 7. artikuluan adierazitako irizpideen arabera lortutako puntuazioa eta kasu bakoitzean eskatutakoaren zenbat onartu zaion kontuan izanik, horretarako, honako formula hau erabiliko da:

    Ei = Si x (Pi-Pc)

    D

    Azalpena:

    Ei = Programa edo jarduera bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa.

    Si = Eskatutako eta onartutako zenbatekoa. Kontuan izanda Aginduko 8.1. artikuluan xedatutakoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak onartutako aurrekontuaren % 75era arte finantzatu ahal izango du.

    Pi = Batzordeak programa edo jarduera bakoitzari emandako puntuazioa.

    Pc = 30 (Espedienteak eten-puntutik aurrera diruz lagunduko dira)

    D = Emandako gehienezko puntuazioaren eta aurreko gutxienezko puntuazioaren aldea.

    30 puntu baino gehiago lortu dituzten proiektuak besterik ez dira finantzatuko. Agindu honen 1.4. artikuluan aurreikusitako aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektu guztiak finantzatzeko, balioespenik handiena lortu duten eskaerei soilik esleituko zaie laguntza, aurrekontu-kreditua agortu arte.

  3. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Ongizateko zuzendariak, ebazpen-proposamena aztertu ondoren, ebazpena eman eta ebazpen bidez jakinaraziko die interesatuei diru-laguntzarik eman ote zaien. Jakinarazteko epea gehienez ere sei hilabetekoa izango da, Agindu hau indarrean sartzen den egunetik hasita. Ebazpenean, azkenean onetsi zen zenbatekoa aipatu beharko da, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 51.7. artikuluan ezarritako edukiak ere.

  4. Jendaurrean jartzeari dagokionez, erakunde onuradunen zerrenda eta erakunde bakoitzari emandako zenbatekoa EHAAn argitaratuko da.

  5. Epe hori igarota, adierazitako jakinarazpena egin ezean, eskaria ukatutzat jo ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako; hala ere, Administrazioak berariazko ebazpena eman beharko du.

Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu emandako diru-laguntzaren inguruan eta horren gaineko egiaztagiriak ere bere esku izango ditu.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita. Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, aldizkari berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Lehenengoa. Agindu honetan berariaz aurreikusita ez dagoenerako, honako arau hauetan jasotakoa ezarriko da: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen), Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 25a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

I ERANSKINA

LURRALDEZ GAINDIKO JARDUERAK EGITEN DITUZTEN IRABAZI-ASMORIK GABEKO ERAKUNDE PRIBATUEN FUNTZIONAMENDURAKO DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO ORRIA

Eskatzailea:

Erakundea/instituzioa (ezabatu ez dena):

IFZ

Kargua erakundean:.

Erregistro Orokorreko zk./Foru Erregistroko zk.(ezabatu ez dena):

Jardun-arloa:

Baltzu-helbidea:

Lurralde Historikoa:

kalea

Posta-kodea

Telefonoa:

Faxa:

Posta elektronikoa:

ADIERAZTEN DUT:

Ordezkatzen dudan erakundeak/instituzioak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan eta Etxebizitza eta Gizarte gaietako sailburuaren Aginduan ( zenbakiko EHAAn argitaratua) eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eta,

ESKATZEN DUT:

____________ eurotako diru-laguntza eman diezaiotela. Horretarako, honekin batera doaz eskatzen diren agiriak eta datuak eta aitortzen dut egiazkoak direla.

_______________(e)n, 2009ko ____________(a)ren ___(e)an.

Sinatzailea: ESKATZAILEA*

*Erakundean duen Kargua

BANKUKO DATUAK

Banku-erakundea:

Kontu- zk.:

OHARRA: Beharrezkoa da Instituzioa edo Erakundea bankuko kontuaren titularra izatea. Hirugarrenaren Alta emanda ez badaude, edo, alta emanda ere, kontu-zenbakiz aldatzen badira, beharrezkoa da Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari Datuen/Hirugarrenaren Alta eskatzea.

  1. Egindako jarduera eta programen kokapena edo lurralde-esparrua.

  2. Beste erakunde edota entitate batzuekin egingo diren jarduerak.

    Jarduera edo programa bakoitzeko honakoak adierazi behar dira: parte hartzen duten erakunde edo entitateak, konpromiso-mota, jarduera edo programa bakoitzak eskatzen dituen betekizunak, jarduera edo programa bakoitzerako bazkide edo boluntarioen kopurua, eta abar.

  3. Kontakturako pertsona.

  4. Biztanleriaren sektore hartzailea.

  5. Erakundeak egin ohi dituen jarduerak.

    Jarduera bakoitzean, jardun-arloa eta pertsona onuradunen kopurua adierazi behar dira.

  6. Giza baliabideak (bazkide edo afiliatuen kopurua, boluntarioak, profesionalak) baliabide teknikoak eta baliabide materialak. Honako hauek adierazi beharko dira: langileen kualifikazioa, egiten duten lana eta diru-laguntza eskatu duen erakundearekiko kontratu lotura.

  7. Zeintzuk beste laguntza eskatu diren urte honetarako gizarte ongizateko zuzendaritza honetan eta zein ildotan adierazi.

  8. Erakundearen jarduketa nagusian eta arloan diharduten administrazio publikoak edo erakunde pribatuak.

  9. Aurrekontuaren banaketa.

    Diru-sarrerak:

    Erakundearen ekarpena

    Erabiltzaileen ekarpenak

    Beste diru-laguntza batzuk

    Guztira

    Gastuak:

    Langileak (Langileen nominak, minutak eta ordainsariak, eta Gizarte Segurantzaren gastuak)

    Lokalen alokairua

    Bidaiak/dietak

    Instalazioak mantentzea

    Jarduerak

    Kudeaketa eta administrazioa

    Ekipamendua

    Beste gastu batzuk.(zehaztu)

    Guztira

    Diru-sarrerak ken gastua

  10. Bestelako diru-laguntzak:

    Erakundea Eskatutako zenbatekoa Emandako zenbatekoa

    Ebatzi gabe dauden diru-laguntzak, ebatzi bezain laster jakinaraziko dira.

  11. Erakundearen funtzionamendurako aurreko urtean eskatutako eta jasotako finantzazioa.

    Erakundea Eskatutako zenbatekoa Emandako zenbatekoa

    OHARRA: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak jakinarazten dizu formulario hau betetzerakoan lortutako zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa kontuan izanik.

    Fitxategi hori fitxategiaren datuak ezin izango zaizkie hirugarrenei laga Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak sustaturiko laguntzen erabilera esklusiboaren bidez baliatu ahal izango da.

    Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahalko dituzu, fitxategi horren arduradun den Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari idazki bat igorrita (helbidea: Donostia kalea, 1. zk., 01010 Gasteiz).

(2) Bi abizenak eta izena/Erakundearen izena

Dos apellidos y nombre/Razón Social

HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN (B)

Helbidea

Dirección

Posta kodea Udalerria

Código postal Población

Probintzia

Provincia

BANKUAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS (C)

(1) Bankua / Banco n n n n

(2) Agentzia / Agencia n n n n

(3) K.D. / D.C. n n n n K. Korrontea / C.Corriente n n n n n n n n n n

(4) Jabea / Titular

Bankuaren adostasuna

Conforme banco

Baimendutako sinadura

Sello y firma (D) Hirugarrenaren adostasuna

Conforme tercero

Sinadura eta zigilua

Sello y firma (E) Sailaren O.E.

  1. ºB.º departamento

    Baimendutako sinadura

    Firma autorizada (F) Kontabilitatearen O.E.

  1. ºB.º contabilidad

    Baimendutako sinadura

    Firma autorizada (G)

    Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.

    Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1- 01010 Vitoria-Gasteiz.

    En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento/impreso/formulario, van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado.

    Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia, 1 - 01010- Vitoria-Gasteiz.

Izena:

NAN / AIZ / Pasaportea:

Erakundearen legezko ordezkaria den aldetik:

Dagokigun laguntza eskabidea dela eta, honako ERANTZUKIZUNEKO ADIERAZPENA egiten du Gizarte Ongizatearen Zuzendaritzaren aurrean honako programa hau garatzeko: ____________________________________________________________________________

Erakunde eskatzailea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela.

____________________, 2009ko ____________________aren ____(a)

ERAKUNDEAREN LEGEZKO ORDEZKARIA

Izena:

NAN / AIZ / Pasaportea:

Kargua:

Erakundea:

Honako hau ADIERAZTEN DU Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren aurrean eta diru-laguntza eskaera honi dagokionez:

Ordezkatzen duen erakundeak ez dio ezein erakunde publiko edo pribatuari 2009. urterako diru-laguntzarik eskatu, ezta haiengandik diru-laguntzarik lortu ere, _______________________________________________ izeneko programa finantzatzeko.

Ordezkatzen duen erakundeak honako diru-laguntza hauek eskatu dizkie, 2009. urterako, honako erakunde publiko edo pribatuei _______________________________________________________ izeneko programa finantzatzeko, eta eskaeraren egoera adierazitakoa da.

Erakundea Eskatutako kopurua Egoera (emana, ukatua, ebatzi gabea)

Ordezkatzen duen erakundeak_______________________________euroko kopuruaren ekarpena egingo du___________________________________ _________________ izeneko programa finantzatzeko.

____________________, 2009ko ____________________aren ____(a)

ERAKUNDEAREN ARDURADUNA

Izena:

NAN / AIZ / Pasaportea:

Kargua:

Erakundea:

Honako hau ADIERAZTEN DU Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren aurrean eta diru-laguntza eskaera honi dagokionez:

Diru-laguntza eskatu duen erakundea ez dagoela zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki.

____________________, 2009ko ____________________aren ____(a)

ERAKUNDEAREN ARDURADUNA

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik