Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotako laguntza batzuetarako deia egiten duena 2009rako; hain zuzen ere, ikastaro - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotako laguntza batzuetarako deia egiten duena 2009rako; hain zuzen ere, ikastaroak eta mintegiak antolatzeko laguntzetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1171
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/25
  • Argitaratze-data: 2009/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren iritziz, gizarte-zerbitzuetako profesionalen eta erabiltzaileen prestakuntza behar den baldintzen eta kalitatearen arabera egiteko eskubide eta betebehar bat da. Prestakuntza hori definitzeko, eguneratzeko eta espezializatzeko Sailak Erakundeen eta irabazi-asmorik gabeko Entitate pribatuen partaidetza eta laguntza behar du, betiere erakunde eta entitate horien eskumena prestakuntza-alorrean erabat onartuta badago.

Adierazitako deialdia herri-administrazioetako diru-laguntzen jarduna arautzen duten printzipioen arabera erabakiko da, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezartzen den moduan; Legegintzako Dekretu horrek Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen du. Nolanahi ere, agindu honetan finkatutako irizpideen arabera banatuko dira erabil daitezkeen diru-baliabideak.

Agindu honetan arautzen den laguntza-programak Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuaren II. kapituluaren 1. atalean ezarritakoa garatzen du. Dekretu horren laugarren artikuluan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari eskumena ematen zaio programa garatzeko eta gauzatzeko behar diren aginduak emateko.

Horri jarraiki, honako hau

  1. Agindu honen xedea gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotako laguntza batzuetarako deia egitea da 2009rako; hain zuzen ere, ikastaroak eta mintegiak antolatzeko laguntzetarako.

  2. Honako hauek hartuko dira diru-laguntzak jaso ditzaketen jardueratzat: erabiltzaileen prestakuntzara bideratutako ikastaroak eta mintegiak, baita gizarte-zerbitzuen eremuan jarduerak betetzen dituzten gainerakoak ere.

  3. Horretarako, ehun eta hirurogeita hiru mila zortziehun eta hirurogeita hamaika (163.871,00) euro emango dira guztira.

  4. Artikulu honetan adierazitako zenbateko globala aldatu ahal izango da eskatu diren laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe dauden aurrekontu-baliabideen arabera, eta betiere laguntzen Ebazpena eman baino lehen. Gizarte Ongizateko zuzendariaren Ebazpenak emango du zirkunstantzia horren berri.

  5. Diru-laguntza eskatzea eragiten duten jardunak 2009ko ekitaldian garatu behar dira.

  1. Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte indarrean dagoen legegintzaren arabera osatutako irabazi-asmorik ez duten entitate pribatu eta erakunde publikoek, baldin eta ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte eta Garapen agindu honetan Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak garatzen dituzten pertsonak prestatzeko ikastaroak eta mintegiak antolatzen badituzte. Horretarako, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek dagokion Erregistroan erregistratuta egon beharko dute.

  2. Erakunde publikoei dagokienez, honako hauek Agindu honetatik kanpo geratzen dira: erakunde horien zuzeneko eskumenekoak diren ikastaroak, mintegiak edo prestakuntza-jarduerak, betiere prestakuntzaren eremuari eta zerbitzu horiek ebaluatzeko eta ikustatzeko eremuari dagokionez.

  3. Era berean, irabaziasmorik gabeko erakunde pribatuek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntza horiek, baldin eta aurreko idatz-zatiko baldintzak betez, babesa emateko, ikuskatzeko edo autolaguntza emateko ikastaroak eta mintegiak antolatzen badituzte, gizarte-zerbitzuetako erabiltzaileen edo kolaboratzaileen prestakuntzarako.

  4. Honako hauek geratzen dira agindu honen aplikazio-eremutik kanpo: batez ere laneratze-politikara, enplegu-politikara eta hori sustatzeko politikara bideratuta dauden eta Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailak diruz lagundu ahal dituen jarduerak eta programak; droga-mendetasunaren eta immigrazioaren alorrean prebentziora, laguntza ematera eta gizarteratzera bideratuta daudenak; osasunaren, hezkuntzaren eta kulturaren alorreko jardunak; familia-arloko programa eta jardueretan familiako esku-hartzera bideratuta daudenak, eta oro har Gizarte Ongizateko zuzendaritzaren zuzeneko eskumenekoa ez den jarduera edo programa oro.

  5. Zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dagoen pertsona edo erakunde eskatzaileak ezin izango du deialdi honetan parte hartu, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudenek ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenen artetik seigarrenean xedatutakoari jarraiki.

  1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da agindu hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita; horretarako, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzara (Donostia kalea, 1, 01010 Gasteiz) jo beharko dute Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako moduan. Adierazitako Legea urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

  2. Agindu honetan bildutako laguntzen eskaeretan honako datu hauek azalduko dira gutxienez:

    1. Erakunde eskatzaileak zein biztanleria-sektorerentzat lan egiten duen.

    2. Ikastaroaren, mintegiaren edo prestakuntza-jardueraren izena.

    3. Eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa.

    4. Jardueraren aukera eta egokitasuna behar bezala justifikatuta.

    5. Programaren edukia.

    6. Ikastaroa edo mintegia emango dutenen zerrenda, horien esperientzia edo gaiarekiko harremana zehaztuta.

    7. Ekitaldia zein herritan eta egoitzatan egingo den.

    8. Ekitaldia noiz egingo den eta iraupen-orduak.

    9. Bertaratuko den lagunen kopurua.

    10. Ikastaroaren, mintegiaren edo prestakuntza-jardueraren helburuak.

    11. Erabiliko den ebaluazio mota eta ebaluatzeko baliabideak.

    12. Jarduerari buruzko diru-sarrerak eta datuak zehazten dituen aurrekontua. Beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako laguntzak adierazi beharko dira, zenbatekoa azaldu beharko da, baita zein fasetan dauden ere.

    1. Jarduera bererako aurreko urtean eskatutako eta emandako diru-laguntzak.

  3. Erakunde berak antolatzen dituen ikastaro eta mintegi adina eskaera aurkeztu ahal izango ditu.

  1. Agindu honetan azaltzen diren diru-laguntzak eskatu nahi dituzten erakunde eskatzaileek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

    1. Eskabide-orria (I. eranskina) behar bezala beteta.

    2. Erakundearen Estatutuen kopia bat, salbu eta Gizarte Ongizateko Zuzendaritzan dagoeneko baldin badaude, baita ondorengo aldaketak ere.

    3. Identifikazio Fiskaleko Kodearen kopia bat.

    4. Hirugarren Interesdunaren Datuen Altari buruzko inprimakia, baldin eta Hirugarrena alta emanda ez badago, edo altan daudenek kontu-zenbakia edo erakundeari buruzko datu oro aldatzen badute (II. eranskina).

    5. Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiri original eguneratuak edo kopia konpultsatuak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean dituela frogatzen dutenak. Irabazi-asmorik gabeko Erakundeak Gizarte Segurantzaren sisteman enpresaburu gisa erregistratuta ez badaude, idazki bat aurkeztu beharko dute erakunde horietako legezko ordezkariak sinatua (III. eranskina). Idazki horretan erantzukizun-deklarazioa egingo dute eta adieraziko dute Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean daudela.

    6. Erakunde eskatzailearen arduradunaren zinpeko aitorpena, helburu bererako eskatutako, emandako edo izapidetzen ari diren beste diru-laguntza edo laguntza batzuei eta horien zenbatekoari buruzkoa (IV. eranskina).

    7. Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudela ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki (V. eranskina).

  2. Erakunde berak eskaera bat baino gehiago aurkezten badu, eskaera horietako dokumentazio komuna behin bakarrik aurkeztu beharko da.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Gaietako Sailburuordetzaren Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko zereginak gauzatzea.

Aurkeztutako eskaeran akatsen edo hutsegiteren bat dagoela antzematen badu Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak, eskatzaileari jakinaraziko dio eta hamar eguneko epea emango dio arazoa konpontzeko; hori egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko dela adieraziko dio, Ebazpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritako moduan eman beharrekoa eman ondoren. Adierazitako Legea urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

  1. Laguntzak emateko prozedura deialdia izango da. Horrelakotzat hartuko da Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.4. artikuluan aurreikusitako prozedura.

  2. Laguntzak emateko esleipen- eta ponderazio-irizpideak honako hauek izango dira:

    1. Ikastaroa, mintegia, edo prestakuntza-jarduera egitean landuko diren gaien garrantzia, gaurkotasuna edo aukera: 25 puntu gehienez.

    2. Ikastaroaren, mintegiaren edo prestakuntza-jardueraren kalitatea berritzailea izateak, landuko diren gaiek eta langileen kualifikazioak zehaztuko dute: 25 puntu gehienez.

    3. Ikastaroaren, mintegiaren edo prestakuntza-jardueraren edukia Gizarte Ongizatearen eremuari eragiten dieten sektoreetara egokitzea; bereziki: adin txikikoen aldeko prebentzioa eta jarduna, adindunen, ezintasunak dituztenen eta gizarte-bazterketa pairatzen duten kolektiboen sustapen pertsonala eta haiek gizarteratzea, baita emakumeari genero-indarkeria eta haurrei bideratutako jardunak ere: 25 puntu gehienez.

    4. Baliabide ekonomikoen premia objektiboa, horretarako erakunde edo entitate eskatzaileak behar adina dokumentu aurkeztu beharko ditu baliabide horiek aztertu ahal izateko; horretaz gain, finantziazio-iturriak adierazi beharko dira espresuki: 15 puntu gehienez.

    5. Genero-ikuspegia sartzea, emakumeen eta gizonen egoera, baldintza eta premia desberdinak kontuan hartuta: 10 puntu gehienez.

  1. Irabazi-asmorik gabeko erakundeei dagokienez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak onartzen den aurrekontuaren % 100eraino finantzatu ahal izango du, eta erakunde publikoei dagokienez, % 50eraino. Proiektu bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoa balorazio-fasean lortutako puntuazioarekiko proportzioan zehaztuko da.

  2. Ordainketa zatika egingo da, % 50 emakidaren ondorengo 10 egunetan ordainduko da, baldin eta esanbidez uko egin ez bazaio. Gainerako % 50a egindako gastuak justifikatutakoan, eta ondoren azalduko diren dokumentuak aurkeztutakoan ordainduko da. Adierazitako dokumentuak ikastaroa edo prestakuntza-jarduera amaitu eta handik bi hilabetera aurkeztu beharko dira. Hauek dira dokumentuak:

    1. Egindako jardueren memoria, era horretan jarduera egin dela justifikatuko da, baita diru-laguntza emateko oinarri diren baldintzak betetzen direla ere.

    2. Ebaluaziorako galde-sorta, ikastarora edo mintegira bertaratu den pertsona bakoitzak bete beharko du. Galde-sorta hori erakunde eskatzaileak egin beharko du eskaeran zerrendatutako berariazko helburuei erantzunez. Era berean, ebaluaziorako galde-sorta aztertu ondoren lortzen diren ondorioei buruzko txosten bat aurkeztu beharko da.

    3. Diruz lagundutako jarduerari dagozkion diru-sarrerei eta gastuei buruzko memoria ekonomiko zehatza.

    4. Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak emandako zenbatekoagatiko gastuaren ziurtagiri originalak, edo kausa justifikatua badago (idazki bidez justifikatuko da), gastuen kopia konpultsatua.

      Fakturak eta ordainagiriak behar bezala ordenatuta eta zenbatuta aurkeztuko dira; horretaz gain, gastuen zerrenda emango da.

      Langileen gastuei dagokienez, honako hauek bakarrik hartuko dira halakotzat: profesionalen nominak, minutak eta ordainsariak, baita Gizarte Segurantzaren gastuak ere. Gastu horiek honela justifikatuko dira:

      Langileei dagozkien gastuak egiaztatzeko soldaten ordainagiri (eredu ofizialera egokituta) originalak edo horien kopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira nahitaez, baita Gizarte Segurantzako kotizazio-agiriak ere.

      Aldi baterako kolaborazioei buruzko partidak ordainagirietan azalduko dira. Ordainagiri horietan, besteak beste, honako hauek bilduko dira: jasotzailearen datuak, NANa, ordaintzen den kontzeptua eta PFEZri dagokion atxikipena.

      Hainbat pertsonak programetan parte hartzen badute, eta horren truke haborokinen bat jasotzen badute, gastua justifikatuko duten ordainagiriak edo, hala badagokio, fakturak aurkeztu beharko dituzte. Horietan honako hauek azalduko dira: programaren edo jardueraren izena eta kolaboratzailearen identifikazio-datu pertsonalak.

    5. Jarduera bererako jasotako beste diru-laguntza batzuei buruzko informazioa.

    6. Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren egiaztagiriak, bigarren zatia ordaintzeko eskatzen denean erakunde horiekin dituzten obligazioak beteta dauzkatela erakusteko, betiere aginduko 4.1.e) artikuluan ezarritako moduan.

Diru-laguntza horiek bateragarriak izango dira jarduera bera betetzeko emandako beste batzuekin, betiere jasotako guztizko diru-kopuruak jarduera horretarako finkatutako kostuen % 100 gainditzen ez badu. Kasu horretan, dagokion gehienezko kopururaino murriztuko da diru-laguntza.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitako kide anitzeko organoak izango du aurkeztutako eskaerei buruzko Ebazpen Proposamena egiteko ardura. Ebazpen horretan eskatzaile bakoitzari emandako puntuazioa azalduko da, behar bezala arrazoituta.

  2. Ebazpen-proposamena egiten duen kide anitzeko organoak, berriz, proiektu bakoitzari esleitu beharreko zenbatekoa zehaztuko du, 7. artikuluan adierazitako irizpideen arabera lortutako puntuazioa eta kasu bakoitzean eskatutakoaren zenbat onartu zaion kontuan izanik, horretarako, honako formula hau erabiliko da:

    Ei = Si x (Pi-Pc)

    D

    Azalpena:

    Ei = Programa edo jarduera bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa.

    Si = Eskatutako eta onartutako zenbatekoa. Kontuan izanda aginduko 8.1. artikuluan xedatutakoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak irabazi-asmorik gabeko erakundeei dagokienez, onartutako aurrekontuaren

    • 100eraino finantzatu ahal izango du, eta erakunde publikoei dagokienez, % 50eraino.

      Pi = Batzordeak programa edo jarduera bakoitzari emandako puntuazioa.

      Pc = 30 (Espedienteak eten-puntutik aurrera diruz lagunduko dira)

      D = Emandako gehienezko puntuazioaren eta aurreko gutxienezko puntuazioaren aldea.

      30 puntu baino gehiago lortu dituzten proiektuak besterik ez dira finantzatuko. Agindu honen 1.3. artikuluan aurreikusitako aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektu guztiak finantzatzeko, balioespenik handiena lortu duten eskaerei soilik esleituko zaie laguntza, aurrekontu-kreditua agortu arte.

  3. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Ongizateko zuzendariak, Ebazpen Proposamena aztertu ondoren, agindu hau indarrean jarri eta sei hileko epean ebatziko du eta Ebazpen bidez jakinaraziko die erakunde interesdunei diru-laguntzak emango zaizkiela. Ebazpen horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.7. artikuluan ezarritako edukiez gain, onartu den aurrekontuaren zenbatekoa azalduko da.

  4. Jendeak jakin dezan, erakunde onuradunen zerrenda eta bakoitzari esleitutako zenbatekoa EHAA aldizkarian argitaratuko dira geroago.

  5. Adierazitako epea igarotakoan, aipatutako jakinarazpena egin ez bada, egindako eskaera gaitzetsitzat hartuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1. artikuluan ezarritako ondorioetarako, alde batera utzi gabe Lege horrek Administrazioari espresuki ebazteko ezartzen dion betebeharra.

Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak emandako diru-laguntzari buruz egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu, eta diru-laguntza horren justifikazio-dokumentu guztiak eskuratu ahal izango ditu.

Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea; Aginduaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Lehenengoa. Agindu honetan espresuki aurreikusi ez den orori dagokionez, Agindu honetan honako hauetan biltzen diren aurreikuspenak aplikatuko dira: urtarrilaren 13ko Legeak aldatzen duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen ekainaren 11ko 133/2002 Legean biltzen direnak.

Bigarrena. Ondorioak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 25a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

jaunak/andreak

Entitatearen/Erakundearen

(ezabatu zuzena ez dena) legezko ordezkaria izanik,IFZ:

honako zenbaki honekin

erregistratua:

Erregistro Orokorrean/Foru Erregistroan (ezabatu zuzena ez dena) eta haren jarduera bereziki kolektibo honetara

bideratuta dago:

  • helbide soziala:

    Lurralde Historikoa:

    kalea:

    posta-kodea:

    telefonoa:

    fax-zenbakia:

    1. maila:

      Harremanetarako laguna:

      ADIERAZTEN DU:

      Bere ordezkatuak ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan eta _____________________ zenbakiko EHAAn argitaratutako Aginduan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena eskatzen diren baldintzak betetzen dituela, eta hori kontuan hartuz,

      HAUXE ESKATZEN DU:

      _____________________ euroko zenbatekoa emateko

      ikastaro/mintegi/bestelako prestakuntza jarduera (ezabatu zuzena ez dena) bat antolatzeko; horretarako, eskatutako dokumentazioa eta datuak aurkeztu ditu, eta horien egiazkotasuna egiaztatzen du.

      ________________, 2009ko _______________aren ____(a).

      Sinatzailea: ESKATZAILEA*

      *Duen ordezkaritza

      BANKUAREN DATUAK

      Bankua:

      Kontu-zenbakia:

      OHARRA: Nahitaezkoa da erakundea edo entitatea banku-kontuaren titularra izatea. Hirugarrena alta emanda ez badago, edo altan egonik, kontu-zenbakia aldatzen badu, Datuen Alta/Hirugarren Interesatua izeneko inprimakia eskatu beharko dio Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari.

    1. Ikastaroari, mintegiari edo bestelako prestakuntza jarduerari (ezabatu zuzena ez dena) buruzko datuak.

      Ikastaroaren/mintegiaren/bestelako prestakuntza jardueraren izena

      Ikastaroaren/mintegiaren/bestelako prestakuntza jardueraren arduraduna

      Hura emango den zentroa edo lekua

      Hasiera eta amaiera datak

      Iraupen orduak

      Bertaratuko diren pertsonen kopurua

      Zein biztanleria sektorerentzat izango da?

    2. Ikastaro/mintegi/bestelako prestakuntza jarduera hau antolatzeko arrazoiak.

      Dagoen prestakuntza-eskaintzari dagokionez, premia edo bete nahi den gabezia justifikatu.

    3. Ikastaroaren/mintegiaren/bestelako prestakuntza jardueraren helburuak.

      Lortu nahi diren helburuak zerrendatu eta adierazi, ikastaroa/mintegia/bestelako prestakuntza-jarduera amaitzean galde-sorten bitartez ebaluatu ahal izateko moduan. Galde-sorta horiek ikasleek beteko dituzte ad-hoc.

    4. Ikastaroaren/mintegiaren/bestelako prestakuntza jardueraren edukia.

      Ikastaroaren/mintegiaren/bestelako prestakuntza-jardueraren edukia egituratzen duten arloak edo gaikako blokeak zerrendatu eta adierazi. Eranskin bat gehitu beste orri batean. Orri horretan arloko edo gaikako bloke bakoitzeko gaiak eta ordu teorikoak zehaztu.

    5. Irakasleak.

      Irakasle bakoitzaren izena, titulazioa eta esperientzia zehaztu, baita ikastaroari/mintegiari/bestelako prestakuntza-jarduerari eskainiko dizkion orduak ere.

    6. Ebaluazioa.

      C idatz-zatian azaltzen diren helburuen betetze-maila egiaztatzeko aurreikusitako ebaluazio motak adierazi.

    7. Aurrekontu xehatua.

      Diru-sarrerak.

      Matrikulak

      Diru-laguntzak

      Beste diru-sarrera batzuk (zehaztu)

      Guztira

      Gastuak.

      Publizitatea

      Lokalen alokairua

      Irakasleen soldaten kostua

      Irakasleen joan-etorriak eta dietak

      Material didaktikoa, dokumentazioa eta bibliografia

      Kudeaketa eta administrazioa

      Beste gastu batzuk (zehaztu)

      Guztira

      Diru-sarreren eta gastuen arteko aldea

    8. Bestelako finantziazio iturriak.

      Erakundea Eskatutako zenbatekoa Emandako zenbatekoa

      Erabaki gabe dauden diru-laguntzak erabakia hartu bezain laster jakinaraziko dira.

    9. Jarduera honetarako aurreko urtean eskatutako eta lortutako finantziazioa.

      Erakundea Eskatutako zenbatekoa Emandako zenbatekoa

      OHARRA: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak jakinarazten dizu formulario hau betetakoan lortutako zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa kontuan izanik.

      Fitxategi horretan bildutako datuak ezin izango zaizkie hirugarren batzuei laga; gainera, fitxategiaren erabilera, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak sustatutako laguntzak kudeatzearen erabilera esklusiboarekin dago lotuta.

      Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu, fitxategi horren arduradun den Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari idazki bat igorrita (helbidea: Donostia kalea, 1, 01010 Gasteiz).

(2) Bi abizenak eta izena/Erakundearen izena

Dos apellidos y nombre/Razón Social

HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN (B)

Helbidea

Dirección

Posta kodea Udalerria

Código postal Población

Probintzia

Provincia

BANKUAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS (C)

(1) Bankua / Banco n n n n

(2) Agentzia / Agencia n n n n

(3) K.D. / D.C. n n n n K. Korrontea / C.Corriente n n n n n n n n n n

(4) Jabea / Titular

Bankuaren adostasuna

Conforme banco

Baimendutako sinadura

Sello y firma (D) Hirugarrenaren adostasuna

Conforme tercero

Sinadura eta zigilua

Sello y firma (E) Sailaren O.E.

  1. ºB.º departamento

    Baimendutako sinadura

    Firma autorizada (F) Kontabilitatearen O.E.

  1. ºB.º contabilidad

    Baimendutako sinadura

    Firma autorizada (G)

    Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.

    Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1- 01010 Vitoria-Gasteiz.

    En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento/impreso/formulario, van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado.

    Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia, 1 - 01010- Vitoria-Gasteiz.

Izena:

NAN / AIZ / Pasaportea:

Erakundearen legezko ordezkaria den aldetik:

Dagokigun laguntza eskabidea dela eta, honako ERANTZUKIZUNEKO ADIERAZPENA egiten du Gizarte Ongizatearen Zuzendaritzaren aurrean honako programa hau garatzeko: ____________________________________________________________________________

Erakunde eskatzailea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela.

____________________, 2009ko ____________________aren ____(a)

ERAKUNDEAREN LEGEZKO ORDEZKARIA

Izena:

NAN / AIZ / Pasaportea:

Kargua:

Erakundea:

Honako hau ADIERAZTEN DU Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren aurrean eta diru-laguntza eskaera honi dagokionez:

Ordezkatzen duen erakundeak ez dio ezein erakunde publiko edo pribatuari 2009. urterako diru-laguntzarik eskatu, ezta haiengandik diru-laguntzarik lortu ere, _______________________________________________ izeneko programa finantzatzeko.

Ordezkatzen duen erakundeak honako diru-laguntza hauek eskatu dizkie, 2009. urterako, honako erakunde publiko edo pribatuei _______________________________________________________ izeneko programa finantzatzeko, eta eskaeraren egoera adierazitakoa da.

Erakundea Eskatutako kopurua Egoera (emana, ukatua, ebatzi gabea)

Ordezkatzen duen erakundeak_______________________________euroko kopuruaren ekarpena egingo du___________________________________ _________________ izeneko programa finantzatzeko.

____________________, 2009ko ____________________aren ____(a)

ERAKUNDEAREN ARDURADUNA

Izena:

NAN / AIZ / Pasaportea:

Kargua:

Erakundea:

Honako hau ADIERAZTEN DU Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren aurrean eta diru-laguntza eskaera honi dagokionez:

Diru-laguntza eskatu duen erakundea ez dagoela zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki.

____________________, 2009ko ____________________aren ____(a)

ERAKUNDEAREN ARDURADUNA

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik