- AGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotako laguntza batzuetarako deia egiten duena 2009rako; hain zuzen ere, jardunaldiak, kongresuak eta antzeko ekitaldiak antolatzeko laguntzetarako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotako laguntza batzuetarako deia egiten duena 2009rako; hain zuzen ere, jardunaldiak, kongresuak eta antzeko ekitaldiak antolatzeko laguntzetarako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 43
- Hurrenkera-zk.: 1172
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/25
- Argitaratze-data: 2009/03/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak uste du jardunaldiak, kongresuak eta, beste ezagutza mota batean, foroak, mahainguruak eta antzeko ekitaldiak bide egokiak direla ideiak eta ezagupen aurreratuenak trukatu eta zabaltzeko. Hori dela-eta, interes handikotzat jotzen du Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera horiek egiten laguntzea eta, batez ere, hemengo, estatuko eta atzerriko ikertzaile eta irakasle ezagunen parte-hartzearen bidez jarduera horien kalitatea eta arrakasta indartzea.
Deialdi hau Herri Administrazioen dirulaguntzak arautzeko printzipioen arabera erabakiko da, hau da, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartutakoak, ezarritako baldintzen arabera. Horretarako dauden diru baliabideak Agindu honetan ezarritako irizpideen arabera erabiliko dira.
Agindu honetan arautzen den laguntza-programak ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuaren II. kapituluaren 2. atalean xedatutakoa garatzen du (Dekretu horren bitartez, Eusko Jaurlaritzako gizarte-zerbitzuen arloko jarduerak egiteko laguntzak arautzen dira). Dekretu horren laugarren artikuluan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua eskuesten da laguntza horiek garatu eta gauzatzeko Aginduak emateko.
Hori dela-eta, honako hau
Agindu honen xedea da 2009rako deialdia egitea jardunaldiak, kongresuak eta antzeko ekitaldiak antolatzeko laguntzetarako, gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan aurrez ikusi baitira.
Gizarte-zerbitzuen arloko informazioa eta esperientziak trukatzeko jardunaldiak, kongresuak eta antzeko ekitaldiak antolatzeko jarduerek jaso ahal izango dituzte laguntzak.
Agindu honen bidez deitutako laguntzak finantzatzeko ehun eta laurogeita bederatzi mila eta laurogeita bederatzi euro (189.089,00) erabiliko dira gehienez.
Artikulu honetan zehaztutako guztizko zenbatekoa aldatu egin daiteke, eskatutako laguntza guztien kopurua kontuan hartuta, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren beste laguntza programa batzuen exekuziotik atera daitezkeen agortu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera. Aldarazpena, dena den, laguntzak ebatzi aurretik egin beharko da, eta Gizarte Ongizateko zuzendariak emango du horren berri, ebazpenaren bidez.
Diru-laguntza eskariaren arrazoi diren proiektuak 2009ko ekitaldian egin beharko dira.
Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte indarrean dagoen legeriaren arabera osatutako irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu eta erakunde publikoek, baldin eta ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan eta hura garatzeko Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen barruan, jardunaldiak, kongresuak eta antzeko ekitaldiak antolatzen badituzte. Horretarako, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek dagokien Erregistroan erregistratuta egon beharko dute.
Agindu honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira erakundeen jarduerak eta programak, baldin eta nagusiki ondoko politika-motetara bideratzen badira: laneratze eta enplegura, eta horiek sustatzera; droga mendekotasunaren eta inmigrazioaren arloetako prebentzio, laguntza eta gizarteratzera; osasunaren, hezkuntzaren eta kulturaren arloetako jarduketetara; familia esku-hartzera, baldin eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak familiaren alorrean diruz laguntzen dituen programa eta jardueratako alorrekoa bada, eta oro har, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren zuzeneko eskumenekoa ez den jarduera edo programa oro.
Dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, ezin dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortuta dauden pertsona edo erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioan erortzeagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere.
Diru-laguntza eskariak aurkezteko hilabete bateko epea izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Eskariak Gizarte Ongizateko Zuzendaritzara igorriko dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen den eran (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).
Agindu honetan jasotako laguntzen eskariek ondoko datuok jasoko dituzte gutxienez:
Erakunde eskatzaileak biztanleen zein sektoreren alde lan egiten duen.
Jardunaldiaren, kongresuaren edo ekitaldiaren izena.
Eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa.
Jardueraren bidezkotasunaren eta egokitasunaren justifikazio arrazoitua.
Programaren edukia.
Hizlarien zerrenda, arloan duten esperientzia jasotzen duena.
Jardunaldiaren, kongresuaren edo ekitaldiaren herria eta egoitza.
Hedapena: autonomia, estatu edo nazioarte mailakoa.
Jardunaldiaren, kongresuaren edo ekitaldiaren egunak eta iraupena.
Aurreikusten den parte-hartzaile kopurua.
Jardunaldiaren, kongresuaren edo ekitaldiaren helburuak.
Ebaluaziorako erabiliko diren tresna motak.
Jarduerari buruzko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehaztua. Helburu berarekin beste Administrazio edo erakunde publikoak edo pribatuak batzuei eskatutako laguntzak adierazi beharko dira, zenbatekoa barne, baita zer fasetan dauden ere.
Jarduera bererako aurreko urtean eskatutako eta emandako diru-laguntzak.
Erakunde batek antolatzen dituen jardunaldi, kongresu edo ekitaldi adina eskaera aurkeztu ahal izango ditu.
Agindu honek ezarritako diru-laguntzak jaso nahi dituzten erakunde eskatzaileek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Eskaera-orria (I. eranskina) behar bezala betea.
Erakundearen Estatutuen kopia, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzan dagoeneko ez badaude, baita estatutuetan egindako aldaketena ere.
Identifikazio fiskaleko kodearen fotokopia.
Hirugarren Interesdunaren Datuen Altaren inprimakia, baldin eta Hirugarrenaren Datuetan alta emanda ez badaude, edota alta emanda egonik, erakundearen kontu korrontea edo erakundeari buruzko beste edozein datu aldatzen badute (II. eranskina).
Dagozkion Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiri eguneratuak edo kopia konpultsatuak, zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen dutenak. Irabazi-asmorik gabeko Erakundeak Gizarte Segurantzaren sisteman enpresaburu gisa inskribatuta ez badaude, Erakunde horien legezko ordezkariak sinatutako idazki bat aurkeztu beharko dute (III. eranskina). Idazki horretan adierazi beharko dute Gizarte Segurantzari edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemei dagozkien betebeharrak eguneratuta dituztela.
Helburu berarekin eskatutako, jasotako edo izapidetutako beste diru-laguntza batzuei buruz Erakunde eskatzailearen arduradunak egindako zinpeko aitorpena, baita dagokion zenbatekoa ere (IV. eranskina).
Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudela ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki (V. eranskina).
Erakunde batek eskaera bat baino gehiago aurkezten badu, eskaera guztien dokumentazio komuna behin bakarrik aurkeztu beharko du.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Gaietako Sailburuordetzako Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan ezartzen diren laguntzak kudeatzea.
Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak atzematen badu aurkeztutako eskaeran akatsik dagoela edo zerbait gaizki adierazita dagoela, erakunde eskatzaileari jakinaraziko dio, hamar eguneko epea emango dio zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, erakundeak eskaerari uko egin diola ulertuko dela, Ebazpena -Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritako moduan idatzi beharrekoa- eman ondoren. Lege hori 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.
Laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira, halakotzat joko baita Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 51.4. artikuluan aurreikusitako prozedura.
Laguntzak esleitu eta ponderatzeko irizpideak hauek izango dira:
Ekitaldiaren edukia Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren eskumenei lotutako sektoreetara egokitzea; hauetara hain zuzen: adin txikikoen prebentzio eta babesera, emakumezkoei genero-biolentzia bideratutako jarduketetara; nagusien, ezgaitasuna jasaten duten pertsonen eta gizarte-bazterketa pairatzen duten pertsonen sustapen pertsonalera eta gizarteratzera, baita ezgaitasuna duten pertsonen giza taldeari zuzendutako jarduerak ere: 30 puntura arte.
Instituzioaren edo erakundearen kualifikazioa eta ospea, baita hizlariena ere, hala badagokio: 30 puntura arte.
Antolatutako ekitaldiaren garrantzia edo eragina ekitaldira bertaratu direnen kopurua eta jarduera-eremua kontuan hartuta, baita antolatutako ekitaldiak nazioarte, estatu edo autonomia mailan izan duen eragina kontuan hartuta ere: 30 puntu arte.
Genero ikuspegia sartzea, gizonezkoen eta emakumezkoen egoera, baldintza eta beharrak desberdinak direla kontuan hartuta: 10 puntura arte.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak irabazi-asmorik gabeko erakundeen kasuan onartutako aurrekontuaren % 100era arte finantzatu ahal izango du, eta erakunde publikoen kasuan, berriz, gehienez ere % 50era arte. Proiektu bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoa balorazio-fasean lortutako puntuazioarekiko proportzioan zehaztuko da.
Ordainketa zatikatua izango da; 10 eguneko epean berariazko uko egiterik egin ezean, % 50 emakidaren ondoren ordainduko da, eta gainerako % 50a egindako gastuak egiaztatutakoan eta ondoren adieraziko diren dokumentuak aurkeztutakoan. Dokumentu horiek jardunaldia, kongresua edo antzeko ekitaldia amaitu eta hurrengo bi hilabeteetan aurkeztu beharko dira. Dokumentuak honako hauek dira:
Egindako jardueren memoria. Era horretan jarduera bete dela eta diru-laguntza eman ahal izateko baldintzak bete direla justifikatuko da.
Ebaluatzeko galdera-sorta. Ekitaldira bertaratu direnek bete beharko dute. Galdera-sorta hori diru-laguntza eskatu duen erakundeak egin beharko du eskaera-orrian zehaztutako berariazko helburuak kontuan hartuta. Era berean, ebaluatzeko galdera-sorta aztertutakoan ateratzen diren ondorioei buruzko txostena aurkeztu beharko da.
Diruz lagundutako jarduerari dagozkion diru-sarreren eta gastuen memoria ekonomiko zehaztua.
Gizarte Ongizate Zuzendaritzak emandako zenbatekoa parekatzen duen gastuaren ziurtagiri orijinala, edo kausa justifikatua baldin badago (idazki bidez justifikatuko da) ziurtagirien kopia konpultsatua.
Fakturak eta ordainagiriak behar bezala ordenatuta eta zenbakituta aurkeztuko dira, eta guztien zerrenda nominala atxikiko da.
Langileen gastuei dagokienez, honako hauek soilik hartuko dira halakotzat: profesionalen nominak, minutak eta ordainsariak eta Gizarte Segurantzaren gastuak. Horiek guztiak honela justifikatuko dira:
Lan-legepeko langile kontratatuei dagozkien egiaztagiriak eredu ofizialaren araberako nomina orijinalen edo kopia konpultsatuen bitartez egingo dira. Nominekin batera, Gizarte Segurantzako kotizazio-agiriak aurkeztu beharko dira.
Aldi baterako kontratazioetan, ordainagirietan langilearen datuak, NANa, ordaindutako jardun mota eta PFEZrekiko atxikipenak agertu beharko dira.
Programetan sariren baten truk lankide gisa diharduten pertsonak badira, gastua egiaztatzeko ordainagiriak edota fakturak aurkeztu beharko dira. Horietan programaren edo jardueraren izena jasoko da, baita lankidearen identifikazio-datuak ere.
Jarduera bererako jasotako beste diru-laguntza batzuei buruzko informazioa.
Diru-laguntzaren bigarren ordainketa egiteko, erakunde onuradunak Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu, hots, erakunde horiekin dituen betebeharrak bete dituela egiaztatzen duten agiriak, betiere Aginduko 4.1.e) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Diru-laguntza horiek bateragarriak izango dira helburu bererako emandako beste diru-laguntza batzuekin, baldin eta jasotako diru-laguntzen zenbateko osoak proiektuaren kostuen %100 gainditzen ez badu. Kasu horretan, diru-laguntza murriztuko da, dagokion gehienezko kopurura heldu arte.
Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak betetzeko laguntzak arautzen dituen ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuko 9. artikuluan aurreikusitako kide anitzeko organoak, aurkeztutako eskaerei buruzko ebazpen proposamena gauzatzeko erantzukizuna izango du. Adierazitako proposamenean jarduera bakoitzari emandako puntuazioa behar bezala argudiatuko da.
Ebazpen-proposamena egiten duen kide anitzeko organoak, berriz, proiektu bakoitzari esleitu beharreko zenbatekoa zehaztuko du, 7. artikuluan adierazitako irizpideen arabera lortutako puntuazioa eta kasu bakoitzean eskatutakoaren zenbat onartu zaion kontuan izanik, horretarako, honako formula hau erabiliko da:
Ei = Si x (Pi-Pc)
D
Azalpena:
Ei = Programa edo jarduera bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa.
Si = Eskatutako eta onartutako zenbatekoa. Kontuan izanda Aginduko 8.1. artikuluan xedatutakoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak irabazi-asmorik gabeko erakundeei dagokienez, onartutako aurrekontuaren
100eraino finantzatu ahal izango du, eta erakunde publikoei dagokienez, % 50eraino.
Pi = Batzordeak programa edo jarduera bakoitzari emandako puntuazioa.
Pc = 30 (Espedienteak eten-puntutik aurrera diruz lagunduko dira)
D = Emandako gehienezko puntuazioaren eta aurreko gutxienezko puntuazioaren aldea.
30 puntu baino gehiago lortu dituzten proiektuak besterik ez dira finantzatuko. Agindu honen 1.3. artikuluan aurreikusitako aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektu guztiak finantzatzeko, balioespenik handiena lortu duten eskaerei soilik esleituko zaie laguntza, aurrekontu-kreditua agortu arte.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Ongizateko zuzendariak Ebazpen Proposamena aztertutakoan, diru-laguntza horiek Ebazpen bidez ematea ebatziko du eta erakunde interesdunei hala jakinaraziko die, Agindu hau indarrean jartzen denetik gehienez ere sei hilabeteko epean. Proposamen horretan Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.7. artikuluan ezarritako edukiez gain, onartu den aurrekontuaren zenbatekoa ere azalduko da.
Jendaurrean jartzeari dagokionez, erakunde onuradunen zerrenda eta erakunde bakoitzari emandako zenbatekoa EHAAn argitaratuko dira.
Epe hori igarota, adierazitako jakinarazpena egin ezean, eskaria ukatutzat jo ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako; hala ere, Administrazioak berariazko ebazpena eman beharko du.
Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu emandako diru-laguntzaren inguruan eta horren gaineko egiaztagiriak ere bere esku izango ditu.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita. Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, aldizkari berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.
Lehenengoa. Agindu honetan berariaz aurrez ikusita ez dagoenerako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen), Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotakoa ezarriko da.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 25a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
Eskatzailea:
Erakundea/instituzioa (ezabatu ez dena):
IFZ:.
Kargua erakundean:.
Erregistro Orokorreko zk./Foru Erregistroko zk.(ezabatu ez dena):
Jardun-arloa:
Baltzu-helbidea:
Lurralde Historikoa:
Kalea:
Posta-kodea:
Telefonoa:
Faxa:
Posta elektronikoa:
Harremanetarako:
ADIERAZTEN DUT:
Ordezkatzen dudan erakundeak/instituzioak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduan (zenbakiko EHAAn argitaratua) eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eta,
ESKATZEN DUT:
euroko diru-laguntza eman diezaiotela, jardunaldi, kongresu eta antzeko ekitaldiak antolatzeko (ezabatu ez dena). Horretarako, honekin batera doaz eskatzen diren agiriak eta datuak eta aitortzen dut egiazkoak direla.
_____________(e)n, 2009ko _____________aren _______(e)an.
Sinatzailea: ESKATZAILEA*
*Erakundean duen Kargua
BANKUKO DATUAK
Banku-erakundea:
Kontu-zk.:
OHARRA: Beharrezkoa da Instituzioa edo Erakundea bankuko kontuaren titularra izatea. Hirugarrenaren Alta emanda ez badaude, edo, alta emanda ere, kontu-zenbakiz edo erakundearen daturen bat aldatzen bada, beharrezkoa da Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari Hirugarren Interesdunaren Datuen Altaren inprimakia eskatzea.
Jardunaldiaren/kongresuaren/ekitaldiaren ezaugarriak.
Izena
Arduraduna
Jardunaldia/kongresua/ekitaldia non egingo den
Jardunaldia/kongresua/ekitaldia noiztik noiz arte egingo den
Jardunaldiak/kongresuak/ekitaldiak zenbat ordu iraungo duen
Hartzaile kopurua
Proiekzioa: nazioartekoa, nazionala, autonomikoa (ezabatu ez dena)
Biztanleen zein sektoreri dagoen zuzendua
Jardunaldia/kongresua/ekitaldia antolatzeko arrazoiak.
Arrazoitu zein behar edo hutsune bete nahi den.
Jardunaldiaren/kongresuaren/ekitaldiaren helburuak.
Lortu nahi diren helburuak adierazi eta zerrendatu, ikastaroa edo mintegia amaitutakoan zenbateraino bete diren ebaluatu ahal izateko.
Jardunaldiaren/kongresuaren/ekitaldiaren edukiak.
Jardunaldiaren/kongresuaren/ekitaldiaren edukien egitura, hau da, arloak edo gai multzoak adierazi eta zerrendatu. Egin eranskin bat; bertan jardunaldiaren/kongresuaren/ekitaldiaren edukien programa azaldu.
Hartzaileak eta onuradun kopurua.
Hizlariak.
Adierazi irakasle bakoitzaren izena, titulazioa eta esperientzia.
Ebaluazioa.
Adierazi zeintzuk diren aurreikusten diren ebaluazio motak, C puntuan jasotako helburuak zenbateraino bete diren egiaztatzeko.
Aurrekontuaren banaketa.
Diru sarrerak
Matrikulak
Diru-laguntzak
Beste diru-sarrera batzuk
Guztira
Gastuak
Publizitatea
Lokalen alokairua
Itzulpen-zerbitzua
Hizlarien minutak
Hizlarien bidaiak/dietak.
Materiala eta dokumentazioa
Kudeaketa eta administrazioa
Beste gastu batzuk (zehaztu)
Guztira
Diru-sarrerak ken gastuak
Bestelako diru laguntzak:
Erakundea Eskatutako zenbatekoa Emandako zenbatekoa
Ebatzi gabe dauden diru-laguntzak, ebatzi bezain laster jakinaraziko dira.
Ekintza bera burutzeko aurreko urtean eskatutako eta lortutako finantzazioa.
Erakundea Eskatutako zenbatekoa Emandako zenbatekoa
OHARRA: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak jakinarazten dizu eranskin hau betetzerakoan lortutako zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa kontuan izanik.
Fitxategi hori fitxategiaren datuak ezin izango zaizkie hirugarrenei laga Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak sustaturiko laguntzen erabilera esklusiboaren bidez baliatu ahal izango da.
Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahalko dituzu, fitxategi horren arduradun den Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari idazki bat igorrita (helbidea: Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
(2) Bi abizenak eta izena/Erakundearen izena
Dos apellidos y nombre/Razón Social
HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN (B)
Helbidea
Dirección
Posta kodea Udalerria
Código postal Población
Probintzia
Provincia
BANKUAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS (C)
(1) Bankua / Banco n n n n
(2) Agentzia / Agencia n n n n
(3) K.D. / D.C. n n n n K. Korrontea / C.Corriente n n n n n n n n n n
(4) Jabea / Titular
Bankuaren adostasuna
Conforme banco
Baimendutako sinadura
Sello y firma (D) Hirugarrenaren adostasuna
Conforme tercero
Sinadura eta zigilua
Sello y firma (E) Sailaren O.E.
ºB.º departamento
Baimendutako sinadura
Firma autorizada (F) Kontabilitatearen O.E.
ºB.º contabilidad
Baimendutako sinadura
Firma autorizada (G)
Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.
Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1- 01010 Vitoria-Gasteiz.
En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento/impreso/formulario, van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado.
Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia, 1 - 01010- Vitoria-Gasteiz.
Izena:
NAN / AIZ / Pasaportea:
Erakundearen legezko ordezkaria den aldetik:
Dagokigun laguntza eskabidea dela eta, honako ERANTZUKIZUNEKO ADIERAZPENA egiten du Gizarte Ongizatearen Zuzendaritzaren aurrean honako programa hau garatzeko: ____________________________________________________________________________
Erakunde eskatzailea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela.
____________________, 2009ko ____________________aren ____(a)
ERAKUNDEAREN LEGEZKO ORDEZKARIA
Izena:
NAN / AIZ / Pasaportea:
Kargua:
Erakundea:
Honako hau ADIERAZTEN DU Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren aurrean eta diru-laguntza eskaera honi dagokionez:
Ordezkatzen duen erakundeak ez dio ezein erakunde publiko edo pribatuari 2009. urterako diru-laguntzarik eskatu, ezta haiengandik diru-laguntzarik lortu ere, _______________________________________________ izeneko programa finantzatzeko.
Ordezkatzen duen erakundeak honako diru-laguntza hauek eskatu dizkie, 2009. urterako, honako erakunde publiko edo pribatuei _______________________________________________________ izeneko programa finantzatzeko, eta eskaeraren egoera adierazitakoa da.
Erakundea Eskatutako kopurua Egoera (emana, ukatua, ebatzi gabea)
Ordezkatzen duen erakundeak _______________________________euroko kopuruaren ekarpena egingo du ___________________________________ _________________ izeneko programa finantzatzeko.
____________________, 2009ko ____________________aren ____(a)
ERAKUNDEAREN ARDURADUNA
Izena:
NAN / AIZ / Pasaportea:
Kargua:
Erakundea:
Honako hau ADIERAZTEN DU Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren aurrean eta diru-laguntza eskaera honi dagokionez:
Diru-laguntza eskatu duen erakundea ez dagoela zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki.
____________________, 2009ko ____________________aren ____(a)
ERAKUNDEAREN ARDURADUNA


