Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, gay, lesbiana eta transexualen taldeei zuzendutako jarduerak egiten dituzten erakundeentzako laguntzak ematea arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, gay, lesbiana eta transexualen taldeei zuzendutako jarduerak egiten dituzten erakundeentzako laguntzak ematea arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1173
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/25
  • Argitaratze-data: 2009/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak, Europako Batasuneko herrialde guztiek izenpetu dutenak, argi jasotzen ditu askatasunerako, berdintasunerako eta ez baztertzeko eskubideak, inolako bereizketarik egin gabe arrazagatik, koloreagatik, sexuagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik, iritzi politiko edo beste era bateko iritziagatik, herritartasunagatik, gizarte-mailagatik, egoera ekonomikoagatik, jaiotzagatik edota beste edozein baldintzagatik.

Europari dagokionez, Europako Parlamentuak 1994ko otsailaren 8an onetsi zuen Europako Batasuneko homosexualen eskubide-berdintasunari buruzko Ebazpen bat. Era berean, Europako Parlamentuak 1989an onetsi zuen transexualekiko bazterkeriari buruzko Ebazpen bat. Bertan, eskatzen die kide diren estatuei talde horrekiko bazterkeria debekatzeko xedapenak onesteko.

Espainiako zuzenbideari dagokionez, Espainiako Konstituzioaren 9.2. artikuluak botere publikoak behartzen ditu beharrezko baldintzak sustatzera gizabanakoaren eta bere taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta eraginkorrak izan daitezen, osorik garatzea oztopatu edo eragozten duten trabak ken daitezen eta herritar guztiek politikan, ekonomian, kulturan eta gizartean parte har dezaten.

Konstituzioaren manu horrek botere publiko guztiei ezarritako betebeharrak oso mugatua den berdintasun formal hutsa gainditzen du, Espainiako Konstituzioaren 1. artikuluan jasotako definizioarekin bat datorren berdintasun-printzipioaren kontzeptu bat aldarrikatuz. 9.2. artikulu horren agindua -botere publikoei zuzenduta dagoenez, 14. artikulua jasotzen du- 14. artikuluaren modulazioa da; izan ere, ezin dira diskriminatzailetzat eta konstituzioaren arabera debekatutzat hartu -kontrakoa baizik- botere publikoek historian baztertu diren talde jakinen alde egindako jarduerak, aldi baterakoak izan badira ere, aldeko tratu berezi baten bidez funtsezko desberdintasuna konpentsatzeko.

Hori dela-eta, 2002ko ekainaren 25eko Aginduaren bitartez hasi zen gay, lesbiana eta transexualen eskubide eta interesen sustapen eta defentsan diharduten erakunde eta entitateen aldeko laguntzak ematen.

Ondorioz, hauxe

  1. Agindu honen xedea hauxe da: gay, lesbiana eta transexualen eskubide eta interesen sustapen eta defentsarako jarduerak egiten dituzten erakunde eta entitateei ematen zaizkien diru-laguntzetarako deialdia egitea eta diru-laguntzak berak arautzea.

  2. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak ondokoak izango dira: erakunde onuradunek egiten dituzten jarduerak, baldin eta gay, lesbiana eta transexualen benetako askatasun eta berdintasunaren aldekoak badira eta arlo afektiboan, sexualean eta genero-identitatearenean pertsonaren nortasuna osorik eta libreki garatzen laguntzen badute.

  3. Agindu honen erakunde onuradunek deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzak jaso ditzakete hurrengo jarduera hauek sustatu eta egiteko:

    1. Portaera lesbo eta homofobikoak salatu eta errespetu eta berdintasunerako portaerak eta jokabideak sustatzen dituzten informazio-kanpainak gizartearentzat.

    2. Transexualitatearen normalizaziorako programa eta neurriak, transexualen gizarteratzea errazteko.

    3. Irakaskuntza maila guztietan eta hezkuntzako beste arlo batzuetan sexualitateari buruz ematen diren edukiak aztertzeko proposamena, aukera heterosexuala ez diren beste aukera afektibo-sexualak baztertzen dituen eredu nagusia transmititzen ez jarraitzeko.

    4. Beste edozein jarduera, baldin eta gay, lesbiana eta transexualen nortasuna osorik garatzea eta bizitza politikoa, ekonomikoa, kulturala eta soziala berdintasunean parte hartzea oztopatu edota eragozten duten trabak kentzen laguntzen badu.

  4. Diru-laguntzaren eskaera arrazoitzen duten ekintzak 2009. urtean gauzatuko dira.

Agindu honen bidez deitutako laguntzak finantzatzeko berrogeita hamar mila (50.000,00) euro erabiliko dira gehienez.

Agindu honek adierazten duenarekin bat, erakunde onuradunak izan daitezke 2009. urtean eta Euskal Autonomia Erkidegoan Agindu honetan aurreikusitako jarduerak antolatzeaz gain, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

  1. Irabazi asmorik gabeko erakundea izatea.

  2. Dagokien gizarte-zerbitzuen erregistroan inskribatuta egotea.

  3. Gay, lesbiana eta transexualen eskubide eta interesen defentsa eta sustapena, helburu nagusi izatea.

  4. Zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzakoak beterik izatea.

  5. Dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, ezin dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortuta dauden erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere.

  1. Agindu honetako I. eta II. eranskinetako eredu normalizatuak betez egingo da eskabidea. Diru-laguntza eskatu den proiektu edo programa bakoitzeko, II. eranskin bat bete beharko da.

  2. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Eskabidea egiten duen erakundearen estatutu edo erregelamendu ofizialen kopia, non eta Gizarte Ongizateko Zuzendaritza honetan ez dauden, bai eta geroago egin diren aldaketena ere.

    2. Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.

    3. Hirugarren Interesatuaren Datuen Alta emateko inprimakia, baldin eta ez badute Hirugarrenaren alta eginda edo, dagoeneko alta emanda daudenentzat, kontu-zenbakia edo erakundeari buruzko edozein datu alda dezaten (III. eranskina).

    4. Dagokien Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren jatorrizko ziurtagiri eguneratuak edo kopia konpultsatuak, zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteak dituztela egiaztatzen dutenak. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak ez badaude enpresaburu gisa inskribaturik Gizarte Segurantzan, idazki bat aurkeztu beharko dute, beren legezko ordezkariak sinatua (IV. eranskina), eta idazki horretan adierazi beharko dute egunean daudela Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan edo Gizarte Segurantzaren sistema alternatiboekikoetan.

    5. Aurkezten duen proiektuak talde hauetan izan dezakeen eragina azaltzen duen txostena.

    6. Diruz laguntzeko eskatu eta 2009. urtean egingo diren proiektu eta egintzetako aurrekontu xehatua. Horretarako II. eranskina beteko da.

    7. Proiektu horien finantzatze plana. Proiektu hori finantzatzeko diren diru iturri (inskripzio kuotak, jasotako edo eskatu eta ebazteke dauden beste diru-laguntza publiko zein pribatu batzuk...) guztiak zehaztuko dira, baldin eta horiek jakinarazi beharra badago.

    8. Joan den urtean programa desberdinetarako eskatutako eta onartutako diru-laguntzak.

    9. Erakunde eskatzailearen arduradunaren zinpeko adierazpena, xede horretarako eskatu diren eta gaur egun onetsirik edo tramitean daude beste diru-laguntza edo laguntza batzuei buruzkoa, eta diru-laguntza horien zenbatekoa (V. eranskina).

    10. Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudela ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki (VI. eranskina).

  1. Diru-laguntza eskariak aurkezteko hilabete izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

    Eskabidea Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ongizateko zuzendariari igorriko zaio (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

  2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aipatzen diren gainerako tokietan eta moduetan ere aurkeztu ahal dira eskariak (aipatu Legea 4/1999 Legeak aldatu zuen).

  1. Laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira, halakotzat joko baita Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 51.4. artikuluan aurreikusitako prozedura.

  2. Ondoren adierazten diren irizpideei jarraituz esleituko dira laguntzak:

    1. Aurreikusitako helburu, jarduera eta emaitzen arteko koherentzia: % 33,3ra arte baloratuko da.

    2. Erreferentziako taldean zenbat pertsona onuradunengan duen eragina: % 33,3ra arte baloratuko da.

    3. Talde onuradunak proiektuaren edo jardueran ahalik eta fase gehienetan parte hartzea: % 33,3ra arte baloratuko da.

  1. Agindu honetan xedatutakoaren arabera emandako laguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako emandako beste laguntza batzuekin.

  2. Proiektu baterako finantza-iturri batzuetatik jasotako laguntzen zenbateko osoak proiektuaren kostua gaindituz gero, Agindu honetan xedatutakoaren babesean emandako laguntza urritu egingo da, proiektuaren kostutik gora dagoen kopuru berberean.

  1. Agindu honetan araututako laguntzak lehiaketa bidez ebatziko dira. Denak aurrekontu-kreditu batera egozten direnez, kontuan hartu beharko da hainbat eskabide egongo direla eta beharrezkoa izango dela eskabide horiek alderatu eta ebaluatzea, agindu honetan ezarritako esleipen eta ponderazio-irizpideekin bat etorriz lehentasunak ezartzeko eta, aipatutako irizpideak aplikatuz, diru-laguntzak baloraziorik handiena lortzen duten eskabideei bakarrik esleitzeko.

  2. Ebazpen-proposamena egiten duen kide anitzeko organoak, berriz, proiektu bakoitzari esleitu beharreko zenbatekoa zehaztuko du, 6.2. artikuluan adierazitako irizpideen arabera lortutako puntuazioa eta kasu bakoitzean eskatutakoaren zenbat onartu zaion kontuan izanik, horretarako, honako formula hau erabiliko da:

    Ei = Si x (Pi-Pc)

    D

    Azalpena:

    Ei = Programa edo jarduera bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa.

    Si = Eskatutako eta onartutako zenbatekoa.

    Pi = Batzordeak programa edo jarduera bakoitzari emandako puntuazioa.

    Pc = 30 (Espedienteak eten-puntutik aurrera diruz lagunduko dira).

    D = Emandako gehienezko puntuazioaren eta aurreko gutxieneko puntuazioaren aldea.

    30 puntu baino gehiago lortu dituzten proiektuak besterik ez dira finantzatuko. Agindu honen 2 artikuluan aurreikusitako aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektu guztiak finantzatzeko, balioespenik handiena lortu duten eskaerei soilik esleituko zaie laguntza, aurrekontu-kreditua agortu arte.

  3. Gizarte Ongizateko zuzendariaren ebazpen bitartez emango dira laguntzak. Berariaz egindako Balorazio Batzordeak Gizarte Ongizateko Zuzendaritzako hiru teknikarik osatua proposamena egin ondoren.

  4. Gizarte Ongizateko zuzendariaren ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari. Horretarako hilabete izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita. Hori guztia lehen aipatutako 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emaniko idazkerari jarraiki.

  5. Eskariak aurkezteko epea amaitu ondorengo hiru hilabeteetan berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskariak gaitzetsi egin direla ulertuko da, 30/1992 Legearen 44.1. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Hala ere, administrazioa berariazko ebazpena ematera behartua dago.

Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek honako betebehar hauek dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Laguntza onartzen dela ulertuko da, baldin eta laguntzen esleipen-ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita hamar eguneko epean erakundeek berariaz eta idatziz beroni uko egiten ez badiote.

  2. Diru-laguntza berariaz eman den helbururako erabiltzea.

  3. Deialdi honi dagozkion diru-laguntzak direla eta, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari horiek eska diezaieketen informazioa ematea.

  4. Laguntza esleitzean aintzat hartu ziren betebeharretan, aldakuntzaren bat izan bada, idatziz haren berri ematea Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari.

  5. Lagundutako jarduerak argitaratu behar direnean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren babesa jaso izana adierazi beharko da berariaz.

  1. Onartutako programaren aurrekontu osoaren

    • 100eraino finantza dezake Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak. Proiektu bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoa balorazio-fasean lortutako puntuazioarekiko proportzioan zehaztuko da.

  2. Zatika egingo da ordainketa, emakidaren unean 50% ordainduko da eta, gainontzeko % 50, egin diren gastuak justifikatzen direnean, eta, jarduna amaitzen den egunetik hasi eta bi hilabeteko epe barruan, honako agiri hauek aurkeztean:

    1. Egindako jardunen txostena, jarduna egin dela eta emakidaren oinarri diren baldintzak bete direla zurituz.

    2. 2009ko diru-sarreren eta gastuen txosten ekonomiko xehatua, aurkezten diren agiriak eta beren zenbatekoa adierazten dituena.

    3. Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak jasotako diruagatik izandako gastuaren jatorrizko frogagiriak edo frogagiri horien kopia konpultsatua, arrazoi frogagarriren bat tartean denean, idazki bidez zurituko dena.

      Fakturak eta ordainagiriak behar bezala ordenaturik eta zenbakiturik aurkeztuko dira, eta guztien zerrenda nominala atxikiko da.

      Langile-gastuei dagokienez, soil-soilik honako hauek hartuko dira halakotzat: soldata-ordainagiriak, fakturak, profesionalen ordainsariak eta Gizarte Segurantzaren gastuak. Horiek guztiak zuritzeko honela jokatu behar da:

      Lan-legepeko langileen gastuak egiaztatzeko, eredu ofizialaren araberako soldata-ordainagiriak edo horien kopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira, Gizarte Segurantzako kotizazio-agiriekin batera.

      Aldi baterako kontratazioetan, ordain-agirietan langilearen datuak, NANa, ordaindutako jardun-mota eta PFEZrekiko atxikipenak agertu beharko dira.

      Programetan sariren baten truk lankide diharduten pertsonak badira, gastua egiaztatzeko ordainagiriak edo fakturak aurkeztu beharko dira, hala egokitzen bada. Horietan programaren edo jardueraren izena jasoko da, eta baita lankidearen identifikazio datuak ere.

    4. Informazioa jarduera horretarako jasotako beste diru-laguntza batzuei buruz.

    5. Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren ziurtagiri eguneratuak, bigarren ordainketa eskatzen den egunean erakunde horiekin dituen obligazioak beteta daudela egiaztatzeko, 4.2.d) artikuluan ezarritako moduan.

    6. Beste edozein egiaztagiri, jarduera gauzatu dela edo emakida eragin zuen helburua bete dela dioena.

Diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpena kasu hauetan aldatu ahal izango da: diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzen badira, betiere horien helburua betetzat ematen denean, eta beste edozein erakunde publiko zein pribaturen laguntzak edo diru-laguntzak jaso badira. Horrelakoetan, Gizarte Ongizateko zuzendariak kitapen-ebazpena emango du eta bertan emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira.

Erakunde onuradunak betebeharrak edo agindu honetan xedatutakoak beteko ez balitu edo ondoren aipatzen den egoeraren batean balego, egin beharreko izapideak bideratutakoan, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango litzateke eta jasotako laguntzak eta horien legezko interesak itzuli egin beharko litzaizkioke Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, halaxe xedatzen baitu Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako dirulaguntzen berme eta diru-ateratzeen araubide orokorra ezarri zen eta, orobat, diru-laguntza horien kudeaketan esku hartzen duten erakunde kolaboratzaileen betekizun, erregimen eta betebeharrak) eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu bateginak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekre­tuak onartua).

Aurreko artikuluan aurreikusitako kasuetan, jasotako laguntzak itzultzeko prozedura honako hau izango da:

  1. Gizarte Gaietako zuzendariak erakunde interesatuari jakinaraziko dio laguntza itzultzeko prozedurari ekin zaiola, bai eta zergatik ekin zaion ere, eta 15 eguneko epea emango dio egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Prozedurari ekinez gero, bertan behera geratuko dira egiteko zeuden ordainketak.

  2. Alegazioak jaso ondoren edo horretarako epea alegaziorik aurkeztu gabe bukaturik, bukaera emango zaio prozedurari, Gizarte Ongizateko zuzendariaren Ebazpen bidez.

    Gehienez sei hilabetekoa izango da laguntza itzultzeko prozedura ebazteko epea.

    Ebazpenean ezartzen bada ez dela bete, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat joko da eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Orokorrari itzuli beharko dizkio behar diren diru-kopuruak; horretarako, gehienez bi hilabeteko epea egongo da, Ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasita. Epe hori borondatezkotzat hartuko da.

  3. Borondatezko aldian dirurik itzuli ezean, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari emango zaio horren berri, aplika daitekeen lege-araudian xedatutakoa betez.

Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu emandako diru-laguntzaren inguruan eta horren gaineko egiaztagiriak bere eskura jarri beharko dira.

Lehenengoa. Agindu honetan jasotzen ez diren prozedura kontuetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emaniko idazkeran.

Bigarrena. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea dago Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duenak, 46. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena. Ondorioak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 25a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

OHARRA: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak jakinarazten dizu formulario hau betetzerakoan lortutako zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa kontuan izanik.

Fitxategi hori -fitxategiaren datuak ezin izango zaizkie hirugarrenei laga- Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak sustaturiko laguntzen erabilera esklusiboaren bidez baliatu ahal izango da.

Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahalko dituzu, fitxategi horren arduradun den Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari idazki bat igorrita (helbidea: Donostia kalea, 1. zk., 01010 Vitoria-Gasteiz).

GAY, LESBIANA ETA TRANSEXUALEN TALDEEI ZUZENDUTAKO JARDUERAK EGITEN DITUZTEN ERAKUNDEENTZAKO LAGUNTZAK JASOTZEKO ESKABIDEA

Eskatzailea:

Erakundea/instituzioa (ezabatu ez dena):

IFZ:

Kargua erakundean:

Erregistro Orokorreko zk./Foru Erregistroko zk.(ezabatu ez dena):

Jardun-arloa:

Baltzu-helbidea:

Lurralde Historikoa: Kalea

Posta-kodea. Telefonoa: Faxa:

Posta elektronikoa: Harremanetarako pertsona:

ADIERAZTEN DU:

Bere ordezkariak betetzen dituela Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduan (

zenbakiko EHAAn argitaratua) eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eta,

ESKATZEN DUT:

euroko diru-laguntza eman diezaiotela, honako programa hauek burutzeko:

1.

2.

3.

4.

5.

Horretarako, honekin batera doaz eskatzen diren agiriak eta datuak eta aitortzen dut egiazkoak direla.

______________(e)n, 2009ko __________(a)ren ________(e)an.

Sinatzailea: ESKATZAILEA*

*Erakundean duen Kargua

BANKUKO DATUAK

Banku-erakundea:

Kontu-zenbakia:

OHARRA: Beharrezkoa da Instituzioa edo Erakundea bankuko kontuaren titularra izatea. Hirugarrenaren Alta emanda ez badaude, edo, alta emanda ere, kontu-zenbakiz aldatzen badira, beharrezkoa da Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari Datuen/Hirugarrenaren Alta eskatzea.

  1. Programaren ezaugarriak (bete honelako orri bat programa bakoitzeko).

    Izena

    Deskripzioa

    Kronograma/programa egiteko aurreikusitako epea

    Arduraduna

    Lurralde-esparrua

    Talde hartzailea

    Hartzaile-kopurua

    Programa sortzen eta egiten parte hartzen duten hartzaileen kopurua

  2. Beste erakunde edota entitate batzuekin egingo diren jarduerak.

    Jarduera edo programa bakoitzeko honakoak adierazi behar dira: parte hartzen duten erakunde edo entitateak, konpromiso-mota, jarduera edo programa bakoitzak eskatzen dituen betekizunak, jarduera edo programa bakoitzerako bazkide edo boluntarioen kopurua, eta abar.

  3. Programa egiteko arrazoiak (arrazoitu zein den ase nahi den behar edo premia).

  4. Programaren helburuak.

    Lortu nahi diren helburuak adierazi eta zerrendatu, programaren jarduerak amaitutakoan programa zenbateraino bete den ebaluatzeko.

  5. Programaren edukiak. Adierazi programaren faseak eta fase bakoitzaren jarduerak.

  6. Giza baliabideak.

    Adierazi zenbat pertsonak hartuko duten parte programa diseinatzen, egiten eta burutzen, baita beren eginkizunak, dedikazio-denbora eta kontratu-harremana ere.

  7. Baliabide materialak.

    Adierazi zeintzuk baliabide material erabiliko diren eta esan jabetzan, alokairuan edo usufruktuan dituzuen.

  8. Gizarte baliabideak.

    Adierazi programa egiteko zeintzuk baliabide publiko edo komunitario (ez ekonomikoak) erabiliko diren.

  9. Ebaluazioa.

    Adierazi zeintzuk diren aurreikusten diren ebaluazio-motak, D puntuan jasotako helburuak zenbateraino bete diren egiaztatzeko.

  10. Aurrekontuaren banaketa.

    Diru-sarrerak:

    Erakundearen ekarpena

    Erabiltzaileen ekarpenak Beste dirulaguntza batzuk (zehaztu) Guztira

    Gastuak:

    Langileak (soldata-ordainagiriak, minutak, profesionalen ordainsariak eta Gizarte Segurantzako gastuak)

    Materiala eta ekipamendua Kudeaketa eta administrazioa Bidaiak eta dietak Beste gastu batzuk.(zehaztu) Guztira Diru-sarrerak ken gastua

  11. Beste finantza-iturri batzuk:

    Erakundea Eskatutako kopurua Emandako kopurua

    Ebazteko dauden laguntzak ebatzi bezain laster jakinarazi beharko dira.

  12. Joan den urtean proiektu horretarako eskatutako eta lortutako finantzaketa.

    Erakundea Eskatutako kopurua Emandako kopurua

Izena:

NAN / AIZ / Pasaportea:

Erakundearen legezko ordezkaria den aldetik:

Dagokigun laguntza eskabidea dela eta, honako erantzukizuneko adierazpena egiten du Gizarte Ongizatearen Zuzendaritzaren aurrean honako programa hau garatzeko:

Erakunde eskatzailea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela.

____________________, 2009ko ____________________aren ____(a)

ERAKUNDEAREN LEGEZKO ORDEZKARIA

Izena:

NAN / AIZ / Pasaportea

Kargua:

Erakundea:

Honako hau ADIERAZTEN DU Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren aurrean eta diru-laguntza eskaera honi dagokionez:

n Ordezkatzen duen erakundeak ez dio ezein erakunde publiko edo pribatuari 2009. urterako diru-laguntzarik eskatu, ezta haiengandik diru-laguntzarik lortu ere,

izeneko programa finantzatzeko.

n Ordezkatzen duen erakundeak honako diru-laguntza hauek eskatu dizkie, 2009. urterako, honako erakunde publiko edo pribatuei

izeneko programa finantzatzeko, eta eskaeraren egoera adierazitakoa da.

Erakundea Eskatutako kopurua Egoera (emana, ukatua, ebatzi gabea)

n Ordezkatzen duen erakundeak euroko

kopuruaren ekarpena egingo du izeneko programa finantzatzeko.

____________________, 2009ko ____________________aren ____(a)

ERAKUNDEAREN ARDURADUNA

Izena:

NAN / AIZ / Pasaportea

Kargua:

Erakundea:

Honako hau ADIERAZTEN DU Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren aurrean eta diru-laguntza eskaera honi dagokionez:

Diru-laguntza eskatu duen erakundea ez dagoela zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki.

____________________, 2009ko ____________________aren ____(a)

ERAKUNDEAREN ARDURADUNA

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik