- AGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotako laguntza batzuetarako deia egiten duena 2009ra - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotako laguntza batzuetarako deia egiten duena 2009rako; hain zuzen ere, prebentzio, arreta eta gizarteratze programetarako laguntzetarako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 43
- Hurrenkera-zk.: 1174
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/25
- Argitaratze-data: 2009/03/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak 73. artikuluan ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek irabazi-asmorik gabeko ekimenak sustatu ahal izango dituzte Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan sartuta ez dauden beste prestazio eta jarduera batzuk egin daitezen sustatzeko ere. Dirulaguntza edo hitzarmenen esparruan egituratu ahal izango dira. Elkarlaguntzako eta gizarte-boluntariotzako antolakundeak ere berdin hartuko dira kontuan.
Deialdi hau Herri Administrazioen diru-laguntzak arautzeko printzipioen arabera erabakiko da, hau da, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartutakoak, ezarritako baldintzen arabera. Horretarako dauden diru baliabideak Agindu honetan ezarritako irizpideen arabera erabiliko dira.
Agindu honetan arautzen den laguntza-programak ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuaren II. kapituluaren 4. atalean xedatutakoa garatzen du (Dekretu horren bitartez, Eusko Jaurlaritzako gizarte-zerbitzuen arloko jarduerak egiteko laguntzak arautzen dira). Dekretu horren laugarren artikuluan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua eskuesten da laguntza horiek garatu eta gauzatzeko Aginduak emateko.
Horri jarraiki, ondokoa
Agindu honen xedea da 2009rako deialdia egitea prebentzio, arreta eta gizarteratze programetarako laguntzetarako, gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan aurrez ikusi baitira.
Ondoko programek jaso ahal izango dituzte laguntzak: gizarte diskriminazioa eta bazterketa jasan, akatsak edo disfuntzioak izan edo gizartean ahulak diren talde edo kolektiboen komunitate-bizitza normalizatzea eta talde horien beharrak eta gabezia pertsonalak asetzea helburu duten prebentzio eta arreta zuzenerako programek. Programa horiek jardun-arlo hauek landuko dituzte:
Haurrak, gazteak eta familia, arrisku-egoeren prebentzioari, haurren babesgabetasun-egoeretan arretari eta familia esku-hartzeari lehentasuna emanez.
Helduak, beren parte-hartze eta gizarte-jarduera sustatzeari, zaindariei prestakuntza eta laguntza emateari eta etxeko zein komunitateko esku-hartzerako programak zabaltzen laguntzeari lehentasuna emanez.
Ezgaitasuna edota ezintasuna sortzen duten gaixotasunak dituzten pertsonak, familiei eta zaindariei laguntzeari, gizartearen sentsibilizazio eta normalizaziorako jarduketei, gaixoei eta ezgaitasuna duten pertsonentzat laguntza, arreta eta autolaguntzarako programei lehentasuna emanez.
Gizarte-bazterketa, hauei lehentasuna emanez: sentsibilizazioa eta laguntza-programak, gizarte-bazterketa larria jasaten duten pertsonentzat, Sentsibilizazioa eta laguntza-programak, aukera sexualarengatik baztertuta dauden pertsonentzat, Sentsibilizazioa eta laguntza-programak, prostituzio-arloan, Sentsibilizazioa eta laguntza-programak, kartzelan daudenentzat eta kartzelatik irtendakoentzat, Sentsibilizazioa eta laguntza-programak, gizarte-bazterketa pairatzen duten gutxiengo etnikoentzat.
Emakumezkoak, berdintasunaren eta genero-biolentziaren arloan, sustapen, sentsibilizazio eta prebentziorako ekimenei eta genero-biolentziaren aurka esku-hartzeko programei lehentasuna emanez.
Behar pertsonal eta sozial hauek asetzeko programa hauen helburua hauxe da: araututako bide eta baliabideak erabiltzea, gizarteratzea eta sustapen pertsonala errazteko.
Helburu horretarako, lau milioi zortziehun eta hogeita sei mila laurehun eta hogeita sei euro
(4.826.426,00) erabiliko dira gehienez.
Artikulu honetan zehaztutako guztizko zenbatekoa aldatu egin daiteke, eskatutako laguntza guztien kopurua kontuan hartuta, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren beste laguntza programa batzuen exekuziotik atera daitezkeen agortu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera. Aldarazpena, dena den, laguntzak ebatzi aurretik egin beharko da, eta Gizarte Ongizateko zuzendariak emango du horren berri, ebazpenaren bidez.
Diru-laguntza eskariaren arrazoi diren jarduketak 2009ko ekitaldian egin beharko dira.
Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte indarrean dagoen legegintzaren arabera osatutako irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek, partzuergoek, mankomunitateek eta udalek, baita horien menpeko erakundeek ere, baldin eta gizarte zerbitzuak ematea helburu badute, ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan eta hura garatzeko Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen barruan, prebentzio, arreta eta gizarteratzerako programak egiten badituzte. Horretarako, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak behar den erregistroan inskribatuta egon beharko dira.
Erakunde publikoei eta erakundeon mende daudenei dagokienez, Agindu honetatik kanpo geratzen dira erakundeon zerbitzu arautuei zuzenean lotutako programak.
Era berean, Agindu honen aplikaziotik kanpo geratzen dira erakundeen jarduerak eta programak, baldin eta nagusiki ondoko politika-motetara bideratzen badira: laneratze eta enplegura, eta horien sustatzera; droga mendekotasunaren eta inmigrazioaren arloetako prebentzio, laguntza eta gizarteratzera; osasunaren, hezkuntzaren eta kulturaren arloetako jarduketetara; familia esku-hartzera, baldin eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak familiaren alorrean diruz lagundu ditzakeen programa eta jardueratako alorrekoa bada. Oro har esanda, Agindu honen aplikaziotik kanpo geratzen dira, baita ere, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren zuzeneko eskumenekoak ez diren jarduera eta programa guztiak.
Dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, ezin dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortuta dauden pertsona edo erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere.
Diru-laguntza eskariak aurkezteko hilabete bateko epea izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Eskariak Gizarte Ongizateko Zuzendaritzara igorriko dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen den eran (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).
Agindu honetan jasotako laguntzen eskariek ondoko datuok jasoko dituzte gutxienez:
Programa gauzatzeko esparrua iraupena eta tokia-, zein taldetara bideratzen den, hau da, zeintzuk diren hartzaileak.
Beste erakunde batzuekin egingo diren jarduketak.
Programaren helburuak, edukia eta zergatik egingo den programa.
Programan aurreikusitako ebaluazio-motak, ezarritako helburuak zein puntutaraino bete diren egiaztatzeko.
Erakundeak dituen giza baliabideak -gaitasun eta zereginari buruzko eta erakunde eskatzailearekin langileok duten kontratu harremanari buruzko dokumentazioa-, baliabide teknikoak eta materialak zehaztea, baita erakunde eskatzaileek egokitzat jotzen duten gainerako dokumentazioa ere. Zehaztu beharra dago, orobat, zein ordutan eta non egingo den jarduera.
Programaren inguruko diru-sarrera eta gastuen aurrekontua. Beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuei helburu berberarekin eskatutako laguntzak ere adierazi beharko dira, kopurua eta zein fasetan dauden adierazita.
Adierazi joan den urtean jarduera horretarako eskatutako eta onartutako diru-laguntza guztiak.
Erakunde batek, gauzatu nahi dituen programak beste eskabide aurkeztu ahal izango ditu.
Agindu honek ezarritako diru-laguntzak jaso nahi dituzten erakunde eskatzaileek hurrengo agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Eskaera-orria (I. eranskina) behar bezala betea.
Erakundearen estatutuen fotokopia, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzan dagoeneko ez badago, baita estatutuetan egindako aldaketena ere.
Identifikazio fiskaleko kodearen fotokopia.
Hirugarren Interesatuaren Datuen Alta agiria, hirugarren gisa alta emanda egon ezean, edo alta emanda egonda kontu-zenbakia edo erakundearen beste edozein datu aldatzen dutenentzat (II. eranskina).
Dagozkion Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Altxortegiaren jatorrizko ziurtagiri eguneratuak edo kopia konpultsatuak, zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen dituztenak. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak ez badaude enpresaburu gisa inskribatuta Gizarte Segurantzan, beren legezko ordezkariak idazki bat aurkeztu beharko du, eta idazki horretan erantzukizunpeko adierazpen bat (III. eranskina) egingo da jakinarazteko egunean daudela Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren sistema alternatiboekiko obligazioak egunean ordainduta dauzkatela.
Helburu berbererako eskatutako edo jasotako beste diru-laguntzei buruz erakundearen arduradunak egindako zinpeko aitorpena. Diru-laguntza horiek onartuta edo tramitean egon litezke, eta beren zenbatekoa programa berarena izan behar da (IV. eranskina).
Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudela ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki (V. eranskina).
Erakunde batek eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, eskabide guztietan aurkeztu beharreko agiriak behin bakarrik aurkeztu beharko dira.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Gaietako Sailburuordetzako Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan ezartzen diren laguntzak kudeatzea.
Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak antzematen badu aurkeztutako eskaeran akatsik dagoela edo zerbait gaizki adierazita dagoela, erakunde eskatzaileari jakinaraziko dio, hamar eguneko epea emango dio zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, erakundeak eskaerari uko egin diola ulertuko da, Ebazpena -Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritako moduan idatzi beharrekoa- eman ondoren. Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legez aldatu zen lege hori.
Laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira, halakotzat joko baita Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 51.4. artikuluan aurreikusitako prozedura.
Laguntzak esleitu eta ponderatzeko irizpideak hauek izango dira:
Gizarte-zerbitzuek aurreikusitako programak eta Herri Administrazioen jarduerak koordinatzea, jarduketa-eremu berean elkartzean. Horiekin lankidetza akordioak ziurtatzea baloratuko da: 40 puntura arte.
Esku-hartzea jaso dezaketen pertsonen programak prestatu eta betearazteko lanetan parte-hartzea, parte-hartze soziala sustatzeko irizpide orokorraren barruan: 20 puntura arte.
Proiektuak eta programak Agindu honen 1. artikuluan ezarritako jarduera eremuetara bideratu eta egokitzea. Balioetsiko da proiektuak eta programak desberdintasun pertsonal eta sozialak gainditzera bideratuta badaude, benetako ongizateko gizartearen sustapenaren esparruan: 30 puntura arte.
Genero ikuspegia sartzea, kontuan hartuta gizonezkoen eta emakumezkoen egoera, baldintza eta beharrak, eta batez ere indarkeria-egoerak eta emakumeek jasandako tratu txarrak: 10 puntura arte.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak onartutako aurrekontuaren % 75era arte finantzatu ahal izango du. Proiektu bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoa balorazio-fasean lortutako puntuazioarekiko proportzioan zehaztuko da.
Ordainketa zatikatua izango da; 10 eguneko epean berariazko uko egiterik egin ezean, % 75 emakidaren unean ordainduko da, eta gainerako % 25a, ordea, egindako gastuak zuritu ondoren eta segidan aipatzen diren dokumentuak aurkeztu ondoren; horretarako bi hilabeteko epea dago, jarduera amaitzen den egunetik kontatzen hasita. Hona dokumentuak:
Diru-laguntzaren bigarren ordainketa egiteko, erakunde onuradunak Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu, bigarren epea eskatzen denean erakunde horiekin dituen obligazioak beteta daudela egiaztatzeko. Agindu honen 4.1.e) artikuluan zehazten den moduan aurkeztu beharko dira ziurtagiriok.
Diruz lagundutako jarduerari buruzko azalpen-txostena. Txosten horretan zurituko da zergatik egiten den jarduera eta egiaztatuko da diru-laguntza arrazoitzen duten baldintzak bete egin direla.
Gastuak justifikatzeko, egindako gastuaren jatorrizko egiaztagiriak eta ordainagiriak aurkeztu behar dira, salbu eta esleipendunak behar beste arrazoitzen badu agiriak Administrazioaren eskuetan ezin direla geratu. Kasu horretan, jatorrizko testuak eta kopiak aurkeztea erabaki ahal izango da, bai eta jatorrizko agiriak interesatuari itzultzea ere, behin konpultsatuz gero ere.
Fakturak eta ordain-agiriak behar bezala ordenatu eta zenbakituta aurkeztu behar dira, eta guztien zerrenda nominala atxikiko da.
Langile-gastuei dagokienez, honako hauek bakarrik joko dira halakotzat: soldata-ordainagiriak, fakturak, profesionalen ordainsariak eta Gizarte Segurantzaren gastuak. Horiek guztiak zuritzeko honela jokatu behar da:
Lan-legepeko langile kontratatuei dagozkien egiaztagiriak eredu ofizialaren araberako nominen bitartez egingo dira. Nominekin batera, Gizarte Segurantzako kotizazio-agiriak aurkeztu beharko dira.
Aldi baterako kontratazioetan, ordain-agirietan langilearen datuak, NANa, ordaindutako jardun-mota eta PFEZrekiko atxikipenak agertu beharko dira.
Programetan sariren baten truke lankide diharduten pertsonak badira, gastua egiaztatzeko ordainagiriak edo fakturak aurkeztu beharko dira, hala egokitzen bada. Horietan programaren edo jardueraren izena jasoko da, eta baita lankidearen identifikazio datuak ere. Horrelako ordainagiriekin egindako zuritze ekonomikoa gehienez ere jasotako diru-laguntzaren % 20koa izango da.
Diruz lagundutako jardueraren gastuen eta sarreren balantze ekonomikoa, helburu bera duten beste diru-laguntzak edo laguntzak barne hartuta.
Diru-laguntza hauek bateragarriak izango dira helburu bererako emandako beste diru-laguntza batzuekin, baldin eta jasotako diru-laguntzen zenbateko osoak proiektuaren kostuen % 100 gainditzen ez badu. Kasu horretan, diru-laguntza murriztuko da, dagokion gehienezko kopurura heldu arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen arloan jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitako kide anitzeko organoak izango du aurkeztutako eskabideei buruzko Ebazpen-proposamena egiteko ardura. Ebazpen-proposamen horretan behar bezala arrazoiturik egongo da eskabide bakoitzari emandako puntuazioa.
Ebazpen-proposamena egiten duen kide anitzeko organoak, berriz, proiektu bakoitzari esleitu beharreko zenbatekoa zehaztuko du, 7. artikuluan adierazitako irizpideen arabera lortutako puntuazioa eta kasu bakoitzean eskatutakoaren zenbat onartu zaion kontuan izanik, horretarako, honako formula hau erabiliko da:
Ei = Si x (Pi-Pc)
D
Azalpena:
Ei = Programa edo jarduera bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa.
Si = Eskatutako eta onartutako zenbatekoa. Kontuan izanda Aginduko 8.1. artikuluan xedatutakoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak onartutako aurrekontuaren % 75era arte finantzatu ahal izango du.
Pi = Batzordeak programa edo jarduera bakoitzari emandako puntuazioa.
Pc = 30 (Espedienteak eten-puntutik aurrera diruz lagunduko dira)
D = Emandako gehienezko puntuazioaren eta aurreko gutxienezko puntuazioaren aldea.
30 puntu baino gehiago lortu dituzten proiektuak besterik ez dira finantzatuko. Agindu honen 1.4. artikuluan aurreikusitako aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektu guztiak finantzatzeko, balioespenik handiena lortu duten eskaerei soilik esleituko zaie laguntza, aurrekontu-kreditua agortu arte.
Ebazpen-proposamena aztertu ondoren, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Gizarte Ongizateko zuzendariak diru-laguntza hauek ematea ebatziko du eta interesatuei hala jakinaraziko die, Agindu hau indarrean jartzen denetik gehienez ere sei hilabeteko epean, ondoren EHAAn argitaratuko den Ebazpenaren bidez. Ebazpen horretan jaso beharko da, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.7. artikuluan ezarritako edukiak ez ezik, azkenean onartu den aurrekontuaren zenbatekoa ere.
Horren berri emateko, erakunde onuradunen zerrenda eta erakunde bakoitzari esleitutako zenbatekoa argitaratuko dira geroago EHAAn.
Epe hori igarota, adierazitako jakinarazpena egin ezean, eskaria ukatutzat jo ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako; hala ere, Administrazioak berariazko ebazpena eman beharko du.
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak nahi beste ikuskapen egin ahal izango ditu emandako diru-laguntzari buruz, eta diru-laguntza hori zuritzen duen dokumentazioa eskuratu ahal izango du.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita. Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, aldizkari berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.
Lehenengoa. Agindu honetan berariaz aurrez ikusita ez dagoenerako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen), Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotakoa ezarriko da.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 25a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
I ERANSKINA
PREBENTZIO, ARRETA ETA GIZARTERATZERAKO PROGRAMAK EGITEKO
DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO ORRIA
Eskatzailea:
Erakundea/instituzioa (ezabatu ez dena):
IFZ :
Kargua erakundean:.
Erregistro Orokorreko zk./Foru Erregistroko zk.(ezabatu ez dena):
Jardun-arloa:
Baltzu-helbidea:
Lurralde Historikoa: Kalea
Posta-kodea Telefonoa: Faxa:
Posta elektronikoa:
ADIERAZTEN DUT:
Ordezkatzen dudan erakundeak/instituzioak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan eta Etxebizitza eta Gizarte gaietako sailburuaren Aginduan (
zenbakiko EHAAn argitaratua) eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eta,
ESKATZEN DUT:
eurotako diru-laguntza eman diezaiotela programa burutzeko. Horretarako, honekin batera doaz eskatzen diren agiriak eta datuak eta aitortzen dut egiazkoak direla.
......................(e)n, 2009ko .....................(a)ren ................(e)an.
Sinatzailea: ESKATZAILEA*
*Erakundean duen Kargua
BANKUKO DATUAK
Banku-erakundea:
Kontu- zk.:
OHARRA: Beharrezkoa da Instituzioa edo Erakundea bankuko kontuaren titularra izatea. Hirugarrenaren Alta emanda ez badaude, edo, alta emanda ere, kontu-zenbakiz aldatzen badira, beharrezkoa da Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari Datuen/Hirugarrenaren Alta eskatzea.
A) PROGRAMAREN EZAUGARRIAK.
Izena
Deskripzioa
Kronograma/programa egiteko aurreikusitako epea
Arduraduna
Lurralde-esparrua
Talde hartzailea
Hartzaile-kopurua
Programa sortzen eta egiten parte hartzen duten hartzaileen kopurua
B) BESTE ERAKUNDE EDOTA ENTITATE BATZUEKIN EGINGO DIREN JARDUERAK.
Jarduera edo programa bakoitzeko honakoak adierazi behar dira: parte hartzen duten erakunde edo entitateak, konpromiso-mota, jarduera edo programa bakoitzak eskatzen dituen betekizunak, jarduera edo programa bakoitzerako bazkide edo boluntarioen kopurua, eta abar.
C) PROGRAMA EGITEKO ARRAZOIAK.
(Arrazoitu zein den ase nahi den behar edo premia)
D) PROGRAMAREN HELBURUAK.
Lortu nahi diren helburuak adierazi eta zerrendatu, programaren jarduerak amaitutakoan programa zenbateraino bete den ebaluatzeko.
E) PROGRAMAREN EDUKIAK.
Adierazi programaren faseak eta fase bakoitzaren jarduerak.
F) GIZA BALIABIDEAK.
Adierazi zenbat pertsonak hartuko duten parte programa diseinatzen, egiten eta burutzen, baita beren eginkizunak, dedikazio-denbora eta kontratu-lotura ere.
G) BALIABIDE MATERIALAK.
Adierazi zeintzuk baliabide material erabiliko diren eta esan jabetzan, alokairuan edo usufruktuan dituzuen.
H) GIZARTE BALIABIDEAK.
Adierazi programa egiteko zeintzuk baliabide publiko edo komunitario (ez ekonomikoak) erabiliko diren.
I) EBALUAZIOA.
Adierazi zeintzuk diren aurreikusten diren ebaluazio-motak, D puntuan jasotako helburuak zenbateraino bete diren egiaztatzeko.
J) AURREKONTUAREN BANAKETA.
DIRU-SARRERAK
Erakundearen ekarpena
Erabiltzaileen ekarpenak
Beste diru-laguntza batzuk
Guztira
GASTUAK
Langileak (soldata-ordainagiriak, minutak, profesionalen ordainsariak eta Gizarte Segurantzako gastuak)
Materiala eta ekipamendua
Kudeaketa eta administrazioa
Bidaiak eta dietak
Beste gastu batzuk.(zehaztu)
Guztira
Diru-sarrerak ken gastua
K) BESTELAKO FINANTZA ITURRIAK.
Erakundea Eskatutako zenbatekoa Emandako zenbatekoa
Ebatzi gabe dauden diru-laguntzak, ebatzi bezain laster jakinaraziko dira.
L) EKINTZA BERA BURUTZEKO AURREKO URTEAN ESKATUTAKO ETA JASOTAKO FINANTZAZIOA.
Erakundea Eskatutako zenbatekoa Emandako zenbatekoa
OHARRA: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak jakinarazten dizu formulario hau betetzerakoan lortutako zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa kontuan izanik.
Fitxategi hori fitxategiaren datuak ezin izango zaizkie hirugarrenei laga Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak sustaturiko laguntzen erabilera esklusiboaren bidez baliatu ahal izango da.
Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahalko dituzu, fitxategi horren arduradun den Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari idazki bat igorrita (helbidea: Donostia kalea, 1, 01010 Gasteiz).
(2) Bi abizenak eta izena/Erakundearen izena
Dos apellidos y nombre/Razón Social
HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN (B)
Helbidea
Dirección
Posta kodea Udalerria
Código postal Población
Probintzia
Provincia
BANKUAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS (C)
(1) Bankua / Banco n n n n
(2) Agentzia / Agencia n n n n
(3) K.D. / D.C. n n n n K. Korrontea / C.Corriente n n n n n n n n n n
(4) Jabea / Titular
Bankuaren adostasuna
Conforme banco
Baimendutako sinadura
Sello y firma (D) Hirugarrenaren adostasuna
Conforme tercero
Sinadura eta zigilua
Sello y firma (E) Sailaren O.E.
ºB.º departamento
Baimendutako sinadura
Firma autorizada (F) Kontabilitatearen O.E.
ºB.º contabilidad
Baimendutako sinadura
Firma autorizada (G)
Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.
Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1- 01010 Vitoria-Gasteiz.
En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento/impreso/formulario, van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado.
Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia, 1 - 01010- Vitoria-Gasteiz.
Izena:
NAN / AIZ / Pasaportea:
Erakundearen legezko ordezkaria den aldetik:
Dagokigun laguntza eskabidea dela eta, honako erantzukizuneko adierazpena egiten du Gizarte Ongizatearen Zuzendaritzaren aurrean honako programa hau garatzeko:
Erakunde eskatzailea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela.
____________________, 2009ko ____________________aren ____(a)
ERAKUNDEAREN LEGEZKO ORDEZKARIA
Izena:
NAN / AIZ / Pasaportea
Kargua:
Erakundea:
Honako hau ADIERAZTEN DU Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren aurrean eta diru-laguntza eskaera honi dagokionez:
Ordezkatzen duen erakundeak ez dio ezein erakunde publiko edo pribatuari 2009. urterako diru-laguntzarik eskatu, ezta haiengandik diru-laguntzarik lortu ere, _______________________________________________ izeneko programa finantzatzeko.
Ordezkatzen duen erakundeak honako diru-laguntza hauek eskatu dizkie, 2009. urterako, honako erakunde publiko edo pribatuei _______________________________________________________ izeneko programa finantzatzeko, eta eskaeraren egoera adierazitakoa da.
Erakundea Eskatutako kopurua Egoera (emana, ukatua, ebatzi gabea)
Ordezkatzen duen erakundeak_______________________________euroko kopuruaren ekarpena egingo du___________________________________ _________________ izeneko programa finantzatzeko.
____________________, 2009ko ____________________aren ____(a)
ERAKUNDEAREN ARDURADUNA.
Izena:
NAN / AIZ / Pasaportea
Kargua:
Erakundea:
Honako hau ADIERAZTEN DU Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren aurrean eta diru-laguntza eskaera honi dagokionez:
Diru-laguntza eskatu duen erakundea ez dagoela zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki.
____________________, 2009ko ____________________aren ____(a)
ERAKUNDEAREN ARDURADUNA.


