- AGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, diru-laguntzak eskatzeko dei egiten zaie 2009ko udan atzerrian ingelesezko, frantsesezko eta alemanezko ikastaroak egin nahi dituzten unibertsitateko ikasleei. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, diru-laguntzak eskatzeko dei egiten zaie 2009ko udan atzerrian ingelesezko, frantsesezko eta alemanezko ikastaroak egin nahi dituzten unibertsitateko ikasleei.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 1492
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/25
- Argitaratze-data: 2009/03/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Gaur egun, hezkuntza-sistemen helburu nagusietako bat da norberarenaz gain beste hizkuntza batzuk ikastea, hori oso baliagarria baita ikasleen prestakuntza osorako, eta, gainera, lagungarria da komunikaziorako eta zirkulazio librerako. Ildo horretan, eta Bolognako prozesuak bultzatutako aldaketen artean, europako goi-hezkuntzaren ardatzetako bat unibertsitateko ikasleen mugikortasuna da. Horretarako, aurrez hizkuntza landu beharra dago gehienetan.
Hizkuntzak ikasteko prozesu horretan, osagarri garrantzitsua dira jatorrizko herrialdeetan egindako egonaldiak, eta gero eta zabalduagoa dago udako ikastaroak egitea, ikasitakoa sendotzeko. Nolanahi ere, familia askok nekez egin diezaiokete aurre egonaldi horien kostuari. Horregatik, aukeren berdintasuna bermatzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak laguntza-deialdi bat egitea erabaki du, unibertsitateko ikasleentzat eta bekadunentzat, hizkuntzaren bat atzerriko herrialderen batean hobeto ikasi nahi badute.
Horregatik, eta kontuan hartuz diru-laguntzei buruz indarrean dagoen legeria, hain zuzen ere azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Orokorreko Printzipio Ordenatzaileen Legearen Testu Bateginaren VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua, bai eta abenduaren 29ko 19/2008 Legea ere, Euskadiko Autonomia Erkidegoko 2009ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena,
400 laguntza eskaintzea atzerrian ingelesezko, frantsesezko edo alemanezko egonaldi bat eta ikastaro bat egiteko 2009ko udan, unibertsitateko ikasle bekadunentzat.
Agindu honetan aipatutako laguntzetarako 720.000 euro erabiliko dira, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoaren 2009ko Aurrekontu Orokorretan helburu horretarako finkatutako kopuruaren gain joango dira.
Premia balego handitu egingo da kopuru hori, kontuan hartuz onarpen-proposamena duten eskabideetarako zenbat diru behar den, aurrekontuak horretarako biderik emango balu, eta ebazpenak jakinarazi aurretik. Egoera horren berri Administrazio eta Zerbitzu sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da.
Laguntzak eskuratu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:
2007-2008 ikasturtean beka orokorren deialdiko bekadun izatea unibertsitate-ikasketetan eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren goi-mailako beste ikasketetan (2007ko uztailaren 13ko EHAA, 135. zenbakia).
Gutxienez hiru asteko eta astean hamabost eskola-orduko hizkuntza-ikastaroa egitea, ikasi nahi den hizkuntza ofiziala den herrialde batean.
Bekaren lehentasun-eskubidearen barruan egotea, familiaren per capita errentaren arabera.
Bide penaletik edo administratibotik zigorturik ez egotea diru-laguntza publikoak jasotzeko, eta horretarako debeku legalik ez edukitzea. Horien barruan doaz sexu-diskriminazioaren ondorio direnak, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunaren aldeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azkeneko seigarren xedapenaren arabera.
Diru-laguntza 1.800 eurokoa izango da, non eta sortutako gastuak ez diren txikiagoak. Kasu horretan, ikastaroaren kostua gainditzen duen heinean murriztuko da laguntza, baldin eta hori gertatuko dela ohartzen bada Unibertsitate Zuzendaritza, eskabidearen izapideak egiterakoan. Ildo horretan, laguntzak kudeatzen dituen organoak eskatzaileari eskatu ahal izango dizkio ikastaroak eragingo dituen gastu guztien frogagiriak.
Familiaren errenta izango da 2007-2008 ikasturtean beka emateko erabili zena. Familiaren per capita errenta kalkulatzeko, familiaren errenta zati familia-unitateko kontatzeko kideen kopurua egingo da, 2007-2008ko bekaren izapideak egiteko datuen arabera.
Laguntza bateraezina da erakunde publikoek edo pribatuek helburu berarentzat emandako beste beka edo laguntzekin.
Beka eskatzen dutenek eskabide-eredu bat bete behar dute, web helbide honetan dagoena: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.
Bete ondoren, eskabide-eredu hori inprimatu, data ipini eta sinatu, eta hurrengo 3. paragrafoak aipatzen dituen agiriekin batera helarazi behar zaio unibertsitateetako zuzendariari. Finkatuta dagoen epearen barruan aurkeztu behar dira eskabideak helbide honetan: Unibertsitate Zuzendaritza, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz. Edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak- bere 38. artikuluak aipatzen duen edozein bulegotan.
Eskabideari dokumentu hauek gehitu behar zaizkio:
Eskatzailearen nortasun-agiri nazionalaren fotokopia.
Libretako edo kontu korronteko orriaren fotokopia, bertan agertzen delarik bezeroaren kontu-kodea, hau da, banketxea edo kutxa, bulegoa, kontrolaren digitua eta kontuaren zenbakia. Bertan egingo da diru-laguntzaren sarrera, eta eskatzaileak titularra edo titularkidea izan behar du.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau EHAAn argitaratzen denetik.
Kontuan hartuz zer dioten abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak- eta otsailaren 25eko 2/2004 Legeak Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia Sortzeari buruzkoak-, eskabideko datu pertsonalak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan sartuko dira.
Legeriak pertsona fisiko interesatuei aitortzen dizkien aurka egiteko, sartzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak erabili ahal izango dira Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzan, helbide honetan: Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate Zuzendaritza arduratuko da eskabideen izapideak egiteaz.
Eskabideak ez baditu baldintza guztiak betetzen, eskatzaileak konponbidea eman beharko dio hamar egunen epean. Hala dago ezarrita Herri Administrazioei eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan.
Deialdiko baldintzak betetzen dituzten eskabideak familiaren per capita errentaren arabera ordenatuko dira eta lehiaketa bidez esleituko dira laguntzak, harik eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak helburu horretarako izendatutako funtsak agortu arte, eta gainerako eskabideei ezezkoa emango zaie. Nolanahi ere, lehentasuna izango dute aurreko urteetan beka hau jaso ez dutenek. Baldintzak bete arren laguntza jasotzeko lehentasun-zenbakira iritsi ez diren eskabideak ordezkoen zerrendara igaroko dira, eta harekin ordezkatuko dira laguntza esleitu eta edozein arrazoirengatik azkenean programan parte hartzen ez duten pertsonak.
Hautapen-batzorde batek espedienteak aztertu eta ebazpen-proposamenak egingo ditu. Bertako burua unibertsitateetako zuzendaria izango da, eta Unibertsitate Zuzendaritzako administrazio-unitate hauetako ordezkari bana izango dira batzordekideak: Zuzendaritza, Unibertsitate Antolamendu eta Ikasleei Laguntzeko Zentroak eta Babes Teknikoa, zuzendari horrek izendaturik. Batzorde horrek erabakiko ditu egon daitezkeen berdinketak, eta lehentasuna emango die goi-mailetako eskatzaileei, behe-mailetakoen gainetik.
Agindua argitaratu eta gehienez sei hilabeteko epean, unibertsitateetako zuzendariak ebazpena hartu eta jakinaraziko du. Epe hori amaitu eta interesatuei ezer jakinarazi ez bazaie, baztertutzat hartu beharko dute beren beka-eskaera, Herri Administrazioei eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1. artikuluaren arabera.
Ebazpena jakinarazi ondoren, 15 eguneko epean, eskatzaileek Unibertsitate Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute egin nahi duten ikastaroko plaza-erreserbaren ziurtagiria, eta bertan agertuko da erreserba horren kontura gutxienez 200 euro ordaindu dela. Ziurtagiri hori epe horretan ez aurkezteak esan nahiko du uko egin zaiola emandako laguntzari, eta lehentasun-ordenan hurrengoa den ikasleari esleituko zaio. Unibertsitate Zuzendaritzak, era berean, aukeratuak izan ez diren eskatzaileei jakinaraziko die eskatutako laguntza ukatu zaiela.
Aukeratuak izan diren eskatzaileen zerrenda jende guztiaren jakingarri argitaratuko da EHAAn.
Plazaren erreserba egin ahal izango da ikastaroa atzerrian egingo den lekuan zuzenean, edo horrelako ikastaroak antolatzen dituzten enpresen bitartez. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila inola ere ez da erantzule egingo partikularren arteko kontratuzko harremanak betetzen ez direnean. Zentzu horretan, ez dago enpresarik edo enpresa-elkarterik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lankide denik.
Agindu honen eredura esleitutako bekak ordainketa bakar baten bitartez emango dira, ebazpenetik hilabetera baino lehen.
Unibertsitateetako zuzendariaren ebazpenarekin ez da administrazio-bidea bukatzen, eta interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita.
Bekadunen betebeharrak dira:
Beka erabiltzea eman den helbururako, hau da, eskabidean adierazitako egonaldia egiteko.
Laguntza emateko ezarri diren baldintzak eta eskakizunak bete direla ziurtatzea. Era horretan, onuradunek Unibertsitate Zuzendaritzan aurkeztu beharko dute, 2009ko azaroaren 30a bitartean, ikastaroa egin izanaren egiaztagiria, ikastaroa egin den atzerriko ikastetxeko ziurtagiri originalaren bidez, eta bertan zehaztuko da bere iraupena eta asteko eskola-orduen kopurua.
Beka emateko baldintzak bete direla egiaztatzeko frogak egitea, eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea, beken helburua fiskalizatzeko lanetan.
Unibertsitate Zuzendaritzari jakinaraztea helburu bererako jasotako laguntzak, edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk emanak.
Bekak ezeztatuak izango dira, osorik edo zati batean, ordainduta egon edo ez, kasu hauetan:
Datuak ezkutatzea edo faltsifikatzea.
Matrikula ezeztatzea, egonaldia edo ikastaroa egin ez, edo esandako epea baino lehen etetea.
Egonaldia egin izana behar bezala ez egiaztatzea.
Beste pertsona fisiko edo juridikoengandik datozen antzeko beste onurekin bateraezintasuna egotea.
Emandako laguntza berez esandako helbururako ez erabiltzea.
Jarritako eskakizunen bat ez betetzea, edo behar bezala ez egiaztatzea.
Beka ezeztatu aurretik pertsona interesatuarekin ikustaldia eta entzunaldia egin beharko da, hala agintzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 84. artikuluak. Unibertsitate Zuzendaritzak pertsona interesatuari jakinaraziko dio dirua itzultzeko prozeduraren hasiera eta arrazoiak, eta 15 eguneko epea izango du egokiak iruditzen zaizkion alegazioak egiteko. Horixe xedatzen du abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak -Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen bizkar doazen Laguntzen Bermeen eta Itzulketen Araubide Orokorrari buruzkoak -, bere Bigarren Tituluan.
Instruitutako espedientearen ondorioz, jasotako dirua eta, hala balegokio, haren lege-interesak itzuli beharra balego, ebazpen baten bitartez zehaztuko da itzulketa egiteko modua, ezeztatzeko erabakia jakinarazi eta bi hilabete baino lehen, kontuan hartuz abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren Bigarren Titulu hori.
Borondatezko epearen barruan dirua itzuli ez izana jakinaraziko zaio Ogasuneko eta Herri Administrazioko Sailari, premiamendu-bidez ekin dezan, indarrean dauden xedapenek diotenez.
Agindu honek ezarri gabekoari gehitu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren agindua, laguntza orokorreko beken deialdia egiten duena unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko 2008-2009 ikasturtean (2008ko uztailaren 3ko EHAA, 126. zk.).
Lehenengoa. Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari baimena ematen zaio agindu honetan xedatutakoa betearazteko beharrezko instrukzioak eman ditzan.
Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta interesatuek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, EHAAn argitaratu den egunaren biharamunetik hasi eta hilabete baino lehen, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, EHAAn argitaratu den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabete baino lehen.
Hirugarrena. Agindu honek eragina izango du EHAAn argitaratu den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 25a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
A) DATU PERTSONALAK
LEHEN DEITURA: BIGARREN DEITURA:
IZENA: DOKUMENTUA:
BIZILEKUA (kalea, zenbakia, solairua):
SEXUA: JAIOTEGUNA:
HERRIA: PK:
PROBINTZIA: TELEFONOA:
POSTA ELEKTRONIKOA:
B) IKASTAROAREN DATU AKADEMIKOAK
Unibertsitatea:
Zentroa:
Ikasketak:
Ikastaroa: Zikloa:
C) BEKA JASO NAHI DUZUN KONTUA EDO LIBRETA ETA BANKETXEA (*)
PERTSONAREN NAN BANKETXEAREN KODEA BULEGOAREN KODEA
DIGITUA KONTU-ZENBAKIA
ESKATZAILEA KONTROLA
(*): Eskatzaileak kontuaren titularra edo titularkidea izan beharko du (Ez ahaztu bezero-kontuko kodearen fotokopia gehitzea)
D) ESKATZAILEAK BETE BEHARREKOA
JAUNAK/ANDREAK BEKA ESKATZEN DU IKASTARO HAU EGITEKO:
ETA BERE ARDURAPEAN AITORTZEN DU:
Deialdi honetako oinarriak onartzen dituela.
Eskabide honetan adierazitako datu guztiak benetakoak direla eta, ikerketa egin ondoren frogatuko balitz aitortutakoak ez direla egia, faltsukeria edo ezkutukeria egotzi ahal izango zaiola.
Badakiela beka hauek bateraezinak direla eta, edozein administrazio edo erakunde publikotik edo pribatutik laguntzaren bat jasoko balu, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari jakinarazi beharko diola.
Eta zin egiten du ez dagoela bide penaletik edo administratibotik zigorturik diru-laguntza publikoak jasotzeko, eta horretarako debeku legalik ez daukala. Horien barruan doaz sexu-diskriminazioaren ondorio direnak, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunaren aldeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetako Seigarrenaren arabera.
(e)n, 2009ko a)ren e)an.
Sinadura
OHARRA:
Kontuan hartuz zer dioten abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, eta otsailaren 25eko 2/2004 Legeak Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia Sortzeari buruzkoak, eskabideko datu pertsonalak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan sartuko dira.
Legeriak pertsona fisiko interesatuei aitortzen dizkien aurka egiteko, sartzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak erabili ahal izango dira Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzan, helbide honetan: Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.
UNIBERTSITATEETAKO ZUZENDARI TXIT ARGIA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA.
2009KO UDAN ATZERRIAN HIZKUNTZA-IKASTAROAK EGITEKO BEKA-ESKABIDEA
ESKABIDE HONEKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Eskatzailearen nortasun-agiri nazionalaren fotokopia.
Libretako edo kontu korronteko orriaren fotokopia, bertan agertzen delarik bezeroaren kontuko kodea, hau da, banketxea edo kutxa, bulegoa, kontrolaren digitua eta kontuaren zenbakia. Bertan egingo da diru-laguntzaren sarrera, eta eskatzaileak titularra edo titularkidea izan behar du.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEAREN AMAIERA
ESKABIDEAK AURKEZTEKO LEKUA
Eskabidea eta adierazitako agiriak unibertsitateetako zuzendariari helarazi beharko zaizkio helbide honetan:
Unibertsitate Zuzendaritza (Erref.: hizkuntza-bekak)
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak bere 38. artikuluan aipatzen dituen egoitzetan ere aurkeztu ahal izango dira, helbide horretara zuzendurik.
(MOZTU LERRO ETENETIK)
2009KO UDAN ATZERRIAN HIZKUNTZA-IKASTAROAK EGITEKO BEKA-ESKABIDEAREN FROGAGIRIA
Izen-deiturak
Bizilekua: kalea
Posta-kodea Herria Probintzia
Unibertsitatea
Ikastaroa egiteko zentroa
Ikastaroaren izena
FROGAGIRI HONEK EZ DU BALIO BULEGO HARTZAILEAREN ZIGILURIK ETA DATARIK GABE


