- AGINDUA, 2009ko otsailaren 27koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, 339/2008 eta 340/2008 epaiak betetze aldera eta gaiari buruz Argitze-Autoan adierazitakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde a - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko otsailaren 27koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, 339/2008 eta 340/2008 epaiak betetze aldera eta gaiari buruz Argitze-Autoan adierazitakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria dutenak, betetzeko berariazko lehiaketetarako oinarri orokorrak onartzen dituen Ogasun eta Herri Administrazio sai
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 45
- Hurrenkera-zk.: 1230
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/27
- Argitaratze-data: 2009/03/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Aginduaren bitartez onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria dutenak, betetzeko berariazko lehiaketetarako oinarri orokorrak.
Aipaturiko 2007ko azaroaren 21eko Agindua aurkatua izan dela eta, Vitoria-Gasteizko 3 zenbakiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak 2008ko abenduaren 18ko dataz 339/2008 eta 340/2008 epaiak eman ditu, hurrenez hurren, 71/2008 eta 63/2008 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoei dagozkienak.
Alde batetik, 339/2008 Epaiak adierazten du 5.5 oinarria zuzenbidearen aurkakoa dela, izan ere, 4. hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan euskararen hirugarren hizkuntza eskakizunarentzat ezartzen duen balioa % 11 baino txikiagoa da. Beraz, beharrezkoa da aipaturiko oinarria epaian ebatzi denaren arabera egokitzea.
Bestetik, irakurketa bateratua egiten badugu nolabait txertatu edo uztartzeko bi epai-ebazpenok 340/2008 Epaiari buruz 2009ko urtarrilaren 20ko dataz aipaturiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak ere eman duen Argitze-Autoak emandako arrazoimenduarekin, atera daitekeen ondorioa da jokabide-elkarrizketa egituratua zuzenbidearen aurka doala legez edo arauez aurrez aurreikusitakoa nahikoa ez delako eta, edonola ere, berariazko merezimenduen balorazioa, II. Fasea izenekoari dagozkiona, alegia, egin behar dela fase hori bere osotasunean hartuta eta, hortaz, gainditzeko lortu behar den gutxienezkoa ulertu behar da fase osoa hartuta bezala eta ez, ordea, faseko meritu bakoitzari buruz.
Hori dela eta, epaiaren nondik norakoak argitzeko ebazpenak berak behartzen du egokitzera hain zuzen ere oinarri orokorretako 6. epígrafe oso hura non txertatzen den eta bertatik kendu behar jokabide-elkarrizketa egituratuari buruz egiten den edozein aipamen, aipaturiko elkarrizketa kentzen delarik. Beraz, dagokion egokitzapena egin behar da berariazko lehiaketak arautzen dituzten oinarri guztiekin bat datorren aplikazio bat egitearren.
Labur bilduz esanda eta ikusirik, alde batetik, aipaturiko epaiak Agindu honetan araututakoaren ondorioei dagokienez irmoak direla eta, bestetik kasuan kasuko balorazio batzordeek beren jarduerarekin jarraitu behar dutela hain zuzen ere judizialki ebatzitakoarekin bat datozen oinarri batzuetara egokituta, beharrekoa da Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Aginduaren bitartez deitutako berariazko lehiaketak arautzen dituzten oinarri orokorretan dagokion egokitzapena egitea.
Horregatik guztiagatik eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 46. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoaren arabera eta urriaren 13ko 190/2004 Dekretuak onartutako Euskal herri administrazioetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko Araudiarekin bat etorriz eta aipaturiko Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 6.1.j) artikuluan emandako ahalmenari jarraituz honako hau
Euskara.
Eskaturiko lanpostuak lanpostu-zerrendan derrigortasun-data iraungirik ez baldin badu baloratuko dugu euskara.
Euskara merezimendutzat joko da; gehienez ere 44 punturekin, puntuazio honen arabera:
hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:
hizkuntza eskakizuna egiaztatzeagatik: 20 puntu.
hizkuntza eskakizuna egiaztatzeagatik: 30 puntu.
hizkuntza eskakizuna egiaztatzeagatik: 44 puntu.
hizkuntza eskakizuna egiaztatzeagatik: 44 puntu.
hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:
hizkuntza eskakizuna egiaztatzeagatik: 20 puntu.
hizkuntza eskakizuna egiaztatzeagatik: 30 puntu.
edo 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzeagatik: 44 puntu.
hizkuntza eskakizuna duten lanpostuetan:
hizkuntza eskakizuna egiaztatzeagatik: 20 puntu.
, 3. edo 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzeagatik: 44 puntu.
Merezimenduen balorazioa (II. fasea).
Fase honetan merezimenduak lanpostu bakoitzerako behar diren ezagupenen eta trebetasun garrantzitsuenen arabera baloratuko ditugu.
I-A eta I-B berariazko osagarria duten lanpostuak lortu nahi izanez gero, proba praktikoa egin beharko da.
1. Proba praktikoa 6.5 oinarrian azaldutako irizpideen arabera baloratuko da. Proba horren gehienezko puntuazioa 100 puntu dira, eta gainditzeko gutxienez 50 puntu lortu beharko dira.
2. Ezabatua izan da.
II-A, II-B, II-C, eta III-A berariazko osagarria duten lanpostuak lortu nahi dituztenek proba praktiko bat egin beharko dute.
Proba praktikoa 6.5 oinarrian azaldutako irizpideen arabera baloratuko da. Proba hori gehienez 200 punturekin baloratuko da, eta gainditzeko gutxienez 100 puntu lortu beharko dira.
Ezabatua izan da.
Proba praktikoa.
1. Deitutako lanpostu bakoitzerako berariazko proba praktiko bat egingo da. Nolanahi ere, baldin eta bi lanpostu edo gehiagorako ezagupen edo trebezia berberak badira, baliteke Balorazio Batzordeak eskainitako lanpostu desberdinetarako proba praktiko bera egitea erabakitzea. Proba praktikoa arazo batzuei irtenbidea topatzea edo proiektu bat egitea izan daiteke. Nolanahi ere, III-A lanpostuak lortu nahi dituztenentzako proba praktikoa, kasu guztietan, zenbait arazori irtenbidea topatzea izango da.
2. Arazoei konponbidea aurkitzeko proba praktikoan hau baloratuko dugu: izangaiak nola aplikatzen dituen ezagupenak, printzipioak, trebeziak, prozedurak eta estrategiak lanpostuaren atazak betetzearekin lotutako arazoak konpontzeko.
3. Proiektua egiteko proba praktikoan hau baloratuko dugu: izangaiak nola aplikatzen dituen ezagupenak, printzipioak, trebetasunak, prozedurak eta estrategiak, helburua lortzeko behar diren ekintzak planifikatzerakoan eta programatzerakoan, denbora, kostu eta baliabide-mugak kontuan hartua.
4. Arazoei irtenbide emateko probaren erantzuna ondoren azaltzen den eskema orokorrera egokituko da. Dena den, Balorazio Batzordeak eskema lanpostuaren berezitasunetara egokitzea izango du.
Arazoa ulertzea eta deskribatzea.
Zer konponbide izan dezakeen aztertzea.
Konponbiderik egokiena aukeratzea eta aplikatzea.
Konponbidea ebaluatzea eta horren segimendua egitea.
5. Proiektua egiteko probaren erantzuna ondorengo eskema orokorraren araberakoa izango da. Dena den, Balorazio Batzordeak eskema lanpostuaren berezitasunetara egokitzea izango du.
Diagnostikoa.
Diseinua: titulua, helburuak, justifikazioa, aurreikusitako ekintzak, kronogramak, baliabideak.
Betearazpena edo ezarpena.
Proiektuaren segimendua eta ebaluazioa.
Ezabatua izan da.
Lehenengoa. Balorazio batzordeak.
Erabateko independentziaz, diskrezionalitate teknikoaz eta objetibotasunaz jarduteari uko egin barik, kasuan kasuko Balorazio Batzordeak oinarri hauetan ezarritakoari jarraituz jardungo du merezimenduen balorazioari nahiz proba praktikoari dagokienez. Halaber eutsi egingo die orain arte egin dituzten jarduera guztiei baldin eta oinarri hauen aurkakoak izan ez badira.
Bigarrena. Indarrean sartzea.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 27a.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua.
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


