Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko martxoaren 4koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoek eta Sozietate Publikoek Ogasun eta Herri Administrazio Sailera bidali behar duten ekonomia- eta finantza-informazioa ezartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko martxoaren 4koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoek eta Sozietate Publikoek Ogasun eta Herri Administrazio Sailera bidali behar duten ekonomia- eta finantza-informazioa ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1620
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/04
  • Argitaratze-data: 2009/03/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia-kontrola eta kontabilitatea arautzen dituen ekainaren 30eko 14/1994 Legeak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren titularraren eskumenen artean honako hau zehazten du: Autonomia Erkidegoko herri alorreko erakunde eta organoek aurkeztu beharreko urteko kontuak eta gainontzeko agiriak eta horien egitura eta ereduak zeintzuk izango diren ezartzea, merkataritza arauekin eta Kontabilitate Plan Orokorrarekin bat etorriz, enpresa-kontabilitateari dagokionez.

Lege horrek berak, bere 14. artikuluan, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren eginkizunak ezartzen ditu, kontabilitate-kontrola gauzatzeko eskumena duen organoa den aldetik, eta horien artean sartzen dira herri alorreko erakundeen kontabilitate-informazio mota guztiak biltzeko aukera, horiei dagozkien ekonomia- eta kontabilitate-txostenak hartzea eta kontabilitateko informazioa zentralizatzea, informazio hori finkatu eta elkartzeko helburuz.

Bestalde, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituen otsailaren 28ko 42/2006 Dekretuak, bere 13. artikuluan, Aurrekontu Zuzendaritzari funtzio hauek esleitzen dizkio: Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuetan dauden xedeak betetzeko ekintzak begiratzea eta bultzatzea, neurriak proposatuz hain zuzen ere aurreikusi diren helburuak betetzeko eta, hala behar izanez gero, aurrekontuetako diru-sarrerei eta gastu publikoari etekinik onena aterako dieten baliabideak berrizendatzeko.

Halaber, Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoetako eta Sozietate Publikoetako zuzendaritza-taldekideen estatutu pertsonala arautzeko den otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duenez, berariazko araudien indarrez kontrol ekonomikoa eta kontabilitatezkoa betetze aldera eman behar duten informazioa errespetatuta, zuzenbide pribatuko ente publikoek eta sozietate publikoek ekitaldi bakoitzaren amaieraren ondorengo hiru hilabeteen barruan honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute Ogasun eta Herri Administrazio Sailean:

  1. Aurrekontu orokorretan ekitaldirako programatutako helburuen betetze mailari buruzko memoria.

  2. Bertako zuzendaritza-taldekideek jaso dituzten ordainsari gordinen eta urteko pizgarrien azalpena, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egindako banakatzeaz.

    Ekonomia eta Ogasun sailburuaren 1985eko urriaren 8ko Aginduaren bitartez, ekonomia eta finantzari buruzko informazio-prozedura bat ezarri zen eta hori eguneratu izan ohi da ondoz ondoko aginduen bitartez; horietako azkenak, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2000ko azaroaren 23koak, hain zuzen, informazioa Ente eta Sozietate Publikoen Kontrolerako Aurrekontuen Sistema Informatizatura egokitu zuen.

    Halere, Kontabilitate Plan Orokorra onartzen duen azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretua 2008ko urtarrilaren 1ean indarrean hasteak beharrezkotzat jotzen du eskatutako informazioa Plan berriaren eskakizunei egokitzea.

    Horregatik guztiagatik, honako hau

  1. Beraien kontabilitate kontuetako saldoen zenbatekoa, dagokion azpikontuen eta partiden araberako desagregazio mailarekin: ematen den eguneko benetako datuak eta ekitaldiaren gainontzekorako aurreikusitakoak.

  2. Ente eta sozietate publikoen arteko eragiketen zenbatekoa: ematen den eguneko benetako datuak eta ekitaldiaren gainontzekorako aurreikusitakoak.

  3. Gerorako konpromisoen zenbatekoak: ematen den eguneko benetako datuak eta ekitaldiaren gainontzekorako aurreikusitakoak.

  4. Finantza zorpetzearen egoera eta mugimendua, eragiketa mailan: ematen den eguneko benetako datuak eta ekitaldiaren gainontzekorako aurreikusitakoak.

  5. Beste sozietateen kapitalean zuzeneko partaidetzen xehetasuna, partaidetzen portzentajea adieraziz.

  6. Sozietate publikoaren akziodunen osaera, kapital sozialean duten partaidetzaren zenbatekoa eta portzentajea banakatuz.

  7. Langileen plantilaren xehetasuna, mailen arabera.

  8. Ente edo sozietate publikoaren administrazioko kontseiluaren kideen zerrenda, zein erakunderen ordezkariak diren adieraziz.

  9. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eska dezakeen beste edozein informazioa.

    1. Informazioa egutegiko hila bakoitzaren azken egunari dagokiona izango da eta Ente eta Sozietate Publikoen Kontrolerako Aurrekontuen Sistema informatizatuan sartu beharko da erreferentzi hileko ondorengoaren 20a baino lehen.

    2. Zuzenbide pribatuko ente publikoek eta sozietate publikoek Ente eta Sozietate Publikoen Kontrolerako Aurrekontuen Sistema Informatizatuan sartuko dute, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak ezar dezan aldizkakotasunarekin eta ekain, irail eta abenduari dagokien informazioarekin batera, ondorengo informazio hau:

      1. Aurrekontu orokorretan ekitaldirako programatutako helburuen betearaztea: benetako datuak erreferentzi hilera arte

      2. Aurrekontu orokorretan ekitaldirako programatutako helburuen betearaztea: ekitaldiaren itxierarako aurreikuspena.

  1. Urteko Kontu ikuskatuak, ohiko formatuan beti, inoiz ez bere formatu laburtuan, honako hauek jasoko dituztelarik:

    1. Egoera balantzea(I. eranskina).

    2. Galera eta irabazien kontua (II. eranskina).

    3. Ondare garbiko aldaketen egoera (III. eranskina).

    4. Esku-diruaren fluxuen egoera (IV. eranskina).

    5. Memoria (V. eranskina).

  2. Urteko kontuei buruzko ikuskaritza-txostena.

  3. Kudeaketa txostena.

  4. Kapital (VI. eranskina) eta jarduera (VII. eranskina) aurrekontuen kitapena.

  5. Aurrekontu orokorretan ekitaldirako programatutako helburuen betetze mailari buruzko Memoria.

  6. Bertako zuzendaritza-taldekideek jaso dituzten ordainsari gordinen eta urteko pizgarrien azalpena, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak zehaztutako xehetasun mailarekin.

  7. Aurrekontua betetzeari eta legezkotasunari baita barne-kontroleko prozedurak aztertzeari ere buruzko kanpoko txostenak.

    I.tik V.era arteko eranskinetan jasota dauden Egoera balantzea, Galera eta irabazien kontua, Ondare garbiko aldaketen egoera, Esku-diruaren fluxuen egoera eta Memoria delakoen ereduak Kontabilitate Plan Orokorraren alorretako aldaketetan ezarritakoekin bat etorriko dira, aplikagarriak dituzten zuzenbide pribatuko ente publiko eta sozietate publikoentzat.

    1. Artikulu honen 1. paragrafoaren a), b) eta c) letrek aipatzen duten informazioa aurkeztuko da, halaber, era bateratuan, ente eta sozietate publikoek osatutako taldeentzat.

Herri administrazioen alorraren barruan, kontabilitate nazionalari dagokionez, sailkatuta dauden ente eta sozietate publikoek Kontrol Ekonomikoko Bulegoari bidali beharko diote, beronek eskatzen dizkien xehetasun eta aldizkakotasunarekin, kontabilitate nazionalari dagozkion arau erkideetan ezarritako eginbideak betetzeko baita aurrekontu-egonkortasunaren helburuak betetzen direla ebaluatzeko ere beharrezkoa den informazioa.

INDARGABETZE XEDAPENA

Indargabetuta geratzen da zuzenbide pribatuko ente publikoek eta sozietate publikoek Ogasun eta Herri Administrazio Sailera bidali behar duten ekonomi eta finantza informazioa ezartzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2000ko azaroaren 23ko Agindua.

Lehenengoa. Ahalmena ematen zaio Kontrol Ekonomikoko Bulegoari agindu hau garatzeko arauak eman ditzan.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean eta beronen edukia aplikatzeko xede izango diren lehenengo informazioak abenduari eta 2008ko abenduaren 31n bukatzen den ekitaldiaren urteko kontuei dagozkionak izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 4a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

KONTU ZK. AKTIBOA Memoriako oharrak 200X 200X-1

A) AKTIBO EZ-KORRONTEA

201, (2801), (2901)

202, (2802), (2902)

203, (2803), (2903)

204

206, (2806), (2906)

205, 209, (2805), (2905)

210, 211, (2811), (2910), (2911)

212,213,214,215,216,217,218,219,(2812),(2813),(2814),(2815),(2816),

(2817),(2818),(2819),(2912),(2913),(2914),(2915),(2916),(2917),(2918),(2919)

23

220,(2920)

221,(282),(2921)

2403,2404,(2493),(2494),(293)

2423,2424,(2953),(2954)

2413,2414,(2943),(2944)

2405,(2495),250,(259)

2425,252,253,254,(2955),(298)

2415,251,(2945),(297)

255

258,26

474 I. Ibilgetu ukiezina.

  1. Garapena.

  2. Kontzesioak.

  3. Patenteak, lizentziak, markak eta antzekoak.

  4. Merkataritza-fondoa.

  5. Aplikazio informatikoak.

  6. Bestelako ibilgetu ukiezina.

    1. Ibilgetu materiala.

      1. Lurrak eta eraikuntzak.

      2. Instalazio teknikoak eta bestelako ibilgetu materiala.

      3. Egite-bideko ibilgetua eta aurrerakinak.

    2. Ondasun higiezinetako inbertsioak.

      1. Lurrak.

      2. Eraikuntzak.

    3. Taldeko enpresetako eta elkartuetako epe luzeko inbertsioak

      1. Ondare-tresnak.

      2. Enpresekiko hartzekoak.

      3. Zorra adierazten duten baloreak.

      4. Deribatuak.

      5. Bestelako aktibo finantzarioak.

    4. Epe luzeko finantza-inbertsioak.

      1. Ondare-tresnak.

      2. Hirugarrenekiko hartzekoak.

      3. Zorra adierazten duten baloreak.

      4. Deribatuak.

      5. Bestelako aktibo finantzarioak.

    5. Zerga geroratuen aktiboak.

      B) AKTIBO KORRONTEA

      580,581,582,583,584,(599)

      30,(390)

      31,32,(391),(392)

      33,34,(393),(394)

      35,(395)

      36,(396)

      407

      430,431,432,435,436,(437),(490), (4935)

      433,434,(4933),(4934)

      44,5531,5533

      460,544

      4709

      4700,4708,471,472

      5580

      5303,5304,(5393),(5394),(593)

      5323,5324,5343,5344,(5953),(5954)

      5313,5314, 5333,5334,(5943),(5944)

      5353,5354,5523,5524

      5305,540,(5395),(549)

      5325,5345,542,543,547,(5955),(598),

      5315,5335,541,546,(5945),(597)

      5590,5593

      5355,545,548,551,5525,565,566

      480,567

      570,571,572,573,574,575

      576 I. Saltzeko mantendutako aktibo ez-korronteak.

    1. Izakinak.

      1. Merkataritzakoak.

      2. Lehengaiak eta bestelako hornikuntzak.

      3. Fabrikazio-bideko produktuak.

      4. Produktu bukatuak.

      5. Azpiproduktuak, hondarrak eta material berreskuratuak.

      6. Hornitzaileei emandako aurrerakinak.

    2. Zordun komertzialak eta kobratzeko bestelako kontuak.

      1. Bezeroak, salmentengatik eta zerbitzu-emateengatik.

      2. Bezeroak, taldeko enpresak eta elkartuak.

      3. Hainbat zordun.

      4. Pertsonala.

      5. Zerga korrontearen aktiboak.

      6. Administrazio Publikoekiko bestelako hartzekoak.

      7. Akziodunak (bazkideak), galdatutako ordainketengatik.

    3. Taldeko enpresetako eta elkartuetako epe laburreko inbertsioak.

      1. Ondare-tresnak.

      2. Enpresekiko hartzekoak.

      3. Zorra adierazten duten baloreak.

      4. Deribatuak.

      5. Bestelako aktibo finantzarioak.

    4. Epe laburreko finantza-inbertsioak.

      1. Ondare-tresnak.

      2. Enpresekiko hartzekoak.

      3. Zorra adierazten duten baloreak.

      4. Deribatuak.

      5. Bestelako aktibo finantzarioak.

    5. Epe laburreko periodifikatzeak.

    6. Eskudirua eta bestelako aktibo likido baliokideak.

      1. Diruzaintza.

      2. Bestelako aktibo likido baliokideak.

        AKTIBOA GUZTIRA (A + B)

        KONTU ZK. ONDARE GARBIA ETA PASIBOA Memoriako oharrak 200X 200X-1

        A) ONDARE GARBIA

        1) Fondo propioak.

        1. Kapitala.

          100, 101, 102 1. Kapital eskrituratua.

          (1030), (1040) 2. (Kapital galdatu gabea).

          110 II. Jaulkipen-prima.

        1. Erreserbak.

          112, 1141 1. Lege- eta estatutu-erreserbak.

          113,1140,1142,1143,1144,115,119 2. Bestelako erreserbak.

          (108), (109) IV. (Akzio eta ondare-partaidetza propioak).

        1. Aurreko ekitaldietako emaitzak.

          120 1. Gaineratikoa.

          (121) 2. (Aurreko ekitaldietako emaitza negatiboak).

          118 VI. Bazkideen bestelako ekarpenak.

          129 VII. Ekitaldiko emaitza.

          (557) VIII. (Konturako dibidendua).

          111 IX. Bestelako ondare-tresnak.

          2) Balio-aldaketen doikuntzak

          133 I. Aktibo finantzario salgarriak.

          1340 II. Estaldurako eragiketak.

          137 III. Bestelakoak.

          130, 131, 132 A-3) Hartutako diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak.

          B) PASIBO EZ-KORRONTEA

        1. Epe luzeko hornidurak.

          140 1. Pertsonalaren epe luzeko lansarien obligazioak.

          145 2. Ingurumen-jardueretarako hornidura.

          146 3. Berregituratzeko hornidurak.

          141,142,143,147 4. Bestelako hornidurak.

        2. Epe luzeko zorrak.

          177,178,179 1. Obligazioak eta bestelako balore negoziagarriak.

          1605,170 2. Kreditu-erakundeekiko zorrak.

          1625,174 3. Finantza-errentamenduengatiko hartzekodunak.

          176 4. Deribatuak.

          1615,1635,171,172,173,175,180,185, 189 5. Bestelako pasibo finantzarioak.

          1603,1604,1613,1614,1623,1624,1633,1634 III. Taldeko enpresekiko eta elkartuekiko epe luzeko zorrak.

          479 IV. Zerga geroratuen pasiboak.

          181 V. Epe luzeko periodifikatzeak.

          C) PASIBO KORRONTEA

          585,586,587,588, 589 I. Saltzeko mantendutako aktibo ez-korronteekin lotutako

          pasiboak.

          499,529 II. Epe laburreko hornidurak.

        3. Epe laburreko zorrak.

          500,501,505,506 1. Obligazioak eta bestelako balore negoziagarriak.

          5105,520,527 2. Kreditu-erakundeekiko zorrak.

          5125,524 3. Finantza-errentamenduengatiko hartzekodunak.

          5595,5598 4. Deribatuak.

          (1034) (1044),(190),(192),194,509,5115,5135, 5145, 521,522,523, 525,526,528, 551,5525, 5530, 5532, 555,5565,5566, 560,561,569 5. Bestelako pasibo finantzarioak.

          5103,5104,5113,5114,5123,5124,5133,5134, 5143,5144,5523, 5524, 5563,5564 IV. Taldeko enpresekiko eta elkartuekiko epe laburreko zorrak.

        1. Hartzekodun komertzialak eta ordaintzeko bestelako

          kontuak.

          400,401,405,(406) 1. Hornitzaileak.

          403, 404 2. Hornitzaileak, taldeko enpresak eta elkartuak.

          41 3. Hainbat hartzekodun.

          465, 466 4. Pertsonala (ordaintzeko dauden lansariak).

          4752 5. Zerga korrontearen pasiboak.

          4750,4751,4758, 476,477 6. Administrazio Publikoekiko bestelako zorrak.

          438 7. Bezeroek emandako aurrerakinak.

          485, 568 VI. Epe laburreko periodifikatzeak.

          ONDARE GARBIA ETA PASIBOA GUZTIRA (A + B + C)

200Xko &n AMAITUTAKO EKITALDIKO GALDU-IRABAZIEN KONTUA

KONTU ZK. Oharra (Zor) Hartzeko

200X 200X-1

700,701,702,703,704,(706),(708),(709)

705

(6930), 71*,7930

73

(600), 6060,6080,6090, 610*

(601),(602),6061,6062,6081,6082, 6091, 6092, 611*, 612*

(607)

(6931),(6932),(6933),7931,7932,7933

75

740, 747

(640),(641),(6450)

(642),(643),(649)

(644),(6457),7950,7957

(62)

(631),(634),636,639

(650),(694),(695),794,7954

(651),(659)

(68)

746

951,7951,7952,7955,7956

(690), (691),(692),790,791,792

(670),(671),(672),770,771,772 A) ERAGIKETA JARRAITUAK

  1. Negozio-zifraren zenbateko garbia.

    1. Salmentak.

    2. Zerbitzu-emateak.

  2. Produktu bukatuen eta fabrikazio-bideko produktuen izakinen aldakuntza.

  3. Enpresak bere aktiborako egindako lanak.

  4. Hornikuntzak.

    1. Salgaien kontsumoa.

    2. Lehengaien eta bestelako material kontsumigarrien kontsumoa.

    3. Beste enpresa batzuek egindako lanak.

    4. Salgaien, lehengaien eta bestelako hornikuntzen narriadura.

  5. Ustiapeneko bestelako sarrerak.

    1. Sarrera osagarriak eta kudeaketa arrunteko beste batzuk.

    2. Ekitaldiko emaitzan sartutako ustiapeneko diru-laguntzak.

  6. Pertsonal-gastuak.

    1. Soldatak, lansariak eta antzekoak.

    2. Karga sozialak.

    3. Hornidurak.

  7. Ustiapeneko bestelako gastuak.

    1. Kanpoko zerbitzuak.

    2. Tributuak.

    3. Eragiketa komertzialetako galerak, narriadurak eta hornidura-aldakuntzak.

    4. Kudeaketa arrunteko bestelako gastuak.

  8. Ibilgetuaren amortizazioa.

  9. Ibilgetu ez-finantzarioko diru-laguntzen eta bestelakoen egozpena.

  10. Hornidura-soberakinak.

  11. Ibilgetuaren narriadura eta besterentzearen emaitza.

    1. Narriadurak eta galerak.

    2. Besterentzeen eta bestelakoen emaitzak.

      7600, 7601

      7602,7603

      7610,7611,76200,76201,76210,76211

      7612,7613,76202,76203,76212,76213, 767,769

      (6610),(6611),(6615),(6616),(6620), (6621), (6640),(6641),(6650),(6651), (6654), (6655)

      (6612),(6613),(6617),(6618),(6622), (6623), (6624), (6642),(6643),(6652),(6653),(6656), (6657),(669)

      (660)

      (6630),(6631),(6633),7630,7631,7633

      (6632),7632

      (668),768

      (696),(697),(698),(699),796,797,798, 799

      (666),(667),(673),(675),766,773,775

      (6300)*,6301*,(633),638 A.1) USTIAPENEKO EMAITZA (1+2+3+4+5+6+7+8+9+10+11)

  12. Sarrera finantzarioak.

    1. Ondare-tresnetako partaidetzen sarrerak.

      a1) Taldeko enpresa eta elkartuetakoak.

      a2) Hirugarren enpresetakoak.

    2. Balore negoziagarrien eta bestelako finantza-tresnen sarrerak.

      b1) Taldeko enpresa eta elkartuetakoak.

      b2) Hirugarren enpresetakoak.

  13. Gastu finantzarioak.

    1. Taldeko enpresekiko eta elkartuekiko epe laburreko zorrenak.

    2. Hirugarrenekiko zorrenak.

    3. Hornidurak eguneratzearenak.

  14. Finantza-tresnen arrazoizko balioaren aldakuntza.

    1. Negoziazio-zorroa eta bestelakoak.

    2. Aktibo finantzario salgarriengatik ekitaldiko emaitzara egotzitakoa.

  15. Kanbio-diferentziak.

  16. Finantza-tresnen narriadura eta besterentzearen emaitzak.

    1. Narriadurak eta galerak.

    2. Besterentzeen eta bestelakoen emaitzak.

      A.2) EMAITZA FINANTZARIOA (12+13+14+15+16)

      A.3) ZERGA AURREKO EMAITZA (A.1+A.2)

  17. Mozkinen gaineko zergak.

    A.4) ERAGIKETA JARRAITUEN EKITALDIKO EMAITZA (A.3+17)

    B) ETENDAKO ERAGIKETAK

  18. Ekitaldian etendako eragiketatik sortutako emaitza, zergarik gabe.

    A.5) EKITALDIKO EMAITZA (A.4+18)

    (*) Zeinu positiboa edo negatiboa izan dezake

200Xko &n AMAITUTAKO EKITALDIKO ONDARE GARBIAREN ALDAKETEN EGOERA-ORRIA

  1. 200Xko ...n AMAITUTAKO EKITALDIAN KONTABILIZATUTAKO SARRERA ETA GASTUEN EGOERA-ORRIA

    KONTU ZK. AKTIBOA Memoriako oharrak 200X 200X-1

  1. Galdu-irabazien kontuaren emaitzak

    (800),(89),900,991,992

    (810),910

    94

    (85),95

    (8300)*,8301*,(833),834,835,838 Zuzenean ondare garbira egotzitako sarrerak eta gastuak

    1. Finantza-tresnen balorazioagatik.

      1. Aktibo finantzario salgarriak.

      2. Bestelako sarrerak/gastuak.

    2. Diru-fluxuen estaldurengatik.

    3. Hartutako diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak.

    4. Galdu-irabazi aktuarialengatik eta bestelako doikuntzengatik.

    5. Zerga-efektua.

  2. Zuzenean ondare garbira egotzitako sarrerak eta gastuak guztira (I+II+III+IV+V)

    (802),902,993,994

    (812),912

    (84)

    8301*,(836),(837) Galdu-irabazien kontura egindako transferentziak

    1. Finantza-tresnen balorazioagatik.

      1. Aktibo finantzario salgarriak.

      2. Bestelako sarrerak/gastuak.

    2. Diru-fluxuen estaldurengatik.

    3. Hartutako diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak.

    4. Zerga-efektua.

  3. Galdu-irabazien kontura egindako transferentziak guztira (VI+VII+VIII+IX)

    KONTABILIZATUTAKO SARRERAK ETA GASTUAK GUZTIRA (A + B + C)

    (*)Zeinu positiboa edo negatiboa izan dezake

  1. 200Xko &n AMAITUTAKO EKITALDIKO ONDARE GARBIAREN ALDAKETA GUZTIEN EGOERA-ORRIA

    Kapitala Jaulkipen prima Erreserbak (Akzio eta

    ondare-partaidetza

    propioak) Aurreko ekitaldietako emaitzak Bazkideen bestalako ekarmenak Ekitaldiko emaitzak (Konturako

    dibidendua) Bestalako ondare-tresnak Balio-aldaketen doikuntzak Hartutako diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak GUZTIRA

    Eskrituratua Galdatu

    gabea

    A. 200X 2 URTE-AMAIERAKO SALDOA

    1. Irizpide-aldaketengatik 200X-2 eta aurrekoetan egindako doikuntzak.

    2. Erroreengatik 200X-2 eta aurrekoetan egindako doikuntzak.

      B. 200X 1 URTE HASIERAKO SALDO DOITUA

    1. Sarrera eta gastu kontabilizatuak guztira.

    2. Bazkide edo jabeekiko eragiketak.

      1. Kapital-gehitzeak.

      2. ( - ) Kapital-gutxitzeak.

      3. Pasibo finantzarioak ondare garbi bihurtzea (obligazioak bihurtzea, zorra barkatzea).

      4. ( - ) Dibidendu-banaketa.

      5. Akzio edo partaidetza propioekin egindako eragiketak (garbiak).

      6. Negozio-konbinazio baten ondorioz ondare garbian sortutako gehikuntza (murriztea).

      7. Bazkide edo jabeekiko bestelako eragiketak.

    3. Ondare garbiaren bestelako aldakuntzak.

      C. 200X 1 URTE-AMAIERAKO SALDOA

    1. Irizpide-aldaketengatik 200X-1ean egindako doikuntzak.

    2. Erroreengatik 200X-1ean egindako doikuntzak.

      D. 200X URTE-HASIERAKO SALDO DOITUA

    1. Sarrera eta gastu kontabilizatuak guztira.

    2. Bazkide edo jabeekiko eragiketak.

      1. Kapital-gehitzeak.

      2. ( - ) Kapital-gutxitzeak.

      3. Pasibo finantzarioak ondare garbi bihurtzea (obligazioak bihurtzea, zorra barkatzea).

      4. ( - ) Dibidendu-banaketa.

      5. Akzio edo partaidetza propioekin egindako eragiketak (garbiak).

      6. Negozio-konbinazio baten ondorioz ondare garbian sortutako gehikuntza (murriztea).

      7. Bazkide edo jabeekiko bestelako eragiketak.

    3. Ondare garbiaren bestelako aldakuntzak.

      E. 200X URTE-AMAIERAKO SALDOA

200Xko....n AMAITUTAKO EKITALDIKO DIRU-FLUXUEN EGOERA-ORRIA

Oharrak 200X 200X-1

A) USTIAPEN-JARDUERETAKO DIRU-FLUXUAK

  1. Ekitaldiko zerga aurreko emaitza.

  2. Emaitzaren doikuntzak.

    1. Ibilgetuaren amortizazioa (+).

    2. Narriaduragatik egindako balio-zuzenketak (+/-).

    3. Hornidura-aldaketak (+/-).

    4. Diru-laguntzen egozpena (-).

    5. Ibilgetuaren bajen eta besterentzeen emaitzak (+/-).

    6. Finantza-tresnen bajen eta besterentzeen emaitzak (+/-).

    7. Sarrera finantzarioak (-).

    8. Gastu finantzarioak (+).

    9. Kanbio-diferentziak (+/-).

    10. Finantza-tresnen arrazoizko balioaren aldakuntza (+/-).

    11. Bestelako sarrerak eta gastuak (-/+).

  3. Kapital korrontearen aldaketak.

    1. Izakinak (+/-).

    2. Zordunak eta kobratzeko bestelako kontuak (+/-).

    3. Bestelako aktibo korronteak (+/-).

    1. Hartzekodunak eta ordaintzeko bestelako kontuak (+/-).

    1. Bestelako pasibo korronteak (+/-).

    2. Bestelako aktibo eta pasibo ez-korronteak (+/-).

  4. Ustiapen-jardueretako bestelako diru-fluxuak.

    1. Interesen ordainketa (-).

    2. Dibidendu-kobrantzak (+).

    3. Interes-kobrantzak (+).

    4. Mozkinen gaineko zergen kobrantzak (ordainketak) (+/-).

    5. Bestelako ordainketak (kobrantzak) (-/+).

  5. Ustiapen-jardueretako diru-fluxuak (+/-1+/-2+/-3+/-4)

    B) INBERTSIO-JARDUERETAKO DIRU FLUXUAK

  6. Inbertsioen ordainketak (-).

    1. Taldeko enpresak eta elkartuak.

    2. Ibilgetu ukiezina.

    3. Ibilgetu materiala.

    4. Ondasun higiezinetako inbertsioak.

    5. Bestelako aktibo finantzarioak.

    6. Saltzeko mantendutako aktibo ez-korronteak.

    7. Bestelako aktiboak.

  7. Desinbertsioen kobrantzak (+).

    1. Taldeko enpresak eta elkartuak.

    2. Ibilgetu ukiezina.

    3. Ibilgetu materiala.

    4. Ondasun higiezinetako inbertsioak.

    5. Bestelako aktibo finantzarioak.

    6. Saltzeko mantendutako aktibo ez-korronteak.

    7. Bestelako aktiboak.

  8. Inbertsio-jardueretako diru-fluxuak (7-6).

    C) FINANTZAKETA-JARDUERETAKO DIRU-FLUXUAK

  9. Ondare-tresnen kobrantzak eta ordainketak.

    1. Ondare-tresnen jaulkipena (+).

    2. Ondare-tresnen amortizazioa (-).

    3. Ondare-tresna propioak eskuratzea (-).

    1. Ondare-tresna propioak besterentzea (+).

    1. Hartutako diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak (+).

  10. Pasibo finantzarioko tresnen kobrantzak eta ordainketak.

    1. Jaulkipena.

      1. Obligazioak eta bestelako balore negoziagarriak (+).

      2. Kreditu-erakundeekiko zorrak (+).

      3. Taldeko enpresekiko eta elkartuekiko zorrak (+).

      4. Bestelako zorrak (+).

    2. Itzulketak eta amortizazioak.

      1. Obligazioak eta bestelako balore negoziagarriak (-).

      2. Kreditu-erakundeekiko zorrak (-).

      3. Taldeko enpresekiko eta elkartuekiko zorrak (-).

      4. Bestelako zorrak (-).

  11. Dibidendu-ordainketak eta bestelako ondare-tresnen ordainsariak.

    1. Dibidenduak (-).

    2. Bestelako ondare-tresnen ordainsariak (-).

  12. Finantzaketa-jardueretako diru-fluxuak (+/-9+/-10-11).

    D) KANBIO-TASEN ALDAKETEN ERAGINA

    E) ESKUDIRUAREN EDO BALIOKIDEEN GEHIKUNTZA/GUTXITZE GARBIA (+/-5+/-8+/-12+/-D)

    Eskudirua edo baliokideak ekitaldi-hasieran.

    Eskudirua edo baliokideak ekitaldi-amaieran.

  1. Enpresaren jarduera.

    Idatz-zati honetan azalduko da enpresaren helburu soziala eta nolako jarduera edo jarduerak egiten dituen. Zehazki:

  1. Enpresaren egoitza eta forma juridikoa, eta jarduerak egiten dituen lekua, egoitza sozialean egiten ez baditu.

  2. Enpresaren ustiapenaren deskripzio bat, jarduera nagusiak zein diren azalduz.

  3. Sozietate-talde batekoa denean, Merkataritzako Kodeko 42. artikuluan ezarritako baldintzen arabera, sozietate gurasoaren egoitza Espainiako lurraldetik kanpora egon arren, sozietate-taldearen eta zuzeneko sozietate gurasoaren eta taldeko azken gurasoaren izena eman beharko da, eta gainera, sozietate horien egoitza eta urteko kontu kontsolidatuak nongo Merkataritzako Erregistroan dauden gordailututa, kontu horien formulazio-data edota, bidezkoa bada, kontsolidatzeko obligazioetatik salbuesten duten zirkunstantziak.

  4. Euroa ez den moneta funtzionalen bat dagoenean, garbi azaldu beharko da gorabehera hori, erabaki hori hartzeko kontuan izan diren irizpideak adieraziz.

  1. Urteko kontuak aurkezteko oinarriak.

  1. Irudi fidela:

    1. Enpresak esplizituki adierazi beharko du urteko kontuek enpresaren ondarearen, finantza-egoeraren eta emaitzen irudi fidela erakusten dutela eta diru-fluxuen egoera-orrian aurkeztutako fluxuak benetakoak direla.

    2. Irudi fidela ematearren kontabilitate-arloko lege-xedapenen bat aplikatzen ez denean, horretarako egon diren arrazoi bereziak, aplikatu ez den lege-xedapena zein izan den, eta jokabide horrek informazioa aurkezten den ekitaldi bakoitzean enpresaren ondarean, finantza-egoeran eta emaitzetan izan duen eragin kualitatibo eta kuantitatiboa.

    3. Irudi fidela erakusteko legeak agindutakoa aplikatzea aski ez denean, behar diren informazio osagarriak, memoriako zein puntutan dauden zehaztuz.

  2. Nahitaezkoak ez izan arren aplikatu diren kontabilitate-printzipioak.

  3. Ziurgabetasuna baloratzeko eta zenbatesteko alderdi kritikoak.

    1. Ohar bakoitzean adierazi beharrekoaz gain, idatz-zati honetan azalduko dira etorkizunari buruzko funtsezko hipotesiak eta ekitaldi-itxieran ziurgabetasuna estimatzeko dauden datu esanguratsuak, datu horiek datorren ekitaldian aktiboen edo pasiboen balioan aldaketa garrantzitsuak izateko arriskua erakusten badute. Aktibo eta pasibo horien izaerari buruzko informazioa eta itxiera-datan duten kontabilitate-balioa ere eman beharko da.

    2. Kontabilitate-estimazioan egindako aldaketa garrantzitsu ororen izaera eta zenbatekoa zehaztu behar da, aldaketak uneko ekitaldia ukitzen badu edo etorkizuneko ekitaldiak uki baditzake. Etorkizuneko ekitaldietan izango duen eragina zenbatetsi ezin denean, ezintasun hori ere adieraziko da.

    3. Zuzendaritzak ziurgabetasun handia ikusten badu, enpresak bere martxa normalean funtzionatzen jarraitu ahal izatea zalantzan jartzen duten gertaera edo baldintzen inguruan, idatz-zati honetan azaldu beharko du. Urteko kontuak ez badira prestatzen funtzionamenduan dagoen enpresaren printzipioari jarraituz, datu hori esplizituki ezagutarazi beharko da, kontuak prestatzeko erabili diren hipotesi alternatiboak azaldu beharko dira, eta funtzionamenduan dagoen enpresa moduan ez kontsideratzeko dauden arrazoiak zein diren esplikatu beharko da.

  4. Informazioaren konparazioa.

    Hurrengo idatz-zatietan kontabilitate-irizpideak aldatzeaz eta errore-zuzenketaz esaten denaz gain, informazio hau eman behar da:

    1. Aurreko ekitaldiko balantzearen, galdu-irabazien kontuaren, ondare garbiaren aldaketen egoera-orriaren eta diru-fluxuen egoera-orriaren egitura aldatzea justifikatzen duten aparteko arrazoiak.

    2. Ekitaldiko kontuak aurreko ekitaldikoekin konparatzea eragozten duten arrazoien azalpena.

    3. Aurreko ekitaldiko zenbatekoak konparagarri bihurtzeko egin diren egokitzapenen azalpena edo, bestela, ezin izan badira egokitu, egokitzapena eragotzi duten aparteko arrazoiak.

  5. Partidak elkartzea.

    Balantzean, galdu-irabazien kontuan, ondare garbiko aldaketen egoera-orrian edo diru-fluxuen egoera-orrian elkartuta aurkeztu diren partiden banakatzeari buruzko informazioa emango da.

    Aurreko informazio hori eman beharrik ez da izango, banakatze hori memoriako beste idatz-zati batzuetan azaltzen bada.

  6. Hainbat partidatan banatuta erregistratu diren elementuak.

    Balantzeko bi partidatan edo gehiagotan banatuta erregistratuta dauden ondare-elementuen identifikazioa, elementuaren zenbateko osoa, zein partidatan banatuta dagoen eta partida bakoitzean duen zenbatekoa.

  7. Kontabilitate-irizpideen aldaketak.

    Ekitaldian zehar kontabilitate-irizpideak aldatzeagatik egin diren doikuntzen esplikazio xehea. Bereziki, gai hauei buruzko informazioa eman beharko da:

    1. Egindako aldaketaren izaera eta deskripzioa, eta aldaketak informazio fidagarriagoa eta garrantzitsuagoa zergatik ematen duen azaltzeko arrazoiak.

    2. Zuzenketa zenbatekoa izan den urteko kontuak osatzen dituzten dokumentu guztietan, konparazioa egiteko aurkezten diren ekitaldietan aldaketak ukitu dituen partidetako bakoitzean, eta

    3. Atzeraeraginez ezin bada aplikatu, ezintasun horren berri emango da, arrazoiak azalduz, eta kontabilitate-irizpidearen aldaketa noiztik aplikatu den zehaztuko da.

      Irizpide-aldaketa arau berri bat aplikatu delako egin baldin bada, hori adierazi eta arauan esaten dena beteko da, etorkizuneko ekitaldietan izango duen eraginaren berri emanez.

      Zati honetan ez da konparaziozko informaziorik eman beharko.

  8. Errore-zuzenketa.

    Ekitaldian errore-zuzenketagatik egin diren doikuntzen azalpen xehea. Bereziki, gai hauei buruzko informazioa eman beharko da:

    1. Errorearen izaera eta zenbat eta zein ekitalditan egin zen.

    2. Zuzenketa zenbatekoa izan den urteko kontuak osatzen dituzten dokumentu guztietan, konparazioa egiteko aurkezten diren ekitaldietan aldaketak ukitu dituen partidetako bakoitzean, eta

    3. Atzeraeraginez ezin bada aplikatu, ezintasun horren berri emango da, arrazoiak azalduz, eta errorearen zuzenketa noiztik aplikatu den zehaztuko da.

      Zati honetan ez da konparaziozko informaziorik eman beharko.

      1. Emaitzen aplikazioa.

      1. Ekitaldiko emaitza aplikatzeko proposamenari buruzko informazioa, eskema honen arabera:

        Banaketa-oinarria Zenbatekoa

        Galdu-irabazien kontuaren saldoa

        Gaineratikoa

        Borondatezko erreserbak

        Erabilera libreko bestelako erreserbak

        Guztira

        Aplikazioa Zenbatekoa

        Legezko erreserbara

        Merkataritza-fondoaren erreserbara

        Erreserba berezietara

        Borondatezko erreserbetara

        A ________________

        Dibidenduetara

        A ________________

        Aurreko ekitaldietako galerak konpentsatzeko

        Guztira

      2. Ekitaldian zehar konturako dibidenduak banatu badira, horien zenbatekoa adierazi beharko da eta aurreikuspenezko kontabilitateko egoera-orria ere erantsiko da, legeak agindutakoaren arabera, behar adinako likidezia badagoela erakusteko formulatu beharrekoa. Kontabilitateko egoera-orri horrek urtebeteko epea hartuko du, konturako dibidendua banatzea erabakitzen denetik aurrera.

      3. Dibidenduak banatzeko mugak.

      1. Erregistratzeko eta baloratzeko arauak.

        Ondorengo partidei aplikatutako kontabilitate-irizpideak adieraziko dira:

      1. Ibilgetu ukiezina; kapitalizatzeko edo aktibatzeko, amortizatzeko eta narriaduragatik balio-zuzenketak egiteko erabili diren irizpideak zehaztuz.

        Ibilgetu ukiezin baten balio-bizitza mugagabetzat kalifikatzera eraman duten zirkunstantzien justifikazioa.

        Bereziki, xehetasun guztiarekin azaldu beharko da merkataritza-fondoaren eta balio-bizitza mugagabea duten gainerako ibilgetu ukiezinen balio berreskuragarria kalkulatzeko erabili den balorazio-irizpidea.

      2. Ibilgetu materiala; erabili diren irizpideak zehaztuz: amortizatzeko, narriaduragatik balio-zuzenketak egiteko eta atzera itzultzeko edo lehengoratzeko, gastuak kapitalizatzeko, hau da, gastu finantzarioak, ibilgetua zabaldu, modernizatu eta hobetzeko kostuak, eraisteko edo erretiratzeko kostuak, kokalekua birgaitzeko edo egokitzeko kostuak kapitalizatzeko eta enpresak bere ibilgeturako egindako lanen kostua erabakitzeko erabili diren irizpideak.

      3. Lurrak eta eraikuntzak ondasun higiezinetako inbertsio moduan kalifikatzeko erabilitako irizpidea azalduko da, aurreko idatz-zatian adierazitako irizpideak zehaztuz.

      4. Errentamenduak; finantza-errentamenduko kontratuak eta antzeko eragiketak kontabilizatzeko irizpideak adieraziz.

      5. Trukaketak; jarraitutako irizpidea azalduz eta aplikazioa justifikatuz, bereziki, trukaketa komertzial moduan kalifikatzeko izan diren inguruabarrak eta arrazoiak.

      6. Finantza-tresnak; hauek azalduko dira:

        1. Kategoria bakoitzeko aktibo finantzarioak eta pasibo finantzarioak kalifikatzeko eta baloratzeko erabilitako irizpideak eta, halaber, arrazoizko balioaren aldaketak kontabilizatzekoak; bereziki, enpresak jaulkitako baloreak, erabilitako tresna juridikoaren arabera printzipioz ondare-tresna moduan kalifikatu behar zirenak, zergatik kalifikatu diren pasibo finantzario moduan.

        2. Hasieran galdu-irabazien bitartez arrazoizko balioan baloratutako aktibo eta pasibo finantzario bezala sailkatutako aktibo eta pasibo finantzarioen izaera, eta gainera, sailkapen hori egiteko aplikatutako irizpideak eta enpresak finantza-tresnak erregistratzeko eta baloratzeko arauan azaltzen diren betebeharrak bete dituela esaten duen esplikazioa.

        3. Aktibo finantzarioak narriatu direla erakusten duten ebidentziak badaudela erabakitzeko, balio-zuzenketak eta atzera-itzultzeak edo lehengoratzeak erregistratzeko eta aktibo finantzario narriatuei baja emateko aplikatu diren irizpideak. Bereziki, zordun komertzialen eta kobratzeko bestelako kontuen balio-zuzenketak kalkulatzeko erabilitako irizpideak azpimarratu beharko dira. Halaber, birnegoziatu izan ez balira mugaeguneratuta edo narriatuta egongo liratekeen aktibo finantzario birnegoziatuei aplikatutako kontabilitate-irizpideak zehaztu beharko dira.

        4. Aktibo finantzarioen eta pasibo finantzarioen baja erregistratzeko erabilitako irizpideak.

        5. Finantza-tresna hibridoak; osagai bakoitza bereizita baloratzeko erabili diren irizpideak zein izan diren azalduko da, oinarritzat hartuz bakoitzaren ezaugarriak eta arrisku ekonomikoak, edota, osagaiak bereizi ezin badira, bereizi ezina azalduko da. Gainera, erabilitako balorazio-irizpideak azalduko dira, erreferentzia berezia eginez narriaduragatik egindako balio-zuzenketei.

        6. Finantza-tresna konposatuak; pasibo finantzario bezala kalifikatu behar den osagaia zenbatesteko jarraitu den balorazio-irizpidea azaldu behar da.

        7. Berme finantzarioko kontratuak; bai hasierako balorazioan eta bai gerokoan jarraitutako irizpidea.

        8. Taldeko enpresetan, talde anitzekoetan eta elkartuetan egindako inbertsioak; inbertsio horien balorazioa egiteko baliatutako irizpideen berri emango da eta narriaduragatik egindako balio-zuzenketak erregistratzeko aplikatu den irizpidea azalduko da.

        9. Kategoria bakoitzeko finantza-tresnetatik sortutako sarrerak eta gastuak erabakitzeko erabilitako irizpideak: interesak, primak edo deskontuak, dibidenduak, etab.

        10. Enpresaren esku dauden ondare-tresna propioak, baloratzeko eta erregistratzeko erabilitako irizpideak adieraziz.

      7. Kontabilitate-estaldurak; enpresak estaldura-eragiketetan aplikatutako balorazio-irizpideak adieraziko dira, arrazoizko balioen estaldurak, diru-fluxuen estaldurak eta atzerriko negozioetan egindako inbertsio garbien estaldurak bereziz, eta halaber, eteten direnean, etenduraren kontabilitate-ondoreak erregistratzeko aplikatutako balorazio-irizpideak, eta zergatik eten diren.

      8. Izakinak; balorazio-irizpideak adierazita, batez, ere, narriaduragatik egindako balio-zuzenketei eta gastu finantzarioen kapitalizazioari buruzkoak.

      9. Atzerri-monetan egindako transakzioak, hauek azalduz:

        1. Atzerri-monetan egindako transakzioak baloratzeko eta kanbio-diferentziak egozteko irizpideak.

        2. Moneta funtzionala aldatu bada, azaldu egin beharko da, eta baita aldaketa egiteko arrazoia ere.

        3. Urteko kontuetako elementu batzuk orain edo jatorrian atzerri-monetan baloratutakoak direnean, elementu horiek eurotara bihurtzeko kanbio-tasa kalkulatzeko erabili den prozedura azalduko da.

        4. Aurkezpen-monetara bihurtzeko erabili den irizpidea.

      10. Mozkinen gaineko zergak; zerga geroratuen aktiboak eta pasiboak erregistratzeko eta baloratzeko erabilitako irizpideen azalpenarekin.

      11. Sarrerak eta gastuak; aplikatu diren irizpide orokorrak adieraziz. Bereziki, enpresak emandako zerbitzuei buruz, sarrerak erabakitzeko erabilitako irizpideak adieraziko dira; zehazki, zerbitzu-ematean eginda dagoen ehunekoa erabakitzeko metodoak azalduko dira eta metodo horiek ezin izan badira aplikatu, ezintasun horren berri emango da.

      12. Hornidurak eta kontingentziak; balorazio-irizpidea azalduko da, eta, horrelakorik dagoenean, obligazioa likidatzen denean hirugarren batengandik jasotzekoak diren konpentsazioen tratamendua. Bereziki, hornidurei dagokienez, arrisku bakoitza zenbatesteko eta kalkulatzeko metodoaren azalpen orokorra eman beharko da.

      13. Ingurumen-izaerako ondare-elementuak, azalduz:

        1. Ingurumen-helburuetarako xedatutako zenbatekoak baloratzeko eta, halaber, emaitzetara egozteko irizpideak. Bereziki, zenbateko horiek ekitaldiko gastu bezala edo dagokion aktiboaren balio handiago bezala hartzeko jarraitu den irizpidea azalduko da.

        2. Ingurumen-inpaktuaren ondoriozko hornidurak zenbatesteko eta kalkulatzeko metodoaren azalpena.

      14. Pertsonal-gastuak erregistratzeko eta baloratzeko erabili diren irizpideak, pentsioen konpromisoei dagozkienak bereziki.

      15. Akzioetan oinarritutako ordainketak, kontabilizatzeko erabili diren irizpideak azalduz.

      16. Diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak; sailkatzeko eta, hala dagokienean, emaitzetara egozteko erabili den irizpidea adieraziz.

      17. Negozio-konbinazioak, erregistratzeko eta baloratzeko erabilitako irizpideak azalduz.

      18. Baterako negozioak; partaide den baterako negozioari dagozkion saldoak urteko kontuetan sartzeko erabili diren irizpideak adieraziz.

      19. Loturadun alderdien arteko transakzioetan erabilitako irizpideak.

      20. Saltzeko mantendutako aktibo ez-korronteak; aktibo edo elementu-multzo horiek saltzeko mantendutakotzat sailkatzeko eta baloratzeko erabili diren irizpideak azalduko dira, pasibo elkartuak ere bertan sartuz.

      21. Etendako eragiketak; jarduera bat etendakotzat identifikatzeko eta sailkatzeko irizpideak, eta horrek sortzen dituen sarrerak eta gastuak.

      1. Ibilgetu materiala.

      1. Epigrafe honetan sartutako balantzeko partida bakoitzak ekitaldian izan duen mugimenduaren analisia, bakoitzaren amortizazio metatua eta narriaduragatik egindako balio-zuzenketa metatuak, ondorengoa azalduz:

        1. Hasierako saldoa.

        2. Sarrerak edo zuzkidurak, negozio-konbinazio bidez egindako eskuratzeak eta diruaz bestelako ekarpenak zehaztuz, eta baita zabalkuntza edo hobekuntzei dagozkienak ere.

        3. Narriaduragatik egindako balio-zuzenketen atzera-itzultzea.

        4. Beste partida batzuetako transferentzia edo traspasoengatik izandako gehikuntzak/gutxitzeak; bereziki, saltzeko mantendutako aktibo ez-korronteetara edo etendako eragiketetara egindakoak.

        5. Irteerak, bajak edo gutxitzeak.

        6. Narriaduragatik egindako balio-zuzenketak, ekitaldian kontabilizatuak eta metatuak bereiziz.

        7. Amortizazioak, ekitaldian kontabilizatuak eta metatuak bereiziz.

        8. Amaierako saldoa.

      2. Datu hauei buruzko informazioa:

        1. Aktiboen balio handiago bezala sartutako eraisteko, erretiratzeko edo birgaitzeko kostu estimatuak, balorazioa egiteko kontuan izan diren zirkunstantziak zehaztuz.

        2. Elementu mota bakoitzerako erabilitako balio-bizitzak edo amortizazio-koefizienteak, eta erabilitako amortizazio-metodoak, epigrafe honetako elementu garrantzitsu bakoitzaren ekitaldiko amortizazioari eta amortizazio metatuari buruzko informazioa emanez.

        3. Estimazioetan egindako aldaketen berri eman beharko da, uneko ekitaldian edo etorkizunekoetan eragin esanguratsua baldin badute, eta hondar-balioak, eraiste, erretiratze edo birgaitzeko kostu estimatuak, balio-bizitzak eta amortizazio-metodoak ukitzen badituzte.

        4. Taldeko enpresengandik eta elkartuengandik eskuratutako ibilgetu materialeko inbertsioen ezaugarriak, garbi azalduz kontabilitate-balioa, amortizazioa eta narriaduragatik egindako balio-zuzenketa metatuak.

        5. Espainiako lurraldetik kanpora kokatutako ibilgetu materialeko inbertsioen ezaugarriak, garbi azalduz kontabilitate-balioa, amortizazioa eta narriaduragatik egindako balio-zuzenketa metatuak.

        6. Ekitaldian kapitalizatutako finantza-gastuen zenbatekoa, eta hori kalkulatzeko erabili diren irizpideak.

        7. Ekitaldian zehar ibilgetu material zehatz batean narriaduragatik balio-zuzenketa esanguratsuren bat kontabilizatu edo atzera itzuli bada, balio-zuzenketa bakoitzeko adierazi beharko da:

          Ibilgetu materialaren izaera.

          Zenbatekoa, eta narriaduragatiko galera kontabilizatzera edo atzera itzultzera eraman duten gertaerak eta zirkunstantziak.

          Arrazoizko balioa (halakorik dagoenean, salmenta-kostuak kenduta) zehazteko erabilitako irizpidea, eta

          Erabilera-balioaren metodoa erabiltzen bada, uneko estimazioetan eta aurrekoetan erabilitako eguneratze-tasa edo tasak adieraziko dira, diru-fluxuen proiekzioak oinarritzeko erabili diren hipotesi gakoen deskripzioa egingo da eta esango da nola zehaztu diren balioak, diru-fluxuen proiekzioak hartzen duen epealdia eta diru-fluxuen hazkunde-tasa, bosgarren urtetik aurrera.

        8. Aurreko letran esandako informazioan sartu ez diren gainerako narriaduraren galera eta atzera-itzultze agregatuei dagokienez, zein ibilgetu mota nagusitan egin diren azalduko da, eta zein izan diren narriaduragatik egindako balio-zuzenketa horiek kontabilizatu eta atzera itzultzera behartu duten gertaera eta zirkunstantzia nagusiak.

        9. Balio-narriadura izan duten edo galdu edo erretiratu diren ibilgetu materialeko elementuengatik hirugarren batzuek eman dituzten eta ekitaldiko emaitzan sartu diren konpentsazioen zenbatekoari buruzko informazioa emango da.

        10. Ibilgetu materiala unitate diru-sortzaile batean sartuta badago, narriaduragatik izandako galeraren informazioa emango da 7. oharreko 2. idatz-zatian ezarritakoaren arabera.

        11. Zuzenean ustiapenarekin lotuta ez dagoen ibilgetu materialaren ezaugarriak, garbi azalduz kontabilitate-balioa, amortizazioa eta narriaduragatik egindako balio-zuzenketa metatuak.

        12. Erabat amortizatuta egon arren, oraindik erabiltzen diren ondasunen zenbatekoa eta ezaugarriak, bereizketa eginez eraikuntzen eta gainerako elementuen artean.

        1. Berme eta errebertsioei lotutako ondasunak, eta baita titulartasun-murrizketarik dagoen eta zenbatekoak diren ere.

        2. Ibilgetu materialarekin erlazionatuta hartutako diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak, aktibo horien zenbatekoa ere adieraziz.

        1. Erosteko konpromiso irmoak eta finantzaketa-iturri aurreikusgarriak; baita saltzeko konpromiso irmoak ere.

        2. Ibilgetu materialeko ondasunetan eragina duten izaera substantiboko gainerako gorabeherak, hala nola: errentamenduak, aseguruak, auziak, enbargoak eta antzeko egoerak.

        3. Finantza-errentamenduak eta ibilgetu materialeko ondasunen gaineko antzeko beste eragiketa guztiak. Memoriako beste leku batzuetan eskatzen den bestelako informazioari kalterik egin gabe.

        4. Ondasun higiezinetan, bereizita adieraziko dira eraikuntzaren eta lurraren balioa.

        5. Ekitaldian ibilgetu materialeko elementuak besterentzetik edo beste era batera xedatzetik sortutako emaitzak.

          1. Ondasun higiezinetako inbertsioak.

            Aurreko oharrean eskatutako informazioaz gain, ondasun higiezinetako inbertsio bezala sailkatutako ondasun higiezinak deskribatuko dira, informazio hau emanez:

          1. Ondasun higiezinetako inbertsio motak eta emango zaien xedea.

          2. Inbertsio horietatik etorritako sarrerak eta ustiapen-gastuak; bereizi egingo dira sarrerak sortzen dituzten eta ez dituzten inbertsioak.

          3. Murrizketarik badago ondasun higiezinetako inbertsioak egiteko, horietatik sortutako sarrerak edo besterentzean edo beste xedatzean lortutako baliabideak kobratzeko, murrizketa horien azalpena eta zenbatekoa, eta

          4. Ondasun higiezinetako inbertsioak eskuratzeko, eraikitzeko edo garatzeko edota konponketak, mantentzea eta hobekuntzak egiteko dauden kontratu-obligazioak.

          1. Ibilgetu ukiezina.

          1. Orokorra.

            Merkataritza-fondoaren inguruko informazioari dagokionez izan ezik, horri buruz ohar honetako 2. idatz-zatian esaten den informazioa eman beharko baita, honako informazio hau sartu behar da:

          1. Epigrafe honetan sartutako balantzeko partida bakoitzak ekitaldian izan duen mugimenduaren analisia, bakoitzaren amortizazio metatua eta narriaduragatik egindako balio-zuzenketa metatuak, ondorengoa azalduz:

            1. Hasierako saldoa.

            2. Sarrerak edo zuzkidurak, zehaztuz, barnean sortutakoak eta negozio-konbinazioen bidez eskuratutakoak eta diruaz bestelako ekarpenak.

            3. Narriaduragatik egindako balio-zuzenketen atzera-itzultzea.

            4. Beste partida batzuetako transferentzia edo traspasoengatik izandako gehikuntzak/gutxitzeak; bereziki, saltzeko mantendutako aktibo ez-korronteetara egindakoak.

            5. Irteerak, bajak edo gutxitzeak.

            6. Narriaduragatik egindako balio-zuzenketak, ekitaldian kontabilizatuak eta metatuak bereiziz.

            7. Amortizazioak, ekitaldian kontabilizatuak eta metatuak bereiziz.

            8. Amaierako saldoa.

          2. Datu hauei buruzko informazioa:

            1. Berme eta errebertsioei lotutako aktiboak, eta baita titulartasun-murrizketarik dagoen eta zenbatekoak diren ere.

            2. Elementu mota bakoitzerako erabilitako balio-bizitzak edo amortizazio-koefizienteak, eta erabilitako amortizazio-metodoak, epigrafe honetako elementu garrantzitsu bakoitzaren ekitaldiko amortizazioari eta amortizazio metatuari buruzko informazioa emanez.

            3. Estimazioetan egindako aldaketen berri eman beharko da, uneko ekitaldian edo etorkizunekoetan eragin esanguratsua baldin badute, eta hondar-balioak, balio-bizitzak eta amortizazio-metodoak ukitzen badituzte.

            4. Taldeko enpresengandik eta elkartuengandik eskuratutako ibilgetu ukiezineko inbertsioen ezaugarriak, garbi azalduz kontabilitate-balioa, amortizazioa eta narriaduragatik egindako balio-zuzenketa metatuak.

            5. Ibilgetu ukiezineko inbertsioen ezaugarriak, horien eskubideak Espainiako lurraldetik kanpora egikaritzeko modukoak direnean edo Espainiako lurraldetik kanpora kokatutako inbertsioekin erlazionatuta daudenean, inbertsio horien kontabilitate-balioa, amortizazioa eta narriaduragatik egindako balio-zuzenketa metatuak adieraziz.

            6. Ekitaldian kapitalizatutako finantza-gastuen zenbatekoa, eta hori kalkulatzeko erabili diren irizpideak.

            7. Ekitaldian zehar ibilgetu ukiezin zehatz batean narriaduragatik balio-zuzenketa esanguratsuren bat kontabilizatu edo atzera itzuli bada, balio-zuzenketa bakoitzeko adierazi beharko da:

              Ibilgetu ukiezinaren izaera.

              Zenbatekoa, eta narriaduragatiko galera kontabilizatzera edo atzera itzultzera eraman duten gertaerak eta zirkunstantziak.

              Arrazoizko balioa (halakorik dagoenean, salmenta-kostuak kenduta) zehazteko erabilitako irizpidea, eta

              Erabilera-balioaren metodoa erabiltzen bada, uneko estimazioetan eta aurrekoetan erabilitako eguneratze-tasa edo tasak adieraziko dira, diru-fluxuen proiekzioak oinarritzeko erabili diren hipotesi gakoen deskripzioa egingo da eta esango da nola zehaztu diren balioak, diru-fluxuen proiekzioak hartzen duen epealdia eta diru-fluxuen hazkunde-tasa, bosgarren urtetik aurrera.

            8. Aurreko letran esandako informazioan sartu ez diren gainerako narriaduraren galera eta atzera-itzultze agregatuei dagokienez, zein ibilgetu mota nagusitan egin diren azalduko da, eta zein izan diren narriaduragatik egindako balio-zuzenketa horiek kontabilizatu eta atzera itzultzera behartu duten gertaera eta zirkunstantzia nagusiak.

            9. Ibilgetu ukiezina unitate diru-sortzaile batean sartuta badago, narriaduragatik izandako galeraren informazioa emango da ohar honetako 2. idatz-zatian ezarritakoaren arabera.

            10. Zuzenean ustiapenarekin lotuta ez dagoen ibilgetu ukiezinaren ezaugarriak, garbi azalduz kontabilitate-balioa, amortizazioa eta narriaduragatik egindako balio-zuzenketa metatuak.

            11. Erabat amortizatuta egon arren, oraindik erabiltzen diren ibilgetu ukiezinen zenbatekoa eta ezaugarriak.

            12. Ibilgetu ukiezinarekin erlazionatuta hartutako diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak, aktibo horien zenbatekoa ere adieraziz.

            1. Erosteko konpromiso irmoak eta finantzaketa-iturri aurreikusgarriak; baita saltzeko konpromiso irmoak ere.

            2. Ekitaldian ibilgetu ukiezineko elementuak besterentzetik edo beste era batera xedatzetik sortutako emaitzak.

            1. Ekitaldian zehar gastu bezala kontabilizatu diren ikerketa eta garapeneko ordainketen zenbateko agregatua, eta ikerketa eta garapeneko gastuen kapitalizazioari eusteko dauden zirkunstantzien justifikazioa.

            2. Balio-bizitza mugagabeko ibilgetu ukiezinak, merkataritza-fondoaz bestelakoak, bakoitzaren zenbatekoa, izaera eta balio-bizitza mugagabea duela estimatzeko izan diren arrazoiak xehatuz.

            3. Ibilgetu ukiezinean eragina duten izaera substantiboko gainerako gorabeherak, hala nola: errentamenduak, aseguruak, auziak, enbargoak eta antzeko egoerak.

              1. Merkataritza-fondoa.

                Informazio hau sartuko da idatz-zati honetan:

              1. Ekitaldian egindako negozio-konbinazio bakoitzeko, merkataritza-fondoaren zifra adieraziko da, eta negozio-konbinazio bakoitzari dagokiona banakatuta aurkeztuko da.

                Banaka garrantzi erlatibo handirik ez duten negozio-konbinazioak direnean, aurreko informazio hori modu agregatuan emango da.

                Urteko kontuen itxiera-dataren eta formulazio-dataren bitartean egindako negozio-konbinazioei buruzko informazioa ere azaldu beharko da, ahal den guztietan behintzat; ezin denean, informazio hori zergatik ezin den eman azaltzeko arrazoiak emango dira.

              2. Enpresak kontziliatu egingo ditu merkataritza-fondoak ekitaldiaren hasieran eta bukaeran dituen zenbatekoak, bereizita azalduz:

                1. Ekitaldi-hasieran fondoak zuen balio gordina eta narriaduragatik egindako balio-zuzenketa metatuak.

                2. Ekitaldian kontabilizatutako merkataritza-fondo gehigarria, saltzeko mantendutakoen artean sailkatutako elementu-multzo besterengarri bati dagokion merkataritza-fondoa bereiziz, erregistratzeko eta baloratzeko arauen arabera. Era berean, saltzeko mantendutako elementu-multzo besterengarrien artean sailkatuta ez zegoen eta ekitaldian zehar baja eman zaion merkataritza-fondoari buruzko informazioa ere emango da.

                3. Zerga geroratuen aktiboak ekitaldian zehar beranduago kontabilizatzeagatik egin beharreko doikuntzak.

                4. Ekitaldian zehar narriaduragatik kontabilizatutako balio-zuzenketak.

                5. Liburu-balioan ekitaldian zehar izan diren gainerako aldaketa guztiak, eta

                6. Ekitaldi-amaieran fondoak duen balio gordina eta narriaduragatik egindako balio-zuzenketa metatuak.

              3. Merkataritza-fondoa erregistratzera eraman duten faktoreen deskripzioa eta, gainera, unitate diru-sortzaile bakoitzari egotzitako merkataritza-fondoaren eta balio-bizitza mugagabeko bestelako ibilgetu ukiezinen zenbatekoa justifikatu eta azaldu beharko da.

              4. Merkataritza-fondoak narriaduragatik izaten duen galera esanguratsu bakoitzeko, informazio hau emango da:

                1. Merkataritza-fondoa eta beste ibilgetu ukiezin edo material batzuk barne hartzen dituen unitate diru-sortzailearen deskripzioa, eta unitate diru-sortzailea identifikatzeko nola multzokatu diren elementuak, multzokatzeko modua aldatu egin bada aurreko ekitaldietatik.

                2. Zenbatekoa, eta narriaduragatik balio-zuzenketa kontabilizatzera eraman duten gertaerak eta zirkunstantziak.

                3. Arrazoizko balioa (halakorik dagoenean, salmenta-kostuak kenduta) zehazteko erabilitako irizpidea, eta

                4. Erabilera-balioaren metodoa erabiltzen bada, uneko estimazioetan eta aurrekoetan erabilitako eguneratze-tasa edo tasak adieraziko dira, diru-fluxuen proiekzioak oinarritzeko erabili diren hipotesi gakoen deskripzioa egingo da eta esango da nola zehaztu diren balioak, diru-fluxuen proiekzioak hartzen duen epealdia eta diru-fluxuen hazkunde-tasa, bosgarren urtetik aurrera.

              5. Aurreko zenbakian esandako informazioan sartu ez diren gainerako narriaduragatiko galera agregatuei dagokienez, narriaduragatik egindako balio-zuzenketa horiek kontabilizatzea ekarri duten gertaera eta zirkunstantzia nagusiak.

              6. Aktiboen edo unitate diru-sortzaileen zenbateko berreskuragarria zehazteko erabili diren hipotesiak.

              1. Errentamenduak eta antzeko eragiketak.

                Jarraian ezarritakoaren arabera errentamendu-eragiketetarako eman beharreko informazio bera eman beharko da enpresak antzeko beste eragiketa batzuk egiten dituenean ere.

              1. Finantza-errentamenduak.

              1. Errentatzaileek informazio hau emango dute:

                1. Finantza-errentamendu bezala sailkatutako errentamenduetan (erosteko aukera adieraziz, horrelakorik dagoenean) egindako inbertsio gordin totalaren eta ekitaldi-itxierako balio eguneratuaren arteko kontziliazioa. Errentamendu horiengatik ondoren zehazten diren epeetan kobratuko diren zenbateko minimoei eta horien balio eguneratuari buruzko informazioa emango da:

                  Urtebete arte.

                  Urtebete eta bost urteren artean.

                  Bost urtetik gora.

                2. Finantza-errentamenduko kontratuen zenbateko osoaren kontziliazioa, ekitaldiaren hasieran eta amaieran.

                3. Finantza-errentamenduko hitzarmen esanguratsuen deskripzio orokorra.

                4. Sortu gabeko sarrera finantzarioak eta eragiketaren osagai finantzarioa banatzeko irizpidea.

                5. Ekitaldiko sarrera bezala kontabilizatutako kuota kontingenteen zenbatekoa.

                6. Errentamendutik kobratzeko dauden kopuruen kaudimengabezia estaltzeko egiten den narriaduragatiko balio-zuzenketa.

              2. Errentariek informazio hau emango dute:

                1. Aktibo mota bakoitzeko, aktiboaren hasierako kontabilitate-balioa, balio hori zeri dagokion adieraziz, aktiboaren arrazoizko balioari edo, bestela, egin beharreko gutxieneko ordainketen balio eguneratuari.

                2. Errentamenduagatik etorkizunean egin beharko diten ordainketa minimoen zenbateko osoaren (erosteko aukera adieraziz, horrelakorik dagoenean) eta ekitaldi-itxierako balio eguneratuaren arteko kontziliazioa. Errentamendu horiengatik ondoren zehazten diren epeetan ordaindu beharko diren zenbateko minimoei eta horien balio eguneratuari buruzko informazioa emango da:

                  Urtebete arte.

                  Urtebete eta bost urteren artean.

                  Bost urtetik gora.

                3. Ekitaldiko gastu bezala kontabilizatutako kuota kontingenteen zenbatekoa.

                4. Azpierrentamendu finantzario ezereztu ezinengatik ekitaldi-itxieran jasotzea espero diren etorkizuneko ordainketa minimoen guztizko zenbatekoa.

                5. Finantza-errentamenduko akordio esanguratsuen deskripzio orokorra, informazio hau emanez:

                  Hitzartutako edozein kuota kontingente zehazteko oinarriak.

                  Zer kontratu dauden eta, halakorik dagoenean, kontratuak berritzeko epeak; gainera, erosteko aukerak eta prezioak eguneratzeko edo mailakatzeko klausulak, eta

                  Enpresari errentamendu-kontratuen indarrez ezarri zaizkion murrizketak, hala nola, dibidenduen banaketari buruzkoak eta zor gehiago egiteari edo errentamendu-kontratu berriak egiteari buruzkoak.

                6. Kontratu hauetatik sortzen diren aktiboen informazioa memorian eman beharko da, izaera horretako aktiboei dagokienaren arabera, aurreko oharretan ibilgetu materialari, ondasun higiezinetako inbertsioei eta ibilgetu ukiezinari buruz ezarritakoa betez.

                  1. Errentamendu operatiboak.

                  1. Errentatzaileek informazio hau emango dute:

                    1. Errentamendu operatibo ezereztu ezinengatik etorkizunean egingo diren kobrantza minimoen zenbateko osoa eta, gainera, epe hauei dagozkien zenbatekoak:

                      Urtebete arte.

                      Urtebete eta bost urteren artean.

                      Bost urtetik gora.

                    2. Errentan emandako ondasun eta errentamendu-akordio esanguratsuen deskripzio orokorra.

                    3. Ekitaldiko sarrera bezala kontabilizatutako kuota kontingenteen zenbatekoa.

                  2. Errentariek informazio hau emango dute:

                    1. Errentamendu operatibo ezereztu ezinengatik etorkizunean egingo diren ordainketa minimoen zenbateko osoa eta, gainera, epe hauei dagozkien zenbatekoak:

                      Urtebete arte.

                      Urtebete eta bost urteren artean.

                      Bost urtetik gora.

                    2. Azpierrentamendu operatibo ezereztu ezinengatik ekitaldi-itxieran jasotzea espero diren etorkizuneko ordainketa minimoen guztizko zenbatekoa.

                    3. Ekitaldiko gastu eta sarrera bezala kontabilizatutako errentamendu eta azpierrentamendu operatiboen kuotak, hauen arteko bereizketa eginez: errentamendu-ordainketa minimoak, kuota kontingenteak eta azpierrentamendu-kuotak.

                    4. Errentamendu-akordio esanguratsuen deskripzio orokorra, informazio hau emanez:

                      Hitzartutako edozein kuota kontingente zehazteko oinarriak.

                      Zer kontratu dauden eta, halakorik dagoenean, kontratuak berritzeko epeak; gainera, erosteko aukerak eta prezioak eguneratzeko edo mailakatzeko klausulak, eta

                      Enpresari errentamendu-kontratuen indarrez ezarri zaizkion murrizketak, hala nola, dibidenduen banaketari buruzkoak eta zor gehiago egiteari edo errentamendu-kontratu berriak egiteari buruzkoak.

                      1. Finantza-tresnak.

                      1. Kontsiderazio orokorrak.

                        Hurrengo idatz-zatietan eskatzen den informazioa, erregistratzeko eta baloratzeko bederatzigarren arauaren esparruan sartzen diren finantza-tresnetan aplikatuko da.

                        Informazioa memorian aurkezteko moduari dagokionez, finantza-tresna mota bakoitzeko eman beharko dira informazio batzuk. Erregistratzeko eta baloratzeko bederatzigarren arauan ezarritako finantza-tresnak eta kategoriak kontuan hartuz definituko dira mota horiek. Enpresak definitutako motei buruzko informazioa eman beharko da.

                      2. Finantza-tresnek enpresaren egoera finantzarioan eta emaitzetan duten garrantziari buruzko informazioa.

                        1. Balantzeari buruzko informazioa.

                        1. Aktibo finantzario eta pasibo finantzarioen kategoriak. Erregistratzeko eta baloratzeko bederatzigarren arauan zehaztutako aktibo finantzario eta pasibo finantzarioen kategoria bakoitzaren kontabilitate-balioa adieraziko da, egitura honen arabera:

                          1) Aktibo finantzarioak, taldeko enpresen, talde anitzekoen eta elkartuen ondarean egindako inbertsioak izan ezik.

                          Klaseak

                          Kategoriak Epe luzeko finantza-trenak Epe laburreko finantza-trenak GUZTIRA

                          Ondare

                          trenak Zorra adierazten duten baloreak Hartzekoak

                          Deribatuak

                          Bestelakoak Ondare

                          trenak Zorra adierazten duten baloreak Hartzekoak

                          Deribatuak

                          Bestelakoak

                          Ej. x Ej. x-1 Ej. x Ej. x-1 Ej. x Ej. x-1 Ej. x Ej. x-1 Ej. x Ej. x-1 Ej. x Ej. x-1 Ej. x Ej. x-1

                          Galdu-irabazien bitartez arrazoizko balioan baloratutako aktiboak:

                          Negoziatzeko mantenduak

                          Bestelakoak

                          Mugaegunera arte mantendutako inbertsioak

                          Maileguak eta kobratzeko partidak

                          Aktibo salgarriak:

                          Arrazoizko balioan baloratuak

                          Kostuan baloratuak

                          Estaldurako deribatuak

                          Guztira

                          2) Pasibo finantzarioak.

                          Klaseak

                          Kategoriak Epe luzeko finantza-trenak Epe laburreko finantza-trenak GUZTIRA

                          Kreditu erakundeekiko zorrak Obligazioak eta bestelako balore negoziagarriak Deribatuak

                          Bestelakoak Kreditu erakundeekiko zorrak Obligazioak eta bestelako balore negoziagarriak Deribatuak

                          Bestelakoak

                          Ej. x Ej. x-1 Ej. x Ej. x-1 Ej. x Ej. x-1 Ej. x Ej. x-1 Ej. x Ej. x-1 Ej. x Ej. x-1 Ej. x Ej. x-1

                          Zorrak ordaintzako partidak

                          Galdu-irabazien bitartez arrazoizko balioan baloratutako pasiboak:

                          Negoziatzeko mantenduak

                          Bestelakoak

                          Estaldurako deribatuak

                          Guztira

                        2. Galdu-irabazien bitartez arrazoizko balioan baloratutako aktibo finantzarioak eta pasibo finantzarioak. Arrazoizko balioan izandako aldaketaren zenbatekoaren berri emango da, ekitaldian izan duena eta izendatu zenetik metatutakoa, eta kalkulua egiteko erabili den metodoa adieraziko da.

                          Estaldura-tresna bezala kalifikatuta ez dauden finantza-tresna deribatuei dagokienez, tresnen izaerari buruzko informazioa emango da eta, halaber, etorkizuneko diru-fluxuen zenbatekoan, egutegian edo ziurtasunean eragina izan dezaketen baldintzei buruzkoa.

                          Inoiz, enpresak aktibo finantzarioak edo pasibo finantzarioak izendatu baditu «Galdu-irabazien bitartez arrazoizko balioan baloratutako bestelako aktibo finantzarioak» edo «Galdu-irabazien bitartez arrazoizko balioan baloratutako bestelako pasibo finantzarioak» kategorietan, aukera hori erabili duela adieraziko du, erregistratzeko eta baloratzeko arauan ezarritako baldintzak bete dituela zehaztuz.

                        3. Birsailkatzeak. Baldin eta, erregistratzeko eta baloratzeko bederatzigarren arauan ezarritakoaren arabera, aktibo finantzarioren bat birsailkatu eta kostuan edo kostu amortizatuan baloratzera pasatzen bada arrazoizko balioan baloratu ordez, edo alderantziz, birsailkapen horretako zenbatekoen informazioa emango da aktibo finantzarioen kategoria bakoitzeko, eta horri buruzko justifikazioa sartuko da.

                        4. Epemugen araberako sailkapena. Epemuga jakina edo jakingarria duten aktibo finantzario eta pasibo finantzarioetan, ekitaldi-itxieraren hurrengo bost urteetako bakoitzean mugaeguneratuko diren zenbatekoak eta mugaeguneratu arte geratzen den gainerakoa adierazi behar dira. Datu horiek bereizita emango dira aktibo finantzario eta pasibo finantzarioetako partida bakoitzarentzat, balantze-ereduaren arabera.

                        5. Aktibo finantzarioen transferentziak. Enpresak aktibo finantzarioen lagapena egin duenean, baina aktiboen parte batek edo guztiek balantzean baja emateko baldintzak (finantza-tresnak erregistratzeko eta baloratzeko arauko 2.9. idatz-zatian azaltzen direnak) betetzen ez dituztenean, informazio hau emango du, aktibo moten arabera multzokatuta:

                          Lagatako aktiboen izaera.

                          Jabetzarekin lotutako zein arrisku eta onurak jarraitzen duten enpresarenak izaten.

                          Enpresak erregistratuta mantentzen dituen lagatako aktiboen eta pasibo asoziatuen liburu-balioa, eta

                          Inplikazioaren jarraipenagatik kontabilizatzen baditu enpresak aktiboak, hasieran balantzean azaltzen ziren aktiboen liburu-balioa, enpresak kontabilizatzen jarraitzen duen aktiboen liburu-balioa eta pasibo asoziatuen liburu-balioa.

                        6. Bermetan emandako eta hartutako aktiboak. Bermetan emandako aktibo finantzarioen liburu-balioa adieraziko da, zein motatakoak diren eta berme-eragiketa horrekin lotutako baldintzak eta epeak azalduz, gainera.

                          Enpresak beste hirugarren batengandik bermetan hartutako aktiboak, finantzarioak edo bestelakoak, askatasunez xeda baditzake ez-ordaintzerik gertatu ez arren, informazio hau eman beharko du:

                          Bermetan hartutako aktiboaren arrazoizko balioa.

                          Bermetan hartutako eta enpresak xedatutako edozein aktiboren arrazoizko balioa, eta enpresak aktiboa itzultzeko obligaziorik duen edo ez, eta

                          Enpresari dagokionez, bermetan hartutako aktiboak erabiltzeko epeak eta baldintzak.

                        7. Kreditu-arriskuagatik sortutako balio-narriaduragatik egindako zuzenketak. Aktibo finantzario-mota bakoitzari buruz, kreditu-arriskuagatik sortutako narriaduraren ondorioz izandako galerak jasotzen dituzten zuzenketa-kontuen mugimenduen analisia aurkeztuko da.

                        8. Ez-ordaintzea eta kontratu-baldintzak ez betetzea. Ekitaldi-itxieran oraindik ordaindu gabe dauden maileguei buruz, adieraziko dira:

                          Ekitaldian zehar printzipala edo interesak ordaindu gabe utzi badira, ez-ordaintzearen xehetasunak.

                          Ez-ordaintzeren bat izan duten maileguen kontabilitate-balioa ekitaldiaren itxiera-datan, eta

                          Ez-ordaintzea konpondu den edo maileguaren baldintzak birnegoziatu diren, urteko kontuak formulatu aurretik.

                          Ekitaldian zehar kontratuko baldintzaren bat bete ez bada (ez-ordaintzeaz bestelakoa), eta gertaera horrek mailegu-emaileari ordainketa aurreratua erreklamatzeko eskubidea ematen badio, lehen esandakoaren antzeko informazioa emango da, salbu eta ez-betetze hori konpondu denean edo baldintzak ekitaldi-itxiera baino lehen birnegoziatu direnean.

                        9. Ezaugarri bereziko zorrak. Enpresak ezaugarri bereziko zorrak dituenean, zorren izaerari, zenbatekoei eta ezaugarriei buruzko informazioa emango du, taldeko enpresekin edo elkartuekin egindako zorrak bereiziz, behar denean.

                          2. Galdu-irabazien kontuari eta ondare garbiari buruzko informazioa.

                          Adierazi beharko dira:

                        1. Erregistratzeko eta baloratzeko bederatzigarren arauan definitutako finantza-tresnen kategoria bakoitzetik sortutako galera edo irabazi garbiak.

                        2. Sarrera eta gastu finantzarioak, interes-tasa efektiboaren metodoa aplikatuz kalkulatuta.

                        3. Aktibo finantzario mota bakoitzean narriaduragatik egindako balio-zuzenketen zenbatekoa, eta aktibo horiengatik galdu-irabazien kontura egotzitako sarrera finantzarioren zenbatekoa.

                          3. Memorian sartu beharreko bestelako informazioa.

                        1. Estalduren kontabilitatea.

                          Enpresak egiten dituen estaldura-eragiketen azalpen xehea eman beharko du, estaldura moten arabera sailkatuta eta garbi zehaztuz estaldura-tresna bezala izendatutako finantza-tresnak eta horien ekitaldi-itxierako arrazoizko balioak, eta estalitako arriskuen izaera. Bereziki, finantza-tresnak erregistratzeko eta baloratzeko arauan ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatu behar du.

                          Horrez gainera, diru-fluxuen estalduretan, informazio hau ere emango du enpresak:

                        1. Diru-fluxuak zein ekitalditan gertatuko direla espero den eta zein ekitalditako galdu-irabazien kontuetan izango duten eragina.

                        2. Ekitaldian zehar ondare garbian kontabilizatutako zenbatekoa, eta ondare garbitik galdu-irabazien kontura egotzi den zenbatekoa, galdu-irabazien kontuko partida bakoitzean sartutako zenbatekoak xehatuz.

                        3. Ekitaldian zehar ondare garbitik kendu eta aktibo edo pasibo ez-finantzario baten hasierako balorazioan eskuratze-prezioan edo liburu-balioan sartu den zenbatekoa, estalitako partida probabilitate handiko transakzio aurreikusia denean, eta

                        4. Aurrez estaldura-kontabilitatea aplikatu zaien baina ez direla gertatuko espero diren transakzio aurreikusi guztiak.

                          Arrazoizko balioen estalduretan, gainera, ezagutzera eman beharko dira estaldura-tresnaren galdu-irabaziak, eta estalitako partidan estalitako arriskuarengatik izan diren galdu-irabaziak.

                          Era berean, diru-fluxuen estaldurari eta atzerriko negozioetan egindako inbertsio garbiaren estaldurari buruz galdu-irabazien kontuan erregistratutako inefikaziaren zenbatekoa adieraziko da.

                        1. Arrazoizko balioa.

                          Enpresak finantza-tresna mota bakoitzaren arrazoizko balioa azalduko du, eta dagokion liburu-balioarekin konparatuko.

                          Ez da arrazoizko balioa azaldu beharrik izango kasu hauetan:

                        1. Liburu-balioa arrazoizko balioaren hurbilketa onargarria denean; adibidez, eragiketa komertzialetako epe laburreko hartzekoak eta zorrak direnean.

                        2. Merkatu aktiboan kotizatzen ez duten ondare-tresnak eta horietatik sortutako deribatuak direnean eta, erregistratzeko eta baloratzeko bederatzigarren arauan ezarritakoaren arabera, kostuan baloratzen direnean.

                          Kasu horretan, enpresak egoera hori azalduko du, eta finantza-tresnaren deskripzioa, liburu-balioa eta arrazoizko balioa fidagarritasunez kalkulatzea eragozten duten arrazoien esplikazioa emango ditu. Horrez gainera, enpresak finantza-tresna besterentzeko asmorik duen edo ez, eta noiz, azalduko dira.

                          Finantza-tresnari ekitaldian zehar balantzetik baja ematen zaionean, hori azaldu egingo da, eta baita liburu-balioa eta baja ematean kontabilizatutako galeraren edo irabaziaren zenbatekoa ere.

                          Adierazi beharko da, berebat, aktibo finantzarioen eta pasibo finantzarioen arrazoizko balioa, osorik edo zati batean, merkatu aktiboetan kotizatutako prezioak erreferentziatzat hartuz kalkulatu den ala balorazio-teknika bat erabiliz zenbatetsi den. Azken kasu horretan, aktibo finantzario eta pasibo finantzario mota bakoitzaren arrazoizko balioa estimatzeko erabili diren hipotesiak eta metodologiak azalduko dira.

                          Enpresak garbi azaldu beharko du erregistratutako arrazoizko balioak edota memorian emandako informazioan azaltzen direnak kalkulatzeko, osorik edo zati batean, tresna horren merkatu-baldintzetan eta eskuragarri dauden merkatuko datu behagarrietan oinarritzen ez diren hipotesietan finkatutako balorazio-teknikak erabiltzen direla. Arrazoizko balioa paragrafo honetan esandakoaren arabera kalkulatu denean, ekitaldiko galdu-irabazien kontura egotzitako arrazoizko balioaren aldaketa, guztira, zenbatekoa izan den azaldu beharko da.

                        1. Taldeko enpresak, talde anitzekoak eta elkartuak.

                          Taldeko enpresei, talde anitzekoei eta elkartuei buruzko informazioa emango da, zehazki:

                        1. Taldeko enpresen izena, egoitza eta forma juridikoa, eta bakoitzari buruz azalduko da:

                          Egiten dituen jarduerak.

                          Enpresak, zuzenean edo zeharka, kapitalean eta boto-eskubideetan duen zatia, biak bereizita.

                          Kapitalaren zenbatekoa, erreserbak, ondare garbiko bestelako partidak eta azken ekitaldiko emaitza, Merkataritzako Kodean eta kodea garatzeko arauetan ezarritako irizpideetatik ateratzen denaren arabera, ustiapeneko emaitza bereiziz eta eragiketa jarraituen emaitza eta etendako eragiketena banakatuz, taldeko enpresa bere urteko kontu indibidualetan informazio hori ematera behartuta dagoenean.

                          Kapital-partaidetzaren kontabilitate-balioa.

                          Ekitaldian hartutako dibidenduak.

                          Akzioek burtsan kotizatzen duten ala ez eta, kotizatzen badute, ekitaldiko azken hiru hilabeteetako batez besteko kotizazioa eta ekitaldi-itxierako kotizazioa.

                        2. Aurreko puntuan adierazitako informazio bera beste enpresa hauei buruz ere: talde anitzeko enpresak, elkartuak, kapitalean % 20tik gorako partaidetza eduki arren eragin garrantzitsurik egiten ez zaienak eta sozietatea bazkide kolektibo den enpresak. Halaber, jakitera eman beharko dira enpresa horien inguruan dauden kontingentziak. Enpresak kapitalaren % 20 baino gutxiago eduki arren eragin garrantzitsua badu beste enpresa batean, edo kapitalaren % 20 baino gehiago eduki arren eragin garrantzitsurik ez badu, harreman horiek esplikatzeko azalpenak emango ditu.

                        3. Beste enpresa bat mendeko bihurtzeko ekitaldian zehar egin diren eskuratzeak xehetasunez emango dira, eskuratutako kapital-zatia eta boto-eskubideen ehunekoa adieraziz.

                        4. Sozietate Anonimoen Legearen Testu Bategineko 86. artikuluan jakinarazpenei buruz xedatutakoaren arabera, zuzenean edo zeharka % 10ean baino gehiagoan partaidetutako sozietateei egin zaizkien jakinarazpenak.

                        5. Partaidetzetan narriaduragatik erregistratutako balio-zuzenketen zenbatekoa, ekitaldian kontabilizatuak eta metatuak bereizita. Era berean, halakorik dagoenean, erregistratzeko eta baloratzeko arauan ezarritakoari jarraituz ondare garbian balio-doikuntzak jasotzen dituen partidan balio-narriaduragatik zordundutako zuzkiduren edo abonatutako atzera-itzultzeen informazioa emango da.

                        6. Taldeko enpresetan, talde anitzekoetan eta elkartuetan egindako inbertsioak besterentzetik edo bestela xedatzetik sortutako emaitza.

    4. Bestelako informazioa.

      Informazio hau eman beharko da:

    1. Aktibo finantzarioak erosteko konpromiso irmoak eta finantzaketa-iturri aurreikusgarriak; eta baita salmenta-konpromiso irmoak ere.

    2. Aktibo ez-finantzarioak erosteko edo saltzeko kontratuak, finantza-tresnak erregistratzeko eta baloratzeko arauko 5.4. idatz-zatiaren arabera, arau horretan ezarritakoaren arabera kontabilizatu eta baloratu direnak.

    3. Aktibo finantzarioetan eragina duten izaera substantiboko gainerako gorabeherak, hala nola: auziak, enbargoak, etab.

    4. Deskontu-lerroetan erabilgarri dagoen zenbatekoa, eta enpresari emandako kreditu-polizak, bakoitzaren mugekin, eta erabilitako zatia zehaztuz.

    5. Berme erreala duten zorren zenbatekoa, bakoitzaren forma eta izaera adieraziz.

      1. Finantza-tresnetatik sortutako arriskuaren izaera eta mailari buruzko informazioa.

        1. Informazio kualitatiboa.

        Arrisku mota bakoitzaren: kreditu-arriskua, likidezia-arriskua eta merkatu-arriskua (azken horretan, kanbio-tasaren arriskua, interes-tasaren arriskua eta bestelako prezio-arriskuak sartzen dira), arriskuarekiko esposizioa eta arriskua nola sortzen den adieraziko da, eta arrisku-kudeaketako helburuak, politikak eta prozedurak deskribatuko dira, eta baita arriskua neurtzeko erabiltzen diren metodoak ere.

        Ekitaldi batetik bestera gai horietan aldaketarik badago, esplikatu egin beharko dira.

        2. Informazio kuantitatiboa.

        Arrisku mota bakoitzarentzat aurkeztuko dira:

        1. Ekitaldiaren itxiera-datan arriskuarekiko dagoen esposizioari buruzko informazio kuantitatiboaren laburpen bat. Enpresako administrazio-kontseiluak edo gobernu-organo baliokideak enpresa-barrurako erabilitako informazioan oinarrituko da informazio hori.

        2. Arrisku-kontzentrazioei buruzko informazioa, barnean hartuz kontzentrazioa zehazteko moduaren deskripzioa, kontzentrazio bakoitzaren ezaugarri komunak (eremu geografikoa, dibisa, merkatua, kontrapartida, etab.), eta ezaugarri horiek berak dituzten finantza-tresnekin lotuta dagoen arriskuarekiko esposizioen zenbatekoa.

      2. Fondo propioak.

        Adierazi beharko dira:

        1. Akzio edo kapital-partaidetzen kopurua eta bakoitzaren balio nominala, motaka bereizita, eta baita ematen zaizkien eskubideak eta izan ditzaketen murrizketak ere. Erabat ordaindu gabe badaude, egiteko dauden ordainketak adierazi beharko dira eta noizko egon behar duten ordainduta. Informazio hori bera eskatuko da kapitalaz bestelako beste ondare-tresna batzuei buruz ere.

        2. Egiten ari den kapital-gehikuntza, harpidetzeko dauden akzioen edo partaidetzen kopurua adieraziz eta, berebat, balio nominala, jaulkipen-prima, hasierako ordainketa, emango dituzten eskubideak eta izango dituzten murrizketak, eta horrez gainera, bazkide, akziodun edo obligaziodunek lehentasunezko harpidetza-eskubiderik baduten ala ez, eta harpidetza egiteko ematen den epea.

        3. Akziodunen batzarrak baimendu duen kapitalaren zenbatekoa administratzaileek zirkulazioan jarri dezaten, baimen hori zein epealditarako luzatuko den adieraziz.

        4. Fundatzaile-bonu, gozamen-bonu, obligazio bihurgarri eta antzeko finantza-tresnei erantsitako eskubideak, zenbat diren eta zenbaterainoko eskubidea ematen duten adieraziz.

        5. Erreserben erabilgarritasuna murrizten duten egoera espezifikoak.

        6. Enpresaren esku (edo enpresaren kontura diharduen hirugarren baten esku) dauden akzio edo partaidetza propioen kopurua, balio nominala eta batez besteko eskuratze-prezioa, akzio edo partaidetza horientzat aurreikusita dagoen azken xedea eta sozietate gurasoaren akzioak eskuratzeagatiko erreserbaren zenbatekoa. Bermetan hartutako akzio propioen kopurua, balio nominala eta dagokien erreserbaren zenbatekoa ere ezagutaraziko da. Halakorik dagoenean, kapitalaz bestelako ondare-tresnei dagokienez ere informazio bera emango da dagokien neurrian.

        7. Halakorik dagoenean, beste enpresa batek, zuzenean edo filialen bidez, kapitalean daukan partea,

          • 10ekoa edo handiagoa denean.

        8. Kotizazioan onartutako sozietatearen akzioak.

        9. Sozietateak bere akzioen gainean jaulkitako opzioak edo bestelako kontratuak, fondo propio bezala sailkatu behar direnak, bakoitzaren baldintzak eta zenbatekoak deskribatuz.

        10. Bazkideek edo jabeek emandako diru-laguntza, dohaintza eta legatuei buruzko inguruabar espezifikoak.

          1. Izakinak.

            Adierazi beharko dira:

            1. Ekitaldian zehar izakinen narriaduragatik balio-zuzenketak kontabilizatzera (eta, halakorik dagoenean, atzera-itzultzera) eraman duten inguruabarrak eta, halaber, balio-doikuntzen zenbatekoa.

            2. Urtebetetik gorako produkzio-zikloa duten izakinetan ekitaldian zehar kapitalizatu diren finantza-gastuen zenbatekoa, eta hori zehazteko erabili diren irizpideak.

            3. Izakinak erosteko eta saltzeko konpromiso irmoak, eta izakinei buruzko geroko kontratuei edota opzioei buruzko informazioa.

            4. Berme, pignorazio, fidantza eta antzeko arrazoiengatik, izakinak xedatzeko dauden mugak, zein partida ukitzen duten eta zenbatekoa eta denborazko proiekzioa adieraziz.

            5. Izakinen titularitatean, erabilgarritasunean edo balorazioan eragina duten izaera substantiboko gainerako gorabeherak, hala nola: auziak, aseguruak, enbargoak, etab.

          2. Atzerri-moneta.

          1. Atzerri-monetan izendatutako aktibo eta pasiboko elementuen zenbateko globala, barnean sartuz aktibo eta pasiborik esanguratsuenen banakatzea, monetaka sailkatuta. Erosketei, salmentei eta hartu eta emandako zerbitzuei buruzko zenbatekoak ere adieraziko dira.

          2. Enpresak informazio hau emango du:

            1. Ekitaldiko emaitzan kontabilizatutako kanbio-diferentzien zenbatekoa, finantza-tresna moten arabera, bereizita aurkeztuz, alde batetik, denboraldian zehar likidatu diren transakzioetatik datozenak eta, beste aldetik, ekitaldiaren itxiera-datan bizirik edo mugaeguneratu gabe daudenak, eta kanpoan utziz galdu-irabazien bitartez arrazoizko balioan baloratutako finantza-tresnetatik sortutakoak, eta

            2. Ondare garbian aparteko osagai bezala, «Bihurketa-diferentziak» epigrafearen barruan, sailkatu diren bihurketa-diferentziak, eta diferentzia horien ekitaldi-hasierako eta -bukaerako zenbatekoen arteko kontziliazioa.

          3. Moneta funtzionala aldatu bada, dela informazioa ematen duen enpresan, dela atzerriko negozio esanguratsu batean, azaldu egin beharko da, eta baita aldaketa egiteko arrazoia ere.

          4. Inoiz, salbuespenez, enpresak moneta funtzional bat baino gehiago erabiltzen baditu, moneta funtzional horietako bakoitzean adierazi diren aktiboen zenbatekoa, negozio-zifra eta emaitzak azaldu beharko ditu.

          5. Atzerriko negozio baten moneta funtzionala urteko kontuak aurkezteko moneta bera ez denean, negozio horren moneta funtzionala eta negozio horretan egindako inbertsio garbia.

          6. Enpresak atzerrian negozioak dituenean eta negozioak inflazio-tasa handia jasaten dutenean, hauek azaldu behar dira:

            1. Urteko kontuak, eta aurreko ekitaldietako zifrak, doitu badira, doitu egin direla moneta funtzionalaren erosahalmen orokorrean izandako aldaketak kontuan hartzeko eta, horren ondorioz, ekitaldi-itxierako moneta-unitate korrontean adierazita daudela.

            2. Prezioen indize orokorraren identifikazioa eta balioa, ekitaldi-itxierako datan, eta, gainera, indizeak uneko ekitaldian eta aurrekoan izan duen mugimendua.

              1. Egoera fiskala.

              1. Mozkinen gaineko zergak.

                Ekitaldiko sarreren eta gastuen arteko zenbateko garbiaren eta zerga-oinarriaren (emaitza fiskalaren) artean dagoen diferentziaren esplikazioa. Horretarako, ondorengo kontziliazio hau sartuko da, kontuan hartuz ezen erregistratzeko eta baloratzeko arauaren arabera denborazkotzat identifikatzen ez diren kopuru horien arteko diferentziak, diferentzia iraunkor bezala kalifikatuko direla.

                Galdu-irabazien kontua Zuzenean ondare garbira egotzitako sarrerak eta gastuak

                Ekitaldiko sarreren eta Gastuen saldoa

                Gehikuntzak

                Gutxitzeak

                Gehikuntzak

                Gutxitzeak

                Sozietateen gaineko zerga

                Diferentzia iraunkorrak

                Denborazko diferentziak:

                ekitaldian sortutakoak

                aurreko ekitaldietan sortutakoak

                Aurreko ekitaldietako zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa

                (-----------)

                Zerga-oinarria (emaitza fiskala)

                -----------

                Batetik, mozkinen gaineko zergaren gastu/sarreraren eta, bestetik, sarrera eta gastu kontabilizatu guztiak aplikatu beharreko zerga-tasarekin biderkatuta ateratzen den emaitzaren esplikazioa eta zenbaki-kontziliazioa, galdu-irabazien kontuaren saldoa bereiziz.

                Beste informazio ere hau eman beharko da gainera:

              1. Mozkinen gaineko zergaren gastuaren edo sarreraren banakatzea (zerga korrontea eta zerga geroratuen aldakuntza bereiziz), galdu-irabazien kontuaren emaitzara egotzitakoa eragiketa jarraituei eta etendako eragiketei dagokien zenbatekoa bereiziz, halakorik dagoenean, eta enpresak, etendako eragiketatik sortutako emaitzen informazioa bereizita eman behar badu; eta zuzenean ondare garbira egotzitakoa, kontabilizatutako sarreren eta gastuen egoera-orriko epigrafe bakoitzari dagokiona bereiziz.

              2. Zerga geroratuei dagokienez, banakatu egin beharko da diferentzia hori, aktiboen (denborazko diferentzia, zerga-oinarri negatiboengatiko kredituak eta bestelako kredituak) eta pasiboen (denborazko diferentziak) arteko bereizketa eginez.

              3. Denborazko diferentzia kengarrien, zerga-oinarri negatiboen eta bestelako hartzeko fiskalen zenbatekoa eta aplikazio-epea, zerga geroratuengatik zegokion aktiboa balantzean erregistratu ez denean.

              4. Mendeko enpresetan, enpresa elkartuetan eta baterako negozioetan egindako inbertsioen zergapeko denborazko diferentzien zenbatekoa, zerga geroratuengatik zegokion pasiboa balantzean erregistratu ez denean, erregistratzeko eta baloratzeko arauan ezarritako baldintzen arabera.

              5. Zerga geroratuen aktiboen zenbatekoa, kontabilizatzeko erabili den ebidentzia zein izan den adieraziz, eta, halakorik dagoenean, plangintza fiskala barnean sartuz, aktiboa erabiltzea zergapeko denborazko diferentziak berdintzeari dagozkionak baino handiagoak diren etorkizuneko irabazien mende dagoenean, edo enpresak galera bat izan duenean, uneko ekitaldian edo aurrekoan, zerga geroratuen aktiboari dagokion herrialdean.

              6. Pizgarri fiskalen (hala nola, onura, kenketa eta diferentzia iraunkor batzuen) izaera eta zenbatekoa eta horien inguruan hartutako konpromisoak, ekitaldian zehar aplikatutako pizgarriei buruzkoak eta baita aplikatzeko daudenei buruzkoak ere. Bereziki, periodifikatu beharreko pizgarri fiskalen informazioa emango da, ekitaldira egotzitako zenbatekoa eta oraindik egozteko geratzen dena adieraziz.

              7. Jurisdikzio fiskal bakoitzari ordaindu beharreko zerga adieraziko da gainera, kontura egindako ordainketak eta atxikipenak xehatuz.

              8. Gainerako diferentzia iraunkorrak identifikatuko dira, zenbatekoa eta izaera adieraziz.

              9. Aplikatzekoak diren zerga-tasetan izandako aldaketak, aurreko ekitaldikoekin konparatuta. Aurreko ekitaldietan erregistratutako zerga geroratuetan duten eragina adieraziko da.

              10. Mozkinen gaineko zergatik eratorritako hornidurei buruzko informazioa, eta izaera fiskaleko kontingentzia eta itxiera ondorengo gertaerei buruzkoa, erregistratutako aktibo eta pasibo fiskalak ukitzen dituen aldaketaren bat izan denean zerga-araudian. Bereziki, egiaztatzeko dauden ekitaldiei buruzko informazioa emango da.

              11. Egoera fiskalari buruzko izaera substantiboko bestelako inguruabar guztiak.

              1. Bestelako tributuak.

                Bestelako tributuei buruzko gorabehera garrantzitsuak, izaera fiskaleko kontingentziak batez ere, eta egiaztatzeko dauden ekitaldiei buruzko informazioa.

              1. Sarrerak eta Gastuak.

              1. Galdu-irabazien kontuko 4.a) eta 4.b), «Salgaien kontsumoa» eta «Lehengaien eta material kontsumigarrien kontsumoa» partiden banakatzea, erosketak eta izakinen aldakuntzak bereizita. Gainera, estatu barneko erosketak, erkidego barneko eskuratzeak eta inportazioak bereiziko dira.

                Galdu-irabazien kontuko 6.b) «Karga sozialak» partidaren banakatzea, pentsioetarako ekarpen eta zuzkidurak eta bestelako karga sozialak bereizita.

                Enpresak galdu-irabazien kontu laburtua egiten badu, lehen kontu horretako eredu laburtuko 4. «Hornikuntzak» eta 6. «Pertsonal-gastuak» partidei buruz esandako banakatzeak sartu beharko ditu idatz-zati honetan.

              2. Diruaz bestelako ondasunen eta zerbitzuen truke saldutako ondasunen eta emandako zerbitzuen zenbatekoa.

              3. Enpresaren jarduera normaletik kanpora lortutako emaitzak, «Bestelako emaitzak» partidan jasotakoak.

              1. Hornidurak eta kontingentziak.

              1. Balantzean kontabilizatutako hornidura bakoitzeko, adierazi beharko da:

                1. Balantzeko partidak bakoitzak ekitaldian izan duen mugimenduaren analisia, zehaztuz:

                  Hasierako saldoa.

                  Zuzkidurak.

                  Aplikazioak.

                  Egindako bestelako doikuntzak (negozio-konbinazioak, etab.).

                  Amaierako saldoa.

                  Zati honetan ez da konparaziozko informaziorik eman beharko.

                2. Ekitaldian zehar, deskontu-tasan eguneratutako saldoetan denbora pasatzeagatik izan den gorakadaren informazioa, eta deskontu-tasan izandako edozein aldaketak izan duen eragina.

                  Zati honetan ez da konparaziozko informaziorik eman beharko.

                3. Asumitutako obligazioaren deskripzioa.

                4. Zenbateko bakoitzaren balorazioa egiteko aplikatu diren kalkulu-prozedura eta zenbatespenen deskripzioa, eta baita zenbatespen horietan ager daitezkeen ziurgabetasunen azalpena ere. Doikuntzarik egin bada, egin behar izan diren doikuntzak justifikatuko dira.

                5. Errenboltso-eskubide guztien zenbatekoak, eskubide horiengatik balantzearen aktiboan kontabilizatu diren kopuruak adieraziz, halakorik dagoenean.

              2. Baliabideen irteera oso urrunekoa ez bada behintzat, kontingentzia mota bakoitzerako adieraziko da:

                1. Izaeraren azalpen labur bat.

                2. Eboluzio aurreikusgarria, eta zein faktoreren baitan dagoen.

                3. Egoera-orri finantzarioetan izan ditzakeen ondorioen zenbatespen kuantifikatua eta, ezingo balitz egin, zergatik ezin den egin eta ezintasuna eragiten duten ziurgabetasunei buruzko informazioa, gutxieneko eta gehiengo arriskuak adieraziz.

                4. Egon daitezkeen errenboltso-eskubideak.

                5. Inoiz, salbuespenez, horniduraren bat balantzean ezin izan bada erregistratu, ezin izan delako fidagarritasunez baloratu, balorazio hori ezin egin ahal izateko dauden arrazoiak azalduko dira, aurrekoaz gain.

              3. Kontabilizatzeko irizpideak betetzen ez dituzten aktiboetatik enpresarentzat irabaziak edo etekin ekonomikoak sartzeko probabilitate handia dagoenean, adierazi behar da:

                1. Izaeraren azalpen labur bat.

                2. Eboluzio aurreikusgarria, eta zein faktoreren baitan dagoen.

                3. Estimazioa egiteko erabili diren irizpideak, eta egoera-orri finantzarioetan izan ditzakeen ondorioak eta, ezin baldin bada egin, zergatik ezin den egin eta ezintasuna eragiten duten ziurgabetasunei buruzko informazioa.

              4. Inoiz, salbuespenez, hirugarren batekin auzia egonik, aurreko idatz-zatietan eskatzen den informazioak enpresari kalte handia egingo balio, ez da derrigorrezkoa izango informazio hori ematea, baina auziaren izaera deskribatuko da, eta informazio hori ez dela eman azalduko da, erabaki hori hartzeko izan diren arrazoiak agertuz.

              1. Ingurumenari buruzko informazioa.

                Informazio hauek eman beharko dira:

                1. Ingurumen-inpaktua minimizatzeko eta ingurumena babesteko eta hobetzeko helburuarekin ibilgetu materialean gehitu diren sistema, ekipamendu eta instalaziorik esanguratsuenen deskripzioa, nolakoak eta zertarako diren adieraziz eta, berebat, kontabilitate-balioa eta bakoitzaren amortizazio metatua, bakoitzarena banaka zehazterik badago, eta baita narriaduragatik egindako balio-zuzenketak ere, ekitaldian kontabilizatuak eta metatutakoak bereizita.

                2. Ekitaldian ingurumena babesteko eta hobetzeko egindako gastuak, xedea adieraziz.

                3. Ingurumen-jardueretarako hornidurekin estalitako arriskuak, bereziki adieraziz egin bidean dauden auzietatik, kalte-ordainetatik eta bestelakoetatik sortutakoak; 14. oharreko 1. idatz-zatian balantzean kontabilizatutako horniduretarako eskatzen den informazioa emango da hornidura bakoitzari buruz.

                4. Ingurumena babestearekin eta hobetzearekin lotutako kontingentziak, 14. oharreko 2. idatz-zatian eskatutako informazioa ere barnean sartuz.

                5. Ingurumenarekin lotutako arrazoiengatik ekitaldian egindako inbertsioak.

                6. Hirugarrenengandik jaso beharreko konpentsazioak.

              2. Pertsonalaren epe luzeko lansariak.

              1. Enpresak pertsonalarentzat ekarpen edo prestazio definituko epe luzeko lansariak ematen dituenean, zein plan motatakoa den azaltzeko deskripzio orokor bat sartu behar du.

              2. Pertsonalarentzako prestazio definituko epe luzeko lansariak direnean, horrez gain, 14. oharreko 1. idatz-zatian balantzean kontabilizatutako hornidurentzat eskatzen den informazioa sartu behar da, eta gainera:

                1. Balantzean kontabilizatutako aktiboen eta pasiboen arteko kontziliazioa.

                2. Planari lotutako aktiboen arrazoizko balioan sartutako partiden zenbatekoa.

                3. Erabilitako hipotesi aktuarial nagusiak, ekitaldi-itxieran zuten balioarekin.

                  1. Ondare-tresnen bidez ordaindu beharreko transakzioak.

                    Ondare-tresnen bidez ordaindu beharreko akordio bakoitzeko, adierazi behar da:

                  1. Ekitaldian zehar ondare-tresna bidez ordaintzeko egindako akordio mota bakoitzaren deskripzioa, onuraduna adieraziz. Akordio horiek antzeko ezaugarriak baldin badituzte, denak batera hartuz eman ahal izango da informazioa, informazio horrek akordioen izaera eta norainokoa ulertzeko aukera ematen badu behintzat.

                  2. Ondare-tresnen bidez ordaintzeko transakzioetan pasiboak erregistratu behar direnean, 14. oharreko 1. idatz-zatian balantzean kontabilizatutako horniduretarako eskatzen den informazioa sartu beharko da.

                  3. Transakzioak akzioen gaineko opzioen bidez ordaindu behar direnean, adierazi beharko da:

                    1. Ekitaldiaren hasieran eta amaieran zeuden opzioen kopurua eta egikaritze-prezioen batez besteko haztatua, ekitaldian zehar emandako eta deuseztatutako opzioak, eta ekitaldian zehar iraungi direnak. Azkenik, informazio hori bera emango da denboraldiaren bukaeran egikari daitezkeenei buruz ere.

                    2. Ekitaldian egikaritutako akzioen gaineko opzioetan, akzioen egikaritze-datako batez besteko prezio haztatua adieraziko da, edo akzio bakoitzaren denboraldi guztiko batez besteko prezio haztatua, nahi bada.

                    3. Ekitaldiaren amaiera dauden opzioei dagokienez, egikaritze-prezioen barrutia, eta geratzen zaien batez besteko bizitza haztatua.

                      Hartutako ondasunen edo zerbitzuen arrazoizko balioa edo emandako ondare-tresnen arrazoizko balioa ekitaldian zehar nola kalkulatu den adierazi beharko da.

                      Ondare-tresnen bidez ordaintzeko transakzioek enpresaren egoera finantzarioan eta emaitzan izan duten eragina adierazi beharko da.

                  4. Hartutako ondasunen eta zerbitzuen arrazoizko balioa ezin denean fidagarritasunez neurtu, erregistratzeko eta baloratzeko arauan ezartzen denaren arabera, hori hala izan dela azaldu beharko da, ezintasun horren arrazoiak esplikatuz.

                  1. Diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak.

                    Adierazi beharko dira:

                  1. Hartutako diru-laguntza, dohaintza eta legatuen zenbatekoa eta ezaugarriak, bai balantzean ageri direnenak eta bai galdu-irabazien kontura egotzi direnenak.

                  2. Balantzean dagokien azpimultzoaren edukiaren mugimenduaren analisia, hasierako eta amaierako saldoa eta gehitzeak eta gutxitzeak adieraziz. Bereziki, hartutako eta, kasua denean, itzulitako zenbatekoak adierazi beharko dira.

                  3. Diru-laguntzen, dohaintzen eta legatuen jatorriari buruzko informazioa, diru-laguntzak direnean zein erakunde publikok eman dituen adieraziz, eta tokikoa, autonomia-erkidegokoa, estatukoa edo nazioartekoa den zehaztuz gainera.

                  4. Diru-laguntza, dohaintza eta legatuekin lotutako baldintzak bete diren ala ez azaltzeko informazioa.

                  1. Negozio-konbinazioak.

                  1. Enpresa eskuratzaileak, ekitaldian egindako negozio-konbinazio bakoitzari dagokionez, informazio hau emango du:

                    1. Konbinatu diren enpresen edo negozioen izenak eta deskripzioak.

                    2. Eskuratze-data.

                    3. Konbinazioa egiteko erabili den forma juridikoa.

                    4. Eragiketa egiteko izan diren arrazoiak, eta merkataritza-fondoa kontabilizatzera eraman duten faktoreen deskripzioa.

                    5. Konbinazioaren kostua eta osagaien deskripzioa, elementu-kategoriaka banakatuz, adibidez:

                      Eskudirua.

                      Bestelako aktibo materialak edo ukiezinak, adibidez, eskuratzailearen mendeko negozio edo enpresaren bat.

                      Ordainketa kontingenteak.

                      Zor-tresnak.

                      Eskuratzailearen ondare-partaidetza, zenbat ondare-tresna jaulki edo jaulkiko diren eta horien arrazoizko balioa zenbatesteko metodoa barne.

                      Eskuratutako enpresaren ondarean aurrez zeuden eta enpresaren kontrolik eman ez duten partaidetzak, etapakako negozio-konbinazioetan.

                    6. Eskuratutako enpresaren aktibo eta pasiboen mota bakoitzari dagokionez, eskuratze-datan kontabilizatutako zenbatekoak, erregistratzeko eta baloratzeko arauaren arabera beren arrazoizko balioan jasotzen ez direnak aipatuz.

                    7. Enpresa eskuratzailea eskuratze-baldintzen arabera egitera behartuta egon daitekeen etorkizuneko ordainketen gehieneko zenbateko potentziala, edo, bestela, horrelako zenbatekorik ez dagoela zehaztu beharko da, hala baldin bada.

                    8. Negozio-konbinazioetan merkataritza-fondorik sortu bada, 7. oharreko 2. idatz-zatian eskatzen den informazioa eman beharko du enpresak.

                    9. Negozio-konbinazioaren kostua txikiagoa izan bada eskuratutako aktibo identifikagarriei pasibo asumituak kenduta ateratzen den balioa baino, erregistratzeko eta baloratzeko arauan ezarritakoaren arabera galdu-irabazien kontuan kontabilizatu den gehiagoko diferentziaren zenbatekoa eta izaera, eta zein partidatan azaltzen den. Halakorik dagoenean, halaber, merkatu aktibo batekiko erreferentziaren bidez baloratu ezin zirelako erregistratu gabe geratu diren aktibo ukiezinak deskribatuko dira.

                    10. Negozio-konbinazioko eskuratzailearen eta eskuratuaren artean aurretik datorren erlazio bat bazegoen, eskuratze-datan, erlazio hori nolakoa den adieraziko da eta, kasua denean, aurretiko erlazio hori kitatzeko zenbatekoaren balorazioa, zehazteko erabili den metodoa, likidazio horren ondorioz kontabilizatutako emaitza oro eta zein partidatan azaltzen den.

                  2. Aurreko idatz-zatian eskatutako informazioa modu agregatuan emango da ekitaldi ekonomikoan zehar egin diren eta, banaka, garrantzi erlatiborik ez duten negozio-konbinazioetan.

                    Horrez gainera, enpresa eskuratzaileak aurreko idatz-zatian zehazten den informazioa eman beharko du urteko kontuen ixte-dataren eta formulatze-dataren bitartean egindako negozio-konbinazioei buruz ere, ahal baldin bada behintzat. Ezin denean, informazio hori zergatik ezin den eman azaltzeko arrazoiak emango dira.

                  3. Enpresa eskuratzaileak eskuratze-dataz geroztik konbinaziora egoztekoa den sarreren eta emaitzaren partea azalduko du, ekitaldian egindako negozio-konbinazio bakoitzarentzat banaka, aparte hartuta, edo modu agregatuan, banaka garrantzi erlatiborik ez dutenean. Era berean, adieraziko ditu negozio-konbinaziotik ateratako enpresak lortu izango lituzkeen sarrerak eta ekitaldiko emaitza, alegia, hipotesitzat hartuta ekitaldian egindako negozio-konbinazio guztiak ekitaldi-hasieran egin direla.

                    Informazio hori ezin baldin bada eman, ezin dela eman eta zergatik ezin den eman azalduko da.

                  4. Informazio hau eman beharko da ekitaldian edo aurreko ekitaldietan egindako negozio-konbinazioei dagokienez:

                    1. Hasieran kontabilizatutako zenbatekoa behin-behinean bakarrik zehaztu baldin bada, hasierako kontabilizazioa zergatik ez den osoa azaltzeko arrazoiak emango dira, eta, gainera, oraindik balorazio-epea irekita duten aktibo eskuratuak eta konpromiso asumituak, eta ekitaldian zehar balorazioan egindako doikuntza ororen zenbatekoa eta izaera.

                    2. Negozio-konbinazioaren parte bezala eskuratutako zerga geroratuak ekitaldian kontabilizatzera eraman duten eskuratze-dataren ondorengo gertaera edo zirkunstantzien deskripzioa.

                    3. Eskuratutako aktiboekin edo asumitutako pasiboekin erlazionatuta ekitaldian kontabilizatutako irabazi edo galera ororen zenbatekoa eta justifikazioa, duten zenbatekoagatik, izaeragatik edo intzidentziagatik garrantzizkoak badira negozio-konbinazioaren ondorioz sortutako enpresaren urteko kontuak ulertzeko.

                      1. Baterako negozioak.

                      1. Baterako negozioetan dituen interes esanguratsuak azaldu eta deskribatuko ditu enpresak, negozioak hartzen duen formari buruzko xehetasunak emanez eta garbi bereiziz:

                        1. Elkarrekin batera kontrolatutako ustiapenak, eta

                        2. Elkarrekin batera kontrolatutako aktiboak.

                          14. oharreko 2. idatz-zatian zehazten den informazioaren eragozpenik gabe, bakoitza bere aldetik hartuz azaldu beharko da ondorengo kontingentzia hauen zenbateko agregatuari buruzko informazioa, galera izateko probabilitatea oso urrunekoa denean izan ezik:

                        1. Baterako negozioetan egindako inbertsioetan, enpresak partaide moduan dituen kontingentziak, eta beste partaideekin batera elkarrekin dituen kontingentzietako bakoitzean duen partea.

                        2. Bera erantzule izan daitekeen baterako negozioetako kontingentzietan duen partea, eta

                        3. Baterako negozioan partaide izateagatik, beste partaide baten pasiboen erantzule izan litekeelako enpresari sortzen zaizkion kontingentziak.

              3. Enpresak bakoitza bere aldetik adieraziko ditu konpromiso hauen guztizko zenbatekoak:

                1. Baterako negozioetako partaidetzarekin lotuta, kapital-inbertsioak egiteko hartutako konpromisoak, eta beste partaideekin batera kapital-inbertsioak egiteko hartutako konpromisoetan duen partea, eta

                2. Baterako negozioek berek kapital-inbertsioak egiteko hartutako konpromisoetan duen partaidetza.

              4. Balantzeko, galdu-irabazien kontuko, diru-fluxuen egoera-orriko eta ondare garbiaren aldaketen egoera-orriko partida esanguratsu bakoitzarentzat banakatuko dira baterako negozio bakoitzari dagozkion zenbatekoak.

              1. Saltzeko mantendutako aktibo ez-korronteak eta etendako eragiketak.

              1. Etendakotzat sailkatu behar den jarduera bakoitzeko, adieraziko da:

                1. Etendako jardueren sarrerak, gastuak eta zerga aurreko emaitza, galdu-irabazien kontuan kontabilizatuta daudenak.

                2. Aurreko emaitzari dagokion mozkinen gaineko zergaren gastua.

                3. Etendako jardueren ustiapen, inbertsio eta finantzaketako jarduerei egoztekoak diren diru-fluxu garbiak.

                4. Jarduera horri lotutako ondare-elementuen deskripzio xehea, zenbatekoa adieraziz eta sailkapen hori egitera eraman duten zirkunstantziak azalduz.

                5. Aurrez aurkeztutako eta, etendako jarduerei dagozkionak izanik, aurreko beste ekitaldi batean besterentzearekin edo bestela xedatzearekin zuzenean erlazionatuta dauden zenbatekoetan uneko ekitaldian egiten diren doikuntzak. Edota, bestela, besterentze hori ez egiteagatik sortutakoak.

                6. Lehenago etendako jarduera moduan aurkeztu arren, azkenean besterendu ez diren jarduerei buruzko emaitzak.

              2. Saltzeko mantendutakoen artean sailkatu beharreko aktibo ez-korronte bakoitzeko edo elementu-multzo besterengarri bakoitzeko, etendako jarduerak barne, adierazi beharko da:

                1. Ondare-elementuen deskripzio xehea, zenbatekoa adieraziz eta sailkapen hori egitera eraman duten zirkunstantziak azalduz.

                2. Elementu esanguratsu bakoitzeko, galdu-irabazien kontuan edo ondare garbiaren aldaketen egoera-orrian kontabilizatutako emaitza.

                3. Saltzeko mantendutako aktibo ez-korronteei edo elementu-multzo besterengarriei dagokienez, aktibo horiek aurreko ekitaldi batean besterentzearekin edo bestela xedatzearekin zuzenean lotuta, lehenago aurkeztutako zenbatekoetan uneko ekitaldian egin diren doikuntzak. Edota, bestela, besterentze hori ez egiteagatik sortutakoak.

              3. Aktibo ez-korronte bat edo elementu-multzo besterengarri bat saltzeko mantendutakoen artean sailkatzeko baldintzak ekitaldia itxi ondoren baina urteko kontuak formulatu baino lehen betetzen badira, enpresak ez ditu saltzeko mantendutakotzat kalifikatuko urteko kontuak formulatzean. Hala ere, aurreko idatz-zatiko a) letran deskribatutako informazioa eman beharko du horri buruz.

              1. Ekitaldi-itxiera ondorengo gertaerak.

                Enpresak adierazi beharko ditu:

              1. Ekitaldiaren itxiera-datan bazeuden zirkunstantziak azaleratzen dituzten itxiera ondorengo gertaerak, izaerarengatik, urteko kontuetako zifretan doikuntzak egitera behartzen ez dutenak, baina memorian jasotako informazioa aldatzera behartzen dutenak.

              2. Ekitaldiaren itxiera-datan ez zeuden zirkunstantziak erakusten dituzten itxiera ondorengo gertaerak, garrantzitsuak direnean eta gertaera horien berri ez emateak erabiltzaileen gaitasuna murriztuko balu urteko kontuak ebaluatzeko. Zehazki, itxiera ondorengo gertaera deskribatuko da, eta ondorioen estimazioa egingo da.

                Gertaera horren ondorioak estimatu ezin badira, espresuki adieraziko da estimazioa ezin izan dela egin, ezintasunaren arrazoiak eta baldintzak azalduz.

              3. Funtzionamenduan dagoen enpresaren printzipioaren aplikazioa zalantzan jar dezaketen urteko kontuak itxi ondorengo gertaerak, hauek adieraziz:

                1. Itxiera ondorengo gertaeraren deskripzioa eta izaera (funtzionamenduan dagoen enpresaren printzipioaren aplikazioari buruzko zalantza sortzen duen faktorea).

                2. Itxiera ondorengo gertaerak enpresaren egoeran egin dezakeen inpaktu potentziala.

                3. Itxiera ondorengo gertaera arindu dezaketen faktoreak, halakorik dagoenean.

                  1. Loturadun alderdiekiko eragiketak.

                  1. Loturadun alderdiekiko eragiketei buruzko informazioa kategoriaka emango da, kategoria hauek bereiziz:

                    1. Erakunde gurasoa.

                    2. Taldeko bestelako enpresak.

                    3. Enpresa partaide den baterako negozioak.

                    4. Enpresa elkartuak.

                    5. Baterako kontrolpeko enpresak edo eragin garrantzitsua egiten zaienak.

                    6. Enpresako edo erakunde gurasoko zuzendaritzan funtsezkoa den pertsonala.

                    7. Bestelako loturadun alderdiak.

                  2. Loturadun alderdiekin egindako eragiketak eta eragiketa horiek egoera-orri finantzarioetan izan duten ondorioa ulertzeko behar den informazio guztia emango du enpresak, besteak beste, ondoren zehazten diren hauek:

                    1. Loturadun eragiketak zein pertsona edo enpresarekin egin diren, alderdi bakoitzaren identifikazioa eta bakoitzarekin izandako harremanaren izaera.

                    2. Eragiketaren xehetasunak eta zenbatekoa, jarraitutako prezio-politika azalduz, eta enpresak loturadun alderditzat hartzen ez dituen alderdiekin egiten dituen antzeko eragiketetan erabiltzen dituenekin erlazionatuz. Loturadun alderditzat hartzen ez direnekin egindako antzeko eragiketarik ez badago, eragiketaren zenbatekoa zehazteko erabili diren irizpideak eta metodoak.

                    3. Eragiketak enpresari eman dion irabazia edo galera eta loturadun alderdi bakoitzak eragiketari buruz bere gain hartu dituen funtzioen eta arriskuen azalpena.

                    4. Burutu gabeko saldo aktibo nahiz pasiboen zenbatekoa, epeak eta baldintzak, saldo horiek kitatzeko ezarritako kontraprestazioaren izaera, aktiboak eta pasiboak finantza-tresna mota bakoitzaren arabera elkartuta (enpresaren balantzean azaltzen den egitura gordez), eta emandako eta hartutako bermeak.

                    5. Aurreko burutu gabeko saldoei dagokienez, kobrantza zalantzagarriko zorrengatik egindako balio-zuzenketak.

                    6. Ekitaldian loturadun alderdien zor kobraezin edo kobrantza zalantzagarrikoen ondorioz kontabilizatutako gastuak.

                  3. Nolanahi ere, loturadun alderdiekin egindako eragiketa mota hauek guztiak adierazi behar dira:

                    1. Aktibo korronte eta ez-korronteen salmentak eta erosketak.

                    2. Zerbitzuak ematea eta hartzea.

                    3. Finantza-errentamenduko kontratuak.

                    4. Ikerketa eta garapeneko transferentziak.

                    5. Lizentziei buruzko akordioak.

                    6. Finantzaketa-akordioak, maileguak eta kapital-ekarpenak barne, dela eskudiruz dela espezietan egindakoak. Ondare-tresnak eskuratzeko eta besterentzeko eragiketetan, kopurua, balio nominala, batez besteko prezioa eta emaitza zehaztuko dira, aurreikusitako azken xedea adieraziz eskuratzeak direnean.

                    7. Abonatutako eta zordundutako interesak; eta baita sortutako baina ordaindu edo kobratugabekoak ere.

                    8. Dibidenduak eta banatutako bestelako mozkinak.

                    9. Bermeak eta abalak.

                    10. Ordainsariak eta kalte-ordainak.

                    11. Pentsio-plan eta bizitza-aseguruetarako ekarpenak.

                    12. Finantza-tresna propioen bidez konpentsatu beharreko prestazioak.

                    1. Erosteko edo saltzeko aukerengatik sortutako konpromiso irmoak, edo enpresaren eta loturadun alderdiaren artean baliabide edo obligazioen transmisioa sor dezaketen bestelako tresnak.

                    2. Kostuak banatzeko akordioa, loturadun hainbat alderdik erabiliko dituzten ondasunak eta zerbitzuak produzitzeko jardueraren inguruan.

                    1. Diruzaintza kudeatzeko akordioak, eta

                    2. Zorrak barkatzeko akordioak eta zorren preskripzioa.

                  4. Aurreko informazioa agregatuta aurkeztu ahal izango da antzeko izaera duten partidak direnean. Baina loturadun eragiketak garrantzitsuak badira zenbatekoagatik edo urteko kontuak behar den bezala ulertu ahal izateko, eragiketa bakoitzari buruzko informazioa bereizita emango da beti.

                  5. Ez da informaziorik eman beharko, enpresaren ohiko trafikoko eragiketak direnean, merkatuko baldintza normaletan egiten direnean, zenbatekoari buruz garrantzi txikikoak direnean eta gainera garrantzirik ez dutenean enpresaren ondarearen, finantza-egoeraren eta emaitzen irudi fidela erakusteko.

                  6. Hala ere, beti adierazi beharko dira goi zuzendaritzako pertsonalak eta administrazio-organoetako kideek ekitaldian zehar irabazitako soldata, dieta eta edozein motatako ordainsariak, edozein arrazoirengatik emandakoak, eta, halaber, administrazio-organoko lehengo eta oraingo kideen eta goi zuzendaritzako pertsonalaren onurarako pentsioak edo bizitza-aseguruen primak ordaintzeko hartutako obligazioak. Gainera, karguak uzteagatik emandako kalte-ordainen eta ondare-tresna bitartez egindako ordainketen informazioa sartuko da. Administrazio-organoko kideak pertsona juridikoak direnean, horien ordezkaritza duten pertsona fisikoei buruz beteko dira aurreko puntuan zehaztutako betebeharrak. Informazio horiek globalki eman ahal izango dira, ordainketa-kontzeptuka elkartuta, baina goi zuzendaritzako pertsonalari dagozkionak eta administrazio-organoko kideei dagozkienak bereizita.

                    Goi zuzendaritzako pertsonalari eta administrazio-organoetako kideei emandako aurrerakinen eta kredituen zenbatekoari buruzko informazioa ere eman beharko da, interes-tasa, funtsezko ezaugarriak eta, horrelakorik dagoenean, itzulitako zenbatekoak adieraziz eta haiek berme moduan beren gain hartutako obligazioak azalduz. Administrazio-organoko kideak pertsona juridikoak direnean, horien ordezkaritza duten pertsona fisikoei buruz beteko dira aurreko puntuan zehaztutako betebeharrak. Informazio horiek globalki eman ahal izango dira kategoria bakoitzeko, baina goi zuzendaritzako pertsonalari dagozkionak eta administrazio-organoko kideei dagozkienak bereizita.

                  7. Sozietate anonimoaren forma juridikoa duten enpresetako administratzaileek enpresaren helburu soziala den jarduera bera edo antzekoa edo osagarria egiten duen beste sozietate baten kapitalean partaidetza badute, partaidetza hori eta enpresa horretan dituzten karguak edo funtzioak azaldu beharko dira. Informazio bera eman beharko da administratzaileek beren kontura edo inoren kontura, enpresaren helburu soziala den jarduera bera edo antzekoa edo osagarria egiten dutenean.

                  8. Enpresa-talde bateko kide izanez gero, taldearen finantza-egitura deskribatuko da.

                  1. Bestelako informazioa.

                    Informazio hauek eman beharko dira:

                  1. Ekitaldian zehar enplegatutako pertsonen batez besteko kopurua, kategoriaka banatuta.

                    Sozietateko pertsonala nola banatzen den, sexuka, ekitaldiaren amaieran, behar adinako kategoria eta mailaka banakatuta, horien artean goi mailako zuzendariena eta aholkulariena sartuz.

                  2. Europar Batasuneko Estatu kideren bateko merkatu arautu batean kotizazioan onartutako baloreak jaulki dituzten eta, indarrean dagoen araudiaren arabera, urteko kontu indibidualak bakarrik argitaratzen dituzten sozietateek, Europar Batasuneko Erregelamenduetan onartutako finantza-informazioko nazioarteko arauak aplikatu izan balira ondare garbian eta galdu-irabazien kontuan sortuko liratekeen aldaketa nagusiak adierazteko obligazioa izango dute, beraiek aplikatutako balorazio-irizpideak azalduz.

                  3. Kontu-auditoriako eta kontu-auditoreek emandako bestelako zerbitzuetako ordainsarien zenbatekoa, kontzeptuka banakatuta; bereziki, bestelako egiaztapen-zerbitzuengatik kargatutako ordainsarien guztizkoa xehatuko da, eta baita aholkularitza fiskalagatik kargatutako ordainsarien guztizkoa ere. Informazio-banakatze berdina egingo da kontu-auditorearen talde berekoak diren enpresetako edozeini emandako ordainsariekin ere, edota auditorearekin kontrolagatik, jabetza komunagatik edo kudeaketagatik loturaren bat duen beste edozein enpresari emandakoekin.

                  4. Enpresak egin dituen eta balantzean agertzen ez diren akordioen izaera eta negozio-xedea, akordio horiei buruzko informaziorik ez bada eman memoriako gainerako oharretan, eta izan dezaketen eragin finantzarioa, informazio hori garrantzitsua bada eta enpresaren egoera finantzarioa erabakitzeko lagungarria bada.

                  5. Egoitza Espainian duten sozietateen multzo bat erabaki-unitate bakarraren mende dagoenean, kontsolidatzeko obligaziorik ez duen pertsona fisiko edo juridiko batek (edo batera jarduten duten pertsona fisiko edo juridikoen multzo batek) kontrolatzen dituelako modu batean edo bestean edo zuzendaritza bakarraren azpian daudelako akordioen edo estatutu-klausulen ondorioz, sozietate-multzo horretako aktibo handiena duen sozietateak multzoko gainerako sozietateen deskripzioa eman beharko du, zergatik dauden erabaki-unitate beraren mende adieraziz, eta sozietate horien multzoaren aktiboen, pasiboen, ondare garbiaren, negozio-zifraren eta emaitzaren zenbateko agregatua azaldu beharko du.

                    Erabaki-unitatean sartzeko unean balantze-ereduan aktiboaren guztizko balioan zifrarik handiena duena izango da aktiborik handieneko sozietatea.

                  6. Aurreko puntuan adierazitako baldintzen arabera, sozietatea ez denean erabaki-unitate baten mendeko sozietate guztien arteko aktiborik handienekoa, zein erabaki-unitatetan sartzen den adierazi beharko du, eta aurreko puntuan eskatzen den informazioa duen sozietatearen urteko kontuak zein Merkataritzako Erregistrotan gordailututa dauden.

                  1. Informazio segmentatua.

                    Enpresak bere ohiko jarduerei dagokion negozio-zifraren zenbateko garbia nola banatzen den adieraziko du, jarduera-kategoriatan banatuta, eta baita merkatu geografikotan banatuta ere, baldin eta produktuen salmentaren antolakuntzaren ikuspegitik eta ematen dituen zerbitzuen eta enpresaren ohiko jardueretako bestelako sarreren ikuspegitik begiratuta, kategoria eta merkatu horiek elkarren artean oso desberdinak badira.

                    Galdu-irabazien kontu laburtua formula dezaketen enpresek ez dute informazio hori eman beharrik.

Euro

INBERTSIOAK AURREKONTUA

200X EGINDAKOA

200X ALDEA

200X %

I. ORDAINKETAK INBERTSIOENGATIK

1. IBILGETU UKIEZINA

2. IBILGETU MATERIALA

3. INBERTSIO HIGIEZINAK

4. TALDEKO ETA ELKARTUETAKO ENPRESAK

5. BESTELAKO AKTIBO FINANTZARIOAK

6. SALMENTARAKO DAUDEN AKTIBO EZ KORRONTEAK

7. BESTE AKTIBO BATZUK

8. DOIKUNTZAK IBILGETUARENTZAT EGINDAKO LANAK AKTIBATZEAGATIK

9. DOIKUNTZAK AMORTIZAZIOENGATIK ETA ZUZENKETAK NARRIADURARENGATIK

II. ORDAINKETAK ONDARE-TRESNENGATIK

1. ONDARE-TRESNEN AMORTIZAZIOA

2. ONDARE PROPIOAREN TRESNEN EROSKETA

III. ORDAINKETAK PASIBO FINANTZARIO TRESNENGATIK (ITZULKETA ETA AMORTIZAZIOA)

1. OBLIGAZIOAK ETA BESTELAKO BALORE NEGOZIAGARRIAK

2. ZORRAK KREDITU-ERAKUNDEEKIN

3. ZORRAK TALDEKO ETA ELKARTUETAKO ENPRESEKIN

4. BESTELAKO ZORRAK

IV. ORDAINKETAK DIBIDENDUENGATIK

V. KANBIO-TASEN ALDAKETEN EFEKTUA

VI. GEHIKUNTA GARBIA EFEKTIBO EDO BALIOKIDEENA

INBERTSIOAK GUZTIRA

Euro

FINANZIAZIOA AURREKONTUA

200X EGINDAKOA

200X ALDEA

200X %

I. USTIAPEN-JARDUEREN EFEKTIBO FLUXUAK

1. MOZKINA (GALERA) EKITALDIKOA ZERGA AURRETIK

2. EMAITZAREN DOIKUNTZAK

3. ALDAKETAK KAPITAL KORRONTEAN

4. BESTELAKO USTIAPEN-JARDUEREN EFEKTIBO FLUXUAK

II. KOBRANTZAK ONDARE-TRESNENGATIKOAK

1. ONDARE-TRESNEN JAULKIPENA

2. HARTUTAKO DIRU-LAGUNTZAK, DOHAINTZAK ETA LEGATUAK

3. ONDARE PROPIOAREN TRESNEN SALMENTA

4. BAZKIDEEN BESTELAKO EKARPENAK

5. DOIKUNTZAK DIRU LAGUNTZA EGOZPENENGATIK

III. KOBRANTZAK PASIBO FINANTZARIO TRESNEN JAULKIPENENGATIK

1. OBLIGAZIOAK ETA BESTELAKO BALORE NEGOZIAGARRIAK

2. ZORRAK KREDITU-ERAKUNDEEKIN

3. ZORRAK TALDEKO ETA ELKARTUETAKO ENPRESEKIN

4. BESTELAKO ZORRAK

IV. KOBRANTZAK DESINBERTSIOENGATIK

1. IBILGETU UKIEZINA

2. IBILGETU MATERIALA

3. INBERTSIO HIGIEZINAK

4. TALDEKO ETA ELKARTUETAKO ENPRESAK

5. BESTELAKO AKTIBO FINANTZARIOAK

6. SALMENTARAKO DAUDEN AKTIBO EZ KORRONTEAK

7. BESTE AKTIBO BATZUK

8. DOIKUNTZAK IBILGETUAREN BAJA ETA SALMENTEN EMAITZENGATIK

V. MURRIZKETA GARBIA EFEKTIBO EDO BALIOKIDEENA

FINANZIAZIOA GUZTIRA

Euro

GASTUAK AURREKONTUA

200X EGINDAKOA

200X ALDEA

200X %

I. IZAKINEN ALDAKETA, BUKATUTAKO ETA BIDEANGO PRODUKTUENA

II. HORNIKUNTZAK

1. IZAKINEN KONTSUMOA

2. LEHENGAIEN ETA BESTE GAI KONTSUMIGARRI BATZUEN KONTSUMOA

3. BESTELAKO ENPRESEK EGINDAKO LANAK

4. NARRIADURA, IZAKINEN, LEHENGAIEN ETA BESTE HORNIKUNTZENAK

III. PERTSONAL-GASTUAK)

1. SOLDATAK, LANSARIAK ETA ANTZEKOAK

2. GIZARTE KARGAK

3. HORNIDURAK

IV. USTIAPENEKO BESTE ZENBAIT GASTU

1. KANPOKO ZERBITZUAK

2. ZERGAK

3. GALERAK, NARRIADURA ETA HORNIDUREN ALDAKETAK MERKATARITZA-ERAGIKETENGATIK

4. BESTELAKO GASTUAK, KUDEAKETA ARRUNTEKOAK

V. IBILGETUAREN AMORTIZAZIOA

VI. NARRIADURA ETA IBILGETU SALMENTENGATIKO EMAITZA

1. NARRIADURAK ETA GALERAK

2. EMAITZAK SALMENTENGATIK ETA BESTE BATZUK

VII. EMATEKO DIRU-LAGUNTZAK ETA ENTITATEAK EGITEKO TRANSFERENTZIAK

VIII. LAGUNTZA MONETARIOAK ETA BESTE BATZUK

IX. BESTE EMAITZA NEGATIBOAK

X. GASTU FINANTZARIOAK

1. ZORRENGATIK TALDEKO ETA ELKARTUETAKO ENPRESEKIN

2. ZORRENGATIK BESTE BATZUEKIN

3. HORNIDURAK EGUNERATZEAGATIK

XI. FINANTZA-TRESNEN ARRAZOIZKO BALIOAREN ALDAKETA

1. NEGOZIAZIO-KARTERA ETA BESTE BATZUK

2. EKITALDIKO EMAITZARI EGOZPENA, SALMENTARAKO DAUDEN FINANTZA AKTIBOENGATIKOA

XII. KANBIO-DIFERENTZIA NEGATIBOAK

XIII. NARRIADURA ETA FINANTZA-TRESNEN SALMENTENGATIKO EMAITZA

1. NARRIADURAK ETA GALERAK

2. EMAITZAK SALMENTENGATIK ETA BESTE BATZUK

XIV. MOZKINEN GAINEKO ZERGAK

XV. EKITALDIKO MOZKINA

GASTUAK GUZTIRA

EGINDAKOAREN USTIAPEN AURREKONTUA

Euro

DIRU-SARRERAK AURREKONTUA

200X EGINDAKOA

200X ALDEA

200X %

I. NEGOZIO-ZIFRAREN ZENBATEKO GARBIA

1. SALMENTAK

2. ZERBITZU-PRESTAZIOAK

3. HOBARIAK

II. IZAKINEN ALDAKETA, BUKATUTAKO ETA BIDEANGO PRODUKTUENA

III. ENPRESAK BERE AKTIBOARENTZAT EGINDAKO LANAK

IV. DIRU-SARRERA FISKALAK

V. USTIAPENEKO BESTE DIRU-SARRERA BATZUK

1. DIRU-SARRERA GEHIGARRIAK ETA KUDEAKETA KORRONTEKO BESTE BATZUK

2. USTIAPEN DIRU-LAGUNTZAK, EKITALDIKO EMAITZARI ESLEITUTAKOAK

VI. IBILGETU EZ FINANTZARIOAREN ETA BESTE ZENBAITEN DIRU-LAGUNTZEN ESLEITZEA

VII. HORNIDURA-SOBERAKINAK

VIII. NARRIADURA ETA IBILGETU SALMENTENGATIKO EMAITZA

1. NARRIADURAK ETA GALERAK

2. EMAITZAK SALMENTENGATIK ETA BESTE BATZUK

IX. BESTELAKO EMAITZA POSITIBOAK

X. DIRU-SARRERA FINANTZARIOAK

1. ONDARE-TRESNETAN PARTAIDETZENGATIKOAK

2. BESTELAKO BALORE NEGOZIAGARRI ETA BESTE FINANTZA-TRESNENAK

XI. FINANTZA-TRESNEN ARRAZOIZKO BALIOAREN ALDAKETA

1. NEGOZIAZIO-KARTERA ETA BESTE BATZUK

2. EKITALDIKO EMAITZARI EGOZPENA, SALMENTARAKO DAUDEN FINANTZA AKTIBOENGATIKOA

XII. KANBIO-DIFERENTZIA POSITIBOAK

XIII. NARRIADURA ETA FINANTZA-TRESNEN SALMENTENGATIKO EMAITZA

1. NARRIADURAK ETA GALERAK

2. EMAITZAK SALMENTENGATIK ETA BESTE BATZUK

XIV. MOZKINEN GAINEKO ZERGAK

XV. EKITALDIKO GALERA

DIRU-SARRERAK GUZTIRA

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik