- AGINDUA, 2009ko martxoaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, «Eduardo Chillida» 7. Olinpiada Matematikorako dei egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko martxoaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, «Eduardo Chillida» 7. Olinpiada Matematikorako dei egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 64
- Hurrenkera-zk.: 1862
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/04
- Argitaratze-data: 2009/04/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ustetan, matematika-problemak ebatzi edo askatzeko lana lehen mailako prestakuntza-jarduera da ikasleen adimen-garapenerako. Gainera, nazioarteko azken ebaluazioek agerian utzi dutenez, gai honek garrantzi handia du matematikaren irakaskuntzan eta landu egin behar da ikasgeletan. Ondorioz, «Eduardo Chillida» Olinpiada Matematikorako deia egiten zaie DBHko 2. mailako ikasleei, honako helburu hauekin:
Sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna, pentsaera dibergentea, eta egoera berriei aurre egiteko trebezia eta ez-ohiko problemak ebazteko ahalmena sustatzea.
Problemen ebazpenaren bidez Matematikarako zaletasuna bizkortzea ikasleengan.
Matematika arloa jendarteratzea, irakasle eta ikasleentzat hezitzaile eta jostagarri den jarduera batekin.
Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza maila horretako ikastetxeen eta Matematikako irakasleen, eta, jakina, ikasleen arteko harremana eta ezagutza sustatzea.
Horiek horrela, ondokoa
«Eduardo Chillida» 7. Olinpiada Matematikorako dei egitea, 2008-2009 ikasturterako.
Agindu honetan aurreikusitako sariak (bidaiak ezik) ordaintzeko bideratuko diren baliabide ekonomikoen guztizko zenbatekoak 1.600 euro egiten du. Bidaiak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren 2. zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko ikasleek atzerrian alemana, frantsesa eta ingelesa ikasteko kurtsoetarako plazen deialdiaren kontura izango dira.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Berritzeguneetako Matematika aholkulariek osatuko dute Olinpiadako batzorde antolatzailea.
Ondoko ikasleek izango dute deialdi honetan parte hartzea: 2008-2009 ikasturtean EAEko ikastetxeren batean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailan ari direnek.
Ikastetxearen bidez egingo da parte hartzea. Ikastetxeak irakasle bat izendatu beharko du, eta hori izango da batzordearen eta ikastetxearen arteko solaskidearen arduraduna.
Izena emateko behar diren datuak eta Olinpiadari buruzko informazio guztia web orri honetan eskura daitezke: www.saretik.net/mateolinpiada.
Olinpiadak bi aldi edo fase izango ditu:
Lehenengo aldia.
Ikastetxe bakoitzeko ikasleak hautatzea. Ikastetxe bakoitzak ordezkariak hautatuko ditu bere ikasleen artean DBHko 2. mailaren talde-kopuruaren arabera.
gehienez 3 ordezkari 4 talde edo gehiago baldin baditu.
gehienez 2 ordezkari 4 talde baino gutxiago baldin baditu.
Zeregin hori errazteko, batzordeak 4 problemaz osaturiko proba bidaliko die hala eskatzen duten ikastetxe guztiei. Hautaketa, beraz, proba horren bidez egin ahal izango da.
Hautaketa egin ondoren, maiatzaren 2a baino lehen, ikastetxe bakoitzeko arduradunak ikasle hautatuen izenak bidaliko dizkio batzorde antolatzaileari; bidali ere, www.saretik.net/mateolinpiada web orriaren bidez, edo zuzenbidean onartutako beste edozein eratan.
Bigarren aldia.
Lurraldekako aldia (maiatzaren 9a).
Lehen aldi edo fasean hautatutako ikasleak arituko dira aldi honetan. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako hiriburuetan garatuko da bigarren aldi hau, bere garaian adieraziko diren tokietan.
Maiatzaren 9an egingo da, goizez, eta batzorde antolatzaileak Matematikako 4 problema proposatuko ditu, parte hartzaileek ebatzi edo askatu ditzaten.
Problemak euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztuko dira, orri berean.
Parte-hartzaileek marrazteko tresnak eta kalkulagailua erabiltzeko aukera izango dute, baina eurek ekarri beharko dituzte.
Olinpiadako batzorde antolatzaileak osatuko du ebaluazio-batzordea. Beharrezkotzat jotzen badu, Bigarren Hezkuntzako matematika-irakasleen laguntza eska dezake, irakasle horiek ikasle parte hartzaileek egindako lanik ez badute ebaluatzeko.
Aurkeztutako lanak puntu batetik 30era kalifikatuko dira ondoko irizpideak kontuan hartuta:
Sormena eta originaltasuna problemei heldu eta ebazpena ematerakoan. 10 puntura arte.
Problema ebazteko erabili diren prozesuen azalpen arrazoitua eta argia. 10 puntura arte.
Kalkuluen zehaztasuna. 5 puntura arte.
Ordena eta txukuntasuna lanaren eta emaitzen aurkezpenean. 5 puntura arte.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ebatziko du deialdia, batzorde antolatzaileak proposamena egin ondoren eta banan-banan jakinaraziko zaie saritu guztiei, agindu hau EHAAn argitaratzen denetik sei hilabeteko epean.
Parte hartu duen ikastetxe bakoitzari jakinaraziko zaio sailkapeneko lehenengo hamabiren izen-zerrenda, eta, gainera, ondoko web orrian argitaratuko da, maiatzaren 15etik aurrera: www.saretik.net/ mateolinpiada. Hala ere, zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek emandako sarien berri izan dezaten.
Lurraldekako aldian parte hartu duten ikasle guztiei emango zaie parte hartze hori egiaztatzeko diploma bana.
Ondoko sariak emango zaizkie sailkapeneko aurreneko 12 ikasleei:
Sailkapeneko lehenengo 4rei: 4 asteko egonaldi familia batekin eta hizkuntza ikastaro bana, Britainia Handian egitekoa.
Bosgarren eta seigarren sailkatu diren ikasleei: kamera digital bana.
Zazpigarren postutik hamabigarrenera sailkatu direnei: kalkulagailu grafiko bana.
Zabalkunde-liburuak eta matematika-denborapasakoak, ikasleentzat eta euren irakasleentzat.
Saririk eskuratzen duten ikasleek onartu beharko dute. Ildo horretatik, eman izana jakinarazi eta hamabost eguneko epean uko egiten ez bazaio, beren beregi eta idatziz egin ere, onartutzat joko da. Atzerriko egonaldiei dagokienez, aita, ama edo tutorearen nahitaezko baimena aurkeztu beharko dute.
Sailkapeneko lehen eta bigarren ikasleek, deialdirik egotekotan, Erkidegoaren kanpoko faseetan parte hartzeko eraginetarako gordeko dute sailkapen hori.
Joan-etorrietan, beharrezkoak balira, irakasle batek lagunduko die, eta gastuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kontura izango dira.
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak -izaera pertsonaleko datuen babeserakoak- eta otsailaren 25eko 2/2004 Legeak -Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoak- xedatutakoa betez, Olinpiada honetan parte hartzeak interesdunaren baimena ematea dakar berekin bere datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetan sartzeko. Aipatutako legeetan aurreikusitako sartze-, zuzenketa-, ezeztapen- eta oposizio-eskubideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren aurrean gauzatu ahal izango dira (Donostia-San Sebastián kalea 1,01010 Vitoria-Gasteiz).
Deialdi honetan parte hartzeak berarekin dakar deialdia arautzen duten oinarriak guztiz onartzea.
Lehenengoa. Oinarri-arauek jardunbide kontuan aurreikusi gabeko orotarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.
Bigarrena. Deialdia, oinarri-arauak eta horien ondoriozko egintza administratiboak inpugnatu ahal izango ditu interesatuak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean ezarritako epean eta eran.
Hirugarrena. Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 4a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


