- AGINDUA, 2009ko martxoaren 5ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, garapen-lankidetza sustatzeko fondoaren kontura 2009. urteko ekitaldian euskal lankideei emango zaizkien laguntzetarako deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko martxoa 5ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, garapen-lankidetza sustatzeko fondoaren kontura 2009. urteko ekitaldian euskal lankideei emango zaizkien laguntzetarako deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 54
- Hurrenkera-zk.: 1536
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/05
- Argitaratze-data: 2009/03/18
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapenean lankide izateko eta laguntzeko fondoaren konturako euskal lankideei laguntza ematekoa da maiatzaren 31ko 124/2005 Dekretua (EHAA, 104. zenbakia, ekainaren 3koa). Dekretu hori, urtarrilaren 10eko 2/2006 Dekretuak (EHAA, 11. zenbakia, urtarrilaren 17koa) eta abenduaren 26ko 264/2006 Dekretuek (EHAA, 6. zenbakia, 2007ko urtarrilaren 9koa) aldatu zuten eta 9. artikuluan dioenez, urtean behin egingo da diru-laguntzetarako deialdia, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aginduz. Deialdian adierazi beharko dira zuzkiduraren zenbateko orokorra eta laguntzen gehienezko kopurua, bai eta eskabideak aurkezteko lekua, epea eta eskabide-txostenen eredua.
Hori dela-eta,
Lehenengoa. Euskal lankideentzako laguntzak deitzea 2009. ekitaldi honetarako. Garapenean lankide izateko eta laguntzeko fondoaren kontura borondatezko euskal lankideei eman behar zaizkien laguntzak horiek maiatzaren 31ko 124/2005 Dekretuak (urtarrilaren 10eko 2/2006 Dekretuak eta abenduaren 26ko 264/2006 Dekretuek aldatua) arautzen ditu. Ekitaldi honetarako zenbatekoa 400.000 eurokoa izango da guztira.
Diru-kopuru hori aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen kopuru osoa kontuan izanda, baldin eta Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada, eta betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik. Hala gertatzen bada, EHAAn emango da horren berri, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren Ebazpen bat argitaratuz.
Bigarrena. Diru-laguntzaren zenbatekoa urteko
000,00 euro bitartekoa izango da, gutxienez urtebetez, eta gehienez bi urtez. GLSFak ematen duen kopurua ezin izango da eskaeraren guztizko aurrekontuaren % 75 baino gehiago izan, eta gainontzeko % 25 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorretik, Foru Administraziotik eta Toki Administraziotik kanpoko ekarpena izango da, hau da, ezin da Eusko Jaurlaritzarena, foru-aldundiena edo udalena izan.
Hirugarrena. Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dira eskabideak, eranskinean aurkeztutako eredu normalizatuaren arabera, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan aurkeztu ahal izango dira, honako honi zuzenduz:
Garapen Lankidetzarako zuzendaria
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Laugarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Aginduaren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, Agindua aipaturiko aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.
Bosgarrena. Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 5a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
Eredua - Eskabidea
Erakunde eskatzailea:
Lankide profesionalaren izena eta NAN:
Pertsonak lan egingo duen prozesuan jardungo duen epea:
Deialdia:
Erregistro-zenbakia:
Data:
I. INFORMAZIO OROKORRA
LANKIDEAREN EGITEKOA AURKEZTEKO DATUAK
Egitekoaren izenburua (hamar hitz gehienez):
Herrialdea/Eremu geografikoa:
Erakunde eskatzailea (izen ofiziala):
Helbidea/Erakundearen egoitza:
Telefono zenbakia:
Fax zenbakia:
Posta elektronikoa:
IFZ:
Eratze-data:
Izaera juridikoa:
Lankideak erabiltzeko kontu-zenbakia eta bankuaren datuak:
Ahalduna:
Kargua:
Eskaeraren ardura bere gain hartzen duela adierazteko sinadura:
Harremanetarako pertsona:
Tokiko bazkidea herrialde hartzailean (izen ofiziala):
Helbidea/Erakundearen egoitza:
Telefono zenbakia:
Fax zenbakia:
Posta elektronikoa:
Eratze-data: izaera juridikoa:
Ahalduna: kargua:
EGITEKOAREN IRAUPENA:
Aurreikusitako hasiera-data:
Aurreikusitako amaiera-data:
Zenbat hilabetetan burutuko den:
FINANTZAKETA
Guztizko kostua: Eusko Jaurlaritzari eskatutako diru-laguntza:
Eusko Jaurlaritzari eskatutako ekarpena:
Jasotako edo eskatutako beste ekarpen batzuk (zehaztu):
Emandakoa Eskatutakoa
Euskal erakunde publikoek:
Estatuko, Europako eta abarretakoak:
Euskal erakunde pribatuek:
Beste erakunde pribatuek:
II. HAUTAGAIARI BURUZKO INFORMAZIOA
BORONDATEZKO LANKIDEAREN JARDUERA TXERTATZEN DEN PROZESUAREN DESKRIBAPEN XEHATUA (25-50 lerrotan deskribatu tokiko erakundea edo entitatea, eta berau indartzeko dauden estrategiak zehaztu, bai eta borondatezko lankidearen jarduera non kokatu behar den ere).
LANKIDEAK PROIEKTUAN DITUEN EGITEKOEN DESKRIBAPEN XEHATUA (25-50 lerrotan adierazi lankideak dituen egitekoei buruzko daturik garrantzitsuenak).
JARDUEREN KRONOGRAMA (2. atalean aipatutako egitekoak jardueren zutabean daude zerrendatuta. Ondoko zutabeetan X batez adieraziko da jarduera bukatzeko aurreikusten den hiruhilekoa).
Eginkizunak Lehenengo urtea Bigarren urtea
1. 2. 3. 4. 1. 2. 3. 4.
4. KOKAPEN ZEHATZA.
AURREIKUSITAKO EMAITZAK (10-20 lerrotan deskribatu lankidearen bitartez eta lagundu egin nahi den tokiko antolakunde/erakundearen bitartez lortu nahi diren emaitzak).
Aurreikusitako emaitzak.
Emaitzen lorpen-mailaren adierazleak.
Adierazleok egiaztatzeko bideak.
6. TOKIKO ANTOLAKUNDEAK BEHAR DUEN LANKIDEAREN EZAUGARRIAK.
7. PROIEKTUAREN AURREKONTUA ETA FINANTZAKETA.
Eusko Jaurlaritza EAEko beste Administrazio Publiko batzuk Euskal Antolakundea Tokiko erakundea edo bazkidea Beste ekarpen batzuk GUZTIRA
Lankidearen ordainsaria
Gizarte Segurantzako gastuak
Aseguru-gastuak
Garraioa
GUZTIRA, ORO HAR (EUROTAN)
Guztizko kostuen gaineko portzentajea
III. LANKIDEAREN CURRICULUM VITAE
1. INFORMAZIO OROKORRA.
Izen-abizenak:
NAN: Jaioteguna:
Helbidea: Herria
Probintzia: PK:
Telefono zenbakia: Fax zenbakia:
Posta elektronikoa:
2. ARGIBIDE AKADEMIKOAK.
1. TITULAZIO AKADEMIKOA.
Zertan lizentziatua? (zehaztu)
Ikastetxea:
Ikasketak amaitu zitueneko data:
Ziurtagiri akademikoaren kalifikazioa:
2. GRADUATU ONDOREN EGINDAKO IKASTAROAK.
Izenburua:
Ikastetxea:
Iraupena: Lortutako kalifikazioa:
Izenburua:
Ikastetxea:
Iraupena: Lortutako kalifikazioa:
3. BESTELAKO IKASKETA EDO IKASTAROAK.
Izenburua:
Ikastetxea:
Iraupena: Lortutako kalifikazioa:
Izenburua:
Ikastetxea:
Iraupena: Lortutako kalifikazioa:
3. HIZKUNTZAK.
Lankideak ekintza burutuko duen eskualdean erabiltzen den/diren hizkuntza/k
Lankideak egiaztatutako hizkuntzak
(h: hala-moduz b: nahiko ondo c: ondo)
Hizkuntza Irakurri Hitz egin Idatzi
.............................. .............................. .............................. ..............................
.............................. .............................. .............................. ..............................
.............................. .............................. .............................. ..............................
.............................. .............................. .............................. ..............................
4. IBILBIDE PROFESIONALA.
1. JASOTAKO BEKAK ETA LAGUNTZAK.
Erakundea Bekaren izena Hasiera-data Iraupena
.............................. .............................. .............................. ..............................
.............................. .............................. .............................. ..............................
.............................. .............................. .............................. ..............................
.............................. .............................. .............................. ..............................
2. LAN-ESPERIENTZIA.
5. EGINIKO LANAK ETA ARGITALPENAK.
Izenburua:
Noiz argitaratua: Data:
Izenburua:
Noiz argitaratua: Data:
Izenburua:
Noiz argitaratua: Data:
6. BESTE DATU INTERESGARRI BATZUK.
IV. AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK
Erakunde eskatzaileari buruzko agiriak/argibideak (behin bakarrik erantsi beharko dira, nahiz eta deialdian proiektu bat baino gehiago aurkeztu):
Honako fotokopia legeztatu hauek: erakundearen estatutuena eta dagokion erroldan izena ematearena (erakunde eskatzailea lehenengo aldiz aurkezten bada, edo euskal lankideentzako laguntzen 2008ko deialdian aurkeztutako agirietan edo Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura bideratutako 2008ko deialdietan aldaketarik izan bada), bai eta eskabidea sinatzen duen pertsonaren ahalordetzearen fotokopia legeztatua.
Erakundearen organigrama. EAEn zenbat langile ordaindu eta zenbat ordaindu gabe duen. Boluntarioak eta laguntzaileak, bazkide-kopurua, erakundeko kideak. EAEn duen egoitza eta ordezkaritzak. Garapen lankidetzarako beste zein erakundetako kide den erakunde eskatzailea (erakunde eskatzailea lehenengo aldiz aurkezten bada, edo euskal lankideentzako laguntzen 2008ko deialdian aurkeztutako agirietan edo Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura bideratutako 2008ko deialdietan aldaketarik izan bada).
Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren txartelaren fotokopia. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela adieraziko duen ziurtagiria.
Zigorraren iraunaldian honako zigor hauek jaso ez dituela ziurtatzen duen zinpeko edo erantzukizunpeko aitorpena: Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak lortzeko debekua diru-laguntza edo laguntza publikoen arloko arau-hausteagatik ezarritako zigor irmo baten ondorioz, zigor administratibo edo penalik betetzen ari ez dela sexuarengatiko diskriminazioan erortzeagatik, eta debeku horrekin zigortuta ez egotea Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen arabera.
Erakunde eskatzaileak tokiko bazkide batekin elkartuta dagoela egiaztatu beharko du agirien bitartez. Bazkide horren bitartez burutu beharko da hautagaia txertatuko deneko proiektua.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzean, azken txostenak bidaltzen eta lehenago diru-laguntzak jasotako laguntzak osorik justifikatzen hiru hilabete baino gehiagoko atzerapena ez duela dioen aitorpena.
Tokiko erakundeak lankidea lankidetzat nahi duela egiaztatzeko agiria.
Borondatezko lankideak bere jarduera betetzen duen bitartean, proiektua egiten ari den lekuan, gutxienez urtebeteko eta gehienez ere bi urteko iraunaldia bermatzen duen deklarazioa.
Lan-aurrekontratua edo lan-kontratua aurkeztea, ekintzak xede-herrialdean izango dituen ezaugarri bereziak zehazten dituen prestazioa egiteko akordio osagarriarekin batera.
Lankidearen aseguru-konpromisoaren adierazpena, Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak kontratutako aseguru orokor kolektiboari atxikiz edo poliza bat sinatuz. Poliza horrek, nolanahi ere, Lankidearen Estatutua ezartzen duen apirilaren 28ko 519/2006 Errege Dekretuaren 10.1.e) artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
Lankideari buruzko agiriak/informazioa.
Erroldaren ziurtagiria, lankide boluntarioa EAEko edozein udalerritan 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik bizi dela egiaztatzeko.
Lankidearen karnet-neurriko argazkia.
Lankidearen NANaren fotokopia.
Curriculum vitae egiaztatzekoak.
Lankidearen zinpeko aitorpena, deialdiaren oinarriak betetzeko konpromisoa bere gain hartuz.
Proiektua non kokatzen den zehazteko mapa (herrialdea, eskualdea eta abar).
Aurrekontuen banaketa diru-sailen eta kofinantzatzen duten erakundeen arabera (aurkibide bat erabili). Honakoak erantsi: pro forma fakturak, aurrekontuak eta finantzaketa-plana, kanpoko ekarpenak justifikatuz.


