- AGINDUA, 2009ko martxoaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sareaz kanpoko ikastetxe pribatuei diru-laguntzetarako deia egiten zaie hezkuntza arloko Komunikazio eta Informazioaren Teknologien inguruko proiektuak egiteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko martxoaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sareaz kanpoko ikastetxe pribatuei diru-laguntzetarako deia egiten zaie hezkuntza arloko Komunikazio eta Informazioaren Teknologien inguruko proiektuak egiteko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 61
- Hurrenkera-zk.: 1757
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/05
- Argitaratze-data: 2009/03/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Hezkuntza-sistemari planteatzen zaizkion eskakizunen ondorioz, hainbat proiektu gauzatu behar dira, hezkuntza-sistemako erabiltzaileek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak erabil ditzaten eta lortu daitezkeen abantailez baliatuko direla bermatu eta hobetzeko.
Agindu honen xedea da oinarrizko tresnak eskuratzea finantzatzea, itunpeko ikastetxe pribatuek aipatu proiektuak gauzatu ditzaten. Horrela, zentzu handiagoa emango zaie aurreko urteetan ordenagailuak erosteko eta sareak eta konektibitatearen inguruko proiektuak gauzatzeko deialdiei.
Ondorioz, kontuan hartuta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginaren VI. titulua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren esparruan diru-laguntzak emateko moduari buruzkoa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2009. urteko Aurrekontu Orokorrak onartu dituen abenduaren 28ko 19/2008 Legea, honako hau
Deialdi honen xedea da EAEko Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sareaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egitea, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiekin zerikusia duten hezkuntza arloko egitasmoak gauzatzeko diru-laguntzak eska ditzaten.
Diru-laguntzaren xede izan daitezkeen kontzeptuak I. eranskinean ageri dira.
Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko 1.248.000 euro jarri dira, eta diru-kopuru hori eguneratu ahal izango da, indarrean dauden arauek aurreikusten duten kreditu-loturen edo aurrekontu-aldaketen erregimenaren arabera. Horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emango du ebazpen baten bitartez.
Deialdi honen bitartez emango diren laguntzetara 2008-2009 ikasturtean bildu ahal izango dira Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sareaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuen titularrak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
Agindu hau argitaratzen den egunaren aurreko lau urteetan hezkuntza-itunei buruzko araudian aurreikusitako araurik haustearren zehapenik jaso ez izana.
Gizarte Segurantzako betebeharrak eta zergak ordainduta edukitzea. Hori egiaztatzeko bete egin beharko dute Hezkuntza-itunen erregelamendua onartzeko irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrean eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak horretarako bereziki ezarritako araudian ezarritakoa.
Dena den, agindu honek arautzen dituen laguntzetara ezingo dira aurkeztu, dagokion zehapenak ezarritako denboran, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak.
Izaera bereko laguntza edo diru-laguntzak direla eta, onuraduna itzultze- edo zigortze-prozeduraren baten pean egonez gero eta izapideak egiten ari badira, itzultze- edo zigortze-prozedurak amaituta egon beharko du laguntza jasotzeko.
Agindu honetan arautzen diren laguntzak eranskinean adierazitako eragiketa eta gastuen kostua ordaintzeko erabiliko dira, baldin eta gastua 2008ko irailaren 11tik 2009ko uztailaren 15era bitartean sortu bada.
Nolanahi ere, ikastetxeek deialdi honetara aurkeztutako ekintzek bat etorri behar dute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren helburuekin. Hortaz, diruz lagundutako kontzeptuek bat etorri behar dute eranskinean adierazitako estandarrekin.
Deialdi honetan araututako gastuetarako diru-laguntzen eskabidea idatzi baten bidez egingo da. Idazkiak eskatzailearen identifikazioa eta sinadura jaso beharko ditu, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari bidali beharko zaio, eta 4.1.2. puntuan adierazitako epearen barruan aurkeztuko da Sailaren Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritzan. Dena den, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen duen egoitza nagusian, edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, bere 38.4. artikuluan aurreikusitako bideak ere erabil daitezke.
1. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Eskabidea izenpetzen duenak ikastetxearen legezko ordezkaritza duela egiaztatzeko agiria, zuzenbidearen arabera balioduna.
Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako ordainketak egunean dituela egiaztatzeko agiriak.
Zinpeko-aitorpena, honako hau egiaztatzen duena: entitate eskatzaileak ez duela diru-laguntzak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik jaso eta ez daukala horretarako legezko inolako debekurik.
Zinpeko-aitorpena, honako hau egiaztatzen duena: entitate eskatzailea, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez dagoela.
Egindako kontratazioak erreferentziazko egitasmoaren barruan nola erabiliko dituzten azaltzeko txosten bat.
Eranskina behar den moduan beteta, legezko ordezkariaren identifikazio eta sinadurarekin.
2008ko irailaren 11tik 2009ko uztailaren 15era bitartean egindako gastuen fakturak, eranskinean adierazitako kontzeptuen araberakoak. Ildo horretatik, proforma agiriak eta aurrekontuak ez dira inongo kontzepturen fakturatzat onartuko. Halaber, fakturekin batera argi adierazi behar dira agindu honen eranskinean adierazi eta diruz lagundu daitezkeen eragiketen prezioak, ezaugarriak eta zertifikazioak.
Halaber, sare-puntuen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte (kableatua egiaztatzeko testa), ISO/IEC11801 arauari edo baliokideari jarraituz.
2. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da gastuak diruz laguntzeko eskariak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko azken eguna, berriz, 2009ko uztailaren 31 izango da.
1. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, inprimakian jasotako datu pertsonalak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan sartuko dira.
2. Datuak aurkatu, kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak eta indarreko legeriak pertsona fisiko interesdunei aitortzen dizkien gainerakoak Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritzan erabili ahal izango dira (Donostia-San Sebastián kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz).
Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honetan arautzen diren laguntzak.
Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritzak akatsik edo okerrik ikusten badu aurkeztutako eskabidean, eskatzaileari jakinaraziko dio eta 10 eguneko epea eman egin beharreko zuzenketak egiteko. Epe hori igarota, akatsak zuzendu ez badira, eskabideari uko egin zaiola ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71.1. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki.
Eskaerak aztertu, sailkatu eta baloratzeko eta diru-laguntzen zenbateko zehatza finkatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da. Batzorde horrek kide hauek izango ditu:
Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu zuzendaria.
Ikastetxeen zuzendaria.
Ikastetxeen Zuzendaritzako ekipamendu-teknikaria; idazkari izango da; iritzia emango du, baina botorik ez.
Batzorde horrek, agindu honetan ezarritako baldintzei jarraiki, ebazpen-proposamena igorriko dio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari. Ebazpen-proposamen horretan ikastetxe onuradunen zerrenda eta bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa azalduko dira.
Diru-laguntza 2. artikuluan adierazten diren baldintzak betetzen dituztenen artean banatuko da; nolanahi ere, balorazio-batzordeak irizpide hauek aplikatuko ditu:
Agindu honetako eranskineko kontzeptuak soilik lagunduko dira diruz.
Erositako elementu bakoitzaren kostua zehazteko, agindu honen I. eranskinean adierazitako prozedura erabiliko da, baina beti egongo da gehieneko muga bat: hain zuzen ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eranskin horretan ezarritako prezioak, estandarizazioaren arabera.
Laguntzaren xede diren elementuen kopurua inoiz ez da izango agindu honen eranskinean ekipamendu informatikorako finkatu den modulua baino handiagoa.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila garatzen ari den Intranetaren barruan dauden ikastetxeentzako, laguntzaren zenbatekoa egindako erosketen % 100erainokoa izan daiteke, eranskineko 4. eta 5. kontzeptuetan. Gainontzeko kasu eta ikastetxeentzat, berriz, erositakoaren % 50erainokoa izan daiteke diru-laguntza. Agindu honetan ezarritako balorazio-irizpideen arabera egingo da kalkulua.
Aipatutako balorazio-irizpideak eta mugak aplikatu ondoren, agindu honen bidez emango diren guztirako diru-laguntzak 1.2. artikuluan adierazten diren funtsak baino handiagoak baldin badira, hainbanatu egingo da deialdiaren baldintzak betetzen dituzten onuradunen artean.
Balorazio-batzordeak egindako proposamena ikusita, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak deialdi honetan aurreikusitako laguntzak ematea ebatziko du, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da interesdunei jakinarazteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. artikuluari jarraiki.
Epe horren barruan ebazpenik jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsi egin direla ulertuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera ezarritako ondorioetarako. Dena den, lege horrek administrazioari berariaz ebazteko obligazioa ezartzen ez dio.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beraren aurka interesdunek gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan aurreikusitako epean eta eran.
Diru-laguntza dena batera ordainduko da, ebazpena argitaratu eta 14.a) artikuluan ezarritako epea amaitu ondoren, baldin eta onuradunak espresuki diru-laguntzari uko egiten ez badio epe horretan.
Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira beste instituzio publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gain-finantzaketarik izanez gero, diru-laguntza behar den gehieneko mugaraino murriztuko da.
Diru-laguntza emateko baldintzaren bat bete ez dela egiaztatzen bada, jasotako diru-kopuruak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko dira, arau bi hauen arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legea -azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaz onartua- eta abenduaren 17ko 698/1991 Errege Dekretua.
Agindu honetan araututako diru-laguntzaren onuradunek betekizun hauek izango dituzte:
Emandako diru-laguntza onartzea. Horretarako, diru-laguntzaren esleipena EHAAn argitaratzen den egunean hasi eta hamabost eguneko epea dute ikastetxe onuradunek berariaz eta idatziz diru-laguntzari uko egiteko. Bestela, onartu egin dutela ulertuko da.
Diru-laguntza eman den xede zehatz horretarako erabiltzea. Hori dela eta, diru-laguntzak benetan zertara bideratu diren egiaztatzeko ahalmena izango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak -diru-laguntzen inguruko egitekoak dituztenez- eskatzen dieten beste agiri eman beharko diete.
Diru-laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetako edozein aldatzen bada, eta, betiere, diru-laguntza horrekin batera, helburu berberetarako, beste edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako laguntzak edo diru-laguntzak jaso badira, diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu ahal izango da, onuradun izateko gutxieneko baldintzei eusten bazaie, behintzat.
Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Bigarrena. Agindu honetan prozedurari buruz arautu gabe geratu diren alderdiei Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko zaie.
Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 5a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
BEHEAN ADIERAZITAKO IKASTETXEAREN TITULARRAK EDO LEGEZKO ORDEZKARIAK (MARRATU EGOKIA EZ DENA) ETA NOTARIOAREN EDO BESTE BATZUEN (adierazi zein) . AURREAN, (E)AN EMANDAKO ORDEZKATZEKO AHALORDEA INDARREAN DUENAK / COMO TITULAR/REPRESENTANTE LEGAL (TACHESE LO QUE NO PROCEDA) Y PODER DE REPRESENTACION ACTUALMENTE EN VIGOR Y OTORGADO CON FECHA ANTE NOTARIO/(OTROS indicar cual .)
IKASTETXE ITUNDUA / DEL CENTRO PRIVADO CONCERTADO ............
IKASTETXEAREN UDALERRIA / MUNICIPIO DEL CENTRO ........................
IKASTETXEAREN IFK / CIF CENTRO .......................
IKASTETXEAREN KODEA (6 DIGITU) / CODIGO 6 DIGITOS ..............................................
ESKATZEN DU / SOLICITA:
Hurrengo kontzeptuetan egindako gastuak finantzatzeko diru-laguntza / Subvención para financiar el gasto efectuado en los siguientes conceptos:
Kontzeptua
Concepto Ale kopurua
º unid Unitateko prezioa
unitario P. guztira
total Fakturaren Zenbakia
º factura Faktura data
Periodo factura Zuzkitzailea
Proveedor
LAN zerbitzaria (1) / Servidor LAN (1)
Ordenagailua (2) / Ordenador (2)
Sare puntuak (3) / Puntos de red (3)
Intranetera lotzeko operazioak. Sailak ezarritako estandarren arabera (4) / Operaciones de conexión a la intranet según estándares del Departamento (4)
Intranetaren domeinuan egindako linea-kontsumoa (intranetera sartzeko zerbitzuaren kostua) (5) / Consumo de linea bajo dominio de la intranet (coste del servicio de acceso a la intranet) (5)
Diruz lagunduko diren ezaugarri teknikoak, prezioa eta ale kopuruak / Características técnicas, precio y unidades subvencionables:
(1)
LAN Zerbitzaria: intel Xeon edo baliokidea
Gehienezko unitateko prezioa: 2.800 euro, BEZ, garraioa eta instalazioa barne direla.
Deialdi honetan diruz laguntzeko gehienezko unitate kopurua: 1
Servidor LAN: Intel Xeon o equivalente.
Precio límite unitario: 2.800 euros IVA, transporte e instalación incluido.
Numero máximo de unidades subvencionables esta convocatoria: 1.
(2)
Ordenagailu eramangarria edo mahaigainekoa: Intel Centrino teknologiaduna edo Pentium M edo baliokidea.
Gehienezko unitateko prezioa: 800 euro, BEZ, garraioa eta instalazioa barne direla.
Deialdi honetan diruz laguntzeko gehienezko unitate kopurua: 8 unitate + 1 bost gela intunduko edo frakzioko.
Ordenador sobremesa o portátil: Intel Centrino o Pentium M o equivalente.
Precio unitario máximo: 800 euro IVA, transporte e instalación incluido.
Número máximo unidades subvencionables esta convocatoria: 8 unidades + 1 por cada 5 aulas concertadas o fracción.
(3)
Sara lokalaren puntuak: UTP kablea, gutxienez 5e kategoriakoa. Hona sare puntu baten definizioa: esteka egiten den tokitik sistemaren rack jakin bateko banaketa paneleraino behar den sistema guztia. Puntuak beti izango du 5e kategoria edo handiagoko RJ-45 konexioa. Sare-puntuak ISO/IEC11801 arauaren edo baliokidearen araberako zertifikazioa behar du. Honela kalkulatuko da sare puntu bakoitzaren unitateko prezioa: sarearen kostua (instalatu den sarearen errosetak, kablea, latigilloak eta kanaletak kontuan harturik) zati sarearen puntu-kopurua eginez.
Onar daitekeen gehienezko prezioa: 210 euro, BEZa, garraioa eta instalazioa barne direla.
Onar daitezkeen unitateen kopurua: 8 unitate + 1 bost gela intundu edo frakzioko.
Puntos de red local: cable UTP categoría 5e o superior. Se entiende como punto de red a todo el sistema necesario desde la ubicación del punto de conexión hasta el panel de distribución correspondiente de un rack determinado del sistema. Este punto siempre contará con conexión RJ-45 categoría 5e o superior. El punto de red debe estar certificado según norma ISO/IEC11801 o equivalente y su precio unitario será obtenido dividiendo el coste de rosetas, cable, latiguillos, canaletas de la red instalada entre el número de puntos.
Precio límite unitario: 210 euros IVA, transporte e instalación incluido.
Número máximo de unidades: 8 unidades + 1 por cada 5 aulas concertadas o fracción.
(4)
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko organo eskudunaren Ebazpenaren edo Aginduaren bidez Saila garatzen ari den intranetera sartzeko onartutako ikastetxeentzat soilik, baldin eta sare horretatik kanpo ateratzera eragin liezaiekeen edozein prozeduratan sartuta ez badaude eta sarera lotzeko operario horiek Agindu honetako hirugarren artikuluan adierazitako epe diruz-lagungarrian egindakoak izan badira.
Intranetera lotzeko operazioak eta beren fakturazioa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko telekomunikazio-operadore homologatuak egin behar ditu, betiere arlo publikoko ikastetxeetan erabiltzen diren ezaugarriak betez. Diruz lagunduko diren kostuak hauek dira: alta ematea, konfigurazioak, birusen aurkako elementu aktiboak eta segurtasunekoak instalatzea, baita informazio txarra edo ezegokia bereizteko elementuak ere.
Diruz lagundu daitekeen gehienezko unitateko prezioa: 6.000 euro, BEZ barne.
Diruz lagundu daitekeen gehieneko unitate-kopurua: 1.
Sólo para los centros admitidos para su integración en la intranet que desarrolla el Departamento mediante Resolución u Orden expresa del órgano competente del Departamento de Educación, Universidades e Investigación siempre que no se hallen incursos en alguna causa que pudiera provocar su salida de la misma y en el caso de que se hubieran realizado dichas operaciones en el periodo subvencionable establecido en el artículo 3 de la presente Orden.
Estas operaciones deberán ser realizadas y facturadas a través del operador de telecomunicaciones homologado del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, en términos homogéneos a los utilizados en los centros públicos. Se subvencionaran los costes generados por el alta de línea, configuraciones, instalación de elementos activos y de seguridad ante virus y para discriminación de información mala o impertinente.
Precio unitario máximo subvencionable: 6.000 euros IVA incluido.
Número máximo de unidades subvencionables: 1
(5)
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko organo eskudunaren Ebazpenaren edo Aginduaren bidez Saila garatzen ari den intranetera sartzeko onartutako ikastetxeentzat soilik, baldin eta sare horretatik kanpo ateratzera eragin liezaiekeen edozein prozeduratan sartuta ez badaude eta sarera lotzeko operario horiek Agindu honetako hirugarren artikuluan adierazitako epe diruz-lagungarrian egindakoak izan badira.
Kontzeptu honi dagokio: ikastetxea intranetean integratu denetik kontatzen hasita, operadore homologatuak intranetera sartzeko zerbitzua emateagatik fakturatu duen gastuari.
Gehienezko gastua: 1.432,8 euro, BEZ.
Sólo para los centros que ya estuvieran admitidos para ser integrados en la intranet que desarrolla el Departamento mediante Resolución u Orden expresa del órgano competente del Departamento de Educación, universidades e Investigación siempre que no se hallen incursos en alguna causa que pudiera provocar su salida de la misma y en el caso de que se hubiera producido dicho gasto en el periodo subvencionable establecido en el artículo 3 de la presente Orden.
Este concepto corresponde al coste facturado por el operador homologado por la prestación del servicio de acceso a la intranet a partir de la integración del centro en la misma.
Gasto máximo: 1.432,8 euro IVA incluido.
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILEKO ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUEN SAILBURUORDEARI ZUZENDUTAKO IDATZIA.
SOLICITUD DIRIGIDA AL ILMO. SR VICECONSEJERO DE ADMINISTRACIÓN Y SERVICIOS DEL DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN


