- AGINDUA, 2009ko martxoaren 6koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Mungiako udalerriko Telmo Zarra Etxe Taldea 25eko 1. solairuko I letran dagoen etxebizitza saltzeko eskaintza onartzeko dena. Etxebizitza babes ofizialekoa da, EB2-2395/96-LE - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko martxoaren 6koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Mungiako udalerriko Telmo Zarra Etxe Taldea 25eko 1. solairuko I letran dagoen etxebizitza saltzeko eskaintza onartzeko dena. Etxebizitza babes ofizialekoa da, EB2-2395/96-LE-098 espediente-zenbakia dauka eta Jorge Sanz Angulo jaunaren izenean dago.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 97
- Hurrenkera-zk.: 2965
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/06
- Argitaratze-data: 2009/05/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Mungiako udalerriko Telmo Zarra Etxe Taldea 25eko 1. solairuko I letran dagoen eta EB2-2395/96-LE-098 espediente-zenbakia duen babes ofizialeko etxebizitzaren titularra Jorge Sanz Angulo jauna da, hala egiaztatzen baita 1999ko urriaren 5ean Juan Ignacio Gomeza Villa notarioaren aurrean emandako salerosketa-eskritura publikoan (3.110 protokolo-zenbakia).
Etxebizitzaren jabeak, Jorge Sanz Angulo jaunak, 2008ko azaroaren 18an Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztutako idazki baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eskaini zion etxebizitza, administrazioak berak edo, hala bazegokion, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SAk eros ziezaion.
Lehenengo aurrekarian azaldutako babes ofizialeko etxebizitzaren gehienezko prezioa salerosketa-eskritura publikoa egiten denean indarrean dagoen gehienezko prezioa izango da.
Etxebizitza eta Gizarte Segurantzako sailburuak du egintza hau burutzeko eskumena, hala xedatzen baita Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan eta babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuko 27.2 artikuluan.
Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuko 27.2 artikuluan xedatzen denez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak dagozkien aginduen bidez babes ofizialeko etxebizitzak saltzeko eskaintzak onartu ahal izango ditu.
Batetik, Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA sortzen duen, eta, bestetik, abenduaren 30eko 316/2002 Dekretua eta berau garatzeko araudia eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretua aldatzen duen uztailaren 24ko 126/2007 Dekretuko 3.1.VI artikuluan xedatzen denez, sozietateak, besteak beste, honako xedeak izango ditu: «etxebizitzak transmititzeko bitartekaritza eta haien geroztiko akurapena edo salmenta egiteko jarduerei dagokienez, babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari; betiere, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiarekin bat, etxebizitzon titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku jarri behar badituzte».
Uztailaren 24ko 126/2007 Dekretu horretako xedapen gehigarrian honela dio: aldatu egiten dira arau juridikoak, hau da, Etxebizitza Hutsaren Programaren erakunde kudeatzaile denez, Visesa delakoaz egindako erreferentziak «Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA» sozietateaz egindakoak direla ulertu behar da.
Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuko 27.1 artikuluan xedatzen denez, babes ofizialeko etxebizitzaren titularrak haren salmenta eskaini diezaioke Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari, bai Euskal Autonomia Erkidegoak bai haren menpeko beste edozein entitatek erosteko.
Aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta, oro har, erabilgarri direnak ikusita, hauxe
Lehenengoa. Mungiako udalerriko Telmo Zarra Etxe Taldea 25eko 1. solairuko I letran dagoen etxebizitzaren jabe Jorge Sanz Angulo jaunak etxebizitza hori saltzeko egin duen eskaintza onartzea. Etxebizitza araubide bereziko babes ofizialekoa da eta EB2-2395/96-LE-098 espediente-zenbakia du.
Bigarrena. Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SAk erosiko du etxebizitza hori.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio, hilabeteko epean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Agindua jakinarazten den egunaren biharamunean hasiko dira epeak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 6a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.


