- AGINDUA, 2009ko martxoaren 6koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena; horren bitartez, EB2-0544/98-LC-014 espediente-zenbakiarekin babes ofizialekotzat kalifikatuta dagoen eta Fernando Moreno Ordóñez jaunaren titulartasunekoa den Basauriko Uribarri kaleko 24 zenbakiko 3. oineko D letradun etxebizitza saltzeko eskaintzari uko egiten zaio. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko martxoaren 6koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena; horren bitartez, EB2-0544/98-LC-014 espediente-zenbakiarekin babes ofizialekotzat kalifikatuta dagoen eta Fernando Moreno Ordóñez jaunaren titulartasunekoa den Basauriko Uribarri kaleko 24 zenbakiko 3. oineko D letradun etxebizitza saltzeko eskaintzari uko egiten zaio.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 150
- Hurrenkera-zk.: 4484
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/06
- Argitaratze-data: 2009/08/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Fernando Moreno Ordóñez jauna EB2-0544/98-LC-014 espediente-zenbakiarekin babes ofizialekotzat kalifikatuta dagoen Basauriko Uribarri kaleko 24 zenbakiko 3. oineko D letradun etxebizitzaren jabea da, espedientean horrela agertzen baita Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakidun Epaitegiak 2007ko azaroaren 23an emandako 578. zenbakidun dibortzio-epaiak behin betikotzat ematen dituen neurriak espedienteari gaineratu ondoren.
Etxebizitzaren jabea den Fernando Moreno Ordóñez jaunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eskaini dio etxebizitza, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan 2009ko otsailaren 17ko sarrera-data duen idazkiaren bitartez.
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak adierazi du eskainitako etxebizitza Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakidun Epaitegian jarraitzen den 1333/08 zenbakidun hipoteka-betearazpeneko prozeduran sartuta dagoela, 138.983,64 euroko erreklamazioarekin, tronkoa, interesak eta kostuak barne, eta beraz kargek etxebizitzaren egungo gehieneko prezioa ere gainditzen dute, gaur egun 38.572,87 euro baita. Hori dela medio, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak adierazi du ezinezkoa dela eskaintza hori onartzea.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua da organo eskuduna egintza hori gauzatzeko, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuari jarraiki, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 27-2 artikuluari dagokionez.
Babes ofizialeko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak 27-3 artikuluan ezartzen duenez, babes ofizialeko etxebizitzak saltzeko eskaintzak ez onartzeko aukera dagoela aztergai den kasuak hori gomendatzen duenean.
Aipatutako legezko aginduak eta oro har aplikatzekoak diren bateragarriak aztertuta, honako hau
EB2-0544/98-LC-014 espediente-zenbakiarekin babes ofizialeko erregimen orokorrekotzat kalifikatuta eta Basauriko Uribarri kaleko 24 zenbakiko 3. oineko D letran dagoen etxebizitza saltzeko eskaintzari uko egitea; eskaintza etxebizitzaren jabe Fernando Moreno Ordóñez jaunak egin zuen.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari hilabeteko epearen barruan jakinarazpen hau ematen den biharamunetik, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Justizia Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, jakinarazpen hau ematen den biharamunetik bi hileko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 6a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.


