- AGINDUA, 2009ko martxoaren 9koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, eremu komunitarioetan bertako biztanleen baldintza beretan parte hartu ahal izan dezaten, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren atzerriko Etorkinei Zuzendutako Integrazio-Pr - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko martxoaren 9koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, eremu komunitarioetan bertako biztanleen baldintza beretan parte hartu ahal izan dezaten, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren atzerriko Etorkinei Zuzendutako Integrazio-Programak garatzen dituzten erakundeentzako laguntzetarako deialdia egiten duena, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua garatuz (FUN).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 57
- Hurrenkera-zk.: 1629
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/09
- Argitaratze-data: 2009/03/24
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuaren bitartez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzak, lehiaketaren prozeduraren bidez, emango dituen laguntzen oinarrizko ildoak arautu dira.
Agindu hau adierazitako Dekretuaren 13. artikuluko a) idatz-zatian (II. kapitulua) aurreikusitako laguntzei buruzkoa da: Eremu komunitarioetan bertako biztanleen baldintza beretan parte hartu ahal izan dezaten, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren atzerriko etorkinei zuzendutako integrazio-programak. Laguntza-eskaeren betekizunak eta horiek eskatzeko epea ezartzea da agindu honen xedea.
Horren ondorioz, honako hau
Honako hau da agindu honen xedea: eremu komunitarioetan bertako biztanleen baldintza beretan parte hartu ahal izan dezaten, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren atzerriko etorkinei zuzendutako integrazio-programetarako laguntzetarako deialdia egitea. Ildo horren xede izango dira egoerarik txarrenean dauden pertsonei laguntzea helburu duten proiektuak. Erantzukizun publikoaren printzipioan oinarrituta, programa horiek egungo jardun publikoen osagarriak izango dira, eta etorkin-izaeraren ondoriozko zailtasunak gainditzea helburu duten proiektuak eta jardunak baino ez dira diruz lagunduko.
Diru-laguntza jasoko duten jarduerak 2009ko ekitaldian garatu beharko dira.
Honako hauek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek: aurreko artikuluan deskribatutako programak edo jarduerak beren kabuz edo partzuergo batean egiten dituzten pertsona juridiko guztiek (publikoek zein pribatuek), betiere honako betekizun hauek betetzen badituzte:
Legez eratuta eta dagokion administrazio-erregistroan behar bezala inskribatuta egotea.
Irabazi-asmorik ez izatea eta helburu publiko edo interes sozial baten lorpena sustatzea.
Jarduera EAEko eremuan egitea, eratze-tituluaren arabera.
Ezin izango dute onuradun izan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legeak aldatu duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluaren 5. atalean ezarritako kausaren batean sartuta daudenak.
Ezin izango dute deialdi honetan parte hartu, dagokion zigorrak ezartzen duen epea bete arte, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin penalki edo administratiboki zigortuta dauden edota horretarako ezgaitzen dituen legezko debekua duten pertsona edo erakunde eskatzaileek.
Erakundeek nortasun juridiko propiorik gabeko taldeak osatuta eskatzen badituzte laguntzak, taldeko ahaldun bat izendatu beharko dute, eta onuraduna den aldetik taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko behar adina ahalorde emango dizkiote ahaldun horri. Era berean, preskripzio-epea amaitu arte taldea ez desegiteko konpromisoa formalizatu beharko dute, laguntzari dagokionez. Halaber, taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak bilduko dira eskaeran, baita bakoitzari aplikatu beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa ere; eta, hala badagokio, kide bakoitza onuraduntzat hartuko da.
Diruz lagunduko diren programetara bideratzen den aurrekontu-kreditua, 2009ko ekitaldi ekonomikorako, 1.282.971,00 eurokoa da.
Aurrekontu-kredituaren zenbateko osoa aldatu ahal izango da eskatu diren laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren beste laguntza-programa batzuk burutu ondoren agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, eta betiere laguntzen ebazpena eman baino lehen. Gizarte Gaietako sailburuordearen ebazpen bitartez emango da horren berri.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Gaietako Sailburuordetzaren Inmigrazio Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko zereginak egitea, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuko 8. eta 9. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.
Lehiaketa izango da diru-laguntzak emateko erabiliko den prozedura, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.4 artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraiki, Dekretu horren bidez Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen baita.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Eskaerak agindu honi I. eranskin gisa gehitutako instantzia bidez aurkeztuko dira, eranskin horretan eskatzen den dokumentazioarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1- 01010 Vitoria-Gasteiz), baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako moduan ere (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da.
Nolanahi ere, Inmigrazio Zuzendaritzak eta/edo Balioespen Batzordeak beharrezko irizten dioten informazio eta dokumentazio osagarria eskatu ahal izango diete erakunde eskatzaileei, aurkeztutako proiektua edo jarduera balioestearren.
Diru-laguntzetarako eskaera-inprimakiak ez badira guztiz betetzen, edo haiekin batera ez bada adierazitako dokumentazioa aurkezten, erakunde interesdunari hamar eguneko epea emango zaio hutsegitea konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko, eta hori egin ezean eskaerari uko egin diola ulertuko dela adieraziko zaio, betiere aldez aurretik horri buruzko ebazpena emanda. Ebazpen hori Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen) ezarritakoaren arabera emango da.
Dagokion programa edo jarduera egiteko, 9. artikuluan aipaturiko irizpideak kontuan izanik, Balioespen Batzordeak araztutako eta onartutako aurrekontuaren % 80 finantzatuko du gehienez ere Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak.
Agindu honen arabera emandako diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa ez da 65.000,00 eurotik gorakoa izango.
Finantzatutako proiektua gauzatzeak zuzenean eragindako gastuak lagun daitezke diruz. Proiektuaren kudeaketak erakunde onuradunari eragindako funtzionamendu-gastuei dagokienez, Immigrazio Zuzendaritzak sartu beharreko zenbateko osoaren % 30 finantzatuko da gehienez ere. Langileen gastuak eta erakundeak mantentzeko gastuak hartzen dira erakundearen funtzionamendu-gastutzat.
Ez dira diruz lagunduko erakunde eskatzaileek dituzten inbertsio-gastuak eta finantza-gastuak.
Apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuaren 4. artikuluari jarraiki, diru-laguntzen zenbatekoak ezin du gainditu pertsona edo erakunde onuradunak garatu beharreko jardueraren, edo laguntza edo diru-laguntza eman zeneko helburuaren kostua, ez bakarka hartuta, ezta beste administrazio edo erakunde publikoren edo pribaturen batek emandako beste diru-laguntza edo laguntzekin batera ere.
Diru-laguntza horiek ematea bateragarria izango da beste edozein diru-laguntza edo laguntzarekin. Eskaerarekin batera zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, honako hauek azalduz: helburu bererako beste finantziazio-iturririk badagoen edo ez, finantziazioaren zenbatekoa, eta, hala badagokio, erabaki gabe dauden diru-laguntza eskaerak. Lortutako laguntza eta diru-laguntza guztien zenbateko osoa jarduerarako onartutako aurrekontua baino handiago bada, aurrekontua gainditzen duen soberakina gutxituko zaio eman beharreko laguntzari.
Laguntzak emateko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:
Erakunde Eskatzaileei dagokienez:
Erakunde eskatzailearen ezarpena, honako hauek kontuan hartuta: EAEn dituen soldatapeko langileak, bazkide kopurua, boluntarioak, laguntzaileak eta erakundeko kideak. EAEn eta beste toki batzuetan dituzten egoitzak eta ordezkaritzak. Gehienez 5 puntu.
Immigrazioarekin zerikusia duten beste erakunde batzuekiko atxikipena edota afiliazioa. Gehienez 5 puntu.
Etorkinen parte-hartzea erakunde eskatzailearen barne-egituran. Gehienez 5 puntu.
Elkartearen jarduera kontrolatzeko kanpoko auditoretzak. Gehienez 5 puntu.
Proiektua banaka balioesteko:
Proiektua apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuaren printzipioetara egokitzea: eskubideei eta beharrei dagokienez berdintasuna, integraltasuna, normalizazioa eta diskriminazio-jokabideei aurrea hartzea. Gehienez 10 puntu.
Esku-hartzearen hartzaileak izan daitezkeen pertsonek programa lantzen eta gauzatzen parte hartu duten. Gehienez 10 puntu.
Generoaren ikuspegia proiektuaren alderdi formaletan eta edukian sartzea, emakumeen nahiz gizonen egoera, baldintza eta premia desberdinak kontuan hartuta, eta hizkuntzaren erabilera ez-sexista. Gehienez 5 puntu.
Zenbat denbora daramaten erakunde eskatzaileek diru-laguntzaren xede diren programak garatzen: proiektua aurreko deialdi batzuetan aurkeztu den, proiektua ongi gauzatzeko eta garatzeko aukerarik badagoen eta proiektua finantzatzen jarraitzeko beharrik badagoen balioetsiko da. Gehienez 5 puntu.
Dagoen premiari, ekintzaren hartzaileak/onuradunak izan daitezkeen lagunen kopuruari eta ekintzaren egokitze-mailari (kolektibo hartzailearen ezaugarrietarako egokitze-mailari) buruzko aldez aurreko azterketa. Gehienez 10 puntu.
Proposatutako programak jardun-eremu bereko jardun publiko eta pribatuekin koordinatzea, betiere udalerrian beste Erakunde Publiko edo Pribatu batzuek jardunaren xedeari eskaintzen dioten estaldura-maila kontuan izanik, eta sare-lana indartuta. Gehienez 10 puntu.
Proiektuaren eduki teknikoa: erabilitako metodologia, proposamen berritzaileak, plangintza, kudeaketa, helburuen eta adierazleen ezarpena eta ebaluaziorako mekanismoen aurreikuspena. Gehienez 10 puntu.
Programaren bideragarritasun ekonomikoa, finantza-bideragarritasuna eta kudeaketa-bideragarritasuna. Atal horretan, erakunde eskatzaileak proposatutakoaren antzeko programak garatzeko duen gaitasuna eta proiektuaren eta erakundearen helburuen arteko erlazioa balioetsiko dira. Gehienez 5 puntu.
Gastuaren eta aurreikusitako emaitzen arteko pertinentzia eta koherentzia. Gehienez 5 puntu.
Erakundeak berak programaren finantziazioan duen inplikazioa. Gehienez 10 puntu.
Balioespen Batzordeak dagokion Ebazpen-proposamena helaraziko dio Immigrazio zuzendariari gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.
Proposamenak honako hauek zehaztuko ditu:
Erakunde onuradunen zerrenda, diru-laguntza jasoko duten programak edo jarduerak, eta horietako bakoitzari eman beharreko zenbatekoa.
Onuradun ez diren erakundeen zerrenda, diru-laguntza ukatu zaien programa edo jardueren eskaerak, eta kasu bakoitzean laguntza ukatzeko eman den arrazoia.
Ebazpen-proposamena egiten duen kide anitzeko organoak, berriz, proiektu bakoitzari esleitu beharreko zenbatekoa zehaztuko du, 11. artikuluan adierazitako irizpideen arabera lortutako puntuazioa kontuan izanik eta aurkeztutako aurrekontuaren heinean, betiere 9. artikuluan xedatutakoa aintzat hartuta onartua izan bada.
50 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuak besterik ez dira finantzatuko. Agindu honen 3. artikuluan aurreikusitako aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektu guztiak finantzatzeko, balioespenik handiena lortu duten eskaerei soilik esleituko zaie laguntza, aurrekontu-kreditua agortu arte.
Immigrazio zuzendariak, ebazpen-proposamena aztertu ondoren, diru-laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko Ebazpena emango du eta erakunde interesdunei jakinaraziko die gehienez ere sei hilabeteko epean, agindu hau indarrean hasten denetik aurrera zenbatzen hasita. Diru-laguntza ematen den kasuetan, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.7 artikuluan ezarritako edukiak eta azkenean emandako diru-laguntzaren zenbatekoa jaso beharko ditu ebazpenak.
Jendeak oro har jakin dezan, erakunde onuradunen zerrenda eta bakoitzari esleitutako zenbatekoa EHAA aldizkarian argitaratuko dira ondoren.
Diru-laguntzen erakunde onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:
Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretan, diru-laguntzaren emakidaren jakinarazpena jaso eta hamabost laneguneko epean erakunde onuradunek diru-laguntzari esanbidez eta idatziz uko egiten ez badiote, onartutzat hartuko da diru-laguntza.
Diru-laguntza emateko funtsa den jarduera egitea eta diru-laguntza bere helburua betetzeko erabiltzea. Hortaz, diruz lagundutako jardueren helburua edo nondik norakoa aldatzen duen aldaketarik ezin izango da egin proiektuan.
Diru-laguntzak emateko eskatu eta kontuan izan diren betekizunetakoren bat eraginpean hartzen duen edozein egoera-aldaketaren berri ematea Inmigrazio Zuzendaritzari.
Inmigrazio Zuzendaritzari jakinaraztea beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik helburu berdinerako jasotako diru-laguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak.
Emandako diru-laguntza programa edo jarduera egiteak eragindako gastuak ordaintzeko erabiltzea, diru-laguntza emateko aurkeztutako aurrekontuaren arabera.
Diru-laguntza eman duen erakundearen aurrean frogatzea diru-laguntza emateko edo jasotzeko bete beharreko betekizunak eta baldintzak betetzen dituela, baita jarduera egin izana ere. Jatorrizko dokumentuen bitartez justifikatuko dira gastuak edo, salbuespen gisa, horien kopia konpultsatuen bitartez, betiere jarduera amaitu eta bi hilabeteko epearen barruan aurkeztuta.
Diruz lagundutako jarduera edo programa balioetsiko duen memoria bidaltzea Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzara, egindako gastuaren ordainagiri eta guzti. Memoria horretan, diruz lagundutako jardueran edo programan ezarritako helburuen lorpen-maila adierazi beharko da.
Jarduera horiek egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko eta kontrolatzeko prozeduretan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari laguntzea, eta EAEko aurrekontuen kargura jasotako laguntzei eta diru-laguntzei eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren berariazko araudiak aurreikusitakoei dagokienez Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagozkion kontrol-jardueren mende jartzea.
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren (Inmigrazio Zuzendaritza) babesa modu adierazian erakustea diruz laguntzen diren eta jendarteratzen, zabaltzen edo, hala badagokio, argitaratzen diren jarduera guztietan.
Diru-laguntzen norakoa eta aplikazioa bermatzea zerrenda bidezko bermeen nahiz ondasun-bermeen bitartez, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren Lehenengo Tituluan aurreikusitakoaren arabera; Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen bermeen eta itzultzeen araubide orokorra, eta diru-laguntza horien kudeaketan esku hartzen duten Erakunde kolaboratzaileen betekizun, erregimen eta eginbeharrak ezarri ziren.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritako printzipio nagusiak eta betebeharrak betetzea.
Behartuta daudenean, Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan kontuan hartutako zerga-betebeharrak, baita Gizarte Segurantzari dagozkionak ere, eta aplikatu beharreko gainerako arauak betetzea.
Lege-antolamenduak eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak legez ezarritako beste edozein.
Era berean, pertsona, entitate eta erakunde onuradunei apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuan aurreikusitako laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik bideratzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozedura amaitzea.
Diru-laguntza eman zuen ebazpena aldatu ahal izango da, baldin eta laguntzak ematerakoan zeuden baldintzetakoren bat aldatzen bada -betiere diru-laguntzaren xedea betetzat joz gero-, edo laguntza horiekin batera, Administrazio honek edo beste batek edo beste edozein erakunde publiko nahiz pribatuk emandako laguntzak ere jaso badira. Baina, betiere, beharrezkoa izango da arau honetan diru-laguntzaren onuradun izateko ezarritako gutxieneko betekizunak gordetzea. Horri dagokionez, Inmigrazio Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio ebazpena aldatu dela, eta Inmigrazio zuzendariak dagokion ebazpena emango du, emandako diru-laguntzen zenbatekoak berregokitzeko, diru-laguntzak emateko ezarritako irizpideak eta mugak aplikatuz. Eta hala badagokio, soberan jasotako zenbatekoak itzuli beharko dituzte erakunde eta entitate onuradunek.
Ordainketa zatikatua izango da. Hain zuzen ere, guztizkoaren % 75 hilabeteko epean ordainduko da, diru-laguntza onartzen den egunetik zenbatzen hasita, eta gainerakoa, hala badagokio, hilabeteko epean, VI. eranskinean adierazitako erara aurkeztutako diru-laguntzaren justifikazioa jasotzen den egunetik zenbatzen hasita.
Salbuespen gisa, libramendu bakar batean egin ahal izango da ordainketa jada egindako jarduerak diruz laguntzen direnean eta pertsona edo erakunde onuradunak eskaerarekin batera horien agiri justifikagarriak igortzen dituenean, 16.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki.
Emandako diru-laguntza justifikatzeko, erakunde onuradunek VI. eranskina bete beharko dute, eta bertan eskatzen den dokumentazioarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Inmigrazio Zuzendaritzara igorriko dute, bai zuzenean, bai azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako edozein prozeduraren bidez.
Emandako diru-laguntzaren justifikazioa egiaztatzen duen dokumentazioa aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da diruz lagundutako jarduera amaitzen denetik zenbatzen hasita, 2010eko otsailaren 28a azken eguna izango delarik.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan aipatzen diren kasuetako batean badago diru-laguntza jaso duen erakundea, edo apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuan nahiz aplika daitekeen gainerako araudian eta diru-laguntzak emateko ebazpenean ezarritako baldintzaren edo betebeharren bat betetzen ez badu, Inmigrazio zuzendariak, aldez aurretik dagokion espedientea hasita eta entzunaldiaren izapidea beteta, ebazpen bat emango du, bertan honako hauek adierazita: ordaintzeko dauden kopuruak jasotzeko eskubidea galdu duela dagokion erakundeak eta, hala badagokio, jasotako diru-laguntza eta aplika daitezkeen legezko interesak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar dizkiola, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta dagozkion gainerako ekintzak bazter utzi gabe. Kopuru horiek herri-dirutzat hartuko dira legezko ondorioetarako, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 64. artikuluan ezarritakoa izango da erantzukizunen erregimena.
Agindu hau indarrean hasi denetik sei hilabete igaro badira esanbidezko ebazpenik eman edo jakinarazi gabe, eskaerak ezetsitzat joko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan ezarritakoari dagokionez, administrazioak esanbidez ebazteko duen betebeharra bazter utzi gabe.
Lehenengoa. Ordezko araubidea.
Agindu honetan aurreikusi ez den orori dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
Bigarrena. Errekurtsoak.
Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea; Aginduaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Hirugarrena. Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 9a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
Izena: _____________________________________________________________________________________________
Legezko ordezkaria den Erakundearen izena: _______________________________________________________________
Erakundearen IFZ:_______________duen erregistro-zenbakia:__________________Erregistro Orokorrean/Foru Erregistroan (dagokiona urratu) Erakundeak jomuga nagusitzat duen kolektiboa: _____________________________________________
Erakundearen egoitza soziala: ___________________________________________________________________________
Lurralde Historikoa:_____________________________________Posta-kodea:____________________________________telefonoa:________faxa:______
maila:__________________________________ Harremanetarako pertsona:____________________________________
HONAKO HAU ADIERAZTEN DU:
Ordezkatzen duen erakundeak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren ___________________(e)ko aren ________(e)ko Aginduan (EHAAren zk.:___________) eskatzen diren baldintzak betetzen dituela kontuan izanik, honako hau
ESKATZEN DU:
Eman diezaioten honako kopuru hau:_____________euro honako Proiektu honetarako:___________________________________________.
Horretarako, laguntzei buruzko deialdian eskatzen diren dokumentazioa eta datuak aurkezten ditu.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko______________aren______________(a).
ESKATZAILEA*
*Eskatzailearen ordezkaritza:____________________________________________________________________________.
IMMIGRAZIO ZUZENDARIA - ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA - VITORIA-GASTEIZ
OHARRA: Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Inmigrazio Zuzendaritzak jakinarazten dizu eranskin hau betetzearekin batera eman dizkiguzun datu pertsonalak fitxategi automatizatu bat lantzeko sartuko ditugula, eta fitxategi hori Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedaturikoaren mende egongo dela.
Fitxategi hori -fitxategiaren datuak ezin izango zaizkie hirugarrenei laga- Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak sustaturiko laguntzen erabilera esklusiboaren bidez baliatu ahal izango da.
Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu; horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Inmigrazio Zuzendaritzari (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), hura baita fitxategiaren arduraduna.
ESKAERA INPRIMAKIAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA (Izartxoa duen dokumentazioa nahitaez aurkeztu behar da)
PROIEKTUARI BURUZKOA:
* I. ERANSKINA: Laguntzen eskaera
* II. ERANSKINA: Eskaera-inprimakia behar bezala betea.
* III. ERANSKINA: Aurkezturiko proiektua egiteko bestelako finantziazio-iturriak daudela adierazten duen zinpeko aitorpena.
Hala badagokio, proiektuaren iraunkortasunaren adierazgarri den funtsezko dokumentazioa: hitzarmenak, gutunak, EAEko beste erakunde batzuen abalak, etab.
ERAKUNDE ESKATZAILEARI BURUZKOA:
Aurreko deialdietan jada entregaturikoa.
Urtea adierazi (1)
Erakundearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia
Eskaera sinatzen duenaren ahalordetzea.
Erakundearen estatutuen fotokopia.
Erakundearen organigrama. EAEn dituen soldatapeko langileak. Bazkideen kopurua, boluntarioak, laguntzaileak eta erakundeko kideak. EAEn eta beste toki batzuetan dituzten egoitzak eta ordezkaritzak. Immigrazioarekin zerikusia duten beste erakunde batzuekiko atxikipena edota afiliazioa.
Erakunde eskatzailearen jardueren memoria. Immigrazio- eta kulturartekotasun-arloan kudeaturiko antzeko esperientzia eta proiektuak.
Erakundearen 2008. urteko kontuen balantzea.
Zerga-betebeharrak betetzen dituela adierazten duen eta egunean dagoen ziurtagiria, Foru Ogasunak emana.
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela adierazten duen eta indarrean dagoen ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak emana.
IV. ERANSKINA: laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zigor penalik edo administratiborik ez izatearen zinpeko aitorpena.
V. ERANSKINA: hirugarrenen alta-dokumentua
(aurkezten den lehen aldia bada edo aurreko deialdietan ekarritako dokumentazioarekiko aldaketarik badago).
Izaera juridikorik gabeko zein izaera juridikoa duten eakundeen Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren osakera arautzen duen Otsailaren 20ko EHA/451/2008 Agindua dela eta, edozein erakundek bere kodea aldatu badu, berriro aurkeztu beharko du adierazitako eranskina.
Hala badagokio, betekizunak betetzen dituela egiaztatzen duten bestelako dokumentuak, betiere interesgarriak badira laguntza-eskaera aztertzeari begira. Adierazi:
Kanpoko auditoretzen ziurtagiriak.Certificados de auditorias externas
Immigrazioarekin zerikusia duten beste erakunde batzuekiko atxikipena edota afiliazioa egiaztatzen duen dokumentua.
Bestelakoak (adierazi)
(1) Kasu horretan, erakundearen legezko ordezkaria den pertsona fisikoaren aitorpena aurkeztu beharko da; aitorpen horretan aditzera eman behar da dokumentazioa egunean dagoela; era berean, dokumentazioa aurkeztu zen eguna zehaztuko da.
Erakunde edo pertsona eskatzailea:
Proiektuaren izenburua:
Deialdia:
Erregistro zenbakia:
Data:
INFORMAZIO OROKORRA
Proiektua aurkezteko datuak
Proiektuaren izenburua (hamar hitz gehienez):
EAEko hedapena (hartzen dituen zonak):
Erakunde edo pertsona eskatzailea:
IFZ/AIZ/Pasaportea:
Helbidea / Erakundearen egoitza:
Telefonoa:
Faxa:
Helbide elektronikoa:
Eratze-data:
Nortasun juridikoa:
EAEn ardura duen pertsona:
Kargua:
Eskaeraren ardura bere gain hartzen duela adierazteko sinadura:
Harremanetarako pertsona:
Iraupena:
Aurkezturiko proiektua 2009. urtean gauzatu behar da.
Aurreikusitako hasiera-data:
Aurreikusitako bukaera-data:
Gauzatzeko aldia, guztira (hilabeteak):
Finantziazioa, guztira
Kostua, guztira:
Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaion ekarpena (finantza daitezkeen gastu guztien % 80 gehienez ere):
Erakunde eskatzailearen ekarpena:
Emandako edo eskatutako beste ekarpen batzuk (zehaztu):
Erakundea Eskatutako kopurua Egoera (Emana, ukatua, ebatzi gabea
A) ERAKUNDE ESKATZAILEA:
A.a. ERAKUNDE ESKATZAILEAREN EZARPENA, honako hauek kontuan hartuta: EAEn dituen soldatapeko langileak, bazkide kopurua, boluntarioak, laguntzaileak eta erakundeko kideak. EAEn eta beste toki batzuetan dituzten egoitzak eta ordezkaritzak.
A.b. IMMIGRAZIOAREKIN ZERIKUSIA DUTEN BESTE ERAKUNDE BATZUEKIKO ATXIKIPENA EDOTA AFILIAZIOA.
A.c. ETORKINEN PARTE-HARTZEA ERAKUNDE ESKATZAILEAREN BARNE-EGITURAN.
A.d. ELKARTEAREN JARDUERA KONTROLATZEKO KANPOKO AUDITORETZAK.
B) PROIEKTUA BANAKA BALIOESTEKO:
PROIEKTUAREN DESKRIBAPEN LABURTUA (proiektuaren edukiaren laburpena, daturik garrantzitsuenak adierazita). 5-10 lerrotan deskribatu proiektuaren zergatia, helburuak, eta espero diren emaitzak; deskribatu, halaber, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren arloan proiektu honen bidez lortzea espero diren helburuak eta emaitzak, baita interesgarri izan daitezkeen bestelako datuak ere): Proiektua apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuaren printzipioetara egokitzea: eskubideei eta beharrei dagokienez berdintasuna, integraltasuna, normalizazioa eta diskriminazio-jokabideei aurrea hartzea.
KOKAPEN ZEHATZA (proiektua non gauzatuko edo non aztertuko den: EAEko eskualdeak, hiriak, auzuneak, udalerriak):
AURREKARIAK, TESTUINGURUA ETA JUSTIFIKAZIOA: azaldu nola sortu zen ekimena, zer lotura dagoen proiektua aurkezten duen erakundearen eta EAEn ekintza jasoko duten pertsonen artean, zein toki-erakundek parte hartzen duten, etab. EAEn egin diren antzeko ekimen eta proiektuak deskribatu, proiektua gauzatzeko nolako koordinazioa egingo den, nola egin den identifikazioa eta formulazioa, eta aurretiazko azterketarik ba ote dagoen; halakorik izanez gero, eskaera honi erantsiko zaio; adierazi testuingurua osatzeko bestelako datu interesgarriak. Erakunde eskatzaileak ekintza hau garatzen daroan denbora azaldu.
HARTZAILEAK (proiektuaren onuradun edo hartzaile diren pertsona edo taldeak, hau da, proiektuak nor duen jomugan):
Identifikazioa (sektorea, adina, kopurua, etab., sexuaren arabera bereizita):
Hautatzeko irizpideak (egoki iritziz gero, taldearekin egindako bestelako jarduerak azaldu):
Proiektuan, zein fasetan hartzen duten parte (hasierako harremanak, jardueran parte hartzea, nola, noiz, eta abar):
PROIEKTUAREN HELBURUA (azaldu zer lortzea espero den proiektua ongi amaituz gero; emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin loturiko proiektuan aurreikusitako berariazko helburuak). Proiektuaren eduki teknikoa: erabilitako metodologia, proposamen berritzaileak, plangintza, kudeaketa, helburuen eta adierazleen ezarpena eta ebaluaziorako mekanismoen aurreikuspena.
ESPERO DIREN EMAITZAK (zehaztu, zenbakien bidezko adierazleak erabilita, proiektua gauzatzen ari den bitartean egingo diren produktu eta zerbitzuak, eginiko jardueren emaitza izan eta helburua lortzeko aukera emango dutenak. Adierazi sexuen arabera banakatutako adierazleak aurreikusi ote diren hala dagokion kasuetan, eta espero diren emaitzak emakumeen eta gizonen arteko arloan):
emaitza:
Adierazleak:
emaitza:
Adierazleak:
... . emaitza:
Adierazleak:
AURREIKUSITAKO JARDUEREN ZERRENDA (deskribatu emaitzak lortzeko egingo diren ekintzak, giza baliabideak zehaztuz: hizlarien, teknikarien eta abarren eskarmentua, baita ekintza bakoitza egiteko gai-gidoia, edukiaren antolamendua eta beharrezko materialak ere. Deskribatu emakumeentzako berariazko ekintzarik izango ote den):
JARDUEREN KRONOGRAMA (7. idatz-zatian deskribatutako jarduerak lehenengo zutabean adierazita daude. «X» batez adieraziko da jarduera bakoitza gauzatzeko denbora):
Jarduerak:
Jarduera Urt. Ots. Mar. Api. Mai. Eka. Uzt. Abu. Ira. Urr. Aza. Abe.
PROIEKTUA FINANTZATZEKO AURREKONTUA (hala badagokio, erantsi proforma fakturak, aurrekontuak eta/edo erakunde eskatzaileekiko kanpo-balioespenak).
Erakunde finantzatzaileen araberako banakapena:
Finantzatzaileak
Partidak Inmigrazio Zuzendaritza Erakunde eskatzailea EAEko beste adm. publi. batzuk Beste batzuk Guztira
Materialak eta ekipoak
Bidaiak eta egonaldiak
Kontratazioak
Publizitatea
Funtzionamendua
1. Mantentzea
2. Langileak *
Guztira
Guztizko kostuen gaineko ehunekoa **
Honako hauek hartzen dira funtzionamendu-gastutzat: erakundeko langileen gastuak eta mantentze-gastuak, proiektua gauzatzearen ondorioz zuzenean eratorritakoak. Immigrazio Zuzendaritzak eman behar duen guztizko zenbatekoaren % 30 finantzatuko da gehienez ere.
** Inmigrazio Zuzendaritzak finantza daitezkeen gastuen % 80 finantzatuko du gehienez ere.
Partiden araberako banakapenak:
Finantzatzaileak
Partidak Inmigrazio Zuzendaritza Erakunde eskatzailea EAEko beste adm. publi. batzuk Beste batzuk Guztira
Materialak eta ekipoak
Bidaiak eta egonaldiak
Kontratazioak
Publizitatea
Funtzionamendua *
1. Mantentzea
2. Langileak
Guztira
Guztizko kostuen gaineko ehunekoa **
Honako hauek hartzen dira funtzionamendu-gastutzat: erakundeko langileen gastuak eta mantentze-gastuak, proiektua gauzatzearen ondorioz zuzenean eratorritakoak. Immigrazio Zuzendaritzak eman behar duen guztizko zenbatekoaren % 30 finantzatuko da gehienez ere.
** Immigrazio Zuzendaritzak finantza daitezkeen gastuen % 80 finantzatuko du gehienez ere.
BIDERAGARRITASUN ETA IRAUNKORTASUN AZTERLANA (kanpoko laguntza amaitzen denean proiektuaren etorkizuneko jarraipena ziurtatzen duten alderdiak, jarraitzea bidezkoa bada; hala izango balitz, egindako azterlan teknikoak, beste erakundeekin egindako hitzarmenak, alderdi soziokulturalak, aurreikusitako prestakuntza-neurriak, eta abar, proiektuarekin epe luzean jarraitzea bidezkoa dela justifikatzeko):
PROIEKTUAREN GENERO IKUSPEGIAREN LABURPENA (azaldu nola txertatu den genero-ikuspegia proiektuan: proiektua zuzentzen zaien emakumeen berariazko premiak; atzemandako desberdintasun-hesia; bete nahi diren premia praktikoak edo interes estrategikoak; proiektuan genero-ikuspegia txertatzeko aukera neurtzeko erabilitako edo erabiliko diren adierazleak, eraginari zein emaitzari buruzkoak. Adierazi erakundeak zer eskarmentu duen emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruan):
BESTE ERAKUNDE BATZUEKIKO GIZARTE ERAKUNDEAK EDOTA ERAKUNDE PUBLIKOAK- KOORDINAZIOA (gainerako erakundeen jardute-helburua zenbateraino betetzen den kontuan izanik):
13) GASTUAREN ETA AURREIKUSITAKO EMAITZEN ARTEKO PERTINENTZIA ETA KOHERENTZIA.
14) ERAKUNDEAK BERAK PROGRAMAREN FINANTZIAZIOAN DUEN INPLIKAZIOA.
Izena:
IFZ/AIZ/Pasaportea:
Kargua:
Erakundea:
Honako hau ADIERAZTEN DU Inmigrazio zuzendaritzaren aurrean eta diru-laguntza eskaera honi dagokionez:
Ordezkatzen duen erakundeak edo pertsona fisikoak ez dio ezein erakunde publiko edo pribaturi 2009. urterako diru-laguntzarik eskatu, ezta haiengandik diru-laguntzarik lortu ere,__________________________________
izeneko proiektua finantzatzeko.
Ordezkatzen duen erakundeak edo pertsona fisikoak honako diru-laguntza hauek eskatu dizkie, 2009. urterako, honako erakunde publiko edo pribatuei ___________________________________________izeneko proiektua finantzatzeko, eta eskaeraren egoera adierazitakoa da.
Erakundea Eskatutako kopurua Egoera (emana, ukatua, ebatzi gabea
Ordezkatzen duen erakundeak _______________ euroko kopuruaren ekarpena egingo du ___________________________________________ izeneko proiektua finantzatzeko.
_____________________, 2009ko __________________aren _______(a).
ESKATZAILEA
2009 AITORPENA: Zigor administratiborik edo penalik ez dela betetzen ari.
FUN
Izena:
IFZ/AIZ/Pasaportea:
Kargua:
Erakundea:
Honako hau ADIERAZTEN DU Inmigrazio Zuzendaritzaren aurrean eta diru-laguntza eskaera honi dagokionez:
Diru-laguntza eskatu duen pertsona edo erakundea ez da sexu-diskriminazioagatiko zigor administratiborik edo penalik betetzen ari, eta ez zaio debeku hori ezarri Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
Erakunde edo pertsona eskatzailea ez dago zigortuta diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin eta ez du horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik.
_____________________, 2009ko __________________aren _______(a).
ERAKUNDEAREN ORDEZKARIA
(2) Bi abizenak eta izena / Sozietatearen izena
Dos apellidos y nombre / Razón Social........................................................
HELBIDERATZE-DATUAK
DATOS DE DOMICILIACIÓN (B)
Helbidea:
Domicilio: ................................
Posta kodea:................ Udala:
Código postal: ................. Población:......................
Lurraldea:
Provincia:...................................
BANKUAREN DATUAK
DATOS BANCARIOS (C)
(1) Bankua:
Banco: ....................................................
(2) Agentzia:
Agencia:........................................................
(3) KD ......................................... K/korrontea.
DC .................................... C/corriente ...
(4) Jabea:
Titular:.....................................
Bankuaren adostasuna
Conforme banco
Sinadura eta zigilua.
Sello y firma (D) Hirugarrenaren adostasuna
Conforme tercero
Sinadura eta zigilua.
Sello y firma (E) Sailaren onespena
ºB.º Departamento u organismo
Baimendutako sinadura eta zigilua.
Sello y firma autorizada (F) Kontabilitatearen onespena
ºB.º contabilidad
Baimendutako sinadura.
Firma autorizada (G)
Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.
Aipatutako Lege horren jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1-01010 Vitoria-Gasteiz.
En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento/impreso/formulario, van a ser incorporados para su tramitación en un fichero automatizado.
Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1-01010 Vitoria-Gasteiz.
AZKEN TXOSTENA: diruz lagundutako proiektua gauzatu ondoren gastuen justifikazioarekin batera aurkeztuko den memoria lantzeko azken txostenaren eredua erantsi da.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN BIZI DIREN ATZERRIKO ETORKINEI ZUZENDUTAKO INTEGRAZIO-PROGRAMAK GARATZEN DITUZTEN ERAKUNDEENTZAKO LAGUNTZAK
AZKEN TXOSTENA
Proiektuaren izenburua:
Erakunde eskatzailea:
Deialdiaren urtea: 2009
Expediente zenbakia:
Txostena noiz landua:
Proiektuaren arduraduna:
Telefono-zenbakia:
I. INFORMAZIO OROKORRA
I.1. Erakunde eskatzailearen datuak:
Helbidea/Erakundearen egoitza:
Telefonoa:
Faxa:
Helbide elektronikoa:
Legezko ordezkaria:
I.2. Proiektuaren iraupena:
Aurreikusitako hasiera-data:
Egiazko hasiera-data:
Aurreko datak bat ez badatoz, azaldu arrazoia:
Amaiera-data:
Gauzatze aldia, guztira:
I.3. Finantziazioa:
Proiektuaren kostua, guztira:
Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza Emana:
Eskatua:
Beste finantzatzaile batzuk (zehaztu) Emana:
Eskatua:
Erakunde eskatzailearen ekarpena:
I.4. Proiektuaren deskribapen laburtua (eskaera-orrian agertzen den proiektuaren laburpena idatzi behar da berriz puntu honetan):
I.5. Kokapen zehatza (proiektua EAEko zein zona, auzo edo udalerritan egin den):
I.6. Diruz lagundutako proiektua diseinatzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko prozesuan parte hartu duten langileek egindako eginkizunak (egindako eginkizunak, antolatu eta gauzatzeko erabilitako orduen kopurua, etab.):
II. JARRAIPEN TEKNIKOA
II.1. Proiektuaren garapenaren deskribapen laburtua (proiektua aurreikusitakoaren arabera garatu ote den eta hura garatzeko aurkituriko zailtasunak azaldu, baita aurreikusitako jarduerekiko sor daitezkeen aldaketak ere. Zehaztu nola egin den proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa):
II.2. Proiektuaren helburuak lortzea (azaldu zenbaterainoko laguntza eskaini duen proiektuak aurreikusitako helburuak lortzeko):
II.3. Emaitzak lortzea (deskribatu aurreikusitako emaitza eta hori neurtzeko erabilitako adierazleak, eta hori lortzeko maila zehaztu):
emaitza:
Adierazleak:
Iruzkinak:
emaitza:
Adierazleak:
Iruzkinak:
4. Jardueren zerrenda (adierazi ezkerreko zutabean jardueren izena, aurreikusitakoak zein aurreikusi gabeak direla. Markatu «X» batez eskuineko zutabeetan jarduera bukatu ote den edo egin gabe ote dagoen. Azken kasu horretan, azaldu arrazoiak):
Aurreikustiko ekintza Amaitua Egin gabea
Aurreikusi gabeko ekintza Amaitua
5. Jardueren kronograma eguneratzea (II.4 idatz-zatian deskribaturiko jarduerak lehen zutabean bildu eta jarduera bakoitzaren gauzatze-hilabeteak «X» batez markatu):
Jarduera Urt. Ots. Mar. Api. Mai. Eka. Uzt. Abu. Ira. Urr. Aza. Abe.
III. JARRAIPEN EKONOMIKOA
1. Gauzaturiko aurrekontuaren laburpena (taula osatu, finantzatzaile bakoitzeko partida bakoitzerako zenbatekoa adierazita):
Erakunde finantzatzaileen araberako banakapena:
Finantzatzaileak
Partidak INmigrazio Zuzendaritza Erakunde eskatzailea EAEko Beste adm. publi. batzuk Beste batzuk Guztira
Materialak eta ekipoak
Bidaiak eta egonaldiak
Kontratazioak
Publizitatea
Funtzionamendua
1. Mantentzea
2. Langileak *
Guztira
Guztizko kostuen gaineko ehunekoa **
Honako hauek hartzen dira funtzionamendu-gastutzat: erakundeko langileen gastuak eta mantentze-gastuak, proiektua gauzatzearen ondorioz zuzenean eratorritakoak. INmigrazio Zuzendaritzak eman behar duen guztizko zenbatekoaren % 30 finantzatuko da gehienez ere.
** INmigrazio Zuzendaritzak finantza daitezkeen gastuen % 80 finantzatuko du gehienez ere.
2. Faktura-zerrenda, aurrekontu-partidaren eta kofinantzatzaileen arabera (honako taula hau osatu aurrekontu-partida bakoitzerako):
MATERIALAK ETA EKIPOAK
Zk Data Azalpena Zenbatekoa
1
2
GUZTIZKOA
BIDAIAK ETA EGONALDIAK
Zk Data Azalpena Zenbatekoa
1
2
GUZTIZKOA
KONTRATAZIOAK
Zk Data Azalpena Zenbatekoa
1
2
GUZTIZKOA
PUBLIZITATEA
Zk Data Azalpena Zenbatekoa
1
2
GUZTIZKOA
FUNTZIONAMENDUA
Zk Data Azalpena Zenbatekoa
1
2
GUZTIZKOA
IV. BALIOSPENA
1. Proiektuaren balioespen orokorra (puntu honetan, proiektuaren alderdi azpimarragarrienei buruzko balioespena egin behar da: emaitzak eta helburuak eginiko jardueren bidez lortzea, esku-hartzearen hartzaile izan diren pertsonen parte-hartzea, etorkizuneko esku-hartzeetarako hobetu beharreko alderdiak, eta abar.):
2. Genero-ikuspegia (azaldu nola eutsi zaion proiektuaren ziklo osoan genero-ikuspegiari). Laburbildu hitz gutxitan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ziurtatzeko egindako ekintzak, lortutako emaitzak eta helburuak, adierazleak, bete diren premia praktikoak edo interes estrategikoak, etab.
3. Koordinazioa beste gizarte-erakunde eta erakunde publiko batzuekin (adierazi nola egin den koordinazioa beste erakunde pribatu edo publikoekin proiektua gauzatzean, baita etorkizunean egin daitezkeen lankidetza-lanak ere):
V.1. EGINDAKO GASTUAK JUSTIFIKATZEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
Gastuak justifikatzeko, erakunde edo pertsona onuradunak Eusko Jaurlaritzaren Inmigrazio Zuzendaritzan aurkeztu beharko ditu jatorrizko dokumentuak, edo, horiek ezean, Inmigrazio Zuzendaritzak konpultsaturiko fotokopiak. Horri begira, honako hauek hartuko dira GASTU JUSTIFIKATUTZAT:
Nomina bidez justifikatutakoak.
Gizarte Segurantzaren TC1 eta TC2 dokumentuen bidez justifikatutakoak.
Pertsona Fisikoen Zergaren gaineko atxikipenen aitorpeneko 110. eta 111. dokumentuen bidez justifikatutakoak.
Erakunde onuradunaren izenean emandako fakturaren bidez justifikatutakoak. Baliozkoa izateko, faktura orok 2009koa izan beharko du, baita honako datu hauek bildu ere:
Zenbakia eta, hala badagokio, seriea.
Izen-abizenak edo enpresaren izena, identifikazio fiskaleko zenbakia eta igorlearen eta hartzailearen helbidea edo, hala badagokio, establezimendu iraunkorraren kokapena, ez-egoiliarrak badira.
Eragiketaren azalpenaren eta kontraprestazio osoaren deskribapena. Eragiketa Balio Erantsiaren gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsita ez badago, zerga-oinarria zehazteko behar diren datu guztiak adierazi beharko dira fakturan, baita zerga-tasa eta jasanaritako kuota ere. Kuota prezioaren barruan jasanarazten denean, ezartzen den zerga-tasa bakarrik adieraziko da, edo «BEZa barne» adierazpidea, hori egiteko baimena Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araudian jasota badago.
Fakturaren igorpen-data.
Arauarekiko salbuespenak -fakturaziorik gabeko eragiketak, hartzailearen identifikazio-datuak fakturan biltzea nahitaezkoa ez izatea, jasanarazitako zerga-kuota eta aplikaturiko zerga-tasa fakturan propio ez jaso behar izatea, fakturak txartel zenbakituen taloitegiekin edo, halakorik ez bada, makina erregistratzaileek emandako tiketekin ordezkatzea, eta abar- fakturazio betebeharrak arautzen dituzten foru dekretuetan bildutarikoak dira, edo, halakorik ezean, azaroaren 28ko 1496/2003 Errege Dekretuan, baita lehen adierazitako paragrafo jakin batzuk aldatzen edo indargabetzen dituzten ondorengo arauetan ere.
Ziurtagirien edo banku-zorpetzeagatiko kargu-dokumentuen bidez justifikatuak, betiere erakunde finantzatzaileek igorri eta faktura bati dagozkion datuak biltzen badituzte, zenbakia eta seriea izan ezik.
Enpresaburuak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egindako noizbehinkako lanen kasuan, gastuaren erakunde onuradun igorlearen ordezkariak sinaturiko idatzi bidez justifikatuko dira gastuak. Honako datu hauek bildu beharko ditu gutxienez idatzi horrek: igorlearen eta hartzailearen izen-abizenak, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren eta haren zenbateko osoaren deskribapena; hartzailearen «jaso izana» eta sinadura. Modu horretan ezin izango da emandako kopuruaren % 10 baino gehiago justifikatu, eta horri dagokion zenbatekoa ez da inola ere 300 eurotik gorakoa izango.
Justifikazioarekin batera, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak beteta daudela egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua aurkeztu beharko da, Foru Ogasunak eta Gizarte Segurantzak emana.
V.2. MEMORIA HONEKIN BATERA AURKEZTUTAKO DOKUMENTAZIOA:
Nahitaezkoa (Markatu «X» batez aurkezturiko dokumentazioa):
Inmigrazio zuzendaritzak finantzaturiko gastuen % 100aren ordainketa-agiri originalak edo haien fotokopia konpultsatuak.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak bete izana egiaztatuko duen Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiri eguneratua.
Kasuak kasu, proiektuaren fondoen kargura landu, erreproduzitu eta zabalduriko ikasmateriala.
Hala dagokionean, diruz lagundutako programa edo jardueratik abiatuz sortutako material bakoitzaren hizkuntza-bertsio bakoitzaren aleak, euskarri fisikoan edo magnetikoan, bertan Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren babesa aipatuz.
Proiektuaren fondoen kontura antolatutako tailer eta ikastaroetan parte hartutakoen bertaratze-zerrendak, hala badagokio.
Aukerakoa:
Argazki-materiala.
Egunkari-zatiak.
Erakundeak egoki irizten dion beste edozein dokumentu (zehaztu).


