- AGINDUA, 2009ko martxoaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, euskarazko ikus-entzunezko ikasmaterial eta hezkuntza-software hoberenak saritzeko 2009ko «Migel Altzo» lehiaketara dei egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko martxoaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, euskarazko ikus-entzunezko ikasmaterial eta hezkuntza-software hoberenak saritzeko 2009ko «Migel Altzo» lehiaketara dei egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 61
- Hurrenkera-zk.: 1759
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/10
- Argitaratze-data: 2009/03/30
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Ikus-entzunezko ikasmaterialek eta hezkuntza-softwareek irakasmunduan gero eta eragin zabalagoa dutela ikusirik, material horien kalitatea bultzatzeko asmoz eta Euskararen Erabilera Normaltzeko Legeak eta bere ondoriozkoek diotena zuzen bete nahirik, honako hau
Hala ere, ezingo dute deialdi honetan parte hartu Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenek. Honen haritik, Lege horrek aipatu artikuluan ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitormena egin beharko du eskatzaileak.
Bideo-oinarria dutenak.
Audio-oinarria dutenak.
Hezkuntza-softwareak (CD-ROMak, Internet).
Produkzio-datatzat lege-gordailuaren data hartuko da edozein dela ikasmateriala aurkezteko erabilitako euskarria.
Goian aipaturiko baldintzetariko edozein betetzen ez duten ikus-entzunezko ikasmaterialak edo hezkuntza-softwareak.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren onespena ez duten ikus-entzunezko ikasmaterialak edo hezkuntza-softwareak.
Aurreko urteetan produzituriko ikus-entzunezko ikasmaterialen edo hezkuntza-softwareen berrargitalpen edo moldaketak.
Bideo-oinarrian:
Bideorik hoberena: 6.388 euro.
Audio-oinarrian:
Audiorik hoberena: 3.946 euro.
Hezkuntza-softwarean:
Software arruntik (1) hoberena: 3.946 euro.
Multimedia-softwarerik (2) hoberena: 6.388 euro.
Sari bakoitzaren zenbatekoarekin batera, oroigarri bana eskainiko da.
Lehiaketara aurkezturiko ikasmaterialek beharrezko kalitaterik ez badute, sariak banatu gabe utzi ahal izango dira. Sari hauetariko edozein, bestalde, epaimahaiak hala erabakiko balu, ex-aequo moduan eman ahal izango da. Epaimahaiaren erabakiz sari bat eman gabe geldituko balitz, diru kopuru horrekin aipamen berezi bat (edo gehiago) egin ahal izango da. Banatu gabe geratu den sari horretara aurkeztutako ikasmaterialen artean, edota beste sari batera aurkeztu eta behar adinako kalitatea izanik saririk jaso gabe geratu den ikasmaterialen artean, banatu ahal izango ditu epaimahaiak aipamen berezi horiek. Edozein kasutan ere, aipamen berezi horien baturak ez du eman gabeko sariari dagokion diru kopurua gaindituko eta diru kopuru hori berdina izango da aipamen berezi guztientzat, halakoak bat baino gehiago badira.
Ikasmaterialak, saritutakoak izan ezik, nork berea idatziz eskatzen badu atzera bueltatuko dira, sarien berri eman eta handik bi hilabeteko epean.
Eskabideak aurkezteko epea, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta hilabetekoa izango da.
Eskabideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zerbitzura bidaliko dira, EIMA II eta III programetara. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak bere 38.4. artikuluan adierazten duen beste edozein lekutan ere aurkez daitezke, halere.
Gainerako mahaikideak, bestalde, honako hauek izango dira:
Bideo- edo audio-munduan ezagunak diren hizkuntza zein teknika aldetiko 2 aditu, Hezkuntza sailburuordeak izendatuak.
Hezkuntza-softwaregintzan ezagunak diren hizkuntza zein teknika aldetiko 2 aditu, Hezkuntza sailburuordeak izendatuak.
Ikasketen Antolamendurako Zerbitzuko kide bat, Hezkuntza sailburuordeak izendatua.
Euskara Zerbitzuko EIMA II eta EIMA III programen teknikaria (hizpidez eta botorik gabe). Berau izango da Batzorde honen idazkari.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.5. artikuluan agindutakoari jarraituz, epaimahaia sortzean bermatu egingo da trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango dela.
Ikasmaterial mota bakoitzean saridun zein gertatuko den jakiteko, honako irizpideok hartuko dira kontuan:
Hizkuntzazko egokitasuna: ahoskera (abiadura, isiluneak, euskararen fonetika-legeak eta ebakera-arauak, azentua, naturaltasuna edota enfasia, ikasmaterialak hala eskatzen duenean); errotuluen eta gida didaktikoaren hizkuntzazko kalitatea; ikaslearen hizkuntza-mailarako egokia izatea; terminologiaren zehaztasuna eta egokitasuna.
Planteamendu didaktiko egokia: planteamendu didaktikoaren egokitasuna ikasleen adinari edota irakasmailari dagokionez; curriculumean zer neurritan txertatzen den; gida didaktikoaren egokitasuna; helburuen eta edukien egokitasuna; ikasmateriala erabiltzeko gomendioen, argibideen eta laguntzen egokitasuna.
Egokitasun teknikoa: aukera teknikoen erabilera; laguntza grafikoen erabilera; errealizazio-lanaren egokitasuna; musika/audioaren kalitatea; pantailen erabilera eta haien arteko erritmo egokia (softwarean). Aukeraturiko euskarriaren egokitasuna.
Berrikuntza: berritasuna, erakargarritasuna, ekarpen-maila, abiadura/erritmoa, diseinua, grafikoak, motibazioa eta erabiltzeko erraztasuna.
Ikasmaterialaren balorazioa egiterakoan kontuan izango da bereziki programazioaren instalazioa. Instalazio nekeza duten ikasmaterialak lehiaketatik kanpo utzi ahalko dira.
Saritutako ikasmaterialek osabeteak izan behar dute aurreko pasartean aztertutako puntu horietan. Ondorioz, gutxieneko kalitate-maila bat izan beharko dute gorago aipaturiko puntu guztietan, eskola-mundurako egingo diren produkzioetarako eredugarri izan daitezen.
Adierazitako epean Agindu zehatzik emango ez balitz, eskaera ez dela saritu ulertuko da.
Administrazio-bidea agortuko duen Agindu horren kontra, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean. Era berean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenean dagokion gelan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.
Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.
Lehenengoa. Agindu honetako euskal eta erdal idazkien artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik, hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.
Bigarrena. Administrazio-bidea agortzen duen Agindu honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesatuek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Interesdunek, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute zuzen-zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Aretoan; bigarren aukera horretaz baliatzeko epea, berriz, bi hilabetekoa izango da Agindua aldizkari ofizial horretan argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da Agindu hau indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 10a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
(1) Software arrunta: testua, grafikoa eta irudia batean biltzen dituena; azken hauek, betiere, testuaren osagarri soila direlarik.
(2) Multimedia-softwarea: testua, soinua, bideoa, irudia eta animazioa, guztiak nahiz batzuk, batean biltzen dituena.
Ordezkaria
Izen-abizenak:
NAN:
Produkzio-etxearen izena:
Produkzio-etxearen helbidea: Telefonoa:
Lehiaketara aurkezten den ikasmateriala
Izenburua:
Irakasmaila:
Jakintzagaia:
Ikasmaterial-mota:
Bideoa:
Audioa:
Softwarea (sinplea edo multimedia):
Kredituak:
Lege-gordailua: Onespen-data:
Adierazpena
Unibertsitateaz azpitiko irakasmailetan erabiltzeko asmoz argitaraturiko euskal ikus-entzunezko ikasmaterial edo hezkuntza-software hoberenak aukeratu eta 2009ko «Migel Altzo» izeneko lehiaketaren arauak kontuan izanik, goian adierazitako ikasmaterialaren zazpi ale aurkezten ditugu, aipatutako lehiaketan parte hartzeko onartua izan dadin.
Zinpeko aitormena
Eskabide hau sinatzen dugunok zera aitortzen dugu: sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik ez dugula zigor administratibo edo penalik jaso, ez eta Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Legea dela bide inolako debekurik ere.
Eskabidea
Goian zehaztutako ikasmateriala onartua eta erroldatua izateaz gainera, lehiaketa horretan kontuan hartua izan dadila.
..................(e)n, 2009ko ...........aren .....(e)an (izenpea eta zigilua)
Migel Altzo lehiaketa. EIMA programa.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Vitoria-Gasteiz


