- AGINDUA, 2009ko martxoaren 11koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, aldi baterako langabeziaren eraginpean hartutako kooperatibetako bazkide langile edo lan-bazkideen lanbide-kualifikaziorako laguntza ekonomikoen 2009ko deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko martxoaren 11koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, aldi baterako langabeziaren eraginpean hartutako kooperatibetako bazkide langile edo lan-bazkideen lanbide-kualifikaziorako laguntza ekonomikoen 2009ko deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 62
- Hurrenkera-zk.: 1789
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/11
- Argitaratze-data: 2009/03/31
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
2009an behintzat, ingurune ekonomiko globalak bilakaera zaila izango duela aurreikusten da, elkarri lotutako zenbait krisialdi motaren elkarreraginaren ondorioz, eta horrek eragin negatiboak izango ditu, besteak beste, enpresa-sarean, hala nola eskariaren murrizketa, gure industria-sarearentzat funtsezkoak diren herrialdeen hazkunderik ezaren ildotik (2008an ohartarazita geunden horren inguruan), eta, horren ondorioz, ekoizpen-gaitasunaren -eta hortaz enplegu-premiaren- murrizketa.
Hain zuzen ere, industria-enpresak dira ondorio horiek gehien jasaten dituztenak, eta sektore ekonomiko horrek garrantzi handia du euskal kooperatibismoan. Hori hala izaki, industria-enpresen hazkunde-itxaropenak eta batzuetan ekoizpen-gaitasunari eusteko itxaropenak beherantz egokitu behar izan dira ezinbestean, eta, horren guztiaren ondorioz, langabezia ziklikoko poltsak sortu dira kooperatiba batzuetan.
Bestetik, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 101. artikuluak baimentzen duen lan-prestazioaren autoerregulazio-gaitasuna baliatuz, euskal kooperatiben kopuru garrantzitsu batek -kuantitatiboki eta kualitatiboki garrantzitsua, sustatzen duten enpleguaren arabera- estaldurako arauak garatu ditu, barnekoak eta kooperatiba artekoak, historian zehar eraginkorrak izan direnak, lanaren aldi baterako etete- eta murrizte-egoerei aurre egiteko. Horregatik hain zuzen, ez dute zertan 4/1993 Lege horren 103. artikulura jo, aldi baterako langabezia-egoerak aurreikusi eta arautu dituztelako, baita horren ondorioak estali ere, estatutuen xedapenaren bitartez eta kooperatiba arteko mutualitate-erregimenaren arabera; horren ondorioz, artikulu hori ez da eraginkorra kasu horietarako.
Hori dela-eta, egoera berdin-berdina bada ere: aldi baterako langabezia, hainbat arrazoien eraginez (ekonomikoak, teknikoak, antolamendua, ekoizpena edo ezinbestean), Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2009ko Aginduak ez ditu kasu horiek eraginpean hartzen. Agindu horren arabera, 2009ko laguntza ekonomikoen deialdia egin da Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, lan-kontratua etetea dakarren enplegu-erregulazioko espediente baten eraginpeko langileen etengabeko prestakuntzarako.
Eta horrek beharrezko egiten du arau berri bat sortzea, politika publiko orokorrak garatzerakoan oinarrizko berdintasun-irizpidea aplikatuz, eta berezitasun hori antzeko eremu batean egokituz, baldintza eta kopuru berberei eustearekin batera.
Horren ondorioz, kooperatiba horietako bazkide langileen edo lan-bazkideen lanbide-kualifikazioa sustatzeko helburuari erantzun nahi dio arau honek.
Horren ildotik, hedatzeko joera argia erakutsi duten aurreko ekitaldietako ekoizpen-eskakizunen eraginez, orain arteko lan-erritmoak, ordutegiek eta lana eta familia bateragarri egiteko premiak etengabeko prestakuntzaren garapena baldintzatu eta murriztu dute iraganean.
Lan-jardueraren aldi jakin batean lana eten edo murriztu den egoera horretan, arau berria lagungarri izan daiteke eraginpekoen prestakuntza-aukerak errazteko, eta hartara langileen eta bazkide langileen kualifikazio-maila igotzeko, enpresa kooperatiben lehiakortasunaren mesedetan.
Horregatik guztiarengatik, honako hau
Agindu honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiben aldi baterako langabeziaren eraginpeko bazkide langileen edo lan-bazkideen lanbide-kualifikazioa sustatzeko laguntzak arautu nahi ditugu, hain zuzen ere, Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen eraginpean egonik, mutualitateko kooperatiba arteko sistemak ezarri dituzten kooperatibetan lanaren etetea edo murrizketa estaltzeko.
Agindu honen xedeetarako, aldi baterako langabeziatzat hartuko dira lan-prestazioaren benetako etete- edo murrizketa-egoerak, betiere eraginpeko bazkideek, langile bazkideak edo lan-bazkideak diren aldetik, kooperatibarekin sinatua duten kontratua suntsiarazten ez bada.
Agindu hau garatzera 850.000 euro bideratuko dira guztira.
Zenbateko hori aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontutan harturik, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzean agortu ez diren aurrekontu-aukeren arabera, eta horiei buruzko ebazpena eman baino lehen. Hori jendaurrean aurkeztuko da, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearen ebazpena argitaratuz.
Artikulu honen 1. zenbakian ezarritako betekizunak dagozkien kooperatibek aurkeztutako prestakuntza-planak fondo horien kargura finantzatu ahal izango dira, betiere agindu honetan ezarritako betekizunak betetzen badituzte.
Agindu honetan ezarritako laguntzak bateraezinak dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2009ko Aginduak araututakoekin, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan lan-kontratua etetea dakarren enpleguko erregulazio-espedientearen eraginpean hartutako langileen etengabeko prestakuntzarako laguntza ekonomikoen 2009ko deialdia egiten duena, lege horrek Langileen Estatutuaren enplegu-erregulazioko espedientearen barnean hartutako inoren konturako langileentzat aurreikusten dituen laguntzei dagokienez izan ezik.
Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen eraginpean egonik, denboraldi jakin baterako lanaren etetea edo murrizketa estaltzeko aldi baterako langabeziako mutualitate-sistema pribatua ezarria duten kooperatibek aukera izango dute agindu honetan aurreikusitako laguntzak baliatzeko, betiere langabezia-egoera arrazoi ekonomiko edo teknikoen, antolamendu- edo ekoizpen-arrazoien edo ezinbesteko arrazoien ondorio baldin bada.
2009ko ekitaldian eta aldi baterako langabezia-egoera indarrean dagoen bitartean garatzen diren prestakuntza-planak finantzatu ahal izango dira deialdi honetan.
Agindu honen xedeetarako, prestakuntza-ekintza irakasteko eta ikasteko prozesua da, enpresa kooperatiboaren prestakuntza-proiektuaren barnean (Prestakuntza Plana) hartzen dena eta helburu, eduki eta iraupen sistematizatuak dituena.
Oro har, aurkeztuko diren prestakuntza-ekintzek, banakoek zein taldekoek, gutxienez 40 ordu eta gehienez 160 ordu iraungo dute parte-hartzaile bakoitzeko. Gainera, prestakuntza-ekintzek gehienez 6 orduko iraupena izango dute egunean.
Parte-hartzaile bakoitzak gutxienez 10 prestakuntza-ordu izango ditu astean, eta gehienez 20 prestakuntza-ordu astean.
Salbuespenez, paragrafo honetan araututako gehienezko eta gutxienezko ordu kopurua aldatu ahal izango da, betiere antolamenduaren eta prestakuntza-gaiaren arrazoiak direla medio behar bezala justifikatzen bada eskabidea egiten den unean.
Prestakuntza-ekintzek presentziazkoak beharko dute, agindu honen finantziazioa jaso ahal izateko.
Prestakuntza presentziazkoa izan dadin, honako hauek bete behar ditu: ikastaroa ematen duen erakundearen edo enpresa kooperatiboaren gelan eman behar da; prestakuntzaren eskakizunak bete behar ditu; eta irakasleek bertan egon behar dute, ikasle talde bati jakintza jakin batzuk aldi berean transmititzeko, erabiltzen dituzten baliabide materialak edozein izanik ere.
Enpresa kooperatiboak kontratatutako kanpo-eragileek hartuko dute prestakuntza-ekintzen ardura.
Prestakuntza-ekintzetan lantzen diren gaiak espezifikoak izan daitezke, baldin eta lanpostu jakin batekin edo zeharkako lanpostu zein lanpostu orokor batekin zerikusia badute, betiere ikasleak oinarrizko gaitasun eta kualifikazioak garatzeko gaitzen badituzte.
Kualifikazioen Euskal Sistemari lotutako Modulu Katalogoaren barnean hartutako prestakuntza-ekintzei lehentasuna emango zaie, kontuan hartuta langileak ekintza horien ziurtagiria balia dezakeela hezkuntza-sistemaren lanbide-prestakuntzako titulu bat lortzeko.
Eskabideak honako hauek bete behar ditu:
Kooperatiba eskatzailearen izen soziala, IFK, Gizarte Segurantzaren inskripzio-zenbakia, Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala (EJSN) eta batez besteko langile kopurua agindu hau argitaratzen den egunaren aurreko hamabi hilabeteetan. Dokumentazio hori behar bezala sinatuta eta zigilatuta aurkeztu behar da. Aldi baterako langabeziako aldiaren indarraldiaren hasierako eta amaierako eguna ere adierazi behar da, baita eraginpeko bazkide langileen edo lan-bazkideen kopurua eta izen-zerrenda ere, bakoitzaren NAN adierazita.
Enpresa elkartuen plan batean parte hartzen duten enpresa kooperatibo guztiek parte hartzeko konpromisoa adierazi behar dute, eskabidearen A eranskinaren bitartez. Planean duten parte-hartzea behar bezala konprometitzeko, eranskin hori sinatzen dutenek ziurtatu beharko dute nahikoa gaitasuna dutela enpresa kooperatiboa hirugarrenen aurrean ordezkatzeko.
Enpresa kooperatiboak pertsona bat izendatu behar du aurkeztutako proiektuaren ardura hartzeko.
Garatu beharreko prestakuntza-ekintzak deskribatzea, lehentasunak ezarriz, hau da, ekintzak gauzatzeari dagokionez lehentasunen ordena ipiniz, ekintza bakoitzaren izena, iraupena eta parte-hartzaile kopurua adierazita, horretarako landutako inprimaki normalizatuetan zehaztutako banakapena barne. Horren haritik, honako hauek adierazi beharko dira:
Kolektibo hartzaileak, kategorien edo talde profesionalen arabera.
Prestakuntza-ekintzen aurreikusitako kostua.
Prestakuntza-ekintzak gauzatzeko aurreikusitako egutegia eta ordu kopurua.
Prestakuntza-ekintzak emateko aurreikusitako prestakuntza-erakundeak, prestatzaileak, tokia, instalazioak eta baliabideak.
Parte-hartzaileak hautatzeko irizpideak.
Prestakuntza-ekintza bakoitzean parte hartzen duten bazkide langileen edo lan-bazkideen zerrenda, bakoitzaren NAN adierazita.
Bazkide langile edo lan-bazkide bakoitzeko honako hauek zehaztuko dira: aldi baterako langabeziak eraginpean hartuko duen egun kopurua, hasierako eta amaierako eguna adierazita; egingo d(it)uen prestakuntza-ekintz(ar)en izena; egunean eta astean prestakuntzan emango dituen orduen kopurua; eta guztizko ordu kopurua.
Harremanetarako pertsona eta programatutako prestakuntza-ekintzen jarraipena egiteko modua, eta jarraian prestakuntza-programak ebaluatzeko baliagarri izango diren irizpide eta metodologiak.
Kooperatiba eskatzailearen zinpeko aitorpena, edozein herri-administraziok prestakuntza-arloan emandako diru-laguntzak itzultzeko prozedura baten eraginpean ez dagoela, edo, hala badagokio, eskatutako itzulketak egin dituela, adierazten duena. Dokumentazio hori behar bezala sinatuta eta zigilatuta aurkeztu behar da.
Zinpeko aitorpena, enpresa kooperatiboak sexu-arrazoiengatiko diskriminazioarengatiko administrazioko edo zigor arloko zehapenik ez duela jaso egiaztatzen duena, eta, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluko 5. idatz-zatian ezarritakoaren arabera, laguntzen edo diru-laguntzen deialdietan parte hartzeko debekurik ezarri ez diotela egiaztatzen duena.
Enpresa kooperatibo parte-hartzaile bakoitzak lantokien zerrenda bete behar du, eskabidearen dagokion atalean, honako hauek zehaztuz, lantoki bakoitzari dagokionez: zer ekintzatan parte hartu behar duen, kokapenaren herria, lantoki bakoitzeko langileen, bazkide langileen eta parte-hartzaileen kopuru osoa, eta ordezkaritza sindikala duten edo ez.
Aurkeztutako ekimenaren enpresa kooperatibo titularraren ziurtagiri eguneratuak, Ogasunarekiko, Gizarte Segurantzarekiko eta/edo Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeekiko betebeharrak egunean dituela ziurtatzen dutenak.
Aurkeztutako prestakuntza-ekintzen balioespen teknikoa egiteko, honako hauek hartuko dira kontuan, I. eranskinean ezarritako irizpideen arabera:
Aurkeztutako proiektuaren lehentasun-irizpideak, aurkeztutako prestakuntza-ekintzen jatorriari, jomugan dituzten bazkide langile edo lan-bazkideei eta aurkeztutako prestakuntza-ekintzen nondik norakoari dagokienez.
Aurkeztutako prestakuntza-ekintzen kalitatea eta koherentzia eta enpresa kooperatiboaren proiektuarekin duten zuzeneko lotura.
Horren haritik, garrantzizkotzat joko dira, batetik, enpresa kooperatiboaren prestakuntza-estrategia, eta, bestetik, titularra aurkeztutako proiektua aurrera eramateko inplikatzea.
Aurkeztutako ekimenak ez dira finantzatuko baldin eta 50 puntuko balioespena gainditzen ez badute, I. eranskinaren irizpideak aplikatu ondoren.
Oro har, eskabideak finantzatzeko honako arau hauek aplikatuko dira:
Prestakuntza-ekintza bakoitzaren parte-hartzaile kopurua zehazteko, eraginkortasun-irizpideak aplikatuko dira, enpresa kooperatiboen finantza-baliabideen optimizazioa eta premia espezifikoen estaldura bateragarri egiteko.
Prestakuntza-ekintzak finantzatzeko eman beharreko gehienezko laguntza kalkulatzeko, kontuan hartuko da 9 euroko tarifa aplikatuko dela prestakuntza-ordu eta parte-hartzaile bakoitzeko. Espezializazioa dela-eta ekintzak maila handiagoa duela justifikatzen bada, 13 euroko tarifa aplikatuko da prestakuntza-ordu eta parte-hartzaile bakoitzeko.
25 bazkide langile edo lan-bazkide baino gutxiago dituzten enpresa kooperatiboetan, 20 euroko tarifa ere aplikatu ahal izango da prestakuntza-ordu eta parte-hartzaile bakoitzeko, baldin eta behar bezala justifikatzen bada.
Nolanahi ere, bazkide langile edo lan-bazkide bakoitzaren prestakuntza-gastuen diru-laguntza gehienez 160 ordu edo orduko 13 euro izango da, 2.080 euroko gehienezko mugarekin.
Laguntzaren azken likidazioan, azken laguntza prestakuntzan gaitutzat jo dituzten parte-hartzaileen kopuruari egokituko zaio, 11. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bazkide langile edo lan-bazkide batek gehienez 160 prestakuntza-ordu jaso ditzake, salbu eta ekintza bakarrean parte hartzen badu eta ekintza horren muga salbuespentzat hartu bada, 3. artikuluko 2. idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera.
Aurreko zenbakian erregulatutako laguntza beste diru-kopuru batekin handituko da, eta diru-kopuru hori kalkulatzeko 15 euroko oinarria hartuko da aintzat prestakuntzan parte hartutako egun bakoitzeko. Gehienezko muga 600 euro izango da bazkide langile edo lan-bazkide bakoitzeko edo 40 prestakuntza-egun aldi baterako langabeziaren indarraldian.
I. eranskinean ezarritako irizpideei jarraiki gutxienez 50 puntu lortuko dituzten eskabideak finantzatuko dira, artikulu honen 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritakoaren arabera. Eskuragarri dauden fondoak, eskabideak egiteko epea amaitu aurretik agortzen badira, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan sailburuordeak ebazpena emango du horren inguruan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Eskabideak: eskabide-eredu normalizatuak eskuragarri jarri dira honako agindu hau argitaratzearekin batera, eta Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzan ere jaso daitezke.
Eskabideak aurkeztea: aldi baterako langabeziaren eraginpeko kooperatibek Laneko Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztuko dituzte eskabideak, bakoitzak bere helbide sozialaren arabera dagokionean.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehazturiko edozein dependentziatan ere aurkez ditzakete eskabideak.
Eskabidearekin batera, aurkeztu beharreko dokumentuak aurkeztuko dituzte, enpresa kooperatiboko lege-ordezkariak behar bezala sinatuta eta zigilatuta, aldez aurretik adierazitakoaren arabera.
Agindu honen esparruko finantziazio-eskabideak aurkezteko epea 2009ko ekainaren 30ean amaituko da.
Prestakuntza-ekintzen eskabideak aurkeztu ondoren, Laneko Lurralde Ordezkaritzek enpleguko aldi baterako murrizketaren arrazoia baliozkotuko dute, eta aurkeztutako eskabidea eta dokumentazioa Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzari helaraziko dizkiote, txostenarekin batera.
Laneko Lurralde Ordezkaritzak eta Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak informazio gehiago eska dezakete, aurkeztutakoaren osagarri.
Interesatutako kooperatibari eskatuko diote hamar eguneko epearen barruan zuzen dezala hutsune hori edo aurkez dezala nahitaezko dokumentazioa; orobat, ohar hau egingo dio, hori egin ezean, eskabideaz etsi egin duela joko dela; horretarako, baina, ebazpen bat eman beharko du aldez aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak ezarritakoari jarraituz.
Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak hilean-hilean aztertuko ditu aurkeztutako eskabideak, eta aldi horretan aurkeztutako laguntza-eskabide bakoitza artxibatzeko, ukatzeko edo guztiz edo partzialki onartzeko ebazpena emango du. Eskatzaileei emango die horren berri, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian kooperatiba onuradunen zerrenda eta onartutako diru-kopuruak argitaratuko ditu, enpresa kooperatibo bakoitzarentzako eranskin indibidualizatuarekin batera, onartutako ekintzak bilduko dituena.
Ebazpena aldekoa bada, onartutako prestakuntza-ekintzak adieraziko dira, baita onartutako diru-laguntzaren kostua, talde eta parte-hartzaileen kopurua eta ordu kopurua ere.
Erakunde eskatzaileak 10 eguneko epea izango du ebazpena onartzeko, jakinarazpena jaso ondoren. Ebazpen horren aurka, interesdunek gorako errekurtsoa aurkez diezaiokete Lan sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hori jasotzen duten egunetik zenbatzen hasita.
Emandako finantziazioa ordaindu aurretik, laguntzaren onuraduna den kooperatibak, ordainketa bakoitzaren aurretik, ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu Ogasunarekiko, Gizarte Segurantzarekiko eta/edo Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearekiko betebeharrak betetzen dituela egiaztatzeko, baldin eta dokumentazio hori eskabidearekin batera aurkeztu ez badu, edo urteko ekitaldian aldaketaren bat gertatu bada, edo eskabidea aurkeztu duen egunetik finantziazioa ordaindu duen unera arteko aldian sei hilabete baino gehiago igaro badira.
Ordainketak honako prozedura honi jarraiki egingo dira:
Prestakuntzaren finantziazioari dagokion laguntzaren % 60 gehienez, ebazpenaren unean ordainduko da.
Lehen ordainketa horretan 180.303,64 euro baino gehiago ordaintzen badira, ordainketa egiteko baldintza hauek jarriko dira: laguntzaren titularrak bankuaren abala aurkeztea, ebazpenarekin batera emango zaizkion jarraibideak betez, edo prestakuntza-ekintza nahikoak gauzatzeak sorrarazitako gastuen egiaztagiriak, egiaztatu gabeko gainerako gastuak 180.303,64 euro baino gehiago izan ez daitezen.
Bigarren ordainketan behin betiko diru-laguntzaren gainerakoa ordainduko da, onartutako ekintza guztiak amaitzen direnean; aldez aurretik justifikazio-memoria aurkeztuko da eta Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak azken likidazioa onartuko du. Onartutako laguntza laguntzaren onuraduna den enpresa kooperatiboari ordainduko zaio kasu guztietan.
Emandako finantziazioa, onartutako ebazpenean adierazitako prestakuntza-ekintzak egitera bideratu behar da.
Finantziazioa jasotzeko eta zenbateko osoa eskuratzeko, eskatzaileak behar adina betekizun, baldintza eta betebeharrak bete beharko ditu, agindu honetan eta laguntza emateko ebazpenean aurreikusitakoaren arabera.
Agindu honek finantzatutako prestakuntza-ekintzak guztiz doakoak izango dira parte hartzen duten bazkide langile edo lan-bazkide guztientzat.
Bazkide langile bat edo lan-bazkide bat jasotako prestakuntzan gai dela aintzat hartzeko, % 80ko bertaratze-ehunekoa egiaztatu beharko du gutxienez, baita jasotako prestakuntzaren gutxieneko aprobetxamendua ere, prestakuntza-ekintzaren ardura duen prestatzailearen iritziz. Horretarako, prestakuntza-jardunaldi bakoitzean jasota utzi beharko da bazkide langileak edo langile-bazkideak bertaratu direla, sinadura indibidualizatuko erregistroaren bitartez. Gainera, prestakuntza-ekintza bakoitzaren ardura duen prestatzaileak, ekintza amaitzean, akta bat beteko du, langile bakoitzari dagokion bertaratze-ehunekoaren eta aprobetxamenduaren (gai, ez-gai) berri emanez.
Prestakuntza hilabete batetik gora luzatzen bada, bazkide langile edo lan-bazkide bakoitzaren bertaratze-ehunekoa jasoko da akta batean.
Parte-hartzaile bakoitzari prestakuntza-ekintzan parte hartu izanaren ziurtagiria emango zaio, ezarritako ereduaren araberakoa eta deialdirako diseinatutako informatika-euskarriaren bitartez inprimatua, gutxienez honako hauen berri emango duena: prestakuntza-edukiak, ekintza zer egunetan garatu den, eta jasotako prestakuntza-orduak. Kooperatiba onuradunak ziurtagiri horren kopia gordeko du, parte-hartzailearen «jaso izanarekin».
Aurreko paragrafoan aipatutako parte-hartze ziurtagiriak gehienez bi hilabeteko epean emango zaizkie parte-hartzaileei, parte hartu duten prestakuntza-ekintza amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.
Onartutako ekintzei dagozkien taldeetako bat hasten den unean eta gehienez prestakuntza-ekintzaren bigarren egunean, kooperatiba onuradunak ekintza emateko tokiaren, ekintzaren ardura hartu duen erakundearen, eta taldea edo ekintza gauzatzeko egunaren eta ordutegiaren inguruko datuak jakinarazi beharko dizkio Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzari, baita Zuzendaritza horrek parte-hartzaileei dagokienez kasu bakoitzean ezarriko dituzten datuak ere. Behin onartutako ekintzetako bakoitza amaitu ondoren, kooperatiba onuradunak informatika-aplikazio hori baliatuko du prestakuntza-ekintza amaitu duten ikasleen berri emateko, eta, hori ez ezik, gai diren edo ez ere adieraziko du.
Prestakuntza-ekintzaren hasiera eta/edo parte-hartzaileen zerrenda aurreko paragrafoan adierazitako epeen barnean ez jakinarazteak zera ekarriko du berekin, dagokion prestakuntza-ekintza «egin gabe» geratu dela aintzat hartzea, finantzatutako proiektuaren likidazio-xedeetarako.
Kooperatiba onuradunak aukera izango du finantzatutako ekintzak gauzatzea agindu honen kargura kontratatzeko, behin bakarrik. Hornitzaileekin egin daitezkeen kontratuak debekatuta daude baldin eta ordaindu beharreko zenbatekoa, azken batean lor daitekeen diru-laguntzaren zenbatekoaren ehunekotan adierazten bada.
Nolanahi ere, onuradunak bere gain hartuko du zuzenean laguntzak behar bezala aplikatzea, eta jarraipen- eta kontrol-erakundeen eginkizunen behar bezalako garapena ziurtatu beharko du.
Laguntzaren kooperatiba titularrak idazkia igorriko dio Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzari, aurrerapen nahikoarekin igorri ere, onartutako prestakuntza-ekintzak gauzatzerakoan beharrezkotzat jotzen duen edozein aldaketa egiteko, eta bereziki ekintzaren ardura hartu behar duen erakundeari edo prestakuntza-ekintzaren edukiari edo ezaugarriei badagozkie, eta azkenean aldaketa horiek egiteko aukera izango du, behin Zuzendaritzaren esanbidezko baimen idatzia jaso ondoren.
Aldatzeko eskabidea jasotzen duen egunetik 10 egun igarotakoan baimena jaso ez badu, kooperatiba titularrak aldaketa baimendutzat hartu ahal izango du aintzat.
Artikulu honetako 1. idatz-zatian xedatu dena hausten badu edo horren aurka badoa, egindako aldaketa ez da inondik inora onartuko.
Kooperatiba onuradunak, emateko ebazpenean onartutako prestakuntza-ekintzak gauzatzerakoan egindako kostuak justifikatu beharko ditu. Horretarako, diru-laguntzaren azken justifikaziorako onartutako kostu finantzagarrien/hautagarrien zerrenda hartu beharko du aintzat, baita agindu honen II. eranskinean ezarritako egozte-irizpideak ere.
Zuzenbidean baliagarri diren faktura edo egiaztagirien bitartez justifikatuko dira kostuak, behar bezalako zehaztasunarekin banakatuta, fondoak behar bezala aplikatu dituztela egiaztatzeko, eta horren ildotik emango diren eta justifikazio-memoriaren eskuliburuan zehaztuko diren jarraibideei jarraiki.
Prestakuntza-hornitzaileek emango dituzten fakturak behar bezala banakatuko dira, prestakuntza-ekintza bakoitzari egotzitako kostu finantzagarri guztiak identifikatzeko.
Laguntzen likidazioa modu proportzionalean egingo da, amaitu dituzten eta gaitutzat jo diren parte-hartzaileen kopurua eta egindako ikastorduen kopurua aintzat hartuta, prestakuntza ekintza bakoitzerako ezarritako eta onartutako modulu ekonomikoen arabera (kostua/ordua/ikastaroa).
Onartutako prestakuntza-ekintza bakoitza amaitutakoan, kooperatiba onuradunak gaitutzat jotako langile bazkideen edo lan-bazkideen zerrenda helarazi behar dio Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzari, diseinatutako euskarri normalizatuen bitartez. Prestakuntza-ekintzaren hasierako eta amaierako eguna eta prestakuntza jaso duen eguneko orduen kopurua ere adierazi beharko ditu jakinarazpen horretan.
Dagokion azken likidazioari ekiteko, kooperatiba onuradunak honako hauek bete eta igorri beharko dizkio Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzari, hilabeteko epean prestakuntza-plana amaitzen duen egunaz geroztik, diseinatutako euskarri normalizatuen bitartez eta horretarako emandako jarraibideei jarraiki:
Egindako prestakuntza-ekintza burutu izanaren ziurtagiria (bere garaian, ekintza horren hasieraren berri eman zuen).
Gutxienez diruz lagundutako prestakuntza-ekintzekin zerikusia duten kostuak egiaztatuko dituzten agiriak, agindu honen II. eranskinean ezarritako kostu finantzagarriak eta egozte-irizpideak betez.
Gauzatze-ziurtagiriak behar bezala bete eta aurkezten dituzten parte-hartzaileak bakarrik hartuko dira aintzat, betiere aldez aurretik agindu honen 10.4 artikuluko parte-hartzaileen zerrendan bilduta behar dutela aintzat hartuta.
Behin aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, bigarren ordainketa gauzatuko da.
Egindako likidazioa aurreratutako kopurua baino txikiagoa bada, kooperatiba onuradunak dagokion itzulketa egin beharko du 15 eguneko epean, ebazpen egunetik zenbatzen hasita. Kasu horietan, agindu honen 14. artikuluan ezarritako prozedura aplikatuko da.
Behin-betiko likidazioari ekin eta hurrengo 15 egunen barruan, emandako laguntzaren ondorioetarako egin diren ordainketen ordainagirien originalak aurkeztu beharko ditu titularrak, edo, horiek ezean, fotokopiak aurkeztuko ditu.
Kooperatiba onuradunak, laguntza-eskubidea eskuratzeko eta eskubide horri eusteko, honako hauek bete behar ditu:
Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzari ebazpen positiboa jaso duela jakinarazi behar dio, baita diru-laguntza onartu duela ere, dagokion gauzatze-konpromisoarekin batera.
Laguntza emateko aintzat hartu diren prestakuntza-jarduerak egin behar ditu, agindu honen oinarri, baldintza eta betekizun formal eta materialen arabera, horretarako esleitutako fondoak beste edozertarako bideratu ezin daitezkeela kontuan hartuta.
Jarduera egin izana egiaztatu behar du, baita laguntza ematea edo baliatzea eragin duten betekizun eta baldintzak bete dituela egiaztatu ere, dagozkion egiaztagiriak aurkeztuz eta prestakuntza-ekintzei dagokienez eskatzen dizkioten datu eta dokumentu guztiak ere aurkeztuz, behin ekintza horiek amaitu ondoren, ekintzen garapena, emandako finantziazioaren erabilera eta lortutako emaitzen ebaluazioa behar bezala egiazta daitezen ahalbidetzeko.
Onartutako ekintzak komunikatu eta hedatzeko agerkarietan edo bestelako komunikabideetan, ekintzak aginduaren esparruan burutu dituela adierazi behar du.
Jasotako laguntza guztiz edo partzialki itzuli behar du, baldin eta, agindu honen betekizunetako bat ez betetzeagatik, halakorik eskatzen badiote.
Laguntzen onuradun diren kooperatibek ikuskatzeko eta kontrolatzeko jardunak onartu behar dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egin beharrekoak, eta, hala badagokio, ikuskapena edo kontrola egin behar duten lokal eta instalazioetarako sarbidea erraztu behar diete ardura hori duten pertsona fisikoei, baita parte-hartzaileekiko eta elkarrizketatu beharreko bestelako pertsonekiko harremanak erraztu ere.
Jarraian zerrendatzen diren kasuetan, onuradunek ezin izango dute laguntzaren ordainketa eskatu, eta, hala badagokio, jasotako laguntzak guztiz edo partzialki itzuli beharko dituzte, laguntza jaso zuten uneaz geroztik sortutako berandutzako interesarekin batera:
Laguntzaren helburua edo laguntza emateko agindutako baldintzak ez betetzea.
Jarduera egin izana justifikatu beharra ez betetzea, eta laguntza ematea edo baliatzea baldintzatzen duten baldintza eta betekizunak ez betetzea.
Laguntza lortzea, baina horretarako eskatutako baldintzak bete gabe.
Diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko baldintzei buruz datu faltsuak ematea, errealitatearekin bat ez datozenak.
Itzultzeko prozedurari hasiera emateko, Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak idazkia bidaliko dio laguntzaren onuradunari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaeraren edo gertaeren berri emateko. Hori ez ezik, alegazioak edo egokitzat joko dituen egiaztagiriak aurkezteko hamabost eguneko epea duela ere jakinaraziko dio.
Alegazioak aurkezteko epea amaitutakoan onuradunak alegaziorik aurkeztu ez badu edo alegazioak onartu ez badira, Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak itzulketa eskatzeko ebazpena emango du, eta itzulketa hori ebazpenean adierazitako epean gauzatu beharko du.
Epea amaitutakoan itzulketa gauzatu ez badu, eskumeneko administrazioak beharrezko izapideak jarriko ditu abian, itzuli beharreko diru-kopuruak premiamendu-bidetik berreskuratzeko. Diru-kopuru horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, agindu honen barnean hartutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeak lege horren barnean hartutako baimenak ekarriko ditu berekin.
Agindu honen babesean aurkeztutako eskabideetan bildutako informazioa, datuak babesteari buruzko indarreko araudiaren eraginpean geratuko da.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoan ezarritakoa betez, laguntza-eskabidea betetzen duen interesdunak baimena ematen dio Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzari eskabidean jasotako datuak fitxategi informatizatuetan gorde ditzan. Nolanahi ere, lege horretan aurreikusitako eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak gauza ditzake onuradunak zuzendaritza horren aurrean.
Agindu honen 1. artikuluan aipatu den egiaztatze-prozedurari dagokionez arautu ez den orotan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da.
Lehenengoa. Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar diezaiokete interesdunek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 11.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZKARRAGA RODERO.
Lehentasunezko irizpide orokorrak:
Honako ezaugarri hauetako bat biltzen duten prestakuntza-ekintzek lehentasuna izango dute:
Prestakuntza-ekintzen jatorriari dagokionez:
Ekintzen edukia enpresa kooperatiboarentzat estrategikoa izatea, premiei buruzko azterlan edo azterketa batean oinarrituta.
Planetan edo beste edozein ekintzatan bilduta egonik, lan-munduan euskararen erabilera normalizatzeko helburua duten prestakuntza-ekimenak.
Jomugan dituzten bazkide langile edo lan-bazkideei dagokienez:
Bazkide langileen edo lan-bazkideen lehiakortasuna eta enplegagarritasuna hobetzeko helburua izatea. Horren haritik, Lankide Kualifikazioen Euskal Sistemari lotutako Modulu Katalogoarekin zerikusia duten prestakuntza-ekintzek lehentasuna izango dute.
Ekimenen nondik norakoari dagokionez:
Metodologiarengatik, edukiarengatik edo beste edozein arrazoirengatik Etengabeko Prestakuntzarako berritzaileak diren ekimenak.
Aurkeztutako ekintzen lehentasunezko tratamendua baliatu ahal izateko, eta inprimakietan betetzen den informazioa alde batera utzita, ekimenaren kooperatiba titularrak egokitzat jotzen duen dokumentazio osagarri guztia aurkeztu behar du laguntza-eskabidearekin batera.
Prestakuntza-ekintzari lehentasuna emateko kontuan hartutako baldintzak funtsean aldatzen badira ekintza gauzatzen den bitartean, lehentasunezkoa izateagatik lortutako finantziazio osagarria berraztertuko da, guztiz edo partzialki.
Atal honetan bildutako irizpideek 35 puntuko balioa izango dute guztizko balioespenean, 100 puntutik.
Kalitate- eta koherentzia-irizpideak:
Aurkeztutako prestakuntza-ekintzen kalitatea eta koherentzia balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
Enpresa kooperatiboaren prestakuntza-estrategia:
Enpresa kooperatiboak premiak aztertu eta detektatzeko azterlana egin izana, proposatutako prestakuntza-ekintzak deskribatzeko.
Enpresa kooperatiboak hausnarketa-prozesua abian jarri izana, prestakuntza-ekintza horien lehentasuna erabakitzeko.
Aurrez aipatutako azterlanean aurkeztutako ekintza bakoitzaren deskribapena eta kokapena.
Ekintza bakoitzarekin lortu nahi diren helburuak.
Prestakuntza-ekintzen ebaluazioa.
Aurkeztutako ekintzen koherentzia orokorra.
Titularra aurkeztatutako proiektuan inplikatzea.
Enpresa kooperatibo eskatzaileak aurkeztutako proiektuaren kudeaketa egitera bideratutako baliabideak.
Bazkide langileak edo lan-bazkideak ekintzen diseinuan inplikatzea.
Eraginkortasuna hornitzaileak hautatu eta kudeatzerakoan.
Atal honetan bildutako irizpideek 65 puntuko balioa izango dute guztizko balioespenean, 100 puntutik. I. eta II. atalen guztizkoan gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten eskabideak ez dira finantzatuko.
Honako hauek dira kostu finantzagarriak/hautagarriak:
Enpresa kooperatibotik kanpoko zerbitzuak kontratatzeko kostuak, prestakuntza-ekintzak ematera bideratuta daudenak. Gastu horiek behar bezala banakatuta aurkeztu behar dira prestakuntza-ekintza bakoitzerako.
Material suntsigarriaren kostua, babesteko eta segurtasuneko materiala barne.
Material didaktikoen kostua. Gastu horiek behar bezala banakatuta aurkeztu behar dira prestakuntza-ekintzen arabera, eta parte-hartzaile kopuruari egokituko zaizkio.
Prestakuntza-ekintzetan diharduten bazkide langileen edo lan-bazkideen asegurua. Gastu horiek behar bezala banakatuta aurkeztu behar dira prestakuntza-ekintzen arabera, eta parte-hartzaile kopuruaren arabera egotziko dira.
Amortizazioak, prestakuntza-ekintza bakoitzari egotzi beharreko proportzioan, eta instalazio eta ekipamenduen alokairuak, prestakuntza-ekintzen garapenari egotzi beharrekoak.
Kudeaketa-kostua (prestakuntza-ekintzak abian jarri eta garatzea) kostu finantzagarrien % 10 izango da gehienez. Kostu hori behin bakarrik egotziko zaio finantzatutako proiektu orokorrari.


