- AGINDUA, 2009ko martxoaren 12koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Victor Cotillas Ajuria jaunak Gizarte Gaietako Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko martxoaren 12koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Victor Cotillas Ajuria jaunak Gizarte Gaietako Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 61
- Hurrenkera-zk.: 1746
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/12
- Argitaratze-data: 2009/03/30
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Victor Cotillas Ajuria jauna Gizarte Gaietako Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari kargutik kentzea (520010 kodea, 168 dotazioa) eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu kentze honek 2009ko martxoaren 16tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, bere aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da agindua eman duen organoaren aurrean. Horretarako epea jakinarazpena egiten den egunean hasi eta hilabetekoa izango da. Bestela ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietarako Vitoria-Gasteizko Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 12a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.


