Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko martxoaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko martxoaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 2071
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/13
  • Argitaratze-data: 2009/04/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Vitoria-Gasteizen (Araba) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatuz, «Educación Infantil Guardería Niños, S.L.» entitatearen ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente horri Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena -dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion-; bai eta gai horretan aplikagarriak diren indarreko gainerako xedapenak ere ikusi ondoren, honako hau:

Kodea: 01006800.

Izen generikoa: haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Niños».

Titularra: Educación Infantil Guardería Niños, S.L.

Helbidea: Estibalizko Andre Maria 28.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde historikoa: Araba.

Baimentzen diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.

Ikastetxearen edukiera: 4 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 15 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 13a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik