Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko martxoaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikerketa-egintza berezietarako laguntzak emateko deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko martxoaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikerketa-egintza berezietarako laguntzak emateko deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 63
  • Hurrenkera-zk.: 1830
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/17
  • Argitaratze-data: 2009/04/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoan zientzia- eta teknologia-ahalmena indartu beharra dagoela ikusi da. Hori dela eta, egoki da ikerketa-egintza berezietako laguntzak sustatzea, ikerketa-taldeak bultzatu eta sendotzeko.

Kontuan hartu da lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituena (2005eko ekainaren 28ko EHAA).

Kontuan hartu dira, halaber, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua. Abenduaren 17ko 698/1991 Dekre­tuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautu zuen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezarri zituen (1992ko otsailaren 7ko EHAA, 26. zk.); azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen.

Ondorioz, hau

  1. Agindu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan egingo diren ikerketa-egintza bereziak finantzatzeko diru-laguntzak emateko deialdia egitea eta arautzea.

  2. Europar Batasuneko I+G programa markoaren programa berezietan onartutako proiektu europarrak aurkeztu ahal izateko laguntzak eskaintzen dira deialdi honetan. Horretaz gain, salbuespenez, nazioarteko programen finantzazio partziala jasotzen duten proiektuetarako laguntza osagarriak ere eman daitezke.

Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko, 231.000 euro bideratuko dira.

Artikulu honetan esleitutako zenbateko orokorra aldatu ahal izango da, guztira eskatutako laguntzen zenbatekoa kontuan hartuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programak gauzatu ondoren agortu gabe gerta litezkeen aurrekontuen arabera eta laguntza horiek ebatzi aurretik. Zenbateko hori aldatuz gero, horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emango du ebazpen baten bitartez.

  1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente kreditatuak, duten kategoria gorabehera, urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren 2. artikuluaren arabera (221/2002 Dekretua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen oinarri-arauak eguneratu zituena).

    Ez dira onuradun izango Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritako kausaren bat dutenak (paragrafo hori otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu zuen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak).

  2. Erakunde onuradunek eskabidean eta deialdiaren ebazpenean beren beregi izendatuta agertzen diren jardueretarako eta ikertzaileentzat baino ez dituzte erabiliko laguntzak.

  3. Ekintzaren erantzukizuna duen ikertzaileak doktore-titulua izan behar du.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den ikerketa-jardueraren barruan, jarduketa berezi eta puntualen bat eskatzen duten helburu zientifikoak lortzera bideratuta daude egintza hauek.

  2. Besteak beste, honako hauek joko dira egintza berezitzat:

    1. Europako programetarako proiektu-proposamenak lantzeko egintzak. Europako egitasmoaren koordinatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko talderen bat izanez gero, lehentasuna izango du bere proposamenak.

    2. Ikerketa-proiektuen emaitzen argitalpenak finantzatzea edo kofinantzatzea.

    3. Presa eta interes berezia duten bestelako egintza zientifiko-teknologikoak.

  3. Egintzek 2009. urtean hasi eta 2010eko abenduaren 31n baino lehen amaitu beharko dute.

  1. Eskabidea eta gainerako agiriak aurkezteko epea hilabetekoa da, Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  2. Eskabideak eta gainerako agiriak helbide honetan aurkeztu beharko dira:

    Eusko Jaurlaritza

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

    Zientzia Politikarako Zuzendaritza

    Erreferentzia: Ikerketa-egintza bereziak

    Donostia-San Sebastián kalea 1

    01010 Vitoria-Gasteiz

    Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bideen bitartez ere bidal daitezke (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

  3. Eskabideak egiteko eskatzen diren agiriak. Agiri hauek aurkeztuko dira:

    1. agiria: laguntza-eskabidea.

    2. agiria: egintzaren arduradunaren datuak, erakunde, zentro edo sailaren datuak, eskabidearen xedea eta horren apartekotasunaren zergatia.

    3. agiria: eskatzen diren funtsen justifikazio xehatua eta behar denean- proforma-faktura; halaber, helburu berbererako beste erakunde publiko zein pribatuei eskatutako edo/eta haiengandik jasotako diru-laguntzena.

    1. Ikertzaile arduradunaren curriculum vitae eta eskatzen den egintzan parte hartzen duten zientzialariena.

    2. Horrelakorik bada, argitaratu nahi den eskuizkribua edo horri buruzko informazio zehatza.

    3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean sartuta dauden entitate pribatuek dagokien Foru Aldundiaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte.

    4. Zuzenbidean baliagarri den dokumentazioa, eskaria sinatu duena ikastetxearen legezko ordezkari dela ziurtatzeko. Erakunde berak eskaera bat baino gehiago egiten badu, nahikoa da behin bakarrik ziurtatzea hala dela.

  4. Eskabidea Europako proiektuak egiteko bada, laguntzaren helburu diren proposamenen inguruan aldez aurretik izandako hartu-emanei buruzko agiriak bidali beharko dira.

  5. Ikertzaile arduradunaren entitatearen legezko ordezkariaren oniritzia izan beharko du eskabideak, eta ordezkari horrek bere gain hartu beharko ditu agindu hau aplikatzetik sortzen diren betebeharrak.

  6. Deialdiaren testua eta eskabide-agiriak lortzeko interneteko helbidea: «http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net».

Zientzia Politikarako Zuzendaritzari dagozkio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak, Oinarrizko Ikerketako Zerbitzuaren bitartez.

Baldin eta agindu honen 5. artikuluan eskatutako zerbait betetzen ez duen eskabideren bat edo agiriren bat aurkezten bada, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak 10 eguneko epea emango die sinatzaileei hutsak zuzen ditzaten edo arauzko agiriak aurkez ditzaten, eta ohartaraziko die, agindutakoa bete ezean, eskaera bertan behera utzi dutela esan nahiko duela. Hala agintzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

  1. Batzorde batek ebaluatuko ditu eskabideak: Zientzia Politikarako zuzendariak -buru izango da- eta Unibertsitate zuzendariak osatuko dute, eta Oinarrizko Ikerketako zerbitzuburuaren laguntza izango dute; zerbitzuburuak batzordeko idazkaritzaren egitekoak hartuko ditu. Batzordeak laguntzak emateko edo ukatzeko proposamena egingo dio Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari.

    Batzorde horrek, bere lana egiteko, proiektuen kalitate zientifikoa ebalua dezatela eska diezaieke zientzialari adituei, nori bere arloan.

  2. Irizpide hauek erabiliko dira, pisu berberaz, eskabideak ebaluatzeko:

    1. Eskatutako egintzaren ezaugarriak direla eta, beste deialdi publiko batzuen bitartez finantzatu ezin izatea.

    2. Proposamenaren zientzia- eta teknika-kalitatea (helburuak, eduki berritzailea, metodologia, lan-egitasmoa,) eta horren bideragarritasuna, taldearen ikerketa-potentzialekin bat etorriko dena. Taldearen tamaina, osaera eta dedikazioa baloratuko dira.

    3. Eskabidearen arduradunak eta lantaldeko gainontzeko kideek lehendik egin dituzten ikerketa-lanak.

    4. Proiektuaren finantza-baliabideak eta iraupena aproposak izatea lortu nahi diren helburuetarako.

    5. Sortutako ikerketa-taldeak aktiboak, zabalak eta diziplina anitzekoak izatea.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak lehiaketa bidez ebatziko dira. Horretarako, aurkeztutako eta onartutako eskabide guztiak konparatuko dira, eta horien arteko lehentasuna ezarriko da 8. artikuluan aipatu diren irizpideak kontuan hartuta; balorazio altuena lortu dutenei baino ez zaie esleituko laguntza, agindu honen 2. artikuluan finkatzen den aurrekontu-kreditua agortu arte.

  1. Laguntza 12.000 eurokoa izango da, gehienez ere; kopuru horrek aurkeztutako gastu-aurrekontuaren % 100 ere estal dezake.

  2. Diru-laguntzak ez dira inoiz erabiliko erakunde onuradunari atxikitako estatutupeko edo kontratupeko langileei ordaintzeko, ez eta ikerketa-bekadunentzako zuzkiduretarako ere.

  1. Agindu honen babesean emandako laguntzak bateragarriak dira ikerketa-egintza berezi bera finantzatzeko ematen den beste edozein laguntzarekin.

  2. Laguntzen zenbatekoa ezingo da izan sortutako gastuak baino handiagoa; hori gertatuz gero, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emandako diru-laguntza proportzioan murriztuko da, aurrekontu hori ez gainditzeko.

  3. Egintza berezien ikertzaile arduradunek eskari bakar bateko arduradunak izango dira deialdi bakoitzeko.

  1. Ebaluatzeko Batzordeak proposatuta, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak ebazpen bat emango du laguntzak esleitu eta diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, eta interesatuei jakinaraziko die. Ebazpen hori hiru hileko epean hartuko du, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean zenbatzen hasita.

  2. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusten den eran. Aurreko atalean ezarritako epean ebazpenik hartzen eta jakinarazten ez bada, eskabideak ezetsitzat jo beharko dituzte eskatzaileek.

  3. Ebazpen horren aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunean zenbatzen hasita.

  4. Aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, agindu honen babesean eman diren laguntzen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Agindu honetan araututako diru-laguntzaren onuradunek betekizun hauek izango dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartu beharko dute. Izan ere, diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko agiria jaso eta hamabost eguneko epean, entitate onuradunek, beren-beregi eta idatziz, laguntzari uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu dutela esan nahiko du.

  2. Laguntza zertarako eman den, horretarako erabili beharko dute, ez beste ezertarako.

  3. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan dituzten egitekoak gauzatuz eskatutako informazioa eman beharko dute.

  1. Laguntza erakunde onuradunari ordainduko zaio, bere aurrekontuetan sar dezan.

  2. Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi alditan.

    Lehenengo zatia aurretiaz ordainduko da kontuan, eta emandako laguntzaren % 75ekoa izango da; 13.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainduko da, baldin eta laguntzari ukorik egin ez bazaio.

    Bigarren zatia 2010. urtean ordainduko da, jarduera bukatutakoan, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoaz; ordaintzeko, ordea, datorren artikuluan adierazten diren agiriak aurkeztu beharko dira.

  3. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.4 artikuluan ezartzen denez, diru-laguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa edo zehapen prozedura oro, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horko erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak.

  1. Diruz lagundutako ekintza gauzatu dela justifikatu beharko dute agindu honetako laguntzen erakunde onuradunek. Horretarako, ekintza bukatu eta hiru hileren buruan, erakunde onuradunaren legezko ordezkariaren oniritziarekin, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Zientzia Politikarako Zuzendaritzan:

    1. Ikerketa-taldeko arduradunak aurkeztutako txosten labur bat.

    2. Erakunde onuradunaren Gerentziaren edo Kontabilitate Zerbitzuaren ziurtagiria, emandako laguntzarekin egindako guztizko gastuari buruzkoa, kontzeptuen araberako banaketa azalduz eta, gerakinik bada, halakorik izatea justifikatuz.

  2. Erakunde onuradunean artxibatu beharko dira jatorrizko fakturak, gehienez bost urtez artxibatu ere, arestian adierazitako justifikazio-epea hasten denetik aurrera. Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren, Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren esku egongo dira fakturok, egiaztapenik egin nahi badute edo.

  3. Norbere ibilgailuarekin egindako joan-etorriak justifikatzen badira, kilometroko 0,24 euro ordainduko dira.

  4. Justifikatutako gastuak emandako diru-laguntza baino txikiagoak badira eta ez-betetzerik ez badago, diru-laguntza gutxitu egingo da justifikatu ez den kopurua kenduta, eta jasotako diru-laguntzak proportzioan itzuliko dira, dagokion prozedurari jarraituz. Prozedura hori Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak amaituko du ebazpen batez, non hasierako ebazpena aldatuko den.

  5. Zientzia Politikarako Zuzendaritzak egingo du laguntza jaso duten egintzen segimendu zientifiko-teknikoa. Horretarako, egoki ikusten dituen batzordeak osatu ahal izango ditu.

  1. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko herriogasuntza nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartu zen (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA). Testu horren 53. artikuluan ezartzen denez, laguntza edo diru-laguntza ordain dadila eskatzerik ez da izango eta, behar izanez gero, jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko dira eta laguntza edo diru-laguntza eman zenetik sortutako legezko interesak ordaindu, baldin eta:

    1. Onuradunek, guztiz edo zati batean, bete gabe utzi badituzte deialdi honetako oinarriak, diru-laguntzei buruzko araudi orokorrekoak edo diru-laguntza emateko ebazpenean erabakitako baldintzak.

    2. Diru-laguntza emateko eskatzen diren datuak ezkutatu edo aldatzen badituzte edo eskatutako informazioa iruzurrez manipulatzen badute.

    3. Egintza proposatutako helburuekin edo ezarritako epeekin bat etorri gabe garatzen badute, Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren baimenik gabe.

    4. Zientzia Politikarako Zuzendaritzak, diruz lagundutako egintzen segimendua egiterakoan, gastua proposatutakoarekin eta esleitutakoarekin bat ez datorrela egiaztatzen badu.

  2. Baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izan ziren baldintzak aldatzen badira edo beste administrazioren baten edo beste entitate pribatu nahiz publikoren baten laguntzak edo diru-laguntzak jasotzen badira edo helburu bererako beste diru-iturri edo baliabide batzuk jasotzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu egin daiteke, betiere, diru-laguntzei buruzko arauan entitate onuradun izateko ezarritako gutxienezko betekizunak konplituz gero.

  3. Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluan ezarritakoarekin bat etorriz, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak deklaratuko du, ebazpen baten bidez, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela eta, hala behar denean, diru-zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli behar direla (698/1991 Dekretua, diru-laguntzak itzultzeko prozedura orokorra arautu zuena; 1992ko otsailaren 7ko EHAA). Dena den, hori egin baino lehen, prozedurari dagozkion izapideak egin beharko dira, eta behar izanez gero, beste ekintza batzuk ere gauzatuko dira.

  4. Diru-zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira ondorio guztietarako.

  1. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, inprimakian jasotako datu pertsonalak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan jasoko dira.

  2. Eskabidea sinatu duten pertsona fisikoak ez diren hirugarren pertsonen datu pertsonalak fitxategi automatizatu horretan bertan jasoko dira eta, beraz, haiek halaxe jakinarazi behar diete datuak eskaera-inprimakian adierazi aurretik.

  3. Datuak aurkatu, kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak eta indarrean dagoen legeriak pertsona fisiko interesdunei aitortzen dizkien gainerakoak Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzan erabili ahal izango dira (Donostia-San Sebastián kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz).

Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazio-auzietako Salan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean emango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 17a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

1. AGIRIA

Egintza berezietarako laguntza-eskabidea

Jauna / Andrea: ____________________________________________________________________________________

Izenpetzen duenak (*), (bi abizen eta izena) ____________________________________________________________________

NAN zk.___________________________________, _______________________________________________ kargua duenak

_____________________________________________________________________________________________ erakundean

_______________________datako Aginduari jarraiki, egintza berezietarako deia buruzkoari, ___________________ EHAA zk.

___________________________________________ datakoa

(*) Erakundearen legezko ordezkariak.

ESKATZEN DU

Diru-laguntza ematea, egintza berezietarako programaren barruan, erantsitako agirian adierazi ditugun datuen arabera.

Behean sinatu duenak zin egiten du ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean.

Eta hala jasoa gera dadin honako hau sinatzen du,

_______________ (e)ko _________________________(a)ren

Erakundearen legezko ordezkariaren sinadura

  1. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoa betez, inprimakian adierazten diren datu pertsonalak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan erantsiko dira.

  2. Eskaera sinatu duten pertsona fisikoak ez diren beste pertsona batzuen datu pertsonalak fitxategi automatizatu berean erantsiko dira; hortaz, horiek ere hala izango dela jakin beharko dute, beren datuak eskaera-inprimakian adierazi aurretik.

  3. Datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko, horien aurka egiteko eskubideak, eta pertsona fisikoei indarrean dagoen araudiak aitortzen dizkien beste edozein eskubide erabili nahi izanez gero, helbide honetara jo behar duzu: Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza, Donostia-San Sebastián kalea, 1- PK:01010 Vitoria-Gasteiz.

    UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUORDE ANDREA

    2. AGIRIA

    Egintzaren ardura duen ikertzaile nagusia

    Abizenak ___________________________________________________ Izena ____________________________________

    NAN _______________________ Jaioteguna _______________________________________________________________

    Lanbide-kategoria ________________________________________________________________________________________

    Kokapena

    Erakundea ____________________________________________________________________________________

    Zentroa ____________________________________________________________________________________

    Saila ____________________________________________________________________________________

    Helbidea ____________________________________________________________________________________

    Egintza berezia eta hasteko eta amaitzeko egunak

    Egunak __________________________________________________________________________________________

    Izenburua:

    ______________________________________________________________________________________________________

    ______________________________________________________________________________________________________

    Egintza berezia entitate publikoren batek finantzatutako ikerketa-proiektu bati zuzenean lotuta badago, datu hauek zehaztu:

    Proiektuaren izenburua

    ______________________________________________________________________________________________________

    Entitate finantzatzailea ____________________________________________________________________

    Erreferentzia zk. ____________________________________________________________________

    Indarraldia ____________________________________________________________________

    Aurrekontu osoa ____________________________________________________________________

    ESKABIDEAREN XEDEA ETA BERE APARTEKOTASUNAREN JUSTIFIKAZIOA

    3. AGIRIA

    Eskatzen diren funtsen justifikazio xehatua, eta helburu berbererako beste erakunde publiko zein pribatu batzuei eskatutako edo/eta haiengandik jasotako diru-laguntzena.

    CURRICULUM VITAE

    INPRIMAKI ARAUTUA

    Orri-kopurua:

    Izena: _________________________________________________________________________________

    Eguna: ________________________________________________________________________________

    Sinadura: ______________________________________________________________________________

    Goian sinatzen duenak curriculum honetan jasotzen diren datuak benetakoak direla adierazten du. Izan ere, zehaztugabetasunik balego eta horren ondorioz erantzukizunik sortuko balitz, bere gain hartuko luke.

    Halaber, bere adostasuna adierazten du datuen tratamenduarekin Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren partetik, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

    Ez ahaztu beharrezkoa dela orrialde guztietan bazterrean sinatzea.

    Curriculum hau aurkeztuta ere, hor emandako informazioa osatzeko dei diezazukete ebaluazioa egiten den bitartean.

    ______________________________________ Abizenak, izena ________________________________________ Sexua ______

    NAN ___________________________________, Jaioteguna _____________________________, Funtzionario zk.: _________

    Helbidea: ______________________________________________________________________________________________

    Hiria _____________________________________________, PK ______________, Telefonoa __________________________

    Espezializazioa (Unesco kodea) ______________________________________________________________________________

    ______________________________________________________________________________________________________

    PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

    Lizentziatura/Ingeniaritza Zentroa Eguna

    ______________________________________ ____________________________________ ___________________

    ______________________________________ ____________________________________ ___________________

    ______________________________________ ____________________________________ ___________________

    Doktoregoa

    ___________________________________________________

    ___________________________________________________

    ___________________________________________________

    Tesiaren gidaria(k):

    _____________________________________________________________________________________________________

    GAUR EGUNGO LANBIDE-EGOERA

    Erakundea ___________________________________________________________________________________

    Zentroa ___________________________________________________________________________________

    Saila/atala/unitate estr ___________________________________________________________________________________

    Lanbide-kategoria eta hasteko eguna _________________________________________________________________________

    Posta helbidea ___________________________________________________________________________________

    Telefonoa (aurre-zenbakia, zenbakia eta luzapena) _______________________________________________________________

    Plantillakoa Dedikazioa: Lanaldi osoa

    Bitartekaria Lanaldi partziala

    Bekaduna

    ZIENTZIA ARLOAN EDO LANBIDEAN LEHENDIK EGINDAKO JARDUERAK

    Egunak Lanpostua Instituzioa

    ________________________ ________________________ ________________________

    ________________________ ________________________ ________________________

    ________________________ ________________________ ________________________

    ________________________ ________________________ ________________________

    ________________________ ________________________ ________________________

    ________________________ ________________________ ________________________

    ________________________ ________________________ ________________________

    ________________________ ________________________ ________________________

    ZIENTZIAN ERABILTZEN DIREN HIZKUNTZAK (E=erdizka; O=ongi; Z=zuzen)

    Hizkuntza Hitz egin Irakurri Idatzi

    ________________________

    ________________________

    ________________________

    ________________________

    ________________________

    FINANTZATUTAKO IKERKETA-PROIEKTUETAN IZANDAKO PARTE-HARTZEA

    (azken 10 urteetakoak)

    ______________________________________________________________________________________________________

    Proiektuaren izenburua ______________________________________________________________________________

    __________________________________________________________________________________________________

    __________________________________________________________________________________________________

    __________________________________________________________________________________________________

    Entitate finantzatzailea ______________________________________________________________________________

    Iraupena, hasiera _________________ Amaiera ____________________________________________

    Ikertzaile nagusia ______________________________________________________________________________

    ______________________________________________________________________________________________________

    ARGITALPENAK

    (azken 10 urteetakoak; 10 argitalpen gehienez)

    ______________________________________________________________________________________________________

    Zehaztu liburukia, lehenengo eta azken orrialdeak (urtea) eta kodea.

    KODEA: L= liburu osoa, LK= Liburuaren kapitulua, A= artikulua, R= review, E= editorea.

    ______________________________________________________________________________________________________

    Egileak (sinaduren hurrenkeran): ___________________________________________________________________

    Izenburua: ________________________________________________________________________________________

    _________________________________________________________________________________________________

    _________________________________________________________________________________________________

    _________________________________________________________________________________________________

    Aldizkaria/liburua: ________________________________________________ Kodea: ____________________

    ______________________________________________________________________________________________________

    ENPRESA EDO/ETA ADMINISTRAZIOEKIN EGINDAKO GARRANTZI BEREZIKO IKERKETA-KONTRATUETAN IZANDAKO PARTE-HARTZEA

    (azken 10 urteetakoak)

    ______________________________________________________________________________________________________

    Kontratuaren izenburua _______________________________________________________________________

    _________________________________________________________________________________________________

    _________________________________________________________________________________________________

    Enpresa/Administrazio finantzatzailea: __________________________________________________________________

    Iraupena, hasiera ____________ Amaiera __________________________________________

    Ikertzaile arduraduna _______________________________________________________________________

    ____________________________________________________________________________________________________

    PATENTEAK ETA UTILITATE-MODELOAK

    (azken 10 urteetakoak)

    ______________________________________________________________________________________________________

    Asmatzaileak (sinaduren hurrenkeran): _____________________________________________________________

    Izenburua: ____________________________________________________________________________

    Eskabide zk. _________________________ Lehentasuna (Herrialdea) ________________

    Lehentasuna (data) ____________________________________________________________________________

    Entitate titularra: ____________________________________________________________________________

    Zein herrialdetara zabaldu den: ________________________________________________________________________

    Zein enpresak ustiatzen duen: _________________________________________________________________________

    ______________________________________________________________________________________________________

    ATZERRIKO ZENTROETAN EGINIKO EGONALDIAK

    (azken 10 urteetakoak; sei hilabetetik gorako egonaldi jarraituak)

    Kodea: D=doktoregaia; DO=doktoratu ondokoa; G=gonbidatua; K=kontratatua; B=beste batzuk (zehaztu)

    ______________________________________________________________________________________________________

    Zentroa: ___________________________________________________________________________________

    __________________________________________________________________________________________________

    Herria: _________________ Herrialdea ___________________ Urtea: __________________

    Iraupena ____________________________________________________________________________________

    Gaia: _________________________________________________________ Kodea ________________

    ______________________________________________________________________________________________________

    KONGRESUAK

    (Azken 10 urteetakoak; bost ekarpen genienez)

    ______________________________________________________________________________________________________

    Egileak: _______________________________________________________________________________

    Izenburua: _______________________________________________________________________________

    Parte-hartze mota: _______________________________________________________________________________

    Kongresua: _______________________________________________________________________________

    Argitalpena: _______________________________________________________________________________

    Non egingo den: _______________________________________________________________________________

    Urtea: _______________________________________________________________________________

    GIDATUTAKO DOKTORETZA-TESIAK

    (azken 10 urteetakoak)

    ______________________________________________________________________________________________________

    Izenburua: _______________________________________________________________________________

    ___________________________________________________________________________________________________

    Doktoregaia: _______________________________________________________________________________

    Unibertsitatea _______________________________________________________________________________

    Fakultatea edo eskola: _______________________________________________________________________________

    Urtea: ______________________________ Kalifikazioa: _______________________________________

    ______________________________________________________________________________________________________

    AIPATU NAHI DIREN BESTE MEREZIMENDU EDO ARGIBIDE BATZUK

    (inprimaki honek eskaintzen duen lekua baino ez erabili)

    ______________________________________________________________________________________________________

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik