Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko martxoaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko kideak izendatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko martxoaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 2055
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/24
  • Argitaratze-data: 2009/04/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Otsailaren 9ko 22/1988 Dekretuak (1988ko otsailaren 18ko EHAA) Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea sortu zuen. Batzorde horren egiteko nagusia da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari aholkuak ematea Euskadin musika-ikasketak arautuak zein arautu gabeak erregulatzeko.

Dekretu horren 8. artikuluan aurreikusitako egiteko anitzak kontuan hartuta, Batzordeak, besteak beste, ondoko hauei buruz aholku emango du:

  1. Helburuak, edukiak, ekintzak, metodologia, birziklapen-planak eta derrigorrezko hezkuntzan musika-irakaskuntzarekin zerikusia duen oro.

  2. Musika-irakaskuntzako mailen egituraketa eta programak, musika-irakaskuntzen zentro berezietan.

  3. Eskolaz kanpoko jarduerei dagokienez, musikarekin zerikusia duten jarduera zehatzak eta helburu nagusiak.

    Halaber, 8. artikuluari jarraiki, ondoko hauek ere Batzordeari dagozkio:

  1. Lehendakariak eskatuta, pertsona fisiko edo juridikoek proposatutako ekintza edo diziplina berriak aztertzea.

  2. Bere ardurapekoak diren gaiei buruzko iritzia ematea.

    Horregatik, eta horrelako tresna batek duen gaitasuna ikusita, Hezkuntza sailburuordearen proposamenez, hau

Lehendakaria: Pedro Ochoa Bernales Hezkuntza sailburuordea edo horrek eskuordetzen duena.

Batzordekideak:

Félix Divar González Gasteizko «Jesús Guridi» EMMKko zuzendaria.

Francisco María Escudero Donostiako «Francisco Escudero» EMMKko zuzendaria.

Pedro Guallar Bilboko «J.C. Arriaga» EMMKko zuzendaria.

José Luis Estellés Musikeneko zuzendari artistikoa.

Valentin Atxotegi Loizate Leioako «Leioa» Musika Eskola-Kontserbatorioko zuzendaria.

Alfredo Sanz Martínez Durangoko «Bartolomé Ertzilla» Musika Eskola-Kontserbatorioko zuzendaria.

Belén Vallejo Gasteizko «Luis Aranburu» MEPUko zuzendaria.

Baikune de Alba Euskalerriko Musika Eskolen Elkarteko lehendakaria.

María José Arambarri Balboa Musikaren Psikopedagogian aditua.

Idazkaria: Guzmán Aranaga Erregimen bereziko Irakaskuntzen Zerbitzuko burua Arte- eta Kirol-Irakaskuntzak.