Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko martxoaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2009rako garapenerako lankidetza eta laguntza sustatzeko fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko martxoaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2009rako garapenerako lankidetza eta laguntza sustatzeko fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1890
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/25
  • Argitaratze-data: 2009/04/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuak (2007ko maiatzaren 7ko EHAAn argitaratutako akatsen zuzenketa baten bitartez zuzendua) 2. artikuluan ezartzen duenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren bitartez laguntzen deialdia egingo da, eta bertan deialdiaren xedea, zuzkidura ekonomiko orokorra, laguntza-modalitate bakoitzerako aurreikusitako zuzkidura ekonomikoa, aukeraketa-irizpideak, eskabide-ereduak eta eskabideak aurkezteko epea eta tokia adieraziz.

Hori dela-eta,

Lehenengoa. Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuak (2007ko maiatzaren 7ko EHAAn argitaratutako hutsen zuzenketa baten bitartez zuzendua) arautzen dituen proiektuetarako laguntzen 2009ko ekitaldirako deialdia egitea, 29.526.465,84 euroko zenbateko globalarekin.

Bigarrena. Laguntza-modalitate bakoitzerako aurreikusitako diru-zuzkidura honako hau izango da:

  1. Garapen-lankidetzarako proiektuetarako:

    392.760,63 euro.

  2. Produkzio-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuetarako: 1.181.058,63 euro.

  3. Garapen-heziketa proiektuetarako: 2.952.646,58 euro.

    Zenbateko horiek aldatu ahal izango dira eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontutan hartuta, programei laguntzeko deialdian agortu gabeko aurrekontu-erabilgarritasunen arabera, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargutako programetarako laguntza arautzen dituen apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuaren 4.2 artikuluak ezarritako moduan, eta horiei buruzko erabakia hartu baino lehen. Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuko laguntza-modalitate bakoitzerako ezarritako mugak errespetatu beharko dituzte zenbateko berriek. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindu bitartez emango da horren berri EHAAn.

    Hirugarrena. Eskabideak hautaketa-irizpideen eta I. eranskinean aurkezten den baremazioaren arabera baloratuko dira.

    Laugarrena. Eskabideak Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta 45 egun naturaleko epean aurkeztu ahal izango dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan, II. eranskinean aurkeztutako eredu normalizatuaren arabera, honako honi zuzenduz:

    Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila.

    Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza.

    Donostia-San Sebastián kalea,1

    01010 Vitoria-Gasteiz

    Bosgarrena. III. eranskinean Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak eta erakunde esleipendunak emango den diru-laguntza bakoitzerako sinatu beharreko hitzarmenaren eredua hartuko da barne.

    Seigarrena. Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko da indarrean.

    Zazpigarrena. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio organo horri, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 25a.

    Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

    JAVIER MADRAZO LAVÍN.

1. GARAPENERAKO LANKIDETZAKO PROIEKTUAK

2. PRODUKZIO GARAPENEKO ETA LAGUNTZA TEKNOLOGIKOKO PROIEKTUAK

3. GARAPENERAKO HEZKUNTZAKO PROIEKTUAK

1. GARAPENERAKO LANKIDETZAKO PROIEKTUETAN APLIKATZEKO AUKERAKETA IRIZPIDEAK.

  1. Proiektuko edukien eta hartzaileen parte-hartzearen arabera: 72 puntu.

    1. Proiektuaren koherentzia orokorra: 16 puntu.

    1. Proiektuaren egokitasuna xede-komunitatearen pobreziaren kontrako estrategiaren barruan: 4 puntu gehienez.

    2. Helburuen, emaitzen eta aurreikusitako jardueren arteko koherentzia: 2 puntu gehienez.

      2 puntu, esku-hartze logikak helburu espezifikoa lortzeko beharrezko elementu guztiak biltzen baditu.

      puntu 1, esku-hartze logikak helburu espezifikoa lortzeko beharrezko elementu guztiak ez baditu biltzen edo hori lortzeko beharrezkoak ez diren emaitzak sartzen badira.

    3. Jardueren eta jarduerak gauzatzeko ezarritako baliabideen arteko erlazioa: 3 puntu gehienez.

      3 puntu jarduera, baliabide eta kostuak zehatz-mehatz banakatzen badira, eta esku-hartze logikaren eta aurrekontuaren artean koherentzia badago.

      puntu 1, ez badago nahikoa xehatuta, emaitzen eta aurrekontu-zuzkiduraren artean alde handia badago, edo esku-hartzearen logikarako beharrezkoak ez diren kontzeptuak badaude.

    4. Jarraipena eta ebaluazioa egiteko adierazle zehatzak, egiaztatzeko modukoak eta ebalua daitezkeenak: 5 puntu gehienez.

      5 puntu, berariazko helburuaren eta espero diren emaitzen inguruan adierazle zehatzak eta egiaztagarriak ezartzen badira.

      2 puntu, adierazle zehatzak eta egiaztagarriak soilik espero diren emaitzen inguruan ezartzen badira.

      Puntu 1, adierazleak eta egiaztatzeko iturriak nahikoak izanda ere, alderdiren bat ondo zehaztu gabe uzten badute.

    5. Proiektua erakunde eskatzailearen Plan Estrategiko baten barruan zuzen eta berariaz sartzea. 2 puntu gehienez.

      2 puntu, erakunde eskatzailearen Plan Estrategikoan zehazki eta estrategikoki txertatzen bada.

      Puntu 1, Plan Estrategikoan era generikoan txertatzen bada.

    1. Proiektuaren bideragarritasun eta iraunkortasun orokorra: 15 puntu.

    1. Bideragarritasuna: 10 puntu gehienez.

      3 puntu, beharrezko baliabide metodologikoak badituela egiaztatzen bada.

      3 puntu gehigarri, beharrezko baliabide teknikoak badituela egiaztatzen bada.

      2 puntu gehigarri, beharrezko giza baliabideak badituela egiaztatzen bada.

      2 puntu gehigarri, proiektuaren betearazpenean ordezkaritza-erakunde batek parte hartzen badu aurrekontuaren % 5etik gorako diru-ekarpenarekin, edo bestela puntu gehigarri 1 bakarrik, ordezkaritza-erakunde baten abala aurkezten bada, proiektuari babesa bermatuz.

    2. Iraunkortasuna: 5 puntu gehienez.

    3. Zehar-lerroak: 36 puntu.

    1. Zehar-lerroa: genero-ikuspegia sartzea eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna eraldatzea: 7 puntu gehienez.

    2. Zehar-lerroa: tokiko ahalmenak indartzea: 7 puntu gehienez.

    3. Zehar-lerroa: parte hartzeko prozesuak sortzea: 7 puntu gehienez.

    4. Zehar-lerroa: antolakuntza sendotzea: 5 puntu gehienez.

    5. Zehar-lerroa: eskubideen ikuspegia: 5 puntu gehienez.

    6. Zehar-lerroa: iraunkortasun ekologikoa: 5 puntu gehienez.

    1. Eremu geografikoari eta proiektuaren ereduari lotutako alderdiak: 5 puntu.

    1. Eremu geografikoa: 3 puntu.

      Proiektua honako herri hauetako batean gauzatzen bada: El Salvador, Guatemala, Honduras, Nikaragua, Mexiko, Brasil, Kuba, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Peru, Venezuela, Boli Kosta, Ruanda, Mozambike, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Angola, Uganda, Burundi, Palestina eta India.

    2. Partzuergoak: 2 puntu gehienez.

      Puntu 1, proiektua euskal erakundeen partzuergo batek gauzatzen badu.

      puntu 1, proiektua tokiko erakundeen partzuergo batek gauzatzen badu baterako jarduneko programa baten barruan.

  2. Tokiko erakundearekin zerikusia duten alderdiak: 18 puntu.

    1. Esperientzia: 5 puntu gehienez.

      5 puntu, erakundea legez duela zortzi urte edo gehiago eratu bazen, eta aldi horretan proiektua kokatzen den sektorean lan-esperientzia egonkorra izan duela egiaztatzen badu.

      2 puntu, erakundea legez duela zortzi urte baino gehiago eratu bazen, eta aldi horretan proiektua kokatzen den sektorean lan-esperientzia ezegonkorra izan duela egiaztatzen badu.

      0 puntu erakundea legez duela zortzi urte baino gutxiago eratu bazen.

    2. Ahalmena eta kaudimena: 2 puntu.

      2 puntu, erakundeak azken bost urteotan Eusko Jaurlaritzak lankidetzako proiektuentzat emandako zenbateko berdina edo handiagoa duen eta dagoeneko justifikatuta dagoen laguntzaren bat kudeatu badu.

      puntu 1, erakundeak azken bost urteotan Eusko Jaurlaritzak lankidetzako proiektuentzat emandako eta dagoeneko justifikatuta dagoen laguntzaren bat kudeatu badu, eskatutako zenbatekoaren % 75 edo gehiago bada.

    3. Tokiko erakundearen eta zuzeneko onuradunen arteko harremana: 5 puntu gehienez.

      5 puntu, tokiko erakundeak udalerriarekin lau urtetik gorako lan-esperientzia badu.

      2 puntu, tokiko erakundeak udalerriarekin bi urtetik gorako lan-esperientzia badu.

      0 puntu, tokiko erakundeak udalerriarekin bi urtetik beherako lan-esperientzia badu.

    4. Tokiko erakundeak zuzeneko onuradunekin harremanetan jartzeko dituen aukerak: 5 puntu gehienez.

      5 puntu, komunitate onuraduna tokiko erakundearen ongi definitutako Plan Estrategiko baten barnean hartua badago.

      2 puntu, komunitate onuraduna Plan Estrategiko orokor baten barnean hartua badago.

    5. Genero-ikuspegia erakunde-mailan txertatzea: puntu 1.

      puntu 1, erakundeak genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa badu.

  3. Euskal erakunde eskatzailearekin zerikusia duten alderdiak: 10 puntu.

    1. Oinarri soziala: 3 puntu.

      puntu 1, 200 bazkide edo gehiago baditu.

      puntu 1, 10 boluntario edo gehiago baditu.

      puntu 1, lankidetzaren arloko koordinakunde edo sare bateko kide bada, betiere erakunde horrek jokabide-kodea badu eta dagokion jarraipen-batzordeak zigorrik ezarri ez badio.

    2. Esperientzia: 2 puntu.

      2 puntu, erakundea legez duela bost urte edo gehiago eratu bazen, eta aldi horretan proiektua kokatzen den sektorean lan-esperientzia egonkorra izan duela egiaztatzen badu.

      0 puntu erakundea legez duela bost urte baino gutxiago eratu bazen.

    3. Ahalmena eta kaudimena: 2 puntu.

      2 puntu, erakundeak azken bost urteotan Eusko Jaurlaritzak lankidetzako proiektuentzat emandako zenbateko berdina edo handiagoa duen eta dagoeneko justifikatuta dagoen laguntzaren bat kudeatu badu.

      puntu 1, erakundeak azken bost urteotan Eusko Jaurlaritzak lankidetzako proiektuentzat emandako eta dagoeneko justifikatuta dagoen laguntzaren bat kudeatu badu, eskatutako zenbatekoaren % 75 edo gehiago bada.

    4. Euskal erakundearen eta tokikoaren arteko aurreko harremana: 2 puntu.

      2 puntu, euskal erakundeak toki-erakundearekin bost urtetik gorako lan-esperientzia badu.

    5. Genero-ikuspegia erakunde-mailan txertatzea: puntu 1 gehienez.

      puntu 1, erakundeak genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa badu.

      2. PRODUKZIOA GARATZEKO ETA LAGUNTZA TEKNOLOGIKOKO PROIEKTUETAN APLIKATZEKO AUKERAKETA IRIZPIDEAK.

      1. Proiektuko edukien eta hartzaileen parte-hartzearen arabera: 72 puntu.

        1. Proiektuaren koherentzia orokorra: 16 puntu.

        1. Proiektuaren egokitasuna xede-komunitatearen pobreziaren kontrako estrategiaren barruan: 4 puntu gehienez.

        2. Helburuen, emaitzen eta aurreikusitako jardueren arteko koherentzia: 2 puntu gehienez.

          2 puntu, esku-hartze logikak helburu espezifikoa lortzeko beharrezko elementu guztiak biltzen baditu.

          puntu 1, esku-hartze logikak helburu espezifikoa lortzeko beharrezko elementu guztiak ez baditu biltzen edo hori lortzeko beharrezkoak ez diren emaitzak sartzen badira.

        3. Jardueren eta jarduerak gauzatzeko ezarritako baliabideen arteko erlazioa: 3 puntu gehienez.

          3 puntu jarduera, baliabide eta kostuak zehatz-mehatz banakatzen badira, eta esku-hartze logikaren eta aurrekontuaren artean koherentzia badago.

          puntu 1, ez badago nahikoa xehatuta, emaitzen eta aurrekontu-zuzkiduraren artean alde handia badago, edo esku-hartzearen logikarako beharrezkoak ez diren kontzeptuak badaude.

        4. Jarraipena eta ebaluazioa egiteko adierazle zehatzak, egiaztatzeko modukoak eta ebalua daitezkeenak: 5 puntu gehienez.

          5 puntu, berariazko helburuaren eta espero diren emaitzen inguruan adierazle zehatzak eta egiaztagarriak ezartzen badira.

          2 puntu, adierazle zehatzak eta egiaztagarriak soilik espero diren emaitzen inguruan ezartzen badira.

          Puntu 1, adierazleak eta egiaztatzeko iturriak nahikoak izanda ere, alderdiren bat ondo zehaztu gabe uzten badute.

        5. Proiektua erakunde eskatzailearen Plan Estrategiko baten barruan zuzen eta berariaz sartzea. 2 puntu gehienez.

          2 puntu, erakunde eskatzailearen Plan Estrategikoan zehazki eta estrategikoki txertatzen bada.

          Puntu 1, Plan Estrategikoan era generikoan txertatzen bada.

        1. Proiektuaren bideragarritasun eta iraunkortasun orokorra: 15 puntu.

        1. Bideragarritasuna: 10 puntu gehienez.

          3 puntu, beharrezko baliabide metodologikoak badituela egiaztatzen bada.

          3 puntu gehigarri, beharrezko baliabide teknikoak badituela egiaztatzen bada.

          2 puntu gehigarri, beharrezko giza baliabideak badituela egiaztatzen bada.

          2 puntu gehigarri, proiektuaren betearazpenean ordezkaritza-erakunde batek parte hartzen badu aurrekontuaren % 5etik gorako diru-ekarpenarekin, edo bestela puntu gehigarri 1 bakarrik, ordezkaritza-erakunde baten abala aurkezten bada, proiektuari babesa bermatuz.

        2. Iraunkortasuna: 5 puntu gehienez.

        3. Zehar-lerroak: 36 puntu.

        1. Zehar-lerroa: genero-ikuspegia sartzea eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna eraldatzea: 7 puntu gehienez.

        2. Zehar-lerroa: tokiko ahalmenak indartzea: 7 puntu gehienez.

        3. Zehar-lerroa: parte hartzeko prozesuak sortzea: 7 puntu gehienez.

        4. Zehar-lerroa: antolakuntza sendotzea: 5 puntu gehienez.

        5. Zehar-lerroa: eskubideen ikuspegia: 5 puntu gehienez.

        6. Zehar-lerroa: iraunkortasun ekologikoa: 5 puntu gehienez.

        1. Eremu geografikoari eta proiektuaren ereduari lotutako alderdiak: 5 puntu.

        1. Eremu geografikoa: 3 puntu.

          Proiektua honako herri hauetako batean gauzatzen bada: El Salvador, Guatemala, Honduras, Nikaragua, Mexiko, Brasil, Kuba, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Peru, Venezuela, Boli Kosta, Ruanda, Mozambike, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Angola, Uganda, Burundi, Palestina eta India.

        2. Partzuergoak: 2 puntu gehienez.

          Puntu 1, proiektua euskal erakundeen partzuergo batek gauzatzen badu.

          puntu 1, proiektua tokiko erakundeen partzuergo batek gauzatzen badu baterako jarduneko programa baten barruan.

      2. Tokiko erakundearekin zerikusia duten alderdiak: 18 puntu.

        1. Esperientzia: 5 puntu gehienez.

          5 puntu, erakundea legez duela zortzi urte edo gehiago eratu bazen, eta aldi horretan proiektua kokatzen den sektorean lan-esperientzia egonkorra izan duela egiaztatzen badu.

          2 puntu, erakundea legez duela zortzi urte baino gehiago eratu bazen, eta aldi horretan proiektua kokatzen den sektorean lan-esperientzia ezegonkorra izan duela egiaztatzen badu.

          0 puntu erakundea legez duela zortzi urte baino gutxiago eratu bazen.

        2. Ahalmena eta kaudimena: 2 puntu.

          2 puntu, erakundeak azken bost urteotan Eusko Jaurlaritzak lankidetzako proiektuentzat emandako zenbateko berdina edo handiagoa duen eta dagoeneko justifikatuta dagoen laguntzaren bat kudeatu badu.

          puntu 1, erakundeak azken bost urteotan Eusko Jaurlaritzak lankidetzako proiektuentzat emandako eta dagoeneko justifikatuta dagoen laguntzaren bat kudeatu badu, eskatutako zenbatekoaren % 75 edo gehiago bada.

        3. Tokiko erakundearen eta zuzeneko onuradunen arteko harremana: 5 puntu gehienez.

          5 puntu, tokiko erakundeak udalerriarekin lau urtetik gorako lan-esperientzia badu.

          2 puntu, tokiko erakundeak udalerriarekin bi urtetik gorako lan-esperientzia badu.

          0 puntu, tokiko erakundeak udalerriarekin bi urtetik beherako lan-esperientzia badu.

        4. Tokiko erakundeak zuzeneko onuradunekin harremanetan jartzeko dituen aukerak: 5 puntu gehienez.

          5 puntu, komunitate onuraduna tokiko erakundearen ongi definitutako Plan Estrategiko baten barnean hartua badago.

          2 puntu, komunitate onuraduna Plan Estrategiko orokor baten barnean hartua badago.

        5. Genero-ikuspegia erakunde-mailan txertatzea: puntu 1.

          puntu 1, erakundeak genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan estrategikoa badu.

      3. Euskal erakunde eskatzailearekin zerikusia duten alderdiak: 10 puntu.

        1. Esperientzia: 3 puntu.

          3 puntu, erakundea legez duela bost urte edo gehiago eratu bazen, eta aldi horretan proiektua kokatzen den sektorean lan-esperientzia egonkorra izan duela egiaztatzen badu.

        2. Ahalmena eta kaudimena: 3 puntu.

          3 puntu, erakundeak azken bost urteotan Eusko Jaurlaritzak lankidetzako proiektuentzat emandako zenbateko berdina edo handiagoa duen eta dagoeneko justifikatuta dagoen laguntzaren bat kudeatu badu.

          2 puntu, erakundeak azken bost urteotan Eusko Jaurlaritzak lankidetzako proiektuentzat emandako eta dagoeneko justifikatuta dagoen laguntzaren bat kudeatu badu, eskatutako zenbatekoaren % 75 edo gehiago bada.

        3. Euskal erakundearen eta tokikoaren arteko aurreko harremana: 4 puntu.

          4 puntu, euskal erakundeak toki-erakundearekin bost urtetik gorako lan-esperientzia badu.

          2 puntu, euskal erakundeak toki-erakundearekin hiru urtetik bostera bitarteko lan-esperientzia badu.

          puntu 1, euskal erakundeak toki-erakundearekin bi urtetik hirura bitarteko lan-esperientzia badu.

          3. GARAPENERAKO HEZKUNTZA PROIEKTUETAN APLIKATZEKO AUKERAKETA IRIZPIDEAK.

          1. Proiektuaren diseinua deialdira egokitzen denaren arabera (26 puntu)

            1. Aurreikusitako helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentzia: 3 puntu gehienez.

            2. Jardueren, baliabideen eta kostuen arteko erlazio egokia: 3 puntu gehienez.

            3. Proiektuaren egokitasuna hartzaileei, gaiari eta proposamen motari dagokienez: 5 puntu gehienez.

            4. Proiektuan erabilitako prozedurak koherenteak dira deialdian lehentasunezkotzat hartutakoekin: 3 puntu gehienez.

            5. Hartzaileak bat badatoz deialdian lehentasunezkotzat identifikatutakoekin, 4 puntu gehienez.

            1. proiektuaren hartzaile gehienak lehentasunezko kolektiboetako pertsonak badira: 2 puntu.

            2. proposamenetan hartzaile gehienak EAEko hiriburuak ez diren udalerritan bizi diren pertsonak eta kolektiboak badira: puntu gehigarri 1.

            3. euskal gizartean baztertuta dauden kolektiboak hartzaile gisa barne hartzen baditu: bestelako gaitasun-mailak dituzten pertsonak, espetxeratutakoak, adingabe arau-hausleak, gutxiengo etnikoak, eta abar: puntu gehigarri 1.

    6. Proiektuan lehentasuna ematen zaien gaiak koherenteak dira deialdian lehentasunezkotzat hartutakoekin: 4 puntu gehienez.

    1. Dekretu arautzaileak lehentasunezkotzat jotako gairen bat lantzen bada: 2 puntu.

    2. horrez gain, proposamenaren esparruan genero-ekitatearekin erlazionatutako gaiak berariaz sartzen badira: 2 puntu gehigarri.

    1. Proiektua erakunde eskatzailearen Garapenerako Hezkuntza Plan Estrategikoaren barnean hartuta dago: 2 puntu.

    2. Irabazi asmorik gabeko erakundeen eta lehentasunezko kolektiboen erakundeen arteko partzuergoa da: 2 puntu.

      1. Proiektuaren bideragarritasunaren arabera (15 puntu).

        1. Erakunde eskatzaileak aldez aurreko esperientzia du: gehienez 2 puntu.

        1. duela 5 urte edo gehiago legez eratua bada: puntu 1.

        2. proiektuaren sektorean gutxienez 3 urteko esperientzia egonkorra egiaztatzen badu: puntu 1.

        1. Ahalmena eta kaudimena: gehienez 2 puntu.

        1. erakundeak azken bost urteotan Eusko Jaurlaritzak lankidetzako proiektuentzat emandako zenbateko berdina edo handiagoa duen eta dagoeneko justifikatuta dagoen laguntzaren bat kudeatu badu: 2 puntu.

        2. erakundeak azken bost urteotan Eusko Jaurlaritzak lankidetzako proiektuentzat emandako eta dagoeneko justifikatuta dagoen laguntzaren bat kudeatu badu, eskatutako zenbatekoaren % 75 edo gehiago bada: puntu 1.

        3. Proiektua betearazten duten pertsonen prestakuntza egokia: 2 puntu gehienez.

        1. proiektua diseinatzen eta errazten duten pertsonek proiekturako prestakuntza akademiko egokia badute eta CVa gaineratzen badute: puntu 1.

        2. esparru horretan esperientzia profesionala badute eta azalpen-memoria gaineratzen bada: puntu 1.

        1. Proiektuaren aurretik, diagnostikoa egin da: 2 puntu gehienez.

        2. Landutako gaiari buruzko aldez aurreko ikerketa egin da: 2 puntu.

        3. Segimendu eta ebaluaziorako adierazle-sistema. 5 puntu gehienez.

        1. berariazko helburuaren eta espero diren emaitzen inguruan adierazle zehatzak eta egiaztagarriak ezartzen badira. 2 puntu,

        2. helburu-adierazleak oinarri espezifikoko ildo batetik abiatuz eraikitzen badira: 2 puntu,

        3. ebaluazio-adierazleak proiektuaren genero-inpaktua identifikatzeko moduan eraikita badaude: puntu gehigarri 1,

      2. Dimentsio politikoaren arabera (13 puntu).

        1. Inplikatutako pertsonen parte-hartzea eta mobilizazioa eskatzen duten ekintza zehatzak: 3 puntu gehienez.

        1. proiektuaren betearazpen- eta ebaluazio-faseetan hartzaileen parte-hartze aktiboa eta zuhurra errazteko estrategiak diseinatzen badira: puntu 1.

        2. mugimendu politikoetan eta gizarte-mugimenduetan indibidualki edo kolektiboki parte hartzeko, hartzaileen antolaketa-gaitasunak indartzera bideratutako ekintzak sustatzen badira: puntu 1.

        3. proiektuak hartzaileen gizarte-mobilizaziorako ekintza zehatzak biltzen baditu: puntu 1.

        1. Eragin politikoa: 2 puntu gehienez.

        1. proposamena erakunde eskatzailearen advocacy-estrategiaren edo eragin politikoaren barnean hartuta badago: 1 puntu.

        2. proposamena erakunde eskatzailearen edo burutuko den guneko bere bazkideen lankidetza-proiektu edo -ildoekin erlazionatuta badago eta horiei buruzko hedapen- eta sentsibilizazio-plataforma gisa baliagarria bada: puntu 1.

        3. Giza Garapen Iraunkorraren marko teorikoa erabiltzen da, eta erlazio bat dago landutako garapen-gaiaren eta gure gizartean dagokionaren artean: puntu 1.

        4. Proiektua tokiko, nazioko zein nazioarteko sarean egindako kanpaina zabalagoen osagai da: 2 puntu gehienez.

        1. proiektua erakundeen sare edo artikulazio baten kanpaina edo lan-planen baten dokumentu estrategiko batean bilduta badago: puntu 1.

        2. erakundeak helburu espezifikoa lantzen duen gaiarekin bat datozen sare, aliantza edo federazioen kide dela egiaztatzen duten kanpo-frogagiriak aurkezten baditu: puntu 1.

        1. Proiektuak bere faseetan boluntarioak inplikatzeko aukera ematen du: 3 puntu gehienez.

        1. fase guztietan boluntarioek parte hartzeko aukera ematen badu: 2 puntu.

        2. erakundea Boluntariotzaren Euskal Erroldan erregistratuta badago: puntu gehigarri 1.

        1. Irisgarritasun orokorra produzitzen diren produktu eta materialetara: puntu 1.

        2. Toki-mailako gizarte-dinamizazioan inplikatzea lagundu dezaketen tokiko agenteekin batera (zentro zibikoak, auzo-elkarteak, gazteria-zerbitzuak...): puntu 1.

      3. Kultura arteko dimentsioaren arabera (9 puntu).

        1. Kultura desberdinen arteko bizikidetza-guneak sortzea aurreikusten da: 2 puntu gehienez.

        1. EAEn dauden kolektibo eta kultura desberdinen identitate pertsonal eta komunitarioa indartzera bideratutako hezkuntza-teknologiak erabiltzen badira: puntu 1.

        2. kulturen arte-adierazpenetara (literatura, musika, dantza, eta abar) jotzea sustatzen bada, garapenerako hezkuntzako tresna gisa: puntu 1.

        1. Proiektuak Hegoaldeko eta EAEko erakundeen artean elkar ezagutzeko eta trukeak egiteko erlazioak sustatzen eta indartzen baditu: 2 puntu gehienez.

        2. Kulturartekotasunaren dimentsio politikoa sustatzen du: 2 puntu gehienez.

        1. proposamenak euskal gizarte kulturartekoa, eleaniztuna eta ekumenikoaren eraketa sustatzera bideratutako sentsibilizazio-ekintzak barne hartzen baditu: puntu 1.

        2. proposamenak herrien kultura-balioak kontserbatzea eta horiei eustea eta kulturen arteko diferentziak errespetatzea garrantzitsua dela azpimarratzen badu: puntu 1.

        1. EAEko bi hizkuntza ofizialen erabileraren erabateko egokitzapena kontuan hartzen bada: 3 puntu gehienez.

        1. sentsibilizazio-jardueretan, jardunaldietan, kongresuetan eta abar aldibereko itzulpen elebiduna barne hartzen bada: puntu 1.

        2. proiektuaren baitan landutako komunikazio-material eta -euskarri guztien (ikus-entzunezkoak, irudiak eta abar barne) produkzio elebiduna bermatzen bada: puntu 1.

        3. hegoaldean egin eta EAEn erabili eta hedatzeko diren lehentasunezko edo erabilgarritasun handiko gaiei buruzko material eta dokumentu garrantzitsuak euskarara itzultzen badira: puntu 1.

      4. Dimentsio pedagogikoaren arabera (15 puntu).

        1. Garapenaren Zehar-lerroak barne hartzen dituen ikuspegi pedagogikoa: 5 puntu gehienez.

        1. gatazken kudeaketa eta konponketaren ikaskuntzaren aldeko apustua egiten duen ikuspegi pedagogikoa proposatzen bada: puntu 1.

        2. Giza Eskubideen ikuspegia proposatzen bada, giza eskubideak giza herri guztientzako garapen zuzenagoa eta orekatuagoa lortzeko funtsezko ardatza direla azpimarratzen bada: puntu 1.

        3. egungo produkzio eta kontsumoko ereduekiko Ikuspegi kritikoa proposatzen bada, beste garapen-eredu alternatibo batzuk berreskuratzeko eta indartzeko: puntu 1.

        4. modu komunean eta berdintasunean hezteko aukera ematen duen hezkidetza Ikuspegi bat proposatzen bada, biztanle onuradunen maskulinoari eta femeninoari lotutako estereotipoak detektatuz eta gaindituz: puntu 1.

        5. aurreko ikuspegiak barne hartzen dituzten hezkuntza-proposamenak lantzeko irakasleen, hezitzaileen edo beste hezkuntza-agente batzuen trebakuntza aurreikusten bada: puntu gehigarri 1.

        1. Hezkuntza-metodologia emantzipatzaileak: 4 puntu gehienez.

        1. metodologia pedagogikoak gizarte-ekintzako printzipio bat barne hartzen badu, eta horrek prestakuntza eta gizarte-ekintza lotzen dituzten estrategien bilaketa kooperatiboa, trukea eta ahalduntzerako estrategiak bultzatzeko apustua egiten badu: 2 puntu.

        2. proiektuaren helburua lortzeko parte-hartzerako metodologiak eta/edo ikerketa eta ekintzako tresnak barne hartzen badira: puntu 1.

        3. eremu ez-formaletan eta aisia eta astialdiko eremuetan Garapenerako Hezkuntza lantzera bideratutako hezkuntza-proposamenak egiten badira, hezkuntza- eta gizarte-agenteen artean aliantzak ezarriz, hezkuntza-ekintzari eta gizarte-mobilizazioari zentzua eta batasuna emateko: puntu 1.

        1. Hezkuntza-agenteen arteko lankidetza sustatzea: 2 puntu gehienez.

        1. proiektuak hezkuntza-zentroak eta agenteak harremanetan jartzen baditu garapenerako Hezkuntzan berrikuntza-esperientziak bultzatzeko: puntu 1.

        2. proiektuak aurreikusten badu irakasleen eta GGKEen talde mistoek landutako material didaktikoa eta baliabide pedagogikoak sortzea. Atal horretan barne hartzen da materialen sorkuntza formatu elektronikoan eta/edo multimedia formatuan, Interneten bitartez eskuragarri egon daitezkeenak; ikus-entzunezkoak eta abar: puntu 1.

        1. Udalerriko subjektuengana, baldintzetara eta testuingurura, eta parte-hartzaileen interesetara egokitutako metodoa eta hedapen-sistemak erabiltzen dira. 2 puntu.

        2. Proiektuaren inpaktuen iraunkortasuna ziurtatuko duen jarraikortasun-estrategia bat proposatzen da, parte hartzen duen biztanleriaren edo kolektiboaren gaitasunak indartzearen bitartez: 2 puntu.

      5. Genero-ikuspegiaren zeharkakotasunaren arabera (11 puntu).

        1. Proiektuaren logikan genero-ikuspegia txertatuta dago: 2 puntu gehienez.

        1. proiektuak emakumeek eta gizonek proiektuaren eremuan duten izaera eta posizio desberdinari buruzko azterketa on bat aurkezten badu, konpondu nahi dituen genero-desberdintasunak identifikatzen baditu, sexuaren arabera banandutako informazioa barne hartzen badu, baita proiektua landuko den eremuaren barruan baliabideen sarbide eta kontrol diferentziala ere; eta gizonen eta emakumeen premiak eta interesak identifikatzen baditu: puntu 1.

        2. proiektuaren logikan genero-berdintasunerako asmoa argi eta garbi ikusten bada: helburua, emaitzak eta jarduerak, baita horien jarraipenerako adierazleak ere: puntu 1.

        1. Emakumeak eta horien erakundeak garapenaren subjektu protagonista bezala ikustea: 2 puntu gehienez.

        1. proiektuaren burutzapenean zehar emakumeek garapenean betetzen duten papera ikustea bermatzen duten baliabide materialak eta giza baliabideak zehazten badira: puntu 1.

        2. Hegoaldean nahiz Iparraldean emakumeen ahalordetze-prozesuak ikusi eta indartzeko ekintzak diseinatzen badira: puntu 1.

        3. Generoa Garapenean (GED) txertatzeko aukera bultzatzea: 2 puntu gehienez.

        1. xede-populazioan Generoa Garapenean ikuspegia txertatzeko prestakuntza- edo truke-ekintzak proposatzen badira: puntu 1.

        2. xede-populazioan garapen-lankidetzarako proiektuen jardun-ildo gisa emakumeen ahalordetzeari buruzko prestakuntza- edo truke-ekintzak proposatzen badira: puntu 1.

        1. Emakumeen eta horien erakundeen parte-hartzea sustatzea: 2 puntu gehienez.

        1. mekanismo zehatzak ezartzen badira (kuotak, ekintza positiboak, besteak beste) proiektuaren jardueretan emakumeen eta gizonen parte-hartze orekatua sustatzeko: puntu 1.

        2. proiektuaren jardueretan emakumeen erakundeek eta erakunde feministek parte hartzen badute: puntu 1.

        1. Idatzizko materialetan eta gainerako euskarrietan egindako mezu eta irudietan hizkuntza barne-hartzailea erabiliko dela bermatzen bada: puntu 1.

        2. Genero-ikuspegia erakunde-mailan txertatzea: puntu 1.

        3. Justizian, ekitatean eta berdintasunean oinarritutako maskulinitaterako hezkuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak barne hartzen badira: puntu 1.

      6. Hegoaldeko ikuspegiaren birbalorizazioaren arabera (11 puntu).

        1. Proiektuaren prozesu osoan Hegoaldeko Ikuspegia transmititzen duten giza baliabideek parte hartzen dute eta/edo materialak erabiltzen dira. 4 puntu gehienez.

        1. Hegoaldeko herrialdetako erakundeek edo pertsonek lehentasunezko gaiei buruz egindako esperientziak, sistematizazioak edo ikerketak hedatzen badira: 2 puntu.

        2. garatutako jardueretan hegoaldeko erakundeen eta pertsonen protagonismoa bultzatzen bada: 2 puntu.

        1. Herri eta herrialde pobretuei buruzko imajinario kolektiboa eta estereotipo negatiboak eraldatzea: 5 puntu gehienez.

        1. hegoaldeari buruzko imajinario kolektiboa eratzeko moduari buruzko azterketa-jarduerak txertatzen badira eta sistema baztertzailearen mantentzean betetzen duten paperari buruzko hausnarketa egiten bada: 2 puntu.

        2. hegoaldeari buruzko imajinario kolektiboa eraldatzeko eta hobetzeko sentsibilizazio-kanpainak egiten badira: 2 puntu.

        3. honako hauek neurtzeko emaitzak eta adierazleak diseinatzen badira: jarrera-aldaketak, partaidetza- edo ordezkaritza-kuotak banatzea, parte hartzen duen kolektiboak/biztanleriak hegoaldeko kolektiboei/biztanleei buruz duen diskurtsoa edo jarduera aldatzea: puntu gehigarri 1.

        1. proiektuaren exekuzioan etorkinen erakundeek eta bestelako talde etniko minoritarioek parte hartzea: 2 puntu gehienez.

        1. proiektuaren exekuzioan etorkinen elkarteen parte-hartzea barne hartzen bada: puntu 1.

        2. proiektuaren formulazioak proposatzen badu parte-hartze aktiboko guneen sorkuntza, iparraldean baztertutako, diskriminatutako edo estigmatizatutako etorkinak ez diren kolektibo etnikoen parte-hartze aktiborako: puntu 1.

1. GARAPENA ETA LANKIDETZA SUSTATZEKO FONDOAREN KONTURA 2009AN EMAN BEHARREKO PROIEKTUETARAKO LAGUNTZEN ESKAERA (I. ETA II. KAPITULUAK)

2. GARAPENA ETA LANKIDETZA SUSTATZEKO FONDOAREN KONTURA 2009AN EMAN BEHARREKO PROIEKTUETARAKO LAGUNTZEN ESKAERA (III. KAPITULUA)

1. GARAPENA ETA LANKIDETZA SUSTATZEKO FONDOAREN KONTURA 2009AN EMAN BEHARREKO PROIEKTUETARAKO LAGUNTZEN ESKAERA (I. ETA II. KAPITULUAK)

Erakunde eskatzailea:

Proiektuaren izenburua:

Deialdia:

Data:

Kapitulua:

Jardun-sektorea:

INFORMAZIO OROKORRA

PROIEKTUA AURKEZTEKO DATUAK

Proiektuaren izenburua (hamar hitz gehienez):

Herrialdea/Eremu geografikoa:

Erakunde eskatzailea (izen ofiziala):

(Erantsi dokumentazioa/informazioa I. atalean).

Helbidea/Egoitza soziala:

Telefonoa:

Fax zk.:

Helbide elektronikoa:

IFZ:

Eratze-data:

Izaera juridikoa:

Ahalduna:

Kargua:

Eskabidearen ardura bere gain hartzen duela adierazteko sinadura:

Harremanetarako:

Tokiko bazkidea herrialde hartzailean (izen ofiziala):

(Erantsi dokumentazioa/informazioa II. atalean).

Helbidea/Egoitza soziala:

Telefonoa:

Fax zk.:

Helbide elektronikoa:

Eratze-data:

Izaera juridikoa:

Ahalduna:

Kargua:

IRAUPENA

Aurreikusitako hasiera-data:

Aurreikusitako amaiera-data:

Gauzatzeko aldia, guztira (hilabeteak):

FINANTZIAZIOA GUZTIRA

Kostua, guztira:

Eusko Jaurlaritzari eskatutako ekarpena:

Tokiko moneta eurotara bihurtzeko erabilitako kanbio mota:

Emandako edo eskatutako beste ekarpen batzuk (zehaztu):

Emandakoa Eskatutakoa

Euskal erakundea:

Tokiko ekarpenak:

Beste ekarpen batzuk:

  1. PROIEKTUAREN DESKRIBAPEN LABURRA (deskribatu, 5-10 lerrotan, proiektuaren edukia, daturik garrantzitsuenak adierazita).

  2. KOKAPEN ZEHATZA (erantsi eskualdeko mapa III. atalean, eta zehaztu proiektuaren kokapena).

    3. TESTUINGURUA, AURREKARIAK ETA JUSTIFIKAZIOA.

  1. Testuingurua (adierazi, besteak beste, esparru geografikoa, ezaugarri sozioekonomikoak, biztanleria, genero-harremanen egoera eta abar, proiektuaren esparrua zehatzago dokumentatzeko, batez ere proiektuaren xedearekin zerikusia duten alderdiei dagokienez. Informazio gehiago nahi izanez gero, erabili IV. atala).

  2. Aurrekariak (azaldu honako alderdi hauek: ekimenaren jatorria, abiaburutzat hartzen den analisia gizonen eta emakumeen egoeren arteko desberdintasunei buruzko diagnostikoa gaineratuta eta euskal erakundeak tokiko erakundearekin eta tokiko eta nazioarteko erakundeekin duen harremana; adierazi tokiko erakundeak aurretiaz egindako proiektuak, zenbateko osoak adierazita; azaldu, halakorik balego, GGKE eskatzailearen edo tokiko erakundearen epe ertainerako eta luzerako plan estrategikoa; deskribatu eremu horretan egindako antzeko beste ekimen edo proiektu batzuk, ekimena gauzatzeko koordinazioa, identifikazioa egiteko modua, formulazioa, eta aurrekariak errazago bereizteko aurreko ikerketarik badagoen. Informazio osagarria IV. atalari erantsiko zaio).

  3. Justifikazioa (azaldu, era laburrean, proiektua proposatzera bultzatu duten arrazoiak, proiektua xede-populazioarentzat egokia ote den, konpondu nahi diren arazoak, ezarritako helburuak, jarraituko den estrategia, eta arrazoitu proiektua modu koherentean, aurreikusitako esku-hartzea justifikatuta. Azaldu, labur-labur, zein estrategia erabiliko diren zehar-lerro bakoitzaren inguruan).

  4. ESKU-HARTZEAREN LOGIKA. Hurrengo azpiataletan, adierazi koherentziaz proiektua gauzatzeko modua, eta arrazoitu honako sekuentzia hau: giza baliabideen eta baliabide tekniko edota materialen erabilera; aurreikusitako jardueren gauzatzea; emaitzen lorpena; proiektuaren berariazko xedearen lorpena; xede orokorra lortzeko ekarpena.

    1. atalari Proiektuaren Planifikazio Matrizea (PPM) erantsiko zaio. PPM horretan, labur-labur azalduko dira kontzeptu horiek, adierazleekin, egiaztapen-iturriekin, hipotesiekin eta kanpoko faktoreekin batera.

      1. Helburu orokorra (deskribatu proiektua gauzatzeko lortu nahi den helburu zabalena, modu generikoan edo orokorrean).

      2. Proiektuaren berariazko helburua (adierazi xede-populazioan giza garapen iraunkorrari dagokionez lortu nahi den eragin positiboa. Azaldu, bestalde, berariazko helburuari lotutako adierazleak, egiaztapen-iturriak, hipotesiak edota kanpoko faktoreak).

        1. Berariazko helburua.

        2. Berariazko helburuaren lortze-mailaren adierazleak (deskribatu adierazle zehatzak, prozesu-adierazleak eta eragin-adierazleak, kantitateari edo nolakotasunari, denborari eta xede-populazioari dagozkien datuekin, berariazko helburua lortzen egiaz lagundu ote den egiaztatzeko). Proiektuaren genero-eragina neurtzeko adierazleak, bai emakumeen berariazko egoeran, bai bi sexuen arteko desberdintasun-harremanetan.

        3. Adierazleak egiaztatzeko iturriak (adierazleak zenbateraino betetzen diren egiaztatzeko zer iturri baliatzen diren zehaztuko da: inkestak, zuzeneko behaketa, agerkariak eta abar).

        4. Kanpoko faktoreak edo hipotesiak (deskribatu aintzat hartu beharreko hipotesiak edo kanpoko faktoreak, betiere proiektuaren kontrol zuzenetik kanpokoak izanik, gertatzeko aukera handia badute eta, kasuak kasu, proiektuak arrakasta izatean eragin erabakigarria izan badezakete). Proiektuaren mesederako direnak aipatu behar dira.

      3. Espero diren emaitzak (zehatz-mehatz deskribatuko dira proiektua gauzatzean lortuko diren produktuak eta zerbitzuak; produktu eta zerbitzu horiek egindako jardueren ondoriozkoak dira eta berariazko helburua lortzen lagunduko dute).

        1. Espero diren emaitzak.

        2. Emaitzen lortze-mailaren adierazleak (zenbaki-adierazle zehatzak, prozesu-adierazleak eta eragin-adierazleak deskribatuko dira, kantitateari edo nolakotasunari, denborari eta xede-populazioari dagozkien datuekin, aurreikusitako emaitzak lortzen egiaz lagundu ote den egiaztatzeko). Proiektuaren genero-eragina neurtzeko adierazleak, bai emakumeen berariazko egoeran, bai bi sexuen arteko desberdintasun-harremanetan.

        3. Adierazleak egiaztatzeko iturriak (adierazleak zenbateraino betetzen diren egiaztatzeko zer iturri baliatzen diren zehaztuko da: inkestak, zuzeneko behaketa, agerkariak eta abar).

        4. Kanpoko faktoreak edo hipotesiak (emaitzak lortu eta gero, berariazko helburura iristeko beharrezkoak diren proiektuaz kanpoko baldintzak deskribatuko dira).

      4. Aurreikusitako jardueren zerrenda (deskribatu emaitzak lortzeko aurreikusi diren jarduerak, eta adierazi ekintza bakoitzerako beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide teknikoak eta materialak. VI. atalean kostua banakatu egin behar da, baterako finantzatzaileen arabera).

      5. Xede-populazioaren parte-hartzea.

      1. Xede-populazioa identifikatzea (sexuaren arabera bereizita): kopurua, gizarte-maila, etnia eta abar.

      2. Xede-populazioa aukeratzeko irizpideak. Hala badagokio, deskribatu emakumeen parte-hartzea bultzatzeko ekintza positiboak.

      3. Biztanleria onuradunak proiektuaren zer fasetan eta nola parte hartzen duen. Arreta berezia eskainiko zaio emakumeek proiektuan duten parte-hartzeari.

      1. JARDUEREN KRONOGRAMA (4.4. idatz-zatian deskribatutako jarduerak lehenengo zutabean adierazita daude. X batez adieraziko da jarduera gauzatzeko aurreikusitako epea).

        Urteak 1. 1. 2. 2.

        Seihilekoak 1. 2. 1. 2.

        Jarduerak

      2. PROIEKTUAREN AURREKONTUA ETA FINANTZAKETA. BATERAKO FINANTZATZAILEEN ARABERAKO BANAKAPENA (VI. atalean aurrekontu-partida bakoitzerako aurreikusitako kostua banakatuko da, baterako finantzatzaileak zehaztuta).

        PARTIDAK Eusko Jaurlaritza Euskal erakunde eskatzailea Tokiko erakundea eta onuradunak Beste ekarpen batzuk GUZTIRA

        ZUZENEKO KOSTUAK

        I. Lursailak edo eraikinak erostea

        II. Eraikinak eraikitzea

        III. Ekipoak eta materialak erostea eta garraiatzea

        IV. Tokiko langileen kostua

        V. Atzerrian diren langileen kostuak

        VI. Gaikuntza- eta prestakuntza-kostuak

        VII. Errotazio-funtsa

        VIII. Funtzionamendu-kostuak

        IX. Ebaluazio-kostuak

        ZUZENEKO KOSTUAK, GUZTIRA

        ZEHARKAKO KOSTUAK Ez da egokia Ez da egokia

        Erakunde eskatzailearen administrazio-gastuak Ez da egokia Ez da egokia

        ZEHARKAKO KOSTUAK, GUZTIRA

        GUZTIRA, ORO HAR (EUROTAN)

        Guztizko kostuen gaineko ehunekoa

      3. BIDERAGARRITASUNARI ETA IRAUNKORTASUNARI BURUZKO AZTERKETA (kanpoko laguntza amaitu ondoren proiektuaren jarraipena bermatuko duten faktoreak; hala badagokio, VII. Atalari erantsiko zaizkio azterlan teknikoak, bideragarritasun-azterlanak, eraikinen planoak, tokiko erakundeekiko hitzarmenak, bideragarritasuna bermatu eta etorkizuneko proiektuaren mantenu-kostuak estaliko dituzten merkatu-azterlanak edo azterlan ekonomikoak diru-sarrerak, mozkina/kostua-).

      1. Abiarazitako jardueren bideragarritasun teknikoa (estrategia horren bidez bermatu nahi da espero diren emaitzak eta berariazko helburua lortu ahal direla. Dauden giza baliabideak eta baliabide materialak. Bideragarritasuna indartzen duten azterlanak eta analisiak).

      2. Bideragarritasun ekonomikoa (produkzio-proiektuetarako soilik: emaitzak lortzeko bermea; produkzioari eta merkatuari buruzko azterlanak).

      3. Erakunde-bideragarritasuna (tokiko agintarien jarrera; tokiko laguntza-politikak eta erakundeen ahalmena).

      4. Proiektua amaitu osteko iraunkortasuna, baliabideen kudeaketa eta lortutako konpromisoak.

        9. ZEHARKAKO ILDOAK.

      1. Genero-ikuspegia. Genero-azterketa eta adierazleak. Ahalduntzeko estrategiak, eta aldaketak gizonen eta emakumeen egoeren arteko desberdintasunetan.

      2. Tokiko ahalmenak indartzeko estrategia. Trebatzeko estrategia. Arreta berezia eskainiko zaio gizonezkoek eta emakumezkoek trebakuntza berdintasun-baldintzetan lortzeko berariazko neurriak zein diren azaltzeari.

      3. Estrategia eta proiektuan parte hartzeko prozesuak, eta proiektua bukatutakoan sortutako egiturak. Emakumeen eta gizonen parte-hartze zuzena errazteko eta ziurtatzeko berariazko neurririk ezarriko diren zehaztuko da.

      4. Antolakuntza sendotzea:

      5. Eskubideen ikuspegia. Arreta berezia eskainiko zaie emakumeek beren eskubideak erabat baliatuko dituztela bermatzeko neurriei.

      6. Iraunkortasun ekologikoa.

      1. JARRAIPENA (erakunde eskatzaileak, tokiko bazkideak edo beste agente batzuek aurreikusitako jarraipen-ekintzak. Emakumeen eta gizonen aldetik ekitatezko jarraipena bermatzeko neurriak).

      2. PROIEKTUAREN EBALUAZIOA (Ebaluazioa bidezkoa denean, erakunde eskatzaileak erreferentziazko terminoak aurkeztu beharko ditu, honako atal hauek barne: aurrekariak; ebaluazioaren helburua eta esparrua; metodologia eta ikuspegia -ebaluazioaren galderak, galderetarako ebaluazio-irizpideak, datuak bildu eta aztertzeko sistema-; ebaluazio-taldearen betekizunak eta profila; egutegia eta kostua).

        12. AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.

        ERAKUNDE ESKATZAILEA (informazio hori behin baino ez da erantsi beharko, deialdian aurkeztutako proiektu kopurua kontuan hartu gabe).

      1. Erakunde eskatzailea ordezkatzen duen pertsonaren ahalordearen kopia (aurkezten den lehen aldia bada edo aurreko urtearekiko aldaketarik badago).

      2. Dagokion erregistroan erregistratua dagoelako egiaztagiriaren fotokopia.

      3. Estatutuen fotokopia eskuetsia (aurkezten den lehen aldia bada edo aurreko urtearekiko aldaketarik badago).

      4. Inolako zigor- edo itzulketa-prozeduraren eraginpean ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena, 5.e artikuluaren arabera.

      5. Identifikazio fiskaleko zenbakiaren (IFZ) txartelaren fotokopia.

      6. Zerga-betebeharren ordainketari dagokionez egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

      7. Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketari dagokionez egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

      8. Aurreko urteko kontuen balantzea, estatutuek baimendutako norbaitek sinatuta.

      9. Erakundearen organigrama. Euskal Autonomia Erkidegoko bazkide eta boluntarioen kopurua.

      10. Garapen-lankidetzako koordinakunde edo sare batekiko atxikimendua eta/edo afiliazioa egiaztatzen duen ziurtagiria. Orobat, erakunde horretan jokabide-kode egokiari jarraitu diola eta jarraipen-batzordearen eskutik zehapenik ez duela jaso egiaztatu behar da.

      11. Erakundeak sektore humanitarioan duen esperientzia jarraitua zehazten duen dokumentua: azken zortzi urteotan kudeatutako proiektuak, tokiko erakundearen izena eta zenbatekoa eurotan.

      12. Partzuergoen kasuan, dagokien hitzarmena.

      13. Atzerrian diren langileen kasuan:

        Aurrekontratua edo lan-kontratua aurkeztu behar da, helmugako herrian ekintzak izango dituen baldintza bereziak zehazten dituen prestazioa egiteko akordio osagarriarekin batera.

        Borondatezko lankidearen aseguramendu-konpromisoaren deklarazioa, Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak kontratatutako aseguru orokor kolektiboari atxikiz, edo hitzartutako poliza baten bitartez. Adierazitako polizak, hala badagokio, borondatezko lankideen Estatutua ezartzen duen apirilaren 28ko 519/2006 Errege Dekretuaren 10.1.e) artikuluan biltzen diren gertakizunak bete beharko ditu.

        Langileak bidaltzeko premia justifikatzen duen memoria, eskatutako gaitasun- eta prestakuntza-irizpideak, egin beharreko lanak eta horien iraupena deskribatuz.

      14. Hala badagokio, garapenerako lankidetzako Plan Estrategikoa.

      15. Hala badagokio, genero-berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikoa.

        TOKIKO BAZKIDEA

      1. Dagokion erregistroan erregistratua dagoelako egiaztagiriaren fotokopia.

      2. Estatutuen fotokopia eskuetsia (aurkezten den lehen aldia bada edo aurreko urtearekiko aldaketarik badago).

      3. Erakundeak sektore humanitarioan duen esperientzia jarraitua zehazten duen dokumentua: azken bost urteetan kudeatutako proiektuak eta zenbatekoa eurotan, proiektuko xede-populazioarekin dituen esperientzia-urteak eta euskal GGKEarekin harremanetan dituen esperientzia-urteak eta elkarrekin egindako proiektuak.

      4. Erakundearen organigrama. Bazkideen eta boluntarioen kopurua, garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten beste erakunde batzuekiko atxikipena edo/eta afiliazioa.

      5. Partzuergoen kasuan, dagokien hitzarmena.

      6. Hala badagokio, garapenerako lankidetzako Plan Estrategikoa.

      7. Hala badagokio, genero-berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikoa.

        PROIEKTUA

        Proiektuaren kokapena zehazten duen mapa.

        Marko logikoaren matrizea.

        Aurrekontu banakatua eta proforma-fakturak.

        Hala badagokio, ebaluazioaren erreferentzia-baldintzak.

        Bideragarritasun teknikoari, erakunde-bideragarritasunari, testuinguruari, azterlanei, txostenei buruzko dokumentazioa eta abar.

        Kontzeptuen, partiden eta baterako finantzatzaileen arabera banakatutako aurrekontua (erabili aurkibidea). Erantsi erakunde eskatzaileez kanpoko proformako fakturak, aurrekontuak, akreditazioak edo/eta balioespenak. Erantsi aurrekontu banakatua ezarritako ereduan. Hainbat jarduera-sektore dituzten proiektu integralen kasuan, sektoreko aurrekontu bana bereizi.

        PARTIDAK FAKTURA ZK. UNITATEKO KOSTUA KOPURUA BALIOA TOKIKO DIRUAN BALIOA EUROTAN EUSKO JAURLARITZA EUSKAL ERAKUNDE ESKATZAILEA TOKI ERAKUNDEA ETA ONURADUNAK BESTE EKARPEN BATZUK GUZTIRA

        Balorizatua Balorizatu gabea

        ZUZENEKO KOSTUAK

        I. Lursailak edo eraikinak erostea.

        1.

        2.

        3.

        4.

        1.N..

        II. Eraikinak eraikitzea

        III. Ekipoak eta materiala erostea eta garraiatzea.

        IV. Tokiko langileen kostua.

        V. Atzerrian dauden langileen kostuak.

        VI. Trebakuntzaren eta prestakuntzaren kostua

        VII. Errotazio-fondoa

        VIII. Funtzionamendu-kostuak

        IX. Ebaluazio-kostuak

        ZUZENEKO KOSTUAK, GUZTIRA

        Erakunde eskatzailearen administrazio-gastuak

        ZUZENEKO KOSTUAK, GUZTIRA

        GUZTIRA, ORO HAR (EUROTAN)

        Guztizko kostuen gaineko %

        2. GARAPENA ETA LANKIDETZA SUSTATZEKO FONDOAREN KONTURA EMAN BEHARREKO PROIEKTUETARAKO LAGUNTZEN ESKAERA (III. KAPITULUA).

        Erakunde eskatzailea:

        Proiektuaren izenburua:

        Deialdiaren urtea:

        Kapitulua:

        INFORMAZIO OROKORRA

        PROIEKTUA AURKEZTEKO DATUAK

        Proiektuaren izenburua (hamar hitz gehienez):

        ERAKUNDE ESKATZAILEA:

        Erakundearen izena eta IFZ:

        Egoitzaren helbidea, telefonoa, faxa eta helbide elektronikoa:

        Eratze-data:

        Izaera juridikoa:

        Ahalduna eta erakundean duen kargua:

        Eskaeraren ardura bere gain hartzen duela adierazteko sinadura:

        Harremanetarako:

        Erakundearen bazkide kopurua:

        GKEan lan egiten duen pertsona kopurua (soldatapekoak eta boluntarioak, sexuaren arabera bereiziak):

        Erakundeak garapenerako sentsibilizazioko edo hezkuntzako ekintzetan duen esperientzia (aipatu 6 proiektu gehienez, eta zehaztu bakoitzaren gauzatze-data eta zenbatekoa eurotan):

        Erakundeak garapenerako lankidetza-proiektuetan duen esperientzia (aipatu 3 proiektu gehienez, eta zehaztu bakoitzaren gauzatze-data eta zenbatekoa eurotan):

        IRAUPENA

        Gauzatzeko aurreikusitako epea (hilabete kopurua):

        Aurreikusitako hasiera-data:

        Aurreikusitako amaiera-data:

        FINANTZIAZIOA GUZTIRA

        Proiektuaren kostua, guztira (eurotan):

        Eusko Jaurlaritzari eskatutako ekarpena (eurotan):

        Emandako edo eskatutako beste ekarpen batzuk (zehaztu zein den baterako finantzatzailea, eta adierazi ekarpena eman den edo soilik eskatu den):

        Erakundea Emandakoa () Eskatutakoa ()

      1. PROIEKTUAREN DESKRIBAPEN LABURRA (deskribatu, gutxi gorabehera 10 lerrotan, proiektuaren edukia bere testuinguruan, daturik garrantzitsuenak adierazita):

        2. PROIEKTUAREN KOKAPEN ZEHATZA ETA XEHATUA.

        3. AURREKARIAK, TESTUINGURUA ETA JUSTIFIKAZIOA.

      1. Testuingurua [Proiektua egin nahi den inguruaren eta hartzaile eta onuradunen ezaugarriak azaldu, parte hartuko duten erakundeak aurkeztuz, baita elkarren arteko aurretiazko harremana ere, partzuergo bat bada. Proiektuaren lehentasunezko gaiak azaldu eta mugatu, proposamena deialdira eta euskal lankidetzaren beste dokumentu batzuetara (plan zuzendaria, herri-estrategiak, eta abar) egokitzen dela argudiatuz. Atal honetan genero-harremanen eta beste garapeneko zeharkako harremanen azterketa, proiektua gauzatuko den testuinguru orokorrean].

      2. Aurrekariak (Erakunde eskatzailearen aurretiko esperientzia, antolaketako dokumentu estrategikoak eta garapenerako hezkuntza-estrategia, eta horrek izango duen eragin politikoa, eta proiektua egiteko gaitasunak deskribatu. Deskribatu ekimenaren jatorria eta abiapuntutzat hartu den azterketa, aurretiazko diagnostikoak eta azterketak txertatuz, detektatu diren genero-desberdintasunei buruzko diagnostikoa txertatuz, baita proiektuaren identifikazio-prozesuaren deskribapena ere).

      3. Justifikazioa (azaldu proiektua proposatzera bultzatu duten arrazoiak, konpondu nahi diren arazoak, ezarritako helburuak, jarraituko den estrategia eta abar, hartzaileei, gaiari eta proposamen motari dagokienez esku-hartzea egokia dela behar bezala frogatuz. Azaldu, labur-labur, zein estrategia erabiliko diren zehar-lerro bakoitzaren eta garapenerako hezkuntzaren dimentsioen inguruan. Hartzaileen kolektibo desberdinetan aurreikusitako eraginak deskribatu, baita aurreikuspenen arabera emakumeengan eta gizonengan izango duen inpaktu diferentziala ere).

        4. PROIEKTUAREN EDUKIAK ETA LAN METODOLOGIA.

        Hurrengo ataletan, adierazi koherentziaz proiektuaren esku-hartzearen logika, eta arrazoitu honako sekuentzia hau: giza baliabideen eta baliabide tekniko edota materialen erabilera; aurreikusitako jardueren gauzatzea; emaitzen lorpena; proiektuaren berariazko xedearen lorpena; xede orokorra lortzeko ekarpena.

        Proiektuaren Planifikazio Matrizea (PPM) erantsiko da. PPM horretan, labur-labur azalduko dira kontzeptu horiek, adierazleekin, egiaztapen-iturriekin, hipotesiekin eta kanpoko faktoreekin batera.

      1. Helburu orokorra (deskribatu proiektua gauzatzeko lortu nahi den helburu zabalena, modu generikoan edo orokorrean).

      2. Proiektuaren berariazko helburua (adierazi hartzaileengan lortu nahi den eragin positiboa proiektua arrakastaz gauzatzen bada. Azaldu, bestalde, berariazko helburuari lotutako adierazleak, egiaztapen-iturriak, hipotesiak edota kanpoko faktoreak).

        1. Berariazko helburua.

        2. Berariazko helburuaren lortze-mailaren adierazleak (adierazle zehatzak, prozesu-adierazleak eta eragin-adierazleak, kantitateari edo nolakotasunari, denborari eta xede-populazioari dagozkien datuekin, berariazko helburua lortzen egiaz lagundu ote den egiaztatzeko). Proiektuaren genero-eragina neurtzeko adierazleak, bai emakumeen berariazko egoeran, bai bi sexuen arteko desberdintasun-harremanetan.

        3. Adierazleen egiaztapen-iturriak (adierazleak betetzen direla egiaztatzeko aurreikusitako egiaztapen-iturriak inkestak, zuzeneko behaketa, argitalpenak- deskribatzea, erregistro eta iturri horiek lehendik zeuden edo proiektuaren jardueren barruan landuak izan diren zehaztuz).

        4. Kanpoko faktoreak edo hipotesiak (deskribatu aintzat hartu beharreko hipotesiak edo kanpoko faktoreak, betiere proiektuaren kontrol zuzenetik kanpokoak izanik, gertatzeko aukera handia badute eta, kasuak kasu, proiektuak arrakasta izatean eragin erabakigarria izan badezakete). Proiektuaren mesederako direnak aipatu behar dira.

      3. Espero diren emaitzak (zehatz-mehatz eta zenbakiadierazleen bidez deskribatuko dira proiektua gauzatzean egingo diren produktuak eta zerbitzuak; produktu eta zerbitzu horiek egindako jardueren ondoriozkoak dira eta berariazko helburua lortzen lagunduko dute).

        1. Espero diren emaitzak.

        2. Emaitzen lortze-mailaren adierazleak (zenbaki-adierazle zehatzak, prozesu-adierazleak eta eragin-adierazleak deskribatuko dira, kantitateari edo nolakotasunari, denborari eta xede-populazioari dagozkien datuekin, aurreikusitako emaitza bakoitza lortzen egiaz lagundu ote den egiaztatzeko). Emaitza bakoitzean genero-eragina neurtzeko adierazleak, bai emakumeen berariazko egoeran, bai bi sexuen arteko desberdintasun-harremanetan.

        3. Adierazleen egiaztapen-iturriak (adierazleak betetzen direla egiaztatzeko aurreikusitako egiaztapen-iturriak inkestak, zuzeneko behaketa, argitalpenak- deskribatzea, erregistro eta iturri horiek lehendik zeuden edo proiektuaren jardueren barruan landuak izan diren zehaztuz).

        4. Kanpoko faktoreak edo hipotesiak (emaitzak lortu eta gero, berariazko helburura iristeko beharrezkoak diren proiektuaz kanpoko baldintzak deskribatuko dira).

      4. Aurreikusitako jardueren zerrenda (deskribatu emaitza bakoitza lortzeko aurreikusi diren jarduera zehatzak, eta horretarako hautatutako prozedurak. Proiektuan esku hartuko duten kolektibo desberdinak nola inplikatuko diren zehaztu, jardueren zuzeneko exekuzioan izango dituzten erantzukizunak zehaztuz. Deskribatu ekintza bakoitzerako behar diren giza baliabideak, baliabide teknikoak eta materialak, horiek nahikotasuna eta egokitasuna justifikatuz. VI. atalean kostua banakatu egin behar da, baterako finantzatzaileen arabera).

      5. Xede-populazioaren eta hartzaileen ezaugarriak.

      1. Xede-populazioa eta populazio hartzailea identifikatzea (sexuaren arabera bereizita), oinarrizko ezaugarri sozioekonomikoei buruzko informazioa barne.

      2. Deialdian lehentasuna eman zaien kolektiboen presentzia (hezkuntza-agenteak, gizarte zibileko erakundeetako kideak, komunikazioaren eta kultura produkzioaren profesionalak, eta abar).

      3. Xede-populazioa eta populazio onuraduna aukeratzeko irizpideak (Hala badagokio, deskribatu emakumeen eta euskal gizarteko beste kolektibo baztertu batzuen parte-hartzea bultzatzeko ekintza positiboak).

      4. Xede-populazioak proiektuaren zer fasetan eta nola parte hartzen duen (Arreta berezia eskainiko zaio emakumeek proiektuan duten parte-hartzeari).

      5. Xede-populazioarengana hurbiltzeko estrategiak.

      6. JARDUEREN KRONOGRAMA (4.4 idatz-zatian deskribatutako jarduerak lehenengo zutabean adierazten dira. Jarduera bakoitza gauzatzeko aurreikusitako epea X batez markatu).

        Urteak 1. 2.

        Hiruhilekoa 1. 2. 3. 4. 1. 2. 3. 4.

        Emaitza 1

        Jarduerak

        Emaitza...

        Jarduerak

        7. BALIABIDEEN DESKRIBAPENA

      1. GIZA BALIABIDEAK ETA KONTRATAZIOAK (Deskribatu proiektuaren gauzatze orokorrerako behar diren giza baliabideak, horien nahikotasuna eta egokitasuna justifikatuz).

        Langileen kasuan, zehaztu beteko dituzten funtzioak eta proiektuaren jarduerak gauzatzeko izango duten dedikazio zehatza, baita beren esperientzia eta prestakuntza lanpostuaren profilera egokitzen dela ere. Azaldu emakumeen edo gizartean baztertuta dauden kolektiboen kontratazioa bultzatzen duten ekintza positiboko neurriak hartuko ote diren.

        Kontratazioen kasuan, azaldu nola egin den edo egingo den kontratatutako zerbitzuak egingo dituzten erakundeen aukeraketa, horiek kontratatzeko premia eta egokitasuna behar bezala argudiatuz).

      2. AURREIKUSITAKO BALIABIDE TEKNIKOAK ETA MATERIALAK (deskribatu beharrezko baliabideak proposamen motara eta proiektuan erabilitako prozeduretara nola egokitzen diren. Azaldu proposamena nola egokitzen den kolektibo ez-tradizionaletara, gaitasun desberdinak dituzten pertsonetara eta abar, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien eta metodologia didaktiko berritzaileen erabilera ere, horretarako beharrezkoak diren baliabide tekniko eta materialak deskribatuz).

      1. PROIEKTUAREN AURREKONTUA ETA FINANTZAKETA. BATERAKO FINANTZATZAILEEN ARABERAKO BANAKAPENA (VI. atalean aurrekontu-partida bakoitzerako aurreikusitako kostua banakatuko da, baterako finantzatzaileak zehaztuta).

        PARTIDAK Eusko Jaurlaritza Euskal erakunde eskatzailea Erakundea edo tokiko erakundea Beste ekarpen batzuk GUZTIRA

      1. Materialak

      2. Langileak

      3. Bidaiak eta egonaldiak

      4. Kontratazioak

      5. Funtzionamendua

      6. Ebaluazioa

        ZUZENEKO KOSTUAK, GUZTIRA

      1. Administrazio-gastuak

        ZEHARKAKO KOSTUAK, GUZTIRA

        GUZTIZKOA, ORO HAR Ez da egokia Ez da egokia

        9. PROIEKTUAREN DIMENTSIO POLITIKOA

      1. Proiektuan inplikatutako pertsonen parte-hartzea eta mobilizazioa (proiektuaren fase desberdinetan hartzaileen parte-hartze aktiboa eta zuhurra errazteko estrategiak deskribatu).

      2. Gizarte-ekintza eta -mobilizazioa sustatzeko estrategiak (deskribatu xede-populazioaren antolaketa-gaitasunak indartzera bideratutako ekintzak, mugimendu politikoetan eta gizarte-mugimenduetan parte hartzeko, eta deskribatu xede-populazioaren gizarte-mobilizaziorako ekintza zehatzak).

      3. Proiektuak erakunde eskatzailearen eragin politikorako estrategiarekin duen erlazioa.

      4. proiektuak kanpaina edo sare handiagoekin duen erlazioa (adierazi proiektua sare baten edo erakunde-artikulazio baten kanpaina edo lan-planen baten barnean ote dagoen).

      5. Boluntariotza eta erakundea EAEn indartzea (deskribatu boluntarioen parte-hartzea, proiektuaren faseak eta beste agente batzuekiko -zentro zibikoak, auzo-elkarteak, gazteria-zerbitzuak eta abar- erlazioa eta inplikazio-maila).

        10. PROIEKTUAREN KULTURARTEKO DIMENTSIOA

      1. EAEn kulturarteko bizikidetzarako guneak sortzea (deskribatu proiektuan EAEko kolektibo eta kultura desberdinen nortasun pertsonala eta komunitarioa indartzera destinatutako guneak).

      2. Herrialde pobretuetako erakundeen eta euskal erakundeen arteko artikulazioa eta trukea.

      3. Kulturarteko sentsibilizazioa (deskribatu euskal gizarte kulturarteko baten eratzea sustatzera bideratutako jarduerak).

      4. EAEko bi hizkuntza ofizialak erabiltzea (azaldu nola bermatuko den aldibereko itzulpen elebiduna sentsibilizazio-kanpainetan, jardunaldietan, kongresuetan eta abar, baita proiektuaren esparruan landutako komunikazio-material eta -euskarri guztien produkzio elebiduna ere).

        11. DIMENTSIO PEDAGOGIKOA

      1. Proposamenaren ikuspegi pedagogikoaren deskribapen arrazoitua.

      2. Tresna pedagogikoak txeratzea garapenaren zehar-lerroak hezkuntza- eta sentsibilizazio-jardueretan sartzeko (deskribatu proiektuaren ikuspegi pedagogikoak nola txertatzen dituen honako hauek ikasteko: gatazka-konponketa, giza eskubideak, kontsumo arduratsua eta ingurumen-hezkuntza, hezkidetzako tresnak eta abar, hezkuntza-proiektuan garapenerako zehar-lerroen inplementazioa bermatzeko).

      3. Ikaskuntza-metodologia parte-hartzaileak eta gizarte-ekintzari orientatuak txertatzea (azaldu proiektuaren metodologia pedagogikoak nola sustatzen dituen prestakuntza eta gizarte-ekintza lotzen dituzten estrategien bilaketa kooperatiboa, trukea eta ahalduntzerako estrategiak).

      4. Hezkuntza-agenteekin aurreikusitako esku-hartzea (hala dagokionean, deskribatu nola erlazionatu nahi diren hezkuntza-zentroak eta agenteak Garapenerako Hezkuntzan berrikuntza-esperientziak bultzatzeko).

        12. GENERO-IKUSPEGIAREN ZEHARKAKOTASUNA

      1. Emakumeak eta horien erakundeak garapenaren subjektu gisa ikustea (deskribatu, proiektuaren burutzapenean zehar, hegoaldean nahiz iparraldean emakumeen ahalordetze-prozesuak ikusi eta indartzeko ekintzak eta emakumeek garapenean izango duten papera ikustea bermatuko duten baliabide materialak eta giza baliabideak).

      2. GED ikuspegia garapenerako lankidetzan txertatzeko aukera bultzatzea (deskribatu xede-populazioari Generoa Garapenean ikuspegia txertatzeko prestakuntza- edo truke-ekintzak).

      3. Proiektuan emakumeen eta horien erakundeen parte-hartzea sustatzea (deskribatu mekanismo zehatzak: kuotak, ekintza positiboak, ... proiektuaren jardueretan gizonen eta emakumeen eta emakumeen erakundeen eta erakunde feministen ekitatezko parte-hartzea sustatzeko).

      4. Proiektuaren material eta produktuetan hizkuntza barneratzailea eta ez-sexista erabiltzea (azaldu nola bermatzen den hizkuntza barneratzailea erabiliko dela idatzizko materialetako eta gainerako euskarrietako mezu eta irudietan: web-orriak, erakusketak, eta abar).

        5 Maskulinitate ez-sexistetarako sentsibilizazioa (deskribatu gizonek duten botere-egoeratik justizian, ekitatean eta berdintasunean oinarritzen den maskulinitateaz jabetzera bideratutako ekintzak).

        13. HEGOALDEKO IKUSPEGIA TXERTATZEA

      1. Hegoaldeko ikuspegia euskal gizarteari transmititzeko jarduerak (deskribatu proiektuaren jardueretan herrialde baztertuetako pertsonek eta elkarteek nola hartzen duten parte, baita hegoaldeko jakintzen, esperientzien eta beste produktu kultural eta intelektualen hedapena ere, EAEko biztanlerian hegoaldeko ikuspegia hobetzeko xedez).

      2. Hegoaldeko herri eta herrialdeei buruzko imajinario negatiboa eraldatzea (deskribatu ildo horretan egingo diren hausnarketa-, azterketa- eta sentsibilizazio-jarduerak, baita estereotipoetan eta jarreretan aurreikusitako aldaketak neurtzea ahalbidetzen duten adierazleak ere).

      3. Proiektuan etorkinen elkarteek eta EAEko bestelako talde etniko minoritarioek parte hartzea.

      1. HEDAPEN SISTEMA (atal honetan behar bezala justifikatu beharko da informazioa hedatzeko sistema egokia erabiltzen dela parte hartzen duen biztanleriaren ezaugarrien arabera (adina, sexua, hizkuntza, baldintza sozioekonomikoak, bizilekua, baliabideak eta gaitasunak), baita biztanleriaren interesen eta premien arabera ere. Era berean, deskribatu behar da proiektuko produktuen banaketa-plana, eta denok produzitutako materialetarako sarbidea izango dutela bermatzeko estrategiak ere).

      2. IRAUNKORTASUNA (deskribatu proiektuaren inpaktuen iraunkortasuna ziurtatuko duen jarraikortasun-estrategia, parte hartzen duen biztanleriaren gaitasunak indartzearen bitartez).

      3. JARRAIPENA (erakunde eskatzaileak edo beste agente batzuek aurreikusitako jarraipen-ekintzak. Emakumeen eta gizonen aldetik ekitatezko jarraipena bermatzeko neurriak).

      4. PROIEKTUAREN EBALUAZIOA (Ebaluazioa bidezkoa denean, erakunde eskatzaileak erreferentziazko terminoak aurkeztu beharko ditu, honako atal hauek barne: aurrekariak; ebaluazioaren helburua eta esparrua; metodologia eta ikuspegia -ebaluazioaren galderak, galderetarako ebaluazio-irizpideak, datuak bildu eta aztertzeko sistema-; ebaluazio-taldearen betekizunak eta profila; egutegia eta kostua).

        18. ATALEN ZERRENDA ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

        ERAKUNDE ESKATZAILEA (informazio hori behin baino ez da erantsi beharko, deialdian aurkeztutako proiektu kopurua kontuan hartu gabe).

      1. Erakunde eskatzailea ordezkatzen duen pertsonaren ahalordearen kopia (aurkezten den lehen aldia bada edo aurreko urtearekiko aldaketarik badago).

      2. Dagokion erregistroan erregistratua dagoelako egiaztagiriaren fotokopia.

      3. Estatutuen fotokopia eskuetsia (aurkezten den lehen aldia bada edo aurreko urtearekiko aldaketarik badago).

      4. Inolako zigor- edo itzulketa-prozeduraren eraginpean ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena, 5.e artikuluaren arabera.

      5. Identifikazio fiskaleko zenbakiaren (IFZ) txartelaren fotokopia.

      6. Zerga-betebeharren ordainketari dagokionez egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

      7. Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketari dagokionez egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

      8. Aurreko urteko kontuen balantzea, estatutuek baimendutako norbaitek sinatuta.

      9. Erakundearen organigrama. Euskal Autonomia Erkidegoko bazkide eta boluntarioen kopurua.

      10. Garapen-lankidetzako koordinakunde edo sare batekiko atxikimendua eta/edo afiliazioa egiaztatzen duen ziurtagiria. Orobat, erakunde horretan jokabide-kode egokiari jarraitu diola eta jarraipen-batzordearen eskutik zehapenik ez duela jaso egiaztatu behar da.

      11. Tokiko, eskualdeko edo nazioarteko sareren edo erakunde-artikulazioren batean sartuta egonez gero, hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

      12. Sektore horretan Garapenerako Sentsibilizazioan eta Hezkuntzan esperientzia egiaztatzen duen dokumentazioa, eta azken bost urteetan kudeatutako proiektuak, proiektuaren izenburua, egungo egoera eta proiektu garrantzitsuenen zenbatekoa eurotan barne.

      13. Partzuergoen kasuan, dagokien hitzarmena.

      14. Beste erakunde batzuek proiektuaren jarduera batean edo batzuetan parte hartzen badute, erakunde bakoitzaren konpromiso-gutun bat aurkeztu behar da, proiektuan parte hartzen duela egiaztatuz.

      15. Hala badagokio, erakunde eskatzailearen Plan Estrategikoa

      16. Hala badagokio, erakunde eskatzailearen garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntzarako estrategia

      17. Hala badagokio, erakunde eskatzailearen eragin politikorako estrategia.

      18. Hala badagokio, erakunde eskatzaileak egindako genero-berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikoa.

        PROIEKTUA

      19. Aurrekarietan aipatu diren diagnostikoak, oinarri-lineak, azterlanak edo ikerketak badaude, horien kopia aurkeztu beharko da edozein formatutan.

      20. Marko logikoaren matrizea.

      21. Aurrekontu banakatua eta proforma-fakturak.

      22. Aurkeztuko dira proiektuaren kargura kontratatuko diren langileen Curriculum Vitaeak eta horien egokitasunari buruzko azalpen-memoriak, horien esperientzia profesionala eta ibilbide akademikoa lanpostuaren profilera egokitzen dela behar bezala justifikatuz.

      23. Boluntarioek parte hartzen badute, aurkeztu behar dira boluntariotzako kontratu indibidualak, boluntarioen aseguru kolektiboa kreditatzen duen dokumentazioa eta abar, baita Boluntariotzaren Euskal Erroldan izena emanda egotearen ziurtagiria ere

      1. Bideragarritasun teknikoari, erakunde-bideragarritasunari, testuinguruari, azterlanei, txostenei buruzko dokumentazioa eta abar, eranskinetan.

        1. atala. Kontzeptuen, partiden eta baterako finantzatzaileen arabera banakatutako aurrekontua (erabili aurkibidea). Erantsi erakunde eskatzaileez kanpoko proformako fakturak, aurrekontuak, akreditazioak edo/eta balioespenak. Erantsi aurrekontu banakatua ezarritako ereduan. Hainbat jarduera-sektore dituzten proiektu integralen kasuan, sektoreko aurrekontu bana bereizi.

          PARTIDAK Faktura zk. Kostu unitarioa Kopurua Guztira (eurotan) Eusko Jaurlaritza Euskal erakunde eskatzailea Beste ekarpen batzuk

          1. Materialak

          2. Langileak

          3. Bidaiak eta egonaldiak

          4. Kontratazioak

          5. Funtzionamendua

          6. Ebaluazioa

            ZUZENEKO KOSTUAK, GUZTIRA

          1. Administrazio-gastuak

            ZEHARKAKO KOSTUAK, GUZTIRA

            GUZTIZKOA, ORO HAR

Vitoria-Gasteizen, 200.(e)ko .......................aren ....(ea)n

BERTARATU DIRA:

Batetik, ERAKUNDEAREN IZENA ADIERAZI (hemendik aurrera erakunde esleipenduna deituko diogu). IFZ:.............. Ordezkaria: ................................, erakunde esleipendunaren Lege Ordezkaria den aldetik, eta

Bestetik, ............................... jauna, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Lankidetzarako zuzendaria den aldetik.

HONAKOA ADIERAZTEN DUTE:

Elkarri aitortzen diotela ordezkaritza-ahalmena dutela, eta indarrekotzat jotzen dutela ahalmen hori, baita BATERAKO FINANTZIAZIORAKO HITZARMEN hau sinatzeko behar besteko lege-ahalmena dutela ere. Hori guztia dela-eta, hitzarmena honako klausula hauen arabera gauzatzea erabaki dute:

KLAUSULAK:

Lehenengoa. Hitzarmen hau (espediente-zenbakia adierazi) erreferentzia duen garapen-lankidetzari buruzko (proiektuaren izenburua adierazi) proiektuaren baterako finantziazioari dagokio bakarrik.

Bigarrena. Eusko Jaurlaritzak ...... euro ordainduko ditu guztira, hiru ordainketatan.

Hirugarrena. Erakundearen izena adierazi:

Hitzarmen hau eta indarreko araudia beteko ditu, ............................(e)ko EHAAn argitaratutako Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuen laguntzetarako deialdiaren arabera.

Jarraipen-txostenak aurkeztuko ditu, protokolo narratibo-finantzarioari jarraiki, eta protokolo horretan emandako argibideen arabera. Lehen txostena 2. ordainketa eskatzerakoan aurkeztuko du; bigarren txostena, berriz, 3. ordainketa eskatzerakoan, eta azken txostena proiektuaren aurrekontua gauzatu ondoko sei hilabeteen barruan.

Eusko Jaurlaritzari proiektua funtsean alda dezala eskatuko dio, honako aldaketa hauetakoren bat egin nahi izanez gero:

  • Onuradun kopurua aldatzea, aurrekontu-ondorioak edozein izanik ere.

  • Proiektuaren kokapenean edozein aldaketa egitea.

  • Tokiko erakundea aldatzea.

  • Aurrekontua gauzatzeko epea aldatzea.

  • Gastuak aldatzea, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzaren partidaren aurrekontuan bildutako diru-kopuruaren % 10etik gora. Baliteke % 10etik gorako gaingastu bat izatea, baita % 10etik gorako saldo bat ere (gastatu gabeko zenbateko bat).

  • Helburua eta emaitzak aldatzea.

    Jarraipen-txostenetan gertatzen diren aldaketa ez-funtsezkoen berri emango du.

    Laugarrena. Erakunde esleipendunak kontu espezifiko gisa baliatuko du banku-kontua (20 digituak adierazi behar ditu), Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza hau kudeatzeko. Eusko Jaurlaritzak ordainketa bakoitzean transferitutako diru-kopurua berariazko kontu horretara transferituko da berehala, eta ezin izango da aurrez inolako fondo-mugimendurik egin.

    Bosgarrena. Erakunde esleipendunak jakinarazten du tokiko erakundeak edo erakunde esleipendunak proiektua gauzatzen duen herrialdean duen ordezkaritzak kontu espezifiko gisa erabiliko duela banku-kontu hori (kontua identifikatzeko beharrezko datu guztiak adierazi behar dira, lehen ordainketa bideratzen hastearren, eta, behar izanez gero, datu horiek alda daitezke) proiektua kokatzen den herrialdean, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza hau kudeatzeko. Erakunde esleipendunetik transferitutako diru-kopuruak tokiko erakundearen berariazko kontura transferituko dira, beharrezkoa izango den dibisan, eurotan bidaltzea komeni ez bada.

    Seigarrena. Erakunde esleipendunak adierazi du proiektuaren benetako hasiera-data honako hau dela (benetako hasiera-data idatzi behar da). Data hori formulazio-eredukoa ez bada, hitzarmen hau sinatzen den egunekoa baino geroagokoa izan behar du, eta 200-(e)ko abenduaren 31koa baino lehenagokoa (urtea deialdia egiten den ekitaldikoa izango da).

    Zazpigarrena. Erakunde esleipendunak zuhurtzia handiz erabili behar ditu fondo horiek, hau da, proiektuaren helburuak lortzearren bakarrik erabili behar ditu, ahalik eta ondoen erabili ere. Tokira egin beharreko transferentzia zatitzen bada edo aurretiaz ezaguna den bolada batez ezinbestean atzeratzen bada, Eusko Jaurlaritzak kudeaketa hobetzeko jasotako fondoak inbertitu ahal izango dira. Fondoak ezin izango dira inola ere arriskuan jarri erakunde esleipendunak kontrolatu ezin duen kanpoko faktorerik badago. Honako baldintza hauek gertatzen badira bakarrik onartzen da fondoak inbertitzea:

    Arrazoi batek justifikatzen badu dirua helmugara transferitu ezin izatea.

    Aldez aurretik badakigu arrazoi horrek zenbat iraungo duen.

    Inbertsioak ez badakar diru-laguntza entitate esleipendunak kontrolatu ezin ditzakeen kanpo-faktoreen eraginpean jartzea.

    Inbertsioa bermatuta badago, hau da, inbertitutako diru-kopurua murrizterik ez badago.

    Zortzigarrena. Erakunde esleipendunak egoitzako eta helmugako kontu espezifikoetan sortutako interesak proiektuaren zuzeneko kostuen partidetan aplikatuko ditu, eta Eusko Jaurlaritzaren ekarpentzat hartuko dira. Ez da beharrezkoa izango baimena eskatzea partida batean edo batzuetan erabiltzeko. Hala ere, lortutako interesen zenbatekoa eta erakundeak gastua egozteko aukeratutako Eusko Jaurlaritzaren kargurako partida edo partidak jasoko dira finantza-txostenean.

    Bederatzigarrena. Edonola ere, proiektua gauzatzeko epea amaitu aurretik transferitu behar ditu erakundeak fondoak helmugara.

    Hamargarrena. Erakunde esleipendunak egotzitako diru-kopuruen egiaztagiriak aurkeztuko ditu txosten guztiekin batera. Agiri horiek jatorrizko agirien fotokopiak izango dira. Jatorrizko agiri horiek aurretik bideratu beharko dira Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzari egotzitako gastuak badira; beste finantzatzaileen kasuan, berriz, fotokopia sinpleak izango dira. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza egiaztatzen duten agirien eginbidea zigilu bat da, eta zigilu horretan proiektuaren izena, Eusko Jaurlaritzaren izena eta deialdiaren urtea adieraziko da. Eusko Jaurlaritzaren eta beste finantzatzaileen konturako gastuak justifikatzen dituzten agirietan, eginbidearekin batera Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzari egozten zaion zenbatekoa adierazi beharko da. Dokumentu horiei guztiei dagokienez, erakunde esleipendunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du originalak non dauden adieraziz eta benetako kopiak direla berretsiz. Orobat, jatorrizko agiriak bost urtez gorde beharko ditu, eta aldi horretan agiri horiek osorik edo zati batean erakusteko eskatu ahal izango du Eusko Jaurlaritzak, emandako kopiekin alderatzeko asmoz.

    Eta bidezko ondorioetarako horrela jasota gera dadin, hitzarmen honen hasieran aipatutako lekuan eta egunean sinatzen du.

    Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza

    Sin.:

    Garapen Lankidetzarako zuzendaria Erakunde esleipenduna

    Sin.:

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik