Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko martxoaren 30ekoa, Kultura sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan liburua sustatu eta zabaltzeko kongresuak, hitzaldiak eta kultur ekintzak antolatzeko diru-laguntzak arautu eta horietarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko martxoaren 30ekoa, Kultura sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan liburua sustatu eta zabaltzeko kongresuak, hitzaldiak eta kultur ekintzak antolatzeko diru-laguntzak arautu eta horietarako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 77
  • Hurrenkera-zk.: 2198
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/30
  • Argitaratze-data: 2009/04/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Kultura Sailak, kontuan hartuz liburua kultura zabaltzeko funtsezko bitarteko dela, bere laguntza eskaintzen du liburua herritarrei hurbiltzeko ekitaldiak antolatzeko, besteak beste, kongresuak eta liburua zabaltzeko bestelako jarduerak.

Eusko Jaurlaritzak bere laguntza eta lankidetza eman nahi die aipatutako entitate eta elkarteei diru-laguntzen bidez. Diru-laguntzok, aipatutako kongresuak eta liburua sustatzeko kultur jarduerak antolatzeak dakartzan diru-gastuei aurre egiteko izango dira eta fondo publikoak ematerakoan bete behar izaten diren hiru printzipio hauen arabera araupetuko dira: publizitatea, lehiakortasuna eta objektibotasuna.

Hori dena aintzakotzat hartuta,

Agindu honek 2009ko jardunaldian Euskal Autonomia Erkidegoan kongresuak, hitzaldi-zikloak eta liburua sustatu eta zabaltzeko jarduerak antolatzeko diru-laguntzak emateko deia egin eta diru-laguntzok emateko modua arautzen du.

Jarduerek 2009ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gauzatuak izan beharko dute.

Agindu honen bidez araututako diru-laguntzen gehienezko kopurua 100.000 eurokoa izango da, eta Euskal Autonomia Erkidegoak indarrean dituen Aurrekontu Orokorretan horretarako berariaz ezarrita dagoen diru-ataletik aterako dira.

  1. Agindu honetan zehaztutako diru-laguntzak liburu-arloarekin lotura zuzena izan eta beren jarduerak Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean garatu eta egoitza ere bertan duten pertsona juridiko pribatuek eskatu ahal izango dituzte. Ez dira lagunduko nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuen eskabideak.

  2. Ezin dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortutako erakunde eskatzaileek, ezta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.

  3. Interesatua itzultzeko edo zehatzeko prozesu baten barruan badago, ez zaio diru-laguntzarik emango edo, hala badagokio, ordainduko, harik eta prozesu hori amaitu arte, betiere, prozesua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren erakunde autonomiadunek emandako antzeko laguntzen edo diru-laguntzen esparruaren barruan hasi eta oraindik izapidetzen ari bada.

Hauek dira diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

  1. Liburuaren arloko talde profesionalen gai berezien inguruko kongresu, topaketa, hitzaldi-ziklo eta mahainguruak antolatzea.

  2. Liburua sustatu eta zabaltzeko kultura-ekintzak.

  3. Agindu honetan ezarritako xedeak lortze aldera egindako liburu, buletin eta liburuxken edizioa.

    Deialdi honetatik kanpo geratzen dira bai literatura-sariak bai aldizkarien edizioak. Edizioei dagokienez, onartu egingo dira literatura eta liburua sustatzeko jarduera orokorraren baitan lagungarri gisa sortutako argitalpenak.

Diru-laguntzak lehiaketa bidez ebatziko dira, horretarako modalitate bakoitzean ezartzen diren irizpideak aplikatuta, eskabideak baloratzeari eta laguntzak banatzeari ekingo zaio, deialdi honen 10. artikuluak aurreikusten duen moduan.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Eskabideak, agindu honetako eranskinaren arabera beteta, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta Kultura Sailean, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan, (Donostia kalea, 1 -01010 Gasteiz) edo Bizkaiko edo Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuetan (kale Nagusia, 85 Bilbao; Andia kalea, 13 Donostia) aurkeztuko dira zuzenean edo 30/1992 Legean ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio Agindu honen bidez araututako deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko egin beharrekoak egitea.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskabidea egin duenak aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du eta, osatu gabea edo akastuna dela ikusiz gero, interesatuari horren berri emango dio, hutsunea edo akatsa zuzen dezan hamar egun balioduneko epea emanez. Epe hori bukatuta ez bada dokumentazioa behar bezala zuzentzen, interesatuak laguntzari uko egin diola ulertuko da, aldez aurretik horretarako emandako ebazpenaren bidez.

  1. Batzorde Kalifikatzaileari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea, Agindu honen 10. artikuluan ezarritako jarraibideak aintzat hartuta. Era berean, batzorde horrek osatuko du dagokion Ebazpen Proposamena eta, ondoren, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari igorriko dio. Bertan azalduko dira, hala badagokio, entitate onuradun bakoitzari egokitutako diru kopurua eta emandako diru-laguntzak modu egokian erabiliko direla ziurtatzeko ongi iritzitako baldintza guztiak.

  2. Epaimahaia osatzeko orduan, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, bere 3.7. artikuluan dioena beteko da, eta epaimahaikideak honako hauek izango dira:

    Kultura Sustatzeko zuzendaria edo horrek bere ordez izendatutako pertsona. Batzordeburu izango da eta kalitate botoa izango du, boto-berdinketa gertatuz gero azken erabakia emateko.

    Kultura Sustatzeko zuzendaritzako bi teknikari, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak izendatuak. Horietako bat batzordeko idazkaria izango da.

    Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

  1. Diru-laguntzak zehazterakoan, aukeraketa baremo eta irizpide gisa, honako hauek hartuko dira kontuan:

    1. Garatuko den kongresu edo jardueraren inguruan liburua eta irakurmena sustatzeko gauzatutako jarduerak. Gehienez: % 30.

    2. Gauzatuko den edo parte hartuko den kongresu edo jardueraren egitaraua. Gehienez: % 30.

    3. Eskaera egin duen entitatearen kultur bilakaera eta literatura eta liburua sustatzeko jardueretan emandako laguntza, eta generoaren ikuspegia integratuta izatea. Gehienez: % 20.

    4. Kongresuaren edo kultur jardueraren antzinatasuna eta aurretik izandako ekitaldietan izandako gizarte mailako eragina. Gehienez: % 20.

  2. Balorazio-baremoko puntuen % 50 lortzea ez duten proiektuak baztertu egingo dira eta ezin izango dira sartu aukeratutako proiektuen artean.

  3. Diru-laguntzen kopurua zehazteko irizpide proportzionala erabiliko da. Modalitate bakoitzaren baliabide ekonomikoak banatuko dira aurreko atalean ezartzen diren puntuazio minimoa lortzen dituzten proiektuen artean, betiere lortzen duten puntuazioaren arabera.

  4. Edozein kasutan, laguntzak ez du sekula eskatutako kopurua gaindituko, eta ezarritako gehieneko muga portzentualak eta kuantitatiboak errespetatuko ditu.

  1. Eskabidearen xede diren jarduerak burutzeko onartutako gastu-aurrekontuaren % 70era ere irits daiteke diru-laguntza.

  2. Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da:

    1. Lehenengoan diru-laguntzaren % 60 ordainduko da, 13. artikuluaren a) puntuan zehazten den epea amaitu eta hurrengo hilabetearen barruan, aldez aurretik diru-laguntzari uko egin ez bazaio.

    2. Bigarrenean diru-laguntzaren % 40, Agindu honen 14. artikuluan kasu bakoitzerako ezarritako justifikatzeko dokumentazioa jaso eta egiaztatu ondoren.

  3. Diru-laguntza hauek eta beste entitate publiko nahiz pribatuk helburu berberaz emandakoak bateragarriak izango dira, baina ezingo da, inondik inora ere, gain-finantzaketarik onartuko. Gain-finantzaketarik gertatuz gero, deialdi honen babesean emandako laguntzari soberakina kenduko zaio.

  1. Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari dagokio, Batzorde Kalifikatzaileak egindako Ebazpen Proposamena ikusita, aurkeztutako eskabideak ebaztea. Ebazpena jakinarazi egin beharko da eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatzen hasita hiru hilabeteko epean. Epe hori bukatuta, ebazpenaren jakinarazpena jaso ez bada, interesatuak eskabidea ezetsitzat jo ahal izango du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

    Dena den, aurreko paragrafoan esanak esanda ere, Agindu honen 8. artikuluan adierazitakoa gertatuz gero, ebazpena hartzeko epea etenda geratuko da izapideak behar duen denboran, jakinarazpen egunaren eta erantzuteko epearen arabera.

  2. Ebazpen hori esleipendunei jakinaraziko zaie, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da denek jakin dezaten.

Agindu honetan ezarritakoaren arabera araututako diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateek honako betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Horrela, diru-laguntza ematen zaiela jakinarazteko gutuna jaso eta hamabost eguneko epean ez badiote diru-laguntzari espresuki eta idatziz uko egiten, onartu dutela ulertuko da.

  2. Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa ematea, eskatuz gero.

  3. Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea

  4. Diru-laguntza hauetaz baliatuz egiten diren ekintza eta dokumentazio guztietan, bai eta horien publizitatean ere, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko laguntza jaso dela agertzea.

  5. Onuradunak honako hau egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu: zerga obligazioak, ordainduta dituela eta horrez gain Gizarte Segurantzarekiko obligazioak ere beteta dituela.

Diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa 2009ko otsailaren 15a baino lehen bidali beharko da. Justifikazioa egiterakoan honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  1. Diru-laguntzaren bidez burutu diren jarduerei buruzko txostena.

  2. Sarrera-gastuen balantzea eta egindako gastuen jatorrizko fakturak.

  3. Aipatutako fakturetan zehazten diren gastuak azaltzen dituen zerrenda zehatza.

  4. Diru-laguntzaren bat jaso izanaren berri Agindu honetako 6. artikuluan aipatzen den epea amaitu ondoren eduki bada, laguntza horien zerrenda.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (betiere, helburua bete dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutatik ere diru-laguntzaren bat jasoz gero, diru-laguntzak esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da. Horrelakoetan, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du, diru-laguntzen zenbatekoak doitzeko

  1. Bete beharrekoak bete gabe geratu direla ulertuko da ondorengo kasuetan:

    1. Diru-laguntza aipatutako helburuetarako erabili beharrean beste zerbaitetarako erabiltzen bada.

    2. Diruz lagundutako jarduerei dagozkien gastuen jatorrizko justifikanteak aurkezten ez badira.

    3. Diru-laguntzaren likidazioa egin ondoren dirua itzuli behar izanez gero, itzuli beharreko diru kopurua itzultzen ez bada.

    4. Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, kasuan kasu, diru-laguntza emateko ebazpenetan ezarritako baldintzak betetzen ez badira.

    5. Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

  2. Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, hots, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duenean, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarrita dagoen prozeduraren arabera.

Lehenengoa. Eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbateko globala aldatu ahal izango da, baldin eta beste programa batzuk gauzatu ondoren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

Bigarrena. Laguntza-programa honek ez du Europako Batzordearen baimena behar, honelaxe xedatuta dago-eta Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian (araudi hori Tratatuko 87. eta 88. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Izan ere, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ezin da izan 200.000 eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.

Lehenengoa. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Bere aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Kultura sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 30a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.

Entitatearen izena:

Legezko ordezkariaren izena

IFZ

Helbidea (kalea/plaza

Posta kodea: Herria:

Telefonoa Faxa

Posta elektronikoa web orria

ENTITATEARI BURUZKO AGIRIAK

Administrazio honen menpeko Erregistroetan inskribatuta dauden Fundazio edo Elkarteei dagokienez: inskripzioaren egiaztagiria. Bestela, entitatearen eratze-eskriturak eta estatutuak eta dagozkion Erregistro Publikoetako inskripzio egiaztagiriak.

Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia, eta bere ordezkotzaren ahalordea erakusten duen egiaztagiria.

IFZren fotokopia.

Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela ziurtatzen duten agiriak.

Entitate eskatzaileak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakundeak ez duela zigor administratibo edo penalik diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.

Aurreko bi urteetan eta indarrean dagoen urtean jasotako «minimis» motako edozein laguntzari buruzko deklarazioa.

JARDUERARI BURUZKO AGIRIAK

Gauzatuko den jardueraren sarrera-gastuen aurrekontua.

Diruz lagundutako jarduera guztien publizitatean Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren lankidetzaren berri adierazteko konpromisoa.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari jardueren promoziorako erabilitako materialen bina ale, editatu eta hilabeteko epean helarazteko konpromisoa.

Beste diru-laguntza bat edo gehiago jaso izana adierazten duen agiria, horren/horien portzentajea jardueraren aurrekontuarekiko adierazita, edo beste diru-laguntzarik jaso ez dela ziurtatzeko agiria.

Kolektibo profesional hauen gai berezien inguruan egindako biltzar, topaketa, hitzaldi ziklo, mahai inguru eta bestelako kultura-jardueren garapena azaltzen duen proiektua, aurreikusten den egutegia adierazita.

Jarduerak aurreko urteetan gizartean izan duen eragina adierazten duten agiriak (bisitarien kopurua, antolatutako sariketak, txostenak, komunikabideetan azaldutako berriak).

............................(e)n, 2009ko .............k ...

Entitatearen legezko ordezkariaren sinadura.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik