- AGINDUA, 2009ko martxoaren 31koa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Luis Manuel Gonzalez Fernández jaunak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko abenduaren 4ko Aginduaren aurka jarritako aukerako berraztertzeko errekurtsoa ebazten duena. Agindu horren bidez, lehentasun-eskubideaz baliatu zen Administrazioa Bilboko Donostia kaleko 7. zenbakiko 2A etxebizitza, 41 zenbakiko garajea eta 43 zenbakiko trastelekua erosteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko martxoaren 31koa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Luis Manuel Gonzalez Fernández jaunak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko abenduaren 4ko Aginduaren aurka jarritako aukerako berraztertzeko errekurtsoa ebazten duena. Agindu horren bidez, lehentasun-eskubideaz baliatu zen Administrazioa Bilboko Donostia kaleko 7. zenbakiko 2A etxebizitza, 41 zenbakiko garajea eta 43 zenbakiko trastelekua erosteko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 150
- Hurrenkera-zk.: 4486
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/31
- Argitaratze-data: 2009/08/07
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Justizia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
2008ko azaroaren 20an, Luis Manuel Gonzalez Fernandez jaunak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan salerosketa-kontratu bat aurkeztu du, bertan adieraziz aipatu etxebizitza, trastelekua eta garajea saldu nahi dizkiela, ehun eta berrogeita zortzi mila bostehun eta berrogei euro eta berrogeita hiru zentimoko zenbatekoan (148.540,43 euro) Pablo Chaurri Corrales jaunari eta Ainhoa Blanco Asla andreari, biak adinez nagusiak; kontratu horrek Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 6ko 103/1997 Dekretuaren 3.2 artikuluan aurreikusitako klausula gaineratzen du, eta beraz horren aurkezpena jakinarazpen frogagarritzat hartzen da babes ofizialeko etxebizitzen jabe-aldaketetan Euskadiko Autonomia Erkidegoak duen erosteko lehentasun-eskubideari buruzko Eusko Legebiltzarraren apirilaren 15eko 7/1988 Legearen 1. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak lehentasunez eskuratzeko eskubidea erabiltzeko aurretiazko proposamena formalizatu du, babes ofizialeko etxebizitzaren eskualdaketetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak duen erosteko lehentasun-eskubideari buruzko apirilaren 15eko 7/1988 Legea garatzen duen maiatzaren 6ko Eusko Jaurlaritzaren 103/1997 Dekretuaren 4. artikuluarekin bat eginez, eta era berean, Sociedad Pública de Gestión de Viviendas en Alquiler/Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa, SA sozietatea aldeko agertu da, hau da, eskubide horretaz baliatzearen onuradun izatearen aldeko, beti ere aipatutako maiatzaren 6ko 103/1997 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko abenduaren 4ko Aginduaren bitartez Bilboko Donostia kaleko 7. zenbakiko 2A etxebizitza, 41 zk. garajea eta 43 zk. trastelekua lehentasunez erosteko eskubidea erabili zen, ehun eta berrogeita zortzi mila bostehun eta berrogei euro eta berrogeita hiru zentimoko zenbatekoan (148.540,43 euro), Administrazio eroslea subrogatuz eroslearen kontratuan ezarritako baldintza berberetan, eta eskubidea erabiltzearen onuradun den Visesak aipatu den kopurua ordaindu beharko dio saltzaileari, hots, Luis Manuel Gonzalez Fernandez jaunari.
2008ko abenduaren 29an Luis Manuel Gonzalez Fernandez jaunak aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri zuen aurreko Aginduaren aurka, Administrazioa etxebizitza gaitzen duten tresnez ardura dadila eskatuz. Bestela, ez du onartzen etxebizitza hori Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari eskualdatzea.
Aurrekari horiek kontuan hartuta adierazten dira honako
OINARRIAK
Babes ofizialeko etxebizitzen eskualdaketetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren alde lehentasunez eskuratzeko eskubidea baliatuko dela erabakitzeko eskumenak ditu Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak, beti ere Eusko Legebiltzarrak apirilaren 15ean emandako 7/1988 Legearen Xedapen Gehigarrian eta aipatutako 103/1997 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Babes ofizialeko etxebizitzen jabe-aldaketetan Euskadiko Autonomia Erkidegoak duen erosteko lehentasun-eskubideari buruzko Eusko Legebiltzarraren apirilaren 15eko 7/1988 Legearen 1. artikuluak adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak izango dituela lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak Babes Ofizialeko Etxebizitzen lehen jabetza-eskualdaketan eta ondorengoetan.
Hau da, Administrazioak eskubide hori erabil dezake Lege batek ahalmen hori ematen diolako, eta Sailaren irizpidea da babes ofizialeko etxebizitza guztien gaineko bigarren eskualdaketa guztietan lehentasunez eskuratzeko eskubidea erabiltzea, balizko erosleak BOE bat erosteko baldintzak betetzen baditu ere.
Errekurtsogilearen eskaerari dagokionez, adierazi behar da lehentasunez eskuratzeko eskubidea erabiltzen denean Administrazioak erosleari etxebizitza, garaje eta trastelekuarengatik kontratuan ezarritako prezioa ordaintzen diola, betiere ez badu gainditzen indarrean dagoen legeriak ezarritako gehieneko salmenta-prezioa (103/1997 Dekretuaren 5. artikulua).
Prezioak higiezina eta, halakorik balego, hari lotutako eranskinak hartzen ditu barnean, ez ordea etxebizitzan dauden elementu higigarriak. Horregatik, Administrazioak etxebizitzan dauden ondasun higigarriak erosteko eskaerari ezin dio erantzun, eta Luis Manuel Gonzalez Fernandez jaunak horiekin nahi duena egin dezake.
Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta aplika daitezkeen bateragarriak eta osagarriak ikusita, honako hau
Luis Manuel Gonzalez Fernández jaunak Bilboko Donostia kaleko 7. zenbakiko 2A etxebizitza, 41 zk. garajea eta 40 zk. trastelekua lehentasunez erosteko eskubidea erabiltzen zuen Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko abenduaren 4ko Aginduaren aurka jarritako aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezestea, eta Agindu hori zuzenbidearen arabera berretsi egin behar da.
Interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du horren aurka EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean honako Agindu hau jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 31.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVIN.


