- AGINDUA, 2009ko apirilaren 1ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Honen bidez ezartzen dira gizarte larrialdietarako laguntzetako berariazko gastu bakoitzeko 2009. urtean gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak eta 2009. urtean laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak; eta, horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko, udal eta mankomunitate bakoitzarentzat aurrekontuan ezarritako gehienezko zenbatekoak finkatzen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko apirilaren 1ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Honen bidez ezartzen dira gizarte larrialdietarako laguntzetako berariazko gastu bakoitzeko 2009. urtean gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak eta 2009. urtean laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak; eta, horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko, udal eta mankomunitate bakoitzarentzat aurrekontuan ezarritako gehienezko zenbatekoak finkatzen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 76
- Hurrenkera-zk.: 2168
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/01
- Argitaratze-data: 2009/04/23
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Diru-sarrerak bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak honako baliabideak arautzen ditu: bazterkeria-arriskua saihestekoak, bazterkeria pertsonala nahiz gizarte- eta lan-arloko bazterkeriako egoerak arintzekoak, eta herritarren gizarte-eskubideak benetan baliatzeko behar adina baliabide pertsonal, sozial edo ekonomikoak ez dituztenen gizarteratzea erraztekoak. Horien artean daude Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL).
Lege horretako 49. artikuluan gizarte larrialdietarako laguntzetarako zenbatekoa zehazteko kontuan hartu beharreko irizpideak ezartzen dira. Zehazkiago, 1. paragrafoan inoiz ere gainditu ezin izango den kopuruetariko bat jasotzen da, hau da, aurreikusten den gastu berezi bakoitzeko araudi bidez gehienez finkatutako diru-kopurua.
Aipatutako 18/2008 Legeko lehenengo xedapen iragankorrean adierazten denarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzak lege hori erregelamendu bidez garatu arte, egun indarrean dauden arauak aplikatuko dira, lege honetan xedatutakoaren kontrakoak ez baldin badira. Legean jasotzen den aurreikuspen horretan oinarrituz, apirilaren 20ko 199/1999 Dekretuko 12. artikuluak ezartzen duenez, gizarte-larrialdietarako laguntza gisa urte bakoitzean gehienez emango diren diru-kopuruak urtero ezarriko dira, agindu bidez ezarri ere.
Bizikidetza-unitateko urtean ordaindu daitezkeen gehienezko kopuruak aurreko ekitaldiko berberak izango dira aurten. Horrez gain, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak emateko esleitutako kredituak banatzeko irizpideei dagokienez, komenigarritzat jo dugu aurreko urtean erabilitako berberei eustea.
Agindu honen berrikuntzen artean, aipagarria da, batetik, Nabarnizko udala Busturialdeko Mankomunitatean sartu izana eta, kontrako norabidean, Saiazko Mankomunitateko lau udalerriak banaka agertzea; horrez gain, teknika informatiko eta telematiko berrien erabilera berariaz aipatzen da (teknika horiek gizarte larrialdietarako laguntzetarako prestazioari buruzko dokumentazioa euskarri informatikoan bidaltzea arautzen duen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2004ko urriaren 8ko Aginduan jasotzen dira).
Beharrizanei dagokienez, laguntza ia bakarrik eskatzaileen ohiko etxebizitzarekin zerikusia duten gastuetarako erabiltzen ari dela antzeman dugu. Oro har, gizarte-larrialdietarako laguntzen programa betearaztean azken urteotan izan dugun esperientziatik ondorioztatu daitekeenez, dauden baliabideen ehuneko handi bat guztia ere batzuetan etxebizitzaren alokairuak, aprobetxamenduak eta mantentzeak sortutako gastuei aurre egiteko erabiltzen ari da, eta oinarrizko beharrizanei dagozkien gastuen kontzeptuak, ordea, bete gabe gelditzen ari dira.
Egoera hori arintzeko asmoz, Agindu honetako 4.2. artikuluan, erabilgarri dauden baliabide guztiei aplika dakizkiekeen bi portzentaje mugatzaile jasotzen dira oraingoan ere: % 80 etxebizitzaren inguruko gastuen kontzeptuetarako; eta % 20, oinarrizko beharrizanetarako. Ehuneko horiexek aplikatuko dira udal eta mankomunitate bakoitzari urtean dagokion gehienezko zenbatekoa finkatzeko.
Laguntzak emateari dagokionez, abenduaren 23ko 18/2008 Legeko 50.1. artikuluak eta hori garatzen duen 199/1999 Dekretuko 15. artikuluak xedatzen dutenez, oinarrizko gizarte-zerbitzuek benetako premia-egoera dagoela eta helburu horretarako kontsignatutako kreditua ere badagoela konprobatu eta gero emango dira gizarte-larrialdietarako laguntzak.
Horren ildotik, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorrak 2009ko ekitaldirako onartzen dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legean xedatutakoaren arabera, 34.500.000 euroko ordainketa-kreditua dago ekitaldi honetan diru-laguntza horietarako, eta horiek dira Agindu honetan esleitzen direnak.
Bestalde, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeko 88. artikuluko g) eta h) idatz-zatietan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dagokie gizarte-larrialdietarako laguntzak onartu edo ukatzea eta ordaintzea. Horretarako, baina, udalek jakin beharra daukate urtero zenbat diru erabil dezaketen, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean laguntza horien aurrekontuan ezarritako kreditua gainditu gabe.
Apirilaren 20ko 199/1999 Dekretuaren V. kapituluak (Finantziazioa eta Transferentziak) prozedura berria ezarri du foru aldundiei eta udalei gizarte-larrialdietarako laguntzak emateko baliabideak banatzeko eta transferitzeko. Baliabideen banaketa, beraz, printzipio hauetan oinarritzen da:
Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan, urtero, gizarte-larrialdietarako laguntzak ordaintzeko behar beste baliabide ekonomiko esleitu beharko da.
Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordeak aztertu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan gizarte-larrialdietarako laguntzak ordaintzeko dagoen dirua erkidego barruko lurralde historikoen eta udalerrien artean nola banatuko diren zehazteko irizpideak gizarte-zerbitzuetako eskumena daukan Eusko Jaurlaritzako sailak zehaztuko ditu urtero, eta beharren adierazleei begira zehaztu beharko ditu batez ere.
Irizpide horiek aplikatuz, Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuetako eskumena daukan sailak udal bakoitzari dagokion gehienezko zenbatekoa finkatuko du.
Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuetako eskumena daukan sailak, sei hilean behin, diru-baliabideak banatzeko irizpideak berraztertuko ditu aurrekontu-ekitaldiaren barruan. Hartara, behar izanez gero, udal bakoitzarentzat ezarritako kredituak egokitu ahal izango ditu. Horretarako, udal bakoitzak urtero gehienez ordain ditzakeen zenbatekoak finkatuko ditu.
Prozedura hori aplikatuz, banaketarako irizpideak eta aurrekontuetako gehienezko zenbatekoak ezarri dituzten aginduak argitaratu ditu Sail honek urtero, 1999. urtetik. Horretaz gain, ekitaldiaren amaieran, esleitutako kredituak birdoitzen zituzten eta aurrekontu-muga berriak ezartzen zituzten aginduak eman dira.
Gizarte-larrialdietarako laguntzei dagozkien baliabide ekonomikoak banaka edo mankomunitateka banatu behar dizkie Eusko Jaurlaritzak udalei, horiek foru aldundiarekin bestelako prozedurarik adostu ezean. Aipatutako aukeraz baliatu diren udalek ez badiote sail honi orain arte horren berririk eman, hartutako akordioaren egiaztagiria bidali behar diotela ezartzen da xedapen honen bitartez.
Azkenik, apirilaren 20ko 199/1999 Dekretuko Bigarren Azken Xedapenak dekretua garatu eta gauzatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko ahalmena ematen dio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari.
Horiek horrela, hauxe
Agindu honen xedea honako hau da: 2009ko ekitaldirako, gizarte-larrialdietarako laguntzetan bildutako gastu espezifiko bakoitzari orokorrean eman beharreko gehienezko zenbatekoak finkatzea eta laguntza horiek emateko esleitutako kredituak hainbat udalerriren artean banatzeko irizpideak ezartzea. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko, udal eta mankomunitate bakoitzari urte honetan dagokion aurrekontu-muga zehazten da.
Aurreko artikuluan aipatutako berariazko gastuei dagokienez, 2009. urtean bizikidetza-unitate bakoitzeko gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak honako hauek dira:
Alokairu gastuengatik:
1. Maizter bakar bat duten etxebizitzen kasuan, hileroko gehienezko kopurua 290 eurokoa izango da, eta ezin izango du etxebizitzaren alokairuaren % 70 gainditu.
2. Etxebizitzak maizter bat baino gehiago badu edo berrakuratzeak badaude, ez da onartuko etxebizitzako gela kopurua baino bizikidetza-unitate gehiago. Diru-laguntza bizikidetza-unitateen kopuruarekin zatituko da, eta mugak ondokoak izango dira:
bi bizikidetza-unitate: 165 euro hileko bizikidetza-unitateko, eta ezin izango da etxebizitzaren alokairuaren prezioaren % 80 gainditu.
hiru bizikidetza-unitate: 125 euro hileko bizikidetza-unitateko, eta ezin izango da etxebizitzaren alokairuaren prezioaren % 87 gainditu.
lau bizikidetza-unitate edo gehiago: 105 euro hileko bizikidetza-unitateko, eta ezin izango da etxebizitzaren alokairuaren prezioaren % 92 gainditu.
3. Etxebizitzan ostatu- edo apopilotza-kontraturik egonez gero, kontratu-mota horretarako muga gela kopurua da, jabearen gela kontatu gabe. Laguntzaren mugak honakoak izango dira:
ostatu- edo apopilotza-kontraturen batekin okupatutako gela bat badago: 165 euro hileko bizikidetza-unitate horrengatik.
ostatu- edo apopilotza-kontraturen batekin okupatutako bi gela badaude: 125 euro hileko bizikidetza-unitate bakoitzarengatik.
ostatu- edo apopilotza-kontraturen batekin okupatutako hiru gela edo gehiago badaude: 105 euro hileko bizikidetza-unitate bakoitzarengatik.
4. Legez eratutako hostal, hotel eta pentsioetan bizi direnen kasuan, muga 230 eurokoa izango da bizikidetza-unitateko.
Etxebizitzek gutxieneko bizigaitasun-baldintzak bete beharko dituzte, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduera babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuko IV. eranskinean ezarritakoaren arabera. Dekretu horren arabera mugatuko da etxebizitzetako maizterren kopurua.
Eusko Jaurlaritzak, beste administrazio publikoek edo administrazioaren mendeko entitateek sustatutako babes ofizialeko etxebizitzen kasuan ez dira alokairuari dagozkion gizarte larrialdietarako laguntzak emango, beti ere oinarrizko gizarte zerbitzuek gastu horren benetako beharrik ez dagoela konprobatzen baldin badute.
Etxebizitza edo bizitokia erosteko kredituen interesen eta amortizazioaren gastuengatik, 290 euro gehienez hilero, eta ezin izango da gainditu kredituaren hileroko interesen edo amortizazioaren kopuruaren
% 70.
Eusko Jaurlaritzak, beste administrazio publikoek edo administrazioaren mendeko entitateek sustatutako babes ofizialeko etxebizitzen kasuan ez dira Etxebizitza edo bizitokia erosteko kredituen interesen eta amortizazioaren gastuengatik dagozkion gizarte larrialdietarako laguntzak emango, beti ere oinarrizko gizarte zerbitzuek gastu horren benetako beharrik ez dagoela konprobatzen baldin badute.
Etxebizitza edo ohiko bizitokia erabiltzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren beste gastu batzuengatik, gehienez 1.110 euro urtero.
Linea zuriko etxe-tresna elektrikoen eta altzarien gastuak direla-eta, gehienez 1.850 euro urtero.
Etxebizitza konpontzeko, egokitzeko eta/edo oinarrizko instalazioak egiteko gastuak direla-eta, gehienez 1.850 euro urtero.
Oinarrizko beharrizanei dagozkien gastuak direla-eta, gehienez 1.850 euro urtero.
Aurretiko zorpetze-gastuak direla-eta, gehienez 3.480 euro urtero.
Nolanahi ere, a), b), c), d), e) eta f) puntuetan aipatutako kontzepturen batengatik aurretik ezarritako zorrengatiko gastuak direla-eta urtean gehienez ezar daitezkeen diru-kopuruak ezin izango dira kasu bakoitzean aipatutako letretan kontzeptu horietarako aurreikusitako gehienezko diru-kopuruak baino handiagoak izan.
2009. urtean, gizarte-larrialdietarako laguntzen kredituak banatzeko irizpideak batez ere egoeraren larria zenbaterainokoa den kontuan izanik zehazten dira, udalerrietako honako parametroen arabera eta parametro horietako bakoitzari ondoko ponderazio-koefizienteak aplikatuz:
Oinarrizko errenta jasotzen duten unitateen kopurua: 0,4.
Langabetuen kopurua: 0,24.
23 urtetik gorako emakume langabetuen kopurua: 0,08.
23 eta 30 urte bitarteko gazte langabetuen kopurua: 0,08.
45 urtetik gorako langabetuen kopurua: 0,08.
Ebatzitako gizarte larrialdietarako laguntzen kopurua. Horien artean zenbatuko dira bai onartutakoak bai ukatutakoak, beti ere laguntza jasotzeko baldintzak betetzen badituzte: 0,15.
Etorkinen kopurua: 0,14.
Kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituzten 65 urtetik gorako pertsonen kopurua. 0,07.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa alde batera, orobat, 400 biztanle baino gutxiagoko udalerrientzat gutxieneko kopuru bat bermatzen da gizarte-larrialdietarako laguntzen programa gauzatzeko. Kopuru hori, hain zuzen ere, udalerri horiei guztira legokiekeenaren batez bestekoa izango da.
Horrez gain, 2008ko otsailaren 13ko Aginduan eta 2008ko maiatzaren 21eko Aginduan egindako banaketan esleitutako zenbatekoaren % 95 bermatzen zaio udal edo mankomunitate bakoitzari.
Aurreko artikuluetan jasotakoaren kalterik gabe, eta gizarte-larrialdietarako laguntzen programarako fondoak aplikatuz laguntza horietan sartzen diren berariazko gastuetako kontzeptu guztiei erantzun ahal izateko, laguntza horietarako dauden baliabideei ezarri dakizkiekeen bi ehuneko xedatzen dira agindu honen bitartez; horietako bat, eskatzaileen ohiko etxebizitzaren alokairuak, aprobetxamenduak eta mantentzeak sortutako gastuei aurre egiteko, eta bestea, oinarrizko beharrizanei dagozkien gastuetarako.
Hala, aurreko artikuluan aipatutako irizpideak aplikatzetik lortzen den zenbatekoari dagokionez, honako gehienezko bi ehuneko ezartzen dira udal eta mankomunitate bakoitzerako:
Zenbateko horren % 80 ohiko etxebizitzarekin zerikusia duten gastuen kontzeptuetarako, agindu honetako 2. artikuluko a), b), c), d) eta e) letretan eta horretan eragina izan lezakeen g) letran aipatutako kontzeptuaren zatian zehazten direnak.
gainerako % 20, agindu honetako 2. artikuluko f) letran aipatutako gastuaren kontzepturako eta g) letran aipatutako gastuaren kontzeptutik dagokion eta eragina izan lezakeen zatian.
Edonola ere, adierazitako ehunekoak aplikatutakoan eta beharrak laguntzak behar horietarako ezarri dira estalitakoan, aipatutako bi gastu multzoetako batean soberakinik gelditzen bada, hasiera batean beste multzoari esleitutako baliabideak handitzeko erabiliko da.
2. artikuluan eta aurreko idatz-zatietan zehaztutako irizpideak aplikatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko udal eta mankomunitateei dagozkien gizarte-larrialdietarako laguntzen programa exekutatzeko 2009. urteko aurrekontu-mugak ezartzen dira, agindu honetako eranskinean zehazten diren moduan.
Gizarte-larrialdietarako laguntzak foru aldundien bitartez jasotzeko akordioa duten udalek akordioaren egiaztagiria igorri beharko diote sail honi, aurretik jakinarazi ez baldin badiote.
Aurrekontu ekitaldi bakoitzeko hirugarren hiruhilekoan, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak laguntzak banatzeko irizpideak udal bakoitzak duen eskariaren arabera aplikatzen direla begiratuko du. Irizpideak desegokiak direla egiaztatzen badu, kredituak beste modu batez banatuko ditu, eta horretarako, udal eta mankomunitate bakoitzak gehienez ordain dezakeen zenbatekoa aldatuko du, ekitaldi bakoitzean laguntza horien aurrekontuan ezarritako kreditua gainditu gabe.
Halaber, laguntzak banatzeko irizpideak aldatzea beharrezkotzat joz gero, sail horrek, Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordearen azterlanean oinarrituta, laguntzak banatzeko beste irizpide batzuk ezarri ahal izango ditu, eta, hartara, Udal eta Mankomunitate bakoitzak gehienez ordain ditzakeen zenbatekoak aldatuko ditu, ekitaldi bakoitzean laguntza horien aurrekontuan ezarritako kreditua gainditu gabe.
Prozedura instruitzeko oinarrizko izapideak eskaera, proposamena, ebazpena eta ordainketa euskarri informatikoa jaso beharko dira. Horretarako, Gizarte.net orrian dagoen GLLak kudeatzeko tresna erabili behar da, gizarteratze-gaietako administrazio-jardunak Gizarte.net-en kudeatzeko aplikazio telematiko, informatiko eta elektronikoa onartzen duen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu zuzendariaren 2005eko uztailaren 29ko Ebazpenean (2005eko abuztuaren 18ko EHAA, 156 zk.) xedatutakoaren arabera.
Bestela, erakunde kudeatzaileek erabiltzen dituzten beste aplikazio informatikoetako baten bidez helarazi daiteke informazioa, GLLen dokumentazioa transmititzeko egokitutako aplikazio informatikoaren bidez, gizarte larrialdietarako laguntzetarako prestazioari buruzko dokumentazioa euskarri informatikoan bidaltzea arautzen duen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2004ko urriaren 8ko Aginduan (2004ko azaroaren 17ko EHAA, 220. zk.) xedatutakoari jarraituz.
Indarrean jartzea. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 1a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZKARRAGA RODERO.
Udalerria
Municipio Esleitutakoa guztira
Total Asignado % 80
80% % 20
20%
Alegría-Dulantzi 21.823,00 17.458,00 4.365,00
Amurrio 108.831,00 87.065,00 21.766,00
Añana 1.304,00 1.043,00 261,00
Aramaio 5.638,00 4.510,00 1.128,00
Armiñón 2.669,00 2.135,00 534,00
Arraia-Maeztu 4.880,00 3.904,00 976,00
Arrazua-Ubarrundia 4.977,00 3.982,00 995,00
Artziniega 24.068,00 19.254,00 4.814,00
Asparrena 22.657,00 18.126,00 4.531,00
Ayala/Aiara 22.342,00 17.874,00 4.468,00
Baños de Ebro / Mañueta 2.600,00 2.080,00 520,00
Barrundia 2.265,00 1.812,00 453,00
Berantevilla 2.033,00 1.626,00 407,00
Bernedo 3.287,00 2.630,00 657,00
Campezo/Kanpezu 12.129,00 9.703,00 2.426,00
Elburgo/Burgelu 2.684,00 2.147,00 537,00
Elciego 8.750,00 7.000,00 1.750,00
Elvillar/Bilar 1.700,00 1.360,00 340,00
Harana / Valle de Arana 2.963,00 2.370,00 593,00
Iruña Oka / Iruña de O 35.740,00 28.592,00 7.148,00
Iruraiz-Gauna 1.363,00 1.090,00 273,00
Kripan 1.000,00 800,00 200,00
Kuartango 2.222,00 1.778,00 444,00
Udalerria
Municipio Esleitutakoa guztira
Total Asignado % 80
80% % 20
20%
Labastida/Bastida 15.735,00 12.588,00 3.147,00
Lagrán 1.000,00 800,00 200,00
Lanciego/Lantziego 6.035,00 4.828,00 1.207,00
Lantarón 5.476,00 4.381,00 1.095,00
Lapuebla de Labarca 7.850,00 6.280,00 1.570,00
Laudio/Llodio 249.264,00 199.411,00 49.853,00
Legutiano 14.582,00 11.666,00 2.916,00
Leza 5.011,00 4.009,00 1.002,00
Moreda de Álava 2.173,00 1.738,00 435,00
Navaridas 1.113,00 890,00 223,00
Okondo 13.523,00 10.818,00 2.705,00
Oyón-Oion 41.538,00 33.230,00 8.308,00
Peñacerrada-Urizaharra 1.708,00 1.366,00 342,00
Erriberagoitia / Ribera Alta 4.320,00 3.456,00 864,00
Ribera Baja / Erribera Beitia 10.209,00 8.167,00 2.042,00
Salvatierra/Agurain 78.066,00 62.453,00 15.613,00
Samaniego 4.040,00 3.232,00 808,00
San Millán / Donemiliaga 3.642,00 2.914,00 728,00
Urkabustaiz 9.255,00 7.404,00 1.851,00
Valdegovia 17.408,00 13.926,00 3.482,00
Villabuena de Álava / Eskuernaga 1.290,00 1.032,00 258,00
Vitoria-Gasteiz 4.182.631,00 3.346.105,00 836.526,00
Yécora 1.000,00 800,00 200,00
Zalduondo 1.356,00 1.085,00 271,00
Zambrana 2.189,00 1.751,00 438,00
Zigoitia 7.682,00 6.146,00 1.536,00
Zuia 15.972,00 12.778,00 3.194,00
Araba guztira / Total TH Álava 5.012.010,00 4.009.607,00 1.002.403,00
GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZEN BANAKETA / DISTRIBUCIÓN DE LAS AES
AÑO 2009. URTEA
BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOA
TERRITORIO HISTÓRICO DE BIZKAIA
Udalerria
Municipio Esleitutakoa guztira
Total Asignado % 80
80% % 20
20%
Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena 142.621,00 114.097,00 28.524,00
Ajangiz 2.634,00 2.107,00 527,00
Alonsotegi 51.870,00 41.496,00 10.374,00
Amorebieta-Etxano 207.685,00 166.148,00 41.537,00
Arakaldo 1.430,00 1.144,00 286,00
Arrankundiaga 5.236,00 4.189,00 1.047,00
Arrigorriaga 211.200,00 168.960,00 42.240,00
Balmaseda 100.444,00 80.355,00 20.089,00
Barakaldo 1.661.894,00 1.329.515,00 332.379,00
Basauri 577.228,00 461.782,00 115.446,00
Bermeo 271.055,00 216.844,00 54.211,00
Berriz 55.601,00 44.481,00 11.120,00
Bilbao 9.807.869,00 7.846.295,00 1.961.574,00
Erandio 591.993,00 473.594,00 118.399,00
Ereño 1.688,00 1.350,00 338,00
Ermua 268.427,00 214.742,00 53.685,00
Etxebarri 122.458,00 97.966,00 24.492,00
Galdakao 280.206,00 224.165,00 56.041,00
Gatika 14.409,00 11.527,00 2.882,00
Getxo 1.201.307,00 961.046,00 240.261,00
Leioa 506.790,00 405.432,00 101.358,00
Mallabia 8.878,00 7.102,00 1.776,00
Maruri-Jatabe 5.793,00 4.634,00 1.159,00
Udalerria
Municipio Esleitutakoa guztira
Total Asignado % 80
80% % 20
20%
Muskiz 100.521,00 80.417,00 20.104,00
Orozko 19.889,00 15.911,00 3.978,00
Ortuella 144.842,00 115.874,00 28.968,00
Portugalete 685.068,00 548.054,00 137.014,00
Santurtzi 951.544,00 761.235,00 190.309,00
Sestao 687.939,00 550.351,00 137.588,00
Ugao-Miraballes 39.943,00 31.954,00 7.989,00
Urduña/Orduña 72.948,00 58.358,00 14.590,00
Valle de Trápaga-Trapagaran 166.971,00 133.577,00 33.394,00
Zaratamo 21.518,00 17.214,00 4.304,00
Zeberio 14.459,00 11.567,00 2.892,00
Zierbena 11.610,00 9.288,00 2.322,00
Mungiako Partzuergoa / Consorcio de Mungia 281.799,00 225.439,00 56.360,00
Arratiako Mankomunitatea / Mancomunidad de Arratia 145.696,00 116.557,00 29.139,00
Busturialdeako Mancomunitatea / Mancomunidad de Busturialdea 430.879,00 344.703,00 86.176,00
Durangoko Mankomunitatea / Mancomunidad de Durango 501.321,00 401.057,00 100.264,00
Enkarterriko Mankomunitatea / Mancomunidad de Encartaciones 354.499,00 283.599,00 70.900,00
Lea Artibaiko Mankomunitatea / Mancomunidad Lea-Artibai 284.444,00 227.555,00 56.889,00
Lea Ibarrako Mankomunitatea / Mancomunidad de Lea-Ibarra 17.235,00 13.788,00 3.447,00
Txorierriko Mankominitatea / Mancomunidad de Txorierri 175.513,00 140.410,00 35.103,00
Uribe Kostako Mankomunitatea / Mancomunidad de Uribe Kosta 377.919,00 302.335,00 75.584,00
Bizkaia guztira / Total TH Bizkaia 21.585.273,00 17.268.214,00 4.317.059,00
GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZEN BANAKETA / DISTRIBUCIÓN DE LAS AES
AÑO 2009. URTEA
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOA
TERRITORIO HISTÓRICO DE GIPUZKOA
Udalerria
Municipio Esleitutakoa guztira
Total Asignado % 80
80% % 20
20%
Abaltzisketa 1.454,00 1.163,00 291,00
Aia 15.014,00 12.011,00 3.003,00
Aizarnazabal 7.527,00 6.022,00 1.505,00
Albiztur 1.702,00 1.362,00 340,00
Alegia 21.263,00 17.010,00 4.253,00
Altzaga 1.000,00 800,00 200,00
Altzo 3.243,00 2.594,00 649,00
Amezketa 4.749,00 3.799,00 950,00
Andoain 157.914,00 126.331,00 31.583,00
Anoeta 15.943,00 12.754,00 3.189,00
Arama 1.000,00 800,00 200,00
Aretxabaleta 49.150,00 39.320,00 9.830,00
Arrasate/Mondragón 197.737,00 158.190,00 39.547,00
Asteasu 14.163,00 11.330,00 2.833,00
Astigarraga 42.706,00 34.165,00 8.541,00
Ataun 6.568,00 5.254,00 1.314,00
Azkoitia 122.124,00 97.699,00 24.425,00
Azpeitia 137.641,00 110.113,00 27.528,00
Baliarrain 1.000,00 800,00 200,00
Beasain 108.651,00 86.921,00 21.730,00
Beizama 1.000,00 800,00 200,00
Berastegi 4.890,00 3.912,00 978,00
Bergara 138.387,00 110.710,00 27.677,00
Udalerria
Municipio Esleitutakoa guztira
Total Asignado % 80
80% % 20
20%
Berrobi 4.074,00 3.259,00 815,00
Bidegoian 4.404,00 3.523,00 881,00
Deba 36.826,00 29.461,00 7.365,00
Donostia-San Sebastián 2.488.859,00 1.991.087,00 497.772,00
Eibar 368.939,00 295.151,00 73.788,00
Elduain 1.257,00 1.006,00 251,00
Elgoibar 105.729,00 84.583,00 21.146,00
Errenteria 515.134,00 412.107,00 103.027,00
Errezil 3.718,00 2.974,00 744,00
Eskoriatza 30.137,00 24.110,00 6.027,00
Ezkio-Itxaso 3.234,00 2.587,00 647,00
Gabiria 3.225,00 2.580,00 645,00
Gaintza 1.000,00 800,00 200,00
Getaria 20.310,00 16.248,00 4.062,00
Hernani 207.554,00 166.043,00 41.511,00
Hernialde 2.648,00 2.118,00 530,00
Hondarribia 139.089,00 111.271,00 27.818,00
Ibarra 41.922,00 33.538,00 8.384,00
Idiazabal 10.468,00 8.374,00 2.094,00
Ikaztegieta 5.332,00 4.266,00 1.066,00
Irun 835.025,00 668.020,00 167.005,00
Irura 11.304,00 9.043,00 2.261,00
Itsasondo 5.457,00 4.366,00 1.091,00
Lasarte-Oria 208.105,00 166.484,00 41.621,00
Lazkao 47.121,00 37.697,00 9.424,00
Udalerria
Municipio Esleitutakoa guztira
Total Asignado % 80
80% % 20
20%
Legazpi 50.303,00 40.242,00 10.061,00
Legorreta 12.033,00 9.626,00 2.407,00
Lezo 62.032,00 49.626,00 12.406,00
Lizartza 5.062,00 4.050,00 1.012,00
Mendaro 14.959,00 11.967,00 2.992,00
Mutiloa 1.000,00 800,00 200,00
Mutriku 45.200,00 36.160,00 9.040,00
Oiartzun 94.320,00 75.456,00 18.864,00
Olaberria 6.367,00 5.094,00 1.273,00
Oñati 80.440,00 64.352,00 16.088,00
Ordizia 98.741,00 78.993,00 19.748,00
Orendain 1.000,00 800,00 200,00
Orio 41.159,00 32.927,00 8.232,00
Ormaiztegi 7.160,00 5.728,00 1.432,00
Pasaia 230.547,00 184.438,00 46.109,00
Segura 7.996,00 6.397,00 1.599,00
Soraluze-Placencia de las Armas 60.365,00 48.292,00 12.073,00
Tolosa 216.591,00 173.273,00 43.318,00
Urnieta 54.733,00 43.786,00 10.947,00
Urretxu 70.220,00 56.176,00 14.044,00
Usurbil 49.459,00 39.567,00 9.892,00
Villabona 61.697,00 49.358,00 12.339,00
Zaldibia 12.215,00 9.772,00 2.443,00
Zarautz 169.222,00 135.378,00 33.844,00
Udalerria
Municipio Esleitutakoa guztira
Total Asignado % 80
80% % 20
20%
Zegama 11.625,00 9.300,00 2.325,00
Zerain 1.090,00 872,00 218,00
Zestoa 32.073,00 25.658,00 6.415,00
Zumaia 72.364,00 57.891,00 14.473,00
Zumarraga 105.605,00 84.484,00 21.121,00
Uliko Mankomunitatea / Mancomunidad de Uli 7.982,00 6.386,00 1.596,00
Aiztondoko Mankomunitatea / Mancomunidad de Aiztondo 37.035,00 29.628,00 7.407,00
Bideberriko Mankomunitatea / Mancomunidad de Bideberri 26.425,00 21.140,00 5.285,00
Gipuzkoa guztira / Total TH Gipuzkoa 7.902.717,00 6.322.173,00 1.580.544,00
Euskal Autonomia Erkidegoa guztira
Total Comunidad Autónoma 34.500.000,00 27.599.994,00 5.900.006,00


