Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko apirilaren 7koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan txanda ireki bidez sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda argitaratzeko dena. Hautaproba horietarako deialdia irailaren 15eko JUS/2976/2006 Aginduaz egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko apirilaren 7koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan txanda ireki bidez sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda argitaratzeko dena. Hautaproba horietarako deialdia irailaren 15eko JUS/2976/2006 Aginduaz egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 77
  • Hurrenkera-zk.: 2187
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/04/07
  • Argitaratze-data: 2009/04/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Justizia Administrazioaren Zerbitzuko funtzionarioen kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri komunak ezartzen dituen uztailaren 28ko JUS/2544/2006 Aginduko hamabosgarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2006ko abuztuaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), honakoa ebatzi da:

Lehenengoa. Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan sistema orokor irekiaren bidez sartzeko hautaketa prozesua gainditu duten izangaiei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien bete gabeko lanpostuen zerrenda (I. eranskina) argitara ematea. Prozesua irailaren 15eko JUS/2976/2006 Aginduaren bidez deitu zen. Zerrenda horretan sartuta daude funtzionarioek, jatorrizko kidegoan jarraitzea hautatu dutenek, barne sustapenez bete ez dituzten lanpostuak.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko hautagaiek Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariari bidali beharko dizkiote destino-eskabideak, eta Gasteizko, Donostiako eta Bilboko EATeko sarrera-erregistroan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko erregistro orokorrean (Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Horretarako hamar egun natural izango dituzte, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena. Eskabideak egiteko, agindu honetako II. eranskinean agertzen den eredua erabili beharko da, jarraibide hauen arabera:

Eskabide-ereduan 19 lanpostu aipatu ahal izango dira gehienez, organoa, udalerria eta probintzia adierazita.

Modu horretan adierazitako lanpostuetako bakar bat ere egokitu ezean, interesdunek eskabide-orrian adierazten duten probintzien araberako lehentasun-hurrenkerari jarraituko zaio.

Probintzia bakoitzean destinoak esleitzeko, hurrenkera honi jarraituko zaio:

  1. EAEko Auzitegi Nagusia

  2. Probintzia auzitegiak

  3. Fiskaltzak

  4. Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea

  5. Dekanotzak eta zerbitzu orokorrak

  6. Instrukzioko epaitegiak

  7. Zigor arloko epaitegiak

  8. Espetxeratuen zaintzako epaitegiak

  9. Emakumearen aurkako biolentziaren arloko epaitegiak

  10. Lehen auzialdietako epaitegiak

  11. Merkataritza arloko epaitegiak

  12. Administrazioarekiko auzietako epaitegiak.

  13. Lan arloko epaitegiak

  14. Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak

  15. Adingabekoen epaitegiak

  16. Bake epaitegiak

    Laugarrena. Hautaketa-ikastaroa eta praktikaldia amaitutakoan puntuazio horiek oposizio-lehiaketakoari gehituko zaizkio eta, horren ondoren, hautaketa-prozesu osoan lortutakoaren arabera egingo da esleipena.

    Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskatzaileek ez dute eskabidea ezeztatzerik edo aldatzerik izango.

    Seigarrena. Hautagairen batek eskaera zehatzik egin ez badu edo eskatutakoa egokitzen ez bazaio, hutsik geratu den lanpostuetako bat esleituko zaio, nahitaez onartu beharrekoa.

    Zazpigarrena. Destinoak nahitaez esleituko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hautaprobetan lortutako puntuazioaren arabera.

    Zortzigarrena. Esleitutako destinoek behin betiko izaera izango dute, lehiaketaz lortutakoen guztiz baliokidea izango dena, eta horretan ezin izango dute parte hartu bi urte igaro arte, behin betiko destinoa esleitzen dien Aginduaren datatik zenbatzen hasita. Bi urte horien zenbaketa Botere Judizialaren Lege Organikoko (6/1985 Legea, uztailaren 1ekoa) 529.3. artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera egingo da.

    Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 7a.

    Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

    JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

Organoa Udalerria Probintzia Lanpostu Hutsen Kopurua

Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegia Azpeitia Gipuzkoa 2

Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegia (E.Z.) Azpeitia Gipuzkoa 2

Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegia Bergara Gipuzkoa 1

Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegia Bergara Gipuzkoa 1

Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegia (E.Z.) Eibar Gipuzkoa 1

Lehen Auzialdiko 6 zk.ko Epaitegia Donostia-

San Sebastián Gipuzkoa 1

Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegia (E.Z.) Irun Gipuzkoa 1

Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegia Irun Gipuzkoa 1

Bake Epaitegia Oñati Gipuzkoa 1

Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegia Tolosa Gipuzkoa 1

Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegia (E.Z.) Tolosa Gipuzkoa 1

Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegia (E.Z.) Barakaldo Bizkaia 1

Barakaldoko Zigor arloko 6 zk.ko Epaitegia Bilbao Bizkaia 1

Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegia Bilbao Bizkaia 1

Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegia (E.Z.) Durango Bizkaia 2

Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegia Getxo Bizkaia 1

Bake Epaitegia Igorre Bizkaia 1

Destino Eskabidea, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan txanda irekiaren bidez sartzeko irailaren 15eko JUS/2976/2006 Aginduaren bidez deitutako hautaketa probak gainditu dituzten izangaientzat.

IFZ: Lehenengo abizena:

Bigarren abizena:

Izena:

Hautaketa Prozesuko Hurrenkera zk. Harremanetarako telefonoa:

Hautaketa probak egin zireneko lurralde-esparrua:

Destinoa lehentasun-hurrenkeraren arabera (Ikus lanpostuen deialdia)

Lantokia

Hurrenkera zk. Organoa Udalerria Probintzia

1

2

3

4

5

6

7

8

9

Hurrenkera zk. Organoa Udalerria Probintzia

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

Probintziak lehentasun-hurrenkeraren arabera (Ikus lanpostuen deialdia)

1

2

3

................, 2009ko ..................aren .......a.

GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARIA

Donostia-San Sebastián kalea 1

01010 Vitoria-Gasteiz.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik