- AGINDUA, 2009ko apirilaren 21ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko apirilaren 21ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 99
- Hurrenkera-zk.: 3030
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/21
- Argitaratze-data: 2009/05/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2007ko urtarrilaren 23ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (otsailaren 14ko EHAA, 32. zk.), hau
Lehenengoa. Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzakoa, 520010 kodea, 165 dotazioa.
Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 21a.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


