Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko apirilaren 23koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko beken 2009ko deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko apirilaren 23koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko beken 2009ko deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 2496
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/04/23
  • Argitaratze-data: 2009/05/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuak Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak arautzen ditu, profesionalon prestakuntza bultzatzeko.

Beraz, dekretu horren 2.1 artikulua betez, bidezko da laguntza horiek deitzea 2009ko ekitaldirako.

Aurreko guztia kontuan izanda, hauxe

Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko sei bekaren deialdia egitea, onartu eta eranskin bakarrean adierazten diren oinarrien arabera.

Lehenengoa. Agindu honetan eta ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuan aurreikusi ez den guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa ezarriko da.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 23a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Lehenengoa. Beken xedea eta iraupena.

Oinarri hauen xedea Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko beken deialdia egitea da. Bekok garatzeko aldia hamabi hilabetekoa da eta, esleitu ondoren, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak zehaztuko du noiz hasiko den aldi hori.

Bigarrena. Diru-kopurua eta ordainketa.

Beken diru-kopurua eta ordainketa honako hauek izango dira:

Hamazortzi mila (18.000) euro Euskal Autonomia Erkidegoan garatu behar diren sei beketako bakoitzarentzat. Honelako aurrekontu-banaketa izango du kredituak: 70.200 euro 2009ko ekitaldiaren kontura eta 37.800 euro 2010eko ekitaldiaren kontura, konpromiso-kreditu gisa. Beka esleitu ondoren eta aldez aurretik bekadunak onartu eta lanean hasi ostean egingo da lehenengo ordainketa, eta bekaren zenbatekoaren % 25 izango da. Bigarren ordainketa bekaren zenbatekoaren % 40 izango da, eta beka baliatzen hasten denetik lau hilabete igaro ondoren egingo da, aldez aurretik bekadunak bere jardueren garapenari buruzko aldizkako txostena aurkeztu badu. Hirugarren ordainketa bekaren zenbatekoaren % 25 izango da, eta bigarren ordainketatik sei hilabete igaro ondoren egingo da, bekadunak dagokion aldizkako txostena aurkeztu badu. Laugarren eta azken ordainketa bekaren zenbatekoaren % 10 izango da eta ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuaren 3. artikuluko a) idatz-zatiak aipatzen duen azterlan edo ikerketa lana aurkeztu eta onartu ondoren egingo da.

Hirugarrena. Aurkezteko lekua.

Eskabideak, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita aurkeztu ahal izango dira, honako leku hauetara joz:

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritza

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Laugarrena. Aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bosgarrena. Esleitzea eta argitaratzea.

Ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuaren 9. artikuluan aurrez ikusitako Aukeraketa Batzordeak bekak nori esleitu proposatu dio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, eta hark ebazpen bidez esleituko ditu bekok. Ebazpen horrek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Agindu honen babespean aurkeztutako eskabideen ebazpena emateko gehienezko epea eskabideak jasotzeko epea amaitu eta hamabost egunera amaituko da. Epe hori pasatu ondoren interesatuak inongo ebazpenik jaso ez badu, eskabidea gaitzetsitzat jo daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Seigarrena. Bekadunen betebeharrak.

Bekaren eskaera aurkezteak Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko bekak arautzen dituen ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuan eta deialdia egiteko den erabaki honetan xedatuta dagoena onartzeko konpromiso formala dakar berarekin. Bekadunak ekainaren 138/1997 Dekretuan eta ezar daitekeen legeria orokorrean jasotakoa betetzen ez duenean, bertan behera utziko dira jaso gabeko diru-kopuru guztiak, eta ordura arte ordaindutakoa eta horren interes legalak itzultzeko eskatuko zaio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. Tituluak diru-laguntzak itzultzeko ezartzen duen prozedura orokorraren arabera.

Behar bezala justifikatu daitezkeen arrazoiak direla eta bekadunak bekari uko egiten badio, bigarren oinarriak aipatzen dituen eskubideak galduko ditu baliatu ez den beka-zatiari dagokionez, eta ordura arte burututako azterlana aurkeztu beharko du.

Zazpigarrena. Eskabide-eredua.

ESKABIDE-EREDUA

2009

ESKABIDEAREN ERREGISTRO-ZENBAKIA ..................

GARAPEN-LANKIDETZAREN ARLOAN PROFESIONALAK ESPEZIALIZATZEKO BEKAK

1. INPRIMAKIA

Jaun/andre hori:

Izenpetzailearen datuak

Bi abizen eta izena

NAN zk.:

Jaioteguna e)ko aren a)

Helbidea Herria: PK: Probintzia

Titulazio akademikoa:

AZALPENA

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko aren (e)ko Agindua baliatu da (200xko .......aren ......(e)ko EHAA, ..... zk.)

ESKAERA

Garapen Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko beka bat eman diezadazula. Honekin batera doan eskabidean adierazi ditut nire datuak.

........................., 2009ko .............aren ...(a)

Izpta.: _________________________________

GARAPEN LANKIDETZARAKO ZUZENDARIA

2. INPRIMAKIA

CURRICULUM VITAE:

Abizenak:...........................................................................................................................................................

Izena: ................................................................................................................................................................

NAN: ........................................................................... Jaioteguna: .................................................................

Helbidea: .........................................................................................................................................................

Herria: .............................................................................................................................................................

Probintzia:............................................................... PK: .................................................

Telefonoa: ...........................................................

IKASKETAK:

Lizentziatua (zehaztu zertan):...............................................................................................................................

Ikastetxea:............................................................................................................................................................

Ikasketak noiz bukatu: ......................................................................................................................................

Ikasketa-agirian lortutako kalifikazioa:............................................................................................................

............................................................................................................................................................................

GRADUATUONDOKO IKASKETAK:

Izenburua:.........................................................................................................................................................

..........................................................................................................................................................................

Ikastetxea:.........................................................................................................................................................

Iraupena: :.........................................................................................................................................................

Lortutako kalifikazioa:.......................................................................................................................................

EGINDAKO LAN ETA ARGITALPENAK:

Izenburua:.........................................................................................................................................................

Non argitaratua:................................................................................................................................................

Data: :...............................................................................................................................................................

EGIAZTATUTAKO HIZKUNTZAK. H: Hala-moduz O: Ondo B: Behar bezala.

Hizkuntza: Irakurri Hitz egin Idatzi

BESTELAKO IKASKETA ETA IKASTAROAK

Izenburua: ...................................................................................................................................................

.........................................................................................................................................................................

Ikastetxea: ......................................................................................................................................................

........................................................................................................................................................................

Iraupena: ........................................................................................................................................................

Lortutako kalifikazioa: ....................................................................................................................................

JASOTAKO BEKA ETA LAGUNTZAK

Erakundea Bekaren izena: Hasiera-data Iraupena

INFORMATIKA-EZAGUTZAK

...........................................................................................................................................................................

LANBIDE-ESPERIENTZIA

BESTELAKO DATU INTERESGARRIAK

Oharra: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak jakinarazten dizu formulario hau betetzerakoan lortutako zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa kontuan izanik.

Fitxategi hori fitxategiaren datuak ezin izango zaizkie hirugarrenei laga- Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak sustaturiko laguntzen erabilera esklusiboaren bidez baliatu ahal izango da.

Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahalko dituzu, fitxategi horren arduradun den Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari idazki bat igorrita (helbidea. Donostia kalea, 1.zk., 01010 Vitoria-Gasteiz).

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  1. Erroldaren ziurtagiria, lankide boluntarioa EAEko edozein udalerritan 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik bizi dela egiaztatzeko.

  2. Lankidearen karnet neurriko argazkia.

  3. Lankidearen NANaren fotokopia.

  4. Curriculum vitae egiaztatzekoak.

  5. Lizentziatua dela egiaztatzen duen ziurtagiria.

  6. Eskuratu nahi den bekarako garrantzi berezia duten ikasketen eta esperientzia praktikoaren ziurtagiriak.

  7. Lankidearen zinpeko aitorpena, deialdiaren oinarriak betetzeko konpromisoa bere gain hartuz.

  8. Zigorraren iraunaldian honako zigor hauek jaso ez dituela ziurtatzen duen zinpeko edo erantzukizunpeko aitorpena: Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak lortzeko debekua diru-laguntza edo laguntza publikoen arloko arau-hausteagatik ezarritako zigor irmo baten ondorioz, zigor administratibo edo penalik betetzen ari ez dela sexuarengatiko diskriminazioan erortzeagatik, eta debeku horrekin zigortuta ez egotea Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen arabera.

Gaiarekin lotutako edukiak.

Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik