- AGINDUA, 2009ko apirilaren 23koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, 2008ko uztailaren 16ko Agindua aldatzen duena. Horren bidez esleitu ziren I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak, Lurralde-Antolamendua, Arkitektura eta Obretako ezagutzako arlokoak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko apirilaren 23koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, 2008ko uztailaren 16ko Agindua aldatzen duena. Horren bidez esleitu ziren I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak, Lurralde-Antolamendua, Arkitektura eta Obretako ezagutzako arlokoak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 94
- Hurrenkera-zk.: 2776
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/23
- Argitaratze-data: 2009/05/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko uztailaren 16ko Aginduaren bidez esleitu ziren I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak, lurralde-antolamendua, arkitektura eta obren ezagutza-arlokoak, hain zuzen ere.
Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak 339/2008 eta 340/2008 epaiak eman ditu, berariazko lehiaketetarako oinarri orokorrak onartzen dituen 2007ko azaroaren 21eko Aginduari buruzkoak. Lehenengoak deklaratzen du 5.5 oinarria ez datorrela bat zuzenbidearekin, 3. hizkuntza-eskakizuna 4. hizkuntza-eskakizuneko lanpostuetan baloratzeari dagokionez. Bigarrenak, berriz, zehazten du lehiaketaren II. faseko balorazioaren zenbait alderdi ez datozela bat zuzenbidearekin, I-A eta I-B berariazko osagarria duten mailako lanpostuei dagokienez.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2009ko otsailaren 27ko Aginduaren bidez, aipatutako epaien edukira egokitu ziren oinarri orokor horiek.
Balorazio Batzordeak, 2009ko martxoaren 25ean egin zuen bilkuran, aplikatu egin zituen otsailaren 27ko Aginduan biltzen diren aurreikuspenak, eta horren ondorioz, deitutako lanpostuak esleitzeko proposamena, esleipendun izan ziren izangaiei esleitu zitzaien guztizko puntuazioan soilik aldatu zen; hori dela eta, bidezko da 2008ko uztailaren 16ko Agindua ere aldatzea puntu horretan berean.
Horregatik,
2008ko uztailaren 16ko Aginduaren eranskinean biltzen diren lanpostuak esleitzeko puntuazioak aldatzea. Agindu horren bidez esleitu ziren I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak, lurralde-antolamendua, arkitektura eta obren ezagutza-arlokoak, hain zuzen ere.
Luicio Fernández de Retana Garmendia lanpostu honen esleipendun izan da, 187,300 punturekin: obra eta eraikuntzetako arlo-arduraduna, 510941 kodea, 1. zuzkidura, eta
Pedro María Rodríguez Toyos lanpostu honen esleipendun izan da, 183,872 punturekin: lurralde-antolamenduko arlo-arduraduna, 510931 kodea, 1. zuzkidura.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 23a.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


