Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko apirilaren 23koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Lagun Aro fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko apirilaren 23koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Lagun Aro fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2787
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/04/23
  • Argitaratze-data: 2009/05/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bilboko (Bizkaia) Lagun Aro fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidearen espedientea ikusi da.

  1. Seguros Lagun Aro SAk eta Seguros Lagun Aro Vida SAk fundazio bat eratu dute, hain zuzen Lagun Aro fundazioa. Horretarako, Lagun Aro fundazioa eratzeko eskritura publikoa egin zen 2008ko urriaren 28an. Pablo Mongelos García jaunak eman zuen eskritura hori, Seguros Lagun Aro SAren eta Seguros Lagun Aro Vida SAren izenean eta ordezkaritzaz, Juan Ignacio Gomeza Villa Bilboko notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 2.125).

    Horretarako eskaria eginik, 2009ko martxoaren 3an sarrera eman zitzaion osatzeko eskritura publikoari. Eskritura hori 2009ko otsailaren 16an eman zen, notario beraren aurrean (protokolo-zenbakia: 705). Sartu zen, orobat, eratze-estatutuen 10. artikuluaren zatizko inskripzioa lortzeko eskaria.

  2. Lagun Aro fundazioaren helburua estatutuen 3. artikuluan dago jasota:

    Kultura-ekimenak: euskara sustatu eta haren alde egiteko jarduerak bultzatu, egin, babestu eta finantzatzeko direnak, diru-laguntzak, bekak eta laguntzak emanez, hizkuntza-programak, azterlanak eta argitalpenak gauzatzea helburutzat hartuta, edo haiekin erabakitzen den moduan elkarlanean aritzeko direnak.

    Kirol-ekimenak: kirol ez-profesionala sustatu eta haren alde egiteko jarduerak bultzatu, egin, babestu eta finantzatzeko direnak, kirol ekitaldi ez-profesionalei diru-laguntzak emanez eta kirol erakunde ez-profesionalen babesle izanez, edo haiekin erabakitzen den moduan elkarlanean aritzeko direnak.

    Ongintza-sorospeneko ekimenak: trafiko-istripuak saihesteko ekimenak sustatu, gauzatu, babestu eta finantzatzeko direnak, bai eta istripua izan duten pertsonei eta beren senitartekoei laguntzeko direnak ere. Horretarako, diru-laguntzak emango dira eta laguntza eskainiko da istripuak prebenitzeko eta bide-segurtasuna sustatzeko programak garatu eta zabaltzeko, baldin eta programa horiek arlo horretako erakunde aditu publiko nahiz pribatuek egin badituzte.

  3. Fundazioaren egoitza, fundazioaren estatutuetako 1. artikuluan jartzen denez, hau da: Basurtuko Kaputxinoen kalea 6 (48013 PK).

  4. Hasierako dotazioa laurogeita hamar mila (90.000) eurokoa da, eta kopuru hori ordaindu dela jasota geratu da erregistro-inskripzioan, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 37.1.c artikuluak.

    Ondarea egokitzat eta askitzat jotzen da fundazioaren helburuak lortzeko, Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 12.1 artikuluaren arabera, lege hori aplikatzekoa baita azken xedapenetatik lehenengoaren indarrez.

  5. Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, Fundazioaren Estatutuetako 10. artikuluan jartzen duen moduan.

  6. Fundazioa eratzeko eskrituran ezarritakoaren arabera, hauek izango dira patronatuko kide:

    • Nork izendatua: Indarraldia

      Francisco Javier Urtasun Zabalo jauna Seguros Lagun Aro, S.A. 2012-10-28

      José Javier Yaniz Herrera jauna Seguros Lagun Aro, S.A. 2012-10-28

      Jesús Arraiza Martínez de Lagrán jauna Seguros Lagun Aro, S.A. 2012-10-28

      Juan María Otaegui Murua jauna Seguros Lagun Aro Vida, S.A. 2012-10-28

      «Euskadiko Kutxa, Kreditu Kooperatiba», Juan Manuel Sinde Oyarzabal jauna ordezkari fisikoa duela Seguros Lagun Aro Vida, S.A. 2012-10-28

      «Lagun Aro EPSV», Luis María Ugarte Azpiri jauna ordezkari fisikoa duela Seguros Lagun Aro Vida, S.A. 2012-10-28

      Guztiek onartu dituzte dagozkien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenengoa. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 4. artikuluan.

Bigarrena. Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako eskakizunak.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua, eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak. Ondorioz,

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

Lehenengoa. Gaur, F-244 zenbakiaz, Bilboko (Bizkaia) Lagun Aro fundazioa delakoa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren aurrekarian aipatzen dira eta guztiek berariaz onartu dituzte beren karguak. Fundazio-estatutuetako 10. artikuluaren zati bat inskribatzen da, artikulu horren 1. paragrafoa kanpoan utziz.

Bigarrena. Fundazio hori, dituen helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 4. sekzioan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza Antolatu eta Jardunean Jartzeko Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 14. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 23a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik