Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko apirilaren 23koa, Kultura sailburuarena, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko apirilaren 23koa, Kultura sailburuarena, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2789
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/04/23
  • Argitaratze-data: 2009/05/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Ekonomia

Testu legala

Euskadiko liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legearen bidez, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea (EIPS) sortu zen. Gaur egun, Kultura Sailari dagokio liburutegientzako laguntza eta zerbitzu programak jartzea urtero bere aurrekontuetan liburutegientzat, bereziki informatika-sareak osatzeko, irakurzaletasuna eta liburutegien erabilera sustatzeko kanpainak antolatzeko, funtsak eskuratzeko eta beste helburu batzuetarako.

Bestalde, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuaren arabera, Liburutegi Zerbitzuaren eskumena da Euskadiko Irakurketa Sare Publikoari dagozkion egitekoak garatu eta gauzatzea, bai eta ondare bibliografikoaren eta liburutegien alorrean diren beharrak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea eta liburutegien eta ondare bibliografikoaren alorreko politika kudeatzea ere, horretarako beharrezko diren proiektuak sustatuz, bultzatuz eta zuzenduz.

Hori dela eta, udal liburutegi publikoen helburua gogoan, herritar orok ezagutza eta informazioa jasotzeko duen eskubidea, eta teknologia berriek horretan duten garrantzia, Kultura Sailak uste du beharrezkoa dela teknologia horiek udal liburutegi publikoetan ezartzeko eta garatzeko lagundu dezaketen jarduerak bultzatzea.

Beste alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko 2009 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legearen gastu-baimenetan jasota dago liburutegietako balibide teknologikoak hobetzeko eta modernizatzeko diru-laguntzak emateko aurrekontu-hornidura.

Ondorioz, hauxe

Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko 2009ko ekitaldirako diru-laguntzak emateko oinarriak ezarri eta horretarako deialdia egiten du agindu honek.

  1. Agindu honen bidez ematen diren laguntzak ez dira itzultzekoak izango.

  2. Diruz lagundu daitekeen gastuaren % 90 har dezake diru-laguntzak, betiere erakunde onuradun bakoitzeko 100.000,00 euro gainditzen ez badira.

  3. Agindu honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuek helburu berbererako emandakoekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

  1. Agindu honetan ezarritako xederako erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik etorriko dira.

  2. Horrenbestez, diru-laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko 2009. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legearen gastu baimenen 10. sekzioko 45144 programako 11. zerbitzuko 010 aurrekontu-partidaren kontura finantzatuko dira (Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegietako baliabide teknologikoak hobetzeko eta modernizatzeko diru-laguntzak). Partida hori 500.000,00 eurokoa da.

  3. Ematen diren diru-laguntzen bolumenak ez du gaindituko, guztira, diru-kopuru hori edo horren gehikuntza, baldin eta aurrekontuak agortu gabe geratu badira Kultura Sailaren beste laguntza-programa batzuk exekutatu ondoren edota indarreko legediaren arabera aurrekontu-aldaketen egin ondoren oinarriko kopurua handitzen bada.

  4. Gehikuntza hori gertatuz gero, agindu honetako diru-laguntzak emateari buruzko prozedura ebatzi baino lehen egin behar da aldaketa, eta horren berri Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen baten bitartez emango da.

  1. Agindu honetan zehaztutako diru-laguntzak liburutegi publikoa duten udalek jaso ditzakete, baldin eta liburutegia Euskadiko Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren barruan badago. Udalek zeinek bere kontura edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta eskatu ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta entitate horien helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada. Horietaz gainera, onuradun izan daitezke baita ere Euskal Autonomia Erkidegoko udal liburutegi publikoak kudeatzeko eskudun diren toki-erakundeak.

  2. Ezingo dute diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten petsona fisiko zein juridikoek, ezta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen indarrez jarritako isunen ondorioz debekua dutenek ere.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko.

  1. Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko elementuak jartzeko edo eskuratzeko 2009. urtean egiten diren jarduera bereziak izango dira finantzagai.

  2. 2009. urtetik hara zabaltzen diren inbertsio-proiektuetako zati bat diren inbertsio-jarduerak finantzagai izango dira, baldin eta 2009. urtean gauzatzen badira, erabilera beregaina dutela jotzen bada, eta haien banakako kostua zehaztu ahal bada.

  3. Zehazki, honakoak eskuratzea edo instalatzea izango da laguntzagai:

    1. Hardware edo euskarri fisikoa. Ordenagailuak eta bere osagaiak sartzen dira bertan, bai eta funtzionamendurako edo erabilerarako beharrezkoa den beste edozein elementu material ere, dela ordenagailua modu autonomoan lanean diharduela, dela sarean diharduela (mahaigaineko ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, pdak, eskanerra, pantaila lauak, periferikoak, routerrak, biltegiratze unitateak, txartel grafikoak, saguak, aurikularrak, inprimagailuak eta abar).

    2. Software edo informatika sistemen euskarri logikoa. Alegia, halako ataza zehatz bat egiteko beharrezkoak diren programa eta prozeduren multzoa. Horretarako, liburutegi-kudeaketarako sistemak ez diren sistemen softwarea eta aplikazioen softwarea sartzen dira atal honetan.

    3. Telekomunikazioak. Komunikazio-sareak instalatzea, bai kableatuak bai haririk gabekoak.

  4. Ondorengoak joko dira agindu honetan jasotako araudiaren babesean diruz laguntzeko moduko gastutzat: aurkeztutako eskabidean jasota egonik diruz laguntzeko jarduerarekin lotura estua dutenak; bai erosketatik eratortzen direnak, bai errentamendutik edo laguntzeko moduko elementuen benetako erabilgarritasuna bermatzen duten bestelako sistematik eratortzen direnak.

  5. Ez dira diruz lagunduko:

    1. Ikus-entzunezko edo bestelako ekipamenduak, bere ezaugarriak direla-eta 3. puntuko ezein ataletan sartzen ez badira.

    2. Mantentze-lan, laguntza tekniko edo aholkularitza moduan definitzen diren zerbitzuen kostuak.

    3. Liburuzainak edo erabiltzaileak tresna berrietan trebatzeko prestakuntza-ikastaroak.

    4. Liburutegien presentzia Interneten areagotzeko asmo hutsez bideratutako software eta gainerako elementuak.

    5. Liburutegiarentzako funtsak eskuratzea, loturarik ez badago euskarri, lokalizazio eta edukietan sartzeko beharrezko ekipamenduarekin.

  1. Agindu honetako diru-laguntzak eskatzeko epea hilabeteko batekoa izango da, Agindua indarrean jartzen denetik kontatuta.

  2. Eskabideak agindu honetako I. eranskineko ereduaren arabera bete eta Kultura Sailean edo Kultura Sailaren lurralde zerbitzuetan aurkeztuko dira Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari zuzenduta (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

  3. Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, eskatzaileei jakinarazten zaie haien datu pertsonalak itxategi automatizatu batean erregistratuko direla, diru-laguntzen deialdi hau kudeatzeko helburu hutsez, eta ez direla beste hirugarren batzuen esku utziko. Fitxategiaren arduraduna Kultura Ondarearen Zuzendaritza izango da, eta, hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez baliatu ahal izango dira, horretarako idatzi bat bidaliz aurreko Kultura Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzara.

Eskabidearekin batera, honako agiriak aurkeztu behar dira:

  1. Erakunde eskatzaileko teknikari arduradunek sinatutako txosten bat, 2009. urteko ekitaldian egindako edo egin beharreko eta laguntzagai diren jarduketak azaltzen dituena, baita ere erosketa/instalazioarekin iritsi nahi diren helburuak, eta haien beharraren justifikazioa.

    2009. urtetik hara zabaltzen diren inbertsio-proiektuetako zati bat diren inbertsio-jarduerak badira, haien banakotasuna eta erabilera beregaina dutela egiaztatu beharko da. Kasu horretan, eskabidea jarduketa horietara mugatuko da.

  2. Ondasunak edo instalazioak jartzen dituzten enpresa hornitzaileen aurrekontuak, jardueretan aurreikusitako gastua justifikatuko dutenak. Eskabidea egiteko unean jada inbertsioa eginda badago, 16.2 artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

  3. Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei egindako laguntza-eskariai buruzko ziurtagiria, erakunde horien izena eta diru-laguntzarako eskabideen egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain, emanak) eta diru-kopuruak. Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako helburuetarako beste inongo laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena aurkeztu behar da.

  4. Entitate eskatzaileko idazkariaren egiaztagiria, erroldan dauden biztanleen kopurua zehazten duena. Datu horiek nondik atera diren ere jakinarazi beharko da.

  5. Eskabidea egiten duten entitateak legez eratuta eta hainbat udalerrik osatuta badaude, beren helburuen artean liburutegi-zerbitzu publikoa elkarrekin kudeatzea dagoela egiaztatu beharko dute.

  6. Eskabidea udal liburutegi publikoak kudeatzeko eskudun diren toki-erakundeek egiten dutenean, eskuduntza hori egiaztatzen duen dokumentazioa erantsi beharko dute.

Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.

Behin eskabidea jaso eta ikusten bada ez dituela betetzen aurreko artikuluetan ezarritako baldintzak, edo lagundu beharreko jarduketa hobeto ezagutzeko agiri osagarriak behar direla ikusten bada, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak hamar eguneko epea emango dio erakunde eskatzaileari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko dio eskatutakoa ez egiteak eskabideari uko egitea ekarriko duela. Uko-egite hori ebazpen baten bidez gauzatuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritako moduan.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio aurkezten diren eskabideak zuzenak direla egiaztatzea, bai eta inbertsio-jarduerak agindu honen menpeko laguntza-eremuarekin bat datozela egiaztatzea ere, eta diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzea. Gainera, onuradunen zerrenda jasotzen duen ebazpen-proposamena bidaliko dio Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen, non esleituriko laguntzaren diru-kopuruarekin batera bazter uzteko proposatzen diren eskabideak bilduko diren, eta horretarako arrazoiak eta emandako diru-laguntzak modu egokian erabiliko direla ziurtatzeko ongi iritzitako baldintza guztiak.

  1. Deialdiaren diru-hornidura garaiz eta forman aurkezten diren eta agindu honetako baldintza subjektibo eta objektoak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko da.

  2. Eskabide bakoitzari zehatz-mehatz eman beharreko diru-kopurua jakiteko, hurrengo atalean finkatutako irizpideak eta Aginduaren II. eranskineko kalkulu-sistema aplikatuko dira.

  3. Banatu beharreko diru-kopurua zehazteko, honako irizpide hauek erabiliko dira:

    1. Biztanleria irizpidea: Erakunde onuradunaren biztanleak hartuko dira kontuan. Horretarako, biztanleen araberako multzoak egongo dira, eta haiei indize homologatu batzuk eta indize zuzentzaile batzuk aplikatuko zaizkie, zeinak handiagoak izango baitira onuradunek biztanle gutxiago jasotzen dituzten heinean. Bai multzoak bai balore homologatuak, bai eta indize zuzentzaileak ere, II. eranskinean agertzen dira.

    2. Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren on line katalogoan izaten den parte hartzean oinarritutako irizpidea. Bi aukera baino ez dira emango: parte hartuz gero, 1,20 koefizientea esleituko da; parte hartu ezean, 1 koefizientea esleituko da.

  4. Kalkulatzeko sistema hori aplikatu eta lehenengo emaitzak erakusten badu eskabideren batean gainfinantzaketa egon dela, hasieran esleitutako kopurua murriztuko zaie eskatzaile horiei, eta soberakina gainerako eskatzaileen artean banatuko da, eta behar adina aldiz errepikatuko da eragiketa hori. Esleitutako kopuruak inola ere ez du gaindituko agindu honetako 2 artikuluan jasotako muga, ezta eskatutako kopurua ere.

  1. Aurkezten diren eskabide guztiak prozedura bakar batez tramitatuko dira, eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari dagokio, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egindako ebazpen-proposamena ikusita eta interesdunek planteatutako auziak jasoz, aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena ematea.

  2. Ebazpenak zehaztuko du agindu honetako diru-laguntzak zein eskatzaileri ematen zaizkion eta zeini ez. Onartutakoen kasuan, udal-erakunde onuraduna, diru-kopurua eta lagundutako jarduketak adieraziko dira. Ukatutakoen kasuan, horretarako arrazoia azalduko da.

  3. Aurreko paragrafoko ebazpenak ez du administrazio-bidea amaitzen, beraz, haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko diote erakunde interesdunek Kultura sailburuari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluek ezartzen dutenaren arabera.

  4. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez jakinaraziko zaie interesdunei.

  5. Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Epe hori igaro eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpenik argitaratu ez bada, interesdunek ulertuko dute haien laguntza-eskaera ezetsi dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Honakoak dira erakunde onuradunak dituen betebeharrak:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Alde horretatik, diru-laguntza eman dela adierazten duen prozeduraren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta handik hamabost eguneko epean onuradunek berariaz uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat emango da.

  2. Diru-laguntzaren helburua benetan betetzea, diru-laguntza emateko arrazoia oinarritzen duen jarduketa gauzatuta.

  3. Laguntza ematean ezarritako baldintzak betetzea.

  4. Eskabidean adierazitako inbertsioak egitea, baita azkenean esleituriko diru-laguntza hasieran eskatutakoa baino txikiagoa bada ere.

  5. Betebeharrak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzea, eta bai laguntza justifikatzen duen xedea bete dela eta jarduera egin dela ere.

  6. Laguntzak ematen dituen erakundearen egiaztatze-jarduketei men egitea. Halaber, men egitea, jasotako diru-laguntzari dagokionez, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagozkion egiaztatzeei, finantzaren eta kudeaketaren kontrol-jarduketei, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi espezifikoan aurreikusitakoei ere.

  7. Aurreko letran aipaturiko erakundeekin elkarlanean jardutea, egiaztatze eta kontrol zereginetan; horretarako, beren zereginetan dihardutela eskatutako informazio guztia ematea.

  8. Jasotako diru-funtsak nola erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol jardueretan eskatu ahal direlako.

  9. Beste administrazioetatik edo erakunde publiko nahiz pribatuetatik helburu berarekin eskuratutako beste laguntzak -finantzieroak zein materialak- jakinaraztea Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzari (organo emailea eta diru-kopuruak). Horretarako epea hamar egun baliodunekoa izango da, gorabehera horren berri jakiten denetik kontatuta.

  10. Esleipena egiterakoan kontuan izandako gorabehera objektibo edo subjektiboen artean aldaketarik egonez gero, horren berri ematea Kultura Ondarearen Zuzendaritzari, aurreko paragrafoan aipatutako epean.

  11. Lagundutako jarduketaren kostuaren gainetik jasotako diru-kopuruak edo soberakina itzultzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53. artikuluak aipatzen dituen kasuetan.

  12. Sexismorik gabeko hizkera erabiltzea, gizon eta emakumeen rolei dagokienez, eta erabilera estereotipatuak ez direla erabiliko bermatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak agintzen duenari jarraituz.

  1. Lagundutako jarduketaren benetako kostua laguntza emateko unean aurrekontuan jasotakoa baino txikiagoa bada, soilik gainfinantzaketa egonez gero murriztuko da laguntzaren diru-kopurua, eta muzrriztu ere gainfinantzaketari dagokion neurrian.

  2. Aitzitik, hasieran aurkeztutako aurrekontua gorantz aldatzen bada, prozeduran aldaketa jasoko da soilik ebazpen-fasea hasi baino lehenago. Handik aurrera, jarduketaren kostuak igo direla-eta gorantz aldatutako aurrekonturik aurkezten bada, ez da diru-laguntza handituko, hurrengo artikuluaren ondorioetarako baino ez da kontuan hartuko.

  1. Hasieran aurreikusitako eta ebazpen bidez onartutako jarduketetan aldaketarik egin nahiz izanez gero, horri buruzko eskaera egin beharko da aldaketa gauzatu aurretik, eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuaren berariazko onarpena beharko da.

  2. Aldaketak ez du, inola ere, eraginik izango jarduketaren izaeran.

  3. Diruz lagundutako jarduketa egiteko eta bukatzeko epea dela eta, ez da onartuko 2009ko abenduaren 31tik hara doan epe-luzapenik.

  4. Diru-laguntzaren onuradunak justifikazioan aditzera ematen badu aldaketak egon direla laguntza emateko unean kontuan edukitako baldintzetan, eta aldaketa horiek laguntza emateko ebazpena bera alda dezaketela, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53. artikuluari jarraiki, onartu aurreko administrazio-baimenaren tramitea alde batera utzi eta organo emaileak justifikazio hori onar dezake, baldin eta ez bada kalterik sortzen hirugarrenentzat.

  5. Egiaztatze-ekintzan organo emaileak aldaketak onartzeak ez du onuraduna salbuesten legozkiokeen bestelako zigorretatik.

  1. Diru-laguntza ordainketa bakar batean emango da, behin egiaztatu eta gero lagundutako jarduketa benetan gauzatu dela, planteatutako helburuari zuzen egokitzen zaiola eta zein den kostuaren guztizko zenbatekoa.

  2. Diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa 2010eko otsailaren 15era arte aurkez daiteke. Justifikazioa egiteko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da: egindako jarduketei buruzko txosten deskribatzailea, eta erakunde onuradunaren kontu-hartzailearen edo idazkari kontu-hartzailearen ziurtagiria (III. erakineko eredua), egindako erosketa edo instalazioak, horien diru-kopuruak eta finantziazio-iturriak azalduko dituena.

  3. Diru-laguntza benetan gauzatu dadin, beharrezkoa izango da erositako edo instalatutako ondasunak bat etortzea esleipen-ebazpenean edo horren aldaketetan agertutakoekin, alegia bai batzuek eta besteek izaera bera izatea. Lagundutako jarduketen zatikako exekuzioa ere onartuko da; kasu horietan laguntza murriztu egingo da gainfinantzaketarik badago.

  4. Dokumentazioa jasotakoan edo epea bukatutakoan, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, kasuan kasuko dokumentazioa aztertu ondoren, diru-laguntza ordaintzeko agindua emango du eta, murrizketarik egin behar bada, bakoitzari dagokion likidazioa igorriko dio Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari. sailburuordeari baitagokio horren inguruko ebazpena egitea bi hileko epean, justifikazioak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (betiere, helburua bete dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutik ere laguntzaren bat jasoz gero, diru-laguntzak esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da, betiere onuradun izateko agindu honetan ezarritako betekizunak konplituz gero. Horrelakoetan, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak kitapen-ebazpena emango du, diru-laguntzen zenbatekoak doitzeko, eta, hala badagokio, sobera jasotako diru-kopurua itzultzeko aginduko da.

Diru-laguntzen erakunde onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluak jasotako gorabeheraren batean aurkitzen badira (Testu Bategina azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen), edota agindu honetan, legedi aplikagarrian edo emate-ebazpenean xedatutako baldintzetako bat betetzen ez badute, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, interesdunari entzuteko bidezko prozedura gauzatu eta gero, deklaratuko du interesdunak galduko duela jasotzeke dituen diru-kopuruak jasotzeko eskubidea eta, hala badagokio, laguntza ordaindu zenetik jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkiola, bidezkoak diren gainerako jardueketen kalterik gabe, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera. Diru-kopuru horiek diru-sarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako, eta erantzukizun-araudia Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 64. artikuluan ezarritakoa izango da.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 23a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.

Udala/Entitatea: ................................................. Udaleko alkate-udalburua edo Entitateko lehendakari jauna/andrea: ...................................................................................................................................................................................................................................

Jakinarazpenetarako helbidea:....................................................................................................................................... zk:..................

PK:..........................Udalerria:.............................................................................................................................................................

Harremanetarako pertsona, informazioa emateari begira:

Izen-abizenak: .................................................................. Kargua (betetzen duen lanpostua): ...........................................................

Tel.:............................. Faxa:............................ Posta elektronikoa: ...................................................................................................

Hainbat udalerri biltzen dituzten entitateen kasuan, adierazi zeintzuk diren udalerri horiek: ..............................................................

............................................................................................................................................................................................................

Eskatzen dut: ................. (1) euroko diru-laguntza, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren 2009ko apirilaren 23ko Aginduaren babesean.

Elementuen banakako zerrenda Aurrek. kostua

......................................................................................................................... ...................

......................................................................................................................... ...................

......................................................................................................................... ...................

......................................................................................................................... ...................

......................................................................................................................... ...................

Guztira (2) .......

Honako finantziazio-iturrien kontura:

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila: (1) ...................

Udala/Mankomunitatea/Partzuergoa: ...................

Besterik: ...................

Guztira (2) ...................

LIBURUTEGI PUBLIKOETAN TEKNOLOGIA BERRIAK EZARTZEKO EDO/ETA GARATZEKO AGIRI OSAGARRIAK

Erakunde eskatzaileko langile teknikoek izenpetutako txostena.

Enpresa hornitzaileen aurrekontuak.

Udal eskatzaileetan erroldatutako biztanle-kopurua jasoko duen erakunde eskatzailearen idazkariaren ziurtagiria.

Helburu berarekin beste erakunde publiko edo pribatuei egindako beste laguntza-eskabideei buruzko ziurtagiria, edo helburu berarekin beste laguntzarik eskatu ez izanaren ziurtagiria.

Udal batek baino gehiagok legez osaturiko erakundearen helburua liburutegi publikoaren zerbitzua batera kudeatzea dela ziurtatzen duen agiria.

Udal liburutegi publikoak kudeatzeko eskudun diren toki-erakundeak eskuduntza hori esleiturik duela egiaztatzen duen dokumentazioa.

............................................................................, 2009ko .....................................aren ......................a.

Izpta.: (Alkate-udalburuaren edo erakundearen legezko ordezkariaren sinadura)

KULTURA, GAZTERIA ETA KIROL SAILBURUORDEA

(1) Finantziazio-iturrien taulan Kultura Sailari dagokion atalean jarri behar da eskatutako diru-kopurua.

(2) Aurreikusitako kostuei dagokien kopuru orokorrak bat etorri behar du finantziazio-iturrien kopuru orokorrarekin.

  1. Biztanleria irizpidea.

    1. Biztaleriaren homologazioa (P). Erakunde onuradunen herriak biztanle-kopuruaren arabera sailkatu ditugu, eta herrien P balore homologatua lortu dugu, sailkapen honen arabera:

      Biztanleak P

      0tik - 1.000ra 1.000

      001etik 2.000ra 2.000

      001etik 3.000ra 3.000

      001etik 5.000ra 5.000

      001etik 10.000ra 10.000

      001etik 15.000ra 15.000

      001etik 20.000ra 20.000

      001etik 25.000ra 25.000

      001etik 50.000ra 50.000

      001etik 100.000ra 100.000

      001etik 150.000ra 150.000

      001etik 200.000ra 200.000

      001etik 250.000ra 250.000

      000naka jarraitzen du

      Adibideak: 3.248 biztanledun udalerri bat 5.000 dituenarekin parekatuko da, eta 54.949 biztanledun beste bat, 100.000 dituenarekin.

    2. Biztanleria irizpidea. Koefiziente zuzentzailea ezartzea (IZ).

      Honako koefiziente zuzentzailea ezarriko da:

      Biztanleak IZ

      0tik - 1.000ra 1,8

      001etik 2.000ra 1,6

      001etik 3.000ra 1,4

      001etik 5.000ra 1,2

      001etik 10.000ra 1

      001etik 25.000ra 0,8

      001etik 50.000ra 0,6

      001etik 150.000ra 0,4

      001etik 200.000ra 0,3

      001etik 250.000ra 0,25

      001etik aurrera 0,2

  2. Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren katalogo orokorraren barruan sartuta dauden edo ez dauden aintzat hartuta. Koefizienteak aplikatzea (KA).

    KA

    EIPSren katalogo kolektiboan parte hartzea 1,20

    EIPSren katalogo kolektiboan parte ez hartzea 1

    FORMULA

    P: Biztanle-tarteentzako homologatutako biztanleria.

    IZ: Indize zuzentzailea.

    KA: EIPSren on line katalogoan izaten den parte hartzeari edo parte ez hartzeari esleitutako balioa.

    B: Onuradunak jasotako puntuazioa.

    BB: Onuradun guztien puntuazioen batura, hots, PpB guztien batura.

    DK: Diru-baliabide erabilgarriak. Aginduaren diru-hornidura 500.000,00 euro da. Soberakinak banatzeari begira, Agindua aplikatu eta geroko baliadibeak hartuko dira kontuan.

    DL: Onuradun bakoitzari esleitutako diru-kopurua. Alegia, erabilgarri dagoen kopurua banaka lortutako puntuazioen arabera onuradunen artean zatikatzearen ondorioz eta horrek onuradun guztien puntuazioen multzoarekin duen lotura aintzat hartuta esleitutakoa.

    Prozedura honelakoa da:

  1. Onuradun bakoitzari P, IZ eta KA balioak esleitu.

  2. P, IZ eta KA balioen biderkadura. Horretara, onuradun bakoitzaren puntuazioa lortzen da (B).

  3. Onuradun guztien puntuazioen batura, hots, B guztien batura. Emaitza BB balioa da.

  4. Onuradun bakoitzari dagokion diru-kopurua, hau da: erabilgarri dauden baliabideak bider onuradun jakin baten puntuazioa; emaitza hori Kultura Sailak gehienez eman dezakeen ehunekoarekin biderkatu eta onuradun guztien puntuazioen baturaz zatituta. Alegia:

    DL = DKB

    BB

  1. Artikuluan aipatzen dena kontutan hartuz: diruz lagundu daitekeen gastuaren % 90 har dezake diru-laguntzak, betiere erakunde onuradun bakoitzeko 100.000,00 euro gainditzen ez badira.

........................................................................................................................................................................ jaunak/andreak,

....................................................................................................................................................................................................

Udal/Entitateko idazkariak/kontu-hartzaileak edo legezko ordezkariak,

ZIURTATZEN DU:

Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren 2009ko ren ko Aginduaren babesean eta 2009ko ............... aren .....ko Ebazpenaren bitartez udal/entitate honi emandako diru-laguntzaren baitan, honako erosketa/instalazioak egin direla 2009. urteko ekitaldian:

Elementuen banakako zerrenda Gastua

............................................................................................................................... .....................

............................................................................................................................... .....................

............................................................................................................................... .....................

............................................................................................................................... .....................

............................................................................................................................... .....................

Guztira .....................

Honako finantziazio-iturrien kontura:

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila: .....................

Udala/Mankomunitatea/Partzuergoa: .....................

Besterik: .....................

Guztira .....................

Izpta:............................ jaunak/andreak, Udal/Entitateko idazkariak/kontu-hartzaileak edo legezko ordezkariak,

.................., 2009ko...........aren......a.

KULTURA, GAZTERIA ETA KIROL SAILBURUORDEA

(3) Kultura Sailak emandako diru-laguntzaren kopurutik, eta bestelako finantziazio-iturrietatik eratorritako kopuruak gehituta, gastua guztira estaltzeko nahikoa den kopurua (osoa edo zatikakoa) jarriko da.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik