- AGINDUA, 2009ko apirilaren 23koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Instalazioak, Ekoizpen-Prozedurak eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren ezagutza-arloko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketara deitu zuen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez deitutako lanpostuak esleitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko apirilaren 23koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Instalazioak, Ekoizpen-Prozedurak eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren ezagutza-arloko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketara deitu zuen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez deitutako lanpostuak esleitzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 89
- Hurrenkera-zk.: 2573
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/23
- Argitaratze-data: 2009/05/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
2007ko azaroaren 21eko Aginduaren bitartez, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri mailak dituzten lanpostuak, Instalazioak, Ekoizpen-Prozedurak eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren ezagutzako arlokoak, hain zuzen, betetzeko lehiaketarako deialdia egin zen.
Balorazio Batzordearen 2009ko apirilaren 20ko Erabakiaren bitartez erabaki zen deialdiaren xedeko lanpostuei buruzko behin betiko proposamena Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari aurkeztea.
Horregatik guztiagatik, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.j) artikuluan ematen zaizkidan eskumenez baliaturik, honako hau
Lehenengoa. 2007ko azaroaren 21eko Aginduaren bitartez deitutako I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri mailak dituzten Instalazioak, Ekoizpen-Prozedurak eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren ezagutza-arloko lanpostuen esleipena onartzea, eta gainera, honen eranskin gisa argitaratzea.
Bigarrena. Destino berrien jabetza-hartzea 2009ko maiatzaren 18an gauzatuko da.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, berau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ipini ahal da bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 23a.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
2007ko azaroaren 21eko DEIALDIAREN AGINDUA / ORDEN de CONVOCATORIA del 21 de noviembre de 2007
ESLEITUTAKO LANPOSTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
LISTADO DEFINITIVO DE PUESTOS DE TRABAJO ADJUDICADOS
Eskatzailearen Izena Kidegoa Lanp. Lanpostuaren Izena Dot Saila/Erakundea Adm.Egituraren atala Lan-egoitza Puntuaz Esleip.Zer.
Nombre del Solicitante Cuerpo Puesto Denominación Puesto Dot Departamento/Org. Centro Orgánico Destino Puntuac Mot.Adjud.
CALVO DEL RIO, A02EU020 510181 LAN-ARRIS. PRE. ARD. 2 OSALAN ARABAKO LURRALDE ZEN VITORIA- 207,100 PU
RAFAEL FELIX R. PR. DE RIES. LAB. OSALAN CENTRO TERRIT. ÁLAVA GASTEIZ
GOMEZ OÑA, LUIS A02EU028 510181 LAN-ARRIS. PRE. ARD. 1 OSALAN ZORD. TEKNIKOA BARAKALDO 189,650 PU
R. PR. DE RIES. LAB. OSALAN SUBDIR. TÉCNICA
GONZALEZ JORRIN, A04EU041 510182 LAN-AR. PR. ARLO-AR. 6 OSALAN BIZKAIAKO LURR. ZENT BARAKALDO 215,950 PU
JOSE LUIS R. Á. PR. DE RI. LA. OSALAN CENTRO TERR. BIZKAIA
HILERA CRESPO, A02EU028 510051 IN. EN. AD. KOORD. 5 IND,MERKA,TURISMO BIZKAIKO L. BULEGOA BILBAO 252,800 PU
GERARDO COO. ADM. IND. Y EN. IND,COMER,TURISMO OF. T. BIZKAIA
LOPEZ MARTINEZ, A02EU028 511331 IND.ADMIN. ARD. 2 IND,MERKA,TURISMO KON.INDUS.SEGUR. ZUZ VITORIA- 157,820 PU
MARIANO ALBERTO RESP. ADMIN. IND. IND,COMER,TURISMO DIR.CONS.SEGUR.IND. GASTEIZ
MARKAIDA URIARTE, A02EU028 510051 IN. EN. AD. KOORD. 3 IND,MERKA,TURISMO BIZKAIKO L. BULEGOA BILBAO 204,052 PU
M.ª JESUS COO. ADM. IND. Y EN. IND,COMER,TURISMO OF. T. BIZKAIA
MARTINEZ DE LAGOS A04EU039 510051 IN. EN. AD. KOORD. 6 IND,MERKA,TURISMO ARABAKO L. BULEGOA VITORIA- 242,300 PU
MANZANA, COO. ADM. IND. Y EN. IND,COMER,TURISMO OF. T. ALAVA GASTEIZ
FRANCISCO JAVIER
MORENO SARACIBAR, A04EU032 510182 LAN-AR. PR. ARLO-AR. 5 OSALAN BIZKAIAKO LURR. ZENT BARAKALDO 297,200 PU
JAVIER R. Á. PR. DE RI. LA. OSALAN CENTRO TERR. BIZKAIA
MUÑOZ SAN MARTIN, A02EU028 511261 INSTA. ERRADI. ARD. 1 IND,MERKA,TURISMO KON.INDUS.SEGUR. ZUZ VITORIA- 149,784 PU
JOSE MIGUEL RESP. INS. RAD. IND,COMER,TURISMO DIR.CONS.SEGUR.IND. GASTEIZ


