- AGINDUA, 2009ko apirilaren 23koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Ingurumenaren ezagutza-arloko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketara deitu zuen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez deitutako lanpostuak esleitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko apirilaren 23koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Ingurumenaren ezagutza-arloko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketara deitu zuen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez deitutako lanpostuak esleitzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 89
- Hurrenkera-zk.: 2575
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/23
- Argitaratze-data: 2009/05/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
2007ko azaroaren 21eko Aginduaren bitartez, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri mailak dituzten lanpostuak, Ingurumenaren ezagutza-arlokoak, hain zuzen, betetzeko lehiaketarako deialdia egin zen.
Balorazio Batzordearen 2009ko apirilaren 21eko Erabakiaren bitartez erabaki zen deialdiaren xedeko lanpostuei buruzko behin betiko proposamena Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari aurkeztea.
Horregatik guztiagatik, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.j) artikuluan ematen zaizkidan eskumenez baliaturik, honako hau
Lehenengoa. 2007ko azaroaren 21eko Aginduaren bitartez deitutako I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarri maila dituzten Ingurumenaren ezagutza-arloko lanpostuen esleipena onartzea, eta gainera, honen eranskin gisa argitaratzea.
Bigarrena. Destino berrien jabetza-hartzea 2009ko maiatzaren 18an gauzatuko da.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, berau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ipini ahal da bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 23a.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
2007ko azaroaren 21eko DEIALDIAREN AGINDUA / ORDEN de CONVOCATORIA del 21 de noviembre de 2007
ESLEITUTAKO LANPOSTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
LISTADO DEFINITIVO DE PUESTOS DE TRABAJO ADJUDICADOS
Eskatzailearen Izena Kidegoa Lanp. Lanpostuaren Izena Dot Saila/Erakundea Adm.Egituraren atala Lan-egoitza Puntuaz Esleip.Zer.
Nombre del Solicitante Cuerpo Puesto Denominación Puesto Dot Departamento/Org. Centro Orgánico Destino Puntuac Mot.Adjud.
AGUIRRE ORCAJO, A02EU018 510092 INGURU. ARLO-ARD. 5 INGUR. ETA LUR.ANTOL INGURUG.KALIT.ZUZ. VITORIA- 236,792 PU
JAVIER RES. ÁR. DE ME. AMB. M.A. Y ORD.TERR. D. CALIDAD AMBIENTAL GASTEIZ
BARTUREN BARROSO, A02EU002 510092 INGURU. ARLO-ARD. 11 INGUR. ETA LUR.ANTOL ING.PLAN.EBAL.KON.Z. VITORIA- 255,200 PU
M.ª ROSARIO RES. ÁR. DE ME. AMB. M.A. Y ORD.TERR. D.PLAN.EVAL.CON.AMB. GASTEIZ


