- AGINDUA, 2009ko apirilaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena eta Osasun sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei 2009-2010 ikasturtean zehar egin beharreko Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektuak garatzeko deia egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko apirilaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena eta Osasun sailburuarena, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei 2009-2010 ikasturtean zehar egin beharreko Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektuak garatzeko deia egiten diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 98
- Hurrenkera-zk.: 2997
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/29
- Argitaratze-data: 2009/05/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren eta Osasun sailburuaren 1996ko martxoaren 26ko 2092/1996 Aginduaren bitartez, osasuna sustatu eta arlo horretan hezteko lankidetza-esparru bat ezarri zen bi sail horien artean. Agindu horretan zehaztutako interes komuneko eremuak honako hauek izan ziren: a) Osasuna sustatzea, horretarako elikadura eta nutrizioaren, ariketa fisikoaren, istripuzko lesioen prebentzioaren eta aho-hortzen osasunaren arloetan bizimodu eta aztura osasungarriak hartu eta barneratzea bultzatuz; b) Afektibitateari eta sexuari buruzko hezkuntza eta pertsonarteko harremanen heziketa, gai jakin batzuk batez ere nerabeei zuzenduta; hiesa, sexu-transmisiozko gaixotasunak eta nahigabeko haurdunaldiak, esaterako; c) Alkohola, tabakoa eta bestelako substantzien gehiegizko kontsumoa.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren eta Osasun sailburuaren 2000ko irailaren 22ko 5288/2000 Aginduaren bitartez 1996ko martxoaren 26ko 2092/1996 Agindua aldatu egin zen, Drogamendetasuen Idazkaritzaren bitartez Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari sarrera emateko, helburu horrekin sortutako lankidetza akordioan eta Batzorde mistoan.
Aipatutako agindu horrek esparru egokia sortu zuen bien artean lanean aritzeko prozesurako; izan ere, aspaldian ziharduten Sail biak elkarrekin lanean, eskoletako bizimodu osasuntsuaren eta aztura osasungarrien sustapenari dagokionez.
Ildo horretatik, 1998. urtean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Osasun Sailak unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei dei egin zieten Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektuak garatzeko, eta deialdi horiek urtero egiten jarraitu da.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoaren menpeko ikastetxe publikoek ezin dute parte hartu dirulaguntzen sisteman, ez eta sistema horren araudipean egon ere, nolabaiteko autonomia izan arren, nortasun juridikorik ez baitute eta Administrazioan bertan sartuta baitaude. Horrenbestez, beharrezkoa da diru-izendapenak bereiztea laguntzak jaso ahal izateko. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 57. eta 54.2 artikuluetan esaten denez, ikastetxe publikoek osagarrizko diru-horniketak eskuratu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura hezkuntza-proiektua eta ikastetxearen urteko plana garatu ahal izateko. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 48.2 artikuluan, bestalde, ezartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko erakundeetakoak ez diren pertsonei edo erakunde publiko edo pribatuei aurrekontu orokorren kontura doan emandako fondo publikoak dirulaguntzak izango direla.
Aurreko guztia kontuan izanik eta, gorago aipatu bezala, bi Sailen arteko lankidetza zabaldu eta sakontzeko xedez, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren eta Osasun Publikoko zuzendariaren proposamenez, hau
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko hezkuntzako edozein maila eta mota irakasteko baimena duten itunpeko ikastetxe pribatuei dirulaguntzak ematea, 2009-2010 ikasturtean ezarri beharreko Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektuak garatzeko.
Dena den, ikastetxeak Osasun Sailaren Osasunerako Heziketa Unitateez, Hezkuntza Sailaren eskualdeko laguntza-zerbitzuez (Berritzeguneak) eta kanpoko aholkularien laguntzaz balia daitezke hala proiektua lantzeko orduan nola aplikatzerakoan.
Ikastetxe publikoetan onartutako proiektuak garatzeko ez dute inolako ordutegi-murrizketarik izango bertan parte hartzen duten irakasleek.
Dena dela, ikastetxeak, antolakuntzako bere autonomiaren barruan, proiektuaren arduradunaren ordutegia bertan burutzen duen lanari egokitzeko moldatu ahal izango du, eskola-orduei dagokienez zein hauen banaketari dagokienez, ikastetxearen ordu-aukerak kontuan hartuz eta beti ikasturteko hasierako zirkularren arauak betetzen dituelarik.
Onartutako proiektuak ikastetxearen 2009-2010 ikasturteko planean sartu beharko dira.
Ikastetxeko zuzendariak edo legezko ordezkariak zigilatu eta izenpeturiko eskaera, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari eta Osasun Publikoko zuzendariari zuzendua (I. eranskina).
2009-2010 ikasturtean garatuko den Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako proiektuaren deskribapena; oinarrizko informazioa agertuko da bertan, gai honen gaineko jarraibideetan azaltzen den eran (II. eranskina).
Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako proiektuaren laburpen-fitxa (III. eranskina).
Klaustroaren akta; bertan, klaustroak Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektua ezagutzen duela eta ikastetxearen barne-antolamenduan proiektu horrek izan ditzakeen ondorioak bere gain hartzen dituela jasoko da (IV. eranskina).
Ordezkaritza Organo Gorenaren akta; bertan, eskariaren oniritzia jasoko da, baita baieztapen hauek ere: aurkezturiko proiektua ezagutu eta onartzen duela, proiektua gauzatzeko behar diren neurriak hartuko dituela eta, onartzen bada, urteko planean jasoko duela (V. eranskina).
Ikastetxeko zuzendariaren edo ordezkari legalaren zinpeko aitorpena, xede bereko beste deialdi batean ez parte hartzea eta sexu-arrazoiengatiko diskriminazioagatik administratiboki edo penalki ez zigortua izana, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.5. artikuluan dagoenarekin bat etorriz, Emakume eta Gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Xedapen Gehigarriaren arabera (VI. eranskina).
Itunpeko ikastetxeek zerga-betebeharrak eguneratuta dituztela egiaztatzen duen agiria aurkeztuko dute, Ogasun eta Administrazio Publikoko sailburuaren 1997ko martxoaren 21eko Aginduan ezarritakoaren arabera (apirilaren 21eko EHAA). Titularra pertsona juridikoren bat izanez gero, dirulaguntza eskatzeko behar adinako aginpidea baduela egiaztatu beharko du eskabidea egin duenak.
Agirien jatorrizkoa eta bi kopia aurkeztuko dira, Osasun Sailaren Osasun Publikoko Zuzendaritzan edo Hezkuntza Sailaren Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusten den edozein egoitzatan. Eskabideak posta-bulego batean aurkeztea erabakiz gero, kartazala irekita utziko da postako funtzionarioak ziurtatu aurretik eskariari zigilua jar diezaion.
Osasun Publikoko zuzendaria.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.
Osasun Sustapenerako Unitateko arduraduna.
Pedagogi-Berriztapeneko zerbitzuburua.
Osasun Sustapenerako Unitateko arduraduna.
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako programen ebaluakuntzaren teknikari bat.
Osasun Heziketarako Unitateetako teknikari bat.
Pedagogi-Berriztapeneko zerbitzuko teknikari bat.
Proiektuen zerrenda, puntuazioaren arabera, artikulu honetako 3. puntuan ezarritako irizpideak kontuan hartuta.
Proiektu bakoitza onartzeko sartu beharrekotzat jotzen dituen aldaketak.
Agindu honetako 13. artikuluan aurreikusten den Ebaluazio Batzordeak proiektuak baloratuko ditu Azpibatzorde Teknikoak egindako txostenak oinarritzat hartuta, eta proiektu bakoitzari eman beharreko dirulaguntza edo diru-horniketa erabakiko du; ondoren, Osasun sailburuordeari aurkeztuko dio ebazpen-proposamena.
Proiektuak baloratzeko eta dirulaguntzen edo diru-horniketen zenbatekoa zehazteko irizpide hauek hartuko dira aintzat:
Ezarritako lehentasunei proiektuak zenbateraino egokitzen zaizkien (gehienez 5 puntu).
Aurkezturiko proiektua justifikatzen duen ikastetxearen osasun premien eta lehentasunen diagnostikoa.
Gizarte-egoera txarrean dagoen biztanleriari erantzuten dion ikastetxea.
Lehentasunezko gaiak: elikadura osasuntsua; ariketa fisikoaren sustapena; ingurune baikorra.
Proiektua garatuko den Hezkuntza Ziklo, Etapa eta Maila bakoitzeko taldeen kopurua.
Ikastetxeko komunitatea eta ingurunea (gurasoak, osasun eskualdeko profesionalak edota beste kolektibo batzuetako profesionalak) osatzen duten estamentu ezberdinen artean bizimodu osasungarriak sustatzen dituen ikastetxea izatea.
Proiektuen deskribapenaren zehaztasuna (gehienez 2 puntu).
Arrazoiak eta helburuak.
Jarduerak.
Denbora-antolaketa.
Baliabideak.
Ebaluaketa.
Ikasleen eta ikastetxeko eta inguruneko gainerako estamentuen artean bizimodu osasungarriak sustatzeari dagokionez ikastetxeak izan duen ibilbidea (gehienez 1 puntu).
Aldez aurretik bizitza osasungarriko azturen sustapenera zuzendutako programak garatu dituen ikastetxea izatea.
Ikasleekin egingo den hezkuntzako praktikarako ekarpen berria (gehienez 2 puntu).
Inplikatutako arloak.
Metodología.
Dibertsitatearen trataera.
Aurreikusitako emaitzak.
Proiektu bakoitzak jaso beharreko laguntzaren kalifikaziorako, proportziozko banaketa sistema erabiliko da, deialdiaren diru-horniketa balorazio fasean jasotako puntuazioaren proportzioari jarraituz banatu da, artikulu honen aurreko puntuan aipatzen diren irizpideak aplikatuz, ezarritako gehienezko laguntza errespetatuz, edo, txikiagoa balitz, eskatutako kopurua.
Behin betiko ebazpena EHAAn argitaratuko da aipaturiko epearen barruan, emandako dirulaguntza edo diru-horniketa zehaztuko duelarik. Ebazpen horren aurka errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasun sailburuari, argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Ezarritako epean berariazko ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertu behar da.
Dirulaguntza edo diru-horniketa horiek bateraezinak izango dira xede bereko beste deialdi batzuen bidez lor daitezkeen dirulaguntza edo diru-horniketekin.
Egindako gastuen jatorrizko ordainagiri, faktura edo bestelako egiaztagiri guztiak sartu beharko dira memorian, gastuak legez onartutakoak eta emandako dirulaguntzaren edo diru-horniketaren kontuan ezartzekoak baldin badira. Diru-horniketa horien onuradunak ikastetxe publikoak direnean, jatorrizko agirien ordez ordezkaritza-organo gorenaren egiaztagiria aurkeztu ahal izango dute, jasotako diru-horniketei emandako erabilerari buruzkoa. Jatorrizko egiaztagiri horiek ikastetxeen esku geratuko dira, ekonomia-kontrolaren aginpidea duten organoen eskura.
Era berean, proiektuan parte hartu dutenen zerrenda sartu beharko da memorian, VIII. eranskinaren ereduaren ildotik.
a) III. kapituluan aipaturiko Azpibatzorde Teknikoak esaten badu, 23. artikuluan zehazten den dokumentazioaren bidez, proiektuaren gutxieneko helburuak ez direla betetzen.
Agindu honetan xedatutako edozer ez betetzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura emandako dirulaguntzen onuradunei dagozkien eginbeharretakoren bat ez betetzea.
Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (1992ko otsailaren 17ko EHAA) araututakoaren arabera egingo da itzulketa.
Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen ikastetxe onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:
Emandako dirulaguntza onartzea. Zentzu honetan, onuradunek dirulaguntza ematearen jakinarazpena eta onarpen eranskina jaso eta hamabost eguneko epean, berau behar bezala beterik Osasun Publikoko Zuzendaritzara bidaliko ez balute, emandako dirulaguntzari uko egiten zaiola ulertuko da.
Dirulaguntza ematea eragin duen xedean erabiltzea.
Deialdi honen kontura emandako dirulaguntzei buruzko informazioa ematea, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak edo Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, beren eginkizunak betez, eskatuz gero.
a) III. kapituluan aipaturiko Azpibatzorde Teknikoak esaten badu, 23. artikuluan zehazten den dokumentazioaren bidez, proiektuaren gutxieneko helburuak ez direla betetzen.
Agindu honetan xedatutako edozer ez betetzea.
Era berean, Azpibatzorde Teknikoak ondoko dokumentazioa bidaliko dio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari:
Ikastetxeen zerrenda, Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektua eta helburuen betetze-maila adieraziz, bereziki aurreikusitako helburuen gutxienekoa ere bete ez bada.
Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektu bakoitzean parte hartu dutenen zerrenda (VIII. eranskina).
Ziurtagiriak prestakuntza-jarduerei dagokien Arlo/Eremuaren arabera emango dira:
Sustapenari eta Osasun-hezkuntzari buruzko Berrikuntza-proiektuek, onartuak izateko, lortu behar duten portzentajezko partaidetza % 60koa izango da, Berrikuntza-proiektua aplikatzeak harrapatzen duen maila/ziklo/etapa/sail/organoko irakasle guztiekiko.
Ziurtagiria Proiektuan izandako partaidetzaren arabera emango da, beti ere prestakuntza-aldea edota Berrikuntza-proiektuaren aplikazio-aldea % 80an gaineratzen bada.
Ikastaro berean, Berrikuntza-proiektuagatik, inoiz ere ez zaio emango irakasle berari 90etik gorako orduko ziurtagiririk, Berrikuntza hori hezkuntzazkoa izan, Ingurumenekoa izan, Osasun-promoziokoa izan zein prestakuntza-jardueretakoa izan arren.
1 artikuluan esleitutako zenbateko osoa alda daiteke, Osasun Sailaren beste laguntza-programa batzuen gauzatzean agortu gabe geratu diren baliabide ekonomikoen arabera, betiere eskatutako laguntzen ebazpena eman aurretik. Inguruabar hau Osasun sailburuordearen ebazpenaren bidez jakinaraziko da.
Lehenengoa. Agindu honek aurreikusten ez duenerako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legea ezarriko da.
Bigarrena. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eta Osasun Publikoko Zuzendaritzak aginpidea dute agindu hau betearazteko beharrezkoak izan daitezkeen jarraibideak emateko.
Hirugarrena. Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 29.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
Osasun sailburua, sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.
Ikastetxearen kodea
Proiektuaren izenburua:
Ikastetxearen zuzendaria/legezko
ordezkaria: NAN
Ikastetxearen izena
Ikastetxearen helbidea: Herria
kalea/plaza
Posta-kodea Telefonoa Faxa E-mail:
ADIERAZPENAK:
Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektuen deialdiaren baldintzak ezagutzen ditut. Deialdi honetan eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko agirien jatorrizkoa eta bi kopia honekin batera aurkezten ditut.
Osasunerako sustapen eta hezkuntzari dagokion berriztapen proiektuaren deskribapena.
Proiektuaren laburpen-fitxa (III. eranskina)
Klaustroaren akta (IV. eranskina).
Ordezkaritza Organo Gorenaren akta (V. eranskina)
Zuzendaritzaren zinpeko aitorpena (VI. eranskina).
Bestelakoak
ESKARIA:
Ikastetxeak aurkezturiko Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektua onartzea.
....................................., 2009ko .................ren.............a.
Sarrera
Eguna:
Sinadura
Zigilua:
(sinadura eta zigilua)
HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO ZUZENDARIA
OSASUN PUBLIKOKO ZUZENDARIA
Ikastetxearen kodea
Proiektuaren justifikazioa. Gomendatzen da honako puntu hauek atal honetan aipatzea:
Aurkezturiko proiektua justifikatzen duen ikastetxearen osasun premien eta lehentasunen diagnostikoa.
Gizarte-egoera txarrean dagoen biztanleriari erantzuten dion ikastetxea.
Lehentasunezko gaiak: drogamenpekotasunaren eta tabakismoaren prebentzioa; elikadura eta obesitatearen prebentzioa; ariketa fisikoaren sustapena.
Proiektua garatuko den Hezkuntza Ziklo, Etapa eta Maila bakoitzeko taldeen kopurua.
Ikastetxeko komunitatea eta ingurunea osatzen duten estamentu ezberdinen artean bizimodu osasungarriak sustatzen dituen ikastetxea izatea.
Aldez aurretik bizitza osasungarriko azturen sustapenera zuzendutako programak garatu dituen ikastetxea izatea.
Ezarritako lehentasunei egokitzea eta bizimodu osasungarria sustatzeari dagonionez ikastetxeak izan duen ibilbidea.
Proiektuaren helburuak.
Erabiliko den metodologia. Aktibitateak. Denboralizazioa
Aplikatzea aurreikusten den ikasle taldeak
Aurreikusitaren proiektuaren ebaluaketa.
Prestakuntza eta aholkularitzarako beharrak: hasieran eta prozesuan.
Aurrekontua.
Izenburua
Ikastetxearen kodea
Ikastetxea
Haur LMH DBH Batx. Form. I Bestelakoak (zehaztu)
ikasle-taldeen kopurua, guztira
irakasle kopurua, guztira
OSHBP-an ikasle-taldeen kopurua
OSHBP-an irakasle kopurua
Oinarrizko orduak Orduak/aste Aste kop. Guztira Osagarrizko orduak Orduak/aste Aste kop Guztira
Materialen lantzea Ikastetxeko aholkularitza
Irakasle parte hartzaileen koordinazioa Ikastetxez kanpoko aholku
Ikasgelako aplikazio orduak GUZTIRA
Aplikazio analisia eta balorazioa
GUZTIRA
Aurrekontua:
Materiala Aholkularitza Ikastaroak Joan-etorriak Bestelakoak Guztira
Euroak
............ko irakasleen klaustroak, ez ohiko bilera egin du gaur, 2007ko ..............ren........(e)an, ...........etan. Bere funtzionamendurako ezarritako lege-baldintzak betetzen dituelarik, eta 2009ko ....................ren .........ko Aginduak ezartzen dituen osasun sustapen eta heziketaren berriztapenerako proiektuen deialdiaren betekizunetan oinarriturik, adierazten du irakasle guztiek ezagutzen dutela aurkezturiko proiektua bai eta beronek barne hartzen dituen ekintza guztiak ere, eta bere gain hartzen dituela proiektu honek izan ditzakeen ondorio pertsonalak nahiz taldekoak, bai eta ikastetxearen barne antolamenduan eragiten dutenak ere.
..............................., 2009ko .........................ren...........a.
Klaustroko burua
(sinadura eta zigilua)
Proiektuaren izenburua:
ko Ordezkaritza Organo Gorenak aparteko bilera egin du gaur,
2009ko................................., bertan hurrengo jaun-andreak zirela:
Gurasoen ordezkaritzan:
Irakasleen ordezkaritzan:
Ikasleen ordezkaritzan:
eta irakasle ez diren langileen ordezkaritzan:
Ikastetxeko zuzendari den
jauna/andrea organoko buru izanik, eta 2009ko ................... aren .........ko Aginduaz egindako Osasun Sustapen eta Heziketaren Berriztapenerako Proiektuen deialdiaren baldintzak betez, organoak proiektua gauzatzeko behar diren neurriak hartuko dituela ziurtatzen du, eta onarpena jasoz gero, urteko planean sartuko duela, eta klaustroko irakasle den ....................................................................... jauna/andrea koordinatzaile izendatzen duela
2009ko................................ren...............a.
Ordezkaritza organo goreneko burua
(sinadura eta zigilua)
Proiektuaren izenburua:
jaunak/andrea
Ikastetxeko zuzendaria/legezko ordezkaria denez,
AITORTZEN DU ZINPEAN Ikastetxearen zuzendariaren edo ordezkari legalaren zinpeko aitorpena xede berarekin beste leialdi batean parte hartzea eta administratiboki edo penalki ez zigortua izana sexu-arrazoiengatik diskriminazioan jausteagatik, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.5. artikuluan dagoenarekin bat etorriz, Emakume eta Gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Xedapen Gehigarriaren arabera (VI. eranskina).
..............................., 2009ko .........................ren ............a.
Zuzendaria/Legezko ordezkaria
(izena eta sinadura)
Proiektua garatu den testuinguruaren ezaugarri orokorrak eta bereziak.
Proiektuaren helburuen betetze-maila:
Hasieran proposaturikoak.
Proiektua amaitutakoan lorturikoak.
Proiektua abian jarri bitartean egindako aldaketak:
Helburuetan.
Metodologian.
Antolakuntzan.
Egutegian.
Proiektuan zehar erabilitako ebaluazio-prozesuaren laburpena.
Osasun-zentroarekin eta Osasunaren Heziketarako Unitatearekin burututako lankidetza-jarduerak.
Ondorioak:
Proiektuaren lorpenak.
Ikastetxean izandako eragina.
Parte hartu duten irakasleen zerrenda, datu hauek zehaztuz: izena, 2 abizen, NAN eta bakoitzaren parte hartzearen berriztatzeko proiektuko eman beharko da informazio hori; ikastetxeko zuzendaritzaren onespenarekin (VIII. eranskina).
Prestaturiko materialak (baleude).
Gastuen justifikazioa (20.2 artikulua)
Proiektuaren izenburua
Ikastetxea Lurraldea
Ikastetxearen kodea
Proiektuaren Koordinatzailea
Izen-deiturak NAN part. %.
Parte hartzen dutenen datu pertsonalak eta NAN
Izen-deiturak NAN part. %.
Ikastetxearen zuzendaria


