- AGINDUA, 2009ko apirilaren 30ekoa, Kultura sailburuarena, Euskadi literatura-saria, haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona, arautu eta horretarako dei egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko apirilaren 30ekoa, Kultura sailburuarena, Euskadi literatura-saria, haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona, arautu eta horretarako dei egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 93
- Hurrenkera-zk.: 2750
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/30
- Argitaratze-data: 2009/05/19
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Haur eta gazteentzako euskarazko literatura-lanetarako Euskadi literatura-sariak haur eta gazteen gaien inguruan euskaraz idatzi eta argitaratutako lan baten literatura-kalitatea saritzen du, euskararen normalizazioa bultzatzeko eta euskara aberastu eta haur eta gazteentzako literatura-adierazpenerako erabil dadin.
Kultura Sailak urtero egiten du sari honetarako deialdia asmo bikoitzarekin: saritutako lana zabaltzea eta egilea bera eta bere gainerako lanak ezagutaraztea.
Argitalpenen alorrean duen oihartzun eta garrantziagatik, sari hau euskal literatura sustatzeko eta zabaltzeko tresnarik egokienetako bat bihurtu da.
Kultura Sailaren egitekoa da, besteak beste, literatura-sorkuntza errazten duten jarduerak sustatzea. Beraz, bere zeregina betetzeko, Kultura Sailak egoki deritzo haur eta gazteentzako euskarazko literatura-lanetarako Euskadi literatura-saria arautzeari eta horretarako deialdia egiteari.
Ondorioz, hauxe
Agindu honen xedea Euskadi literatura-saria, haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona, arautzea eta horretarako dei egitea da.
Aipatu literatura-sariaren asmoa da, bizirik dagoen egile batek haur eta gazteentzako literaturaren alorrean euskaraz idatzitako lan nabarmenena saritzea, kontu horietan adituak direnen arabera.
Haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokion Euskadi literatura-saria 18.000 euro gordinez hornituta dago. Diru hori saritutako lanaren idazleari emango zaio. Diru-kopuru hori zati ezina izango da. Saritutako idazleak, era berean, Mari Puri Herrerok Kultura Sailarentzat berariaz eginiko Idazle Zuhaitza izeneko eskultura zenbatua jasoko du.
Horrez gain, saritutako literatura-lanaren egileak beste diru-kopuru hau ere jaso ahal izango du: 4.000 euro gordin, saritutako lana euskara ez den beste hizkuntza batean argitaratzeko kontratua sinatu ostean, betiere 1.000 aleko gutxieneko tirada batean.
Honako deialdi honen kudeaketa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio.
Haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokion Euskadi literatura-saria eskuratzeko aukera, argitaratze unean bizirik dauden egileek haur eta gazteentzako literaturaren alorrean jatorriz euskaraz idatzitako lanek izan ahalko dute. Lan horiek lehen aldiz 2008ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 artean argitaratuak izan beharko dute, zabalkundea egiteko bete beharreko lege-baldintzak betetzen dituztela. Literatura-lana argitaratu den egunari buruzko zalantzarik izanez gero, Lege-gordailuaren eratze-data hartuko da kontuan.
Hala ere, honako sari hau azken hiru deialdietako batean jaso duten idazleen lanak alde batera utziko dira, nahiz eta goiko atalean zehaztutako baldintzak bete.
Literatura-lanen kalitatea neurtu eta Euskadi literatura-saria, haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona, nori egokituko zaion erabakitzea, bost kidez osatuta egongo den epaimahaiari dagokio. Epaimahaikideak abstenitu egingo dira eta ezetsiak izan daitezke Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan ezarritako kasuetan.
Epaimahaia osatzeko orduan, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, bere 3.7. artikuluan dioena beteko da, eta epaimahaikideak, Kultura sailburuak izendatuak, honako hauek izango dira:
Aurreko urteko irabazlea.
Galtzagorri elkarteak proposatutako epaimahaikide bi.
Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako epaimahaikide bat.
Mondragon Unibertsitateak proposatutako epaimahaikide bat.
Epaimahaia osatuko duten bost kideetatik bat, Kultura sailburuak horretarako izendatzen duena, epaimahaiburua izango da.
Idazkari-lanetan Eusko Jaurlaritzako funtzionario bat arituko da, hori ere Kultura sailburuak izendatua. Iritzia eman ahal izango du, baina botorik ez.
Erabakia hartu baino lehenago, EHAAn argitaratuko den Kultura sailburuaren agindu baten bidez emango da jakitera epaimahaiaren osaera.
Erabaki-proposamena hartzeko, epaimahaiak irizpide hauek hartuko ditu kontuan:
Lanen kalitate literarioa.
Originaltasuna.
Literatura-hizkeraren egokitasuna.
Epaimahaiak, parte hartuko duten lanen proposamena egingo du, lan horiek aztertuko ditu, eta ezarririko irizpideak aplikatuz, finalisten zerrenda prestatuko du.
Kultura Sailak lanen egileei banaka jakinaraziko die finalistak direla. Halaber finalisten zerrenda zabaldu ahalko du, interesdunek espresuki ezetza eman edo uko egiten ez badiote. Horretarako, jakinarazten zaienetik bost eguneko epea izango dute.
Epaimahaiak saria emateko proposamena egingo du, eta bertan adieraziko ditu hartutako akordioa justifikatzen duten arrazoiak.
Sariari buruzko erabakia, agindu honek indarra izan eta, gehienik ere, sei hilabeteko epean hartuko du Kultura sailburuak, epaimahaiaren proposamena ikusirik. Erabaki hori EHAAn argitaratuko da. Horrez gain, saritutako idazleari berari zuzenean jakinaraziko zaio eta hedabideetan Kultura Sailak bidera ditzakeen zabalkunde-ekintzak ere egin ahal izango dira.
Erabakiak, haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokion Euskadi literatura-saria jasotzea merezi duen literatura-lana zein honen merezimenduak zehaztuko ditu.
Saria inori eman gabe uztea ere erabaki ahal izango da, epaimahaiaren iritziz literatura-lan bakar batek ere beharrezko kalitate-baldintzarik betetzen ez badu.
Saria ematen duen ebazpena hartutakoan, sariaren ordainketa egingo da, gehienez hiru hilabeteko epean.
Saritutako lanaren egileari bere literatura-lana euskara ez den beste hizkuntza batean argitaratzeko kontratua egite aldera eman beharreko diru-kopurua, kontratua sinatu dela Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan egiaztatu ondoren ordainduko da. Horretarako, kontratuaren kopia bidali beharko da 2011ko martxoaren 31 baino lehen.
Bestalde, saritutako lanaren egileak berak aukeratutako hizkuntzara itzulitako eta argitaratutako lan horren hiru ale bidali beharko ditu Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzara, argitaratu eta hilabeteko epean, gehienez.
Agindu honetan finkatutako edozein betebehar zein beste edozein xedapenetan jasota egonik deialdi honi ezargarri izan dakiokeena betetzen ez bada, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan ezarritakoari ekingo zaio eta, hala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoari.
Saria jasotzeko eskubidea galduko dute eta, hala badagokio, jasotako diru-kopurua itzuli beharko dute diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortutakoek, bai eta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.
Lehenengoa. Deialdi honetan aurreikusi gabeko guztiari dagokionez azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
Bigarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Bere aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Kultura sailburuari hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 30a.
Kultura sailburua,
MIREN AZKARATE VILLAR.


