- AGINDUA, 2009ko apirilaren 30ekoa, Kultura sailburuarena, Ikus-entzunezko, Antzerki, Dantza eta Musikaren kultur arloetan jaialdiak, zikloak, lehiaketak eta sariketak antolatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta 2009rako deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko apirilaren 30ekoa, Kultura sailburuarena, Ikus-entzunezko, Antzerki, Dantza eta Musikaren kultur arloetan jaialdiak, zikloak, lehiaketak eta sariketak antolatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta 2009rako deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 94
- Hurrenkera-zk.: 2790
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/30
- Argitaratze-data: 2009/05/20
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sailak sortzeko, kentzeko eta aldatzeko, eta horien zereginak eta jarduteko alorrak zehazteko ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren arabera (EHAA 122. zk., 2005eko ekainaren 28koa), Kultura Sailaren eskumenekoak dira arte eta kultura jarduerei dagozkien zereginak eta horien zabalkundeari dagozkionak. Aipatutako zereginak, Kultura Sailaren barruan, bere egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuaren bitartez (EHAA 42 zk., 2006ko martxoaren 1ekoa), Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitu zaizkio.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak egoki deritzo Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruan jaialdiak, zikloak, lehiaketak, sariketak eta antzeko jarduerak bultzatzea ahalbidetuko duen arbitrajea ezartzeari, jarduketa hori bere eskumenen esparruan sar daitekeen heinean, Ikus-entzunezko, Antzerki, Dantza eta Musikaren kultur arloetan honelako jarduerak antolatzeko dirulaguntzak emanez. Neurri horren bitartez, kultur produkzioa bere adierazpide desberdinetan gozatzeko aukera gizarteari zabaltzeko formula lortu nahi da.
Hori dela eta,
Agindu honen xedea, Ikus-entzunezko, Antzerki, Dantza eta Musikaren kultur arloetan espezializazio edo berezitasun maila handiaz gain, Euskadiko Autonomia Erkidegoko kultur panoramarako interes berezia duten Jaialdiak, Zikloak, Lehiaketak, Sariketak eta antzeko jarduerak 2009ko ekitaldian zehar antolatzeko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzean datza.
Dirulaguntza jaso ahal izateko, jarduerek ondoko eskakizunak bete beharko dituzte:
Erakunde antolatzailearen jatorria edozein dela, programak edo jarduerak Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruan garatu beharko dira, 2009ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
Dirulaguntza jasotzeko aurkezten den programak edo jarduerak ekonomikoki bideragarria izan behar du, eta finantziazioari agindu honen 7. artikuluak ezartzen dizkion mugak errespetatuko dituen aurrekontu doitua, gastuak eta diru-sarrerak berdintzen dituena alegia, aurkeztu beharko da bideragarritasun hori egiaztatzeko.
Kanpo geratuko dira:
Kultura programazio orokorrak; honen arabera, eskaera egiten duten erakundeek beren programazioetatik jaialdi, ziklo, lehiaketa edo sariketa zehatzak aukeratu beharko dituzte dirulaguntzetara aurkezteko.
Dokumentazioaren arabera, Balioespen Batzordeak batez ere toki edo eskualde mailako oihartzun edo zabalkundea dutela ondorioztatzen dituen jarduerak.
Dokumentazioaren arabera, Balioespen Batzordeak eduki batez ere kulturalik ez dutela ondorioztatzen dituen jarduerak, Ikus-entzunezko, Antzerki, Dantza edo Musikaren kultur arloetako batekin zerikusirik duen edukia alegia.
Agindu honen kargura emango diren dirulaguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez emango dira; dirulaguntza jasotzeko ezartzen den gehienezko muga errespetatuz, hautaturiko proiektuen dimentsioari dagokionez, beren kalitatea eta bideragarritasuna ziurtatzeko moduko onuradun kopurua besterik ez da hautatuko, ezartzen diren irizpideen arabera.
Agindu honen babesean emango diren dirulaguntzak finantzatzeko kredituaren zenbateko orokorra hirurehun berrogei eta hamar mila (350.000) eurokoa izango da; halere, zenbateko hori handitu ahal izango da lehenengo xedapen gehigarrian ezartzen denaren arabera.
Agindu honen kargurako dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte Aginduan bertan adierazten diren kultur arloetan jarduerak edo programak egiten dituzten pertsona juridiko, publiko zein pribatu, guztiek.
Onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi, eta oraindik tramiteak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.
Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu dirulaguntza edo laguntza publikoak jaso ezinarekin bide administratibo edo penaletik zigortutako entitateak, edo laguntzak jasotzeko ahalmena kentzen dien legezko debekua dutenak, barnean sexuaren ziozko bereizkeria egin izanagatik jaso daitezkeenak sartzen direla, otsailaren 18ko 4/2005 Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen seigarren Azken Xedapenean araututakoaren bat etorriz, beti ere kasuan kasuko zigorrak ezarritako epe bitartean.
Agindu honetan aurreikusten diren laguntzak jasotzeko eskabideak I eranskinean agertzen den idazki-ereduan formalizatuko dira, derrigorrez bertan ezartzen diren agiriak erantsita. Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari zuzenduko zaizkio, eta zuzenean aurkeztuko dira edo azaroaren 26ko 30/1992 Legean, Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Jardunbidearena, aurreikusitako beste edozein bidetik.
Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindu hau EHAAn argitara ematen den egunaren biharamunetik hasita.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskabideak eta gainontzeko agiriak aztertu ondoren, akatsen bat aurkituko balitz edo dokumentazioa osorik ez balego, eskatzaileari horren berri jakinaraziko zaio eta jakinarazpen hori jasotzen duen egunaren biharamunetik hasita, hamar laneguneko epea emango zaio okerrak zuzentzeko. Epe hori amaitu eta adierazitako zuzenketa egin ez bada, eskabideari uko egin zaiola ulertuko da, eta bidezkoa izango da eskabide hori besterik gabe artxibatzea, hori esaten duen Ebazpena jakinarazi ondoren.
Agindu honetan arautzen den jardunbidearen iraupena gehienez sei hilabetekoa izango da, Agindu hau indarrean jartzen den egunetik aurrera.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio Agindu honetan arautzen eta deitzen diren laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.
Agindu honetara biltzen diren programek edo jarduerek jasoko duten dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa ez da aurkeztutako guztizko aurrekontuaren % 50 baino gehiagokoa izango.
Agindu honetan aintzatesten diren dirulaguntzak, beste Erakunde publiko nahiz pribatu batzuek xede bera betetzeko eman lezaketen beste edozein dirulaguntzarekin batera jaso daitezke, baina ezin gertatuko da, ezein kasutan ere, jardueraren gain-finantziaziorik, eta kasu horretan, bidezkoa izango da dirulaguntza jardueraren guztizko kostuaren mugara egokitu arte murriztea.
Aurkezten diren proiektuak balioesteko, eta ondorioz hautatzeko ala ez, eta dirulaguntzen kopuruak zehazteko, ondoko irizpideak erabiliko dira:
Jardueraren interesgarritasun kulturala eta kalitate artistikoa (lor daitekeen puntuazio osoaren % 45 gehienez). Ondorio honetarako, ondoko alderdiak hartuko dira kontuan nagusiki proiektu bakoitzean:
1. Jardueraren interesgarritasun kulturala:
Jardueraren garrantzi kulturala.
Jarduera zenbat ediziotan garatu izan den eta gizartean zein mailatan erroturik dagoen.
Jardueraren esparru jasotzailean antzeko beste jarduerarik ez egotea.
Aurkezten den jarduerak gaiaren aldetik dakarren berrikuntza.
Publiko berriak sortzeari begira, haur eta gazteak batez ere, proiektua garatzeko modua.
Emakumeen ekarpena eta partaidetza profesionala, eta oro har, generoaren ikuspegia integratuta izatea.
2. Jardueraren kalitate artistikoa:
Esku hartzen duten talde artistiko eta teknikoak.
Antzezteko edo proiektatzeko lanak.
Lan horien egokitzapena eta proiektuaren garapena.
Proiektuaren taularatze proposamena.
Emankizuna, aurkeztutako aurrekontu orokorraren arabera, zein mailatan autofinantzatzen den, edo finantzazio pribatua duen (lor daitekeen puntuazio osoaren % 30 gehienez). Positiboki baloratuko dira:
Kultura Sailak aintzatesten duen finantzatze proposamenak eskatutako guztiari erantzungo ez balio, sustatu nahi den jarduera erabat garatzeko aurkezten diren alternatibak.
Aurkeztu denaren aurreko edizioan beste Erakunde publiko batzuek egindako ekarpena.
Euskararen erabilera (lor daitekeen puntuazio osoaren % 15 gehienez).
Jarduera zein Lurralde esparrura zuzendurik dagoen, emankizunaren kanporako oihartzuna eta hedapena (lor daitekeen puntuazio osoaren % 10 gehienez). Lurralde-oreka lortzeko jarduerak egiten duen ekarpena baloratuko da.
Aurreko puntuan ezarri diren irizpideak aplikaturik, gutxienez puntuazio osoaren % 50a lortzen duten proiektuak soilik hauta litezke.
Hautatu diren proiektuen artean bakoitzari dagokion laguntzaren kopurua ezartzeko, banaketa sistema proportzionala ezarriko da. Deialdiaren kredituaren zenbateko orokorra, 1. puntuan agertzen diren irizpideak jarraiki, balorazio fasean lortzen duten puntuazioarekiko era proportzionalean banatuko da, hau Kultura Sailari eskatutako kopuruari aplikatuz, 2.1 artikuluan ezartzen den proiektuen kalitatea eta bideragarritasuna ziurtatu beharra kontuan harturik, eta beti ere 7. artikuluan ezartzen diren gehienezko mugak errespetatuz.
Balioespen Batzorde bati egokituko zaio aurkezten diren eskabideak ebaluatzea, dagokion Ebazpen-Proposamena erabaki eta, loteslea izango ez den arren, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari igortzea.
Balioespen Batzordea ondoko kideek osatuko dute:
Batzordeburua: Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak: Kultura Saileko hiru teknikari, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak izendaturik.
Idazkaria: Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak izendaturik ere, hitzez baina botorik gabe arituko dena.
Balioespen Batzorde honen osaera Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak EHAAn argitara emango duen Ebazpenaren bidez jakinaraziko da. Edonola ere, Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Jardunbidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan abstentzioari eta ezespenari buruz ezarritakoa beteko da.
Balioespen Batzordeak, aurkeztu diren eskabideak behar bezala ebaluatu ahal izateko, beharrezkoa irizten dionean, egoki irizten dizkion argibideak azaltzeko eskatu ahal izango die eskabide egileei, proiektuen arduradunekin horretarako elkarrizketak hitzartuz ere bai, behar izanez gero.
Ebazpen-proposamena dirulaguntza ematearen aldekoa denean, ondoko datu hauek barne hartu beharko ditu gutxienez:
Erakunde, enpresa edo elkarte onuraduna, Dirulaguntza jasoko duen jarduera eta Emandako laguntzaren zenbatekoa.
Dirulaguntza jasoko duen egitasmoa beteko dela ziurtatzeko Agindu honetan araututa dagoen edonolako beste eskakizun.
Balioespen Batzordeak, aurkeztu diren eskabideen kalitate faltaren edo Agindu honetan aurreikusten den beste edozein eskakizun ez betetzearen ondorioz, proiekturik onartzen ez duen edo gehienezko diru-zuzkidura agortzen ez duen proposamena aurkeztu ahal izango du.
Balioespen Batzordeak igortzen dion Ebazpen-Proposamena ikusirik, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak emango du aurkeztutako eskaerei buruzko ebazpena.
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpena, loteslea ez den ebazpen-Proposamenarekin bat ez datorrenean, erabaki hori hartzen duen organoak arrazoitu egin beharko du.
Agindu honetan aurreikusten diren laguntzak esleitzen dituen Ebazpenaren berri emanez eskatzaile izan direnei egin dakiekeen norbanako jakinarazpenaren kaltetan izan gabe, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen Ebazpenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Aginduaren babesean emandako Dirulaguntzen kopuruak, Lagundutako jarduera eta Entitate onuradunen zerrenda osoa.
Ebazpena baiezkoa denean, deialdi honetako 9.4. artikuluan adierazten diren zehaztapenez gain, ordaintzeko era eta epeak, justifikatzeko era, eta Agindu arautzaile honetan egoteagatik nahiz orokorrean aplikatzekoa den araudian egoteagatik exijitzen diren baldintzak eta eskakizunak barne hartuko ditu.
Ebazpena bost hilabeteko epearen barruan eman eta interesatuei jakinaraziko zaie, epe hori eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik zenbatzen hasita, eta interesatuei Ebazpenik jakinarazi gabe epe hori amaitzen bada, eskabideak onartu ez direla ulertzea egongo da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako.
Aurreko paragrafoan xedatzen dena horrela izanda ere, Agindu honetako 5. artikuluan xedatutakoa, akatsen zuzenketa dela eta, aplikatzekoa denean, ebazpena emateko epea etenda geratuko da tramite horiek betetzeko behar den denboraz, jakinarazpena jasotzeko eta honi erantzuteko epearen arabera.
Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradunek, edozein kasutan ere, betebehar hauek bete beharko dituzte:
Dirulaguntza jasotako jarduera dela medio, diruz lagundu izana adieraziz igorritako Ebazpena jasotzen dutenetik aurrera argitaratzen duten katalogo, programa, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzko guztian argi eta garbi ezarri beharko dute jarduerak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa duela adierazten duen aipamena. Material hori euskaraz zabaldu beharko dute, gainontzeko hizkuntzen kaltetan izan gabe.
Emandako dirulaguntza onartzea. Onuradunek espresuki eta idatziz onartzea izango dute. Bestelako kasuan, dirulaguntza eman zaiela jakinarazten zaien egunetik hamabost eguneko epearen barruan, onuradunek dirulaguntzari espresuki eta idatziz uko egiten ez badiote, dirulaguntza onartu dutela ulertuko da.
Dirulaguntza eman deneko xede zehatzerako erabiltzea, 6. paragrafoan ezartzen dena, aldaketen onarpena dela eta, aplikagarri gertatzen bazaio izan ezik.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari, dirulaguntza jaso duten proiektuak behar bezala burutuko direla ziurtatu ahal izateko, honek egoki deritzon ikuskapen oro egiteko eska ditzakeen agiri guztiak eman beharko dizkiote.
Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikorako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari aurkeztu beharko diete, euren funtzioak betez, deialdi honen ondorioz jasotako dirulaguntzei dagokienez, eskatzen dieten informazio oro.
Aurkeztu den proiektuak edozein aldaketa izanez gero, idatziz jakinarazi beharko zaio Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari, gehienez hilabeteko epean, onuradunak dirulaguntza jaso duela adierazten duen ebazpena jasotzen duen egunetik hasita. Zuzendaritzak, bestalde, aldaketaren jakinarazpena jasotzen duen egunetik 15 laneguneko epea izango du erantzuteko. Epe hori erantzun espresik eman gabe amaituz gero, aldaketa onartu dela ulertuko da.
Agindu honen kargura ematen diren dirulaguntzak bi epetan ordainduko dira, ondoko prozeduraren arabera:
Lehenengo ordainketa bat, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 75ekoa, hilabete bateko epean, Agindu honetako 11.2 artikuluan ezarritakoaren arabera dirulaguntza onartzen denetik aurrera.
Bigarren eta azken ordainketa bat, gainontzeko % 25ekoa, dirulaguntza jaso duen jardueraren gastua eta bestelakoak Agindu honetako 13.1 artikuluan adierazten den eran behar bezala justifikatu ondoren, hala badagokio.
Aurreko paragrafoan xedatzen denaren kaltetan izan gabe, esleipenari buruzko Ebazpena jasotzean dagoeneko burutu diren jarduerei dirulaguntza osoa ordainketa bakar baten bidez eman ahal izango zaie, beti ere, eskabidea egitean, eskatzen diren gainontzeko agiri guztiekin batera, dirulaguntza jasotzeko den jarduera aurkeztu eta onartutako aurrekontuaren arabera bete izanaren egiaztagiriari dagokiona ere aurkeztu bada, eta Agindu honetako 13.1 artikuluan aurreikusi bezala justifikatu ondoren.
Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradunek, dirulaguntza jaso duten jarduerak amaitu ondorengo bi hilabeteko epearen barruan eta, edonola ere, 2010eko martxoaren 31 baino lehen, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:
Jarduera egin ondorengo memoria, gutxienez Agindu honetako 8.1. artikuluan ezartzen diren balioespen irizpideak betetzearen aipamenak barne hartzen dituena.
Dirulaguntza jaso duen jarduera burutzeko izandako gastu eta diru-sarrera guztien Zerrenda eta Balantzea. Honekin batera, aurkeztu eta onartutako aurrekontuaren araberako gastu eta diru-sarrera guzti hauei dagozkien faktura edo justifikatzeko agiriak, jatorrizkoak edo Kultura Lurralde Zerbitzuetan konpultsatutako hauen fotokopiak. Dirulaguntzaren kopurua jardueraren guztirako gastu-aurrekontuaren % 30 gainditzen ez duen kasuetan, ez da beharrezkoa izango dirulaguntza horren kopurura arteko gastuen agiriak baino gehiago justifikatzea. Kasu hauetan, jardueraren gastuen eta diru-sarreren Balantzearen zinpeko aitorpena ere gaineratuko da guztiarekin batera, eta onuradunak jardueraren guztirako gastuaren justifikazioa Kultura Sailaren eskura jartzeko konpromisoa hartzen du, honek hala eskatzen badio.
Xedeari dagokionez biderapen berdina izan duten eta eskabidea aurkeztean emanak ote zeuden ala ez ezagutzen ez zen beste edozein laguntzen zerrenda.
Jarduera dela eta argitaratutako katalogo, programa, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinen ale bana, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesaren aipamena espresuki adierazita agertzen delarik.
Entitateak zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzen duen dagokion Ogasunaren ziurtagiri eguneratua, ordainketaren bat 2010eko ekitaldian egingo bada.
Dirulaguntza emateko garaian kontuan hartutako baldintzak aldatu diren kasuetan, edo eta beste edozein erakunde publiko zein pribatutik ere beste laguntza edo dirulaguntzaren bat jaso bada, beti ere, aurreko paragrafoetan adierazten den moduan ekarri diren agiriak ikusirik, eta 11.6 artikuluan aurkeztutako proiektuetako aldaketez eta bere jakinarazpenaz ezartzen dena kontuan harturik, dirulaguntzaren helburua bete dela ulertzen bada, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak, hala badagokio, Likidazio-Ebazpena emango du, dirulaguntzak emateko egin zuen Ebazpenean ezarritakoa aldatuz, justifikatzeko agiriak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hilabete baten barruan.
Likidazio-Ebazpen horrek emandako dirulaguntzen behin betiko zenbatekoak doitu eta finkatuko ditu eta, dagokion kasuetan, bertan adieraziko du dagoeneko emandako dirulaguntzatik zein kopuru itzuli behar den; kasu honetan, itzulketa egin ahal izateko bi hilabeteko beste epe bat emango da, Likidazio-Ebazpena jasotzen den egunetik aurrera.
Ondoko kasuetan eskakizunak bete ez direla ulertuko da:
Jasotako dirulaguntza guztia edo zati bat Agindu honetan aurreikusten diren jardueretan ez besteren batean erabili denean.
Agindu honek ezartzen dituen betebeharrak, eta hala badagokio, dirulaguntza ematen duen Ebazpenean biltzen direnak, bete ez direnean.
Dirulaguntzaren Likidazio-Ebazpenean adierazten den zenbatekoa, hala badagokio, horretarako ezarri den epearen barruan itzuli ez denean.
Dirulaguntzetarako aurkeztutako proiektu osoa edo honen zatiren bat, Agindu honetako 11.6 artikuluan adierazten den eran izandako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren beharrezko onarpenik gabe, aldatzen denean.
Legezko beste xedapenen batek ezarritako beste edozein eskakizun orokor bete ez denean.
Laguntzen onuradunak kasu guztietan egongo dira Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura laguntza publikoak eskuratzen direnerako ezarrita dagoen arau-hauste erregimenari lotuta.
Artikulu honetan adierazitako kasuren bat gertatu dela egiaztatzen bada, Euskal Herriko Ogasun Orokorraren Arau Ordenatzaileen Legearen Testu Bateratua onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean eta, hala badagokio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusi bezala, eta bertan ezarritakoa bete ondoren, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta dagozkien lege-interesak.
Lehenengoa. Eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezartzen den zenbateko globala aldatu ahal izango da, baldin eta Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako diru-ezarpenak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da.
Bigarrena. Agindu honetan aurreikusten diren dirulaguntzak CE Itunaren 87 eta 88 artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 zk. duen (CE) Araudiaren menpean egongo dira (DOUE L 379 zkia., 2006ko abenduaren 28koa). Laguntza hauek de minimis moduan izendatzen dira, izan ere, ezein guztirako laguntza, pertsona juridiko jakin bati emana, ezin izango da 200.000 eurokoa baino gehiagokoa, hiru zerga ekitaldiko edozein alditan zehar. Diru muga honetatik behera laguntzek merkataritzan eraginik ez dutela eta lehiakortasuna desitxuratzen ez dutela jotzen da, eta beraz ez dira sartzen Europako Erkidegoaren Ituneko 87.1 artikuluaren aplikazio eremuaren barruan.
Lehenengoa. Agindu honen aurka hautazko berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete interesatuek Kultura sailburuaren aurrean hilabeteko epe barruan, argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusian eskumen hori duen Aretoaren aurrean bi hilabeteko epe barruan, hau ere argitaratzen den biharamunetik aurrera.
Bigarrena. Agindu honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 30a.
Kultura sailburua,
MIREN AZKARATE VILLAR.
Pertsona juridikoaren izena / Denominación de la persona jurídica:
IFK/CIF:
Posta helbidea / Dirección postal:
Posta kodea / Código postal: Herria/Localidad:
Telefonoa/Teléfono: Eskukoa/Móvil: Faxa/Fax:
Posta elektronikoa / Correo electrónico: Weblekua / Sitio web:
Entitatearen ordezkari legalaren izen eta abizenak / Nombre y apellidos del representante legal de la entidad:
NAN/DNI:
JARDUERAREN DATUAK / DATOS DE LA ACTIVIDAD
JARDUERAREN IZENA / DENOMINACIÓN DE LA ACTIVIDAD:
Tokia/Lugar: Datak/Fechas:
Modalitatea/Modalidad: Ikus-entzunezkoak/Audiovisuales. Antzerkia/Teatro. Dantza/Danza. Musika/Música.
ORDAINKETAK EGITEKO DATUAK / DATOS PARA EL LIBRAMIENTO DE PAGOS
Banketxea edo aurrezki entitatea / Banco o entidad de ahorro:
Agentzia/Agencia:
KD/DC:
Kontu zkia. / N.º cuenta:
...............................................(e)n, 2009ko ............................aren .........(e)an.
En ..................................................., a ...... de ................................. de 2009.
Legezko ordezkariaren sinadura / Firma del/de la representante legal:
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak ondokoa adierazi nahi dizu: eskabide-orri honetan jarri dituzun datu pertsonalak, Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikopean dagoen fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, ondoren erabili ahal izateko.
Fitxategiko datuak ez zaizkio beste inori lagako. Fitxategia Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak erabiliko du, berak sustatzen dituen dirulaguntzak kudeatzeko soilik.
Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula, edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, fitxategiaren arduradunari idatzi behar diozu: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz. La Dirección de Promoción de la Cultura del Gobierno Vasco le informa de que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este impreso van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.
El uso de dicho fichero, cuyos datos no serán objeto de cesión a terceros, se circunscribe al uso exclusivo de la gestión de las ayudas promovidas por el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco.
Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición previstos en la Ley dirigiendo un escrito al responsable de dicho fichero: Dirección de Promoción de la Cultura. Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.
ENTITATE ESKATZAILEAK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
Entitateari buruzko dokumentazioa:
Administrazio honetako Erregistroetan dauden Elkarteak edo Fundazioak: Erregistroko ziurtagiria. Gainerako kasuetan, eratze-eskritura, entitateko estatutuak eta dagozkion Erregistro Publikoetan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
Aurreko puntuan eskatzen den dokumentazioaren ordezko aitorpena (1).
Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria.
IFKren txartelaren fotokopia.
Zerga-zorrak kitatuta dituela (Ogasuna), eta Gizarte Segurantzako ordainketak eginak dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak (2).
Erakunde eskatzailearen pertsona ordezkariak sinatutako zinpeko adierazpenak, erakundea laguntza publikoak jaso ezinarekin zigortuta ez dagoela, Europako Batzordeak legez kanpokotzat jotako laguntza fiskaletara ez duela jo, eta azken hiru ekitaldietan de minimis moduko laguntzetan 200.000 euro baino gehiago ez duela jaso, adierazten dutenak, II. eranskinaren ereduen arabera. DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR LA ENTIDAD SOLICITANTE:
Documentación relativa a la entidad:
Asociaciones o Fundaciones inscritas en los Registros dependientes de esta Administración: Certificado de inscripción. En otro caso, escritura de constitución y estatutos de la entidad, así como acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondientes.
Declaración sustitutiva de la documentación exigida en el punto anterior (1).
Fotocopia del DNI del/de la representante legal de la persona jurídica, así como acreditación del poder de representación que ejerza.
Fotocopia de la tarjeta del CIF.
Certificaciones acreditativas de hallarse al corriente en sus obligaciones tributarias (Hacienda), y en los pagos a la Seguridad Social (2).
Declaraciones juradas suscritas por la persona representante de la entidad solicitante de que ésta no se encuentra sancionada con la imposibilidad de obtención de ayudas públicas, de que no ha accedido a ayudas fiscales declaradas ilegales por la Comisión Europea, y de que no ha recibido más de 200.000 euros en ayudas de minimis en los tres últimos ejercicios, según los modelos del anexo II.
Jarduerari buruzko dokumentazioa:
Jardueraren egitasmo-txosten zehaztua, gutxienez Aginduaren 8.1. artikuluan zehazten diren balorazio irizpideak nola gauzatzen diren adieraziz, baita noiz egitekoa den ere.
Jardueraren gastuen eta diru-sarreren aurrekontu zehatza eta xehatua, III. eranskinaren ereduaren arabera (3).
Jarduera finantzatzeko plana.
Ustiapen ekonomikoaren plana (4).
Xede berberaz eskatzen diren beste dirulaguntzen zerrenda (5).
Aurreko ekitaldian jasotako dirulaguntza guztiei buruzko aitorpen-egintzaren kopia, eta eskabidea egiten den honen aurreko edizioan hurrenez hurreneko Erakundeetatik jasotako diru-kopuruen ordainagirien kopiak.
Izandako azken edizioari dagozkion eta ekonomikoki ustia daitezkeen jabego intelektualaren gaineko eskubideak ordaindu izanaren kreditazioa.
Eskabidea hobeto baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria (6). 2. Documentación relativa a la actividad:
Memoria detallada de proyecto de la actividad, que incluya referencias al menos al cumplimiento de los criterios de valoración establecidos en el artículo 8.1 de la Orden, así como calendario de ejecución.
Presupuesto desglosado y detallado de gastos e ingresos de la actividad, según el modelo del anexo III (3).
Plan de financiación de la actividad.
Plan de explotación económica (4).
Relación de otras solicitudes de subvención que se realicen para el mismo objeto (5).
Copia del acto de reconocimiento de todas las subvenciones concedidas en el ejercicio anterior, y de los abonos percibidos de cada Institución correspondiente en la edición anterior a la solicitada.
Acreditación de haber efectuado el pago de los derechos de propiedad intelectual susceptible de explotación económica correspondientes a la última edición celebrada.
Documentación complementaria que se desee presentar para la mejor valoración de la solicitud (6).
Ordainketetarako dokumentazioa:
Doakion hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa egiteko fitxa, IV. eranskinaren ereduaren arabera. 3. Documentación para la realización de los pagos:
Ficha de alta o modificación de datos de tercero interesado, según el modelo del anexo IV.
Entregatu beharreko ale-kopurua:
puntuan eskatzen den dokumentazioaren ale bat (jarduerari buruzkoa). 4. N.º de ejemplares a entregar:
Un ejemplar de la documentación solicitada en el punto 2 (relativa a la actividad).
Kultura Lurralde Zerbitzuak:
Agirien kopiak konpultsatzeko eta emateko, helbide hauetara jo:
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.
Andia, 13. 20004 Donostia-San Sebastián.
Gran Via, 85. 48011 Bilbao. 5. Servicios Territoriales de Cultura:
Para compulsar y entregar documentación dirigirse a estas direcciones:
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.
Andía, 13. 20004 Donostia-San Sebastián.
Gran Vía, 85. 48011 Bilbao.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOARI BURUZKO OHARRAK:
(1) Lehenengo puntuan eskatzen den dokumentazioaren ordezko aitorpena:
Lehenengo puntuan eskatzen den entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa administrazio honetan baldin badago, Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Jardunbidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35.f artikuluaren arabera, ez da berriro aurkeztu beharko.
Hala bada, aitorpenaren bidez egiaztatu behar da dokumentazioa indarrean dagoela, eta gainera, EAEko Administrazio Orokorreko zein organotan edo bulegotan aurkeztu zen, edo, zeinek egin zuen, eta zein datan.
Bide hau bakar-bakarrik erabiliko da dokumentazioari dagokion jardunbidea bukatu zenetik hiru urte baino gehiago pasa ez direnean. NOTAS SOBRE LA DOCUMENTACIÓN A APORTAR:
(1) Declaración sustitutiva de la documentación exigida en el primer punto:
Cuando la documentación relativa a la entidad solicitante exigida en el primer punto se halle en poder de esta Administración, de conformidad con el artículo 35.f de la Ley 30/1992, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, no será necesario volver a presentarla.
En este caso, se deberá aportar declaración en la que se haga constar que dicha documentación se halla plenamente vigente, detallando la fecha y el órgano o dependencia de la Administración General de la CAE en la que fue presentada o, en su caso, emitida.
Tan sólo podrá utilizarse esta vía cuando no hayan transcurrido más de tres años desde la finalización del procedimiento al que correspondan los documentos.
(2) Zerga-zorrak kitatuta (Ogasuna) eta Gizarte Segurantzako ordainketak eginak dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak:
Gehienez, eskabidea aurkezten den eguna baino sei hilabete lehenagokoak izango dira, eta organo eskumendunek emanak, sinatuak eta zigilatuak. Dena den, dokumentazio hori dela eta, jardunbideak irauten duen bitartean eskatzen zaizkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu onuradunak, ordainketak egiterakoan batik bat. (2) Certificaciones acreditativas de hallarse al corriente en las obligaciones tributarias (Hacienda) y en los pagos a la Seguridad Social:
Deberán haber sido emitidas, firmadas y selladas por los órganos competentes con no más de seis meses de antelación a la fecha de la solicitud. No obstante, el beneficiario estará obligado a presentar cuantas certificaciones se le exijan sobre estos extremos durante la sustanciación de todas las fases del procedimiento, en especial las de realizar pagos.
(3) Aurrekontua:
Orekatua izango da, hau da, gastuen eta diru-sarreren kopuruak berdinak izango dira, eta diru-sarreren atalean (ente publikoen ekarpenak) Kultura Sailari eskatzen zaion kopurua zehaztu beharko da. (3) El Presupuesto:
Habrá de ser equilibrado, es decir, la cantidad de gastos y la de ingresos serán equivalentes, precisando en el apartado de ingresos (aportaciones de entes públicos) la cantidad solicitada al Departamento de Cultura.
(4) Ustiapen ekonomikoaren plana:
Jarduerak ustiapen ekonomikoa izatea aurreikusita dagoen kasuetan, komertzializazio plana aurkeztu beharko da. (4) Plan de explotación económica:
Cuando se prevea que la actividad vaya a tener una explotación económica, se presentará el plan de comercialización.
(5) Xede berberaz eskatzen diren beste dirulaguntzen zerrenda:
Beste edozein erakunderi, pribatu zein publiko, xede berberaz eskatzen diren dirulaguntza guztiak zehaztu behar dira, eta dirulaguntza horien egoeraren berri eman (eskatzeko, ukatua, erantzunaren zain ala emana) eta diru-kopurua.
Beste dirulaguntzarik eskatu ez bada, zinpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da. (5) Relación de otras solicitudes de subvención que se realicen para el mismo objeto:
Habrá de detallarse toda subvención que se solicite a cualquier otra entidad, pública o privada, para el mismo objeto, dando cuenta del estado de la misma (por solicitar, denegada, pendiente de contestación o concedida) e importe.
En caso de no haberse solicitado ninguna otra subvención, habrá de presentarse declaración jurada acreditativa de tal extremo.
(6) Eskabidea hobeto baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria:
Jarduera-proiektua hobeto baloratzeko, entitate eskatzaileak egokitzat jotzen duen beste edozein dokumentazioa aurkez lezake. (6) Documentación complementaria que se desee presentar para la mejor valoración de la solicitud:
Voluntariamente se podrá presentar cualquier otra documentación que la entidad solicitante entienda que sea pertinente para la mejor valoración del proyecto de actividad.
Nik, ....., .entitatearen ordezkari legala naizen aldetik, hauxe adierazten dut: hau (dagokion kasua adierazi):
Laguntza publikoak jaso ezinarekin bide administratibo edo penaletik zigortuta ez dagoela, edo laguntzak jasotzeko ahalmena kentzen dion legezko debekurik ez duela, barnean sexuaren ziozko bereizkeria egin izanagatik jaso daitezkeenak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean xedatutakoaren arabera.
Aurreko kasuren batean aurkitzen dela. Yo,
., como representante legal de la entidad ..., declaro que ésta (indicar el caso que corresponda):
No se encuentra sancionada administrativa o penalmente con la imposibilidad de obtención de ayudas públicas, ni incursa en prohibición legal que le inhabilite para ello, incluyendo las producidas por incurrir en discriminación por razón de sexo, según lo dispuesto en la Ley para la Igualdad de Mujeres y Hombres.
Sí se encuentra en alguno de los casos anteriores.
...............................................(e)n, 2009ko ............................aren .........(e)an.
En ..................................................., a ...... de ................................. de 2009.
Legezko ordezkariaren sinadura / Firma del/de la representante legal:
Nik, ....., .entitatearen ordezkari legala naizen aldetik, hauxe adierazten dut: honek (dagokion kasua adierazi):
Ondoren adierazten diren eta Europako Batzordeak legez kanpoko eta merkatu komunarekin bateraezintzat jotako laguntza fiskal hauetara ez duela jo: Araba I, II, III (CR 48/99, CR 49/99, CR 58/00); Gipuzkoa I, II, III (CR 50/99, CR 53/99, CR 59/00); Bizkaia I, II, III (CR 52/99, CR 54/99, CR 60/00).
Goian adierazitako laguntza baten edo gehiagoren onuradun izan dela eta itzuli egin dituela edota blokeaturiko kontu batean ordaindu egin dituela, dagozkion interesak barne.
Goian adierazitako laguntza baten edo gehiagoren onuradun izan dela eta ez dituela itzuli ezta blokeaturiko kontu batean ordaindu egin ere, dagozkion interesak barne. Yo,
..., como representante legal de la entidad ..., declaro que ésta: (indicar el caso que corresponda):
No ha accedido a ninguna ayuda fiscal declarada por la Comisión Europea como ilegal e incompatible con el mercado común entre las siguientes: Álava I, II, III (CR 48/99, CR 49/99, CR 58/00); Gipuzkoa I, II, III (CR 50/99, CR 53/99, CR 59/00); Bizkaia I, II, III (CR 52/99, CR 54/99, CR 60/00).
Ha accedido a una o más de dichas ayudas y ha reembolsado la(s) misma(s) o la(s) ha pagado en una cuenta bloqueada, junto con los intereses correspondientes.
Ha accedido a una o más de dichas ayudas y no ha reembolsado la(s) misma(s) ni la(s) ha pagado en una cuenta bloqueada, junto con los intereses correspondientes.
...............................................(e)n, 2009ko ............................aren .........(e)an.
En ..................................................., a ...... de ................................. de 2009.
Legezko ordezkariaren sinadura / Firma del/de la representante legal:
Nik, ....., .entitatearen ordezkari legala naizen aldetik, hauxe adierazten dut: honek (dagokion kasua adierazi):
Ez dituela jaso entitate publiko edo pribatuetatik 2007, 2008 eta 2009 zerga-ekitaldietan zehar aurrekontu publikoen pentzutan finantzatutako eta de minimis izendatutako laguntzak, eskatzen dena barne, 200.000 euro baino gehiagoko guztirako kopuruan, ekitaldi honetako gainontzeko denboran diru-muga hau gainditzea eragiten duten laguntzak ematen bazaizkio, honen berri emateko konpromisoa hartzen duela.
Esandako laguntzak jaso egin dituela aipatu dena baino kopuru handiagoan. Yo
..., como representante legal de la entidad ..., declaro que ésta (indicar el caso que corresponda):
No ha recibido de entidades públicas o privadas en el conjunto de los ejercicios fiscales 2007, 2008 y 2009 ayudas financiadas con cargo a presupuestos públicos y calificadas de minimis, incluyendo la que se solicita, por un importe total mayor de 200.000 euros, comprometiéndose a comunicar si en el resto del presente ejercicio se le conceden ayudas que hagan superar dicho límite.
Sí ha recibido dichas ayudas por un importe mayor del mencionado.
...............................................(e)n, 2009ko ............................aren .........(e)an.
En ..................................................., a ...... de ................................. de 2009.
Legezko ordezkariaren sinadura / Firma del/de la representante legal:
Pertsonal gastuak / Gastos de personal:
Funtzionamendu gastuak / Gastos de funcionamiento:
Bestelako gastuak / Otros gastos:
Guztira/Total
DIRU-SARRERAK / INGRESOS
Erakunde eskatzailearen ekarpena / Aportación de la entidad solicitante:
Ente publikoen ekarpenak / Aportaciones de entes públicos:
(*) E. J.ren Kultura Saila / Dep. Cultura del G. V.:
Entitate pribatuen ekarpenak / Aportaciones de entidades privadas:
Bestelako diru-sarrerak / Otros ingresos:
Guztira/Total
(*) ESKATZEN DEN DIRULAGUNTZA /
SUBVENCIÓN QUE SE SOLICITA:
(guztirako aurrekontuaren % 50 baino gehiago ez / no más del 50% del presupuesto total)
A) HIRUGARRENAREN EZAGUPENERAKO DATUAK
DATOS IDENTIFICATIVOS DEL TERCERO
(1) NAN/IFK
DNI/CIF
(2) Izena eta bi abizenak/ Sozietatearen izena
Nombre y dos apellidos / Razón social
Helbidea
Domicilio
Posta kodea Herria
Código postal Población
Herrialdea
País
B) BANKUAREN DATUAK
DATOS BANCARIOS
(1) Bankua
Banco
(2) Agentzia
Agencia
(3) KD
DC
K/korrontea
C/corriente
(4) Jabea
Titular
C Bankuaren adostasuna
Conforme banco:
D Doakion hirugarrenaren adostasuna
Conforme tercero interesado:
E Sail edo Erakundearen onespena
VºBº Dpto. u organismo:
Sinadura eta zigilua
Sello y firma Sinadura eta zigilua
Sello y firma Baimendutako sinadura eta zigilua
Sello y firma autorizada
Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu dokumentu honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, ondoren erabili ahal izateko.
Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula, edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, fitxategiaren arduradunarengana jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saila. Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.
En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública le informa de que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento van a ser incorporados para su tramitación en un fichero automatizado.
Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición previstos por la Ley ante el responsable del fichero: Departamento de Hacienda y Administración Pública. Dirección de Servicios. Calle Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.
INPRIMAKIA BETETZEKO JARRAIBIDEAK
INSTRUCCIONES DE CUMPLIMENTACIÓN
Pertsona fisikoa edo juridikoa identifikatzeko datuak, ondoren adierazten denaren arabera:
Pertsona fisikoak: nortasun agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo, atzerritarren kasuan, pasaporte zenbakia.
Pertsona juridikoak: identifikazio fiskaleko kodea.
Pertsona fisikoak: izena eta bi abizenak.
Pertsona juridikoak: izena edo helbide soziala.
Datos identificativos de la persona física o jurídica según se indica a continuación:
Personas físicas: número de documento nacional de identidad, número de identificación fiscal o número de pasaporte si se trata de extranjeros.
Personas jurídicas: código de identificación fiscal.
Personas físicas: nombre y dos apellidos.
Personas jurídicas: nombre o razón social.
Banku-datuak.
Bankuaren kodea eta izena.
Agentziaren kodea eta izena.
Titularrak bankuan duen kontuaren kontrolerako digitua eta zenbakia.
Izena eta bi abizenak, pertsona fisikoen kasuan, eta izena edo helbide soziala, pertsona juridikoen kasuan.
Datos bancarios.
Código y denominación de la entidad bancaria.
Código y denominación de la agencia.
Dígito de control de la cuenta y número de cuenta del titular en la entidad bancaria.
Nombre y dos apellidos en el caso de personas físicas y nombre o razón social en el caso de personas jurídicas.
Bankuaren sinadura eta zigilua, bankuaren datuak ziurtatzeko.
Firma y sello de la entidad bancaria certificando los datos bancarios.
Doakion hirugarrenaren sinadura eta zigilua, agirian azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko.
Firma y sello del tercero interesado, certificando la corrección de los datos que figuran en el documento.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak betetzeko.
A rellenar por la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi.
DOKUMENTAZIO EUSKARRIA
DOCUMENTACIÓN SOPORTE
Nortasun agiri nazionalaren, edo atzerritarren kasuan pasaportearen, edo identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia erantsiko da.
Se adjuntará fotocopia del documento nacional de identidad, pasaporte en el caso de extranjeros, o tarjeta de identificación fiscal.


