- AGINDUA, 2009ko apirilaren 30ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, langileek, dagozkien ordainsariak jasoz, 2009ko ekainaren 7ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan parte har dezaten arauak ematen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko apirilaren 30ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, langileek, dagozkien ordainsariak jasoz, 2009ko ekainaren 7ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan parte har dezaten arauak ematen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 97
- Hurrenkera-zk.: 2967
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/04/30
- Argitaratze-data: 2009/05/25
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herrizaingoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Apirilaren 3ko 482/2009 Errege Dekretuaren bidez, 2009ko ekainaren 7ko hauteskundeak deitu ziren Europako Parlamenturako. Horregatik, beharrezkoak diren neurriak hartu behar ditu sail honek, langileek boto-emate horretan parte hartzeko aukera izan dezaten, betiere euren ordainsariak jasoz.
Horretarako, Legegintzako Errege Dekretuz onarturiko Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategineko 37.3.d) artikuluak zehazten duena kontuan izanik (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaz onartu zen testu bategin hori), bidezkoa da indarrean dagoen legeria gauzatzea, Autonomia Estatutuko 12.2 artikuluan ezarritakoa betez.
Horregatik, honako hau
Langileen ohiko lanaldia, legezkoa edo hitzartutakoa, eta hauteslekuak irekita egongo diren orduak bete-betean bat baldin badatoz, ordaindutako baimena lau ordukoa izango da.
Langilearen lanaldiaren orduak eta hauteslekuak irekita egongo diren orduak zati batean bat badatoz, eta bat datozen orduak lau edo gehiago baldin badira, baimena lau ordukoa izango da; bat datozen orduak lau baino gutxiago baldin badira, berriz, lanaldiko ordutegia eta hauteslekuak irekita edukitzeko ordutegia bat datozeneko denborara mugatuko da baimena.
Aurreko kasuetan, lanaldi laburragoa betetzen duten langileentzat (lanaldia legezkoa edo hitzartutakoa izanik), ordaindutako baimena murriztu egingo da enpresaren ohiko lanaldiaren eta langile horiek betetzen dutenaren artean dagoen aldearen arabera.
Langileen lanaldia hauteslekuak irekita egoteko ordutegiarekin bat ez badator -ez osorik, ez zati batean-, langile horiek ez dute ordaindutako baimenik izango.
Lehenengoa. Administrazio-bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa ezar diezaiokete interesatuek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar dezakete zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salan, agindua aldizkari horretan argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 30a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


