- AGINDUA 2009ko maiatzaren 4koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan immigrazioko eta kulturarteko bizikidetzako programak gauzatzeko laguntzatarako deialdia egiten duena, immigrazioaren eta kulturarteko - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA 2009ko maiatzaren 4koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan immigrazioko eta kulturarteko bizikidetzako programak gauzatzeko laguntzatarako deialdia egiten duena, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua garatuz (LOC).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 92
- Hurrenkera-zk.: 2702
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/05/04
- Argitaratze-data: 2009/05/18
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuaren bitartez Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Immigrazio zuzendaritzak immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan eman beharreko laguntzen oinarrizko ildoak arautu dira. Dekretu horretan, Dekretua garatzeko eta gauzatzeko behar diren aginduak emateko ahalordea eman zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari.
Hona hemen agindu honek eraginpean hartzen dituen laguntzak: apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuaren III. Kapituluan «Atzerriko etorkinentzat udal-mailako harrera-sarea osatzeko eta finkatzeko laguntza-ildoak», 19.2 artikuluaren c) idatz-zatian «Immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloko programak gauzatzea» adierazitakoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2009ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legeak baimenduriko kredituen kontura finantzatuko da deialdi hau.
EAEko Foru Aldundiei eta Toki Erakundeei ematen zaizkien laguntzak arautzea da agindu honen helburua, betiere horien mugapean bizi diren Erkidegotik kanpoko biztanleen kopurua kontuan izanik, gomendagarria bada biztanle horiek integratzeko jardun publikoa gauzatzea. Agindu honek programaren helburuak zehazten ditu, baita eskaerak aurkezteko modua eta epea, esleitu zaion aurrekontu-kreditua, eta laguntzak esleitzeko baldintzak eta betekizunak ere. Agindu honekin eta aurreko dekretuarekin, diru-laguntzen deialdi publikoari lotutako lege-aurreikuspenak betetzen dira.
Immigrazio-politika zeharkakoa eta multilaterala da. Beraz, udal-departamentu guztiei dagokie eta kontuan hartu behar da gainerako politikak garatzean. Immigrazioari dagokionez, beharrezkoa da udal-arlo guztiak inplikatzea, eta erantzukizun publikoa da etorkinak komunitate politiko hartzailearen barnean hartzea, etorkinak egiaz integratzea lortzearren. Gainera, erantzukizun publiko hori etorkinei ere badagokie, baita bertako biztanleei ere, etorkinen eta bertakoen arteko integrazioko gutxieneko parametroak lortze aldera. Horregatik finantzatzen da immigrazioko politika publikoen gauzatzea.
Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Zuzendaritzak aintzat hartzen du Toki Erakundeen zeregina, nola etorkinei harrera egiteari hala jatorriagatiko diskriminazio-jokabideen prebentzioari dagokienez. Laguntza ildo honen bidez, Toki Erakundeei laguntza eman nahi zaie bizikidetza harmoniatsua lortzeko eta udalerrian bizi diren guztientzat bizi-baldintza duinak bultzatzeko behar diren neurriak gara ditzaten.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko bakoitzaren ezaugarriak eta berezitasunak direla-eta, garrantzitsua da Foru Aldundiei laguntza-ildo horren onuradun izateko aukera ematea, batez ere kontuan izanik esku-hartze publikoa funtsezkoa den eremuetako eskumenak dituztela; esate baterako, honako eremu hauetako eskumenak dituzte, besteak beste: inoren kargura ez dauden adingabeen, emakumeen eta sasoikako lanaren eremuetakoak.
Bestalde, eta helburu bererako, 2005eko abenduaren 28an, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez, etorkinen harrerarako eta integraziorako jardunak garatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten.
Hitzarmen hori urtetik urtera zabaldu da, luzapenerako urteko Protokoloaren bidez, eta Euskal Autonomia Erkidegoak dagokion Ekintza Planean garatu beharreko jardunak finkatu dira. Ekintza Plan hori Immigrazioko Estatu idazkariak eta Euskal Autonomia Erkidegoak sinatu zuten adostasunez.
Hitzarmen horren helburua honako hau da: Euskal Autonomia Erkidegoan dauden etorkinen harrerarekin eta gizarte-integrazioarekin loturiko jardunak garatzea.
Adierazitako hitzarmen horretan ezarri denez, beharrezkoa da hitzarmenean esleitutako fondoaren zati bat migrazio-presiorik handiena duten toki korporazioetara bideratzea.
Apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua eta Etorkinen Harrera eta Gizarteratzeari Laguntzeko Fondoa EAEko Toki Erakundeen artean banatzea da laguntza horien helburu nagusia, integrazioko programak eta jarduerak bultzatzeko, integrazioa etorkinen eta bertako biztanleen arteko egokitzapen-prozesutzat hartuta.
Hori guztia kontuan izanik, apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuari eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren VI. tituluan eta VII. tituluaren III. kapituluan, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean diru-laguntzen arloan jasotako indarreko legeriari jarraiki, honako hau,
Horren ondorioz honako hau,
Honako hau da agindu honen helburua: etorkinen integrazioa eta parte-hartzea lortzera bideratutako immigrazioko eta kulturartekotasuneko programak gauzatzeko laguntzetarako deialdia egitea.
Nolanahi ere, honako printzipio hauetan oinarrituta garatuko dira programak: berdintasuna, integraltasuna, zeharkakotasuna, normalizazioa eta koordinazioa.
Programak gauzatzeko epea 2009ko ekitaldia da.
Diruz lagunduko diren programetara bideratzen den aurrekontu-kreditua, 2009. urterako, 800.000 euro da.
Aurrekontu-kredituaren zenbateko orokorra aldatu ahal izango da immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuaren 3.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eskatu diren laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren beste laguntza-programa batzuk burutu ondoren agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, eta betiere laguntzen Ebazpena eman baino lehen. Gizarte Gaietako sailburuordearen ebazpen bitartez emango da horren berri.
Finantzatutako proiektua gauzatzeak zuzenean eragindako gastuetarako jaso ahal izango da diru-laguntza. Ez dira diruz lagunduko Erakunde eskatzaileek dituzten inbertsio-gastuak, ezta finantza-gastuak ere.
Dagokion programa edo jarduera egiteko, 3. artikuluan aipaturiko irizpideak kontuan izanik, Balioespen Batzordeak araztutako eta onartutako aurrekontuaren % 80 finantzatuko du gehienez ere Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak.
Agindu honen arabera emandako diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa ez da 75.000 eurotik gorakoa izango.
Honako hauek jaso ahal izango dituzte agindu honetan aurreikusitako laguntzak: Foru Aldundiek, udalerriek, mankomunitateek, partzuergoek, eskualdeek, eskualdeetako garapen-agentziek, udalaz gaindiko toki-erakundeek eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien elkarteek, betiere apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuan eta hura garatzen duen agindu honetan aurreikusitako betekizunak betetzen badituzte.
Programen gauzatzea finantzatzera bideratutako laguntzak emateko eta laguntza horien zenbatekoa zehazteko, eta erakunde eskatzaileari dagokionez, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:
2009ko urtarrilaren 1ean, Europar Batasunekoak edo Europako Esparru Ekonomikokoak izan gabe, udalerri eskatzailean edo mankomunitatea, partzuergoa, eskualdea edo udalen elkartea osatzen duten udalerri eskatzaileetan erroldatutako etorkinen kopurua. Gehienez 7 puntu.
Aurreko kopuruak biztanle guztien kopuruaren gainean duen ehunekoa. Gehienez 3 puntu.
Foru Aldundiek eta udalerri-elkarteek egiaztatu egin beharko dituzte laguntza-eskaeraren xede den programa edo jarduera gauzatuko den udalerriei dagokienez arestian adierazitako alderdiak.
2009ko urtarrilaren 1ean Europar Batasunekoak edo Europako Esparru Ekonomikokoak diren eta eskaera egiten duen mankomunitatea, partzuergoa, eskualdea edo udalen elkartea osatzen duten udalerrietan erroldatuta dauden pertsonen kopurua. Gehienez 3 puntu.
Aurreko kopuruak biztanle guztien kopuruaren gainean duen ehunekoa. Gehienez 2 puntu.
Foru Aldundiek eta udalerri-elkarteek egiaztatu egin beharko dituzte laguntza-eskaeraren xede den programa edo jarduera gauzatuko den udalerriei dagokienez arestian adierazitako alderdiak.
Arrisku-egoeran edo babesik gabe dagoen eta kideen integrazio eta garapen pertsonala eta soziala eragozten duten zailtasunak arintzeko berariazko esku-hartzea behar duen kolektibo bat izatea. Gehienez 5 puntu.
Erakunde eskatzaileak immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan garaturiko jarduerak egitea.
Eskaera egin duen egunean erakunde eskatzaileak immigrazioko teknikariak kontrataturik izatea. Gehienez 5 puntu.
Erakunde eskatzaileak immigrazioaren egoerari buruzko diagnostikoa edukitzea. Gehienez 5 puntu.
Aurkeztutako programa onartuta eta indarrean dagoen Immigrazio Planen batean bilduta egotea, immigrazioko eta kulturartekotasuneko toki-edo foru-politika antolatu eta artikulatzen duen planen batean, hain zuzen ere. Gehienez 7 puntu.
Horrez gain, aurkeztutako proiektuak banan-banan balioesteko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:
Proiektua apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuaren helburuetara eta printzipioetara, eta Immigrazioko Euskal Planaren printzipio operatiboetara eta funtsezkoetara egokituta dagoen. Gehienez 7 puntu.
Esku-hartzearen helburu izan daitezkeen lagunek programa lantzen eta gauzatzen izan duten parte-hartzea, gizartearen parte-hartzea bultzatzeko irizpide nagusiaren barruan. Gehienez 7 puntu.
Generoaren ikuspegia ebaluazioaren alderdi formaletan eta edukian, eta hizkuntzaren erabilera ez-sexista zein mailatan betetzen den. Gehienez 7 puntu.
Programaren jarraitutasuna: proiektua aurreko deialdi batzuetan aurkeztu den, proiektua ongi gauzatzeko eta garatzeko aukerarik badagoen eta proiektua finantzatzen jarraitzeko beharrik badagoen balioetsiko da. Gehienez 7 puntu.
Honako hauek aztertzea aldez aurretik: egungo gizarte-premiak, ekintzaren hartzaile/onuradun diren pertsonen balizko kopurua, egungo estaldura publiko edo pribatua, eta ekintza egokitzea jomugan duen kolektiboaren ezaugarrietara. Gehienez 7 puntu.
Proiektuaren eduki teknikoa: erabilitako metodologia, proposamen berritzaileak, plangintza, kudeaketa, helburuen eta adierazleen ezarpena eta ebaluaziorako mekanismoen aurreikuspena. Gehienez 7 puntu.
Programaren bideragarritasun ekonomikoa, finantza-bideragarritasuna eta kudeaketa-bideragarritasuna. Atal honetan, erakunde eskatzaileak proposatutakoaren antzeko programak garatzeko duen gaitasuna eta proiektuaren eta erakundearen helburuen arteko erlazioa balioetsiko dira. Gehienez 7 puntu.
Gastuaren eta aurreikusitako emaitzen arteko pertinentzia eta koherentzia. Gehienez 7 puntu.
Erakundeak berak programaren finantziazioan duen inplikazioa. Gehienez 7 puntu.
Laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.4 artikuluak ezartzen du prozedura mota hori. Artikulu horretan, honela definitzen da lehiaketa: aurkeztutako eskaeren konparaketaren bitartez laguntzak edo diru-laguntzak ematen dituen prozedura, aldez aurretik arauetan ezarritako balioespen-irizpideen arabera eskaeren arteko hurrenkera ezartzeko.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Eskaerak agindu honi I. eta II. eranskin gisa gehitutako instantzia bidez aurkeztuko dira, eranskin horretan eskatzen den dokumentazioarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Immigrazio Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritakoa aplikatuko da (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).
Diru-laguntzak jasotzeko eskaerak osorik betetzen ez badira edo adierazitako dokumentazioa falta bada, erakunde interesdunari errekerimendua egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzen dezan edo aginduzko dokumentuak aurkez ditzan. Era berean, hala egin ezean bere eskaerari uko egiten diola ulertuko da, eta Administrazioa behartuta geratuko da eskaera horri buruzko berariazko ebazpena ematera eta ebazpen hori Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 eta 42.1 artikuluetan (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen) xedatutakoari jarraiki jakinaraztera.
Apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuaren 4. artikuluari jarraiki, diru-laguntzen zenbatekoak ezin du gainditu pertsona edo erakunde onuradunak Garatu beharreko jardueraren, edo laguntza edo diru-laguntza eman zeneko helburuaren kostua, ez bakarka hartuta, ezta beste administrazio edo erakunde publikoren edo pribaturen batek emandako beste diru-laguntza edo laguntzekin batera ere,
Diru-laguntza horiek ematea bateragarria izango da beste edozein diru-laguntza edo laguntzarekin. Eskaerarekin batera zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, honako hauek azalduz: helburu bererako beste finantziazio-iturririk badagoen edo ez, finantziazioaren zenbatekoa eta, hala badagokio, erabaki gabe dauden diru-laguntza eskaerak, betiere III. eranskinean adierazitako erara. Lortutako laguntza eta diru-laguntza guztien guztizko zenbatekoa jarduerarako onartutako aurrekontua baino handiago bada, eman beharreko laguntzari aurrekontua gainditzen duen soberakina gutxituko zaio.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Gaietako Sailburuordetzaren Immigrazio Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko zereginak gauzatzea.
Immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuaren 8. artikuluan aurreikusitako kide anitzeko organoari dagokio aurkeztutako eskaerei buruzko ebazpen-proposamena egitea. Organo horrek dagokion ebazpen-proposamena helaraziko dio Immigrazio zuzendariari gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.
Proposamenak honako hauek zehaztuko ditu:
Erakunde onuradunen zerrenda, diru-laguntza jasoko duten programak edo jarduerak, eta horietako bakoitzari eman beharreko zenbatekoa.
Onuradun ez diren erakundeen zerrenda, diru-laguntza ukatu zaien programa edo jardueren eskaerak, eta kasu bakoitzean laguntza ukatzeko eman den arrazoia.
Ebazpen-proposamena egiten duen kide anitzeko organoak, berriz, proiektu bakoitzari esleitu beharreko zenbatekoa zehaztuko du, 6. artikuluan adierazitako irizpideen arabera lortutako puntuazioa eta aurkeztutako aurrekontuaren heinean, betiere 4. artikuluan xedatutakoa aintzat hartuta onartua izan bada.
50 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuak besterik ez dira finantzatuko. Agindu honen 2. artikuluan aurreikusitako aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektu guztiak finantzatzeko, balioespenik handiena lortu duten eskaerei soilik esleituko zaie laguntza, aurrekontu-kreditua agortu arte.
Immigrazio zuzendariak, ebazpen-proposamena aztertu ondoren, diru-laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko Ebazpena emango du eta erakunde interesdunei jakinaraziko die gehienez ere sei hilabeteko epean, agindu hau indarrean hasten denetik aurrera zenbatzen hasita. Diru-laguntza ematen den kasuetan, ebazpenak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.7 artikuluan ezarritako edukiak eta azkenean emandako diru-laguntzaren zenbatekoa ere jaso beharko ditu.
Adierazitako epea amaitu eta jakinarazpena egin ez bada, egindako eskaera ezetsitzat hartu ahal izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, lege horrek Administrazioari berariaz ebazteko ezartzen dion betebeharra aparte utzi gabe.
Jendeak oro har jakin dezan, erakunde onuradunen zerrenda eta bakoitzari esleitutako zenbatekoa EHAAn argitaratuko dira ondoren.
Emandako diru-laguntzak bi ordainketatan ordainduko dira:
Lehenengo ordainketa (guztizkoaren % 75) diru-laguntza onartu eta hilabeteko epean.
Bigarren ordainketa (gainerako % 25a) emandako kopuruaren justifikazioa jaso eta hilabeteko epean, VI. eranskinean adierazitako erara.
Salbuespen gisa, libramendu bakar batean egin ahal izango da ordainketa eginda dauden jarduerak diruz laguntzen direnean, betiere erakunde onuradunak eskaerarekin batera jarduera horiek justifikatzeko agiriak aurkezten baditu, 14. artikuluan ezarritakoari jarraiki.
Emandako diru-laguntza justifikatzeko, erakunde onuradunek VI. eranskina bete beharko dute, eta bertan eskatzen den dokumentazioarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Inmigrazio Zuzendaritzara igorriko dute, bai zuzenean, bai azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako edozein prozeduraren bidez.
Emandako diru-laguntzaren justifikazioa egiaztatzen duen dokumentazioa aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da diruz lagundutako jarduera amaitzen denetik zenbatzen hasita, 2010eko otsailaren 28a azken eguna izango da.
Agindu honen babesean diru-laguntzak jasotzen dituzten erakunde onuradunek immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitako betebeharrak bete beharko dituzte.
Era berean, pertsona, entitate eta erakunde onuradunei apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuan aurreikusitako laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik bideratzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozedura amaitzea.
Egiten diren programek emakumeen eta gizonen behar espezifikoak izan beharko dituzte kontuan eta genero-ikuspegia bilduko dute planifikazioan, diseinuan, gauzatzean eta ebaluazioan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki. Ildo beretik, eta lege horretako 16. artikuluan xedaturikoaren arabera, azterlan eta estatistiketan sexu-aldagaia sistematikoki txertatu behar da, eta, horrez gain, hainbat adierazle ere ezarri eta txertatu beharko da, hain zuzen ere emakumeen eta gizonen egoera, baldintza, eta beharretan dauden aldeak hobeto ezagutze aldera.
Programa horiei buruz egiten den hedapenak, hala inprimatutako materialaren nola beste edozein euskarriren bitartez, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren arteko lankidetza-hitzarmenean oinarrituta egiten dela adierazi beharko du, eta nolanahi ere jabetza intelektuala arautzen duen legedian xedatutakoa errespetatuz.
Agindu honen esparruan egindako jardunei publizitatea egiteko landutako material guztietan, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Immigrazio Zuzendaritzaren eta Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren logotipoak agertuko dira.
Diru-laguntza eman zuen ebazpena aldatu ahal izango da, baldin eta laguntzak ematerakoan zeuden baldintzetakoren bat aldatzen bada -betiere diru-laguntzaren xedea betetzat joz gero-, edo laguntza horiekin batera, administrazio honek edo beste batek edo beste edozein erakunde publiko nahiz pribatuk emandako laguntzak ere jaso badira. Baina, betiere, beharrezkoa izango da arau honetan diru-laguntzaren onuradun izateko ezarritako gutxieneko betekizunak gordetzea. Horri dagokionez, Inmigrazio Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio ebazpena aldatu dela, eta Immigrazio zuzendariak dagokion ebazpena emango du, emandako diru-laguntzen zenbatekoak berregokitzeko, diru-laguntzak emateko ezarritako irizpideak eta mugak aplikatuz. Eta hala badagokio, soberan jasotako zenbatekoak itzuli beharko dituzte erakunde eta entitate onuradunek.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan aipatzen diren kasuetako batean badago diru-laguntza jaso duen erakundea, edo apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuan nahiz aplika daitekeen gainerako araudian eta diru-laguntzak emateko ebazpenean ezarritako baldintzaren edo betebeharren bat betetzen ez badu, Immigrazio zuzendariak, aldez aurretik dagokion espedientea hasita eta entzunaldiaren izapidea beteta, Ebazpen bat emango du, bertan honako hauek adierazita: ordaintzeko dauden kopuruak jasotzeko eskubidea galdu duela dagokion erakundeak eta, hala badagokio, jasotako diru-laguntza eta aplika daitezkeen legezko interesak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar dizkiola, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta dagozkion gainerako ekintzak bazter utzi gabe. Kopuru horiek herri-dirutzat hartuko dira legezko ondorioetarako, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 64. artikuluan ezarritakoa izango da erantzukizunen erregimena.
Agindu hau indarrean hasi denetik sei hilabete igaro badira esanbidezko ebazpenik eman edo jakinarazi gabe, eskaerak ezetsitzat joko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan ezarritakoari dagokionez, administrazioak esanbidez ebazteko duen betebeharra bazter utzi gabe.
Lehenengoa. Ordezko araubidea.
Apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuan edo hura garatzen duen agindu honetan aurreikusi ez denari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.
Bigarrena. Errekurtsoak.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Aginduaren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, agindua aipaturiko aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.
Hirugarrena. Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 4a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
Izen-abizenak
Ordezkatzen duen erakundea Eginkizuna IFK
LH kalea PK
Tel E-maila Faxa
Bankua edo Aurrezki kutxa
Agentzia Kontu-zk
HONAKO HAU ADIERAZTEN DU:
Bigarrena. Eskaerarekin batera, deialdi hau arautzen duten dekretuan eta aginduan azaltzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuak eta gainerako justifikazioak aurkeztu ditu.
HAUXE ESKATZEN DU:
Honako diru kopuru hau eman diezaioten...... euro immigrazioko eta kulturartekotasuneko programak gauzatzeko.
2009ko aren (a).
Eskatzailea
IMMIGRAZIO ZUZENDARIA - ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA - VITORIA-GASTEIZ
Oharra: Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Immigrazio Zuzendaritzak jakinarazten dizu eranskin hau betetzearekin batera eman dizkiguzun datu pertsonalak fitxategi automatizatu bat lantzeko sartuko ditugula, eta fitxategi hori Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedaturikoaren mende egongo dela.
Fitxategi hori -fitxategiaren datuak ezin izango zaizkie hirugarrenei laga- Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak sustaturiko laguntzen erabilera esklusiboaren bidez baliatu ahal izango da.
Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu; horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Inmigrazio Zuzendaritzari (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), hura baita fitxategiaren arduraduna.
ESKAERA INPRIMAKIAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA (izartxoa duen dokumentazioa nahitaez aurkeztu behar da)
PROIEKTUARI BURUZKOA
* I. eranskina: Laguntzen eskaera
* II. eranskina: Eskaera-inprimakia behar bezala betea.
* III. eranskina: Dagokion Erakundean fede publikoa duen pertsonaren edo Erakundearen legezko ordezkariaren ziurtagiria, bertan honako hauek adierazita: helburu bererako beste finantziazio-iturririk ba ote dagoen, finantziazio horren zenbatekoa, eta, hala badagokio, erabaki gabe dauden laguntza-eskaerak.
Hala badagokio, proiektuaren iraunkortasunaren adierazgarri den funtsezko dokumentazioa: hitzarmenak, gutunak, EAEko beste erakunde batzuen abalak, etab.
ERAKUNDE ESKATZAILEARI BURUZKOA
Aurreko deialdietan jada entregaturikoa. Urtea adierazi (1)
Erakundearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia
Eskaera sinatzen duenaren ahalordetzea.
Erakundearen estatutuen fotokopia.
Europar Batasunekoak edo Europako Esparru Ekonomikokoak ez diren eta 2009ko urtarrilaren 1ean eskatutako laguntzaren xede den programa gauzatzea aurreikusita duen/duten udalerrian edo udalerrietan erroldatuta dauden etorkinen kopuruaren ziurtagiria, bertan, etorkinen jatorria, sexua eta adina adierazita. Etorkin horiek biztanle guztiekiko hartzen duten ehunekoa adierazi beharko da.
Europar Batasunekoak edo Europako Esparru Ekonomikokoak diren eta 2009ko urtarrilaren 1ean eskatutako laguntzaren xede den programa gauzatzea aurreikusita duen/duten udalerrian edo udalerrietan erroldatuta dauden etorkinen kopuruaren ziurtagiria. Etorkin horiek biztanle guztiekiko hartzen duten ehunekoa adierazi beharko da. Datuak sexuaren arabera bereizi beharko dira.
Immigrazio-teknikariak kontratatuta edukiz gero, hautaketa-prozesuaren emaitzari buruzko ziurtagiri ofiziala, kontrataturiko langilearen lanbide-profila aipatuta.
Hala badagokio, onartutako Immmigrazioko Toki Plana.
Hala badagokio, udalerrian edo udalerrietan immigrazioak duen egoerari eta ezaugarriei buruzko azterlan/diagnostikoaren kopia.
*IV. eranskina: Fede publikoa duen pertsonaren edo legezko ordezkariaren ziurtagiria, erakunde eskatzailea administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela adierazita.
V. eranskina: Hirugarrenen alta-dokumentua.
(aurkezten den lehen aldia bada edo aurreko deialdietan ekarritako dokumentazioarekiko aldaketarik badago).
Izaera juridikorik gabeko zein izaera juridikoa duten erakundeen Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren osaera arautzen duen otsailaren 20ko EHA/451/2008 Agindua dela eta, edozein erakundek bere kodea aldatu badu, berriro aurkeztu beharko du adierazitako eranskina.
Hala badagokio, arlo horretara diru kopuru bat bideratzen duen eta diru kopuru hori zehazten duen erabakiaren kopia, eta/edo dagokion Erakundean FEDE publikoa duen pertsonaren edo Erakundearen legezko ordezkariaren ziurtagiria, erakunde eskatzaileak immigrazio-programetara 2009. urtean bideratuko duen diru kopurua adierazita.
Udalerri-elkarteen kasuan, erakundea osatzen duten udalerrietan erroldaturiko etorkin atzerritarrei elkarrekin harrera emateko zerbitzua gauzatzearren sorturiko elkartea biltzen duen erabakiaren kopia, baita zerbitzuari finantziazioa emateko eta horren zenbatekoa finkatzeko hartutako erabakiarena edo/eta mankomunitatean FEDE publikoa duen pertsonaren edo mankomunitatearen legezko ordezkariaren ziurtagiria ere, immigrazio-programetara 2009. urterako bideraturiko diru kopurua adierazita.
Baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten eta deialdi honetan aurreikusitako laguntzaren eskaera aztertzeko interesgarriak diren bestelako dokumentuak.
(1) Kasu horretan, erakundearen legezko ordezkaria den pertsona fisikoaren aitorpena aurkeztu beharko da; aitorpen horretan aditzera eman behar da dokumentazioa egunean dagoela; era berean, dokumentazioa aurkeztu zen eguna zehaztuko da.
Erakunde eskatzailea:
Proiektuaren izenburua:
Deialdia:
Erregistro zenbakia:
Data:
INFORMAZIO OROKORRA
PROIEKTUA AURKEZTEKO DATUAK
Proiektuaren izenburua (hamar hitz gehienez):
EAEko hedapena (hartzen dituen zonak):
Erakunde eskatzailea:
IFZ:
Helbidea/Erakundearen egoitza:
Telefonoa:
Faxa:
Helbide elektronikoa:
Nortasun juridikoa:
Eskaeraren ardura bere gain hartzen duela adierazteko sinadura:
Kargua:
Harremanetarako pertsona:
Kargua:
A) UDALERRI ESKATZAILEARI/ESKATZAILEEI BURUZKO DATU KUANTITATIBOAK:
Europar Batasunekoak edo Europako Esparru Ekonomikokoak ez diren eta 2009ko urtarrilaren 1ean udalerrian edo udalerrietan erroldatuta zeuden pertsonen kopurua:
Etorkin horiek osatzen duten ehunekoa, biztanleria osoa kontuan izanik:
Europar Batasunekoak edo Europako Esparru Ekonomikokoak diren eta 2009ko urtarrilaren 1ean udalerrian edo udalerrietan erroldatuta zeuden pertsonen kopurua:
Etorkin horiek osatzen duten ehunekoa, biztanleria osoa kontuan izanik:
Arrisku-egoeran edo babesik gabe dagoen eta kideen integrazio eta garapen pertsonala eta soziala eragozten duten zailtasunak arintzeko berariazko esku-hartzea behar duen kolektiboa:
Ez Bai
Jatorria
B) ERAKUNDE ESKATZAILEARI/ESKATZAILEEI BURUZKO DATUAK:
Eskaera egin duen egunean erakunde eskatzaileak immigrazioko teknikariak kontrataturik izatea:
Ez Bai
Udalerrian edo udalerrietan immigrazioak duen egoerari eta ezaugarriei buruzko azterlan/diagnostikoa:
Ez Bai
Aurkeztutako programa onartuta eta indarrean dagoen Immigrazio Planen batean bilduta egotea, immigrazioko eta kulturartekotasuneko toki- edo foru-politika antolatu eta artikulatzen duen Planen batean:
Ez Bai
C) PROIEKTUA AURKEZTEKO DATUAK
INFORMAZIO OROKORRA.
1. IRAUPENA
Aurkezturiko proiektua 2009. urtean gauzatu behar da.
Aurreikusitako hasiera-data:
Aurreikusitako bukaera-data:
Gauzatzeko aldia, guztira (hilabeteak):
2. FINANTZIAZIOA, GUZTIRA
Kostua, guztira:
Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaion ekarpena (finantza daitezkeen gastu guztien % 80 gehienez ere):
Erakunde eskatzailearen ekarpena:
Emandako edo eskatutako beste ekarpen batzuk (zehaztu):
Erakundea Eskatutako kopurua Egoera (Emana, ukatua, ebatzi gabea)
D) PROIEKTUA BANAKA BALIOESTEKO:
PROIEKTUAREN DESKRIBAPEN LABURTUA (proiektuaren edukiaren laburpena, daturik garrantzitsuenak adierazita. 5-10 lerrotan deskribatu proiektuaren zergatia, helburuak, eta espero diren emaitzak; deskribatu, halaber, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren arloan proiektu honen bidez lortzea espero diren helburuak eta emaitzak, baita interesgarri izan daitezkeen bestelako datuak ere). Proiektua apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuaren printzipioetara egokitzea: eskubideei eta beharrei dagokienez berdintasuna, integraltasuna, normalizazioa eta diskriminazio-jokabideei aurrea hartzea.
KOKAPEN ZEHATZA (proiektua non gauzatuko edo non aztertuko den: EAEko eskualdeak, hiriak, auzuneak, udalerriak).
AURREKARIAK, TESTUINGURUA ETA JUSTIFIKAZIOA: Azaldu nola sortu zen ekimena, zer lotura dagoen proiektua aurkezten duen erakundearen eta EAEn ekintza jasoko duten pertsonen artean, zein toki-erakundek parte hartzen duten, etab. EAEn egin diren antzeko ekimen eta proiektuak deskribatu, proiektua gauzatzeko nolako koordinazioa egingo den, nola egin den identifikazioa eta formulazioa, eta aurretiazko azterketarik ba ote dagoen; halakorik izanez gero, eskaera honi erantsiko zaio; adierazi testuingurua osatzeko bestelako datu interesgarriak. Erakunde eskatzaileak ekintza hau garatzen daroan denbora azaldu.
EGUNGO GIZARTE PREMIAK ALDEZ AURRETIK AZTERTU (ekintzaren hartzaile/onuradun diren pertsonen balizko kopurua, egungo estaldura publiko edo pribatua, eta ekintza egokitua dagoen jomugan duen kolektiboaren ezaugarrietara).
HARTZAILEAK (proiektuaren onuradun edo hartzaile diren pertsona edo taldeak, hau da, proiektuak nor duen jomugan. Esku-hartzearen helburu izan daitezkeen lagunek programa lantzen eta gauzatzen izan duten parte-hartzea, gizartearen parte-hartzea bultzatzeko irizpide nagusiaren barruan).
Identifikazioa (sektorea, adina, kopurua, etab., sexuaren arabera bereizita)
Hautatzeko irizpideak (egoki iritziz gero, taldearekin egindako bestelako jarduerak azaldu)
Proiektuan, zein fasetan hartzen duten parte (hasierako harremanak, jardueran parte hartzea, nola, noiz, eta abar.)
PROIEKTUAREN EDUKI TEKNIKOA: erabilitako metodologia, proposamen berritzaileak, plangintza, kudeaketa, helburuen eta adierazleen ezarpena eta ebaluaziorako mekanismoen aurreikuspena.
ESPERO DIREN EMAITZAK (zehaztu, zenbakien bidezko adierazleak erabilita, proiektua gauzatzen ari den bitartean egingo diren produktu eta zerbitzuak, eginiko jardueren emaitza izan eta helburua lortzeko aukera emango dutenak. Adierazi sexuen arabera banakatutako adierazleak aurreikusi ote diren hala dagokion kasuetan, eta espero diren emaitzak emakumeen eta gizonen arteko arloan).
1. EMAITZA:
Adierazleak:
2. EMAITZA:
Adierazleak:
EMAITZA :
Adierazleak:
AURREIKUSITAKO JARDUEREN ZERRENDA (deskribatu emaitzak lortzeko egingo diren ekintzak, giza baliabideak zehaztuz: hizlarien, teknikarien eta abarren eskarmentua, baita ekintza bakoitza egiteko gai-gidoia, edukiaren antolamendua eta beharrezko materialak ere. Deskribatu emakumeentzako berariazko ekintzarik izango ote den).
JARDUEREN KRONOGRAMA (7. idatz-zatian deskribatutako jarduerak lehenengo zutabean adierazita daude. «X» batez adieraziko da jarduera bakoitza gauzatzeko denbora).
JARDUERAK
Jarduera Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe
PROIEKTUA FINANTZATZEKO AURREKONTUA (hala badagokio, erantsi proforma fakturak, aurrekontuak eta/edo erakunde eskatzaileekiko kanpo-balioespenak).
Erakunde finantzatzaileen araberako banakapena:
Finantzatzaileak
Partidak Immigrazio Zuzendaritza Erakunde Eskatzailea EAEko beste Adm. Publi. batzuk Beste batzuk GUZTIRA
Materialak
Bidaiak eta egonaldiak
Kontratazioak
Publizitatea
Guztira
Guztizko kostuen gaineko ehunekoa **
** Inmigrazio Zuzendaritzak finantza daitezkeen gastuen % 80 finantzatuko du gehienez ere.
Partiden araberako banakapenak:
Finantzatzaileak
Partidak Immigrazio Zuzendaritza Erakunde Eskatzailea EAEko beste Adm. Publi. batzuk Beste batzuk GUZTIRA
Materialak
Bidaiak eta egonaldiak
Kontratazioak
Publizitatea
GUZTIRA
Guztizko kostuen gaineko ehunekoa **
** Immigrazio Zuzendaritzak finantza daitezkeen gastuen % 80 finantzatuko du gehienez ere.
BIDERAGARRITASUN ETA IRAUNKORTASUN AZTERLANA (kanpoko laguntza amaitzen denean proiektuaren etorkizuneko jarraipena ziurtatzen duten alderdiak, jarraitzea bidezkoa bada; hala izango balitz, egindako azterlan teknikoak, beste erakundeekin egindako hitzarmenak, alderdi soziokulturalak, aurreikusitako prestakuntza-neurriak, eta abar, proiektuarekin epe luzean jarraitzea bidezkoa dela justifikatzeko).
KOORDINAZIOA BESTE GIZARTE-ERAKUNDE ETA ERAKUNDE PUBLIKO BATZUEKIN (adierazi nola egin den koordinazioa beste erakunde pribatu edo publikoekin proiektua gauzatzean, baita etorkizunean egin daitezkeen lankidetzak ere. Gainerako erakundeen jardute-helburua zenbateraino betetzen den kontuan izanik).
PROIEKTUAREN GENERO IKUSPEGIAREN LABURPENA (Azaldu nola txertatu den genero-ikuspegia proiektuan: proiektua zuzentzen zaien emakumeen berariazko premiak; atzemandako desberdintasun-hesia; bete nahi diren premia praktikoak edo interes estrategikoak; proiektuan genero-ikuspegia txertatzeko aukera neurtzeko erabilitako edo erabiliko diren adierazleak, eraginari zein emaitzari buruzkoak. Adierazi erakundeak zer eskarmentu duen emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruan).
14. GASTUAREN ETA AURREIKUSITAKO EMAITZEN ARTEKO PERTINENTZIA ETA KOHERENTZIA.
15. ERAKUNDEAK BERAK PROGRAMAREN FINANTZIAZIOAN DUEN INPLIKAZIOA.
Izena:
IFZ/AIZ/Pasaportea:
Kargua:
Erakundea:
Honako hau ADIERAZTEN DU Immigrazio Zuzendaritzaren aurrean eta diru-laguntza eskaera honi dagokionez,
Ordezkatzen duen erakundeak edo pertsona fisikoak ez dio ezein erakunde publiko edo pribaturi 2009. urterako diru-laguntzarik eskatu, ezta haiengandik diru-laguntzarik lortu ere, izeneko proiektua finantzatzeko
Ordezkatzen duen erakundeak edo pertsona fisikoak honako diru-laguntza hauek eskatu dizkie, 2009. urterako, honako erakunde publiko edo pribatuei izeneko proiektua finantzatzeko, eta eskaeraren egoera adierazitakoa da.
Erakundea Eskatutako kopurua Egoera (Emana, ukatua, ebatzi gabea)
Ordezkatzen duen erakundeak euroko kopuruaren ekarpena egingo du izeneko proiektua finantzatzeko.
2009ko aren (a).
ERAKUNDEAREN ORDEZKARIA
2009 AITORPENA: Zigor administratiborik edo penalik ez dela betetzen ari.
LOC
Izena:
IFZ/AIZ/Pasaportea:
Kargua:
Erakundea:
Honako hau ADIERAZTEN DU Immigrazio Zuzendaritzaren aurrean eta diru-laguntza eskaera honi dagokionez,
Diru-laguntza eskatu duen erakundea ez da sexu-diskriminazioagatiko zigor administratiborik edo penalik betetzen ari, eta ez zaio debeku hori ezarri Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
Erakunde eskatzailea ez dago zigortuta diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin eta ez du horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik.
2009ko aren (a).
ERAKUNDEAREN ORDEZKARIA
(2) Bi abizenak eta izena / Sozietatearen izena
Dos apellidos y nombre / Razón Social
HELBIDERATZE-DATUAK
DATOS DE DOMICILIACIÓN (B)
Helbidea
Domicilio
Posta kodea Udala
Código postal Población
Lurraldea
Provincia
BANKUAREN DATUAK
DATOS BANCARIOS (C)
(1) Bankua
Banco
(2) Agentzia
Agencia
(3) KD K/korrontea
DC C/corriente
(4) Jabea
Titular
Bankuaren adostasuna
Conforme banco
Sinadura eta zigilua
Sello y firma (D) Hirugarrenaren adostasuna
Conforme tercero
Sinadura eta zigilua
Sello y firma (E) Sailaren onespena
ºB.º Departamento u organismo
Baimendutako
sinadura eta zigilua
Sello y Firma autorizada (F) Kontabilitatearen onespena
ºB.º contabilidad
Baimendutako sinadura
Firma autorizada (G)
Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.
Aipatutako Lege horren jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1-01010 Vitoria-Gasteiz.
En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento/impreso/formulario, van a ser incorporados para su tramitación en un fichero automatizado.
Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1-01010 Vitoria-Gasteiz.
AZKEN TXOSTENA: diruz lagundutako proiektua gauzatu ondoren gastuen justifikazioarekin batera aurkeztuko den memoria lantzeko azken txostenaren eredua erantsi da.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO UDALERRIETAN IMMIGRAZIOKO ETA KULTURARTEKO BIZIKIDETZAKO PROGRAMAK GAUZATZEKO LAGUNTZAK.
AZKEN TXOSTENA
Proiektuaren izenburua:
Erakunde eskatzailea:
Deialdiaren urtea: 2009
Espediente zenbakia:
Txostena noiz landua:
Proiektuaren arduraduna:
Telefono-zenbakia:
I. INFORMAZIO OROKORRA
I.1. Erakunde eskatzailearen datuak:
Erakunde Eskatzailea:
Helbidea/Erakundearen egoitza:
Telefonoa: Faxa:
Helbide elektronikoa:
Legezko ordezkaria:
I.2. Proiektuaren iraupena:
Aurreikusitako hasiera-data:
Egiazko hasiera-data:
Aurreko datak bat ez badatoz, azaldu arrazoia:
Amaiera-data:
Gauzatze aldia, guztira:
I.3. Finantziazioa:
Proiektuaren kostua guztira:
Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza Emana:
Eskatua:
Beste finantzatzaile batzuk (zehaztu) Emana:
Eskatua:
Erakunde Eskatzailearen ekarpena:
I.4. Proiektuaren deskribapen laburtua (Eskaera-orrian agertzen den proiektuaren laburpena idatzi behar da berriz puntu honetan)
I.5. Kokapen zehatza (Proiektua EAEko zein zona, auzo edo udalerritan egin den)
II. JARRAIPEN TEKNIKOA
II.1. Proiektuaren garapenaren deskribapen laburtua. (Proiektua aurreikusitakoaren arabera garatu ote den eta hura garatzeko aurkituriko zailtasunak azaldu, baita aurreikusitako jarduerekiko sor daitezkeen aldaketak ere. Zehaztu nola egin den proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa).
II.2. Proiektuaren helburuak lortzea (Azaldu zenbaterainoko laguntza eskaini duen proiektuak aurreikusitako helburuak lortzeko).
II.3. Emaitzak lortzea (Deskribatu aurreikusitako emaitza eta hori neurtzeko erabilitako adierazleak, eta hori lortzeko maila zehaztu)).
1. EMAITZA:
Adierazleak:
Iruzkinak:
2. EMAITZA:
Adierazlea:
Iruzkinak:
II.4. Jardueren zerrenda (adierazi ezkerreko zutabean jardueren izena, aurreikusitakoak zein aurreikusi gabeak direla. Markatu «X» batez eskuineko zutabeetan jarduera bukatu ote den edo egin gabe ote dagoen. Azken kasu horretan, azaldu arrazoiak):
Aurreikusitako ekintza Amaitua Egin gabea
Aurreikusi gabeko ekintza Amaitua
II.5. Jardueren kronograma eguneratzea (II.4 idatz-zatian deskribaturiko jarduerak lehen zutabean bildu eta jarduera bakoitzaren gauzatze-hilabeteak «X» batez markatu).
Jarduera Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe
III. JARRAIPEN EKONOMIKOA
III.1. Gauzaturiko aurrekontuaren laburpena (taula osatu, finantzatzaile bakoitzeko partida bakoitzerako zenbatekoa adierazita):
Finantzatzaileak
Partidak Immigrazio Zuzendaritza Erakunde Eskatzailea EAEko Beste Adm. Publi. batzuk Beste batzuk GUZTIRA
Materialak
Bidaiak eta egonaldiak
Kontratazioak
Publizitatea
Beste batzuk (zehaztu)
GUZTIRA
Guztizko kostuen gaineko ehunekoa **
** Immigrazio Zuzendaritzak finantza daitezkeen gastuen % 80 finantzatuko du gehienez ere.
2. Faktura-zerrenda, aurrekontu-partidaren eta kofinantzatzaileen arabera (honako taula hau osatu aurrekontu-partida bakoitzerako.
MATERIALAK
Zk. Data Azalpena Zenbatekoa Finantzatzailea
1.-
2.-
GUZTIZKOA
BIDAIAK ETA EGONALDIAK
Zk. Data Azalpena Zenbatekoa Finantzatzailea
1.-
2.-
GUZTIZKOA
KONTRATAZIOAk
Zk. Data Azalpena Zenbatekoa Finantzatzailea
1.-
2.-
GUZTIZKOA
PUBLIZITATEA
Zk. Data Azalpena Zenbatekoa Finantzatzailea
1.-
2.-
GUZTIZKOA
IV. BALIOESPENA
1. Proiektuaren balioespen orokorra (puntu honetan, proiektuaren alderdi azpimarragarrienei buruzko balioespena egin behar da: emaitzak eta helburuak eginiko jardueren bidez lortzea, esku-hartzearen hartzaile izan diren pertsonen parte-hartzea, etorkizuneko esku-hartzeetarako hobetu beharreko alderdiak, eta abar.).
2. Genero-ikuspegia (azaldu nola eutsi zaion proiektuaren ziklo osoan genero-ikuspegiari). Laburbildu hitz gutxitan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ziurtatzeko egindako ekintzak, lortutako emaitzak eta helburuak, adierazleak, bete diren premia praktikoak edo interes estrategikoak, etab.).
3. Proiektua gauzatu den udalerrietan proiektuak etorkinen egoera hobetzeko egin duen ekarpena.
4. Koordinazioa beste gizarte-erakunde publiko batzuekin (Adierazi nola egin den koordinazioa beste erakunde pribatu edo publikoekin proiektua gauzatzean, baita etorkizunean egin daitezkeen lankidetza-lanak ere).
VI.1. EGINDAKO GASTUAK JUSTIFIKATZEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
Gastuak justifikatzeko, erakunde edo pertsona onuradunak Eusko Jaurlaritzaren Inmigrazio Zuzendaritzan aurkeztu beharko ditu jatorrizko dokumentuak, edo, horiek ezean, Inmigrazio Zuzendaritzak konpultsaturiko fotokopiak. Horri begira, honako hauek hartuko dira gastu justifikatutzat:
Nomina bidez justifikatutakoak.
Gizarte Segurantzaren TC1 eta TC2 dokumentuen bidez justifikatutakoak.
Pertsona Fisikoen Zergaren gaineko atxikipenen aitorpeneko 110. eta 111. dokumentuen bidez justifikatutakoak.
Erakunde onuradunaren izenean emandako fakturaren bidez justifikatutakoak. Baliozkoa izateko, faktura orok 2009koa izan beharko du, baita honako datu hauek bildu ere:
Zenbakia eta, hala badagokio, seriea.
Izen-abizenak edo enpresaren izena, identifikazio fiskaleko zenbakia eta igorlearen eta hartzailearen helbidea edo, hala badagokio, establezimendu iraunkorraren kokapena, ez-egoiliarrak badira.
Eragiketaren azalpenaren eta kontraprestazio osoaren deskribapena. Eragiketa Balio Erantsiaren gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsita ez badago, zerga-oinarria zehazteko behar diren datu guztiak adierazi beharko dira fakturan, baita zerga-tasa eta jasanarazitako kuota ere. Kuota prezioaren barruan jasanarazten denean, ezartzen den zerga-tasa bakarrik adieraziko da, edo «BEZa barne» adierazpidea, hori egiteko baimena Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araudian jasota badago.
Fakturaren igorpen-data.
Arauarekiko salbuespenak -fakturaziorik gabeko eragiketak, hartzailearen identifikazio-datuak fakturan biltzea nahitaezkoa ez izatea, jasanarazitako zerga-kuota eta aplikaturiko zerga-tasa fakturan propio ez jaso behar izatea, fakturak txartel zenbakituen taloitegiekin edo, halakorik ez bada, makina erregistratzaileek emandako txartelekin ordezkatzea, eta abar- fakturazio betebeharrak arautzen dituzten Foru Dekretuetan bildutarikoak dira, edo, halakorik ezean, azaroaren 28ko 1496/2003 Errege Dekretuan, baita lehen adierazitako paragrafo jakin batzuk aldatzen edo indargabetzen dituzten ondorengo arauetan ere.
Ziurtagirien edo banku-zorpetzeagatiko kargu-dokumentuen bidez justifikatuak, betiere erakunde finantzatzaileek igorri eta faktura bati dagozkion datuak biltzen badituzte, zenbakia eta seriea izan ezik.
Enpresaburuak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egindako noizbehinkako lanen kasuan, gastuaren erakunde onuradun igorlearen ordezkariak sinaturiko idatzi bidez justifikatuko dira gastuak. Honako datu hauek bildu beharko ditu gutxienez idatzi horrek: Igorlearen eta hartzailearen izen-abizenak, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; Eragiketaren eta haren zenbateko osoaren deskribapena; Hartzailearen «jaso izana» eta sinadura. Modu horretan ezin izango da emandako kopuruaren % 10 baino gehiago justifikatu, eta horri dagokion zenbatekoa ez da inola ere 300 eurotik gorakoa izango.
Justifikazioarekin batera, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak beteta daudela egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua aurkeztu beharko da, Foru Ogasunak eta Gizarte Segurantzak emana.
VI.2. MEMORIA HONEKIN BATERA AURKEZTEN DEN DOKUMENTAZIOA:
Nahitaezkoa (Markatu «X» batez aurkezturiko dokumentazioa)
Immigrazio Zuzendaritzak finantzaturiko gastuen % 100aren ordainketa-agiri originalak edo haien fotokopia konpultsatuak.
Kasuak kasu, proiektuaren fondoen kargura landu, erreproduzitu eta zabalduriko ikasmateriala.
Hala dagokionean, diruz lagundutako programa edo jardueratik abiatuz sortutako material bakoitzaren hizkuntza-bertsio bakoitzaren aleak, euskarri fisikoan edo magnetikoan, bertan Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren babesletza aipatuz.
Aukerakoa
Argazki-materiala.
Egunkari-zatiak.
Erakundeak egoki irizten dion beste edozein dokumentu (zehaztu).


