Euskadi.eus
  • AGINDUA, maiatzaren 14koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak «Escuela de Gestión Empresarial del Bajo Deba» Fundazioa iraungitzeko erabakia berresteko, eta erabaki hori eta Elgoibarko (G - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, maiatzaren 14koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak «Escuela de Gestión Empresarial del Bajo Deba» Fundazioa iraungitzeko erabakia berresteko, eta erabaki hori eta Elgoibarko (Gipuzkoa) «Escuela de Gestión Empresarial del Bajo Deba» fundazioaren likidatzaileen izendapena Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 4047
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/05/14
  • Argitaratze-data: 2009/07/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«Escuela de Gestión Empresarial del Bajo Deba» fundazioa iraungitzeko erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak berresteko, eta erabaki hori eta fundazioaren likidatzaileen izendapena Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

Lehenengoa. 2007ko abenduaren 28an jaso ziren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Erregistroan «Escuela Gestión Empresarial del Bajo Deba» fundazioa iraungitzeko eta likidatzeko eskritura publikoaren bi kopia baimendu. Eskritura, Alberto Ortueta Azcarreta jaunak eman zuen 2006ko irailaren 25ean Donostiako notario Martin Gabarain Astorqui jaunaren aurrean (703 protokolo-zenbakia). Eskritura publiko horren baitan daude María Victoria Aguirregomezcorta Urain Fundazioaren Patronatuko idazkari likidatzaileak, Alberto Ortueta Azcarreta lehendakariaren oniritziarekin eta notario bidez legeztatutako sinadurekin, 2005eko azaroaren 7an Elgoibarren (Gipuzkoa) eman zuen egiaztagiria, hain zuzen ere, «Escuela de Gestión Empresarial del Bajo Deba» fundazioaren patronatuak 2005eko urriaren 6an egin zuen bileraren aktari dagokiona. Bilera horretan, ondoko erabakiak hartu ziren aho batez:

  1. Iraungitzea eragin duten arrazoiak zehaztea eta likidazio-eragiketei hasiera ematea.

  2. Escuela de Gestión Empresarial del Bajo Deba fundazioaren balantzea onartzea.

  3. Escuela de Gestión Empresarial del Bajo Deba fundazioaren likidatzaileak izendatzea.

  4. Aktiboa osatzeko eta pasiboa likidatzeko jarduketa-programa onartzea.

  5. Likidazioaren ondoriozko azken produktua banatzeko proiektua onartzea.

Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioa iraungitzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidego Fundazioen Legeko 36.3 eta 40. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4. artikuluan; eta, lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen 4/2009 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren 1. paragrafoan eta lehenengo xedapen iragankorrean.

Bigarrena. Legitimatuta dagoen pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 33. eta 34. artikuluetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 35. artikuluan eta fundazioaren estatutuetan -ondarea iraungitze eta likidatzeari dagokionez- aurreikusitako baldintzak bete dira.

Hirugarrena. Fundazioen Babeslaritzak onartu eta Fundazioen Erregistroan inskribatu beharreko agirietan ikusten denez, «Escuela de Gestión Empresarial del Bajo Deba» fundazioaren patronatuak 2005eko urriaren 6an fundazioa iraungitzeko hartutako erabakia baliozkoa da, estatutuen eta Euskal Autonomia Erkidegoan fundazioei buruz indarrean dauden arauetan ezarritakoaren arabera. Era berean, fundazioaren xedea bete ezin denez, badago benetako arrazoi bat fundazioa iraungitzeko, Kode Zibilaren 39. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 12/1994 Legearen 33.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Fundazioa iraungitzeko hartutako erabakiaren ondorioz, «Escuela de Gestión Empresarial del Bajo Deba» fundazioaren patronatuko kideek, fundatzailearen espiritu eta gogoarekin bat etorriz, kapitala honela erabiltzea erabaki dute:

Azken produktua zero izango denez, ez da banaketarik egingo. Nolanahi ere, likidazio-prozesuaren ondoren geratu daitezkeen ondasun eta eskubideak «Fundación para la formación técnica en máquina herramienta» fundazioari (Azkue auzoa 1, Elgoibar) emango zaizkio, fundazioaren estatutuen 34. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 35. artikuluan ezarritakoa betez.

Ondarearen destinoa, berez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 12/1994 Legearen 35.2 artikuluari atxikitzen zaiola jo behar da.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101//2007 Dekretua eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak. Ondorioz,

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

Lehenengoa. Elgoibarko (Gipuzkoa) «Escuela de Gestión Empresarial del Bajo Deba» fundazioa iraungitzeko eta fundazioa likidatzearen ondoriozko likidoa destinatzeko fundazioko patronatuak 2005eko urriaren 6ko bileran hartutako erabakia berrestea. Erabaki hori 2006ko irailaren 25ean egin zen publiko, Donostiako notario Martin Gabarain Astorquik emandako eskritura baimenduaren bidez (703 protokolo-zenbakia).

Bigarrena. Fundazioa iraungitzeko erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

Hirugarrena. Fundazioaren iraungipenak fundazioaren ohiko jarduerak amaitzen ditu eta likidazio-eragiketak hasten ditu, aurretik onartutako programari jarraituz. «Escuela de Gestión Empresarial del Bajo Deba» fundazioaren patronatuak garatu beharko ditu likidazio-eragiketa horiek, Babeslaritzaren kontrolpean. Horretarako, Fundazioaren Patronatuak aktibo- edo likidazio-eragiketa bakoitzaren berri emango dio Babeslaritzari.

Laugarrena. Fundazioak likidazio-aldian dagoen bitartean nortasun juridikoari eutsiko dio eta bere izenari «likidazio-aldian» adierazpena erantsi beharko dio.

Bosgarrena. Likidazio-eragiketak amaitu ondoren, «Escuela de Gestión Empresarial del Bajo Deba» fundazioaren patronatuak likidazio-eskritura eman beharko du eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzara bidali.

Seigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu hau azkena da administrazio bidean. Horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 14a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik