Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko maiatzaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Pasaiako (Gipuzkoa) «Pasaia» musika-eskola publikoari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko maiatzaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Pasaiako (Gipuzkoa) «Pasaia» musika-eskola publikoari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 128
  • Hurrenkera-zk.: 3882
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/05/22
  • Argitaratze-data: 2009/07/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Pasaiako (Gipuzkoa) «Pasaia» Musika Eskola Publikoaren erakunde titularraren ordezkariak musika espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Euskal Autonomia Erkidegoan arautu gabeko musika-irakaskuntza espezifikoa ematen duten ikastegien musika-eskolak sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 2. 3. eta 4. mailakoak.

Adarra:

Kantua: bakarlaria eta korua.

Instrumentu sinfonikoak: biolina, biola, klarinetea, oboea, saxofoia, biolontxeloa, txirula, tronboia, tronpeta, tuba, perkusioa eta kontrabaxua.

Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

Bertakoak: txistua, trikitixa, txalaparta, alboka, dultzaina eta panderoa.

Zenbait joera: pianoa, perkusioa, tronboia, gitarra, gitarra elektrikoa, bateria, atabala eta baxu elektrikoa.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik