- AGINDUA, 2009ko maiatzaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Gasteizko (Araba) «Urkide» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko maiatzaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Gasteizko (Araba) «Urkide» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 131
- Hurrenkera-zk.: 3965
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/05/25
- Argitaratze-data: 2009/07/10
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Gasteizko (Araba) «Urkide» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak ikastetxe horretako Hezkuntza Berezian unitate bat gehitzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente horri Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Honakoak izan dira kontuan: ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko 1998ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 31ko EHAA); eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode-zenbakia: 01001231.
Izen espezifikoa: «Urkide».
Titularra: Colegio Urkide Ikastetxea, Koop. Sozietatea.
Helbidea: Magdalena, 8.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba.
Baimena: Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 2. Zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostutarako edukiera.
Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostutarako edukiera.
Hezkuntza Berezia: 3 unitate.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostutarako edukiera.
Batxilergoa: Modalitateak: «Zientziak eta Teknologia» eta «Humanitateak eta Gizarte-zientziak», 8 unitate eta 280 ikaspostutarako edukierarekin.
Lanbide Heziketa:
Familia: Gorputz- eta kirol-ekintzak:
Jarduera fisiko eta kirol-jardueretarako animazioko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 25a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


