- AGINDUA, 2009ko maiatzaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2008-2009 ikasturterako Karmele Alzueta sarirako dei egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko maiatzaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2008-2009 ikasturterako Karmele Alzueta sarirako dei egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 168
- Hurrenkera-zk.: 4808
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/05/26
- Argitaratze-data: 2009/09/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan Berriztapen Proiektuak egitea bultzatu ohi du, hala deialdi espezifikoen bitartez, nola aipatu ikastetxeetan irakasteko edo antolatzeko praktikan berriztapenak sartzeko jarduerak zuzenean proposatuz eta diruz lagunduz.
Halaber, Sailak, Hezkuntza Berriztatzeko Proiektuak ikastetxeen pedagogia-autonomiaren adierazpentzat hartuz, eta aipatutako Proiektuei eta esperientziei bultzada handiagoa eman nahian, eta horrela, irakaskuntzan, bai ikasgela barruko jardueran bai Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako antolaketa eta koordinazio alderdiei dagokienez, kalitate handiagoa lortzen lagunduko duten mekanismoak indartzeko, burututako Berriztatze Proiekturik hoberena saritzeko deialdia egitea erabaki du.
Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiko Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartuak, VI. tituluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuko diru-laguntzak arautzeari buruzkoan, eta abenduaren 29ko 19/2008 Legeak, 2009ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak, xedatutakoaren arabera, eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren proposamenez, honako hau
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako proiektu bat kalitate handikotzat jotzen bada, Ohorezko Aipamena ere eman dakioke, 1.500 euroko diru-kopuruarekin. Hezkuntza-aldi horietako lanen artean puntu gehien lortzen duen proiektua izango da hori, saria irabazten duen proiektua alde batera utzita.
Era berean, Bigarren Hezkuntzako proiektu bat kalitate handikotzat jotzen bada, Ohorezko Aipamena eman dakioke, hori ere 1.500 euroko diru-kopuruarekin. Hezkuntza-aldi horietako lanen artean puntu gehien lortzen duen proiektua izango da hori, saria irabazten duen proiektua alde batera utzita.
Aurkeztutako proiektuek gutxieneko kalitatea ez badute, Hautaketa Batzordeak eman gabe utzi ahal izango ditu sariak.
Ezin izango dute parte hartu, ordea, orain arteko deialdiren batean saria jaso duten zentroek.
Halaber ezin izango dute parte hartu Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean dauden ikastetxeek.
1. I. eranskinaren araberako eskabidea.
Ikastetxeko zuzendariak sinatutako eskabidea, proiektua zein ikasturtetan garatu den egiaztatzen duena.
Ikastetxeko zuzendariaren zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: Penal edo epaiketaren bidez zigortuta laguntza edo diru-laguntza publikoak galtzeko eta ez duela horretarako inongo legezko debekurik, eta ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez daudela (III. eranskina).
Egindako proiektuaren memoria, bi aletan eta paperean idatzia, gutxienez honako puntuok jasoko dituena:
Proiektuaren deskribapen laburra; eta hor zehaztuko dira egindako jarduerak eta irakaskuntzan nola txertatu diren: IUPn, IIPn, ikasgelan eta zein testuingurutan garatu diren.
Helburuen lorpena.
Hasieran proposatutakoak.
Proiektuaren bukaeran lortutakoak.
Proiektuan erabilitako ebaluazio-prozesua.
Ondorioak:
Proiektuaren lorpenak.
Eragina: irakasleengan, ikasleengan eta hezkuntza komunitatean.
Proiektuaren hedapen plana.
Parte hartu duten irakasleen zerrenda, proiektuaren koordinazioaren arduraduna adieraziz.
Prestatutako materialak.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako sariak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratiboa kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.
Agindu honek araututako prozeduraren epea gehienez ere sei hilabetekoa izango da, indarrean jartzen denetik aurrera.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo horrek eskuordetzen duena; lehendakari izango da.
Lurralde bateko Pedagogia Berrikuntzako lurraldeburua edo horrek eskuordetzen duena.
Hezkuntzako Ikuskaritza Nagusiko ordezkari bat.
Lurralde bakoitzeko Berritzeguneetako aholkulari bat.
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako Pedagogia Berriztapeneko zerbitzuburua.
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzako hiru funtzionario; hauetariko bat idazkaria izango da.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, hilabeteko epean.
Lehenengo paragrafoan aipatutako epean ebazpena argitaratzen ez bada, eskabideak ezetsi egin direla uler daiteke.
Ebazpena argitaratu ondoren, saria nahiz ohorezko aipamenak ordainduko dira, eta saririk jaso ez duten proiektuak itzuli egingo dira, bakoitza bere ikastetxera.
Lehenengoa. Prozedurari dagokionez, oinarrietan aurreikusten ez den guztirako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotakoa ezarriko zaio.
Bigarrena. Agindu honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean edo, bestela, bi hilabeteko epea egongo da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 26a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
2008-2009 Karmele Alzueta Saria / Premio Karmele Alzueta 2008-2009
Ikastetxearen datuak / Datos del centro:
Izena/Nombre:
Publikoa/Público:
Itunpekoa/Concertado:
Pribatua/Privado:
Helbidea/Dirección:
Herria/Localidad: Posta kodea / Código postal:
Probintzia/Provincia: Telefonoa/Teléfono:
Egileen datuak / Datos de los autores o autoras:
Egilea edo koordinatzailea / Autor, autora o coordinador coordinadora:
Espezialitatea/Especialidad:
Ekintzaren gaineko datuak / Datos de la experiencia:
Izenburua/Título:
Berriztapen eremuak / Áreas de innovación:
Hezkuntza-etapa, zikloa, kurtsoa / Etapa educativa, ciclo, curso:
Irakasle parte hartzaileen kopurua / N.º de profesoras y/o profesores participantes:
Espezialitateak/Especialidades:
Materiala aurkezteko formatua / Formato en que se presenta el material:
Esperientziaren iraupena / Duración de la experiencia:
ESKABIDEA/SOLICITUD:
Honekin batera doazkizu 2008-2009 Karmele Alzueta Sariaren deialdian parte hartzeko eskabidea, lanaren bi ale, ikastetxeko zuzendariaren ziurtagiria eta zinpeko aitorpena. Remito la presente instancia junto con dos ejemplares del trabajo, certificación y declaración jurada del Director o Directora del Centro, al objeto de participar en la convocatoria del Premio Karmele Alzueta 2008-2009.
Hezkuntza berriztatzeko lanaren egilea edo koordinatzailea
Autor, autora o coordinador, coordinadora del trabajo de innovación educativa:
(Lekua, data, sinadura eta zigilua / Lugar, fecha, firma y sello)
HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO ZUZENDARIA / SRA. DIRECTORA DE INNOVACIÓN EDUCATIVA
jaunak/andreak
ikastetxeko zuzendariak
HONAKO HAU ESKATZEN DUT:
Hezkuntza berriztatzeko
.
izenburuko proiektua onartzeko 2008-09 ikasturteko Karmele Alzueta Sariaren deialdian. Horretarako hau
ZIURTATZEN DUT:
Proiektua ikastetxean garatu dela ikasturte honetan/hauetan:
........................................................................, 2009ko ..............................................aren ............(a)
Zuzendaria
Sinadura eta zentroaren zigilua
jaunak/andreak
ikastetxeko zuzendariak
ZINPEKO AITORPEN HAU EGITEN DUT: ikastetxea ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean.
........................................................................, 2009ko ..............................................aren ............(a)
Zuzendaria
(Izena eta sinadura)
Proiektuaren testuingurua eta justifikazioa (0tik 1,5 puntutara):
Proiektuaren gaia Sailaren lehentasun ildoren batekin egokia izatea.
Irakasleak, ikasleak eta ikastetxeko gainerako kideak zenbateraino inplikatu diren.
Ikastetxearen urteko planean, Ikasketa Proiektuan jasota egotea eta Hezkuntza-Proiektuarekin erlazionatuta egotea.
Lortu nahi diren helburuak argiak izatea eta arrazoizko epe batean lortzeko modua izatea (0tik 1,5 puntutara):
Helburuak argi definituta daude proiektuan.
Helburuak gauzatzeko arrazoizko epeak zehazten dira.
Etorkizunean lortu nahi diren helburuak egotea.
Garatutako jardueren pertinentzia (0tik 1,5 puntutara):
Ekintzak koherenteak izatea helburuekin.
Proiektuak ikasleen aniztasunaren trataera jasotzea.
Jarduerak proiektuaren metodologiara ondo egokituta egotea.
Proiektuaren kudeaketa eta kalitatea (0tik 1,5 puntutara):
Lan-egitasmoen exekuzioa: metodologia, tenporalizazioa, sekuentziazioa.
Koordinazio-neurri argiak egotea, atazak esleitzea.
Prozedura berriak aplikatzea gelako irakaskuntzako esku-hartzean edota ikastetxeko antolamendu- eta harreman-sisteman.
Proiektuaren ikuspegi multidiziplinarra (0tik 1,5 puntutara):
Elementu globalizatzaileak eta/edo multidiziplinarrak sartzea oinarrizko curriculumean.
Zeharkakotasuna garatzea curriculumean.
Eragina izatea bestelako eskola-jardueretan (tutoretzak, eskolaz kanpoko jarduerak...).
Ikasleen motibazioa handitzeko lagungarria izatea (0tik 1,5 puntutara):
Lan egiteko, parte hartzeko eta motibagarria den metodologia bultzatzen duten baliabide didaktikoak erabiltzea.
Ikasleen parte hartzea proiektuko ebaluazioan.
Proiektuko helburuak lortzeko, teknologia berrien ekarpenak egotea.
Proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko proposamenen kalitatea (0tik 1,5 puntutara):
Proiektuaren barne jarraipena egiteko jarraibideak izatea. Ebaluazio-plana, irizpideak, adierazleak, tresnak, aldiak.
Proiektuaren ebaluazioaren emaitzak izatea.
Helburuak lortzeko aldaketa edo hobekuntzarako proposamenak egotea.
Prestatutako materialen kalitatea (0tik 1,5 puntutara):
Irakasle eta ikasleentzat materiala edukitzea.
Ikasleek eta irakasleek diseinatutako jardueren ereduak.
Honakoak hartzen ditu barne: bideoak, CD-ROMak eta bestelakoak.
Proiektuak hedatzeko/zabaltzeko dituen aukerak (0tik 1,5 puntutara):
Proiektuaren berri eman zaie beste ikastetxe batzuei.
Proiektuaren berri eman zaio Hezkuntza Komunitateari eta baita beste eragile batzuei ere (IGEei, udalei, GKEei,...).
Ikastetxeko ohiko baliabideekin burutu daiteke.
Proiektuak hezkuntza arloan dimentsio europarrari egiten dion ekarpena (0tik 1,5 puntutara):
Proiektua ikuspegi europar batetik bideratu nahi da.
Dimentsio europarreko osagaiak ditu (hiritartasuna, nortasuna, atzerriko hizkuntzak erabiltzea, e.a.).
Europan zabaldu da.
Proiektuaren interesa eta garrantzia (0tik 1,5 puntutara):
Proiektuaren izaera berritzailea.
Proiektuaren interesa, antzemandako behar bati erantzuten dion neurrian.
Proiektua aplikatu ondorengo hobekuntza.


