- AGINDUA, 2009ko ekainaren 4koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Gipuzkoako Lan Harremanetako Graduatuen Elkargoaren estatutuak onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko ekainaren 4koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Gipuzkoako Lan Harremanetako Graduatuen Elkargoaren estatutuak onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 128
- Hurrenkera-zk.: 3878
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/04
- Argitaratze-data: 2009/07/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Instituzional; Ekonomia
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua onartu zuen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 10.22 artikuluan ezartzen denez, profesionalen elkargoen eta tituludun lanbideen alorreko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio, ez beste inori, Espainiako Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan agindutakoa hautsi gabe, betiere.
Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legea eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei eta Tituludun Lanbideen Erregistroaren Arautegiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretua aipatu eskumenaren indarrez eman ziren. Legeko 33. artikuluan eta dekretuko 38. artikuluan ezartzen denez, elkargoen estatutuak eta horien aldaketak Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari jakinarazi beharko zaizkio. Gero, sail horrek, estatutuok legearen barruan daudela egiaztatu ondoren, behin betiko onartuko ditu, agindu baten bitartez. Azkenik, agindua, estatutuekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta Tituludun Lanbideen Erregistroan inskribatuko.
Gipuzkoako Lan Harremanetako Graduatuen Elkargoaren estatutuak legearen araberakoak direla egiaztatuta, Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, hau
Gipuzkoako Lan Harremanetako Graduatuen Elkargoaren estatutuak onartzea, eta honako hau adieraztea: administrazio- edo lan-zuzenbidearen bidez araututako zerbitzu-harremanaren bitartez Administrazioari lotutako lan-harremanetako profesionalei ez zaie exijituko Elkargoan sartzea lanbidean jardun ahal izateko. Hala ere, lanbidean arlo pribatuan jardun nahi badute, beharrezko izango dute elkargokide egitea, Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 30. artikuluan jasotakoaren arabera beharrezkoa baldin bada.
Gipuzkoako Lan Harremanetako Graduatuen Elkargoaren estatutuak agindu honen eranskinean argitaratzea.
Gipuzkoako Lan Harremanetako Graduatuen Elkargoaren estatutuak Tituludun Lanbideen Erregistroan inskribatzea, erregistroa formalki osatzen den unean.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 4a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
GIPUZKOAKO LAN HARREMANETAKO GRADUATUEN ELKARGO OFIZIALAREN
ESTATUTUAK
LEHENENGO TITULUA
ELKARGOA
Gipuzkoako Lan Harremanetako Graduatuen Elkargo Ofizialak lurralde-eremu horretan lanbidean jarduten duten lan-harremanetako graduatu guztiak nahitaez biltzen ditu eta, nahi izanez gero, baita lurralde horretan jardun ez arren, kide izateko eskaera egiten dutenak ere; horrek ez du esan nahi estatutu hauetako 13.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuko ez denik.
Gipuzkoako Lan Harremanetako Graduatuen Elkargoak Donostian du egoitza, Amezketa kaleko 4. zenbakiko beheko solairuan (20010). Gobernu Batzordeak proposatuta Batzar Nagusiak erabaki ahal izango du egoitza aldatzea, baina horrek ez du alde batera utziko Batzar Nagusiaren erabakiz beste udal batzuetan ordezkaritzak irekitzeko aukera.
Estatutu hauek aldatzeko, ezinbestekoa izango da horretarako berariaz deitutako Aparteko Batzar Nagusian gehiengoz hala erabakitzea. Estatutuen aldaketak onartu ondoren, Eusko Jaurlaritzako elkargo ofizialen arloan eskumena duen sailera bidaliko dira, aktaren ziurtagiriarekin batera, erregistratzeko eta argitaratzeko.
Aktaren ziurtagiria, halaber, Lan Harremanetako Graduatuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusira bidaliko da.
Gobernu Batzordeak elkargokide guztiei eta Kontseilu Nagusiari bidaliko die estatutuen proiektua, hilabeteko epean egoki irizten dituzten zuzenketak aurkeztu ahal ditzaten.
Zuzenketa guztiak jaso ondoren, elkargoak zuzenketa horiek elkargokide guztiei bidaliko dizkie, jakinaren gainean egon daitezen.
Aldaketa onartzeko Aparteko Batzar Nagusia Gobernu Batzordeak zehaztuko duen egunean egingo da, zuzenketak aurkezteko epea amaitu eta 15-20 eguneko epean.
5 artikulua. Aparteko Batzar Nagusirako deialdia egiteko, iragarki bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko egunkaririk irakurrienetan.
Aurretik esandakoa alde batera utzi gabe, Profesionalen Elkargo eta Kontseiluen eta Tituludun Lanbideen Erregistroaren Arautegia arautzen duen Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuko 38. artikuluan zehaztutako prozedura jarraituko da, halaber, estatutuak aldatzeko.
Elkargokideen lanbide-jarduera antolatzea bere eskumenaren eremuan, kalitatearen maila egokia zainduz, eta elkargokideen etengabeko prestakuntzaren eta hobekuntzaren bitartez.
Elkargokideen jarduera lanbideko eta zerbitzatzen duten gizarteak eskatzen dituen arau deontologikoetara egokitzen dela ziurtatzea, nolanahi ere, herritarren eskubideak errespetatuz eta ziurtatuz.
Lan-harremanetako graduatuen lanbidea gauzatzearekin lotuta dauden interes orokorrak egoki bete daitezen ahalegintzea.
EAEko herri-administrazioekin lankidetzan aritzea euren eskumenak gauzatzerakoan, Elkargo Profesionalei buruzko Legean estatukoan eta autonomia erkidegokoan aurreikusitakoaren arabera.
Elkargokideen gain diziplina-ahalmenak gauzatzea, Konstituzioaren printzipioak eta arloko legezko printzipioak zorrotz beteaz.
Lanbidearen ordezkotza eta defentsa egitea administrazioaren, erakundeen, epaitegien, entitateen eta norbanakoen aurrean, lanbidearen interesak ukitzen dituzten auzietan parte hartzeko eta, legearekin bat, eskabide-eskubidea gauzatzeko.
Lege orokor eta bereziak, lanbide-estatutuak edo elkargoko organoek euren eskumeneko arloetan hartutako arau eta erabakiak betetzea eta elkargokideei betearaztea, horretarako araubide juridikoak uzten dituen bitarteko koertzitibo guztiak eta estatutu hauetan beren beregi ezartzen direnak erabilita.
Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek landutako arauzko proiektuen berri ematea, gobernuko organoen egitekoei, eremuei, ordainsariei eta bateraezintasunei buruzkoak, prestakuntzako edo espezializazioko ikastaroei buruzkoak eta lanbideari dagozkion diplomei buruzkoak.
Estatutuak modu autonomoan onartzea, araubide juridikoak ezarritako beste mugarik gabe.
Aurrekontu arruntak eta apartekoak onartzea.
Kideek ordaindu beharrekoa arautzea eta eskatzea, bai elkargoko bidetik eta bai jurisdikzioaren bidetik ere.
Elkargokideen intereseko diren lanbideko, prestakuntzako, kulturako, laguntzako eta aurreikuspeneko jarduerak eta zerbitzu erkideak antolatzea. Beharrezkoak diren bitartekoekin sostengu ekonomikoa ematea eta, hala egokituz gero, graduatu ondoko elkargokideen eta gainerakoen lanbide-heziketarako eta lanerako prestakuntzarako ikastaroak antolatzea.
Lanbide-ordainsariak kobratzeaz arduratzea, elkargoak zerbitzu hori sortua duenean; betiere elkargokideak bere kabuz eta modu adieraziz eskatzen duenean, estatutu hauetan ezarritako baldintzekin eta kasuekin bat.
Bitartekaritza edo arbitraje bidean parte hartzea, elkargokideen artean lanbidearekin lotutako arrazoiengatik sor daitezkeen arazo eta desadostasunak laudoz edo alderdiek eskatuta ebatziz, hala nola, elkargokideek egindako lanetatik eratortzen diren betebeharrak.
Bidegabeko lehia eta intrusismoa ekiditeko beharrezkoak diren neurriak hartzea, horretarako Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioekin lankidetza bultzatuz.
Herri administrazioek eskuordetzan emandako eskumenak edo herri administrazioekin lankidetza-hitzarmenen xede izan direnak egikaritzea.
Lanbideko gai espezifikoei buruzkoak jakitea eskatzen den epaimahaietarako ordezkariak izendatzea, hala eskatzen bazaie.
Lanbideko ordainsariak eztabaidatzen direnean, prozedura judizialetan edo administrazio-prozeduretan txostenak igortzea.
Jarduneko lan-harremanetako graduatuen ordezkotza arautzea, lan-arloko epaitegi eta auzitegiek eskatzen dutenean, hori arautzen duen Legearen arabera.
Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan jardutea, indarrean dagoen legerian aurreikusitako moduan.
Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako gainerako unibertsitateekin lankidetzan jardutea, halaber, eta bai beste hezkuntza-erakunde batzuekin ere, unibertsitateko eta ikastetxeetako erakundeetan hitzartutako baldintzetan parte hartuz.
Lanbidea egoki garatzen laguntzen duen beste edozein.
Adin nagusikoa izanik, lanbidean jardutea eragozten duen inolako auzitan sartuta ez egotea.
Lan Harremanetako Graduatu titulua, Lan Harremanetako Graduatuen diplomatu titulua, Lan Harremanetako diplomatu titulua edo Espainian horietako edozeinen parekotzat aitortua dagoen atzerriko titulu homologatua izatea.
Lanbidean jardutea eragozten dion zigor-aurrekaririk ez izatea.
Elkargoak Batzar Nagusian hartutako erabakiaren arabera ezarrita daukan sarrera-kuota eta gainerako ekarpenak ordainduta izatea.
Ez zaie aurretik elkargoko kide egiteko eskatuko, zerbitzuak beren kasa eskaintzen dituztenei, Europako erkidegoetako kide diren estatuetako herritarrei, aurretik behin betiko ezarrita baldin badaude aipatutako edozein estatutan, kasu bakoitzean dagokien lanbideei aplika dakizkiekeen erkidegoko arauek xedatzen dutenaren arabera. Hori guztia bere jardunaren berri dagokion elkargoari emateko derrigortasuna alde batera utzi gabe, arauen arabera eska daitezkeen agiriak aurkeztuta eta arauz ezartzen den bezala.
«Administrazio edo lan-zuzenbideak araututako zerbitzu-harreman baten bidez euskal administrazioren batekin lotura duten lan-harremanetako graduatuek ez dute lan-harremanetako graduatuen elkargoan matrikulatu beharrik. Hala ere, lanbidea modu pribatuan gauzatu ahal izateko beharrezkoa izango da elkargoko kide egitea».
Elkargoko idazkariak aztertuko ditu eskabidea eta horri atxikitako dokumentuak, eta dagokion txostena egin ondoren, Gobernu Batzordearen erabakiaren menpe utziko du eskabidea. Gobernu Batzordeak, eskabidea aurkeztu eta bi hilabeteko epea izango du elkargoan sartzeko eskabideari baiezkoa ala ezezkoa emateko; dena den, beharrezkoa baldin bada, ebazteko dagoen epea eten eta eskabideak dituen hutsak zuzentzeko edo beharrezkoak diren dokumentuak aurkezteko eska dezake, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan aurreikusitako moduan eta ondorioekin (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).
Interesdunari ebazpen horren berri idatziz emango zaio, elkargoko lehendakariaren oniritziarekin.
Legez ezarritako sei hilabeteko epean eskabideari ez bazaio berariaz ebazpenik ematen, Elkargora sartzeko baimena eman dela ulertuko da, aldeko isiltasun administratiboa dela medio.
Onartu ez diren eskatzaileek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute erabaki horren aurka, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, dagokion Elkargoko Gobernu Batzordearen aurrean, eta batzorde horrek jakinarazi egin beharko du hori. Aurka-egite horiek ebazteko organo eskumenduna Autonomia Erkidegoko Kontseilua, edo halakorik ezean, Lan Harremanetako Graduatuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia izango da.
Errekurtsoa jarri eta hiru hilabeteko epean ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertuko da.
Gora jotzeko errekurtsoaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta zuzenean errekurritu ahal izango da administrazioarekiko auzietako jurisdikzioaren aurrean.
Onartuak izan ez diren eskatzaileek agiri originalak jaso ahal izango dituzte; ez, ordea, eskabidea, Elkargoaren Idazkaritzan artxibatuko baita, ez onartzeko arrazoiarekin batera. Nolanahi ere, eskabidearen kopia zigilatua lortu ahal izango dute.
Erregistro Orokor horretaz gain, Elkargoaren Idazkaritzaren ardurapean egongo da jarduneko elkargokideen Erregistro Berezia ere, eta erregistro horretan jasoko da elkargokide horiek lanbidean nola jarduten duten:
Libreki, euren kontura: bakarrik edo elkartuta; b) besteren kontura, enpresa edo korporazioa batekin duen lan-harreman bereziaren bidez.
Erregistrorako sarrera justifikatzeko, dagokion ziurtagiria emango du Elkargoak, eta horrek lan-harremanetako graduatu izatea egiaztatuko du; horretarako, ez da beharrezkoa izango Herri Administrazioaren inolako izendapenik.
Elkargoaren idazkariak, urte hasiera guztietan, jardunean dauden eta elkargora sartu diren edo aldi horretan elkargokide izateari utzi dioten lan-harremanetako graduatuen zerrenda bidaliko du bere lurraldeko Epaitegi eta Auzitegi guztietara, baita lanbidearekin zuzeneko harremana duten Administrazioaren erakundeetara ere.
Zina edo promesa Lan Harremanetako Graduatuen Elkargoaren Gobernu Batzordearen aurrean egingo da (lanbidean jarduteko elkargokide gisa Elkargoan lehen aldiz sartzerakoan), batzordeak berak adierazitako moduan; idatziz ere egin ahal izango da, behin-behinekoz.
Elkargokidearen espedientean jaso egingo da noiz egin zuen zina edo promesa.
Gipuzkoako Lan Harremanetako Graduatuen Elkargoaren lurralde-eremuan jardun ahal izateko, beste elkargo bateko kide den lan-harremanetako graduatu batek dagokion elkargoaren bidez jakinarazi behar dio Gipuzkoako Lan Harremanetako Graduatuen Elkargoari zein jarduera gauzatu behar dituen bere esparruan, elkargoaren antolamendu-eskumenen, deontologia-kontrolaren eta diziplina-ahalmenaren menpe egon daitezen. Gipuzkoako Lan Harremanetako Graduatuen Elkargoak beharrezkoa den laguntza eman beharko dio lekualdatutako kideari, lanbidean jardun ahal dezan.
Lan-harremanetako graduatuak elkargoak, Kontseilu Nagusiak edo Kontseilu Autonomikoak ezartzen duen zenbatekoa ordainduko du. Zenbateko hori inoiz ez da izango elkargoko kideei eskuarki jasotzen dituzten eta elkargoko kuotek estaltzen ez dituzten zerbitzuengatik eskatzen zaiena baino handiagoa.
Artikulu honetako 1. paragrafoan sartzen diren profesionalak estatutu hauetako arau deontologikoak eta diziplinakoak bete beharko dituzte.
Lanbidean libreki, bere kontura, jarduten duena, bai bakarrik, bai elkarte edo talde batean.
Lanbidean besteren kontura jarduten duena, lan-harreman baten bidez, betiere, kontratazioan lan-harremanetako graduatu gisa ageri bada.
Dagokion funtzio publikoa arautzen duen legeriak zenbait funtzionario elkargokide egiteko aukera edo betebeharra ezartzen badu, besteren kontura jarduten duten lan-harremanetako graduatuei batuko zaizkie Estatuko, Autonomia Erkidegoko, Probintziako, Udaleko erakunde ofizialetan edo beste edozein erakundetan funtzionario gisa zerbitzuak ematen dituzten lan-harremanetako graduatuak baldin eta Lan Harremanetako Graduatu titulua, Lan Harremanetako Graduatuen Diplomatu titulua edo Lan Harremanetako Diplomatu titulua dela medio sartu badira eta kargua betetzeko titulu horietako bat eskatu bazaie, eta betiere, egin beharrekoa lan-harremanetako graduatuari dagokion berbera bada.
Jardunekoa ez dena.
Emeritua: elkargokide jubilatua edo, Gobernu Batzordeak aztertutako ezohiko egoerak direla medio, halakotzat jotzea merezi duen pertsona.
BIGARREN KAPITULUA
LANBIDEAN JARDUTEA
LEHENENGO ATALA
ELKARGOKIDEEN BETEBEHARRAK ETA ESKUBIDEAK
Elkargoan egotea, estatutu hauetan ezarritako elkargokide izaera galtzea dakarren arrazoiren bat denean izan ezik.
Lanbidean jardutean edo lanbideko jardunaren ondorioz, Elkargoaren babesa izatea agintari, entitate eta partikularren aurrean, baldin eta arrazoizko eskaera bada.
Elkargoak ezartzen duen zerbitzu oro erabiltzea: liburutegia, gizarte-aurreikuspeneko eta ongintzazko instituzioak, argitalpenak eta sor daitezkeen gainerakoak. Nolanahi ere, zerbitzu horietako batzuk jardunean dauden elkargokideentzat bakarrik gorde ditzake Elkargoak.
Gobernu Batzordearen ordezkaritza eta laguntza izatea, bidezko erreklamazioak egiten dituztenean eta lanbidean jardutetik sortutako ezberdintasunen ondoriozko negoziazioetan.
Elkargoaren egoera ezagutzea eta horri buruzko informazioa jasotzea.
Elkargoak egiten dituen ekitaldi korporatibo guztietara joatea.
Elkargokide karneta eta dagokion intsignia erabiltzea.
Elkargoaren, Autonomia Erkidegoko Kontseiluaren edo Kontseilu Nagusiaren Gobernu Batzordeko karguetarako aukeratuak izatea, baldin eta ezarritako baldintzak betetzen badira.
Elkargoaren kultur- eta prestakuntza-jardunean parte hartzea.
Dagokion alorrean aholkulari izena erabiltzea, lanbidearen edukiaren berariazko adierazpen moduan. Aholkulari izenaren edo beste edozein izenen aurretik, «lan-harremanetako graduatu» ageri beharko da beti.
Toga erabiltzea, entzunaldi publikoan eta ekitaldi judizial ospetsuetan.
Elkargokideek betebehar hauek izango dituzte:
Lanbidean beharrezkoa den begirune eta duintasunarekin jardutea.
Estatutu hauek eta Elkargo bakoitzari dagozkionak zintzoki betetzea, baita lan-harremanetako graduatuen lanbidean aplikatzekoak diren indarreko arauak ere.
Lanbidean beti norberaren izen-abizenekin jardutea, Estatutu hauen 33., 34. eta 35. artikuluetan aurreikusitakoa eta sozietate profesionalen arloan Legeak ezarritakoa gorabehera.
Elkargoaren Idazkaritzari helbide-aldaketak jakinaraztea, 30 eguneko epean.
Elkargokide gisa ordaindu behar dituzten kuotak arauzko epean ordaintzea, baita derramak eta gainerako karga sozialak ere.
Gobernu Batzordearen edo edozein Batzorderen aurrera agertzea, hori eskatzen zaionean.
Gaixotasunagatik, kanpora joateagatik edo beste edozein arrazoirengatik lanbide-egitekoak alde batera uzten badira, elkargoari jakinaraztea.
Gobernu Batzordeko kideak eta Elkargoko Batzordeak aintzat hartzea eta errespetatzea, eta horiek hartzen dituzten erabakiak betetzea.
Karguak betetzeko hautatzen dituztenean, kargu horiek arretaz eta eraginkortasunez betetzea, eta Gobernu Batzordeak eskatuz gero, batzordeetan parte hartzea.
Lanbide-sekretua gordetzea; horrek esan nahi du lanbidearen jardunarengatik ezagutzen dituzten gertakarien berri ez emateko eskubidea eta betebeharra dutela.
Toga erabiltzea, entzunaldi publikoan eta ekitaldi judizial ospetsuetan.
BIGARREN ATALA
LAN-HARREMANETAKO GRADUATUEN LANBIDEA
Lanbidea jendeari arreta emateko onartzea, sinatzea eta gauzatzea.
Lanbide-zerbitzuak iragartzea edo jendeari eskaintzea, hala nola, txostenak, azterketak, aholkularitza, ordezkaritza eta lan-harremanetako graduatuaren jardunaren beraren izapideak.
Aurreko paragrafoan aipatutako lanengatik ordainsariak jasotzea.
Lan-harremanetako graduatuaren lanbidearen jardunarekin lotzen den beste edozein adierazpide edo gertakari.
Lan-harremanetako graduatuek ezingo diote beren titulua beste bati utzi edo beren buruak lan-harremanetako graduatu gisa kontratatu beren eskumenekoak diren zerbitzu propioetan azaltzeko, beste batzuei zerbitzuak emateko bulegoetan eta enpresetan, lanbide-elkarte bat dagoenean izan ezik, eta horrelakoetan bakoitzak bere titulu eta izenari eutsiko dio.
Lan-harremanetako graduatuek laguntzaileak kontratatu ahal izango dituzte; laguntzaile horiek indarrean dagoen legeriak ezarritako eskubideak eta betebeharrak izango dituzte.
Lan-harremanetako graduatuek indarrean dagoen araudiak baimentzen duen edozein elkarte-motatan sartuta dauden hirugarrenen aurrean jardun ahal izango dute. Egiten duten jarduera bakoitzean izena, abizenak, elkargokide-zenbakia eta elkargokide-mota adierazi beharko dituzte.
HIRUGARREN ATALA
BATERAEZINTASUNAK
Lan-harremanetako graduatuen lanbide-jarduna bateraezina da dagokion Legean ezartzen diren ekintza eta egiteko guztiekin.
Lan-harremanetako graduatuen Elkargoek beharrezkoak diren ekintza guztiak egingo dituzte baita zehapenezkoak ere lanbideko intrusismoa ekiditeko. Horregatik, lan-harremanetako graduatuei dagozkien egitekoak modu klandestinoan burutzen dituen oro salatu egingo dute, baita elkargo batean sartzea eskatu baino lehen egiteko horiek denen aurrean eta nabarmen burutzen dituena ere.
Legeetan ezarritako bateraezintasunen bat duen lan-harremanetako graduatuak Elkargoaren Gobernu Batzordeari eman behar dio horren berri, eta berehalakoan emango zaio amaiera egoera horri. Horrela egiten ez badu, Elkargoaren Gobernu Batzordeak, interesdunari entzun eta espedientea ireki ondoren, jardunean dagoen lan-harremanetako graduatu horrentzako galarazpena erabakiko du, harik eta bateraezintasun hori ezabatzen den arte; lan-harremanetako graduatu horrek lanean diharduen Epaitegi eta Auzitegiei jakinarazi egingo zaie hori, baita lanbidearekin zuzeneko harremana duten administrazio-erakundeei ere.
Elkargo batek jakiten badu, lan-harremanetako graduatu batek, legeetan ezarritako bateraezintasuna izan arren, lanbidean diharduela, zehapen-espediente bati eman behar dio hasiera egintzei buruzko informazioa sar daiteke aurretik, eta interesdunari entzun ondoren, lanbidean jardutea galaraz dezake.
Lan-harremanetako graduatuak, bateraezintasuna amaitu zaiola justifikatu ondoren, dagokion Elkargoaren Gobernu Batzordeari eska diezaioke galarazpen hori kentzeko.
Bateraezintasun bat duen lan-harremanetako graduatuari lanean jardutea galarazteko erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal da Autonomia Erkidegoko Elkargoen Kontseiluko edo, halakorik ezean, Kontseilu Nagusiko Gobernu Batzordearen aurrean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritako moduan.
Arau-hauste larria izango da, bateraezintasun-egoerari amaiera emateko betebeharra haustea eta bateraezintasun-egoera horretan lanean jardutea bere kabuz edo beste pertsona baten bidez, eta dagozkion erantzukizunak izango ditu horrek.
LAUGARREN ATALA
BULEGO KOLEKTIBOAK
Bulego kolektibo batean sartuta dauden lan-harremanetako graduatu guztiek elkargoko kide izan beharko dute, beren kabuz jarduten duten elkargokide gisa.
HIRUGARREN KAPITULUA
ELKARGOKIDE IZAERA GALTZEA ETA BAJA EMATEA
Heriotza edo heriotza-deklarazioa.
Borondatezko baja, Elkargoaren lehendakariari bidalitako jakinarazpen baten bidez.
Ezarritako kuotak ohikoak eta apartekoak eta gainerako kargak ordaintzeko betebeharra behin eta berriz haustea. Araua behin eta berriz hautsi dela esan daiteke hiru hilabeteko atzerapena dagoenean: hiru hilabetez jarraian edo hiru aldiz urtebetean.
Lan-harremanetako graduatuen lanbidean jarduteko gaitasunik gabe uzten duen zigor irmoa.
Elkargoaren Gobernu Batzordeak erabakiko du, ebazpen arrazoitu baten bidez, elkargokide izaera galtzea, c) eta d) kasuetan. Bestalde, a) eta b) kasuak behar bezala frogatu eta egiaztatuko dituzte dagokion Elkargoan horretarako dauden zerbitzuek.
Bajak Kontseilu Nagusiari, edo kasua izanez gero, Autonomia Erkidegoko Elkargoen Kontseiluari jakinarazi behar zaizkio.
Elkargoaren idazkariak, urtero, lanbidearekin harreman zuzena duten Epaitegi, Auzitegi eta administrazioaren erakundeei jakinaraziko die baja eman duten elkargokideak zeintzuk diren.
c) idatz-zatiaren kasuan, elkargokideek eskubideak berreskuratu ahal izango dituzte zor dutena, legezko interesak eta elkargoan berriro sartzeko zenbatekoa ordainduta.
Elkargokideen Batzar Nagusia.
Gobernu Batzordea.
Lehendakaria.
LEHENENGO ATALA
BATZAR NAGUSIA
Aurreko batzarreko akta irakurtzea eta onartzea, hala egokituz gero.
Lehendakariak azaldu behar du elkargoak aurreko urtean izan duen jarduna eta moldaera, eta bai elkargokideen interesen defentsan egindako izapideak zein egoeratan dauden ere.
Urteko memoria eztabaidatzea eta onartzea, hala egokituz gero.
Urteko kontuen balantzea eztabaidatzea, eta hala egokituz gero, onartzea, eta dagokion urterako diru-sarreren eta gastuen aurrekontua onartzea.
Gobernu Batzordearen proposamenak.
Elkargokideen proposamenak, galderak eta eskaerak.
Hutsik dauden karguak hautatzea, hala egokituz gero.
Gobernu Batzordeari ekonomi sailak eskualdatzeko baimena ematea, elkargoaren premien arabera.
F hizkian adierazten diren proposamenak Gobernu Batzordeari eman beharko zaizkio, Batzar Nagusia egin baino 15 egun baliodun lehenago, Gobernu Batzordeak azter ditzan eta horiei buruzko iritzia osa dezan: proposamen horiek gutxienez hamar elkargokideren sinadura izan behar dute, eta horietatik gutxienez zazpi beren kabuz jarduten dutenak izango dira.
Betebehar horietatik kanpo gelditzen dira batzarrean zehar bertaratutako batek edo gehiagok aurkeztutako proposamen intzidentalak, eta estatutu honetako 33. artikuluan adierazitakoaren arabera- hogei lanegun lehenago, urgentziaz, deitutako batzarretan aurkeztutako proposamenak, galderak eta eskaerak, batzarrak ohikoak zein apartekoak izan.
Gobernu Batzordearen ekimenez edo elkargokideen herenak eskatuta, Gobernu Batzordeari egindako idatzi bidez. Idatzi horretan eskaeraren arrazoiak eta aztertu beharreko gai zehatzak adierazi behar dira. Kasu horretan eskaeraren lehenengo sinatzaileak hasiko ditu eztabaidak.
Bozketa arrunta egiaztatzeko, lehenengo eztabaidagaia onartzen dutenak altxatuko dira, gero onartzen ez dutenak eta azkenik abstenitzen direnak. Horrela egingo da elkargokideren batek eskatzen duen aldioro. Bozketa arrunt gisa joko da, baita ere, besoa jasota egiten dena.
Bozketa izenduna egiteko bertaratutako elkargokide bakoitzak izen-abizenak esango ditu eta segidan «Bai», «Ez» edo «Abstentzioa» hitza, eta gutxienez hogei elkargokidek eskatzen dutenean egingo da.
Paper bidezko bozketa batzartutakoen herenak eskatzen duenean edo lehendakariak proposatzen duenean egingo da.
Gobernu Batzordean hutsik dauden karguetarako izendapenak egiteko bozketak paper bidez egingo dira beti; paperetan hautagai guztiak azalduko dira, abizenaren hurrenkera alfabetikoan, eta horretaz gain hautagai edo kide bakoitzeko ordezko bat. Paperaren ezkerreko ertzean gurutze bidez adierazi beharko dira aukeratzen diren hautagaiak. Ez dute balioko aldarriz egiten diren izendapenak.
Bozketa guztietan jardunean dagoen elkargokide bakoitzaren botoak biren balioa izango du eta jardunean ez daudenen botoak, ostera, boto bakarrarena.
Batzarrak dirauen bitartean ezin izango dira erabili irudiak eta hitzak erreproduzitzen dituzten ikus-entzunezko bitartekoak; idazkariak erabili ahal izango ditu, ordea, akta egiteko lagungarri izan dakizkion.
Lehendakaria: kargu hau jardunean dagoen elkargokideren batek hartu behar du nahitaez, elkargoan gutxienez bi urteko antzinatasuna beteta duenak.
Hogei elkargokideko edo zati bakoitzeko bokal bat; bokalak ez dira inoiz izango bost baino gutxiago, ez hamabost baino gehiago ere. Bokal horietako batek enpresan jarduten duena izan behar du, bik jarduten ez dutenak eta lauk beren kasa jarduten dutenak, eta denek gutxienez bi urteko antzinatasuna izan behar dute elkargoan.
Lehenengo eta bigarren lehendakariordea, idazkaria, idazkariordea, diruzaina eta kontularia Gobernu Batzordeak izendatuko ditu egiten den lehenengo bileran aukeratzen diren kideen artean.
Lehendakariaren eta Gobernu Batzordeko gainerako kideen agintaldiak lau urterako izango dira. Berriz ere hautatu ahal izango dira.
Eskaera horiek betetzeaz gain, hautagai guztiek hautesle izan behar dute.
Beharrezkoa izango da hautesleak erroldan inskribatuta egotea, beren eskubideak osorik edukitzea eta elkargoko betebeharrak egunean izatea.
Deialdia.
Deialdirako erabakia.
1. Gobernu Batzordeak hartuko du hauteskundeetarako deialdia egiteko erabakia edo, hala egokituz gero, behin-behineko batzordeak, gutxienez 30 egun natural lehenago, estatutu hauetako 48. artikuluko azken paragrafoan xedatutakoa alde batera utzita.
Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseiluak edo, hori izan ezean, Espainiako Lan Harremanetako Graduatuen Kontseilu Nagusiak behin-behineko batzordea ezarriko du, Gobernu Batzordeko kargu batzuk hutsik gelditzen baldin badira eta elkargoan egindako azken hauteskundean boto-kopuruan hurrengoak direnak erabilita hutsuneen erdiak baino gehiago bete ezin direnean. Behin-behineko batzordea elkargokide zaharrenen lehenengo herenaren artean izendatuko da eta hauteskundeak deitu beharko ditu hogeita hamar eguneko epean.
2. Gutun edo posta elektroniko bidez emango zaie deialdiari buruzko erabakiaren berri elkargokide hautesleei, bete beharreko karguak eta hauteskundeen eguna adieraziz. Hauteskundeak urteroko Ohiko Batzar Nagusian egingo dira, edo apartekoan, lehendakariaren kargua edo bokal gehienena hutsik baldin badaude.
Bete beharreko karguak.
Gobernu Batzordeko karguek lau urteko iraupena izango dute. Hautagaiak behin eta berriro hautatu ahal izango dira, mugarik gabe.
Honako hauek dira bete beharreko Gobernu Batzordeko karguak:
Lehendakaria.
Gainerako kideak:
Bokal bat hogei elkargokideko; inola ere ezin izango dira izan bost baino gutxiago eta hamabost baino gehiago. Bokal horietako batek enpresan jarduten duena izan behar du, beste batek lan-harremanetako graduatuen lanbidearen helburu edo jarduera antzekoa duen enpresa batean jarduten duena, bik jarduten ez dutenak, eta lauk beren kasa jarduten dutenak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseiluak edo Elkargoen Kontseilu Nagusiak baimena eman ahal izango diote elkargoari, Gobernu Batzordeko kideak eta karguak gehitzeko edo murrizteko, behar bezala justifikatutako kasu berezietan, eta elkargoak eskatzen duenean.
Gobernu Batzordeak izendatuko ditu bokalek bete beharreko karguak, Gobernu Batzordearen lehenengo bileran, kide hautesle guztien arteko bozketa bidez eta lehendakariaren proposamenez.
Sufragio aktiborako eskubidea (hautesleak).
Elkargokide guztiek izango dute hautesle izateko eskubidea, erroldan inskribatuta baldin badaude, beren eskubideak osorik baldin badauzkate eta elkargoko betebeharrak egunean baldin badituzte.
Sufragio pasiborako eskubidea (hautagaiak).
Elkargokide guztiek izango dute hautagai gisa onartuak izateko eskubidea, legeen nahiz estatutuen araberako debekurik edo ezgaitasunik ez badaukate, hautesle izaera baldin badute, eskubide zibil eta korporatibo guztiak baldin badituzte, kargu zehatzetarako arau hauetan adierazten diren baldintzak betetzen badituzte eta beren beregi eskatzen baldin badute.
Kargu hautatu bakoitzaren aginteak irauten duen denbora guztian eutsi beharko zaie hautagai izateko ezarritako betebeharrei, garatzen duen jarduera kontuan hartuta egokitzen zaion taldeari dagokionean izan ezik.
Hauteskunde-mahaia.
Bozketa egiten den ohiko edo aparteko gobernu batzordeko mahaiak (Gobernu Batzordeak eratutakoa) egingo ditu hauteskunde-mahaiaren zereginak. Ezin izango dute mahaiko kide izan dagozkion hauteskundeetan aurkezten diren hautagaiek.
Gobernu Batzordeak, halaber, hauteskunde-mahaiko kideak izendatu ahal izango ditu, bi modu hauetako bat aukeratuz. Lehenengoaren arabera, kideak hauek izango dira: hiru elkargokide, horietatik lehendakaria izango da antzinatasun handiena duena, idazkaria antzinatasun txikiena duena eta bokala gazteena. Bigarrena, zozketa bidez, honako baldintza hauek betetzen dituzten elkargokideen artean: hauteskundeen deialdia egin baino hilabete lehenagotik egon beharko dute elkargoan izena emanda, elkargoarekin dituzten ekonomia-betebeharrak egunean izan beharko dituzte eta ez dira izango Gobernu Batzordeko kideak, ezta hauteskundeetako hautagaiak ere.
Zozketa hori hauteskundeetarako deialdia egin eta hurrengo egunean egingo da; bederatzi pertsona aukeratuko dira (kargu bakoitzerako bana), baita dagozkien ordezkoak ere (kargu bakoitzerako bi).
Insakulatutako lehenengo hiru pertsonen artean izendatuko dira dagozkion karguak, elkargokide gisa duten antzinatasunaren arabera. Gainerako seien artean mahaiko kide bakoitzarentzako bi ordezko izendatuko dira, antzinatasunaren arabera hauek ere.
Hauteskunde-mahaiko lehendakari, idazkari eta bokal aukeratu dituztela jakinarazi beharko zaie interesdunei, hurrengo egunean, eta izendatutakoek bi eguneko epea izango dute kargua onartzea eragozten dien arrazoi justifikatua alegatzeko agiri bidez; deialdia egin eta bosgarren egunean eratuta geratuko da Hauteskunde Mahaia.
Justifikatutako ukoa eginez gero, berritutako Gobernu Batzordeko kidea izanez gero edo hautagaia izanez gero, edo elkargoko eskubideak eten egin badizkiote, eta notarioak horretarako insakulatutako ordezkoak agortu badira, izendatzeko aurreikusita dagoen prozedura berberarekin ordeztuko dira.
Hautesle-errolda.
Hauteskunde-mahaiak osatuko du hautesle-errolda.
Hautesle-erroldak elkargokide guztien izenak izango ditu, alfabetoaren hurrenkeran, hauteskundeetarako deialdia egin den eguna baino hilabete lehenagotik elkargokide baldin badira, hautesle izateko baldintzak betetzen badituzte eta sufragioko eskubideaz gabeturik ez baldin badaude.
Hautesle-erroldan hautatzea ahalbidetzen duten datu guztiak sartuko dira: izena, bi abizenak, Nortasun Agiri Nazionala, elkargokide-zenbakia eta elkargokide-mota.
Hauteskunde-mahaiak bozketa hasten den unera arte ebatziko ditu hauteskundeak baino berrogeita zortzi ordu lehenago arte egin daitezkeen erreklamazioak.
Gainerako baldintzak bete baina kuoten ordainketak egunean ez dituzten elkargokideei, botoa ematea baimenduko zaie, ordainketa bozketa baino gutxienez hamar egun lehenago egiten badute.
Hautagaitzak aurkeztea.
Hautagaitza aurkeztu nahi duten elkargokideek hauteskundeak egin baino gutxienez hamabost egun lehenago egin beharko dute.
Jakinarazpen hori banaka nahiz taldeka egin daiteke; bertan agertzen diren hautagaiek sinatu egin beharko dute, eta dagokion elkargo-ziurtagirien bidez c) eta d) puntuetan azaltzen direnak egiaztatu beharko dituzte.
Izen-abizenak, elkargokide-zenbakia eta elkargokide-mota, hautagaiarena eta, hutsunerik izanez gero, ordezkoarena, lehendakari izateko hautagaien kasuan izan ezik.
Hautagaitza zein kargutarako aurkezten den.
Hautagaitza aurkezten den unean elkargoko kuotak eta derramak ordainduta izatea.
Elkargoko eskubide guztiak erabiltzeko moduan izatea.
Indarrean dagoen legeriaren arabera (apirilaren 5eko 707/1979 Errege Dekretua) zin egiteko edo hitza emateko konpromisoa, eta bai estatutuetan jasotzen den lanbideko ordenamendu juridikoari men egitekoa ere.
Hautagaiak ezin dira kargu bat baino gehiagora aurkeztu, eta ezin dute hautagaitza bat baino gehiagotan parte hartu.
Hautagaiak aldarrikatzea.
Hauteskunde-mahaiak aldarrikatuko ditu hautagaiak elkargoko iragarki-oholean, hautagaitzak aurkezteko epea amaitu eta ondorengo bi egun baliodunetan.
Hauteskunde-mahaiak ebatziko ditu sor daitezkeen inpugnazioak, bozketak egin baino lehen.
Aldarrikatutako hautagaien kopuruak ez badu gainditzen kargu bakoitzerako batzordeko bokalen kopurua, aldarrikapenak hautaketa ekarriko du berarekin, eta horrenbestez, hautaketa egin beharrik ez da izango. Gauza bera gertatuko da lehendakaria besterik aukeratu behar ez denean, hautagai bakarra aldarrikatzen bada.
Hauteskunde-kanpaina.
Hauteskunde-kanpainako ekimenak ordenamendu juridikora egokitu beharko dira eta aldarrikatutako hautagaiek ordainduko dituzte. Hautagaiek hautesle-erroldaren kopia bana jasoko dute, elkargokide guztien helbideak jasotzen dituen etiketa-joko bat, eta bai hauteskunde-txartel eta kartazalak ere.
Hautagaiek ezingo dituzte erabili hauteskunde-kanpainarako elkargoarenak diren lokalak, ez bestelako baliabide materialak ere.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa alde batera utzi gabe, botoa emateko txartelak eta gutunazalak elkargoan egongo dira, hautesleek bozketaren egunean erabili ahal ditzaten.
Botoa emateko bi txartel eta kartazal mota izango dira, bata lehendakaria hautatzeko, eta bestea, beste kolore batekoa, Gobernu Batzordeko gainerako kideak hautatzeko.
Posta bidezko botoa.
Botoa posta ziurtatu bidez eman ahal izango da, eta benetakoa eta sekretua dela bermatuko da.
Bozketaren egunean elkargoaren egoitza kokatuta dagoen herrian edo bozketa egin behar den lokalean ez direla egongo, edo ezin dutela bertaratu aurreikusten duten hautesleek botoa posta bidez eman dezakete. Horretarako, hautesleek eskabidea egin behar diote hauteskunde-mahaiari, baldintza hauekin bat:
Hautesleak hauteskunde mahaiari eskatuko dio, deialdia egiten den egunetik hasi eta bozketaren aurreko hamargarren egunera arte, erroldan izena emanda dagoela dioen ziurtagiria.
Eskabidea norbera bertaratuta egingo da eta Nortasun Agiri Nazionala aurkeztu beharko da.
Eskabidea norberak egitea eragozten duen gaixotasuna edo ezintasuna izanez gero, beste pertsona batek egin ahal izango du eskabidea hauteslearen izenean. Ordezkapena egiteko pertsonari notarioak eman behar dio baimena, hautesle bakoitzari egingo zaion banakako agiri bidez. Agiri berean ezin dira hautesle bat baino gehiago sartu eta pertsona berberak ezin du hautesle bat baino gehiago ordeztu. Hauteskunde-mahaiak kasu bakoitzean egiaztatuko du paragrafo honetan aipatzen direnak betetzen direla.
Eskabide hori jaso ondoren hauteskunde mahaiak inskripzioa egiaztatuko du, erroldan dagokion ohartarazpena egingo du, hauteskundeetan hauteslea bertaratu eta botoa ematea gertatu ez dadin, eta eskatutako ziurtagiria egingo du.
Hauteskunde-mahaiak posta ziurtatu bidez bidaliko dizkio hautesleari, berak adierazi duen helbidera, edo helbiderik adierazi ez badu, erroldan azaltzen denera, hauteskunde-txartelak eta kartazalak, aurreko paragrafoan aipatutako ziurtagiriarekin batera, eta beste kartazal bat elkargoaren helbidearekin, «posta bidezko botoa» dioela.
Hautesleak boto-txartela bete ondoren, botoa emateko kartazalean sartuko du eta itxi egingo du. Botoa emateko kartazala, ziurtagiria eta Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia hauteskunde mahairi zuzendutako kartazalean sartuko ditu eta posta ziurtatuz bidaliko ditu. Baliozkoak izango dira aipatutako baldintzak betetzen dituzten eta hautestontziak itxi baino lehen hauteskunde-mahaira iristen diren kartazal guztiak.
Artekariak.
Hautagaitza bateratu edo banakako hautagai bakoitzak artekari bat izendatu ahal izango du, erroldan hautesle gisa izena emanda daudenen artean, hauteskunde mahaiaren aurrean.
Artekariak hauteskunde mahaira joan eta eztabaidetan parte hartu ahal izango du, bozketarako adierazitako egunean, ahotsarekin baina botorik gabe.
Bozketa.
Gobernu Batzordean hutsik dauden karguak hautatzeko bozketak txartel bidez egingo dira beti; aldarri bidez egindako izendapenak ez dira baliozkoak izango.
Bozketaren hasieraren akta egin eta hauteskunde-mahaia bertan dauden kideek eta artekariek sinatuta eratu ondoren, bozketa hasiko da eta ezarritako ordura arte jarraituko du, etenik gabe.
Bere kabuz jarduten duenaren eta enpresan jarduten duenaren botoak balio bikoitza izango du eta jarduten ez duenaren eta supernumerarioarenak balio sinplea; hori egin ahal izateko bi hautestontzi egongo dira xede bererako.
Hautesle bakoitzak x batekin adieraziko ditu txartelaren ezkerreko ertzean lehendakari eta bokal izateko hautagaiak.
Hautesleek mahaiko lehendakariari emango dizkiote bozketako txartelak, gutunazal ofizialean sartuta, eta mahaiko lehendakariak dagokion hautestontzian sartuko ditu.
Hauteskunde-mahaiko bokalak zenbakidun zerrenda batean idatziko ditu boto emaileen izen-abizenak, botoa emateko hurrenkeraren arabera, hautesleen erroldaren zerrendan duten zenbakia adierazita.
Bozketa amaitu ondoren, Lehendakariak hautestontzian sartuko ditu posta bidez bidalitako boto-txartelak dauzkaten gutunazalak; aurretik adierazitako gorabeherak eta hauteslea erroldako zerrendan izena emanda dagoela egiaztatu beharko dira.
Segidan hauteskunde-mahaiko kideek eta artekariek emango dute botoa.
Azkenik, hauteskunde-mahaiko kideek eta artekariek izenpetuko dute boto emaileen zenbakidun zerrenda, orri guztien ertzean eta idatzitako azken izenaren azpian.
Zenbaketa.
Bozketa amaitu ondoren hasiko da zenbaketa; hauteskunde-mahaiak egingo du zenbaketa eta jendaurrekoa izango da.
Boto-txartelak zenbatzeko hurrenkera hau da: lehenengo jardunekoak ez direnak; bigarren supernumerarioak; hirugarren enpresan jarduten duten elkargokideak; eta azkenik beren kasa jarduten dutenak.
Baliogabeko botoa izango da eredu ofizialeko gutunazal edo paperean ematen ez den botoa edo eredu ofizialean emana izan arren nolabaiteko aldaketa jasan duena (azaltzen diren hautagaien izenak aldatu, erantsi, nabarmendu edo ezabatzea, edo izenen hurrenkera aldatzea). Baliogabea izango da, baita ere, gutunazalik gabeko txartel bidez emandako botoa edo hautagaitza bat baino gehiago dauzkan gutunazal bidez emandakoa. Gutunazalak hautagaitza bereko txartel bat baino gehiago badauzka, baliozko boto bakartzat joko da. Boto baliogabetzat jo dira, halaber, bete beharreko kargu baino izen gehiago dauzkaten txarteletan emandako botoak.
Boto zuritzat joko da txartelik ez duen gutunazala.
Zenbaketa amaitutakoan, gutunazalen kopurua eta goian aipatutako zerrendan idatzitako boto emaileena erkatuko dira.
Ondoren, lehendakariak zenbaketaren aurka protestarik dagoen galdetuko du eta, ez baldin badago edo egonez gero mahaiak gehiengoz ebatzi ondoren, ozenki iragarriko du hauteskundeen emaitza. Emaitza ematen denean, lehendakariak honako xehetasun hauek emango ditu: erroldatutako hautesleen kopurua, aurkeztutako errolda-ziurtagirien kopurua, boto emaileen kopurua, baliogabeko txartel-kopurua, boto zurien kopurua eta hautagaitza bakoitzak lortutako botoen kopurua.
Hautestontzietatik ateratako txartelak bertaratutako guztien aurrean suntsituko dira, boto baliogabeak edo erreklamazioren bat izan dutenak izan ezik; horiek aktari erantsiko zaizkio eta aktarekin batera jasoko dira, mahaiko kideek errubrikatu ondoren.
Mahaiak berehala jakinaraziko ditu emaitzak aktaren bidez. Paragrafo honetako 5. puntuan adierazitako datuak jasoko ditu aktak, gerta daitezkeen erreklamazioak barne. Egindako zenbaketaren eta hautagaien aldarriaren aurka gerora egon daitezkeen errekurtsoak ebazteko ezinbestekoa izango da erreklamazioa unean bertan egin izana eta aktan jaso izana. Akta hauteskunde-mahaiko idazkariak baimenduko du eta artekariek eta mahaiko gainerako kideek izenpetuko dute, eta berehala ipiniko da elkargoaren egoitzako sarreran edo iragarki-oholean. Hautagaitza bakoitzaren ordezkariari aktaren kopia bana emango zaio, bertan egon eta eskatzen badute, edo hala egokituz gero, artekariei, ahalordedunei edo hautagaiei. Hautagaitza bakoitzeko ez da kopia bat baino gehiago emango.
Bi bokal edo gehiagoren artean boto zenbatekoari dagokionez berdinketarik baldin badago, elkargoan antzinatasun gehien dutenak aldarrikatuko dira hautetsitzat.
Aurreko eragiketa guztiak burutu ondoren, mahaiko lehendakariak, bokalek eta artekariek bilkurako aktan izenpetuko dute.
Bilkurako aktak zehatz-mehatz adieraziko ditu honako hauek: hautesleen kopurua, botoa eman duten hautesleen kopurua, boto baliogabeen kopurua, boto zurien kopurua, hautagaitza bakoitzak eskuratu dituen botoak, bozketaz eta zenbaketaz egindako erreklamazioen eta protesten laburpena, hala egokituz gero, eta mahaiak horiei buruz hartutako ebazpenak, boto partikularrak eta guzti, egonez gero. Halaber, bozketan eta zenbaketan egon den edozein gorabehera jasoko da.
Kargua aldarrikatzea.
Hauteskunde-mahaiak lehendakaria hautatuko du, beren beregiko bozketa izendun bidez; boto gehien jaso dituen hautagaia une horretantxe aldarrikatuko da hautetsitzat.
Boto zenbatekoari dagokionez berdinketarik baldin badago, elkargoan antzinatasun gehien duena aldarrikatuko da hautetsitzat.
Lehendakariorde, diruzain eta idazkari karguak Gobernu Batzordeak izendatuko ditu Batzar Nagusiak hautatutako bokalen artean eta lehendakariaren proposamenaren arabera.
Kontseilu Nagusiari jakinaraztea eta jabetza hartzea.
Gobernu Batzordea eratu dela jakinaraziko zaio Lan Harremanetako Graduatuen Elkargoen Kontseilu Nagusiari eta, hala egokituz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseiluari, batzordea eratu eta bost eguneko epean. Horien bitartez, dagokion ministerioari eta autonomia erkidegoko sailari jakinaraziko zaio, osaeraren berri emanez eta legezko baldintzak betetzen direla jakinaraziz. Berdin egingo da edozein arrazoi dela medio Gobernu Batzordearen kideak aldatzen direnean.
Lehendakari eta Gobernu Batzordeko gainerako kide gisa karguak jabetzan hartu aurretik, hautatutakoek apirilaren 5eko 707/1979 Errege Dekretuan ezartzen den zin egitea edo hitz ematea egin beharko dute.
Hautatzen duten unean bertan hartuko du kargua jabetzan lehendakariak, eta gainerako kideek lehenengo Gobernu Batzordean.
Errekurtsoak.
Hauteskunde-batzordeek eta hauteskunde-mahaiek hauteskundeei buruz hartutako erabakien aurka estatutu hauetan oro har ezarritako errekurtsoak aurkeztu ahal izango dira. Errekurtso horiek ez dute erabakien etendurarik ekarriko.
Hautatzen duten unean bertan hartuko du kargua jabetzan lehendakariak, eta gainerako kideek lehenengo Gobernu Batzordean, eskumena duten agintarien aurrean egiten den protokolozko ekitaldia alde batera utzi gabe.
Kontseiluak batzordea osatzen denetik 5 eguneko epea dagoela adierazten du.
Gehienez ere hilabeteko epean jakinarazi beharko zaio Gobernu Batzordearen osaera lanbide-elkargoen arloan eskumena duen sailari.
Salbuespena izango da lehendakaria: horren ordezkoa lehendakariordea da arauz, estatutu hauetan ezarri bezala beste lehendakari bat hautatu arte.
Gobernu Batzordeko kide guztiek nahitaez joan beharko dute bileretara. Jarraian hiru bileretara edo urtebeteko epean jarraian izan gabe bost bileretara behar bezala justifikatu gabe huts eginez gero, berehala kargutik kentzeko zehapena jaso dezakete. Dena dela, horrek ez du bazter uzten estatutu hauetako 71. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa.
Elkargoko zerbitzu guztien eta langile-zerrendako pertsona guztien kontrol zuzenaz eta berehalakoaz arduratuko da, halaber; langileen burua izango da. Elkargoko informazio-orriko zuzendaritza egokituko zaio, halaber, elkargokideak informatzeko. Elkargora iristen diren eskaera eta komunikatu guztiak jasotzea eta horien berri lehendakariari ematea ere berari dagokio.
Egiteko hauek dagozkio, gainera: Gobernu Batzordeari aldian-aldian diru-sarreren eta gastuen berri ematea, eta bai aurrekontuaren zenbatekoarena ere, eta urtero mugaeguneratutako urteko kontuak gauzatzea. Kontabilitatea kontrolatu eta kaxa egiaztatu behar ditu; halaber, elkargoko kapitalaren errentak eta interesak kobratu eta administratu behar dituen elkargo-ondasun guztien inbentario zehatza egin behar du.
Kontulariak eta diruzainak elkar ordeztuko dute bietakoren bat falta denean, hutsunea edo gaixotasuna izanez gero; bata bestearekin elkarlanean arituko da, halaber, bere egitekoetan.
LAUGARREN ATALA
ELKARGOKO GAINERAKO ORGANOAK
Kultura eta lanbide-prestakuntzako batzordea.
Egiteko hauek izango ditu:
Egoki irizten diren ikastaroak, hitzaldiak eta solasaldiak antolatzea, elkargokideak prestatzeko eta elkargokideen prestakuntza hobetzeko.
Elkargoko liburutegia antolatzea eta eguneratzea.
Elkargokideei informazio zientifikoa eta teknikoa emateko zerbitzua.
Gai juridikoetan eta gizarteko eta laneko gaietan sakondu ahal izateko mintegiak eta lan-taldeak etengabe antolatzea eta garatzea.
Lanbide-prestakuntzarako sustapena eta garapena, eta bai profesional guztiek beharrezkoa duten etengabeko hobekuntza eta birziklapena ere.
Intrusismoaren eta bidegabeko lehiaren batzordea.
Batzorde horren xedea pertsona, entitate, enpresa-elkarte eta sindikatuei lan-harremanetako graduatuen eskumenen eremuan sartzea ekiditea izango da, eta bai bidegabeko lehia eragin dezaketen egintzak antzematea ere, urtarrilaren 10eko 3/1991 Legean azaltzen den bezala. Horretarako, administrazio-espediente eta ekintzei buruzko proposamenak egingo dizkiote Gobernu Batzordeari, dagokion jurisdikzioaren aurrean, jakinarazten diren salaketa eta agirien berri eman ondoren.
Batzorde honek harremanak izan beharko ditu, etengabe, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden eta eragina izan dezaketen lanbide-elkargoekin.
Etika eta lanbide-sarien batzordea.
Elkargokideek etikari eta deontologia kodeari egokitzen ez zaizkien jarduerak eginez gero, batzorde honek Gobernu Batzordeari jakinaraziko dio, eta elkargokideen minuten aurka egin daitezkeen erreklamazioei buruz ere iritzia emango du.
Lehendakaritzari aholkuak emateko batzordea.
Elkargoko interesak ahalik eta ondoen betetzeko interesgarri jotzen dituen gaiei buruz elkargoko lehendakaria uneoro jakinaren gainean edukitzea izango du egitekoa. Elkargoko lehendakari ohi guztiez osatua egongo da eta Gobernu Batzordeari proposatuko dio merezi duten pertsonei eta erakundeei elkargo-merezimenduaren dominak ematea eta ohorezko elkargokideak egitea.
Harreman publikoetarako eta erakundeetarako batzordea.
Elkargoaren interesetarako eta interes orokorrerako komenigarriak diren gai guztiak proposatzea eta jakinaraztea izango du egitekoa. Egungo eskakizunekin hobeto datorren lanbide-irudia zabalduko du, halaber, gizarteko komunikabideen bitartez.
Xede berarekin, elkargoaren ordezkaritza eskatzen duten ekitaldi guztietan parte hartzea iradokiko dio lehendakaritzari, hala nola, hitzaldietan, kongresuetan eta lanbide-batzarretan. Halaber, Gobernu Batzordeari harremanak zein erakunde publikorekin edo pribaturekin izan proposatuko dio, elkargoak gizartean erakunde mailako proiekzio egokia izan dezan harreman errazak eta etenik gabekoak ezartzearren.
Estatutu hauetan ezartzen diren batzordeez gain, Gobernu Batzordeak egoki iritzi dituen guztiak sortu ahal izango ditu, behin betiko edo aldi baterako izaerarekin, eta batzorde bakoitzaren egitekoak eta jardunbide-araudia zehaztuko ditu.
Elkargoko lehendakaria izango da batzorde eta ponentzia guztien buru, joaten denean, edo bestela, lehendakariak izendatzen duen Gobernu Batzordeko kidea. Lehendakariaren edo bere ordezkariaren erabakiek proposamen izaera izango dute eta Gobernu Batzordeari aurkeztu beharko zaizkio, onartuak edo ezetsiak izan daitezen, elkargo bakoitzeko estatutuetan aurreikusten diren salbuespenekin.
BIGARREN KAPITULUA
ELKARGOKIDEEN ERABAKIAK
LEHENENGO ATALA
BATZAR NAGUSIAREN ETA GOBERNU BATZORDEAREN ERABAKIAK
Erabakiek elkargokide guztiak behartzen dituzte, hartzen diren unetik hasita, kapitulu honetako bigarren atalean ezartzen dena alde batera utzi gabe.
Baliozko erabakiak hartzeko nahikoa izango da bertaratutako kideen gehiengo soila edo erlatiboa izatea, estatutu hauetan ezarritako «quorum» berezia behar denean izan ezik.
Batzar Nagusietan, Gobernu Batzordeetan eta batzordeetako bileretan ez dira baliozkoak izango posta bidez eskuordetutako botoak.
Lehendakariak edo lehendakaritzan ordeztu duenak eta idazkariak edo idazkari lanak egin dituenak sinatuko ditu aktak.
Gobernu Batzordeak hartutako akordioen aurka gora jotzeko errekurtsoak jar daitezke dagokion Kontseiluan, hilabeteko epean, argitaratzen denetik aurrera edo, hala egokituz gero, interesdunari jakinarazten zaionetik aurrera.
Erabakia eman zuen Gobernu Batzordeari aurkeztuko zaio errekurtsoa eta honek dagokion kontseiluari igorriko dio hamar eguneko epean, horrekin batera, bere txostena eta espedientearen kopia osoa eta ordenatua bidalita.
Errekurtsoa aurkeztean adierazi behar dira:
Errekurtso-egilearen izen-abizenak, jakinarazpenak nola egingo zaizkion eta, hala badagokio, nora bidaliko zaizkion.
Zein egintzaren aurka egiten den errekurtsoa eta zergatik.
Errekurtsoa egiten duen pertsonaren datuak, eta errekurtsoaren lekua eta eguna.
Zein organori aurkezten zaion.
Xedapen berezietan ezarritako gainerako zehaztasunak.
Errekurtsoa aurkezteak ez du aurka egindako egintza betearaztea eteten, xedapen batek aurkakoa ezartzen duenean izan ezik. Izan ere, kontseiluak erabaki dezake egintzaren betearazpena etetea, bere kabuz edo errekurtso-egileek eskaturik, errekurritutako egintza betearazteak konpon ezinezko edo konpontzeko oso zailak diren kalteak ekar baditzake, baina, horretarako, arrazoiak emanda; neurtu egin behar du, batetik, etendurak zer-nolako kalteak eragin diezazkiokeen elkargoaren interesari edo beste inori, eta bestetik, errekurtsoa izan duen egintzaren berehalako eraginkortasunak zein kalte egiten dion errekurtso-egileari. Erabaki dezake egintzaren betearazpena etetea, halaber, inpugnazioaren oinarrian estatutu hauetako 70.3 artikuluan aurreikusten den zuzenbide osoko deuseztasuneko kausaren bat baldin badago.
Hogeita hamar eguneko epean hartu beharko da eteteko erabakia, eskabidea egiten denetik aurrera, eta epe hori igaro ondoren beren beregiko ebazpenik ematen ez bada, emandakotzat jo beharko da.
Erabat deusezak izango dira elkargoko organoen egintzak baldin eta:
Konstituzioak babesten dituen eskubide eta askatasunen funtsezko edukiari kalte egiten badiete.
Gaia edo lurraldea dela eta, argi eta garbi eskumenik ez duten organoek eman badituzte.
Ezinezko edukia badute.
Zigor-zuzenbideko arau-hauste badira edo hauste horren ondorioz eman badira.
Legez ezarritako prozedura erabat alde batera utziz edo kide anitzeko organoek erabakiak hartzeko funtsezko arauak guztiz bazterturik eman badira.
Ordenamendu juridikoaren aurkako egintza adieraziak nahiz presuntziozkoak, baldin eta egintza horiek ahalmen edo eskubideak eskuratzeko bide ematen badiete, horretarako funtsezko betekizunak ez dituztenei.
Lege-mailako xedapen batean berariaz ezartzen bada.
Deuseztagarriak dira elkargoko organoen egintzak, ordenamendu juridikoa hausten badute, agintea desbideratzen dutenak barne.
Formazko akatsak bakar-bakarrik ekarriko du deuseztagarritasuna egintzak bere helburua lortzeko formazko ezinbesteko baldintzak betetzen ez dituenean, edo interesdunak babesik gabe uzten dituenean.
Ezarritako epetik kanpo egindako jardunak, epearen izaerak hala eskatzen duenean bakarrik ekarriko du egintzaren deuseztagarritasuna.
LAUGARREN TITULUA
DIZIPLINA-ARAUBIDEA
Lan-harremanetako graduatuek lanbidean jardutean egiten dituzten delitu eta falten erantzukizun penala izango dute, legeria penalean aurreikusitako moduan.
Lanbidearen oinarrizko betebehar eta obligazioak urratzea, nahita eta hala erabakita, eta zehazki, lanbidearen duintasunari eta lanbidea zuzentzen duten arau etikoei larriki eragiten dien urratzea.
Lanbidean jardutean doluzko delituak egitea; ez da kontuan hartuko zenbateraino parte hartu duen.
Legez ezarritako bateraezintasun-erregimena haustea.
Kontseilu Nagusiko, autonomia erkidegoetako kontseiluetako eta Gobernu Batzordeko kideen duintasunaren eta ohorearen aurka erasotzea, beren egitekoak betetzen ari direnean, eta bai lankideen aurka lanbidean ari direnean ere.
Ematen dituzten agirietan dauden datuak maltzurkeriaz aldatzea.
Bidegabeko lehiako ekintzak egiteagatik kondenatua izatea.
Lanbideko intrusismoa eragiten duten ekintzetan aktiboki parte hartzea.
Lanbideko betebehar/obligazioetan eta korporatiboetan atzerapenak, zabarkeriak eta axolagabekeriak etengabe gertatzea, kaltea edo galera baldin badakarte.
Estatutuak edo elkargoko organoek beren eskumenen esparruan hartutako erabakiak ez betetzea.
Elkargoko kargei arreta eskaintzeko betebeharra behin eta berriro ez betetzea, larritasun handiagoko hutsa denean izan ezik.
Begirunerik eza larria agintariei, bezeroei edo lankideei, euren lanbide jardunean.
Kontseiluko edo dagokion elkargoko lehendakariaren zitazio batera justifikaziorik gabe ez joatea, horrek korporazioari kalte larria dakarkionean.
Lanbideko betebeharretan kalte edo galera nabarmenik ez dakarten atzerapenak edo zabarkeriak gertatzea.
Errespetua galtzea Kontseilu Nagusiko, Autonomia Erkidegoetako Kontseiluetako eta Gobernu Batzordeko kideei beren jardunean ari direnean.
Aurreko artikuluan adierazitako egintzak, baldin eta arau-hauste larritzat jotzeko adinakoak ez badira.
Hutsegite oso larriengatik:
Lanbidean jardutea galaraztea, gutxienez, urtebete eta egun batez.
Elkargokide-eskubideak kentzea, gutxienez, urtebete eta egun batez.
Hutsegite larriengatik:
Lanbidean jardutea galaraztea, gehienez ere, sei hilabetez.
Elkargokide-eskubideak kentzea, gehienez ere, sei hilabetez.
Hutsegite arinengatik:
Agiraka pribatua.
Idatzizko ohartarazpena.
Diziplina-faltengatiko zehapenak jartzeko prozedura zehatzeko ahalari buruzko administrazio-legeria orokorrean aurreikusitakoaren araberakoa izango da.
Gobernu Batzordeari dagokio diziplina-espedientea irekitzea, instruktorea izendatzea -batzordean kargu hori eskuordetzen zaiona eta, behar izanez gero, idazkaria izendatzea.
Gobernu Batzordeak du zehapenak ezartzeko erabateko eskumena. Horretarako deitutako bilkurara bertaratutako kideek isilpean emandako botoen gehiengoz hartuko ditu erabakiak Gobernu Batzordeak, espedientearen instrukzio-egile lanak egin dituen kidea kanpo utzita.
Gobernu Batzordeak erabakiko du hutsegite oso larriagatik ezarri beharreko zehapena, isilpeko bozketaren bidez eta bertako kideen bi herenen adostasunarekin. Justifikaziorik gabe bertaratzen ez den batzordeko kideak elkargoko artezkaritza-organoko kide izateari utziko dio.
Kontseilu Nagusiari dagozkio elkargoetako gobernu batzordeetako eta autonomia erkidegoetako elkargoen kontseiluetako kideei dagozkien diziplina-ahalmenak, betiere, aplikatu beharreko legeriak autonomia erkidegokoak Autonomia Erkidegoko Elkargoen Kontseiluari ahalmen hori ematen ez badio.
Kontseilu Nagusiak izango du beti bertako kideekiko diziplina-ahalmena.
Autonomia erkidegoetako Elkargoetako Kontseiluen, edo kasua denean, Kontseilu Nagusiaren erabakien aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio erabakia hartu duen kontseiluari berari, aurreko paragrafoetan aurreikusitako kasuetan; nolanahi ere, beti aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzi errekurtsoa.
Lanbidean jardutea galaraztea edo Elkargotik botatzea dakarten zehapenek lan-harremanetako graduatuen Espainiako elkargo guztietan izango dute eragina, eta Kontseilu Nagusiari jakinarazi beharko zaizkio, Kontseilu Nagusiak gainerako elkargoetara igor ditzan. Elkargoek zehatutako pertsona ez dute elkargoan sartuko zehapena indarrean dagoen bitartean.
Elkargokideen diziplina-erantzukizuna iraungitzeko erak: zehapena betetzea, elkargokidearen heriotza, eta hutsegite edo zehapenak preskribatzea.
Elkargoan baja hartzeak ez dakar berarekin alta-aldian sortutako diziplina-erantzukizuna iraungitzea. Aitzitik burutu egingo da diziplina-prozedura eta eten zehapena, harik eta elkargokideak berriro ere elkargoan alta hartzen badu zehapena bete arte.
PRESKRIPZIOA
Hutsegite oso larriek hiru urtera preskribatuko dute, larriak urte bira eta arinak urtebetera.
Arau-haustea egin zen egunetik hasita zenbatuko da arau-haustearen preskripzio-epea.
Zehapen-prozedura bat hasiz gero, eta elkargokidea horren jakitun egonda, preskripzioa eten egingo da. Zehapen-espedientea bi hilabete baino gehiago geldirik badago, eta horren errua ez bada zehatutako elkargokidearena, preskripzio epea berriz hasiko da.
Hutsegite oso larriengatik ezarritako zehapenek hiru urtera preskribatuko dute, hutsegite larriengatik ezarritakoek bi urtera, eta hutsegite arinengatik ezarritakoek urtebetera.
Zehapenen preskripzio-epea zehapena ezarri duen ebazpena irmo bihurtu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da kontatzen.
Preskripzio-epearen zenbaketa gelditu egingo da, betearazteko prozedura hasten bada, elkargokidea jakitun dela. Zehatutako elkargokideari ezin egotz dakiokeen arrazoiren bat dela-eta, prozedura hori sei hilabetetik gora geldirik bada, berriro jarraituko da epea zenbatzen.
Zehatutako elkargokideak zehapena betetzea urratzen badu, zehapena preskribatzeko epea urratzea gertatu den egunetik hasiko da kontatzen.
DIZIPLINA-ZUZENKETAK ETA ZEHAPENAK IDAZTEA
Diziplina-zehapen korporatiboak norberaren espedientean jasoko dira beti.
Lanbidean jardutea galarazten duen zehapenaren idazpena ezeztatu ahal izango da, interesdunak hala eskatuta, zehapen irmoa ezarri eta gutxienez bi edo lau urte igarotzen direnean, hutsegite larria edo oso larria izan, eta tarte horretan zehatutakoak ez badu eragin zehapenaren ezarpena amaitzen duen diziplina-prozedurarik.
Elkargotik bidaltzeko zehapena ezarri zaion elkargokideak birgaitzea eskatu ahal izango dio Gobernu Batzordeari, zehapenaren ezarpen irmoa egin eta gutxienez sei urte igaro direnean. Horretarako, dagokion espedientea izapidetuko da: interesdunari entzunaldia egingo zaio, Gobernu Batzordeak arrazoizko ebazpena emango du, isilpeko bozketan, eta beharrezkoa izango da kideen bi herenak aldeko botoa ematea.
BOSGARREN TITULUA
EKONOMIA- ETA FINANTZA-ARAUBIDEA
LEHENENGO KAPITULUA
BALIABIDE-MOTAK
Sartzeagatik kobratzen direnak, ohiko eta aparteko kuotak, derramak ere barne.
Elkargoko ondarea osatzen duten ondasun edo eskubideen etekinak.
Ordaindutako txosten, irizpen, azterketa eta bestelako zerbitzuak lantzeko ezartzen diren eskubideak.
Elkargokideen sinadura aitortzeagatiko edo legeztatzeagatiko eskubideak.
Ziurtagiri fede-emaileak ematetik eta agiriak konpultsatzetik edo ematetik lortutako diru-baliabideak.
Elkargoko inprimakien eta argitalpenen salmentatik, eta ikastaroen, mintegien eta hitzaldien antolaketatik eratortzen direnak.
Gobernu Batzordeak ezarritako beste kontzeptu batzuengatik eratortzen direnak, legezkoak baldin badira.
Jatorri publiko edo pribatuko dotazioak edo diru-laguntzak.
Herentziaz eta doako edo kostu bidezko tituluekin eskuratutako beste edozein ondasun.
Legez eratortzen den eta baliabide arrunt ez den beste edozein.
Elkargoko ondarea bere izaera korporatiboari arreta emateko inbertituko da eta Gobernu Batzorde osoa izango da inbertsioen erantzulea, eta bai Batzar Nagusiaren edo estatuko edo autonomia erkidegoko elkargoen kontseiluaren erabakietan estatutu hauetan xedatutakoa ez betetzeagatik sor daitezkeen kalteen erantzulea ere.
Estatutu hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko dira indarrean.


