Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko ekainaren 5ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, gizarte ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak arautzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko ekainaren 5ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, gizarte ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3911
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/05
  • Argitaratze-data: 2009/07/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Laguntza-programa honen xedea, hasieratik, gizarte-ekonomiako enpresen bazkide-oinarria gehitzea da, gizarte-ekonomiako enpresa batera sartzerakoan langile bazkideak edo lan-bazkideak, bazkide izateko, kapital sozialari egin beharreko ekarpenaren ordainketa egitea erraztuz.

Sail honen 2007-2009ko Gogoeta Estrategikoan ateratako ondorioen eraginez, gizarte-ekonomiako enpresetan jendea sartzeko laguntza atxikitzea hartu da kontuan, hasierako faseetan behintzat, enpresaratze hori enpresan sartzeko kapital-ekarpenak egin beharrak baldintzatzen baitu, eta, hortaz, sozietate kooperatibo edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresei langabeak enpresaratzeko laguntzak emateko ildoa atxiki da, bazkide langile edo lan-bazkide gisa (II. kapitulua), baita bazkide gisa enpresaratzeko ere nekazaritza-kooperatibetara, nekazaritza-, abeltzaintza- eta basozaintza-ustiategi eta ustiategi mistoetako titularrei dagokienez (III. kapitulua).

  1. kapituluan aurreikusitako laguntzei dagokienez, enpresaratzeko kapital-ekarpenak egin beharrak baldintzatzen du, hasierako faseetan behintzat, gizarte-enpresetara jendea sartzeko aukera; hori dela-eta, egoki iritzi zaio diru-laguntzaren zenbatekoa modulatzen duen eskala bat ezartzeari, gizarte-ekonomiako enpresaren tamaina kontuan izanda enpresa eratu denetik lehen urtean. Hau da, lehentasun handiagoa ematen zaio honako honi: alde batetik, gizarte-ekonomiako eta duela gutxi sortutako enpresetan sartzeari; bestetik, erakundea eratu zenetik 5 urte baino gehiago igaro ez izanari; eta, azkenik, erakunde hori gizarte-ekonomia bihurtzeari, eta erakundean sartzerakoan langile bazkide edo lan-bazkide mugagabe kopuru jakin bat (100 baino gutxiago) izateari. Bestalde, aurreko urteetan bezala, zenbateko osagarri batzuk atxikitzen dira enpresaratutako pertsona talde behartsu bateko kide bada.

    Langabezia-aldia, diru-laguntza horiek jasotzeko aldez aurreko baldintza gisa, 3 hilabetekoa da, eta horrela baldintza hori sail bereko beste zuzendaritza batzuetan eskatzen denarekin parekatzen da.

    Kontuan hartzekoa da oraingoan ere ezinduek bazkide langile edo lan-bazkide gisa enplegua baliatzeko duten zailtasuna, betiere enpleguko zentro berezi batean lanean hastekoak badira, bazkide langile mugagabe gisa, zentro horiek ere gizarte-ekonomiako enpresa baitira. Kasu horretan, salbuespena egingo da aldez aurreko langabezi-aldi bateko eskakizunarekin, baita antzinatasunarekin edo enpresaratzen den gizarte-ekonomiako enpresaren (enpleguko zentro berezia) langile kopuruarekin ere.

    Agindu honen III. kapituluan nekazaritza-kooperatibetan sartzeko laguntzei buruzkoa egoki iritzi zaio nekazariak enpresaratzeko laguntza bultzatzeari, lehen sektorean txerta daitezen edo bertan jarrai dezaten. Horretarako, nekazaritza-kooperatiba batean lehenengo aldiz sartzen direnentzako laguntzak emango dira, eta, salbuespen gisa, nekazaritzako kooperatiba batean 5 urtez egon ondoren, arrazoi objektiboak direla medio beste nekazaritza-kooperatiba batera aldatzea erabakitzen dutenei ere emango zaizkie laguntzak. Adierazitako arrazoiei buruzko aldeko iritzia eman beharko du sektoreko kooperatiben ordezkaritza duen erakundeak.

    Horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko 2009. urteko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legea onartu denez, eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak azaldutakoa entzunda, honako hau

Agindu honen xedea Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren bidez, 2009ko ekitaldirako eman ahal izango dituen diru-laguntzak arautzea da. Laguntza horiek honako helburuak izango dituzte:

  1. Langabeak enpresaratzea, betiere dagokion enpleguko zerbitzu publikoan langabe gisa erregistratuta badaude, sozietate-kooperatibako edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa. Betekizun hori ez zaie eskatuko pertsona ezinduei, betiere 3.1 artikuluaren arabera.

  2. Nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-ustiategi zein ustiategi mistoetako titularrak nekazaritza-kooperatibetara bazkide gisa sartzea.

Bazkide langile gisa lan-sozietateren batean nahiz lan elkartuko sozietatean, edo lan-bazkide legez beste era bateko kooperatibetan sartzen diren langabeek jaso ahal izango dituzte atal honetan arautzen diren laguntzak, betiere 5 urte pasatu ez badira erakundea eratu denetik edo gizarte-ekonomiako erakunde bihurtu denetik, eta bazkidea erakundera sartzen denean erakunde horretako 100 bazkide langile edo lan-bazkide finko baino gehiago ez badira. Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen lantokiren batean enpresaratu beharko dira langabe horiek.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, pertsona onuradunek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Langabe gisa erregistratuta egotea dagokion enpleguko zerbitzu publikoan, gutxienez hiru hilabeteko antzinatasunarekin.

    Antzinatasunak etenik gabekoa beharko du izan, eta aldez aurreko hurrena erakundearen bazkide langile edo lan-bazkide gisa enpresaratzen den unearekiko. Baldintza hori Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legean arautzen den probaldiaren hasiera-datan bete beharko da, halakorik badago.

    Laneratze-enpresa batean lan egindako denbora amaituta sartzen diren pertsonen kasuan, aurreko paragrafoan aipatzen den baldintzen betetzea laneratze-enpresa horretan lanean hasi aurreko uneari buruzkoa izango da.

    Enplegu-zentro berezietatik datozen ezinduek, gizarte-ekonomiako erakunde batean era iraunkorrean sartzen badira betiere kontuan izanda gizarte-ekonomiako erakunde hori beren zerbitzuak ematen zituzten enpleguko zentro berezia izan daitekeela ez dute bete beharko, laguntza jasotzeko, dagokion enpleguaren zerbitzu publikoan langabe gisa izena emanda egoteko baldintza.

    Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, ezinduak izango dira gutxienez % 33ko baliaezintasuna onartuta duten gutxitu fisiko, psikiko edo/eta sentsorialak.

  2. Eskubide osoarekin bazkide langile nahiz lan-bazkide finko moduan 2008ko urriaren 1etik eta 2009ko irailaren 15era bitartean sartzea, bi egun horiek ere barne direla.

  1. Oro har, Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak honako diru-kopuru hau emango die onuradunei 3. artikuluan ezarritako eskakizunei jarraiki:

    1. Hiru mila (3.000) euro gizarte-ekonomiako enpresetan sartzeko, eta betiere urtebete baino gehiago igaro ez bada enpresa eratu denetik eta gizarte-ekonomiako enpresa horrek 11 bazkide langile edo lan-bazkide baino gutxiago baditu.

    2. Bi mila eta bostehun (2.500) euro gizarte-ekonomiako enpresetan sartzeko, eta betiere urtebete baino gehiago igaro ez bada enpresa eratu denetik eta gizarte-ekonomiako enpresa horrek gutxienez 11 bazkide langile edo lan-bazkide eta, gehienez, 49 baditu.

    3. Bi mila (2.000) euro agindu honetako 2. artikuluan ezarritako ezaugarriak biltzen dituzten gizarte-ekonomiako enpresetan sartzeko.

  2. Lan-bizitzan sartzerakoan duen egoeraren arabera, aurreko paragrafoen ondorioz lortutako oinarrizko kopuruak hirurehun (300) eurora arteko igoera izango du hurrengo idatz-zatietan aipatutako kontzeptuetako bakoitzerako, eta metatu ahal izango da:

    1. Emakumea izatea.

    2. Ezindua izatea, hau da, gutxitu fisiko, psikiko edo/eta sentsoriala izatea eta, gutxienez, % 45eko ezintasuna onartuta edukitzea.

    3. Eusko Jaurlaritzak eta Justizia Ministerioak espetxeei buruz izenpetutako hitzarmena gogoan, Euskal Autonomia Erkidegoko sozietate kooperatibo edo lan-sozietateetan bazkide gisa sartutako hirugarren graduko presoak eta baldintzapean aske utzitakoak izatea.

    4. Guraso bakarreko aita edo ama izatea, hau da, ordaindutako jarduerarik egiten ez duten seme edo alaba bat edo batzuk haren mende izatea.

    5. Genero-indarkeriaren biktima izan diren pertsonak, eta egoera horretan daudela kontuan hartuko da haiek eta haien seme-alabek indarkeria fisiko edo psikikoaren biktima izan badira, ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana dela medio modu egonkorrean harekin lotuta egon den edo lotuta dagoen pertsonak eragindakoa bada, betiere gertakari horiek genero-indarkeriaren biktimak babesteko aginduarekin egiaztatu badira, edo Ministerio Fiskalaren txostenaren bidez, non jasota dagoen zantzuen arabera salatzailea genero-indarkeriaren biktima dela genero-indarkeriako gertakariek eragindako babesteko agindua edo kondena-epaia ematen den bitartean.

    6. Gizarteratze- eta laneratze-prozesua azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuan araututako laneratze-enpresa batean bukatu dutenak. Dekretu horren arabera laneratze-enpresen kalifikazioa arautzen da, horietara sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen da eta laneratze-enpresen erregistroa sortzen da, sozietate kooperatibo edo lan-sozietaterako sartze hori prozesua amaitu ondorengo lehen hamabi hilabeteen barruan gertatzen bada.

    7. Terrorismo-ekintzen biktimak izan diren pertsonak, irailaren 24ko 214/2002 Dekretuko III. kapituluko II. tituluak horien laneratzea sustatzeko ezarritakoaren arabera dekretu horrek arautzen du terrorismoaren biktimei laguntzeko programa, eta terrorismo-ekintzen biktimen seme-alabak eta ezkontideak, biktima hori hil bada edo ordaindutako jarduera egitea galarazten dion ezintasuna badu.

    8. Toxikomano ohiak (alkoholiko eta drogazale ohiak), hau da, agindu honetan aurreikusten diren laguntzen ondorioetarako, lan-talde terapeutikoaren iritziz desintoxikazio- eta desohitze-faseak gaindituta etengabeko tratamenduan sei hilabete baino gehiago daramaten pertsonak, lanaren bitartez gizarteratzeko programa batean sartzea interesgarritzat jotzen bada.

  3. Ematen den diru-laguntza ezin izango da, inola ere, handiagoa izan onuradunak, dagokion kooperatiba-sozietatean edo lan-sozietatean bazkide gisa sartzerakoan egindako kapital-ekarpena baino, gehi sarrera-kuota edo jaulkipen-prima.

    Sozietate kooperatiboak edo lan-sozietateak eratzen diren kasuetan, derrigorrezko ondorengo ekarpenak ere diruz lagundu ahal izango dira, betiere sozietatearen eratzea eta ekarpenak 2008ko urriaren 1etik 2009ko irailaren 15era bitartean egin badira.

    Edonola ere, kapital-ekarpen hori benetako diru-ekarpena izan behar da eskatzailearen aldetik, eta ez da kontuan hartuko lagapen, dohaintza edo doaneko bestelako formularen bidez egindako ekarpena edo ekarpen zatia.

  1. Deialdi honetan araututako diru-laguntzak bateragarriak dira arrazoi eta xede beragatik administrazio edo erakunde publiko honek edo beste batzuek ematen dituzten bestelako laguntzekin. Edonola ere, diru-laguntzen zenbatekoa ez da agindu honetako 4.3 artikuluan aurreikusitako gehieneko zenbatekoa baino handiagoa izango.

  2. Agindu honen bidez lortutako laguntzak beste administrazio edo erakunde publiko batek xede eta helburu berarekin emandakoekin batera jasotzen baditu onuradunak, eta laguntza horiek guztiak batuta Agindu honetako 4.3 artikuluan aurreikusitako gehienezko zenbatekoa, gainditzen bada, gaindikin hori bateraezina dela adieraziko da, eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eman beharreko laguntza gutxitu egingo da.

  3. Agindu honek ematen dituen laguntzak eta ordainketa bakarreko langabeziako prestazioa (langabeziaren kapitalizazioa) batera jasotzen direnean, eta bien artean metatutako zenbatekoa Agindu honetako 4.3 artikuluan aurreikusitako gehienekoa baino handiagoa denean, gaindikin hori bateraezina dela adieraziko da, eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eman beharreko laguntza gutxitu egingo da.

  4. Langabeziaren kapitalizazioagatik edo xede berarekin lortutako beste edozein diru-laguntza edo laguntzarengatik jasotako kopuruak sarrera-kuota ordaintzeko erabiltzen badira, hasierako ekarpenerako erabilitako gaindikina agindu honetan zehaztutako laguntzarekin batera joango da, lehen adierazitakoaren arabera.

  1. Honako hauek izan daitezke atal honetan araututako laguntzen onuradunak: nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-ustiategi edo ustiategi mistoetako titularrak, betiere beren kasa eta zuzenean egiten badituzte, ohiko eta funtsezko bizibide gisa, ustiategi hori ustiatzeko beharrezkoak diren jarduerak:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-kooperatibetan bazkide gisa sartzen badira.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-kooperatiba bateko bazkide badira, eta bazkide izaten gutxienez 5 urte daramatela, justifikatutako arrazoi objektiboak direla medio nekazaritza-kooperatibaz aldatzen badira. Arrazoi horiei buruzko aldeko iritzia eman beharko du nekazaritza-sektoreko kooperatibak ordezkatzen dituen erakundeak.

    3. Nekazaritzako, abeltzaintzako, basogintzako ustiategiek edo mistoek Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko dute.

  2. Era berean onuradun izan daitezke, ustiategi horien titular izanik, nekazaritza-jarduera lanaldi partzialean garatzen dutenak.

Eskaerak egiteko honako baldintza hauek bete beharko dira:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroan nekazaritza-ustiategi baten titular legez izena emanda egotea.

  2. Nekazaritza Kooperatiba batean eskubide osoarekin bazkide moduan 2008ko urriaren 1etik 2009ko irailaren 15era bitartean sartzea, bi egun horiek ere barne direla.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-kooperatiba bateko bazkide badira, eta bazkide izaten gutxienez 5 urte daramatela, justifikatutako arrazoi objektiboak direla medio nekazaritza-kooperatibaz aldatzen badira. Arrazoi horiek nekazaritza-sektoreko kooperatibak ordezkatzen dituen erakundeak aldeko txostena emanda egiaztatuko dira.

  1. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bi mila (2.000) euroko diru-laguntza eman ahal izango du.

  2. Lan-bizitzan sartzerakoan duen egoeraren arabera, diru kopuru horrek (300) eurora arteko igoera izango du hurrengo idatz-zatietan aipatutako kontzeptuetako bakoitzerako, eta metatu ahal izango da:

    1. Emakumea izatea.

    2. Ezindua izatea, hau da, gutxitu fisiko, psikiko edo/eta sentsoriala izatea eta, gutxienez, % 45eko ezintasuna onartuta edukitzea.

    3. Eusko Jaurlaritzak eta Justizia Ministerioak espetxeei buruz izenpetutako hitzarmena gogoan, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-kooperatibetan bazkide gisa sartutako hirugarren graduko presoak eta baldintzapean aske utzitakoak izatea.

    4. Guraso bakarreko aita edo ama izatea, hau da, ordaindutako jarduerarik egiten ez duten seme edo alaba bat edo batzuk haren mende izatea.

    5. Genero-indarkeriaren biktima izan diren pertsonak, eta egoera horretan daudela kontuan hartuko da haiek eta haien seme-alabek indarkeria fisiko edo psikikoaren biktima izan badira, ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana dela medio modu egonkorrean harekin lotuta egon den edo lotuta dagoen pertsonak eragindakoa bada, betiere gertakari horiek genero-indarkeriaren biktimak babesteko aginduarekin egiaztatu badira, edo ministerio fiskalaren txostenaren bidez, non jasota dagoen zantzuen arabera salatzailea genero-indarkeriaren biktima dela genero-indarkeriako gertakariek eragindako babesteko agindua edo kondena-epaia ematen den bitartean.

    6. Gizarteratze- eta laneratze-prozesua laneratze-enpresa batean bukatu dutenak azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuan araututakoak; horren arabera laneratze-enpresen kalifikazioa arautzen da, horietara sartzeko prozedura ezartzen da eta laneratze-enpresen erregistroa sortzen da, sozietate kooperatiborako sartze hori prozesu amaitu ondorengo lehen hamabi hilabeteen barruan gertatzen bada.

    7. Terrorismo-ekintzen biktimak izan diren pertsonak, irailaren 24ko 214/2002 Dekretuko III. kapituluko II. tituluak horien laneratzea sustatzeko ezarritakoaren arabera dekretu horrek arautzen du terrorismoaren biktimei laguntzeko programa, eta terrorismo-ekintzen biktimen seme-alabak eta ezkontideak, biktima hori hil bada edo ordaindutako jarduera egitea galarazten dion ezintasuna badu.

    8. Toxikomano ohiak (alkoholiko eta drogazale ohiak), hau da, Agindu honetan aurreikusten diren laguntzen ondorioetarako, lan-talde terapeutikoaren iritziz desintoxikazio- eta desohitze-faseak gaindituta etengabeko tratamenduan sei hilabete baino gehiago daramaten pertsonak, lanaren bitartez gizarteratzeko programa batean sartzea interesgarritzat jotzen bada.

  3. Emandako diru-laguntzak ezin izango du, inola ere, onuradunak dagokion nekazaritza-kooperatiban bazkide gisa sartzeko unean harpidetutako kapitalaren % 50 gainditu.

  4. Lanaldi partzialeko dedikazioaren kasuan, ezin izango da artikulu honetako aurreko idatz-zatietan aurreikusitako irizpideen eta mugen arabera kalkulatutako diru-laguntzaren % 50 baino gehiago eman.

  1. Deialdi honetan araututako diru-laguntzak bateragarriak dira arrazoi eta xede beragatik administrazio edo erakunde publiko honek edo beste batzuek ematen dituzten bestelako laguntzekin. Edonola ere, diru-laguntzen zenbatekoa ez da agindu honetako 8. artikuluan aurreikusitako gehieneko zenbatekoa baino handiagoa izango.

  2. Agindu honen bidez lortutako laguntzak beste administrazio edo erakunde publikok xede eta helburu berarekin emandakoekin batera jasotzen baditu onuradunak, eta laguntza horiek guztiak batuta agindu honetako 8. artikuluan aurreikusitako gehienezko zenbatekoa, gainditzen bada, gaindikin hori bateraezina dela adieraziko da, eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eman beharreko laguntza gutxitu egingo da.

  1. Agindu honetako 1.b) artikuluak aipatzen dituen laguntzei dagokienez, horiek eman eta ordaintzeko ezinbesteko baldintza izango da eskatzaileek Ekonomia eta Ogasun Sailak xedatzen duenari jarraiki zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzarekikoak bete dituztela egiaztatzea.

  2. Dekretu honetan aurreikusitako laguntzen onuradunei laguntzak eman, eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik izapidetze-fasean dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzea.

  3. Dagokion zehapenak ezartzen duen aldian, zigor- eta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dauden eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean dauden (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne) pertsonak ezin izango dira aurkeztu Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara.

Azaroaren 11ko 1/1977 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharretan aplikagarri gertatzen direnak betetzeaz gain, diru-laguntzen onuradunek honako betebehar hauek bete behar dituzte:

  1. Bazkide denetik hiru urte igarotakoan, diru-laguntzaren onuradunak sartu zen Erakundeko bazkide izaten jarraitzen duela justifikatu beharko du, salbu eta onuradunaren borondatearen aurkako arrazoiak egiaztatzen badira, edo justifikatzen bada hark sozietatearen kapitalerako ekarpena (diruz lagundutako zenbatekoa gutxienez) egiten jarraitzen duela.

    Horretarako, izaera hori lortu eta ondorengo hiru hilabeteko epearen barruan enpresan segitzen duela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.

  2. Aldi berean, onuradunak hasiera batean egindako ekarpenari eusten diola egiaztatu beharko du, eta aurreko idatz-zatian ezarrita dagoen epearen barruan hori egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du. Egin beharreko ekarriaren zenbatekoa onuradunak berak nahita gutxituz gero, diru-laguntza ematearen aldeko ebazpena aldatu egingo da.

  3. Diru-laguntzen zertarakoa eta aplikazioa ziurtatu beharko dute konpromisozko bermeen bitartez, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera. Dekretu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezarri ziren.

  1. Diru-laguntzen eskaerak eskatzailea bazkide gisa sartzen den sozietatearen egoitza edo lantokia dagoen lurralde historikoan Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak duen ordezkaritzan aurkeztu behar dira eskaerak, edo, hala badagokio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz.

  2. Eskaerak aurkezteko epea 2009ko irailaren 15ean bukatuko da, egun hori barne.

  3. Onuradunek eskaera aurkezterakoan egiaztatu beharko dute eskakizun guztiak betetzen dituztela.

  4. Pertsona edo erakunde eskatzaileek laguntza jasotzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute horrekin batera aurkezten den dokumentazioarekin, haiek aukeratu duten EAEko hizkuntza ofizialean. Gainera, laguntza-eskabidetik eratorritako jardunetan eta prozedura osoan, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeraturiko hizkuntza baliatuko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 5.2 a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzetarako eskaerak Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren lurralde ordezkaritzetan eskura daitezke, eta eskaera-orri normalizatuan egin behar dira. Era berean, Interneteko www.juslan.ejgv.euskadi.net helbidetik ere deskarga daitezke eskaerak. Eskaerekin batera, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

  1. Hirugarren interesdunaren datu-altako fitxa, eskatzaileak sinatua eta dagokion banku-erakundeak sinatua eta zigilatua.

  2. NANaren edo antzeko dokumentuaren bi kopia, betiere ofizialki egiaztatzen badu eskatzailearen nortasuna.

  3. Bazkide-izaera egiaztatu behar da, administrazio-organoaren erabakiari buruzko ziurtagiriaren bidez, behin-betiko eskubide osoko bazkide-izaera zein datatan hartzen duen zehaztuz.

    Era berean, enpresaratutako pertsona minusbaliatua bada, administrazio-organoaren ziurtagiriak gizarte-ekonomiako erakundea egiaztatutako enpleguko zentro berezia dela adieraziko du.

  4. Sozietatearen ziurtagiria, bazkide berria sartzerakoan erakunde hori osatzen duten langile bazkideen edo lan-bazkideen kopurua egiaztatzen duena.

  5. Enpresaratzen den sozietateak emandako ziurtagiria, eskatzaileak harpidetutako kapitalari buruzkoa enpresa bazkide gisa sartu den unean. Ziurtagiri horrek sarrera-kuotari eta hasierako ekarpenari buruzko diru-kopuruak banakatu beharko ditu, hala badagokio.

  6. Dagokion enplegu-zerbitzu publikoak egindako ziurtagiria, lanean hasitako pertsonak langabezian zenbat denbora daraman egiaztatzen duena.

    Gizarte-ekonomiako erakunde batetik datozen eta horietako batera sartzen diren desgaituek erakundea aldi berean enpleguko zentro berezia bada ez dute ziurtagiri hori aurkeztu beharko.

  7. Ordainketa bakarreko langabeziarako diru-laguntzatzat aitortutako zenbatekoa egiaztatzen duen Estatuko enpleguko zerbitzu publikoaren ziurtagiria, hala badagokio.

  8. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategien erregistroaren ziurtagiria, dagokion foru-aldundiak emana, ustiategiaren titulartasuna adierazten duena, hala badagokio. Nekazaritza-erregimeneko lan-bizitzaren agiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak emandakoa.

    Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-kooperatiba bateko bazkide badira, uzten den kooperatibaren ziurtagiria (bertan kooperatiba horretan igarotako aldia azalduko da) eta aldaketaren premia objektiboari buruzko nekazaritza-sektoreko kooperatibak ordezkatzen dituen erakundeak emandako aldeko txostena aurkeztu beharko dira.

  9. Minusbaliotasunaren ziurtagiri ofiziala, hala dagokionean, dagokion foru-aldundiak emango duena, minusbaliotasun-maila adieraziz.

  10. Hala dagokionean, espetxe-egoera egiaztatzen duen agiria: Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena / Espetxeratuen Zaintzarako Epaitegiaren autoa / Espetxeak emandako ziurtagiria.

  11. Lan- eta egoitza-baimena, hala dagokionean.

  12. Eskatzailearen erantzukizun-deklarazioa, nekazaritza-ustiategietan dedikazio-erregimena (partziala edo osoa) jasotzen duena, hala dagokionean.

  1. Eskatzaileak erantzukizun-aitorpen bat egin behar du, administrazio honi nahiz beste administrazio publiko batzuei edo erakunde publikoei xede eta helburu berberaz eskatutako beste edozein laguntza zein egoeratan dagoen (emanda, eskatuta nahiz izapideak egiten) jakinarazteko.

  2. Eskatzaileak erantzukizun-aitorpen bat egin behar du Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako eta izaera bereko diren laguntza eta diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedurei nahiz prozedura zehatzaileei buruz, prozedura horiek oraindik izapidetze-aldian badaude, behintzat.

  1. Pertsona eskatzailearen erantzukizun-aitorpena, zigor- eta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela adierazita; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren (otsailaren 18ko 4/2005) Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  2. Bizikidetza-ziurtagiria, familia-liburuaren kopia eta ordaindutako jarduerarik ez duen seme edo alaba bat edo zenbait seme edo alaba bere kargura dituela adierazten duen erantzukizun-aitorpena, ordaindutako jarduerarik ez duten ondorengo bat edo batzuk haien kargura dituztenak enpresaratzen badira.

  3. Terrorismoaren biktimak izan direnen kasuan, haien aurreko lanpostuari dagozkion lanak normaltasunez egitea zaildu edo galarazi duten gorabeherak terrorismo-ekintzaren ondorio izan direla egiaztatzen duen dokumentazioa. Kontratatutako pertsona terrorismoaren biktimaren ezkontidea edo seme-alaba bada, familia-liburuaren fotokopia eta biktimaren heriotza edo ezintasuna terrorismo-ekintza baten ondorio izan zela egiaztatzen duen dokumentazioa.

  4. Genero-indarkeriaren biktima izan diren pertsonen kasuan, genero-indarkeriaren biktima babesteko aginduaren kopia, Ministerio Fiskalaren txostena, non jasota dagoen zantzuen arabera salatzailea genero-indarkeriaren biktima dela, edo genero-indarkeriako gertakariek eragindako kondena-epaia.

  5. Gizarteratze- eta laneratze-prozesua laneratze-enpresa batean amaitu dutenen kasuan, prozesua zein datatan amaitu zen egiaztatzen duen agiria, laneratze-enpresak emana.

  6. Toxikomano ohien kasuan, kontratatutako pertsona errehabilitazio-programara sartzea onartzen duen Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren jakinarazpenaren kopia.

Diru-laguntzen eskabideen termino guztiak beteta ez badaude edo beharrezko dokumentazioarekin batera ez badatoz, eskatzaileari eskatuko zaio akatsa konpon dezan edo beharrezko dokumentuak gainera ditzan, betiere hamar eguneko epean, eta jakinaraziko zaio hori egiten ez badu atzera botako zaiola eskabidea, eta administrazioak eskabide horri buruzko esanbidezko ebazpena eman beharko du, eta ebazpen hori jakinarazi, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 eta 42.1 artikuluetan xedatutakoari jarraiki.

  1. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honetan aurreikusitako laguntzak.

  2. Diru-laguntzak Gizarte Ekonomiako zuzendariak eman edo ukatuko ditu, berariazko erabaki baten bitartez.

    Ebazpen horrek administrazioarekiko bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Gizarte Segurantza sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazpen-egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraiki.

  3. Agindu hau indarrean jartzen denetik sei hilabete igaro badira esanbidezko ebazpenik eman edo jakinarazi gabe, eskabideak ezetsitzat jo ahalko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan ezarritakoari dagokionez, administrazioak esanbidez ebazteko duen betebeharra aparte utzi gabe.

  4. Publizitate-printzipioa betetzeko, Gizarte Ekonomiako zuzendariaren ebazpenaz honako hau emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: alde batetik, agindu honen babesean diru-laguntza zein pertsonak jaso duten eta zenbateko laguntza jaso duten, eta, bestetik, zeini emandako diru-laguntzak aldatu diren.

Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak ordainketa bakar batean emango dira, diru-laguntza ematen den unean.

  1. Agindu honen xedea betetzeko, berrehun eta hogeita hiru mila zazpiehun eta laurogeita bederatzi (223.789) euro erabiliko dira. Nolanahi ere, kopuru hori aldatu ahal izango da, aurrekontuetan indarrean dauden legeen arabera aldaketak eginez gero. Aldaketa horiek egon baleude, gertaera hori argitara emango litzateke, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

  2. Agindu honetan ezarritako baldintzak eta irizpideak betetzen dituzten eskabideek diru-laguntza jasoko dute. Agindu honetan zehaztutako irizpideak erabiliz kalkulatutako diru-laguntza guztiak batuta, xede honetarako baimendutako aurrekontu-atala gainditzen bada, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, hainbanaketa bakarra aplikatuz kalkulatutako diru-laguntzei.

Diru-laguntza eman zuen ebazpena aldatu ahal izango da, baldin eta laguntza ematerakoan zeuden baldintzetakoren bat aldatzen bada betiere laguntzaren xedea betetzat joz gero, edo laguntza horrekin batera, administrazio honek edo beste batek edo beste edozein erakunde publiko nahiz pribatuk emandako diru-laguntza edo laguntzak ere jaso badira. Baina, betiere, beharrezkoa izango da Agindu honetan laguntzaren onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzea. Horretarako, Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak aldaketa egiteko ebazpena emango du. Ebazpen horren bidez, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira, eta pertsona onuradunek itzuli egin beharko dituzte soberakinak.

  1. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan aipatzen diren kasuetako batean badago diru-laguntza jaso duen erakunde onuraduna, edo ebazpenean, hitzarmenean nahiz aplika daitekeen gainerako araudian ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badu, Gizarte Ekonomiako zuzendariak ebazpen bat emango du; horren bitartez, ordaintzeko dauden kopuruak jasotzeko eskubidea galdu duela adieraziko du, eta, hala badagokio, jasotako diru-laguntza eta aplika daitezkeen legezko interesak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusira itzuli behar direla, dagozkion gainerako ekintzak aparte utzi gabe, abenduaren 17ko 698/1991 dekretuan ezarritakoaren arabera. Diru-kopuru horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira dagozkien legezko ondorioetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 64. artikuluan aurreikusitakoa izango da erantzukizunen araubidea.

  2. Ez-betetze partzialaren kasuan, beti ere bazkideak 18 hilabetez iraun badu, jasotako diru-laguntza itzuli beharko da, 3 urtera iristeko falta den denboraren proportzioan. Ez-betetzea 17 hilabete edo gutxiago irauteagatik bada, diru-laguntza osoa itzuli beharko da.

Aurreko artikuluan aurreikusitako ez-betetzeen kasuan, honako hau izango da jasotako laguntzak itzultzeko prozedura:

  1. Dirua itzultzeko prozedura hasi dela, eta prozedura hori zergatik hasi den, jakinaraziko dio Gizarte Ekonomiako zuzendariak interesdunari, eta 15 eguneko epea emango dio, bidezko iritzitako alegazioak egin ditzan.

  2. Alegazioak jaso ondoren edota epe hori alegaziorik aurkeztu gabe igaroz gero, Gizarte Ekonomiako zuzendariaren ebazpenaz amaiera emango zaio itzultze-prozedurari.

    Dirua itzultzeko prozedura ebazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez.

    Ebazpenean arauren bat bete gabe utzi dela joz gero, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, ebazpena jakinarazten denetik hasita bi hilabeteko epean dagozkion diru-kopuruak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra deklaratuko da. Borondatezko aldiko epe gisa kontuan hartuko da epe hori.

  3. Borondatezko aldian ez itzultzea Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari jakinaraziko zaio, legezko araudi aplikagarrian xedatutakoari jarraiki ekin diezaion premiamendu-bidetik.

Lehenengoa. Ordezko araubidea.

Dekretu honetan aurreikusita ez dagoenerako, honako hauek aplikatuko dira: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren VI. tituluaren aurreikuspenak, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.

Bigarrena. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka badago berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. artikulua eta hurrengoak). Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan; bi hilabeteko epean izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1.a eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez (29/1998 Legeak Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen du).

Hirugarrena. Ondorioak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 5a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik