- AGINDUA, 2009ko ekainaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Azkoitiko (Gipuzkoa) «Bizkargi» musika-eskola pribatuari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko ekainaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Azkoitiko (Gipuzkoa) «Bizkargi» musika-eskola pribatuari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 132
- Hurrenkera-zk.: 3980
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/08
- Argitaratze-data: 2009/07/13
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Azkoitiko (Gipuzkoa) «Bizkargi» musika eskola pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen eskabidea aztertu da.
Euskal Autonomia Erkidegoan arautu gabeko musika-irakaskuntza espezifikoa ematen duten ikastegien musika-eskolak sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2., 3. eta 4. mailak.
Adarra:
Kantua: korua.
Instrumentu sinfonikoak: txirula, klarinetea, tronpa, bibolina, biola, biolontzeloa, perkusioa, saxofoia eta tronpeta.
Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.
Bertakoak: txistua, trikitixa, txalaparta, alboka, dultzaina, dantza eta panderoa.
Zenbait joera: pianoa.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 8a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


