- AGINDUA, 2009ko ekainaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena; honen bidez, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei dei egin zaie, ikastetxeko prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza berriztatzeko proiektuak egin ditzaten 2009-2010 ikasturtean zehar eta proiektu horiek aurrera ateratzeko diru-zuzkidurak edo diru-laguntzak emateko baldintzak edo betekizunak ezartzen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko ekainaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena; honen bidez, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei dei egin zaie, ikastetxeko prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza berriztatzeko proiektuak egin ditzaten 2009-2010 ikasturtean zehar eta proiektu horiek aurrera ateratzeko diru-zuzkidurak edo diru-laguntzak emateko baldintzak edo betekizunak ezartzen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 161
- Hurrenkera-zk.: 4695
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/08
- Argitaratze-data: 2009/08/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
EAEko ikastetxeetan prestakuntza eta berrikuntzari begira egiten diren hainbat jarduera sustatu eta aintzat hartzeko asmoarekin, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak deialdiak egin izan ditu hasiera-hasieratik; hezkuntza-sistema eguneratu eta gizarte-beharrizanei egokitzeko une bakoitzean egokien ziruditen arloetan izan du eragina deialdi bakoitzak. Horrela bada, ekintza ugari egin izan da: ikastaroak, prestakuntza-proiektuak, hezkuntza-esperientziak, lan-mintegiak, curriculumak berritzeko proiektuak, curriculumeko materialak lantzeko mintegiak...
Horregatik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza-berriztatzeko proiektuak sustatu nahi ditu ikastetxeetan, irakaskuntzaren kalitatea hobetze aldera, bai ikasgela barruko jardueraren aldetik, bai pedagogia-koordinazioaren aldetik. Izan ere, ikastetxeetan egiten den prestakuntzak eta ikerketak lotura handia dute lan-inguruarekin, eta jarduera horiek inguruari lotzeak lagundu egiten du irakasleak beren lanaren gainean gero eta hausnarkorragoak, kritikoagoak eta zorrotzagoak izan daitezen.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoaren menpeko ikastetxe publikoek ezin dute esku hartu diru-laguntzen sisteman, ez eta sistema horren araudipean egon ere, nolabaiteko autonomia izan arren, nortasun juridikorik ez daukatelako eta Administrazioan bertan sartuta daudelako. Horrenbestez, bereiztu egin behar dira aurrekontu-partidak, laguntza ezberdinak jaso ahal izateko. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 57. eta 54.2 artikuluetan adierazten denez, ikastetxe publikoek diru-horniketa osagarriak eskuratu ahal izango dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, hezkuntza-proiektua eta ikastetxearen urteko plana garatu ahal izateko. Bestalde, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuz onetsitako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 48.2 artikuluan ezartzen denez, diru-laguntzak dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko erakundeetakoak ez diren pertsonei edo erakunde publiko edo pribatuei aurrekontu orokorren kontura doan emandako funts publikoak.
Horiek horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginaren azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartua VI. tituluan ezarritako xedapenekin (Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioaren diru-laguntzak arautzen dira titulu horretan) eta aplikazio orokorreko bestelako xedapenekin bat etorriz, abenduaren 29ko 19/2008 Legeak onartutako kredituen arabera aski aurrekontu-izendapen badagoenez (Lege horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren 2008ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onetsi ziren), honako hau.
Agindu honen xedea da, batetik, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza (edozein mota eta mailatakoa) ematen duten zentroei dei egitea, ikastetxean egiteko prestakuntza-proiektuak edota hezkuntza berriztatzeko proiektuak aurkez ditzaten, eta bestetik, proiektu horiek (2009-2010 ikasturtean garatzekoak) egiteko zuzkidura ekonomikoak edo diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzea.
Deialdi hau finantzatzeko erabiliko diren baliabide ekonomikoak Euskal Autonomi Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik datoz. Guztira, milioi bat zortziehun eta hirurogeita hamazortzi mila bederatziehun eta bederatzi (1.522.071,00 euro) dira.
Kopuru hori gehitu ahal izango da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzetik atera daitezkeen baliabide ekonomiko agortu gabeen arabera, eta laguntzak ebatzi aurretik. Hori gertatuz gero, horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emango du ebazpen baten bitartez.
Deialdi hau hiru fasetan ebatziko da:
1. fasean, deialdiko guztizko kopuruarekin, berrikuntza-proiektu globalei erantzungo zaie, 16. artikuluak zehaztutako kopuru ekonomikoen arabera, Aginduaren betekizunak bete eta Aginduan adierazitako gutxieneko puntuazioa ateratzen badute, betiere. Agindu honetan ezarritako berariazko lehiaketa-prozedura erabiliko da horretarako.
2. fasean, eta geratzen den diru-kopuruarekin, agindu honetan dauden baldintzak betetzen dituzten prestakuntza-proiektu guztiei erantzungo zaie, 16 artikuluan ezarritako diru-zenbatekoekin. Aurkeztutako prestakuntza-proiektu guztientzako diru nahikorik ez badago, dirua guztien artean hainbanatuko da, VII. eranskinean ezarritako gutxieneko puntuazioa ateratzen duten guztien artean.
3. fasean, gerakin ekonomikorik baldin badago, berrikuntza-ekintzei erantzungo zaie, baldin eta Agindu honetako betekizunak betetzen badituzte, 16. artikuluan zehaztutako diru-kopuruen arabera. Diru nahikorik ez badago, dirua guztien artean hainbanatuko da; alegia, VII. eranskinean ezarritako gutxieneko puntuazioa ateratzen duten guztien artean.
EAEn unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako edozein maila eta mota eskaintzen duten ikastetxe publikoak eta itunpeko eta/edo baimendutako ikastetxe pribatuak, heziketa-zikloetako irakaskuntza besterik ematen ez dutenak izan ezik.
Deialdi honetako laguntzen eta diru-laguntzen xedea da ondoko proiektuak finantzatzen laguntzea:
Ikastetxeko prestakuntza-proiektuak.
Berrikuntza-proiektuak.
Hezkuntza Berriztatzeko proiektu globalak.
Berrikuntza-ekintzak.
Deialdi honen xede diren prestakuntza-proiektuak, beraz, testuinguru batean kokaturiko proposamenak izango dira, irakasleen interesen eta lanbide arloko beharrizanen ondoriozkoak. Prestakuntza-proiektu horien helburua izango da azterketa-, hausnarketa- eta eztabaida-prozesu sistematizatu eta elkarbanatuak sustatzea, ikastetxeko bizitzan garrantzizkotzat jotako alderdiak behar bezala ezagutzea errazteko, eta ikastetxearen antolamenduaren, funtzionamenduaren eta hezkuntza-emaitzen barne-hobekuntzarako erabakiak hartzea faboratzeko. Horien gaiak unibertsitateaz kanpoko urrats eta irakaskuntza-mota guztien egiturari edo curriculum-edukiei edo/eta ikastetxeko antolaketa eta jardunbideari loturik egongo dira.
Prestakuntza-jarduerek osatuko dituzte deialdi honen xede diren prestakuntza-proiektuak, eta jarduera horiek ondoko moten araberakoak izan daitezke:
A motako jarduerak.
1. Mota honetako jarduerak IX. eranskineko 1. paragrafoan zehaztutako gaiei buruzkoak izango dira, prestakuntzarako ordutegiaren barruan egingo dira, eta etapa bakoitzari dagozkion ikasle klaustrokideen % 70aren partaidetza izango dute, gutxienez.
2. A motako jardueretarako eskariek Agindu honetako IX. eranskinean adierazitako formatuari eta jarduera-baldintzei egin beharko diete men.
3. A motako jarduerak emateko, zona-zerbitzuen laguntza izan beharko da; horrexegatik, hain zuzen, Berritzeguneak ikastetxearen parte-hartzea bermatu beharko du, bere oniritziarekin.
B motako jarduerak.
1. Mota honetako jarduerek artikulu honetako 1. paragrafoan proposaturiko helburuei egin beharko diete men, jarduera bakoitzak gutxienez 15 ordu izango ditu, eta gehienez 35, ikastetxeko prestakuntza-ordutegiaren barruan, eta gutxienez 5 partaide izango dituzte, edota etapa bakoitzari dagozkion ikasle klaustrokideen % 60aren partaidetza.
2. B motako jardueretarako eskariek agindu honetan ezarritako espezifikotasunak izango dituzte arau, emateari dagokionez.
Ikastetxe bakoitzak prestakuntza-proiektu bakarra aurkeztuko du, eta horren barruko prestakuntza-jardueren kopurua honako hau izango: A motako bi, eta B motako lau. Jarduera horiek oneste aldera, ondoko baldintza hau bete beharko dute: jarduerei eratxikitzen zaizkien orduen guztirako baturak ezin izango ditu ondoko muga hauek gainditu:
Irakasle kopurua, Ikastetxeko LZren arabera Jardueren guztirako kopuruari eratxikitako gehieneko orduak
15 edo gutxiago 40
16tik 30era 50
31tik 50era 60
51etik 70era 75
71 edo gehiago 90
Baldintza horiek betetzen ez badira, jarduera batzuk baztertuko dira, gainerakoek baldintza hori bete dezaten. B motakoetatik hasiko da jarduera-bazterketa, eskarian ezarritako lehentasun-ordena errespetatuz.
Prestakuntza-proiektu bakoitzean, ondoko jarduera hauek baztertuko dira:
4.3 artikuluan aipatu den prestakuntza-proiektuko jardueren gehieneko kopurua gainditzen dutenak.
Helburuei eta edukiei dagokienez, Hezkuntza Sailaren beste deialdi edo jarduera berezi batzuetan xedatu denaren antzeko xedea duten prestakuntza-jarduerak.
B motako prestakuntza-jarduerak, A motatako proposatu diren antzeko ezaugarriak dituztenean, IX. eranskinean zehaztu denaren arabera.
B motako prestakuntza-jarduerak, 15 ordu baino gutxiago edo 35 ordu baino gehiago esleiturik dituztenak.
Eskadidean ezartzen den lehenespen-ordena errespetatu eta 4. artikuluaren 3. puntuaren arabera ikastetxe bakoitzari baimentzen zaizkion orduen guztirako batura gainditzen jarduera guztiak.
Irakaskuntza-jardunetik eratortzen diren jarduerak, hau da, ikastetxeko ohiko jardunari dagozkionak (koordinazio pedagogikoa, ikastetxeko dokumentuak prestatzea), Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumaren ezartzearen ondoriozkoak izan ezik (PCC, PEC ). Curriculum hori 2007ko urriaren 16ko 175/2007 Dekretuaren bidez (azaroaren 13ko EHAA) onartu zen.
Ikastetxearen beharrizanetarako edo/eta jardunbiderako desegokitzat edo bidegabekotzat jotzen diren jarduerak. Hori bidezkoa izango da, baldin eta ikastetxeari dagokion Berritzegunearen zuzendariak beren beregiko txostena egin eta Pedagogi Berriztapenerako Lurrande Arduradun egokiak ontzat ematen badu.
Heziketa-zikloak xede bakartzat dituzten prestakuntza-jarduerak. Heziketa-zikloak xede bakartzat dituzten prestakuntza-jarduerak.
VII. eranstikean adierazten den gutxieneko puntuazioa ateratzen ez duten prestakuntza-jarduerak. VII. eranskinean adierazten den gutxieneko puntuazioa ateratzen ez duten prestakuntza-jarduerak.
Berritzegunearen oniritzirik ez izatea, A motako jarduerak eskatzen badira.erritzegunearen oniritzirik ez duten prestakuntza-jarduerak, A motako jarduerak eskatzen badira.
Hezkuntza berriztatzeko proiektuen funtsezko helburua da hezkuntza-komunitateari ekarpen berriak egitea, irakasleei ikuspegi berriak, orientabideak eta laguntza ematea euren hezkuntza-praktikan eta lanbide-garapenean, eta ikasleei hobekuntza eskaintzea ikaskuntzan, hezkuntza-berrikuntza sustatuz curriculum-eremuetan, teknologikoetan, metodologikoetan, didaktikoetan eta antolakuntzazkoetan, hezkuntza-sistema osatzen duten maila, etapa eta ziklo guztietan. Nolanahi ere, ikastetxeetan, batzuetan, berrikuntza-ekintza mugatuagoak gauzatuko dira, jarduera-esparruaren aldetik, gorabehera handiko berrikuntza-proiektutzat hartu ezin daitezkeenak, baina hezkuntza-jardueraren hobekuntza jakinen bat sendotzen laguntzeko dohaina dutenak. Deialdi honek, beraz, esandako bi mota horiek hartu nahi ditu aintzat, eta bakoitzari zor zaion aitorpena eman nahi dio, Agindu honetan adierazitako baldintzetan emanez laguntzak eta diru-laguntzak.
Deialdi honen xede diren Hezkuntza berriztatzeko proiektuek, hortaz, ondoko moten arabera eratuko dira:
Hezkuntza Berriztatzeko proiektu globalak.
1. Hezkuntza Berriztatzeko proiektu globalak Prozedura berriak aplikatzeko asmoa dute ikasgelako irakaskuntzako esku-hartzean edota ikastetxeko antolamendu- eta harreman-sisteman, eta hezkuntza-jardueraren alderi globalak hobetzeko helburua dute.
2. Hezkuntza berriztatzeko proiektu globalek gutxienez hezkuntza-etapa batean esku-hartzea aurreikusiko dute, eta gutxienez irakasleen % 80 inplikatuko da, eta ikastetxeko pedagogía-kudeaketako -curriculumaren antolamendua, ikasi eta irakasteko prozesuak, koodinazioa, hezkuntza-eragileen arteko harremanak, tutoretza eta orientazioa- hiru eremutan eragingo du, gutxienez. Gehienez ere 3 ikasturtean emango zaie diru-laguntza proiektuei; dena den, baloratu egingo da behin betiko sartua la ez ikastetxeko ohiko funtzionamenduan. Laguntza hori bateraezina da deialdi beraren kargura berrikuntza-ekintzetarako ematen diren beste batzuekin. Diru-zuzkidura edo diru-laguntza 2009-2010 ikasturterako emango da. Onartutako proiektuak ikasturte bat baino gehiago iraungo balu, hurrengo deialdietan programari eustea eskatu beharko da, baita dagokion diru-laguntza edo diru-zuzkidura ere.
A3. Hezkuntza berriztatzeko proiektu globalerako proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du ikastetxe bakoitzak. Agindu honetan finkatutako hautaketa-batzordeak, agindu berean ezarritako berezitasunak kontuan harturik, hezkuntza berriztatzeko 20 proiektu global berri aukeratuko ditu, gehienez ere, aurkeztutako proposamenen artetik.
Berrikuntza-ekintzak.
1. Berrikuntza-ekintzak. Hauxe planteatzen dute: prozedura berriak aplikatu edota hobekuntzaren bat sendotzea ikasgelako irakaskuntzako esku-hartzean edota ikastetxeko antolamendu- eta harreman-sisteman, ikastetxeko eremu edo alderdi espezifikoren batean.
2. Berrikuntza-ekintzek maila, ziklo, etapa, alor/irakasgai/eremu bateko irakasleak sartu ahal izango dituzte tartean, eta onartuko badira, proiektuak eragingo dion maila/ziklo/etapa/departamentu/organoaren irakasle guztien % 60ko gutxieneko partaidetza izan beharko dute.
3. Ikastetxe bakoitzak zenbat hezkuntza-etapa ematen duen, horrenbeste berrikuntza-ekintza aurkeztu ahal izango du. Hala ere, diseinu eta helburu bereko berrikuntza-ekintza bat etapa batean baino gehiagotan aplikatzen bada, ekintza bakartzat joko da ondorio guztietarako; beraz, behin baino ez da eskatuko eta diruz lagunduko.
Deialdi honetatik kanpo geratuko dira beste deialdi batzuetan aintzat hartutako xedearen antzeko helburua duten berriztatzeko proiektuak eta/edo ekintzak, baita xede hau dutenak ere:
Osasuna sustatzea.
Ingurumena.
Ikastetxe publiko eta pribatuen berriztatzeko proiektu globalak eta/edo berrikuntza-ekintzak, baldin eta kalitate-ziurtagiriak lortzeko helburua badute.
Ingelesa hasierako urratsetan sartzea (4-8 urte).
Heziketa-zikloetan bakarrik garatzen diren berriztatzeko proiektu globalak eta/edo berrikuntza-ekintzak.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren deialdi edo jarduera espezifikoetan arautzen diren berriztatzeko proiektu globalak eta/edo berrikuntza-ekintzak.
Ikastetxearen beharrizanetarako edo/eta jardunbiderako desegokitzat edo bidegabekotzat jotzen diren proiektuak, edo aurreko deialdietan halakotzat jo direnak. Hori bidezkoa izango da, baldin eta ikastetxeari dagokion Berritzegunearen zuzendaritzak txostena egin eta Pedagogia Berriztapenerako dagokion lurraldeburuak ontzat ematen badu.
Kanpoan geratuko dira aurreko ikasturteetan Hezkuntzako Ikuskaritzaren ebaluazio negatiboak atera dituztenak.
Kanpoan geratuko dira aurreko hiru ikasturteetan garatu diren hezkuntza berriztatzeko proiektu globalak, onartutako indarraldia bete dutelako.
Kanpoan geratuko dira aurreko bi ikasturteetan garatu diren hezkuntza berriztatzeko jarduerak, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak hainbat arrazoi dela-eta espresuki baimendutakoak izan ezik.
Deialdi honen gai diren proiektuak 2009-2010 ikasturterako onetsiko dira, eta behin onetsiz gero, Urteko Planaren barruan sartu beharko dira. Hezkuntza berriztatzeko proiektu globalen kasuan, proposatzen diren helburuak lortzea ikasturte batetik gorako epealdirako planteatzen denean, dagozkion deialdietara ere aurkeztu beharko da eskabidea, lehenengo urtetik zehaztuz proiektuaren garapen-faseak eta tenporalizazioa.
Prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza berriztatzeko proiektuak prestatzea zuzendaritza-taldeari dagokio; horretarako, proiektu horietan parte hartzen duten irakasleek edo irakasle horiek izendatutako batzorde batek emandako datuetatik abiatuko da zuzendaritza-batzordea, edo/eta bere kabuz ekingo dio lanari.
Dena den, ikastetxeak eskualdeko laguntza-zerbitzuez balia daitezke (Berritzeguneak), hala proiektua lantzeko orduan nola gero, aplikatzerakoan, bai eta kanpoko edo/eta barruko aholkularitza-saioen ondorioz egin beharreko elkarrekiko gogoeta-prozesuetarako ere.
Prestakuntza-proiektuak, hezkuntza berriztatzeko proiektu globalak eta/edo ekintzak gauzatzerakoan ondoko hau hartu beharko da kontuan:
Prestakuntza-proiektuak.
Onetsitako prestakuntza-jarduera bakoitzaren emaitzak idatziz jasoko dira dagokion bileraren aktan.
Prestakuntza-proiektuaren baitan aurkeztu den B motako jardueraren batek irakasleak astebete edo gehiago hutsegitea badakar, ikastetxe publikoek desplazatuko diren edo huts egingo duten pertsona horien ordezkapenak eskatu beharko dira, dagokion prozeduraren arabera.
Hezkuntza berriztatzeko proiektu globalak eta/edo ekintzak.
Proiektuen behartze-maila eta malgutasuna lege eta arauetan eta Euskal Autonomia Erkidegoan heziketa-aldi desberdinetarako dauden curriculum-proposamenetan aurreikusitakoa izango da.
Ikastetxe publikoetan onartzen diren berriztatzeko proiektu globaletan eta/edo ekintzetan esku hartuko duten irakasleei ez zaizkie lan-orduak batere gutxituko, kontuan hartu gabe ikasturtearen hasierako zirkular egokia arautzen direnak.
Zuzendaritza-taldeari dagokio prestakuntza-proiektua edo hezkuntza berriztatzeko proiektu globala eta/edo ekintzak abian jartzea, eta Ikasketaburutzari, berriz, proiektu horien baitako jarduerak koordinatzea, berak zuzenki edo eginkizun hori irakaskuntza-mota edo -maila bakoitzeko irakasle baten esku utziz, prestakuntzako koordinatzaile edo/eta hezkuntza berriztatzeko koordinatzaile datekeen baten esku, alegia. Horrela eginez gero, koordinatzaileak hezkuntza berriztatzeko proiektu globalen eta/edo ekintzen eta haien baitako jarduera bakoitzaren berri emango dio aldiro-aldiro Ikasketaburutzari, eta horiekin lotutako gaiak aztertuko diren zuzendaritza-taldearen bileretara joatea izango du.
Dena dela, ikastetxeek, antolakuntzarako duten autonomiaren barruan, koordinatzaileen irakaskuntza-ordutegiak proiektuetan burutzen duten lanari egokitu ahal izango dizkiete, hala eskola-orduen kopuruaren aldetik nola horien banaketaren aldetik; betiere, kasuan kasuko irakaskuntzako ikasturte-hasierako zirkularretan jasotako araudia betez eta ikastetxearen ordutegi-aukeren arabera.
Prestakuntza-proiekturik edo hezkuntza berriztatzeko proiektu global eta/edo ekintzarik onartzen zaien ikastetxe guztiek gutxienez erreferentziako aholkulari bat izango dute dagokien Berritzegunean. Erreferentziako aholkulari horrek, ikastetxean prestakuntza- eta/edo berrikuntza-arduradun izendatu dutenarekin batera, hartuko du bere gain onartutako proiektuen jarraipen- eta ebaluazio-lanen erantzukizuna.
Ikastetxeko zuzendariari, ikastetxe publikoen kasuan, eta legezko ordezkariari, ikastetxe pribatuen kasuan, dagokio espedientea irekitzea; horretarako dokumentazio hau izango da beharrezkoa:
Ikastetxeko zuzendariak edo legezko ordezkariak sinatu eta zigilatutako eskabidea, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari bidali behar zaiona (I. eranskina).
Deialdi honetara aurkezten diren prestakuntza-proiektuen eta hezkuntza berriztatzeko proiektu globalen eta/edo ekintzen deskripzio zehatza, gai honen gaineko jarraibideetan azaltzen den eran (II. eranskina). Proiektu horiek lantzerakoan, kontuan hartu beharko da eskatzen diren diru-laguntza eta diru-zuzkidurak ondoko eginbehar hauetarako erabili ahal izango direla: aholkularitza kontratatzeko gastuetarako, materialak erosteko, proiektu horietan parte hartzen duten langileen joan-etorrietarako eta proiektuak gauzatzeak berak eragindako gastuetarako.
2009-2010 ikasturtean garatuko diren prestakuntza-proiektuaren eta hezkuntza berriztatzeko proiektu globalaren eta/edo ekintzen jardueren laburpen-fitxak (III. eranskina).
Irakasleen klaustroaren agiria, honako hau berariaz adieraziko duena: ezagutzen dituela prestakuntza-proiektua edo/eta hezkuntza berriztatzeko proiektu globala eta/edo ekintzak eta horien baitako jarduera bakoitza, eta bere gain hartzen dituela proiektu horiek ikastetxearen barruko antolamenduan izan ditzaketen eraginak (IV. eranskina).
Ordezkaritza Organo Gorenaren agiria, honako hauek jasoko dituena: eskabidearen onespena, aurkeztutako proiektuak edo ekintzak ezagutzen eta onartzen direlako adierazpena, eta, azkenean proiektuok onartu onartzen badira, horiek gauzatzeko eta Ikastetxearen Urteko Planean sartzeko behar diren neurriak hartzeko konpromisoa (V. eranskina).
Ikastetxeko zuzendariaren edo legezko ordezkariaren zinpeko aitorpen bat, ondokoak adieraziz: helburu bereko beste deialdi batez baliatuko ez dela, eta administrazio- edo zigor-zehapenik jaso ez duela, sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa dela-eta, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.5 artikuluak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetan seigarrenak eman dion idazkeran, xedatu duenaren arabera (VI. eranskina).
Itunpeko eta/edo baimendutako ikastetxe pribatuek zerga-betebeharrak bete izana egiaztatzeko agiriak aurkeztuko dituzte, Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritakoaren arabera (apirilaren 15eko EHAA).
Itunpeko eta/edo baimendutako ikastetxe pribatuek Gizarte Segurantzarekiko ordainketak eginak dituztela egiaztatzeko agiriak aurkeztuko dituzte.
Eskabideak «on-line» beteko dira, ondoko helbide elektronikoan aurkituko den formularioa erabiliz: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/. Deialdia zabalik dagoen artean, beharrezkotzat jotzen den guztietan bete eta aldarazi ahal izango da formulario hori. Epe hori bukatzen denean, aplikazioa automatikoki itxiko da, eta ezingo da eskabidea aldatu; aurretik, betetako dokumentu guztiak inprimatuko dira, baita sinatu eta zigilatu ere, eta bi ale aurkeztuko dira Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusten diren bulegoetarik edozeinetan. Ez da kontuan hartuko aurkezten ez den eskabiderik, nahi z eta on line beteta egon.
Eskabideak aurkezteko epea 2009ko irailaren 25a arte (egun hori barne) luzatuko da. Epe horretan inprimaki-eran aurkezten ez diren eskabideak ez dira ikastetxearen eskabide irmotzat joko, eta ez dira aintzat hartuko edozein eraginetarako.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duen beste edozein prozedura edo espediente administratiboa kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da fitxategi horren arduraduna. Datuak aurkaratu, kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzan erabili ahal izango dira. Horretarako, Donostia kaleko 1. zenbakira (Vitoria-Gasteiz; PK: 01010) jo beharko da.
Era berean, deialdi honetara biltzen diren lagunak baimena ematen dute fitxategian jasotako datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazio batzuei emateko, deialdiaren xedearekin bat datozen helburuetarako. Era berean, baimena ematen diote Eusko Jaurlaritzkao Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari, beste erakunde publiko batzuetan egiaztatu dezan aurkeztutako dokumentuek diotena.
Baldin eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak aurkeztu den eskabidean akats edo okerren bat dagoela sumatzen badu, interesatuari agindeia egingo zaio, hamar eguneko epearen barruan akatsa zuzendu edo manuzko diren agiriak aurkez ditzan; halaber, ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, bere eskaerari dagokionez atzera egin duela ulertuko dela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz bideratuko den ebazpena eman ondoren.
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari dagokio agindu honetan aurreikusten diren diru-laguntzak kudeatzea.
Prestakuntza-proiektuak eta horiek osatzen dituzten jarduerak aukeratzeko, lehenengo eta behin, kanpoan utziko dira Agindu honen 4. artikuluan adierazten diren betekizunak betetzen ez dituztenak. A motako prestakuntza-jarduerak besterik gabe onartuko dira, ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta dagokien Berritzegunearen onespena baldin badute, betiere.
Hezkuntza berriztatzeko proiektu globalak eta ekintzak aukeratzeko, berriz, deialdi honetako baldintzak betetzen dituztela egiaztatuko da aurretik, eta VII. eranskinak balorazio teknikoa egiteko dakartzan baremo egokien araberako balorazioa egingo zaie gero.
Aurreko deialdietan onetsitako Hezkuntza berriztatzeko proiektu globalak onartu egingo dira, VII. eranskineko gutxieneko puntuazioa gainditzen badute eta beti ere Hezkuntzako Ikuskaritzaren ebaluazio negatiboa jasotzen ez badute.
Ezingo da aukeratu VII. eranskineko gutxieneko puntuazioa gainditzen ez duen prestakuntza-jarduerarik, ezta hezkuntza berriztatzeko proiektu global eta/edo ekintzarik ere.
Aurkezten diren eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-batzordea eratuko da beren beregi. Honela osatuko da batzorde hori:
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo horrek eskuordetzen duena; lehendakari izango da.
Pedagogia Berriztatzeko lurraldeburuak edo haiek izendatutako ordezkariak.
Hezkuntza Berriztapenerako eta Irakasleen Hobekuntzarako zerbitzuetako buruak.
Ikuskari nagusiak izendatutako ikuskaria.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak izendatutako Berritzegune bateko zuzendaria.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak izendatutako bi teknikari, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzakoak; horietako batek idazkari-lanak egingo ditu.
Ebaluazio-batzordeak txostenak eta/ edo aholkularitza- edo aditu-laguntza eskatu ahal izango dizkie beharrezkotzat jotako teknikariei, aurkeztutako eskabideak behar bezala ebaluatu eta aztertu ahal izateko.
Hezkuntzako lurralde-ordezkaritza bakoitzeko Pedagogia Berriztatzeko Burutzak, Berritzeguneetako zuzendariek emandako txostenak eta puntuazioak kontuan hartuta, txostena helaraziko dio ebaluazio-batzordeari, ondokoak jasota:
Prestakuntza-proiektuen zerrenda eta proiektuoi dagozkien jarduerak; hala denean, baztertu diren jarduerak eta berauek baztertzearen zioak ere adierazi beharko dira.
Hezkuntza berriztatzeko proiektu globalen eta ekintzen zerrenda hala denean, baztertu diren jarduerak eta berauek baztertzearen zioak ere adieraziko dira, puntuazio ordenaren arabera.
Ebaluazio-batzordeak, Pedagogia Berriztapenerako lurralde burutzek eginiko txostenak oinarri harturik, eta EAEko hezkuntza-sistemaren berrikuntzari eta hobekuntza globalari egin diezaioketen ekarpena kontuan hartuta, onetsi beharreko proiektuak hautatuko ditu, eta bakoitzari eman beharreko diru-laguntza edo zuzkidura ekonomikoa zehaztuko du, deialdi-agindu honetako 2. eta 16. artikuluetan ezarritakoaren arabera eta IX. eranskinean ezarritako irizpideak betez.
Deialdiaren ebazpen-proposamena Hezkuntzako sailburuordeari igorri aurretik, aurkeztutako proiektuetan egin beharreko aldaketak proposatu ahal izango ditu ebaluazio-batzordeak. Halakoetan, batzordeak proposatutako aldaketak jakinaraziko zaizkio eskabidea egin duen ikastetxeari, aldaketa horiekin ados dagoen ala ez adieraz dezan hamabost eguneko epearen barruan, jakinarazpen hori jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta eskabidea egin duten ikastetxeek ez badiote proposamenari beren beregi uko egiten, proposamen hori onartu egiten dutela ulertuko da, eta horren ondorioz, aurkeztutako proiektuak onartu egingo dira, proposatu diren baldintzen arabera.
Hezkuntzako sailburuordeari dagokio, ebaluazio-batzordeak proposatuta, Agindu honetan araupetutako deialdiaren gainean ebaztea. Ebazpena interesatuei jakinarazteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; horretarako gehieneko epea 6 hilekoa izango da, honako agindu hau argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Ebazpenak ez du administrazio-bidea amaituko, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
Artikulu honetako 1. paragrafoan aipatutako epea igaro eta artean ez bada deialdiaren gaineko ebazpena argitaratu, interesatuek eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango dute, hartara Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen gaineko 30/1992 legearen (azaroaren 26koa, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak hein batean aldatu zuena) 44.1 artikuluan ezarritakoa aplikatu ahal izateko.
Diru-laguntza eta diru-zuzkiduren kopuruak diruz lagundutako proiektuekin zerikusi zuzena eta esklusiboa duten gastuen % 100era iritsiko da, Sail kudeatzaileak onartutako aurrekontuaren arabera eta ondoren aipatzen diren mugekin. Beraz, ondoko gastuak finantzatu ahal izango dira: aholkularitza kontratatzearen ondoriozkoak, prestakuntza-jardueretarako eta/edo hezkuntza berriztatzeko proiektuetarako materialak erostekoak, proiektu horietan parte hartzen duten langileen joan-etorrietarakoak eta proiektuak gauzatzeak berak eragindako beste batzuk.
Prestakuntza-proiektu bakoitzari eman ahal izango zaion diru-laguntzak edo diru-zuzkidurak ezin izango du ondoko kalkuluaren emaitza gainditu: onesten diren B motako jardueren guztirako orduen kopuruaren bi heren bider 60 euro, gehi emaitzako zenbatekoaren heren bat. Ateratzen den kopuruari 150 euro gehituko zaizkio, onesten den A motako jarduerako.
Aukeratzen diren hezkuntza berriztatzeko proiektu globaletarako gehieneko diru-laguntza edo diru-zuzkidura 9.000 euro izango da, lehen garapen-urtean dauden proiektuentzat, 7.000 euro bigarren urtekoentzat eta 6.000 euro hirugarren urtean daudenentzat; emandako kopuru osoa, hiru urteko proiektuei dagokienez, 20.000 eurokoa izango da gehienez.
Aukeratzen diren hezkuntza berriztatzeko ekintzetarako diru-laguntzaren edo diru-zuzkiduraren kopurua baremo honen bidez lortuko da, hezkuntza berriztatzeko ekintza bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera:
Lortutako puntuazioa Modulo ekonomikoa
14,1 eta 15 bitartekoa. 2.000 euro edo onartutako aurrekontuaren % 100a, gutxiago bada.
13,1 eta 14 bitartekoa. 1.750 euro edo onartutako aurrekontuaren % 100a, gutxiago bada.
12,1 eta 13 bitartekoa. 1.500 euro edo onartutako aurrekontuaren % 100a, gutxiago bada.
11,1 eta 12 bitartekoa. 1.250 euro edo onartutako aurrekontuaren % 100a, gutxiago bada.
10 eta 11 bitartekoa. 1.000 euro edo onartutako aurrekontuaren % 100a, gutxiago bada.
Ematen diren diru-laguntzak edo diru-zuzkidurak bateraezinak dira helburu bereko beste deialdi batzuen bidez lor litezkeenekin.
Diru-laguntza edo diru-zuzkidura bi epetan ordainduko da: lehena, emandako guztiaren ehuneko laurogei, 19.a artikuluan aipatzen den epea ukorik egin gabe igarotakoan, eta bigarrena, gainerako zatia, dagokion oroitidazkia agindu honen 20. artikuluan ezarritako epean eta betekizunekin aurkeztu eta ebaluatutakoan.
Agindu honetan araupetzen diren diru-laguntzak eta/edo diru-zuzkidurak jasotzen dituzten ikastetxeek honako betebehar hauek izango dituzte:
Esleitutako diru-laguntza onartu beharko dute. Hain zuzen ere, baldin eta, deialdiaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoko egunetik hasi eta hamabost eguneko epean, onuradunek ez badiote berariaz eta idatziz uko egin diru-laguntzari, onartu egin dutela ulertuko da.
Zertarako eman den diru-laguntza eta/edo diru-zuzkidura, helburu horretarakoxe erabiltzea.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunetan dihardutela, eskatzen dieten informazioa, deialdi honen kontura eskuratutako diru-laguntzen gainekoa, eman beharko diete.
Deialdi honen gaineko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutakoan, ikastetxe interesatuek zerrenda bat igorri beharko diete Pedagogia Berriztatzeko lurralde burutzei, onartutako prestakuntza-jarduera bakoitzean edo/eta hezkuntza berriztatzeko proiektu bakoitzean parte hartuko duten irakasleena, eta jarduera eta proiektu horietarako izendatutako koordinatzaileena.
Diru-laguntza edo diru-horniketa jaso duten ikastetxeek oroitidazkia aurkeztu beharko dute Pedagogia Berriztapenerako Lurralde Burutza egokian, 2010eko ekainaren 15a baino lehen; onartutako proiektu bakoitzeko bina ale aurkeztuko dituzte, VIII. eranskineko ereduaren ildotik.
Egindako gastuen jatorrizko ordainagiri, faktura edo bestelako egiaztagiri guztiak sartu beharko dira memorian, gastuak legez onartutakoak eta emandako dirulaguntzaren edo diru-horniketaren kontuan ezartzekoak baldin badira. Diru-horniketa horien onuradunak ikastetxe publikoak direnean, jatorrizko agirien ordez ordezkaritza-organo gorenaren egiaztagiria aurkeztu ahal izango dute, jasotako diru-horniketei emandako erabilerari buruzkoa. Jatorrizko egiaztagiri horiek ikastetxeen esku geratuko dira, ekonomia-kontrolaren aginpidea duten organoen eskura.
Oroitidazki horretan kasuan kasuko irakasleen partaidetzari buruzko ziurtagiria, ikastetxearen Zuzendaritzak egindakoa, sartu beharko da; horretarako, esku hartu duten irakasleen zerrenda jasoko da, eta bai onetsi diren prestakuntza-jarduera edo/eta hezkuntza berriztatzeko proiektu globalaren edo ekintzen koordinatzaileena ere. Halaber, beren beregi adierazi beharko da burutu diren jarduera-orduen guztirakoaren gaineko partaidetza-portzentajea, XI. eranskineko ereduari jarraiki.
Diru-laguntza ematea eragin duten baldintzak betetzen ez direla egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta horiei dagozkien legezko korrituak itzuli egin beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzazko Dekretuaren bidez onetsi den Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarririk dagoenaren arabera eta horiekin bat etorriz.
Itundutako baimendutako ikastetxe pribatuei eta/edo baimenduei dagokienez, jasotako diru-laguntza eta horri dagozkion legezko interesak itzuli beharko dira, honako hauetakoren bat gertatuz gero:
Dagokion Berritzeguneko Pedagogia Batzordeak eta/edo zuzendaritzak 22. eta 23. artikuluetan aipatzen diren dokumentuetan azaltzea proiektuek ez dituztela diseinatzerakoan aurreikusitako betetze-maila erdietsi, ezta hurrik eman ere.
Agindu honetan xedatutako edozer ez betetzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura emandako dirulaguntzen onuradunei dagozkien eginbeharretakoren bat ez betetzea.
Itzultzeko prozedura abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezartzen du (EHAA, 1992ko otsailaren 17a).
Ikastetxe publikoak badira, dagokion Lurralde Ordezkaritzari itzuli beharko diote jasotako dotazioa, ikastetxeari etorkizunean egokitu dakizkiokeen aurrerakinetatik ere kendu ahal izango baita, honako hauetakoren bat gertatuz gero:
Dagokion Berritzeguneko Pedagogia Batzordeak eta/edo zuzendaritzak 22. eta 23. artikuluetan aipatzen diren dokumentuetan azaltzea proiektuek ez dituztela diseinatzerakoan aurreikusitako betetze-maila erdietsi, ezta hurrik eman ere.
Agindu honetan xedatutako edozer ez betetzea.
Diru-laguntza edo diru-zuzkidurak onetsitako baldintzetan jaso dituzten ikastetxeek aurkezten dituzten prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza berriztatzeko proiektu globalak eta/edo ekintzak behar bezala burutzea bermatze aldera, Berritzegune bakoitzeko Pedagogia Batzordeak (otsailaren 6ko 15/2001 Dekretuaren III. kapituluaren 6. eta 9. artikuluak) proiektuen betetze-maila aztertuko du zona bakoitzean, ikastetxeek igortzen dituzten oroitidazkiak eta beharrezkotzat jotzen duen beste datu edo txosten oro oinarri hartuta; horrez gain, ikasturte amaieran, onetsitako prestakuntza-proiektu eta hezkuntza berriztatzeko proiektuei globalei eta/edo ekintzei dagozkien jarduera guztien emaitzei buruzko txostena ere egingo du. Txosten horiek ikastetxe bakoitzari dagokion Pedagogia Berriztatzeko Lurraldeburutzari igorriko zaizkio, eta han egoki den ikastetxearen eskura egongo dira.
Baldin eta, ikasturtean zehar, gorabeheraren bat gertatzen bada diru-laguntza edo diru-zuzkidura eman zaien eskualdeko ikastetxeen prestakuntza-proiektu edo hezkuntza berriztatzeko proiektu global eta ekintzetako edozeinen garapenean, Berritzegunearen Zuzendaritzak, komeni bada, egoki irizten dion txostena bidaliko dio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari, tokian tokiko Lurraldeburutzaren bitartez; hartara, Zuzendaritza horrek agindu hau egokiro betetzeko bidezko diren neurriak hartuko ditu.
Lurraldeburutzek ondoren zehazten den dokumentazioa bidali beharko dute Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara, dokumentazio hori tramitatze aldera:
Ikastetxeen zerrenda; bertan, onartutako proiektuetan aurreikusita zeuden helburuak zein neurritan bete diren azalduko da, eta ezarritako helburuak behar bezala bete ez badira, berariaz aipatu beharko da hori.
Proiektu bakoitzari dagokion oroitidazkiari erantsita, kasuan kasuko irakasleen partaidetzari buruzko ziurtagiria, ikastetxeko Zuzendaritzak egina; horrez gain, bidezkoa bada, oharrak ere eraso ahal izango dira oroitidazki horretan (X. eranskina).
Hezkuntzako Ikuskaritzak, ikastetxeetara egiten dituen bisitaldietan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsitako prestakuntza-jarduerak eta berrikuntza-proiektuak zein neurritan bete diren kontrolatuko du; jarduera eta proiektu horiek ikastetxeko urteko planean sartuta egon beharko dute. Baldin eta jarduera eta proiektuak behar bezala betetzen ez badira, Ikuskaritzak horren berri emango dio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari.
Era berean, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak hezkuntza berriztatzeko proiektu global batzuk ebaluatuko ditu; hain zuzen ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak beren beregi zehazten dituenak. Kasu horietan, egoki diren txostenak Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari igorriko zaizkio.
Irakasleek prestakuntza-jardueretan, hezkuntza berriztatzeko proiektu globaletan eta/edo ekintzetan izan duten parte hartzearen ziurtagiria ofizioz emango da, baldin eta proiektu horiek aldeko irizpena jaso badute. Horretarako, baina, beharrezko izango da parte-hartzaileak gutxienez % 80ko asistentzia izatea, A motako prestakuntza-jardueretan salbu, % 100 eskatuko baita hor, laburrak direlako.
Irakasle bati inola ere ez zaio hezkuntza berriztatzeko proiektu bati buruz 105 ordutik gorako ziurtagiririk egingo ikasturte berean, ingurumenari, osasunaren sustapenari edo bestelako gaiei buruzko proiektua izan zein deialdi honen bidez burutzen diren beste prestakuntza-jarduera batzuk izan.
Lehenengoa. Deialdi honetan aurreikusi ez den guztian osagarri gisa aplikatuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak egindako aldaketekin, hain zuzen ere.
Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta beraren aurka aukerako birjarpenezko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari; hilabeteko epea izango da horretarako, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea ere badago Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan; bi hilabeteko epea izango da horretarako, aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.
Hirugarrena. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen zaio argibide hauek betetzeko beharrezko diren xedapen guztiak eman ditzan.
Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 8a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
.................................................................................... Jauna/andrea (ikastetxearen titularra/zuzendaria): NAN zk.: ...................
Ikastetxearen izena: ......................................................... Helbidea: ............................................... Posta kodea ........................
Telefonoa: ..................... Faxa: ........................... Helbide electronikoa: ............................................ Goian azaltzen den jaun/andreak, ondoko hua
ADIERAZTEN DU:
Ezagutzen dituela prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza berriztatzeko proiektuak egiteko deialdiaren baldintzak.
Proiektu hau/hauek aurkezten d(it)uela:
Prestakuntza-proeiktua (A jarduera-kop. B jarduera kop. )
Hezkuntza Berriztatzeko proiektua.
Hezkuntza Berriztatzeko ekintzak ( ...... Ekintza kop.)
Honekin batera, deialdiaren eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioaren jatorrizkoa eta kopia aurkezten dituela.
Proiektu(ar)en deskripzioa (II. eranskina)
Proiektu(ar)en laburpen-fitxa (III. eranskina)
Klaustroaren bileraren akta (IV. eranskina)
Ordezkaritza Organo Gorenaren akta (V. eranskina).
Zuzendariaren zinpeko aitorpena (VI. eranskina)
Beste batzuk
ONDOKO HAU ESKATZEN DU:
Ikastetxeak aurkeztutako proiektua/k onar daitezela.
......................(e)n, 2009ko .............aren .....(e)(a)n.
(sinadura eta zigilua)
HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO ZUZENDARIA
Proposatzen den proiektua bere osoan ikastetxearentzako garrantzizkoa dela justifikatzeko arrazoiak.
A motako jarduerak: jarduera bakoitzeko, dagokion kasuan IX. eranskinean zehaztutakoak.
B motako jarduerak: jarduera bakoitzeko:
Jarduerak izango duen edukiaren identifikazioa.
Lortu nahi diren helburuak.
Jarduera egiteko egutegia eta ordutegia.
Zein irakasle-kolektibori eragiten dion (ezaugarriak eta kopurua).
Parte hartuko duten kanpoko agenteak (halakorik bada).
Balorazio-prozesua.
Proiektua bere osoan ebaluatzeko irizpideak. Tresnak eta tenporalizazioa.
HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO PROIEKTU GLOBALA:
Justifikazioa. Proiektuaren egokitasuna eta aukera, hala ikasleekin burutu beharreko jarduerei dagokienez, nola parte hartzen duen irakasle-taldean izango duen eraginari begira.
Proiektuak zer harreman duen ikastetxeko hezkuntza-proiektuarekin eta martxan diren hobekuntza-plan estrategikoekin.
Proiektua gauzatuz lortu nahi diren helburu orokorrak eta berariazkoak.
Garatzeko prozesua: aurreikusitako edukiak eta jarduerak.
Lan-plana, metodologia, tenporalizazioa eta segida.
Proiektua aplikatzen jardungo duen irakasle-taldearen osaera eta antolaketa. Zein ikasleri eragingo dien (ikasgelak, mailak, urratsak...).
Didaktika-, jende- eta antolamendu-baliabideak.
Proiektua burutzeko beharrezkotzat jotzen den aparteko aurrekontua (kontzeptuen arabera xehekatua: aholkularitza, irakasleentzako materialak, ikasleentzako materialak, beste batzuk).
Aurreikusten den jarraipen- eta ebaluazio-prozesua: irizpideak, adierazleak, faseak eta tresnak.
HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO EKINTZA:
Ekintzaren helburuak: ikastetxeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzen izango duen eragina.
Lan-plana: aurrez ikusitako jarduerak, lan-metodologia, tenporalizazioa.
Ekintzarekin zerikusia duten ikasleak eta irakasleak.
Ebaluazio-prozesua: adierazleak.
Proiektua burutzeko beharrezkotzat jotzen den aparteko aurrekontua (kontzeptuen arabera xehekatua).
Ikastetxearen datuak
Haur H. Lehen H. DBH Batx. Beste batzuk
Ikastetxeko irakasleen kopurua hezkuntzako mailen arabera (LZren arabera)
Ikasle-taldeen kopurua hezkuntzako mailen arabera
Eskatutako aurrekontua
Prestakuntza-proiektua Berriztatzeko Proiektu Globala 1. berritze-ekintza
berritze-ekintza 3. berritze-ekintza 4. berritze-ekintza
PRESTAKUNTZA-PROIEKTUA
Koordinatzailea: ..................................................................................
Prestakuntza-jarduerak, lehenespenen ordenaren arabera, eta jardueron ezaugarriak:
Jarduaeraren izenburua Mota Esku hartzea aurreikusten den irakasle kop. Jarduera-orduak, guztira Ordaindutako aholkularitza-orduak Eskatu diren liberazioak (*) Aurrekontua
(II. eranskinean jarduera bakoitzaren deskripzioan zehaztutakoaren arabera)
Materialak Aholkularitza-gastuak Beste batzuk Guztira
1
A
2
A
3
B
4
B
5
B
6 B
(*)Unitate bakoitza aste/irakasle bati dagokio. Soilik oso salbuespenezko egoeretan emango dira
HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO PROIEKTU GLOBALA
Proiektuaren izenburua:
Proiektuaren koordinatzailea:
Proiektuan esku hartuko duten irakasleak, hezkuntzako mailen arabera:
Proiektuak ukitzen dituen hezkuntzako mailak/ikasle-taldeen kopurua
Haur H. Lehen H. DBH Batx. Beste batzuk Haur H. Lehen H. DBH Batx. Beste batzuk
Proiektua osatzen duten prestakuntza-jardueren orduak, guztitra: Proiektua taxutu eta koordinatzeko jardueren orduak, guztira Proiekuta ikasleekin aplikatzeko orduak, guztira
AURREKONTUA (II. eranskinean zehaztutakoaren arabera): Aholkularitza-gastuak Irakasleentzako materialak Ikasleentzako materialak Beste batzuk
HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO EKINTZA (1)
Ekintzaren izenburua
Koordinatzailea:
Ekintzan esku hartuko duten irakasleak, hezkuntzako mailen arabera: Ekintzak ukitzen dituen hezkuntzako mailak/ikasle-taldeen kopurua
Haur H. Lehen H. DBH Batx. Beste batzuk Haur H. Lehen H. DBH Batx. Beste batzuk
Ekintza osatzen duten prestakuntza-jardueren orduak, guztira: Ekintza taxutu eta koordinatzeko jardueren orduak, guztira Ekintza ikasleekin aplikatzeko orduak, guztira
AURREKONTUA (II. eranskinean zehaztutakoaren arabera): Aholkularitza-gastuak Irakasleentzako materialak Ikasleentzako materialak Beste batzuk
HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO EKINTZA (2)
Ekintzaren izenburua
Koordinatzailea:
Ekintzan esku hartuko duten irakasleak, hezkuntzako mailen arabera: Ekintzak ukitzen dituen hezkuntzako mailak/ikasle-taldeen kopurua
Haur H. Lehen H. DBH Batx. Beste batzuk Haur H. Lehen H. DBH Batx. Beste batzuk
Ekintza osatzen duten prestakuntza-jardueren orduak, guztira: Ekintza taxutu eta koordinatzeko jardueren orduak, guztira Ekintza ikasleekin aplikatzeko orduak, guztira
AURREKONTUA (II. eranskinean zehaztutakoaren arabera): Aholkularitza-gastuak Irakasleentzako materialak Ikasleentzako materialak Beste batzuk
HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO EKINTZA (3)
Ekintzaren izenburua
Koordinatzailea:
Ekintzan esku hartuko duten irakasleak, hezkuntzako mailen arabera: Ekintzak ukitzen dituen hezkuntzako mailak/ikasle-taldeen kopurua
Haur H. Lehen H. DBH Batx. Beste batzuk Haur H. Lehen H. DBH Batx. Beste batzuk
Ekintza osatzen duten prestakuntza-jardueren orduak, guztira: Ekintza taxutu eta koordinatzeko jardueren orduak, guztira Ekintza ikasleekin aplikatzeko orduak, guztira
AURREKONTUA (II. eranskinean zehaztutakoaren arabera): Aholkularitza-gastuak Irakasleentzako materialak Ikasleentzako materialak Beste batzuk
HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO EKINTZA (4)
Ekintzaren izenburua
Koordinatzailea :
Ekintzan esku hartuko duten irakasleak, hezkuntzako mailen arabera: Ekintzak ukitzen dituen hezkuntzako mailak/ikasle-taldeen kopurua
Haur H. Lehen H. DBH Batx. Beste batzuk Haur H. Lehen H. DBH Batx. Beste batzuk
Ekintza osatzen duten prestakuntza-jardueren orduak, guztira: Ekintza taxutu eta koordinatzeko jardueren orduak, guztira Ekintza ikasleekin aplikatzeko orduak, guztira
AURREKONTUA (II. eranskinean zehaztutakoaren arabera): Aholkularitza-gastuak Irakasleentzako materialak Ikasleentzako materialak Beste batzuk
...................................................... ikastetxeko irakasleen klaustroak aparteko bilera egin du gaur, 2009ko ....................aren ........(e)(a)n, .............etan (ordua), eta egin ere, legeak klaustroaren jardunerako ezartzen dituen beharkizun guztiak betez egin du; eta, ikastetxeko prestakuntza-proiektuetarako eta hezkuntza berriztatzeko proiektu global eta ekintzetarako 2009ko ....................aren ........(e)ko Aginduak egindako deialdiak ezarri dituen eskakizunak betez, ondoko hau adierazten du Klaustroak: ikastetxeko irakasle guztiek ezagutzen dutela/dituztela aurkeztutako proiektua/k eta/edo ekintzak, bai eta horien baitako jarduera bakoitza ere, eta bere gain hartzen duela proiektu horrek/horiek parte hartzen dutenentzat ekarriko dituen/dituzten ondorioak, hala irakasleentzat nola ikastetxearen barruko antolamendurako.
.....................(e)n, 2009ko .........aren ......(e)(a)n.
Klaustroburua
(Sinadura eta zigilua)
Prestakuntza-proiektua:
jarduera: ..........................
jarduera: ..........................
jarduera: ..........................
jarduera: ..........................
jarduera: ..........................
jarduera: ..........................
Hezkuntza berriztatzeko proiektu globala:
1. ...................................
Hezkuntza berriztatzeko ekintzak:
1. ...................................
2. ...................................
3. ...................................
4. ...................................
...................................................... ikastetxeko
ordezkaritza organo gorenak aparteko bilera egin du gaur, 2009ko ..............aren ......(e)(a)n, ...........etan (ordua); honako hauek hartu dute parte: .......................................................
gurasoen ordezkari: .....................................................
irakasleen ordezkari: ...................................................
ikasleen ordezkari: ......................................................................................................
irakasle ez diren beste langileen ordezkari: ............................
....... zuzendari jauna/andrea izan da buru.
Ordezkaritza-organo gorenak, prestakuntza-proiektuetarako eta hezkuntza berriztatzeko proiektu globaletarako eta/edo ekintzetarako deialdiaren eskakizunak betez (2009ko ....................aren .......(e)ko Agindua), konpromisoa hartzen du aipatu diren proiektu horiek gauzatzeko behar diren neurriak hartzeko eta, proiektuok onartzen badira, urteko planean sartzeko; orobat, proiektu horren koordinatzaile izateko, ordezkatzen duen klaustroko irakasle diren ondoko hauek izendatzen ditu: .........................................................
.......................(e)n, 2009ko ............aren .....(e)(a)n.
Ordezkaritza organo goreneko burua
(Izena eta sinadura)
................................................... jaunak/andreak, .................................................... ikastetxearen, zuzendari/titular denez, ondokoa ADIERAZTEN DU ZINPEAN: ikastetxe hau ez dela Hezkuntza Sailak helburu bererako egindako beste inolako deialdira bildu, eta administrazio- edo zigor-zehapenik jaso ez duela, sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa dela-eta, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.5 artikuluak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetan seigarrenak eman dion idazkeran, xedatu duenaren arabera.
........................, 2009ko ............ren .....a
Zuzendaria/titularra
(Izena eta sinadura)
Jardueraren gaiak Sailaren lehentasunezko ildoren bati egokitzea. Lehentasunezko ildotzat joko dira Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bultzatu eta bere web orriaren bidez ezagutzera ematen dituenak. 3 puntura arte
Prestakuntza-jardueraren justifikabidea eta testuinguru 3 puntura arte
Egin beharreko jardueren zehazte-maila 3 puntura arte
Irakasleen parte-hartzearen maila 2 puntura arte
Emaitzak ebaluatzeko plana 2 puntura arte
Aurrekontuaren egokitasuna 2 puntura arte
Gehienez 15 puntu
B motako prestakuntza-jarduera batek gutxienez 10 puntu atera behar ditu, onartua izateko.
HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO PROIEKTU GLOBALEN BALORAZIO TEKNIKORAKO BAREMOA
Proiektua Sailaren lehentasunezko ildoren bati egokitzea. Lehentasunezko ildotzat joko dira Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bultzatu eta bere web orriaren bidez ezagutzera ematen dituenak Gehienez: 2 puntu
Proiektuaren kalitatea: 25 puntura arte:
proiektuaren justifikabidea eta testuingurua
hezkuntza-proiektuarekiko harremana
hautemandako beharrekiko harremana
Proiektua ikastetxeko hezkuntza-/
curriculum-proiektuan sartuko da
5 puntura arte
helburuen argitasuna eta zehaztasuna
definizio-maila
aurrez ikusitako tenporalizazioari egokitzea
hurrengo ikasturteetako helburuak
3 urtetik gorako iraupena aurreikusten da
4 puntu gehienez.
proposatutako jardueren egokitasuna
jarduerak helburuekin koherenteak izatea
ikasleen aniztasunari arreta egokia ematea
proiektuaren metodologiari egokitzea
3 puntura arte
proiektua ebaluatzeko plana
barne-jarraipenerako ildoak
uneak, adierazleak eta tresnak definitzea
3 puntura arte
proiektuaren planteamendu multidiziplinarra
elementu globalizatzaileak eta/edo diziplinartekoak
sartzen ditu
zeharkakotasuna garatzen du curriculumean
ikastetxearen beste jarduera batzuetan eragiten du
(tutoretzak, eskolaz kanpokoak,...)
3 puntura arte
proiektuaren kudeaketa
koordinazio-neurriak
atazak esleitzea
irakasleak, ikasleak eta hezkuntza-komunitateko beste
kide batzuk inplikatzea
3 puntura arte
lan-planarekiko eta ikastetxearen baliabideekiko
aurrekontuaren koherentzia
4 puntura arte
Ikastetxea aldirian, landa-ingurunean edo alde behartsuan kokaturik egotea.
2 puntura arte
bekadun ikasle kopuruaren arabera:
bekadun ikasleak % 40tik gora puntu 1
bekadun ikasleak % 20tik % 40ra 0.5 puntu
bekadun ikasleak % 10etik % 20ra 0.25 puntu
000 biztanletik beherako herrian kokaturik egotea puntu 1
Proiektuaren izaera berritzailea, bai gaiari eta metodologiari dagokienez, bai erabiltzen diren baliabideei dagokienez:
4 puntura arte.
proiektuaren interesa, egokitasuna eta garrantzia, maila edo eremu jakin bateko irakaskuntzaren emaitzak hobetzeko
irakaskuntza aktibo eta biziagoa bideratzen duten baliabide didaktikoen erabilera bultzatzea
berrikuntza-produktua transferitzeko ahalbideak eta horri dagokion aplikazio-eremuaren zabalera
Gehienez 30 puntu
Hezkuntza berriztatzeko proiektu global batek gutxienez 17 puntu atera behar ditu Kalitatearen Proiektuaz diharduen b) atalean, onartua izateko.
BERRIZTATZEKO EKINTZEN BALORAZIO TEKNIKORAKO BAREMOA
Ekintza Sailaren lehentasunezko ildoren bati egokitzea. Lehentasunezko ildotzat joko dira Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bultzatu eta bere web orriaren bidez ezagutzera ematen dituena Gehienez: 2 puntu
Proposaturiko helburuen eta edukien arteko koherentzia 3 puntura arte
Bideragarritasuna, aurreikusitako tenporalizazioa eta beharrak eta eskueran dauden baliabideak eta laguntzak kontuan hartuta 2 puntura arte
Proiektuaren eraginaren esanahia ikastetxe osoari begira 2 puntura arte
Lan-planarekiko eta ikastetxearen baliabideekiko aurrekontuaren koherentzia 3 puntura arte
Proiektua ebaluatzeko plana: adierazleak eta tresnak 3 puntura arte
Gehienez 15 puntu
Hezkuntza berriztatzeko ekintza batek gutxienez 10 puntu atera behar ditu, onartua izateko
Egindako proiektuaren deskripzioa, ondokoak jasoz:
Zein eduki nagusiri heldu zaion.
Hala bada, proiektuaren aplikazioaren ondorioz hartu diren akordio nagusiak, curriculumari edo ikastetxearen antolamenduari dagokienez.
Proiektuaren garapenean izandako gorabeherak (halakorik izan bada).
Garrantzizkotzat jotako beste alderdi batzuk.
Helburuak noraino erdietsi diren. Proiektuan sartutako helburu bakoitzaren azterketa, eta horren erdiestearen balorazioa. Helburuetakoren bat erdietsi ez bada, horretan eraginik izan ahal duten arrazoiak aipatu.
Parte hartu duten aholkularitzen balorazioa, hala bada.
Proiektuan parte hartu dutenen partaidetzaren eta inplikazioaren maila baloratzea, baita garatu diren edukiei eta hartutako akordioei aurreikusten zaien aplikazio praktikoa ere.
Ondorioak eta jarraitzeko proposamenak.
Esku hartu duten irakasleen zerrenda, ondokoak aipatuz: izena, bi abizenak, NAN, irakasle bakoitzaren parte-hartzearen ehunekoa (%). Hori guztia, prestakuntza-proiektuaren jarduera bakoitzerako, hezkuntza berriztatzeko proiektu globalerako eta/edo ekintzetako bakoitzerako. Zerrenda hori ikastetxeko zuzendariak ziurtatu beharko du (X. eranskinaren arabera).
Egin diren materialak (materialik egotekotan).
Gastuen justifikabidea, deialdiari dagokion arautegiaren arabera.
Ordu ziurtagarriak: 10 ordu.
Hartzaileak: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako klaustroak.
Dotazio ekonomikoa: 150 euro
Nork emana: Berritzeguneek
Metodologia: Metodologia-proposamenak barne hartzen ditu bai talde-lanak eta eztabaidak, bai kontzeptuen azalpen teorikoa, irakurgaietan, bideoetan, eta abarretan oinarrituta.
Erabili beharreko materialak: Galdera-sortak, dokumentuak, hausnartzeko jarraibideak, Index-a, eta jorratu beharreko gaiei eta lortu beharreko helburuei egokitzen zaizkien zenbait tresna.
Izenburua «Ikasteko oztopoak kendu, eskola inklusiboa eraiki»
Helburuak - Hausnarketa: aniztasunari erantzuteko, eskola inklusiboa.
Ikasteko eta parte hartzeko oztopoei buruzko hausnarketa egitea.
Eskola inklusiborako proposamenak edo ereduak ezagutzea.
Berdintasunerako, hezkuntza-normalizaziorako eta elkarbizitza hobetzeko antolamendu eta metodologiari buruzko lanari ekitea.
Edukiak 1. Eskola inklusiboa Informazioaren Gizartean: planteamenduak.
Segregaziotik integraziora; integraziotik inklusio edo barne hartzera; eraldaketa versus konpentsazioa, eta kulturartekotasuna versus errelatibismo/etnozentrismoa:
Hezkuntza-berdintasuna.
Hezkuntza-normalizazioa.
Elkarbizitzaren hobekuntza.
Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen, desberdintasun egoeran dauden ikasleen eta kultura-gutxiengoko ikasleen egungo egoera.
Ikasteko eta parte hartzeko oztopo nagusien azterketa.
Ikastetxeak aztertu, hobetu eta eraldatzeko tresnak orientazio inklusiboarekin.
Index-a.
Ikasketa komunitateak.
Beste eredu batzuk.
Antolamendua eta metodologia.
Ikastetxearen antolamendu inklusiboa.
Ikasgelan berdintasuna eta hezkuntza-normalizazioa lortzeko estrategia metodologikoak, ikasteko gaitasunen garapena, eskola-arrakasta eta bizikidetzaren mesedetan: ikaskuntza kooperatiboa, ikaskuntza dialogikoa, ikasgelako elkarreraginak, tutoretzak, banakako jarraipena, egokitzapenak,...
Senideek eta komunitateko beste agente batzuek parte hartzea.
Izenburua Bizitza eta bizikidetza osasuntsurako hezi
Helburuak - Hezkuntza Komunitateko kide guztien (irakasleak, ikasleak eta familiak) ongizatea handitzea.
Bizikidetzarako, Bakerako eta Bizitzarako Trebetasunerako programak garatzea.
Hezkuntzan, ibilbide akademikoaz gain, giza-garapen ibilbidea, pertsonala eta soziala, txertatzea.
Bizikidetza onuragarriaren praktikan hezkuntza komunitate osoa inplikatzea (ikasleak, familiak, irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak).
Bizitza eta bizikidetza osasungarrirako estrategiak eta tresnak ezagutu eta praktikan jartzea.
Filosofia inklusiboa aztertu eta baloratu: oinarrian dituen balioak; prozesuak, epeak, estrategiak eta behar diren erremintak gizarte inklusiboa eraikitzeko.
Edukiak 1. Hezkuntza-komunitateko bizikidetzaren eta behar diren gaitasunen diagnostikoa eta azterketa. Hezkuntza-komunitatearen egonezinaren zergatiei antzematea, eta arazoei aurre egiteko proposamenak.
Bizitza eta bizikidetza onuragarriak: definizioa eta ezaugarriak. Beharrak eta eraikitzeko bideak. Giza-garapena oztopatzen duten sinesmen eta estereotipoak.
Pertsonaren garapen osasungarria: prozesu etengabe, mailakatu eta propio bezala. Norberaren kudeaketa: zaintza pertsonala, norberaren ezagutza, norberaren erregulazioa eta emozioaren eta sentipenen kudeaketa. Pentsamendu kritiko eta sortzailea. Norberaren erabakiak hartzea.
Bizikidetza eta pertsonen arteko harremanak: harremanak enpatia eta asertibitatearen bitartez kudeatzea. Gatazkak, potentzialtasuna eta horiei ekiteko era sortzailea.
Ikastetxea, bizitza duineko esparrua ikasle guztientzat
Bizitzarako ohitura onuragarriak hartzea bultzatzen duten hezkuntza praktikak. Estrategiak eta erremintak.
Izenburua Normalizazioa, Eleaniztasuna, Hizkuntzen integrazioa, Hizkuntza Proiektua. Hizkuntzak, hizkuntzak, hizkuntzak: erotu al gara?
Helburuak - «Hizkuntza Normalkuntza eta Eleaniztasuna» izeneko lehentasunezko ildoan gauzatzen diren ekintzen xedea, egitura eta mugak argitzea.
Ikastetxearen hausnarketa bultzatzea ekintza horietan izan behar duen parte-hartzeari buruz.
Ikastetxeak lehentasunezko ildoaren ekintzetan parte har dezala sustatzea.
Edukiak 1. «Hizkuntza Normalkuntza eta Eleaniztasuna» izeneko lehentasunezko ildoan biltzen diren programak.
Hizkuntza Normalkuntza: xedea, jarduerak, baliabideak.
Ikastetxeko hizkuntza-proiektua: xedea, jarduerak, baliabideak.
Eleaniztasuna: xedea, jarduerak, baliabideak.
Hizkuntzen trataera bateratua: xedea, jarduerak, baliabideak.
Programen arteko harremanak eta interferentziak.
Izenburua Kultura arteko hezkuntza
Helburuak Oinarrizko kontzeptu batzuei buruzko hausnarketa egitea: kultura-aniztasuna, immigrazioa, kultura, kultura-aniztasunaren kudeaketa, identitatea, arrazakeria, integrazioa. Ikastetxearen egoera aztertzea, inklusioa errazten duten antolamendu- eta metodologia-alderdiak aintzat hartuta. Hizkuntzak testuinguru eleaniztunetan ikasteko baldintzei buruz hausnartzea.
Edukiak Kultura arteko hezkuntza
Kultura-aniztasuna
Inmigrazioa
Identitatea
Arrazakeria
Integrazioa
Inklusioa errazten duten antolamendu- eta metodologia-alderdiak:
IHP, harrera-planak, tutoretzako ekintza-planak...
Eskola-arrakasta hobetzea: parte hartzeko metodologiak.
Berandu sistemaratu diren ikasleak hartzeko estrategiak.
Jatorri edo sorburu etniko-kulturala duten gatazkei aurre egiteko erak.
Testuliburuen analisi kritikoa.
Senide eta komunitateko beste eragile batzuekiko harremanak eta horien parte hartzea
Bigarren hezkuntzaren eskurapena:
Mitoak
Ereduak
Irakasleentzako eraginak.
Izenburua «Kalitatea Hezkuntzan» Ikastetxeak kudeatzeko eta hobetzeko sistema.
Helburuak - Ikastetxean «Kalitatea Hezkuntzan» kudeaketa-sistema ezagutzea eta erabiltzea.
Ikastetxearen kudeaketa aztertzea.
Ikastetxearen hezkuntza-proiektua diseinatzeko metodologia ulertu eta baloratzea.
Irakasteko-ikasteko prozesua antolatu, taldekatu eta definitzen duen metodoari buruuzko lana hastea, azpirprozesu hauetan zentratuta: harrera egitea, ikasgelako ekintzak programatzea, Ebaluazioa eta Tutoretza eta Orientazioa.
Diseinatu eta ezarritako prozesuen emaitzak kudeatu eta neurtzeko prozedura aztertzea.
Kudeaketa-sistema osatzen duten agiriak kontrolatzeko prozedura aztertzea.
Edukiak Kudeaketa-sistemaren hastapenak. «Kalitatea Hezkuntzan»: egitura eta helburua.
Ikastetxearen kudeaketa aztertzea:
Alde positiboak.
Hobetu beharreko aldeak.
Hobetzeko proposamenak.
Kontzeptuen hastapenak: Dokumentazioaren eta erregistroen ikuspena, misioa, estrategiak, prozesuen eta azpiprozesuen kudeaketa, desadostasunen kudeaketa eta kudeaketa. Ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren diseinura hurbiltzea.
Harrera ematea, Programazioa eta Ikasgelako ekintzak definitu eta garatzea.
Ebaluazioa eta Tutoretza eta Oreintazioa kontrolatzeko planak eta azpiprozesuak definitu eta garatzea.
Emaitzak kudeatu eta neurtzeko prozedura. dokumentazioa eta erregistroa kontrolatzeko prozedura.
Titulua. Berdintasuna eta genero-biolentzia aurreikustea
Helburuak. - Berdintasunerako eta biolentzia aurreikusteko legea keta arautegiak ezagutzea eta eskola-komunitatean aplikatzea.
Genero-biolentzia zer den ulertzea: kausak eta gainditzeko barrerak.
Hausnartzea zer garrantzia duten elkarreraginek genero-harremanak aldatzeko.
Aztertzea eta hausnartzea zein egoera duen ikastetxeak genero-desberdintasunei dagokienez.
Hezikidetzak eta genero-biolentzia aurreikusteak oinarrizko gaitasunei egiten dizkieten ekarpen guztiak ezagutzea.
Ikastelan eta ikastetxean lan egiteko, baliabide materialak jarri eta proposamen didaktiko eta metodologikoak egitea.
Ikastetxeko inplikazioa bultzatzea, genero biolentzia aurreikusteko eta berdintasunaren alde.
Edukiak. - Egungo arautegia: LOE, EAEko Berdintasun Legea, Genero Indarkeriaren kontrako Babes Osorako Neurrien Lege Organikoa, Emakumeen eta Eizonen Egiazko Berdintasunerako Lege Organikoa,
Feminismoaren ekarpenak berdintasunerako hezkuntzari.
Elkarreraginak eta ikaskuntzak.
Maitasunerako ikaskuntza eta biolentziarako ikaskuntza.
Genero-biolentzia aurreikusteko gizarteratzea.
Gazteen arteko afektu- eta sexu-harremanen egungo egoera (ikerketak).
Ikastetxean genero-rolak transmititzea.
Berdintasunerako eta hezikidetzarako hezkuntza.
Behatzeko tresnak.
Berdintasunerako hezten eta genero-biolentzia aurreikusten laguntzen duten proposamen didaktiko, metodologiko eta antolamenduzkoak.
Ordu kopurua: ...........
Ikastetxea: Lurraldea: ............
Ikastetxearen kodea:
KOORDINATZAILEA
NAN Deiturak eta izena Part. % Sexua
ESKU HARTU DUTENEN NAN ETA DATU PERTSONALAK
NAN Deiturak eta izena Part. % Sexua
Ikastetxeko zuzendariaren sinadura eta zigilua.
Pedagogia Berriztatzeko Lurraldeburuaren O.E.


