Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko ekainaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Zarauzko (Gipuzkoa) «María Inmaculada» Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko ekainaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Zarauzko (Gipuzkoa) «María Inmaculada» Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 136
  • Hurrenkera-zk.: 4086
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/09
  • Argitaratze-data: 2009/07/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aztertuta geratu da Zarauzko (Gipuzkoa) «María Inmaculada» Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren (hau da, «Congregación de las Hijas de la Caridad de San Vicente de Paul» erakundea) legezko ordezkariak ikastetxearen titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz hasarazi duen espedientea.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Ikusi da araubide orokorreko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), bai eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako xedapenak ere. Horiek horrela, ondokoa

Lehenengoa. Agindu honek 2009ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 9a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik