- AGINDUA, 2009ko ekainaren 15ekoa, Herrizaingo sailburuarena, Begoña Barturen Goyenechea andreak Herrizaingo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko ekainaren 15ekoa, Herrizaingo sailburuarena, Begoña Barturen Goyenechea andreak Herrizaingo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 124
- Hurrenkera-zk.: 3787
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/15
- Argitaratze-data: 2009/07/01
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Begoña Barturen Goyenechea andreak, berak hala eskatuta, Herrizaingo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola, egindako lanagatik eskerrak emanez (lanpostua: kodea 520010, dotazioa 39).
Bigarrena. Kargu-uzte honek 2009ko ekainaren 17tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten den egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 15a.
Herrizaingo sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.


